Edukira joan

Euskal Herriko historia/Erdi-Paleolitoa

Wikibookstik

Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 35.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin harremanetan. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren eta lehenengo aldiz euren hildakoak lurperatzen zituzten. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.

Garai honetan landarez eginiko janzkerak erabiltzen zituzten[1], eta animalien tendoiak eta ileak gehiago erabiltzen ziren. Honek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.

Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitze, Koskobilo eta Lezetxiki daude.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Historiaurrea Euskal Herrian - hiru.com