Simetriaren jarduera didaktikoak

Wikibookstik

JARDUERAK[aldatu]

 

ERAIKITZEKO JARDUERAK[aldatu]

 

SIMETRIAK ERAIKITZEN[aldatu]

  • Materiala: Orri zuriak, koloretako arkatzak, kortxoa, egurra, kartoia, kola eta artaziak.
  • Garapena: Aktibitate honen helburu nagusia irudi geometriko eta figuratiboen xafla finkoak eraikitzea da. Beraien simetria ardatza ongi markaturik, haur txikiek figurak konposatu eta deskonposatu ditzaten.

-Orri batean koloretako irudiak egiten dira, simetria ardatza markatuz. Papera 10x10 zm-takoa izan daiteke edo txikiagoa haurrak nagusiagoak badira. Erditik ebakitzen dira eta bi zati geratzen dira 5x10 zm-takoa. -Material finko baten xaflak mozten dira, kartoia, egurra edo kortxoa esaterako (5x10 zm) eta beraien gainean aurreko irudi koloreztatuak itsatsiko ditugu. -Komenigarria da material hau plastifikatzea orria ez apurtzeko eta gehiago irauteko. -Pieza hauek sartzeko kaxak hautatu (onak izan daitezen). -Oso garrantzitsua da, irudi guztiak xafla berdinetan itsatsita egotea. Honela trukatu ditzakegu eta beste erdia aurkitzeko zailtasuna handiagoa izango da. -Haurrentzat irudia arruntagoa izaten bada, beste erdia bilatzea errazagoa egingo zaio. Zailtasuna irudi figuratiboetatik irudi geometrikoetara joango da, mentalki zailtasun handiagoa eskatzen baitute.

FIGURA SIMETRIKOAK MARRAZTEN[aldatu]

 

  • Materiala: Orri zuriak, koloretako margoak, errotulagailuak eta erregela.
  • Garapena: Honek balio du, haurrak beste erdi simetrikoa marraztu dezan.

  -Orrilaurden zuri batean figura simetriko baten erdia ematen zaio marraztuta eta marra lodi bat markatzen da oso ongi eta argi eta garbi ardatz simetriko legez. -Objektu figuratiboei buruzko irudi ezberdinak egin eta forma geometrikoei buruzkoak ere bai, bakoitza orrilaurden batean. -Material berbera paper kuadrikulatuetan prestatuko da, simetria ardatza ongi markaturik. -Simetria ardatzen posizioa aldatu (bertikala, horizontala, zeiharra ezkerretara eta eskumatara). -Hauetako irudi multzo bat, betea egin simetria ardatza markatu barik haurrak egin dezan.      

ZILUETAK EGITEN![aldatu]

 

  • Materiala: Plastikozko laminak, artaziak eta arkatza edo errotulagailua.
  • Garapena: Haurrak berak, orri zuri batean, ziluetaren ingurua errepasatuko du irudiaren erdia ongi markatuz. Simetria ardatza seinalatuko du eta figura betea egingo du.

  -Figuren erdiak markatzen dira plastikoan eta gero moztu. -Baita, haurrak zilueta errepasatu dezake, ostean koloreztatu, ziztatu eta ebaki.      

APLIKATZEKO JARDUERAK[aldatu]

 

FORMAK ASMATZEN[aldatu]

 

  • Materiala: Egunkari papera edo aldizkariak eta artaziak.
  • Xedea: Bi zati berdinen formen aurkikuntza.
  • Garapena: Haurrak berak simetriak sortuko ditu, paper tolestu batetatik eta bi zatien identitateak konprobatuko ditu.

  -Egunkarietako edo aldizkarietako orriak ematen zaizkie, erditik tolesteko eskatzen zaie eta tolesten dutenean atzazkalarekin edo erregela batekin ongi markatzeko eskatzen zaie. -Edozer gauza ebakitzeko eskatzen zaie, beraiek nahi dutena, baina papera tolestuta egon behar da. -Behin moztuta, papera zabalduko dute. -Zer gertatu da? Beraiek zati bat eta bestea berdinak direla konturatu behar dira. -Beraiekin (haurrekin) jolastu dezakegu asmatzen ea zeren antza duen ebakitako irudiak. Eta honen ostean, ebakiko dutena beraiek ezagunak dituzten figurak izango dira.    

FIGURAK EBAKITZEN[aldatu]

 

  • Materiala: Figura askoren ziluetak, paper zuria, arkatzak eta artaziak.
  • Xedea: Figura simetriko bat erditik ebakita emanik, beste erdia egin.
  • Garapena: Ariketaren hasieratik emango zaio garrantzia, bi zati berdin egon behar direla.

  -Orri zuri bat hartzen da eta erditik tolestuko dugu. Tolestura ongi markatzen da. -Zilueta finko bat ematen zaio beste edozein figura simetrikoren erdia errepresentzen duena. -Figuraren simetria ardatza eta paperaren tolesturak bat etorri behar dute, eskumatiarrentzat biak ezkerrean jarriz. -Zilueta finko ebatzen da ezkerreko eskuarekin (eskumatiarrentzat). Eta, beste eskuarekin irudiaren ingurunea markatu beharko dute. -Orain ebaki egingo dute, marra markaturik, papera tolestuta dagoelarik.ç -Papera ongi jartzen badugu, tolestu barik, figura ongi ikusi ahal izango dugu. -Haurrei erdi bana koloreztatu dezakeela (kolore desberdinekin), bi zatiak ongi bereiztu ditzaten, proposatu ahal zaie.      

BLOKE LOGIKOEKIN MARRAZTEN[aldatu]

 

  • Materiala: Bloke logikoak, paper zuria eta arkatza.
  • Xedea: Figura simetrikoak eraiki, piezak biratuz.
  • Garapena: Bi parte simetrikotatik figura konposatu bat sortzea izango da azken xedea.

  -Bloke logiko bat hautatu, triangelu edo lauki bat. -Orri batean, figuraren ingurunea markatu arkatz batekin. -Alde bat mugitu gabe, figura plano gainetik biratu. Ingurunea berriz markatu. Mugitu gabe egon den aldea sortu den figura berriaren simetria ardatza izango da. -Ariketa hau beste figura ez-geometriko batzuekin egin daiteke, erditik banatuta badaude.    

FIGURAK OSATU[aldatu]

 

  • Materiala: Figura erdien ziluetak, papera eta margoak.
  • Xedea: Simetriak marraztu.
  • Garapena: Papera tolestearen ariketen bitartez, ikasleak intuitiboki badakite zer diren bi zati simetriko. Kontuan izanik, aurretik simetria ispiluan eta gorputzean landu direla.

  Ariketa honetan paperean marraztutako irudiaren erdia ematen zaio haurrari eta beste erdia marrazteko, hots, osatzeko eskatzen zaio.   -Figura erdia marrazturik simetria ardatza seinalaturik entregatzen zaio edo zilueta ematen zaio berak markatu dezan. -Orain beste erdia marraztu beharko du, zein, simetrikoa izan beharko da. Proportzio berberak izan behar dituela kontuan hartuz. -Irudia egin eta gero, emaitza haurrarekin komentatu. Nola geratu zaion bere ustez beste erdia. Izan daiteke, egin duena bikain ez egotea, esku trebetasuna dela-eta. Dena den, ideia ongi harrapatu ahal izan du, bera beste erdia egiten saiatuz. Haurrari autokritikarako beta sortu behar zaio, horrek erretxazoa sortu gabe. -Simetria ardatzetik orria tolestuz konprobatu asko sakatuz edo kalko bat jarriz.      

BESTE ERDIA AURKITU[aldatu]

 

  • Materiala: Figura simetrikoen xaflak.
  • Xedea: Zati berdinen asoziazioa, irudiaren errepresentazio mentala.
  • Garapena: Ariketa hau oinarriz manipulatiboa da. Haurrak figura osotzeko beharrezkoa den pieza aurkitu behar du, aurretik mentalki errepresentatu izan dena.

  -Hasiera batean, materialarekin libreki jolastu dezaten uzten da. -Geroago, irudiz-irudi aurkezten zaie eta marraztuta dagoena zer den galdetzen zaie, objektua aurretik ezagutzen dutela esanez. -Ostean, figura guziak ezagututa daudelarik, bi erdiak banatzen dira eta denak nahasten dira ikasleen aurrean. -Haur bakoitzak pieza bat hartzen du eta mahaiaren gainean dauden figuren artetik beste erdia aurkitu beharko du irudi osoa sortzeko.      

ISPILU BAT ERAIKITZEN[aldatu]

 

  • Materiala: Figura geometrikoen blokeak.
  • Xedea: Ispiluan araikin simetrikoak egin.
  • Garapena: Gorputzarekin espazioan mugimendu simetrikoak egingo ditugu. ariketa simetrikoak espazioan baita objektu anitzekin ere plantetau daitezke, adibidez, eraikinetako blokeekin.

  -Blokeekin edozein eraikin egiteko jarraibide batzuk emango zaizkie, baina kondizio batekin: bi zati berdin egin behar dituzte. Eman dezan bat ispilura begira egongo balitz bezala eta beste berdin bat eratzen duela, simetrikoa. -Haurrak eraikina hasten du, ustezko ispilu bat aurrean jartzen du, eta alde bakoitzean jartzen duen pieza bakoitza, ustezko ispiluaren beste aldean beste berdin bat jarri beharko du. -Eraikinak bertikalean egin ahal izango dituzte, kasu horretan paraleloak izanik edo mahaiaren gaineko planoan eta orduan piezak alderantzizko zentzua izango dute. -Erraztasun handiago baterako ispilua marra batekin, kordel edo-eta erregela batekin markatuko da.          

ORIENTABIDE PRAKTIKOAK    Simetria kontzeptuaren asimilazio egokirako, ariketa grafikoak eta eraikinetakoak egin baino lehen simetria gorputzean landu izatea. Azken hau delarik, simetriaren ikaskuntzan errekurtso didaktikorik hoberena.  

    • Ariketa manipulatiboekin hasi beharko da beraiek simetria beraien kabuz aurkitu dezaten.

 

    • Ariketa simetrikoak ahalik eta material eta objektu gehiagorekin egitea komeni da.

 

    • Simetria kontzeptua geroxeago ariketa grafikoetan oinarrituko dugu.

 

    • Ariketa grafikoetan, alde simetrikoa marraztu.

 

    • Ustezko simetria ardatzak taxutzeko ingurua erabiliko dugu (hau da, inguruan ditugun objektuak) eta horrela, bi zati berdinak bereiziko ditugu.