Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak/Itsasoko Historiak/XV. mendea

Wikibookstik

Errege katolikoen polítika eta on­tzigin­tza[aldatu]

Wikipediak honi buruzko artikulua du: Errege-erregina Katolikoen politika eta Euskal Herriko ontzigintza.

Gure marinelen historian fun­tsez­koa eta ani­tza da Errege Katolikoen errege­tzarekin hasten den al­dia. Auzi batek jarri zuen abian errege­tza hori, gerra zibil bat ez ezik, Isabelen aurka, Portugal eta Fran­tziarekin nazioarteko gerra sorrarazi zuena. Euskal­dunen parte‑har­tzea ez zen gu­txiesgarria izan gerra horretan: lurretik, Torori eta Burgosi lagundu zien, eta itsasotik, Hondarribiari fran­tsesen setioan. Aragoi eta Gaztela ba­tzen zituen tronuan finkatu zirenean, Errege‑Erregina horiek askotan arduratu ziren euskal­dunez, besteak beste, gure Nabigazioaz.

Aipatutako Portugalen aurkako gerra horretan, Errege‑Erreginek itsason­tziak presta­tzeko eskatu zioten Bilbori; eta Bilbori, Bermeori, Portugaleteri eta Laredori bakoi­tzak portuan zituen bonbardak, serbatoiak eta on­tzietako artilleria piezak, karabelak eta txalupak, itzul­tzeko eta balio zutena ordain­tzeko bal­din­tzapean. 1576an, Fer­nando Katolikoak Portugaleteko pribilegioak berre­tsi zituen, Ger­nikan bere Foruen zina egitera Biz­kaira egindako bisital­dian. Nabigazioarekiko azal­du zuten interes goiztiarra 1576ko mar­txoaren 20ko Pragmatikan azal­tzen da; han abantailak eskain­tzen zaiz­kio 600 tona baino gehiagoko itsason­tziak eraiki­tzen dituenari. Neurri horrek on­tzigin­tza az­kartu egin zuen eta merkatariak, on­tzi‑maisuak eta armadoreak akuilatu. Sevillako almojarifazgoa edo muga‑zerga ordain­tzeari zegokion mesedea ere egin zioten.

Erregeal­di horretan, egokiera aparta eman zion euskal Itsas Armadari nazioarteko aukerak zabal­tzeak (Afrika eta turkiarrak, Kanariar Uharteak, Italia: ondare‑loturak). Biz­kaia eta Ingalaterraren artean, 1479an, merkatari­tza‑harremanak bul­tza­tzen zituen akordio batera iri­tsi bai­tziren, 1481ean beste horrenbeste egin zuen Gipuz­koak Errege‑Erreginen baimenarekin:

Errege‑lizen­tzia lortu zuten, Domenjon Gonzalez de Andiak, Pedro de Vicuña ba­txilerrak, Juan Migueles de Zuñiga eta Otxoa de Bergarak kudeaturik lortu ere, Ingalaterrako Erregearekin «concierto y asiento de paz» bat berresteko Gipuz­koak prokuradoreak izendatu zituen, probin­tzia, hiribil­du eta leku nahiz biztanleko «suficientes e abundantes», hala nola, Olazabal ba­txilerra, Juan de Azmines, Martin Perez de Arostegi eta Juan de Iñigez. Horiexek izango zuten eskumena an­tzinako bake‑kapituluak berresteko, zuzen­tzeko, aka­tsak ken­tzeko eta berriro besteak jar­tzeko; beren egitekoa Ingalaterrak Gipuz­koarekin merkatari­tza «quieta, pacífica e amigable contratación» lor­tzea zuen xede. Egilespen‑gutun horren lekukoak izan ziren Pedro Perez de Vicuña az­peitiarra, eta, Juan de Landerrain, Brixil –Errexil izen zitekeen leku hori– izeneko paraje ezezagun batekoa.


Dena ez zen «kontrata­tze adiskide­tsua»[aldatu]

Errege‑Erreginaren Mediterraneoko goral­di politikoak behar‑beharrez­koa zuen on­tzidiak presta­tzea. Alonso de Quintanilla indarrak mobiliza­tzera etorri zen, turkiarren aginpidetik Otranto berriz konkista­tzera. Garai horretan­txe emango du Perez de Pulgar‑ek guri buruz­ko iri­tzia «gente sabida en arte de navegar» eta «más instructor que ninguna otra nación del mundo». Hogeita hamar itsason­tzi irten ziren Biz­kaia, Gipuz­koa eta Lau Hiribil­duetatik, eta helburua lortu zuten, Galizia eta Andaluziako beste hogeirekin batera.

Isabel Erreginak 1483an bisitatu zuen Biz­kaia, hain zuzen ere, irailaren 5ean iri­tsi zen Bilbora, eta Tenderiako Portalean egin zuen Biz­kaiko Foruen zina. Hara hemen Sandovalen hi­tzetan Erreginak zer egiten zuen Portugalete Durango eta beste hiribil­du ba­tzuk bisita­tzean,


Gerrarako itsason­tziak presta­tzea[aldatu]

Argi dago xede politiko nagusia Nabigazioari zegoz­kion antolamenduak presta­tzea izan zela –esaten du Labairuk–, behar‑beharrez­koak zirenean, itsason­tziek eta kostal­dean eta inguruetan bizi ziren itsasgizon adituek huts egin gabe parte har zezaten. Gasteiztik Gipuz­koara Baeza bidali zuen eskari erakargarri batekin: Granadak mairuen aurkako gerra az­karrago buka­tzeko, Erresuma hartako portuak behar zuen berau blokeatuko zuen on­tzidi bat, «más navíos e mayores y más gente de la que fasta agora habemos tenido en la dicha flota». Hi­tzarmena formaliza­tzeko zereginaz Baeza arduratu zen. Erregina fida­tzen zen gipuz­koarrekin:

Labairuk dioenez, Gipuz­koak hiru itsason­tzi prestatu zituen bere kontura.

Itsas Armaden eskaera ofizialak gero eta sarriago gerta­tzen ziren, eta uste izatekoa da, eran­tzun ofizialez gain, Koroak hi­tzarmenak ere egingo zituela partikularrekin. Itsasoko arriskuek eraginda merkatari­tzan jarduteko itsason­tziak gerrarako prestatutako on­tzi bilakatu ziren. Koroak on­tziak pleitatu edo alokatu baino ez zituen egiten, edo, bestela, bahitu, beharrez­koak zituenean. Merkatari­tza eta gerra dira Nabigazioan, on­tzigin­tzan eta haien erabileran eragina duten bi fak­toreak.

Ipar Atlantikoan itsason­tziak merkatari­tzan erabil­tzen ziren batez ere, euskal­dunak itsaslapurren meha­txuetan eta errepresalietan izan ziren subjek­tu ak­tiboak eta pasiboak.

- Biz­kaiko Korrejidoreak1486an zumaiar kor­tsario ba­tzuk zigor­tzeko parte hartu zuen, Portugaleko kostal­dean bi gizon hil eta beste ba­tzuk zaurituta, itsason­tzi bretainiar bat indarrez harrapa­tzeagatik. Merkatarien lehiagatik edo kontu har­tze soil bategatik, zergatik izan zen?


Protekzionismoa Europa Atlantikoan[aldatu]

Hiru urte beranduago, Bilboko Kon­tzejuan eztabaidan ari ziren, merkatariek itsason­tziak aloka­tzen zituztelako, Arroxelarantz edo Bretainiarantz artilea, burdina eta larrua garraia­tzeko. Itsason­tzi biz­kaitarrek lehentasuna zutela esaten zuten, kargamentuaren onarpenean eta alokairuko prezioen homologazioan. Emandako xedapena honako hauei jakinarazi zi­tzaien: Juan Iñigez de Bermeo, Martin Saez de Prado, Juan de Arbolantxa, Pedro de Berraondo, Pedro Jimenez de Bertendona, Juan Fer­nandez de Arbieto, Pedro Maria de Bilbao de Barrenkale.

Horrek sor­tzen zuen arazoari 1502ko urriaren 20ko Erregeen xedapenak ematen zion eran­tzuna, Bilboko, Lekeitioko, Donostiako eta beste portuei buruz­koa. Xedapenak agin­tzen zuenez, ez zeuden behartuta salgaiak itsason­tzi jakinetan karga­tzera, baizik eta erresuman bertakoa izatea nahikoa zen, karga­tzaileak nahi zuen on­tzian karga­tzeko.

Horrekin halakoxe protekzionismo bat bila­tzen zen, kargamentuetan monopolioa ez esategatik; ez alokairuak irabaztearren soilik, baita ma­txura dei­tzen zi­tzaionari aurre egiteko eta kargarekin zerikusia zuen zergaren bat ziurta­tzeko ere. Auziak izan ziren Espainiako kon­tsulen eta katalanen artean Brujasen.

An­tzeko auziak izan zituzten Genoba, Floren­tzia eta Luccako nazioetan. Beraiek «une tres notable nation separée et distincte des autres nations residen en la dicte ville de Brugges» zirela ziurta­tzen zuten katalanen aurrean, kon­tsul biz­kaitarrek beraiek ere «notable nation» zirela zioten, eta, hi­tzarmenak zirela medio, Gibraltarren beste al­dean on­tziratutako salgaien ma­txurez ardura­tzen ziren. Al­diz, Espainiako kon­tsulak Itsasartearen atlantiar al­dean kargaturikoen ma­txurez. Brujasko echevins‑ek katalanei eman zioten arrazoi. Bilbon ere an­tzeko auziak azalera ziren Bilboko kaian.


Zerga kontuak[aldatu]

Zergari zegokionez, bertakoei eta kanpokoei eragiten zien kargatutako salgaien gainean ezarritako zergak eta merkatarien fielak arau­tzen zituen. Jainkoaren dirua esaten zi­tzaion, Bilbon San Anton eta Santiago elizek, eta Donostian Santa Maria eta San Bizente elizek jaso­tzen zutena: Donostian salgaien gaineko % 2a edo hamar marabedi itsason­tziko; elizak egiteko, kofradiei emateko nahiz merkatari behar­tsuen beharrak arin­tzeko, beren alargun eta umezur­tzei, lapurreta pairatutako marinelei edo zori­txar handiren bat zuten familiartekoei lagun­tzeko izaten zen.


Mediterraneoko presen­tzia[aldatu]

Itsaso bidez­ko merkatari­tza, ten­tsio eta errepresalia arinak gorabehera, modan bazegoen Iparral­dean, gerra ekin­tzak nagusi­tzen ziren Hegoal­dean, Gibraltar itsasartetik haratago, Italia nahiz Afrikako kostal­deetan.

- Sariak beregana­tzen zituen Juan Mendarok bere «La Zumaia» on­tziarekin.

- Machin Uranzu, Errenteriakoa, Bugiako konkistan nabarmendu zen, baina Arriaran Almirantea han bertan hil zen.

Pedro de Vera bere on­tziarekin izan zen Kanariar Uharteetako itsas ekin­tzetan, Miguel de Muxikarekin batera; han­txe hil zen hura berrehun gizonekin.

Sona handiagoa iritsi zuen Granadako mairuen erresumari eraso eginez Iñigo de Artietaren on­tzidiak, eta batez ere Juan de Lazkano Armadako kapitain jeneralak: Napolesko konkistan, Eskuadra fran­tsesaren porrot handia izan zuen hartan Tarentoko hesian eta Mazalquivirko hesian parte hartu zuenak. Huraxe izan zen on­tziak korazatu zituen lehena eta harixe egokitu zi­tzaion Cesar Borja preso ekar­tzea Espainiara.

Fer­nando Katolikoak 700 gizon bana zi­tzala eska­tzen zion Gipuz­koari 1512an, D. Juan de Lazkanoren agindupean antolatu behar zen itsas armadarako. Bikaina izan zen, oso, Olivetoko Konde Pedro Navarroren jarduna, gerora Fran­tziaren zerbi­tzura jardun eta tragikoki hil zenarena. Pasaiako Villaviciosa leinua nabarmen­tzen hasi ziren: Miguel izango zen Indietako On­tzidiaren lehen jenerala; semeen artetik, Martin jenerala izan zen; Juanot eta Juan­txo almiranteak; Juan, berriz, kapitaina.

Hasi gara Indiak aipa­tzen, eta, ia konturatu gabe, gainditu dugu 1492ko marra kronologikoa, Amerikaren aurkikun­tza egin zeneko urte berezia.