Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze entsalada, otarrainxka eta piper gorriz eginiko tar-tarrarekin
Errezeta-liburuaren parte. Hegaluze entsalada, otarrainxka eta piper gorriz eginiko tar-tarrarekin[1]
Osagaiak
[aldatu]4 pertsonarentzako osagaiak:
- Hegaluzea, 300 g.
- Otarrainxkak, dozena bat.
- Nafarroako pikillo piperrak (dozena bat) edo piper freskoak.
- Tipulin bat.
- Letxuga edo uraza bat.
- Perrexil.
- Oliba olioa birjina.
- Ozpina.
- Gatza.
Pausoak
[aldatu]Hegaluzearen denboraldia bukatzear dagoelarik, oraindik ere beste aukera bat emango diogu errezeta honetan. Lehen pausorako, letxuga garbitu; tipulina xafla finetan moztu, eta letxugarekin nahastu. Gorde. Bestalde, Nafarroako pikillo piperrak zartagin batean txorrotada bat oliba oliorekin erregosiko ditugu ordu laurden batez, su motelean. Freskoak ere erabil ditzakegu, baina erre ondoren zuritu egin behar ditugu. Piper tar-tarra gorde.
Otarrainxkak zuritu, eta hegaluzea karratu ertainetan moztu. Zartagin handi bat sutan ipini, txorrotada bat oliba oliorekin. Hegaluzea eta otarrainxkak bertara bota berotzean. Bi minutu eduki gutxi gorabehera, gatz pittin bat gehitu eta pusketa bakoitzari buelta erdia eman. Berriro gatz pittin bat bota, eta beste bi minutu eduki. Epelean mantendu.
Letxugari gatza, olioa eta ozpina gehitu, eta ondo nahastu. Plater handi baten erdian ipini, eta inguruan otarrainxka eta bonito zatiak ipini txukun-txukun. Bukatzeko, hegaluze zati bakoitzaren ondoan pikillo tar-tarra ipini. Perrexil xehetu, eta gainetik bota.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/18