Edukira joan

Apache Web Server eta PHP

Wikibookstik

Webgune bat garatzeko tresnak

[aldatu]

Tutorial honetan webgune bat garatzeko oinarrizko tresnak behar bezela konfiguratuko ditugu eta dena martxan jarriko dugu web orria garatu ahal izateko. Gure helburua webgune dinamiko bat gauzatzea izango da. Helburu hau lortzeko PHP eta datu baseak erabiliko ditugu. Webgune estatikok bat sortzeko guzti hau ez litzake beharrezkoa izango. Lehenik eta behin webgune bat garatzeko beharrezko tresnak zehaztuko ditugu, beranduago hauek instalatu eta konfiguratuko ditugularik. Beharrezkoak:

1.Apache

[aldatu]

Web zerbitzaria da. Aplikazio honen bitartez gure webgunea eman behar dituen zerbitzuak edota eskaerei erantzuna emateko gai izango gara. Urrutiko eskaera bat 80 portuan (http) izango bagenu apachek erantzuna emango lioke, gure webgunea ondo konfiguratua badago erantzuna gure webgunea izango delarik. Gure ordenadorean PHP escriptak (kodea) ez dira inoiz exekutatzen, hauek beti web zerbitzari batean exekutatuko dira. Horrexegatik froga guztiak egin ahal izateko gure ordenagailuan mota honetako zerbitzari bat izan beharko dugu. Gure autaketa Apache izan da software libre eta dohakakoa delako.

2.PHP

[aldatu]

Zerbitzarian exekutatzen den script da. Script hauen bitartez webgunea dinamiko bat lortuko dugu, html ­ez bakarrik osatutako web orriak alde batera utziz. Php tresna oso boteretsua da, makina bat gauza egin daitezkeelako. Erabilpen garrantzitsuenak datu­baseak, fitxategiak zein sesio kudeaketarako tresnak dira. Guk erabiliko dugun datu­basea mysql izango da eta beraz mysql­ko zerbitzaria instalatu beharko dugu.

3.MYSQL

[aldatu]

Mysql open­source datu base bat da. Datu basea informazio bat estrukturalki gordetzeko aukera ematen duen “aplikazioa” dugu. Datuak kudeatzeko erreztasuna ematen digu, Informazioa gordetzeko baliabide garratzitsua da.

4.PHPMYADMIN

[aldatu]

PhpMyadmin Mysql datu basea kudeatzeko tresna grafiko interesgarria dugu. Honen bidez datu baseak, taulak sortu , datuak gehitu , ezabatu , baimenak aldatu... ditzakegu. Aurrerago ikusiko dugun bezala, guztia hau web bidez egiten da.

Instalazioa

[aldatu]

Tresna eta aplikazio guzti hauek instalatzeko hainbat arazo suertatu ohi dira, hainbat konfigurazio aldatu behar baitira. Bertsio ezberdinak erabiltzeak ere arazoak ekarri ditzazke. Horregatik guzti hau batera instalatzen duen aplikazio bat gomendatzen dizuegu. Aplikazio honen izena easyPhp da eta berau jesteko esteka hemen duzue: http://www.easyphp.org/telechargements.php3

Azken bertsioa jeitsi ostean, instalatuko dugu. Instalazioak ez du inongo misteriorik, next batzuk sakatzea.

Instalatua dugula kontsideratuz, aplikazioak egindakoa azalduko dizuegu: 1. Apache zerbitzaria instalatu du. Orain web­zerbitzaria localhost (127.0.0.1) en 80 portuan entzuten ari da. Hau da , http://127.0.0.1/ joan ezkero zuen web zerbitzaria ikusteko aukera izango duzue. 2. Gero Php ko moduloak instalatu ditu eta beharrezko konfigurazioak zehaztu ditu apache ren konfigurazio fitxategian: httdocs.conf . Php ondo doala ikusteko egin ezazue honako proba hau:

<? phpinfo();?> //zure lehen scripta :)

Idatzi textu planoa erabiltzen duen editore batekin, blok de notas adibidez, eta php extentzioarekin gorde, adibidez : proba.php bezela gorde.

Ondoren easyphp ren instalazio karpetara joan. WWW karpetan sartu eta bertan proba.php kopiatu ezazu. Kopiatu ostean:

Nabigatzaile bat ireki eta zera idatzi : http://127.0.0.1/proba.php Erantzun bezela php ren konfigurazio informazio azaldu beharko zaizu (taula more bat). 3.­ Php instalatua duela , mysql zerbitzaria instalatzen du datu basea kudeatu ahal izateko. 4.­ Azkenik Php eta mysql instalatua daudela, phpmyadmin instalatzen du. Tresna hau php ­en programatua dago eta mysql ko datuak kudeatzeko balio du. Berau erabiltzeko, easyphp instalazio karpetara joan eta phpmyadmin karpeta www karpetaren barruan kopiatu. Hau egin dezula; http://127.0.0.l/phpmyadmin //phpmyadmin helbide horretan izango duzu eskuragai. Tresna grafiko bat azalduko zaizu. Ez du inongo misteriorik, ez izan bildur eta lasai salseau. Hemendik aurrera zure lana izango da ; webgune elegante bat garatzearen eginkizuna. Beharrezkoa prest daukazu !!!

Oharra:Instalazio mota honek web­zerbitzaria easyphp instalazio karpetan dagoen www rekin birtualki linkatua dago, honela web­zerbitzariaz zeozer erabili nahi izan ezkero www karpetan gorde beharko duzu. Apacheren konfigurazioa edota mysql zerbitzarian zerbait aldatuko bagenu zerbitzaria berabiarazi beharko genuke. Honetarako easyphp­ek interfaze grafiko bat du, benetan erreza. Zerbitzariak gelditurik badaude funtzionamendu ez­egoki bat sor daiteke, beraz, aurretik aipatutako aplikazioarekin hasieratu beharko dituzue.