OpenOffice.org/Base
Base Openoffice.org bulego paketearen datu-baseen gestorea da. Has gaitezen zenbait oinarrizko kontzeptu definitzen.
DATU-BASEEN OINARRIKO KONTZEPTUAK
[aldatu]Datu basea (DB): Elkarte, erakunde edo enpresa baten gestioan inplikatuta dauden datu fitxategi egituratu eta erlazionatuak. Datu fitxategiak: Pertsonak, objektuak, gertaerak, lekuak... edo bestelako entitateen ezaugarriak gordetzen duen datu-bilduma da:
- pertsonak: bezeroak, enplegatuak, ikasleak...
- objektuak: salgaiak, liburuak, hegaztiak...
- gertaerak: salmentak, ebaluazioak, ebaluazioak...
- lekuak: gelak, establezimenduak, herriak...
- kategoriak eta bestelakoak
Elementu bakoitzaren datuei erregistroa esaten zaio. Datu Baseen Gestoreak: Datu baseak kudeatzeko erabiltzen diren programak, komertzialak (Oracle, Microsoft Access, IBM DB2 ...) edo libreak (PostgreSQL, MySQL, FireBird...).
Gaur egun gehien erabiltzen den datu base mota erlazionala da. Datu base erlazionalen oinarrizko egitura taula da, non elementu bakoitzak errenkada bat du –erregistroa- eta elementuen ezaugarri bereizgarri edo atributu bakoitzak zutabe bat du –eremua-
Taula
[aldatu]Taula edo fitxategia datu-basearen oinarrizko elementua da. Datuen biltegiak dira. Tauletan errenkadetan jartzen dira erregistroak eta zutabetan hauen eremuak. Fitxategiak erlazionatu daitezke komunean dituzten atributuei esker.
Kontsulta
[aldatu]Kontsulta bat taula bat edo batzuetatik ezaugarri edo baldintza batzuk betetzen dituzten erregistro eta eremuen kopia bat da. Kontsultak datu aunitz dituen fitxategi edo taula batetik txosten bat egiteko edo beste edozertarako interesatzen zaizkigun datuak ateratzeko erabiliko ditugu.
Formularioa
[aldatu]Erregistro baten edo multzo baten aurkezpena, gehienetan pantailakoa. Datuak erosoago ikusi eta bilatzeko edo sartu, ezabatu edo eguneratzeko.
Txostena
[aldatu]Taula bateko edo batzuetako zenbait datu paper euskarrira pasatzeko nahi dugun formatua ematea da txosten bat. Open Officean zerrendak egiteko pentsatuta daude gehien bat. Fitxa eta txartelak formularioak inprimatzen lortuko ditugu; etiketa itsaskorrak, gutun pertsonalizatuak, erreziboak eta antzekoak testu prozesadorean datu-baseko eremuak txertatzen egingo ditugu.
Makroen bidez, goi-mailako programazio hizkuntzen (OpenOffice basic, Python...) segmentuak idatz ditzakegu datu-baseko datuekin eragiketa konplexuak egin ahal izateko.
PROZEDURAK
[aldatu]Nola sortzen da datu base bat
[aldatu]Datu-basearen diseinua dudarik gabe gehien hausnartu behar den urratsa: zenbat entitate-taula, taula bakoitzak zer eremu-atributu, nola erlazionatu taulak, lehen mailako gakoak eta gako foraneoak ... Entiteies and relationships.