Aitzineuskara

Wikibookstik
Joxemai (eztabaida | ekarpenak) (→‎= Kanpo loturak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:14, 24 iraila 2010
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Aintzineuskararen hedapena 1 urtean.

Wikipedian informazio gehiago

Aitzineuskara esaten zaio euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoari. Euskarak ahaide ezagunik ez daukanez barne berreraiketa izeneko teknikaren bidez garatzen da teoria hau. Arlo honetan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza-egoerak proposatu arren. Mitxelenarenak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke, eta Lakarrarenak, bigarren urrats moduan, zeltak etorri aurretikoa.

Fonologia[aldatu]

André Martinet izan zen aitzineuskararen sistema fonologikora arrakastaz hurbildu zen lehena. Latinetiko maileguetan hitz barruan leherkarien [+/- ahots] tasuna mantentzen zen, baina hitz hasieran ez zen holakorik eta [+ahots] gertatzen ziren guztiak. Esaterako pace(m)>"bake". Proposatu izan zen euskaraz ezberdintze hori hitz barruan baino ez zela gertatzen, baina honek ez lirudike normala munduko hizkuntzen artean. Martinetek eztabaidara ekarri zuen danieraren leherkarien sistema, non tasuna ez den [ahostun/ahoskabe], baizik eta [ fortis/lenis ], hau da, fonema batek gauzatze indartsua du eta besteak ahulagoa. Horretaz aparte, bakoitzak ebakera ezberdina du kokapen indartsuan (berba hasieran) edo ahulean (bokal artean) dagoen. Latinetiko hotsak batekin ala bestearekin ordezkatzen ziren kokagunearen arabera.

Mitxelenak sistema hau onartu, eta gainera, sistema osora zabaldu zuen. Honela, fortis sail oso bat gertatzen zen, bakoitzak bere pareko lenisarekin. Honez gain, Mitxelenak /m/-a sistematik baztertu zuen, hots bigarrenkaria zelakoan (gehienetan /b/ baten lekuan dago, hurbileko /n/ baten eraginez sortua), /p/ fonema ere baztertu zuen banaketa osagarrian agertzen zelakoan eta hots sabaikariak ere adierazgarritzat jo zituen. Bestalde /n/ eta /l/-ren forma fortisak (/N/ eta /L/) proposatu zituen. /N/ fonemak azaltzen du zergatik latinez <nn> grafia duena /n/ bezala mantentzen den gaurko euskaraz eta <n> zena desagertu egin da. Era berean lehengo /L/ak gaur /l/ bezala gordetzen dira eta /l/ zirenak /r/ bakunak dira. Lenizio prozesu hauek Erdi Aroa baino lehen gertatu bide ziren.

Beraz, Mitxelenak honako sistema proposatzen zuen, Lakarrak ere onartzen duena:

fortis-ak (p) t k L N R s z

hasperenketa h

lenis-ak b d g l n r ts tz

Erro silabikoa[aldatu]

Lakarrak CVC eredu silabikoa proposatzen du Aitzineuskara Zaharrerako, euskal ondare zaharreko hitzetatik ondoriozta daitekeenez, aurretik proposatua izan zen CVCV eredua baztertuz. Mitxelenak ostera (C)V(W)(R)(S)(T) proposatua zuen, baina Lakarraren ustez eredu zabalegia da, eta gainera kokagune guztiak ez dira inongo berbatan betetzen. Eredu honetako hitzak dauzkagu oraindik gaur egungo euskaran, hala nola "lur", "zur" edo "gar". Dena den, erro silabiko hauek fonologia atalean azaltzen diren murriztapenak zituzten.

Morfosintaxia[aldatu]

Idatzizko testurik ez izateak aitzineuskararen morfosintaxia ezagutzea asko oztopatzen du. Hala ere aditz trinkoen ezaugarriek, esaterako, bidea ireki zioten Ricardo Gómezi euskarak gaurko SOV hitz hurrenkera beharrean VSO izango zuela. Beste ezaugarri bat izango zen adjektibo kategoria itxia izatea, gaur adjektiboa erabiltzen dugun kokalekuetan partizipio, mailegu edota erlatibozko perpausak erabiliz, guztiak izenaren eskumatan.

Lexiko sorkuntzarako baliabideak[aldatu]

Garai berantiarrago batean aipatutako CVC erroek aurrizkiak hartzeko gaitasuna garatu zuten (gaurko euskarak ez bezala) eta CV-CVC moduko hitzak daukagu garai honetakoak ("lagun", "mehar" <*benar).

Joseba Lakarraren aitzineuskara zaharraren erro monosilabiko bikoiztuaren eredu zenbait hitzak:

Aitzineuskara zaharra Aitzineuskara Euskara
*dar*da-dar *adaR adar
*dats*da-dats *adats adats
*zal*za-zal *azal azal
*der*de-der *edeR eder
*dol*do-dol *odoL odol
*gor*go-gor *gogoR gogor
*nal*na-nal *anaL ahal
*nan*na-nan *anan-tz ahantzi, ahaztu
*nar*na-nar *anaR har
*nin*ni-nin *inin-tz ihintz
*nol*no-nol *onoL ohol
*nur*nu-nur *unuR hur
*zen*ze-zen *zezen zezen

Aditz zahar eredua Koldo Mitxelena, Larry Trask, Ricardo Gómez e Joseba Lakarraren arabera.

Aitzineuskara zaharra Aitzineuskara euskara
*e-go-n
*ni-da-go*nago
*hi-da-go*hago
*gu-da-go-de*gagode
*?*dagode
egon
nago
hago
gaude
daude
*e-iza-n
*ni-da-iza*naiza
*hi-da-iza*haiza
izan
naiz
haiz


Koldo Mitxelenaren Fonética histórica vascan dauden zenbait aitzineuskal adibideak:

Aitzineuskara Euskara
*ardano ardo
*ardi-bini
*ardi-zani
arpin
artzain
*arrani arrain
*bene mehe
*bini mihi
*egu-gaitz ekaitz
*eLana elai
*eNala enara
*gaztana gazta
*ini ihi
*organa orga
*seni sehi
*suni suhi
*zini zii, zi

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]