Edukira joan

Belabieta Azpi

Wikibookstik
(Belabieta Azpicoa(e)tik birzuzenduta)

Belabieta Azpicoa izenez azaltzen da baserria 1855 urtean. Gerora, 1989an, Gorriyene.

Juanito Iradi eta Egiluze baserriko Joxepa Iñaxi Zubeldia Arana senar-emazteak ziren baserriaren jabeak. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Pepita, Maria Jesus eta Nikolas. Baserrian, bost bat behi eta oiloak izaten zituzten. Esnea saltzera Donostiara joaten ziren autobusez, aurretik Iturrietara astoarekin igo eta gero. Hogei bat litro saltzen zuten egunero, hartzaileak deitzen zitzaien.

Baratzean patata, letxuga… izaten zuten, etxerako. Sagarra ere asko zen Belabieta Azpin. Sagardoa Leku Eder-eko dolarean egiten zuten. Juanito Iradik funikularrean egin zuen lan, azukrearen ondorioz itsutu zen arte. Jose Mari semea gelditu zen baserrian. Arrizulo baserriko alaba Mañu Lizarazu Garmendiarekin ezkondu zen. Mañu, ordura arte, neskame egon zen Ondazarte baserrian. Bi seme izan zituzten: Juan Jose eta Nikolas Iradi Lizarazu.

Baserrian idiak zeuzkaten, belarra etxera ekarri eta holako lanetarako. Baserriaren beheko aldean pinudia zen; bolada batez, pinuak bota eta haiek garraiatzeko ere erabili zituzten idiak. Tarteka, demarako prestatu eta herriko dema-plazan ibiltzen ziren, Usurbilgo harri handia mugitzen. Apusturen bat edo beste ere agertzen da idiei buruzko kontakizunetan. Taberna orain dela 37 urte zabaldu zuten. Orain ere halaxe segitzen du: taberna-jatetxe moduan, Juanjo Iradiren eskutik.

Iturria: Juanjo Iradi Lizarazu