Edukira joan

Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak/Itsasertzeko herri bat

Wikibookstik

Itsaser­tzeko herri baten historia

[aldatu]

Itsasoa «eragile erabakigarria»

[aldatu]
Bilbo

Nire asmoa ez da inola ere euskal­dunen itsasoko historia konta­tzen hastea. Iker­tzaile askoren bizi­tza okupa­tzeko adinako lana izan daiteke, dokumentu‑iturri sakabanatuak, ez­kutuak eta nahi baino askoz urriago diren arrastoen bila ibili behar­ko baitute. Julio Caro Barojak bere Los Vascos y el Mar (Donostia 1981) izeneko saiakera laburtuan azal­tzen duen iri­tzian, itsasoaren ondoan bizi­tzea «fak­tore erabakigarria» da gure ekonomikoaren historian eta fun­tsez­ko osagaia Euskal Herriko herri gehienen «erritmo historikoan», Biz­kaia, Gipuz­koa eta Lapurdikoan batez ere. Baina, eragin ekonomikoaz gain, gertakari horrek baditu beste ondorio ba­tzuk ere, gure antropologoaren iri­tziz, dioenean:

«Erdi Aroaren hasiera‑hasiera al­detik, garapen bidean aurrera zihoazen Euskal Herriko portuak eta bertako jendea sona har­tzen hasi zen arran­tzale eta marinel gisa, ez soilik penin­tsulako beste herrien artean, baita Mendebal­deko europarren artean ere. Hala, bar­nerantz murgil­durik bizi zen euskal jendearen ondoan, baziren kanpoarekin harreman biziak zituen euskal­dunak, industria eta mer­katari­tza, on­tzi‑ar­kitek­tura nahiz erreminta eta armagin­tzaren garapenean ziharduena eta haiekin jaioterritik urrun, negozia­tzen zuena».

Ez dira behar bezain agerian jarri gure herriaren historian denbora luzez iraun duen jarduera horren ondorio neurtezinak. Marinel euskal­dunen historia oraindik zain dago, konta­tzen jakingo duen idaz­le baten zain, baina zailtasun nekezak gainditu behar­ko ditu horretarako. Marinel‑bizi­tzaz baino gehiago arduratu gara ar­tzain‑bizi­tzaz eta nekazari‑bizi­tzaz; on­tzigin­tzaz baino gehiago etxeen eraikun­tzaz; armarriez baino gehiago trikuharriez hots, hiribil­du askotan on­tzien eta baleen istorio luzeak oroitarazten diz­kiguten harri horiez baino.

An­tzinatik mare tenebrosum‑aren arriskuak inolako babes ofizialik gabe –besteak beste, dokumentu ida­tzietan ida­tzirik gel­di­tzen zirenak– beregain har­tzen zail­dutako gure marinelen balentria geografiko eta nautikoak gu­txi ager­tzen dira agiri ida­tzietan. Balentria kolek­tiboak dira kasik, anonimoak, izenez ezagu­tzen diren marinel kontaezin ahalez burutuak, neguko gauetan on­tziak portuan amarraturik gel­di­tzen direneko kontakizunak, familietako edo taber­netako el­karriz­keta isilen zurrumurru baino ez direnak.

Marinelen historia luze bat

[aldatu]

Horiek horrela, nire asmoa ez da inola ere euskal­dunen itsasoko historia konta­tzen hastea. Iker­tzaile askoren bizi­tza okupa­tzeko adinako lana izan daiteke, dokumentu‑iturri sakabanatuak, ez­kutuak eta nahi baino askoz urriago diren arrastoen bila ibili behar­ko baitute.

XV. mendea baino haratago joanda, maiz kontentatu behar izaten dugu urruneko itsasoetako euskal itsason­tzien aipamen apurrekin, eta normalean garran­tziz­ko gertakari historikoren bati loturik ager­tzen dira, eta bertako itsasoan eguneroko jardueraren presen­tziari buruz­ko aipamenik ere ez da gel­di­tzen. Dokumentu zatiak urriak dira eta daudenak kronika orokorreko edo literatura‑lanetako lerro bakanak izaten dira. Historiak egiten diz­kigun begi‑keinu iheskorren an­tzekoak dira, itsasoko gure ibilerak labur­ki argi­tzeko egiten diz­kigunak.

Horregatik, kontent nengoke ez euskal­dunen itsasoko Historia idaztearekin, baizik, flash modura, mendebal­deko eta penin­tsulako uretan euskal marinelen balentria ugarien historia apal ba­tzuk mol­da­tzearekin, gure kostal­deko zenbait herritan lehen aipatutako armarrietan bezala, marinel haien lekuko­tza uztearekin. Hemen bil­dutako berriek eta al­derdiek gure historiako kapitulu horrekiko kez­ka eta ardura eragingo balu, pozik gel­dituko nin­tzateke. Aztertu eta dakiguna baino askoz gehiago da egiteko dagoena. Dakiguna, berriz, ez­kutuan egoten da normalean, eta ez da gehiegiz­ko izango kon­tzien­tzia historikora itzul­tzea, horrela, aberastu baizik egingo ez delakoan.


Atlantikoaren garaia

[aldatu]

Kolonek ibilbide berria urratu zuenean, itsasoaren ikuspegia al­datu egin zen. Bere lehen bidaiaren (1492) Egunkarian honela dio Errege Katolikoei buruz:

«Agindua eman zidaten ez nendila Ekial­dera joan lurretik, ohikoa den bidetik, Mendebal­dekotik baizik, oraindaino inor igaro denik ziur ez dakigun bidetik, alegia».

Ordurako Europako kostal­deak zehar­katuak zeuden erromatarren, bikingoen, normandiarren eta abarren on­tziez. Baina, «Finis terrae» ospe­tsu hura, Mendebal­derantz amaierarik ez zuen itsasoaren hasiera zen, lehendik dauden nahiz desagertu diren uharte legendarioz zipriztindutako mitoa.

Baina, garai miresgarri hura iri­tsi zenerako, euskal­dunek ongi irabazia zuten marinel onen sona. Kolonen garaikide batek, Antonio Nebrijak esana da, hain zuzen, sarritan aipa­tzen den esal­dia:

«Munduko beste nazioetakoak baino trebatuagoak» (A. Nebrija).

Biz­kaiko Konderrian eta Gipuz­koa probin­tzian bizi zen jendea jakin­tsua zen nabigazio‑kontutan, saiatuak itsas guduetan, eta bazituzten horretarako on­tziak nahiz aparailuak eta tresneriak; eta hiru alor horietan munduko beste nazioetakoak baino trebatuagoak ziren. Goraipamen hirukoitz hori, kanpotik etorria denez gehiago estima­tzen da.

Ez da baieztapen makala beste hau ere, nahiz eta geografikoki zehaztasun gu­txiagokoa izan, itsas kontuetan aditua den Cesareo Fer­nández Durok, Disquisiciones Náuticas izeneko obran honako hau esatea:

«Bai Mundu Berria aur­kitu aurretik, bai batasun nazionala egin aurretik ere, Gaztelako nabigazia edo, hobeto esateko, Kantauriko nabigazia jaun eta jabe zebilen Iparreko itsasoetan eta gorantz zihoan haren mer­katari­tza, Estatuarekiko mendekotasunik gabe askatasunez jardunez; indar itzela zuen kontrarioen gainetik jar­tzeko eta aberastasunak eta aginpidea ematen zion nazioari».

Nebrija zeha­tzagoa da Fer­nández Duro moder­noa baino. Izan ere, Kantauri itsasoak portu asko ditu ehunka kilometroko luzeran; baina Asturiasek kostal­dea luzeagoa izan arren, ez du Nabigazioaren historian Biz­kaiak adinako garran­tzirik izan. Hegoal­deko itsasoetan ibil­tzen ziren, guk uste baino gehiago ibili ere, eta Gibraltar­ko itsasartetik barrena Mediterraneoraino iristen ziren. Garai berriak zail­duta aur­kitu gintuen, «nabigazio kontuetan jakin­tsu». Jakitun nabigazio kontuetan eta on­tziak eraiki­tze‑gaietan, itsasoan borroka­tzen eta mer­katari­tzan; arran­tzale gisa, marinel gisa, mer­katari eta gerrari gisa. Baina jai­tsi gaitezen goraipamenetatik errealitatera.


Itsasgizonen espiritua

[aldatu]

Zer izango zen az­kenean Domingo Urrutia, bizi­tzak nahiz beharrak eta agian luma erabil­tzeko abileziak itsasgizon izatetik bat‑bateko idaz­le izatera eraman zuena?

Euskal abizenak dituzten gizonak, garaile edo menderatu, ahaleginez edo biziaz munduko geografia bete­tzen ari dira, Ozeano Barearen leize sakonetan edo uharte arro­tzetan hondoraturik. Ez da bat‑batekoa itsasgizonen lanbidea, ezta frogatutako trebezia ere. Eszenatoki‑al­daketa baino ez dute egiten bentura berri bati hel­tzean, Ingalaterrara, Flandriara eta Arroxelara, Lisboara edo Andaluziara bidaia­tzean ez bezalakoa, zeharo bestelakoa. Inguruabar berriak dira –ortegatarren zen­tzuan–.

Sevillan ematen dute izena beharbada, amerikar enpresa ororen gune nagusian, lehendik ezagutu eta sarritan bisitatua baitute hiri hori euskal itsasgizon eta mer­katariek, dela garia, olioa edo burdina garraia­tzeko, dela beren itsason­tziak sal­tzeko. Abenturazalea al da itsasgizona?


Abenturazalea al da itsasgizon euskal­duna?

[aldatu]

Nire ustez, beti da abentura itsasoa, lurra lan­tze lasaia baino eta olagizonaren lanbide la­tza baino askoz gehiago. Zelatan da beti itsasoan arriskua, gu­txien uste denean ager­tzen da, eta maiz eragiten du herio­tza. Are gehiago, itsasoan, gauza bat da puntu jakin batera eta bide ezagunetik nabiga­tzea, eta bestea, orduan egiten zuten moduan, itsaso ezezagunetan zehar aurrera abia­tzea abenturan, bide berrietatik, herri arro­tzetatik edo itsasoan are nabariago den lur bakartietatik. Alferrikakoak ziren portulano ezagunak. Mundua aur­ki­tzera irteten ziren, kostal­de eta uharteak izen berriekin bataia­tzera. Ekaitz meha­txuak, korronte ezezagunak, sargazoak, eragoz­penak, erabateko gel­ditasuna, nekea edo janaria ustel­tzea, gaitz arraroak, familiaren mira edo lur‑lurrarena, liskarrak, ma­txinadak, sal­dukeriak.

Hala ere, egia da egunetik egunera ezagunago zen Amerika haren mapa azalera­tzen ari zen heinean, ezagun eta errutinaz­ko bilaka­tzen zela ezagu­tzen ez zena. Baina beti dago berriaren eta ezezagunaren muga bat, abenturaren espirituari eusten.


Itsasgizonaren mira

[aldatu]

Halakoxea izan zen Magallanesen bidaia. El­kano berriro saiatu zen bigarren al­diz, baina saiakeran hil egin zen. Alabaina, bazekien ordurako nora zihoan eta nondik joaten zen.

Haren gorpua –beste bat– Ozeano Barean gel­ditu zen. Hil baino lehen­txeago, harekin ziren euskal­dun gu­txi ba­tzuek sinatu zuten haren testamendua, bere ondora bil­duta. Hunkiturik eta miraz en­tzuten zeuden El­kanok izenda­tzen zituen errukiz­ko ondareak: elizak eta ermitak. Urrutikoak, jakina, baina oso gertukoak haien­tzat: San Salbador, San Pruden­tzio, San Martin, Santa Madalena, San Anton, San Pedro, San Gregorio, Getariakoak; Itziar, Guadalupe, Aran­tzazu eta Junkaleko santutegiak; Aizar­nako Santa Engrazia, Sasiolako fran­tziskotarren komentua –sortu berria– .

Hunkiturik bil­tzen ditugu en­tzuten zeuden haien izenak, El­kanok berak bezain bizi‑aukera iluna zutenenak –izan ere, buruzagiak ziren edo ez begiratu gabe, herioak hondamendia sor­tzen zuen marinelen artean–, honako hauek izan ziren: Martin Kar­kizano, Andres Gorostiaga, Juan Zabala, Martin Uriarte, Her­nando Gebara, Andres Ale­txe... eta kosmografo abantailadun bilakatuko zen gizona: Andres Urdaneta.

Ez da ustekabekoa euskal­dun hauen presen­tzia Ozeano Barean. Garai hartan iman batek bezala erakar­tzen zuen hitz batek emango digu azalpena: Indiak... Amerika.

Gorpuzten joan ziren hi­tzak bai edukiz bai esanahiez. Alabaina, –hasieratik eta betirako– Amerika itsasoaren beste al­dean zegoen. Gero eta trinkotasun gehiago izango du erregeorderri, hiri, auzitegi, kon­tzeju, mer­katari­tza eta jende­tzekin «yente y viniente», gerora esango zenez. Dena posible zen itsasoa zehar­katuz gero, itsason­tziz eramanez gero gizonak, mer­kan­tziak eta baita Errege Agindu, lege edo auziak ere.

Sol­dadua eta konkista­tzailea, auzitegiko en­tzuleek eta Presidenteek, mer­katariek edo nekazariek, zirenak zirela, denek zehar­katu behar zuten Atlantikoa. Marinelen, maisuen, on­tzi‑jabeen eta on­tzigileen garaia zen. Itsason­tzi bat eduki­tzea botere errentagarri bat eduki­tzea zen. Dagoeneko araztua zegoen euskal marinel‑tradizioak al­deko garai historikoa zuen.

Hala ere, abaguneak bazuen ukitu gehigarri bat, hein batean, eskema zaharrak hausten zituena: Estatu‑enpresa bat zen. Koroak hi­tzarmenak eta idaz­penak egiten zituen lehen aur­ki­tzaileekin. Luze baino lehen, Kontratazio Etxean zentralizatu zituen ekimenak. Beranduago, Indietako Kon­tseilua sortu zen enpresa amerikarrari zegokion guztia goitik arau­tzeko, Kontratazio Etxeari utzita antolamen teknikoa.

Bizi­tzaren inposaketen inguruan, on­tzigin­tza eta beren tonajea arau­tzen zuten legeak sortu ziren, kor­tsarioetatik babesteko jarraibideak; on­tzidien antolamenduak; zamei buruz­ko arauak; jeneral, almirante, maisu edo pilotu titulu­tzako esleipenak; karga, erregistro, ma­txura, Sevillako monopolioa, on­tzien enbargo eta aloka­tze, jabeen abantaila, irteera eta itzulerako data eta beste hainbat gauzei buruz­ko xedapenak.

Portuek ere badituzte historiak

[aldatu]
Donostia 1634. Texeira.

Hasteko gogoratu behar­ko genuke gizakiak itsasoan sar­tzeko duen gunea ez dela urak lurra uki­tzen duen edozein leku, baizik portua deri­tzogun lekua. Naturaren oparia izaten da ba­tzuetan portua, gizakiaren lan ikaragarria ere izan daiteke, edo biak batera. Horregatik gure portu bakoi­tzak badu bere historia, inguruneko historiarekin nahiz historia orokorrarekin eta bakoi­tzari dagoz­kion bal­din­tzekin nahasia. M. Zirikiain Gaiztarrok Los puertos marítimos del País Vasco izeneko liburu polit bat ida­tzi zuen, berriro argitaratua izan zena (Donostia 1986).

Portu bat abiapuntu edo helmuga da. Berez­ko kokapena ona ala kaskarra izan daiteke eta giza trebezia ahaleginduko da bal­din­tzak egoki­tzen: hedadura, sakonera, sarrera eta irteera. Gizakia ahaleginduko da portu bateko barra arrisku­tsuak saihesten, babesleku nahiz gordelekuen bal­din­tzak hobe­tzen. Osagai horiek guztiak dira, naturalak zein artifizialak izan, portu baten historiaren azalpen, goral­diena eta beheral­diena.

Gure kostal­deko 82 milietan –gehien­tsuenak arroka­tsuak eta labar mal­kar­tsuak– portuak ezohiko puntu gisa sor­tzen dira eta haietatik itsasora­tzen da gizakia. Zenbaitetan sar­tzea zaila izaten da, al­diz on­tziak itsasora­tzen direnean, kostal­dea garbia eta erregularra izaten da bere ibilbidean.

Gure portuen kokapenari buruz badira erreferen­tzia zaharrak –zailak eta eztabaidagarriak badira ere– greziar eta erromatar geografoen lanetan: Pomponio Mela, Plinio II, Ptolomeo; Idrisi musulmana (XII. m); Erdi Aroko portulanoetan eta mapa nautikoetan; D. Fer­nando Kolonen lanetan, eta, nola ez, horien ondorengo kosmografoen lanetan, hala nola, Pedro de Medina, Andres de Poza, Texeira, Tofiño eta beste ba­tzuenetan. Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio eta Zarautz eskala txikiagoan; Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Bermeo, Plen­tzia/Gaminiz, Portugalete, Santur­tzi, Zierbena eta Mundaka bere itsasadarrarekin Ger­nikaraino...

Ibaiak eta itsasoak bat egiten dute zenbait portutan eta gu­txi ba­tzuk baino ez dute gordeleku eta babesleku on bat, itsasoa zakar dabilenerako. Portuak itsasoarekin duen antolamendua fun­tsez­koa bada, are gehiago da, ez dirudien arren, inguruko lurrarekin duen zerikusia, bi zen­tzutan gainera:

- batetik, portuko zerbi­tzu eta giza habitaterako esparru minimo bat eduki­tzea, az­kenean, bera baita kaiari bizitasuna ematen diona;

- eta bestetik, harremanetarako bal­din­tza minimoak eduki­tzea, on­tzira­tzen eta lurrera­tzen denak bar­nearekin mer­katari­tza‑mugimenduari irtenbidea emanaz.


Portuen bizi­tza eta herio­tza

[aldatu]
Pasaiako portuko planoa

Osagai horiek denak eragile erabakigarri izan dira gure portuen garapenean ala gainbeheran. Osagaiak, bai, eta gizakiaren ahalegina: ibaiak draga­tzen, kaial­deak, kai‑muturrak eta harri‑lubetak eraiki­tzen zekiena, eta, horrez gain, tamaina oso ezberdinetako on­tzien eta portuen –edo portuen eta on­tzien– egokitasun doia bila­tzen mendeetan zehar jakin izan duena. Hain zuzen, horregatik dago nostalgia darion kapitulu bat aipatutako Zirikiain Gaiztarroren lanean «desagertutako portuak» gaiaz, zenbaitetan haien gainbeherari buruz­ko datu zeha­tzak ematen dituena. Barrual­dean, gure ibaien ibilguetan gel­di­tzen dira oraindik toponimo edo leku‑izen adierazgarriak, garai batean on­tzi ba­tzuk noraino sar­tzen ziren oroitarazten digutenak: Bidasoan, Oiar­tzunen, Urumean, Urolan, Deban, Ondarroan, Lean, Ger­nikan, Artikan, baita Nerbioien ere.

Portuek beren historia dute, sekulako ahaleginez taxutua, denboran zenbat eta atzerago egin orduan eta propor­tzioan ahalegin handiagoz eginak, lanen tamainan ez bada ere, bai tekniko mailan, bai ekonomia mailan baliabide urriez egindakoak. Hargin‑lan izugarriak izan dira, ingeniarien lan izan baino lehen, eta administrazio oso doien emai­tzak, eta askotan portuen arteko edo bertako biztanleen arteko lehia gogorrez eginak: kanpoko nahiz barruko portuak, itsaser­tzak, mer­katuak, babesak, eskorak, harresiak eta draga­tzeak.

Bermeori emandako «caput Vizcaiae» titulua, arran­tzale‑herri horrek bizirik dirauen arren, gaur egun oroi­tzapen historiko soil bat besterik ez da. Lekeitio ere maila gal­duz joan zen, baina gorde du «terra marique potens Lequeitio» iriz­pena, an­tzinako oroi­tzapen historiko gisa. Haien gainetik jarri zen Bilbo haz­kundean. Pasaia, naturaren pribilegioz hor­nituriko portua, Donostiaren mendekotasun despotez az­piratua izan zen eta ez du garran­tzi berezirik izan az­ken bi mendera arte. Deba, garai batean Gaztelako artilea on­tzira­tzeko gune izan zena, desagertu egin zen portu gisa. Lanak ematen ditu Errenterian, Usurbilen eta Zarau­tzen on­tziolak bazirela irudika­tzeak, baina halaxe da.

Itsason­tzien eta on­tziolen historia

[aldatu]

Kanoa, txalupa nahiz galeoia izan, gizakiak –behin ere baino adiera egokiagoa erabilita– tramankulu baten gainetik egiten dio aurre itsasoari. ¡A la mar, madera! dio C. Fer­nández Duro adituaren lan baten izenburu adieraz­korrak. Ez dezagun ahantz ia orain­tsukoa dela metalez­ko on­tzien eraikun­tza. Ia‑ia eskuz uki daitekeen iraganera arte gizakiak itsasoa zurez menderatu zuen: zurez­koak ziren on­tziak, zurez­koak arraunak, zurez­koak masta garaiak.

Bestal­de, ez dira berdinak Mediterraneoa eta Kantaurial­dea edo zoriz hala egokitu zi­tzaigun Atlantikoa, horregatik on­tzi‑mota bakoi­tzak bere bidea jarraitu zuen, norberaren teknika eta erabileren asimilazioan. Harrigarri gerta­tzen da Alfon­tso Jakitunak «Zaz­pi partidetan» halako zerrenda luzea aipa­tzea: on­tzi zaharrak, galeak, masta‑biko on­tziak, txalupak, ohol‑on­tziak, zama‑on­tzixkak, baleon­tziak, karabelak eta abar. Baina, denboran aurrera egin ahala, Atlantikoan galeoia izan zen nagusi itsasoan, baita Baionako koka klasikoaren aurrean ere.

Jakina da on­tziolak itsasotik gertu sor­tzen direla, handixe uretara­tzen baitira itsason­tziak neke galantak hartuta.

Komenigarri izaten da basoak ondoan izatea, baita burdinolak ere, beharrez­ko dituzten il­tzeteriaz, ziriez eta abarrez hor­nituko badituzte. Horrek guztiak peritu eta eskulangileak el­karrekin ahalegin­tzea eska­tzen du, gauza izango den on­tzi baten miraria egiteko. Fak­tore horiek guztiak bateratuta uler­tzen da XII. eta XIII. mendeetan gure kostal­dean on­tzigin­tza sortu, finkatu eta denboraren poderioz sona hartu izana.


Usadio eta ohituren, ordenan­tza eta legeen historia

[aldatu]

Itsasoko errealitate konplexu horren arrimuan, portuen eta on­tzien ondoan sortu ziren, eskubide fiskalak, arauak eta Ordenan­tzak, frankiziak, auzitegiak, tira‑birak, tregoak eta el­karren arteko itunak.

XI. menderako Baionak bazuen bere portua eta, handi­tzen joan ahala, arran­tza eta garraiorako garran­tziz­ko bilgune bilakatu zen.

Donostiako Foruan (1180), gerora kostal­deko beste hiribil­duetara hedatu zen hartan, baziren Mer­katari­tza Zuzenbideko arau goiztiarrak eta an­tzinako itsas kode bat, eta jarraibidea izan ziren finka­tzen hasiak ziren kostal­deko hiribil­duen­tzat: Hondarribia, Getaria, Mutriku, Zarautz, Deba, Zumaia, Usurbil eta Orio.


Nabiga­tzaileen kofradiak

[aldatu]

Itzul gaitezen berriro portura, itsasoko gauzen oinarri eta babesera. Handik at itsasoak meha­txu eta erakarri egiten du, al­di berean; eta itsasoan badaude beste arrisku eta meha­txu ba­tzuk ere, ez soilik ekai­tzenak, baita bestelakoak ere. Baina, portuaren barruan antolatu egin behar da bizi­tza, eta beste portuetakoekin ulermenera iri­tsi.

Agian ba­tzuk hiribil­duak fundatu baino lehenagokoak dira. Haien Ordenan­tzak XIII. mendetik aurrerako data dute.

Bi­txia da arran­tzaleen eta nabiga­tzaileen kofradien fenomenoa, bai an­tzinakoa delako, bai iraunkorra delako. Harro izaten dira asko San Pedro Apostolua zaindari dutelako, ez ordea, lehena zelako arran­tzale zelako baizik.

San Pedro dute zaindari Hondarribiak, Debak, Mutrikuk, Bermeok etab.

Bermeoko kofradiaren Ordenan­tzek 1353ko data dute eta bere pribilegioak 1441ean berre­tsi ziren. Izan, 1353koak badira ere, oso an­tzinako ohiturak jaso­tzen dituzte. San Pedroren al­darea zain­tzeaz gain, kofradiako behar­tsuen­tzako lagun­tza soziala azal­tzen da eta, gainera, «cosas tocantes al oficio». Itsasoko lanetan adinak zerikusi handiagoa du lurreko zereginetan baino, horregatik maitasunez zain­tzen dira zaharrak. Lekeitioko kofradian (1381) gizarte‑aurre­ikuspen baten aurrerakin bat daukagu: preso, lan‑gabe edo lanerako ezinduak izan daitez­keenengan pen­tsa­tzen da.

Hondarribian Ku­txaren Festa ospa­tzen da (1361); botereak sar­tzen zaiz­kio barruan ku­txari. Patroi klasikoa edo patroi‑kofradiakidearen ordez­ko izango da armadorea, kapitalismoaren hastapeneko itxura eta guzti. Kofradiak arau­tzen zituen arran­tza eta mer­katari­tza‑jarduerak, lege eta epaile egokiak jarrita, auziak eta eztabaidak ebazten zituen, eta, horrez gainera, beste portuetako lehiakideekiko araudia.


Kontatu gabeko historiak

[aldatu]

Portuak, itsason­tziak, lana. Arran­tzarena eta garraioarena. Ba­tzuetan, gure geografiako eta historiako eskuliburuetan, itsasoa baliabideen kapituluan kataloga­tzen da, arran­tza besterik ez balitz bezala, baliabiderik sortuko ez balu bezala; beste jarduera motak badirela pen­tsatu gabe, hala nola, on­tziak eraiki­tzeko material‑prestaketak, eskulangile berezitu ugari behar zuen eraikun­tza eta, batez ere, itsaso bidez­ko garraioak.

Jarri al gara inoiz pen­tsa­tzen, itsason­tzi apal batek garraia­tzen duen ehun edo berrehun tonajeko karga distan­tzia handietara garraia­tzeko, nolako ahalegin nekeza –ia ezinez­koa– egin behar­ko li­tzatekeen, lurretik zehar garai hartako bideetatik egin behar­ko balitz? Eskala handian garraia­tzeko modurik ez balego, garraia­tzen denak berdin balioko ote luke? Itsasoa, baliabide‑iturri gisa, arran­tza baino askoz gehiago da: mer­katari­tza, inportazioa eta esportazioa, garraiagarriaren gainbalioa eta baita garraiorako itsason­tzien salmenta bera ere.


Marinela eta arran­tzalea

[aldatu]

Itsasoak distan­tziak txiki­tzen ditu, portuak eta herriak el­karren harremanean jar­tzen, eramaneko eta ekar­tzeko, ekoiz­leei eta salerosleei bizibidea emateko, indar handiak mobiliza­tzeko. Salgaiak gero eta leku urrunagoetara garraia­tzen ziren eta al­di berean trukeak egiten edo lehorrera­tzen ziren portuetatik bana­tzen: artilea, burdina, larrua, oihalak, laboreak, olioa eta arrain onduak. Hauxe izaten zen marinelen zeregina.

Beste itsasgizona arran­tzalea zen, honek arrainak bere kon­tsumorako eta sal­tzeko harrapa­tzen zituen: barrual­dera eramaten zituen sal­tzera, haragi‑uzte al­dietarako. Ga­tzetan sartuta ondutako arraina –bakailaoa, esate baterako– kon­tserbatu eta urrutira ere garraia zitez­keen; hain urrutira, ezen Hitako Ar­tzapezak berak Bermeoko bisiguen gozoa goraipatu zuen. Ederrak egongo ziren Hitara iristerako!

Arran­tza lehenik kostatik gertu egiten zen, baina gerora, gero eta urrutiago jo zuten kalen bila. Gure kostako arran­tzaleak urrutiko itsasoetara eraman zituen arran­tzak, errentagarria zelako gutizia­tzen zuten balearen arran­tzak, hain zuzen. Horren oroi­tzapena gure hirietako armarrietan gel­ditu da: Bermeon, Mutrikun, Lekeition... lehen aipatu dugun Zirikiain Gaiztarrok gai horri buruz­ko liburu interesgarri bat ida­tzi zuen, Los vascos en la pesca de la ballena (Donostia 1961).

Bi bide

[aldatu]

Lege bilbadura antola­tzaile horren barruan aur­kitu ziren euskal­dunak, berez­kotasun askea utzi eta arau mordoaren mende jar­tzen duen enpresa baten abantaila eta oztopo guztiekin.

Gauza bat zen arran­tzara irtetea, Ter­nuako itsaso urrunetara bazen ere, edo, mer­katari­tzak susta­tzen zuen ekimen aske bidez, Flandriara edo Andaluziara beren bidaiak libreki antola­tzea, baita nahi dena egiteko baimenarekin errepresalietan jardutea ere. Oso bestelako kontua zen Estatuaren nabigazio‑aparatu zabalean sar­tzea, nahiz eta abantailak bazituen: Erregearen babesa; on­tzigin­tzari emandako sustapena; komenigarri ziren alokairuetan parte har­tzea; irabazi errazak eta kontrabandoa, besteak beste; igoera soziala; goi zerbi­tzuen loria eta, denborak aurrera egin ahala, gerra‑ekin­tza gogoangarriak.

Bizi­tza osoa pasa zitekeen, kontakizunik ez ida­tzi arren, urtero bakailao‑kanpainara joanez eta itsasoko otso bikain bat izanez. Lanbide duina zen, Atlantikoaren bestal­dean beren teilapeetako teilak eta zatikatutako baleen hezurrak baino uzten ez zituena. Edo, bestela, munta handiagoko beste enpresa batean esku hartu zitekeen, Europako zibilizazioa Amerikara lekual­da­tzeko edo lehenik munduaren aur­kikun­tza egingo zuen enpresan parte hartuz.

Bi ibilbide izan ziren eta euskal­dunak bietan zeuden. Bakarrik eta askatasun osoz lehenengoan; besteekin batera eta, batez ere, garran­tzi historiko handiagoko abenturan sartuak, bigarrenean. Ez ginen bakarrak izan, baina euskal­dunez jardungo dut, soilik.