Euskal Herriko historia/Goi-Paleolitoa

Wikibookstik
Ekaingo margoen eskema
Zonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa

Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[1], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.

Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.

Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira:

Isturitz
Nafarroa Behereko Donamartirin kokatuta aztarnategirik garrantzitsuena da, hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.
Gatzarria
Zuberoako Züharan kokatuta Chatelperroniar kulturatik Gravette kulturara doazen teknikak aurkitu dira.
Koskobilo
Nafarroako Olaztin, hainbat aztarna, baina gaur egun apurtua dago harrobiaren eraginez.
Bolinkoba
Bizkaiko Abadiñon, Gravette, Solutre eta Madeleine kulturaren hainbat aztarna aurkitu dira.
Labeko Koba
Arrasaten, Gipuzkoa. Gaur egun apurtua dagoen arren 1987tik 1989ra hainbat aurkikuntza egin ziren bertan.
Ekain
Gipuzkoakoko Deban, labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan, Madeleine kulturaren aldikoak.
Aitzbitarte
Gipuzkoan, Errenterian. Bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.
  1. Aipamen errorea: Invalid <ref> tag; no text was provided for refs named Hiru2