Wikiproiektu:Igeldopedia/Liburua: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa |
No edit summary Etiketak: Manual revert Lehengoratua |
||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
Azpian, gordin gordin, liburu osoa. |
Azpian, gordin gordin, liburu osoa. |
||
PROIEKTUA: |
|||
1. FASEA: |
|||
Wikiliburuetan liburua bere horretan wikitu, atalez atal. |
Wikiliburuetan liburua bere horretan wikitu, atalez atal. |
||
Argazkien lehen igoera egin. |
Argazkien lehen igoera egin. |
||
abendua-maiatza |
abendua-maiatza |
||
2. FASEA: |
|||
Wikiliburutetako testuak baliatu Wikipedian Igeldori buruzko artikulua hobetzeko, zabaltzeko, artikulu berriak sortzeko, eta dauden beste batzuk hobetzeko. |
Wikiliburutetako testuak baliatu Wikipedian Igeldori buruzko artikulua hobetzeko, zabaltzeko, artikulu berriak sortzeko, eta dauden beste batzuk hobetzeko. |
||
14:15, 11 abendua 2024(e)ko berrikuspena
«Norbera beste lankideen gainean bermatuz, Igeldo altxatzen». Igeldoko historia eta istorioak |
|
Orrialde hau Igeldori buruzko liburua wikitzeko lantegiarena da.
Azpian, gordin gordin, liburu osoa.
PROIEKTUA:
1. FASEA: Wikiliburuetan liburua bere horretan wikitu, atalez atal. Argazkien lehen igoera egin. abendua-maiatza
2. FASEA: Wikiliburutetako testuak baliatu Wikipedian Igeldori buruzko artikulua hobetzeko, zabaltzeko, artikulu berriak sortzeko, eta dauden beste batzuk hobetzeko.
Igeldo
Igeldoko historia eta istorioak
Jabier Iraola Gabilondo
Lankidetza Ainhoa Uranga Uzkudun Alex Aisa Alberdi David Gil de Montes Etxaide Iñaki Enbil Lobera Iñaki Iturain Azpiroz Iker Zinkunegi Arrillaga Karmele Garmendia San Sebastian Larraitz Dorronsoro Ayerbe
Herri Kontseilua 2023
Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, honen edozein berregintza,komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke ( Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu aipatu eskubide horiek.
Lehen argitalpena: 2023ko ekaina Azaleko argazkia: Gordón García-Rovés, Rogelio
© Jabier Iraola Gabilondo © Edizio honena Herri Kontseilua
Izenburua: IGELDOKO historia eta istorioak Autorea: Jabier Iraola Gabilondo Argitaratzailea: Igeldoko Herri Kontseilua ISBN: 978-84-09-50774-0 L.G.: D 402-2023
Herri Kontseilua Helbidea: Igeldoko plaza 4, Itsas Aurre kultur etxea 20008 - Igeldo Telefonoa: 943 31 30 30 Emaila: herrikontseilua@igeldo.eus
Diseinua: KITTO Servicios Gráficos Inprimatzailea: Leitzaran grafikak S.L. Martin Ugalde Kultur Parkea. Andoain (Gipuzkoa)
Jabier Iraola Gabilondo
Igeldon jaio zen Amezti-Benta Berri azpi baserrian, 1954ko urriaren 12an. Ikasketak Igeldoko herri eskolan eta Antiguako San Sebastian Martir ikas- tetxean burutu zituen. Ofizioz inpren- tako langilea da.
Bizitza osoan zehar, herrigintzan aritu izan da eta hainbat proiektutan parte hartu izan du; besteak beste Izpiberri Dantza Taldean, Auzolanen, Igeldoko Jai Batzordean, Igeldoko Herri Kont- seiluan edota Jubilatuen Eguna anto- latzen.
Zuei eskaintzen dizuegu Herriko egungo bizilagun guztioi, Igeldotik kanpo bizi zareten igeldoarroi, auzo-lagun ditugun herrioi, Igeldo estimu handitan daukazuenoi, herriko haur, gazte eta datozen belaunaldiei, guraso, aitona-amona eta arbasoei, eta bereziki, gerraren miseria eta krudeltasuna sufritutako gizon-emakumeei.
Bihotzez eta esker onez! Liburuaren lantaldea
Aurkibidea
- Hitzaurrea 15
- Sarrera 16
- Baserriak Iturriak 18
- Agiti Asun Balerdi Lizarazu 20
- Amezti Behekoa Iker Zinkunegi Arrillaga 22
- Amezti Garaikoa Mariano Uranga 25
- Amezti Goikoa Nikolas Izagirre Fernandez 26
- Amezti Zahar Itziar Uranga Orondo 28
- Ansotegi 30
- Arana Oilotegia 31
- Arburu Jose Antonio Martiarena Etxebeste 32
- Aristondo Koldo Lizarralde Iraola 34
- Ariztegieta Pakita Escudero Auzmendi 36
- Arkaitzaga Jabier Olasagasti Azurza 38
- Arretxe Jose Manuel Segurola 40
- Arrillagaenea 42
- Arriola Ana Mari Santamarta Aiestaran 46
- Arrizulo 48
- Asurriki Itziar Ugarte 50
- Balda Berri Antonio Matxain Goikoetxea 52
- Balda Zahar 54
- Barberoetxe Mikel Balda Sarasua 56
- Barrenetxe Imanol Illarramendi Balerdi 58
- Bekoetxeberri Jesus Urruzmendi Goisoro 60
- Belabieta Jose Mari Iruretagoiena 62
- Belabieta Azpi Juanjo Iradi Lizarazu 64
- Bengoetxe Kandido Arrillaga, Migel Arrillaga 66
- Benta Alegre Juanita Illarramendi Aldanondo 70
- Benta Berri 72
- Benta Berri Azpi Jabier Iraola Gabilondo 74
- Biorreta Joseba Arrillaga Errazkin 76
- Borda 80
- Borda Berri Amalia Mujika Insausti 82
- Borda Berri Txiki Lourdes Zendoia Bengoetxea 84
- Buenavista Arantza Iriza Zamora 86
- Bustinzuri Maria Anjeles Lizarazu Martikorena 88
- Denontzat Mesede Itziar Ugarte 90
- Durandegi Pablo Zubelzu Arruti 92
- Egiluze 94
- Ekogor Joseba Lizarralde Mitxelena 96
- Elizondo 98
- Erasoenea Maritxu Erauntzetamurgil Leunda 100
- Erauntzeta 102
- Erauntzeta Txiki Kandido Insausti 104
- Erreroenea Iñaki Aizpurua Aranguren 108
- Etumetxabal Jabier Beloki Kortajarena 110
- Etxe Nagusi Mirari Barrondo Iraola 112
- Etxe Sindikalak 114
- Etxeberri 116
- Etxebeste Karmele Etxebeste Zubillaga 118
- Etxeluze Ruperto Ortega Martinez 120
- Eulalia Enea Jose Mari Moraza 122
- Ganbaretxe Jose Antonio Huegun Mendiluze 124
- Ganbo Berri 126
- Ganboa 128
- Gaztaintxabaleta Iñaki Etxebeste Orobengoa 130
- Gorosti Mari Karmen Etxebeste Etxabe 132
- Gure Izardia Maite Iraola Larburu 134
- Gure Izarra Juan Jose Gabilondo Huegun 136
- Gure Kaiola Antxon Zendoia Urruzmendi 138
- Gure Pakea Iñaki Enbil Lobera 140
- Gurrutxaga Jabier Sorondo Urruzmendi 142
- Gurutzeta 144
- Habana Luis Lizarazu Balerdi 146
- Iranguren 148
- Iriarte Jose Migel Arruti Iraola 150
- Iruin Mertxe Etxebeste Iradi 152
- Itsas Aurre 154
- Iturrieta Idurre Arrillaga Egaña 156
- Iturrieta Berri 158
- Iturrieta Zahar 160
- Iturritxo Rosa Mari Oliden Martikorena 162
- Juandegi Jose Antonio Martikorena Olasagasti 164
- Juandegi Txiki Koro Calonge Martikorena 166
- Kamio Ramuntxo Urruzmendi Zendoia 168
- Kuartela 170
- Lapabide Ramoni Arrillaga Mendiluze 172
- Leku Eder Iñaki Ostolaza Zamora 174
- Lizarreta Alex Aisa Alberdi 178
- Lurgorrieta Mari Jose Etxabe 182
- Marabieta Aurori Medina Benito 184
- Melilla Jose Manuel Martikorena Martikorena 186
- Mendi Mendia Markos Duarte Fernandez 188
- Mendi Gain Itziar Uranga Olondo 189
- Mendi Gain Txiki 190
- Mendizorrotz Nekane Etxebeste Calonje 192
- Mizkiñotegi Bittor Etxebeste Calonje 194
- Murgil Antoni Erauntzetamurgil Osa 196
- Mutegi Lourdes Etxabe Arrillaga 198
- Obserbatorioa 200
- Oliden Oilotegia Ignazio Oliden Arrillaga 202
- Ondazarte Antton Dorronsoro Gaztañaga 204
- Otondo Jose Mari Kruz Marikorena 208
- Otondo Azpi 210
- Perus Jose Juan Pastoriza Olano 212
- Plazaetxe Maria Jesus Garcia Babon 214
- Sindikatua 216
- Txoxa Berri 218
- Ugartenea Itziar Ugarte Irusta 220
- Xatene Jabier Iraola Gabilondo 222
- Zankardegi Jose Antonio Errazkin Mendiluze 224
- Zapatari Azpi 226
- Zingieta Jose Manuel Sagardia Lizaso 230
- Inguruko baserriak 233
- Egioleta Handi Txomin Alkorta Sarriegi 234
- Egioleta Berri Bizenta Odriozola Manterola 236
- Egioleta Txiki Garbiñe Gomendio Alberdi 238
- Lusarbe Erdi Maria Pilar Saizar Makazaga 240
- Lusarbe Handi Juanita Eizagirre 244
- Martintxotegi Juan Jose Anza 246
- Mugitza 248
- Muniota Berri Jose Ramon Arruti Ernategi 250
- Muniota Zahar Peio / Luis Mari Lertxundi 252
- Orioko Benta Mari Jose Sansebastian Sarasua 254
- Zerutxo Maritxu Estanga Mitxelena 258
- Galdutako baserriak 260
- Amezti Azpikoa Bittori / Inaxi San Sebastian Mujika 262
- Amezti Zahar Felixene 266
- Artikula Haundi-Ingurukoak 268
- Artikula Txiki-Ingurukoak 270
- Belabieta Txiki Jose Mari Mendiluze Azkue 272
- Etume 274
- Tolaretxe Esteban Arzallus 276
- Txoxa Iñaki Garmendia Iraola 278
- Azoketan esnea saltzeko agiria 280
- Erregistroa 282
- Planoa (baserriak) 284
- Astoak eta igeldoarrak 286
- Akelare ku Pedro Subijana Reza 288
- Arrokak Jose Mari Zubeldia / Martin Maiz 291
- Eliza eta elizkizunak 311
- Eskola 329
- Gerra eta soldaduska 343
- Gudamendi 361
- Harrobiak 375
- Iturriak 383
- Jaigiroa 395
- Kirolak 453
- Lana eta bizimodua 491
- Monte Igeldo 520
- Ondarea 523
- Plaza 533
- Planoa (harrobiak, ondarea, iturriak, putzuak) 549
- Bibliografia 552
Hitzaurrea Askok pentsa lezake ondarea eta memoria iraganeko kontuak direla. Ez dutela zerikusirik egungo bizimoduarekin; are gutxiago, etorkizunean izango garenarekin. Eta beraz, ez duela merezi horien lanketan denbora galtzerik. Guk kontrara uste dugu ondarea eta memoria bizi-bizirik daudela. Ezer badira, gaurko eta biharko bizimoduak hobeto ulertzeko tresna direla. Horregatik murgildu ginen proiektu honetan. Gure ondarea bildu eta ondorengoei transmititzea herri batek ezinbestean egin beharreko zeregina dela argi dugulako. Transmisioa baita herri baten historia luzeari kapitulu berriak gehitzeko modu bakarra. Herri batek edo komunitate batek bizirik jarraitzeko duten bidea. Igeldoko ondarea biltzeko ahalegina egin dugu. Hobe esanda, Igeldoko ondarearen zati bat biltzekoa. Izan ere, liburu honetan aurkituko duzuna hori baita: lagin bat. Ezinezkoa litzateke XII. mendetik hona Igeldo izan den guztia liburu batean jasotzea. Ez da inongo momentuan hori izan gure asmoa. Kontuan hartu, bestalde, XX. mendeko azken laurdenera arte eraikitako baserri, etxe eta eraikin nagusiak jaso ditugula. Ziur gaude hutsuneak aurkituko dituzula, baina uste dugu lortu dugula, nolabait, azken hamarka- detan igeldoarron bizitzaren eta bizimoduaren oinarria eta zutabeak izan direnak biltzea. Bertan aurkituko dituzu, esaterako, Igeldoko baserrien inguruko informazioak, herritarren bizimoduaren ingurukoak, aurreko mendean sufritu behar izan genuen gerra zibilaren nahiz soldaduskaren in- gurukoak, kirol munduaren ingurukoak etab. Historikoki ahozko komunikazioaren bidez gorde izan dute herriek haien memoria. Gerora idatzizko hitzek hartu zuten pisua. Egun hitzek protagonismoa galdu dute eta irudiak gailendu dira. Liburu honek hitzak baditu ere, nagusiki, irudiz osatu dugu. Irudiek egoki islatzen dute- lakoan jaso nahi genuena. Amaitzeko, eskerrak ere eman nahiko genituzke; liburu hau ezer bada, lan kolektiboa baita. Eske- rrak zuen etxe eta baserrietako sukalderaino sartzeko aukera eman diguzuen guztioi. Zuen ondare partikularra ondare osatuago hau posible izan zedin eskuzabaltasuna eskaini diguzuenoi. Eske- rrak Herri Kontseiluari, Donostia Kulturari, Igeldoko Jubilatuen Elkarteari eta Joxemari Sors-i proiektu hau posible egiteko laguntza eskaintzeagatik. Gure esker ona Josu Eskibeli, Antton Do- rronsorori, Xabi Iraolari, Jose Jabier Alberdiri eta Aratz Urruzmendiri zenbait argazki eta idazla- nekin laguntzeagatik. Eta eskerrak, amaitzeko, liburu honen osaketan ibili diren herritar guztioi, eta batik bat, Jose Mari Kruz eta Angela Alberdiri eskainitako orduengatik. Pozik geundeke liburu hau irakurtzen, guk liburu hau osatzen ikasi eta gozatu dugunaren erdia gozatzera helduko bazinete. Plazerra izan da guretzat. Memoria informazioa baino zerbait gehia- go da. Herria bizitzeko eta sentitzeko modu bat da. Herria egin, herria izan eta herria bizitzeko modu bat. On egin!
Sarrera
Igeldo XII. mendetik gaur arte
Igeldoren izena 1141. urtean aipatu zen lehendabizikoz. Urte horretan Nafarroako Gartzia Ramirez erregeak Iruñeko katedral-elizari eman zizkion Gipuzkoan zituen jabetzak, tartean ‘Iheldo Bizchaya’. Garai hartako Igeldok orain baino eremu zabalagoa hartzen zuen: Ibaeta, Usurbil eta Orioko hainbat baserri eta lurralde bereganatzen zituen: Orioko Errezabal, Muniota, Aganduru eta Lusarbe; Usurbilgo Sariakola, Sari Handia, Urdaira eta Aintzia; eta Igarako Loistarain baserriak besteak beste. Abeltzaintza eta basogintza ziren jarduera nagusiak. Jendea gutxiago mugitzen zenez, giza komunitateak eratzen hasi ziren elizen inguruan. Igeldoren kasuan, X. mendetik XI. mendera San Pedro parrokia eraiki izanak giza komunitate sendoa zegoela adierazten du. 1101. urteaz geroztik, ‘San Sebastian el Antiguo’ko monasterioa aipatzen hasi zen hainbat testutan. Mugitegi eta Mugitza baserriek hamarrenak ordaintzen zizkiotenez Antiguako monasterioari, bi baserri horiek Donostiako mendebaldeko muga, Donostia eta Igeldoren arteko muga alegia, ezartzen zutela uste da. Igeldok harrobi garrantzitsuak zituen ordurako. Aita Larramendiren arabera, zorroztarriak lortzeko aparteko harrobiak zituen. Beste datu batek ere agerian uzten du harrobien garrantzia: 1141ean Nafarroako Gartzia Ramirez erregeak Iruñeko katedral-elizaren esku utzi zituen Igeldoko ondasunak: San Pedro eliza eta harrobiak. Eta hori gutxi balitz, Igeldo izenak berak, zorroztarri horien ugaritasuna eta garrantzia adieraziko luke ‘igel’ edo ‘iger’ aurrizkiaren bidez. 1178an ‘Iheldo Bizcacha’ izenaren ordez ‘Orio eta Iheldo’ adierak azaldu ziren. Igeldoko mendebaldean zegoen eremuari Orio izena eman zitzaionez, hiru eremu behintzat bereizten hasi ziren: Orio, Igeldo eta Donostia. Antso Jakitunak Donostia hiria sortu zuen 1180an Nafarroako itsas portua izateko. Horren ondorioz, Igeldo Donostiaren jurisdikzioan geratu zen, Usurbil, Orio, Zubieta, Hernani, Andoain edota Errenteriaren antzera. Gauzak horrela, Igeldo XII. mendean sortu zela esan daiteke. Usurbilek 1371n eta Oriok 1379an udalherri bilakatu ziren Gaztelako Enrike II. a erregearen aginduz, baina errege lege-dekretu berak Igeldo, Zubieta, Ibaeta eta Andoain Donostiako jurisdikzioan mantendu zituen. Handik gutxira auzo-alkatea izendatzeko aukera eman zien Donostiaren jurisdikzioaren barne zeuden herriei. XVI. mendean Igeldo Donostiaren barne mantendu arren, autonomia maila handia zuen eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek ‘Universidad de Igeldo’ gisa izendatu zuten. Horri esker, berezko lur eremua, epailea eta zergak kudeatzeko eskumena izateaz gain, mendi eta herri-lurren jabe zen. Adibide gisa, 1538an, Batzar Nagusiek Igeldoko herritarren esku utzi zuten Donostiatik Oriorako bidea konpontzea eta Arribizketako zubia eraikitzea. XVII. mende hasierako Igeldoko bikarioak jasota utzi zuen elkarrengandik nahikoa banatuta zeuden hogeita bi etxetako ehun bat lagunek jaunartzen zutela elizan, eta urrutien zeuden etxeak elizatik legoa erdira 3,5 kilometrora zeudela. Bikarioak utzitako informazioaren arabera, hamahiru familia haien izena zeramaten hamahiru jaiotetxe (Amezti , Aristegieta, Arriola, Balda, Barrenetxe, Bengoetxea, Bunoa, Durandegi, Erauntzeta, Ganboa, Iriarte, Etxeberria eta Murgil) egoteaz gain, beste bederatzi etxe zeuden eraikita (sorrerako 13 familia haiek eraikitakoak). Baserri haiek guztiek hartutako eremua bat dator egun Igeldok duen lurraldearekin. Ehun urte geroago, 1733an hain zuzen, Igeldok biztanle kopurua bikoiztuta zuen: San Pedro elizako bikarioa On Jose de Araunzeta Murgilek 240 bat eliztar zituela adierazi zuen. Igeldok autonomia handia izaten jarraitu zuen XIX. mendean, baina ez zen iritsi eskubide osoko udalerria izatera. 1845eko udal-legearen aginduz, alkatea, alkateordea eta lau erregidore izendatuta zituen. Donostiarekin lotuta jarraitzen zuen ordea, eta hamabi urte geroago, 1857an, independentzia osoa eskuratzen saiatu zen. Saiakerak ez zuen biderik egin eta 1863ko martxoaren 3an Donostiari erabat lotuta geratu zen, autonomia galduz. Arrazoi ekonomikoengatik hartutako erabakia izan zen: Donostiatik Igeldora doan bidea egitearen truke alegia. Garai horretan 520 bat biztanle eta hirurogeita sei baserri eta etxe zeuden Igeldon, herriko etxea (eskola zaharra) eta elizaz gain. Donostiatik bereizteko ahalegina abian jarri zen XX. mendearen azken hamarkadan. 1994ko azaroaren 27an egindako galdeketan igeldoarren %62,5ek desanexioaren aldeko bozka eman zuten. 1995ean Itsas Aurre elkartea sortu zen desanexio prozesua aurrera eramateko. Itsas Aurrek Igeldoren bereizketa-prozesua martxan jartzeko udal txosten bat egitea eskatu zion Donostiako Udalari baina honek uko egin zion. Erabaki horrek prozesua luzatu eta epaitegira eraman zuen. 2021ean, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Igeldoren desanexioa.
Baserriak Igeldoko baserriei buruz zerbait idazteko eskatu didate. Nire bizitza baserriari lotuta eman dudanez, txiki-txikitatik ezagutu dudan baserritik gaur egungora arte baserriak izan duen bilakaeraren gaineko gogoeta izan nahi du ondoko jardun honek. Gaur egun altxortzat jotzen dugun baserria mendeetan zehar entitate familiarra izan da, bere baitan funtzio konplexuak bete dituena: bizitoki eta bizibide izan baita, aldi berean. Bizilekua izan da, bai familiarentzat bai abereentzat. Eta, jakina, bizibide, baserrian bizi zen familiako kideentzat. Baserria lurrez inguratuta egon da beti, eta hala dago oraindik ere. Lur horiek lantzea eta animaliak zaintzea izan da baserritarren zeregin nagusia. Baserria familia osoaren bizitoki, lantoki eta ogibide bilakatu zen. Lana eta lana, horixe izan da baserriaren ekonomiaren oinarria, horrelaxe bete izan dira mendez mende baserriko biztanleen ase- beharrak. Biziraupenaren ekonomia izan da baserritarrena. Denboran zehar izan duen bilakaeran, bestelako ezaugarri batzuk ere bereganatu ditu baserriak. Senitarte handiko familiak izan dira baserrikoak. Familia ugariak izateak eta baserriak sakabanaturik egoteak elkarlanerako ohitura ekarri du, auzolana alegia. Urtean zehar garai jakin batzuetan sortzen ziren lan gogorrenei aurre egiteko, elkarri laguntzeko ohitura nagusitu zen; adibidez, belar ontzea, lur iraultzea, soroko lanak, garo biltzea... Negu partean, lan gutxiago izaten zenez, baserri-bideak berritu eta txukuntzeko ere elkartu izan dira baserritarrak auzolanean. Beste ezaugarri nagusietako bat izan da baserria zatitu ezina zela. Ez etxea eta ez lurrak, ez ziren zatitzen. Gehienetan, seme zaharrena, maiorazkoa, izaten zen oinordeko bakarra; era berean, baserria bere ondorengoei transmitituko ziena, bere maiorazkoaren bidez. Gainerako senideek, maiorazkoaren anai-arrebek, baserria uzten zuten, kasu gehienetan. Zereginen ugariak, lanaren zama handiak, denbora gutxi utzi ohi diete baserriko seme-alabei eskolarako. Aukera gutxi izan dute ikasketetarako, eta gehienek oso gaztetatik alboratu izan dituzte. Emakumeen kasuan, baserriko alaba asko hirira jaisten ziren, neskame-lanak egitera, edota moja sartzen ziren komenturen batean, lekaime. Gizonezkoak, berriz, asko beste lurralde batzuetara joan izan dira lan bila, emigrante moduan; beste batzuk apaiz edo fraide. Baserriari ezarri dizkiogun ezaugarrien artean, ezin dugu inolaz ere ahaztu baserriak jokatu duen papera euskararen eta euskal kulturaren transmisioan, gordailu moduan. Neurri handian, baserriari esker gorde dira mendez mende gaurko eguneraino euskaldunon ohitura ugari eta alor askotako jakinduria handia: landareen eta abereen ezagutza, landa eremuaren garbitasuna, paisaia, folklorea, bertsolaritza, euskararen aberastasuna, herri kirolak, auzolana... Igeldoko kasuan, familiaren biziraupena ez da baserritik soilik atera izan. Garai batean, harrobiek garrantzia handia izan zuten Igeldon. Gizonezko askok egin izan dute lan harrobian. Horrelakoetan, baserriko lana emakumeen eta seme-alaben ardurapean gelditu izan da, familia asko eta askotan. Gainera, Igeldo itsasertzeko herria izanda, itsasoak, kasu askotan, eragin zuzena izan du familiaren ekonomian, bizimodua aurrera ateratzeko laguntza handia izan dute itsasotik. Baserritar batzuek lurra bezala landu dute itsasoa, abereak bezala lapak, lanpernak, olagarroak eta arrainak; baserritar eta arrantzale izan dira. Gaur egungo baserriaren bilakaera, berriz, oso azkarra izan da, historia laburra du. Euskal Herriko baserriaren gaia aztertu duten adituek diotenez, azkeneko 50 urteetan aurreko 600 edo 700 urteetan baino gehiago aldatu da baserriko bizimodua, baserritarren bizitza. 1950eko hamarkadak ekarri zuen hazkunde industriala, ekonomia orokorraren susperraldia, ustezko ongizatearen gizartea ekarri zuen, produkzioaren eta banaketaren eredu-aldatze handia. Eta, horrekin batera, baserriaren hondamendiaren eta amildegiaren hasiera. Zergatik? Baserria pasatu zen familiaren diru-iturri ia bakarra izatetik baserritarren ekonomiaren osagarri izatera. Baserritarren diru-iturri nagusia industriako fabrikak edo kaleko bestelako lantokiak izan dira harrezkeroztik. Azken hamarkadetan, familiaren ogibide bakarra baserria izatearen eredua jarraitzen dutenak aldaketa sakonak eman beharrean gertatu dira: baserria familia-enpresa bihurtu dute. Baserriaren izaera erabat aldatu da: teknologia eta makinaria modernoak eskuratu dituzte, eta egungo gizartearen martxan sartu dira. Baserriak industriaren eredu ekonomikoa hartu du, ekoizpena bizimoduaren oinarri bakartzat hartuz. Hala ere, azken urteotan bide horrek zalantza ugari sortu ditu zenbait baserritarren artean, eta lurrari loturiko familia-nekazaritzaren eredua indarra hartzen hasi da, baserriaren berezko oreka ekonomiko eta ekologikora itzultzeko.
Oharra: Baserrien izenak letra etzanean idatzita daude liburuan.
Agiti
onostiako toponimian ageri den Igeldoko baserrien zerrendan, Agaistegui izenarekin azaltzen da baserria 1851. urtean. Beste garai batzuetan Aiti edo Akiti izenarekin ere ezagutzen zen. Harrizko eraikin handi bat da, eta itsas gainean kokatua dago. Bista
paregabeak ditu. Garai batean solairu bakarrekoa zen, baina gerora bi etxebizitzatan banatu zen.
Jose Antonio Balerdi Martikorena eta Mikaela Lizaso Erauntzetamurgil senar-emazteak dira aurkitu ditugun lehenbiziko bizilagunak. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Balbina, Josefa, Migel Mari, Jose Manuel, Patxi, Joxe, Maria eta Antxoni Balerdi Lizaso. Migel Mari 1936ko gerraren garaian itsas armadara eraman zuten. Ez zen inoiz itzuli. Baserrian bi anaia geratu ziren, Jose Manuel eta Jose. Orduan bi etxebizitzatan banatu zuten baserria, eta bakoitzak bere familia osatu zuen.
Jose Antonioren arreba, Concepcion Balerdi, Ondarretako kartzelara eraman zuten atxilo hartuta eta handik hilabetera hil egin zuten, 1936ko irailean, 57 urte zituela. Concepcion alargunduta zegoen. Datu hori Donostiako udaletxe aurrean dagoen plazatxoko oroigarritik hartu dugu. Hango zerrendan ageri da Concepcionen izena; abizena, berriz, honela idatzita dago: Valerdi.
Donostiako udaletxe aurreko oroigarriak dioenez, Concepcion Balerdi atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman, eta hilabetera hil egin zuten, 1936ko irailean. 57 urteko alarguna zen. Haren iloba Migel Mari itsas armadara eraman zuten. Ez zen inoiz itzuli. Joxe Balerdi Lizaso Alkizako Epifania Iraola Urruzolarekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten: Jose Migel eta Jesus Mari Balerdi Iraola. Baserrian abereak zituzten: behiak, txekorrak, idiak, astoa... Baratzeko lana ere egiten zuten: babarruna, artoa, tomatea... eta Epifania Donostiara
1 Joxe Irurtia. 2 Antxoni Balerdi Lizaso. 3 Jose Manuel Balerdi Lizaso. 4 Luis Errazkin. 5 Ignazio Illarramendi. 6 Antxoni Lizarazu Balerdi. 7 Josefa Balerdi Lizaso.
8 Maria Balerdi Lizaso. 9 Manuel Balerdi Lizaso. 10 Josefa Olasagasti Bengoetxea. 11 Mikaela Balerdi Olasagasti.
jaisten zen barazkiak eta esnea saltzera. Sakarrotik garoa ekartzen zuten idi gainean, eta gaztainak ere bai, behien gainean. Gaztainak morkotsa eta guzti biltzen zituzten, eta sua egiteko erabili. Gaur egun, Jesus Mari bizi da Agitin, bere familiarekin. Jose Manuel Balerdi Lizaso Habana baserriko Antxoni Lizarazurekin ezkondu zen. Lau seme- alaba izan zituzten: Nekane, Rosi, Jose Antonio eta Asun Balerdi Lizarazu. Baserri-lanetan aritzen ziren; ardiak zituzten, zortzi bat behi, beste hainbeste txekor, astoa... Baratza ere lantzen zuten, Donostiako San Martin azokara joaten ziren, barazkiak eta esnea saltzera.
Manuel Balerdi eta Antxoni Lizarazu. Mikaela Lizaso Erauntzetamurgil.
Itsas izkinan karobi-zulo bat zegoen (gerora arrain-haztegia izan zen lekuan). XX. mendeko 80ko urteetan, uda garaian, jende asko inguratzen zen Agitiko arroketara (Agitiko plaia); baserri ondoan aparkaleku bat zegoen eta 25 pezeta kobratzen zuten automobila bertan aparkatzeagatik. Edariak ere saltzen zituzten. Maiz jaisten ziren arroketara, lapak eta lanpernak biltzera. Kainaberako arrantza ere egiten zuten. Urte askoan algak biltzen ere ibili ziren. Garai batean, gurdian itsas- belarra igotzen zuten arrokatik, idien gainean, goian lehortzen jartzeko; gerora, traktoreak ordezkatu zituen idiak. Familia guztia aritzen zen lan horretan. Gaur egun, Jose Antonio eta Asun anai-arrebak bizi dira bertan, eta Asunen familia. Etxerako baratzeko lan pixka bat egiten dute, eta dozena bat ardi daukate, eta oilo eta oilasko batzuk. Amezti Behekoa
mezti Behekoa baserria, hasiera batean, Amezti Azpikoa baserriaren alboan kokatuta zegoen. Baserri hura erori edo erre egin zen, eta baserri berria oraingo kokapenean eraiki zuten. Gaur egun bertan bizi den familia orduan jarri zen bizitzen. Baserria ezeizatarrena
zen. Jose Manuel Arrillaga Sagardia eta Josefa Antonia Mendiluzek errentan hartu zuten, eta gero erosi.
Josefa Antonia Zankardegi baserrikoa zen, eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Jose Manuel, berriz, Usurbilgo Artikula baserrikoa jaiotzaz, baina txikitatik Iturrietan bizi izandakoa, anai- arrebekin. Oso gazte zela hil zitzaizkion gurasoak; eta ezkondu arte morroi aritu zen Erasoenean. Maiz auzolanean laguntzen zuten inguruko baserrietan, adibidez, Marabietan, sagardo egiten, eta sagar eta babarrun biltzen. Ordainetan, afaria ematen zieten. Jose Manuel Arrillaga eta Josefa Antonia Mendiluze, ezkonduta, Benta Alegre baserrira aldatu ziren bizitzera, baina laster Villa Eulaliara jo zuten etxezain lanak egitera. Amezti Behekoara aldatu ziren. Baserria eraiki berria zen. Bikoteak familia handitu zuen, guztira 11 seme-alaba izan zituzten. Haietako lau jaio eta gutxira zendu ziren: Balentin, Joakina, Pilar eta Isabel. Hauek dira beste zazpi seme-alabak, zaharrenetik hasita: Tomas, Josepa, Ramon, Eskolastika, Katalina, Pilar eta Josefa Ramona Arrillaga Mendiluze. Jose Manuel obretan hasi zen lanean. Arrasatera joaten zen, trenez, eta astean behin etxeratzen zen. Larunbat gauean etorri eta igande arratsean itzultzen zen Arrasatera. Gerora, Donostia inguruan
Josefa Antonia Mendiluze Arrizabalaga eta Manuel Arrillaga Sagardia bere zazpi seme-alabekin.
topatu zuen lana; handik aurrera, askotan bazkaltzen zuen Leku Ederren, arreba Pakita bertan bizi baitzen. Josefa Antonia eta bere seme-alaba nagusiek hiruzpalau behi zaintzen zituzten, eta haien esnea eta ortuko barazkiak saldu. Gehienak etxerako zituzten, baina seme-alabak hazi ziren heinean baratzeko produkzioa handitu egin zuten, eta salmenta ere bai. Etxeko txikiak goizean eskolara joaten ziren, pare bat ordurako; gero, etxeko lanak egitera. Maiz auzolanean laguntzen zuten inguruko baserrietan, adibidez, Marabietan, sagardo egiten, eta sagar eta babarrun biltzen. Ordainetan, afaria ematen zieten. Marabieta baserriko Antxoni sukaldari ona zen, eta han egunerokoan baino askoz hobeto afaltzen zuten. Marabietakoek, mesedea itzultzeko, baratzak idiekin goldetzen zizkieten, Amezti Behekoan ez baitzuten idirik. Denborarekin, seme-alaba gehienak, batean edo bestean lana lortuta, familia osatu eta baserritik kanpo joan ziren bizitzera.
1 Nikolas Martikorena Usategi. 2 Isabel Martikorena Arrillaga. 3 Antonio Zinkunegi Alkorta. 4 Lourdes Martikorena Arrillaga.
Josefa Antonia Mendiluze Arrizabalaga eta Manuel Arrillaga Sagardia.
Baserrian batez ere, Joxepi, Pilar eta Ramoni gelditu ziren. Tomas lanean hasi eta berehala joan zen baserritik. Ramon ezkondu bitartean baserrian bizi izan zen; harria lantzea zuen gustuko. Baserriz baserri ibiltzen zen, lan desberdinetan: segalari trebea zen, eta maiz deitzen zuten lan horretarako; tarte batean, lorezaintzan ere ibili zen, Arburu baserrian. Eskolastika, ezkonduta, baserrian jarri zen bizitzen, baina gero senarrarekin batera Lizarriturri lantegian hasi eta Antigua auzora jaitsi ziren. Katalina 14 urterekin joan zen baserritik, neskame.
Joxepi beti baserri-lanetan ibili zen, etxean bertan eta kanpoan ere bai. Amezti Zaharren eta Etxeluzen laguntzen zuen, Etumeko hiltegiko inguruak ere zaintzen zituen, eta Buena Vistan jatenaren truke lan egiten zuen. Gerora, Buena Vistako jatetxean ere lanean aritu zen plater garbitzen. Amezti Behekoako baserrian bizi izan zen hil arte.
Pilar txikitan esnea saltzen eta banatzen ibili zen Donostian. Gero, Antiguako kortse-dendan (gaur egungo Sirena aterpetxea) hasi zen lanean. Lapabide baserriko Nikolas Martikorenarekin ezkondu eta, Nikolasek lan Lasarten egiten zuela-eta, Zubietan jarri ziren bizitzen. Nikolasen gurasoak, Lapabide baserriko Eusebia Usategi eta Antonio Martikorena, zahartu zirenean Amezti Behekoara bizitzera joan eta bertan geratu ziren, hil arte. Pilarrek eta Nikolasek hiru alaba izan zituzten: Lourdes, Isabel eta Mari Jose Martikorena Arrillaga. Gaur egun hirurak etxe propioan bizi dira.
Ramoni egunero Antiguara joaten zen josten ikastera, bi orduz. Hamabost urterekin Ponpadour tabernan hasi zen lanean, ahizpa Katalinari laguntzen. Astean behin bueltatzen ziren biak bisitan baserrira. Ramoni Usurbilgo Urteta baserriko Antonio Zinkunegirekin ezkondu zen. Ezkonduta, Amezti Behekoan jarri ziren. Antonio, 14 urte zituenetik, igeltsero aritu zen lanean. Lau seme- alaba izan zituzten: Lourdes, Miren, Nerea eta Iker Zinkunegi Arrillaga.
Gaur egun, Ramoni eta Iker seme gazteena bizi dira Amezti Behekoako baserrian.
Amezti Garaikoa
onostiako baserrien zerrendan Amezti Garaikoa izenarekin azaltzen da. 1955. urtearen inguruan, Joxe Iraola Urangak ukuilua egin zuen bertan; ondoren, pixkanaka, etxebizitza bat egin zuten Joxek eta haren bi semeek: Bittorek eta Marianok. Mariano gaztetan harria lantzen hasi zen. Hainbat harrizko horma eta itxituraz gain, bestelako lanak ere egin ditu, esaterako armarriak, herriko frontoiaren ondoko iturria, herriko plazan dagoen ‘Lortuko dugu’ izeneko eskultura eta abar. 1977an, Mariano Uranga eta Esther Uzkudun Aizarnako Aranburu baserrikoa ezkondu eta bertan jarri ziren bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Ainhoa eta Mikel Uranga Uzkudun. Mariano gaztetan harria lantzen hasi zen. Hainbat harrizko horma eta itxituraz gain, bestelako lanak ere egin ditu, esaterako armarriak, herriko frontoiaren ondoko iturria, herriko plazan dagoen ‘Lortuko dugu’ izeneko eskultura eta abar. Horrez gain, igeltsero gisa ere ibili izan da lanean; emaztea etxeko lanez arduratu izan da. Garai batean, ukuiluan bururen bat edo beste izaten zuten, baina gaur egun ez da halakorik. 1990. urtean, mahastia jarri zuten, txakolina egiteko. Gaur egun, txakolinaz gain, segitzen dute baratza ere egiten. 1994. urtea. Mariano Uranga Iraola. Amezti Goikoa
aserriaren lehenengo aipamena 1695ekoa da, Ameztigaraikoa izenarekin. Baserria, garai batean, orain dagoen lekutik 200 bat metro gorago eta ezkerrerago zegoen. Amezti de arriba izenez ere azaltzen da 1811 urtean, eta Amesti de Suso, 1821ean. Gerora, Amezti
Goikoa moduan ezagutu izan da.
Benita Iraola (Plazetxekoa) Zarautza ezkondu zen Mariano Uranga Aramendia zarauztarrarekin. Sei seme-alaba izan zituzten: Ignazio Mari, Ines, Josefa, Joxe, Maria ‘Mutua’ Uranga Iraola, eta izena seguru ez dakigun beste bat. Bi alaba, Ines eta beste bat, Ameriketara joan ziren. Baserrian Maria gelditu zen bizitzen. Nikolas Fernandez gizon mutuarekin ezkondu zen. Senar- emazteak biak mutuak zirela, urte Gerra garaian Nikolas Fernandez ‘Mutua’, kale-garbitzaile aritzen zen, eta komunisten egunkaria irakurtzen omen zuen. Horregatik, baten batek salatuta, egun batean goizaldeko lauretan etxetik Ondarretako kartzelara eraman zuten. Handik bi egunera, alaba aitaren galdezka joan zenean, keinu egin zioten eskuarekin, lepoa moztu ziotela adieraziz. batzuetara Mutubene ere izendatzen zuten baserria. Gerra garaian Nikolas Fernandez ‘Mutua’, kale-garbitzaile aritzen zen, eta komunisten egunkaria irakurtzen omen zuen. Horregatik, baten batek salatuta, egun batean goizaldeko lauretan etxetik Ondarretako kartzelara eraman zuten. Handik bi egunera, alaba aitaren galdezka joan zenean, keinu egin zioten eskuarekin, lepoa moztu ziotela adieraziz. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Mariano eta Maria Fernandez Uranga. Mariano semea igeltsero-lanetan aritzen zen. Hogeita bost urte inguru zituela, Australiara jo zuen lanera. 2021ean hil zen. 1964an baserria erori egin zen. Hainbat herritarren laguntzaz, auzo-lanean konpondu zuten. Garai hartan, baserrian pare bat behi zeukaten, eta baratza pixka bat ere egiten zuten.
Maria Fernández Uranga alaba Iturrieta baserriko Luis Izagirre Berridirekin ezkondu eta familia osatu zuten. Lau seme-alaba izan zituzten: Maria Luisa, Jose Mari, Rosa Mari eta Nikolas Izagirre Fernández. Maria eta Maria Luisa ama-alabak Donostiako erresidentzian aritu ziren garbiketa-lanetan, eta tarteka Pakea zentroan ere bai. Luisek,
1 Maria Uranga Iraola. 2 Ines Uranga Iraola.
berriz, harrobian egiten zuen lan. Luis 45 urterekin hil zen. Garai hartan, edateko ura Etumetxabal
iturritik ekartzen zuten, eta gobada egitera Zulotxora joaten ziren.
Atzean ezker eskubi: Luis Izagirre Berridi, Nikolas Izagirre Fernandez, Maria Fernandez Uranga, Maria Uranga Iraola, Maria Luisa Uranga. Aurrean: Rosa Mari Izagirre Fernandez, Jose Mari Izagirre Fernandez. Mariano Fernandez Uranga.
Maria Luisa alaba gelditu zen baserrian; Zegamatik etorritako Klaudio Berasategirekin ezkondu eta seme bat izan zuten, Jose Luis. Klaudio Antigua auzoan zegoen garagardotegian aritu zen banaketa-lanetan; Maria Luisa, berriz, Donostiara jaisten zen barazkiak saltzera. Postu bat zuten San Martin merkatuan; emaztea han egoten zen barazkiak saltzen. Baratzeko lan handia egiten zuten, eta urte askoan jardun ziren barazkiak ekoizten eta saltzen. 1995ean Amezti sagardotegia ere ireki zuten, zenbait urtez aritu ziren lan horretan ere. Gaur egun, Josu Izagirre Gomez (Nikolasen semea) eta Mirari Etxezarreta Oiartzabal bikotea bizi da baserrian beren familiarekin. Amezti Zahar
aserri honen lehenengo aipamena oso aspaldikoa da Donostiako toponimian, 1566koa. Amezti gisa ageri da. Handik hiru mendera, berriz, 1811n, Ameztoy izenez. Caseria Amezti Garaicoa izenez ere azaltzen da. Baserri hau eta aldamenean zegoen beste bat ere izen horrekin ziren ezagunak. Tellabide historiagilearen arabera, dolaretarako egindako eraikina izan zen, gero hiru etxebizitzako baserri bihurtua. Denbora pasa ahala, aldaketa handiak izan dituzte
jatorrizko hiru eraikinek. Etxeak zelai eta soro nahikotxo biltzen ditu.
Lehenbiziko jabe moduan, Josefa Martikorena azaltzen da; eta geroago, Benita Iraola. Amezti Goikoako Ignazio Mari Uranga eta Zapatariko Pilar Arrillaga ezkondu eta Amezti Zahar baserrira etorri ziren bizitzera. Inaxio Marik harria lantzea zuen lanbide; Pilar baserriko lanez arduratzen zen: baratza nahiz ganadua batik-bat. Gobada egitera eta ganaduarentzako ura hartzera beheko iturrira joaten ziren, Txulotxora.
Pilar Arrillaga, alargunduta, Hernanira aldatu zen. Baserria hutsik geratu zen, Joakina Iraola eta senarra bertaratu arte. Joakina ere alargunduta alabarengana joan zen, baserria hutsik utziz. Maria Iraola etorri zen, hau ere alargunduta; eta bertan bizi hil arte. Pilar gazterik alargundu zen. Urte batzuk pasa ostean, 1963 aldean, Hernanira aldatu zen bizitzera. Zenbait urtez baserria hutsik geratu zen, Joakina Iraola Esnal eta bere senar Alfonso Artano bertara bizitzera etorri ziren arte. Joakina ere alargun geratu zen, eta handik zenbait urteren ondoren, alabarengana joan zen bizitzera, eta baserria hutsik geratu zen berriro. Gero, Maria Iraola Esnal etorri zen aldameneko etxebizitzatik, hau ere alargunduta; eta bertan bizi izan zen hil arte. Egun, 15 urteren buruan, Maria Iraola Esnalen ondorengoek jarraitzen dute baserrian.
1963. urtea. 1 Joxe Uranga Iraola. 2 Mariano Uranga Iraola. 3 Bittor Uranga Iraola. 4 Maria Iraola Esnal.
Amezti Goikoako Joxe Uranga Iraola eta Xatene baserriko Maria Iraola Esnal ezkondu eta, handik gutxira Amezti Zarren aldameneko etxebizitzan jarri ziren bizitzen. Bi seme izan zituzten: Bittor eta Mariano Uranga Iraola. Joxek harrobian egiten zuen lan: Aiztoki, Tximistarri eta Gorostiko harrobietan, besteak beste. Berarekin lanean, Mariano semeaz gain, beste zenbait langile ere bazituen. Bittor seme zaharrena iturgina izan zen.
Gaur egun Bittorren alaba Itziar Uranga eta bere senar Iñaki Lozano bizi dira bertan, euren alaba Maddirekin.
1 Nikolas Izagirre Fernandez. 2 Maria Iraola Esnal. 3 Mariano Uranga Iraola.
Pedro Artano Iraola eta Mariano Uranga Iraola.
Ansotegi
onostiako baserrien toponimiaren arabera, 1811koa da Ansotegiren lehenengo aipamena. Baserria Pitotegi bidean kokatuta dago eta zelai zabal eta handiak ditu.
Ansotegiri lotuta topatu dugun lehenbiziko izena Manuel Lopetegirena da. Manuel Etume baserriko Luisa Arzallusekin ezkondu zen, jatorriz Errezilgoa, eta bost seme-alaba izan zituzten: Juanita, Jose Agustin, Maritxu, Jose Mari eta Asentsio Lopetegi Arzallus. Manuel Lopetegik gogoko zituen idiak; haiekin ibili ohi zen beste baserri batzuentzat zenbait lan egiten: basotik egurra ekarri, harriak garraiatu, zehar goldean... Baserrian Joxe Zubeltzu Otegi izan zuten, morroi lanetan laguntzen, Durandegiko Eliasen anaia. Behi asko izaten zuten, baita idiak eta zaldia ere. Manuelek gogoko zituen idiak; haiekin ibili ohi zen beste baserri batzuentzat zenbait lan egiten: basotik egurra ekarri, harriak garraiatu, zehar goldean... Fruta-arbola asko zeuzkaten, sagarrak eta melokotoiak batez ere; ingurune hori oso aproposa zen horrelako frutak izateko. Baratza ere asko lantzen zuten. Zaldiarekin Antiguara jaisten ziren, barazkiak eta esnea saltzera. Hasiera batean, Luisa joaten zen eta, gerora, Jose Agustin. Senideak batera eta bestera sakabanaturik, Jose Agustin gelditu zen baserrian bizitzen. Bera hil zenean, Antiguako emakume batek baserriaren zati bat hartu zuen, Jose Agustinek utzita, emakumeak asko lagundu baitzion. Gaur egun, baserria zaharkitzen ari da, eta bertako terrenoetan zaldi batzuk ibiltzen dira. Arana Oilotegia
umarragako Jazinto Arana eta Durangoko Ines senar-emazteek, Axurriki baserriko lurrak erosita, altxatu zuten etxe hau. Eraikuntza- lanetan Joxe Uranga aritu zen, bere langileekin. Bi pisuko eraikina da. Etxearen beheko aldean oilandak zeuzkaten; goiko Etxearen beheko aldean oilandak zeuzkaten; goiko aldean, hiltegia. Oilandek sei aste inguru behar izaten zuten hazteko. Oilaskoak astean behin hiltzen zituzten, taldeka. Donostiako taberna eta dendetan saltzen zituzten. aldean, hiltegia. Oilandek sei aste inguru behar izaten zuten hazteko. Oilaskoak astean behin hiltzen zituzten, taldeka. Donostiako taberna eta dendetan saltzen zituzten. Igeldoko hainbat jende aritu zen han lanean: Pedro Artanok oilandei jaten ematen zien. Gerora, Txomin Alkorta ere aritu zen lan horretan. Oilaskoak hiltzeko garaian, jende gehiagoren beharra izaten zuten: Pepita Esnal, Joakina Iraola, Tomas Enbil, Jose Antonio Mujika eta Jose Manuel Segurola ere horretan aritu ziren. Arburu
onostiako toponimian, Arbururekin lotuta azaltzen den lehen data 1841ekoa da. Beste datu bat ere badator: baserria Donostiatik 4.900 metrora dago.
Terrenoak bi nagusi zituen. Batetik, baserria eta goiko aldeko zatia Pedro Manuel Villenarena zen; beheko aldekoa, berriz, Antonio Ubarretxenarena. Azken hori La Borda del Tiro moduan ezagutzen zen. Katu- Bideak edo Bide Zaharrak banatzen ditu bi zatiak. Bide hori Arburutik Leku Eder aldera doan herri-bidea da, eta bi izen horiek ematen zaizkio. Arburu ondoan amuarrainak hazteko hiru aska zeuden. Alejandro Etxebestek hazten zituen, emeak eskuarekin estutuz, ateratzen zizkien arrabak; eta arrei, hazia. Sapelaitzaren lumak erabiltzen zituen arraba gehiago lortzeko, eta itsasoko ur gazia. Baserrian Joxe Etxebeste eta Mikaela Bengoetxea bizi ziren. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Maria, Alejandro, Teresa, Ramoni, Rosa, Karmen, Jose Mari, Pepita, Pakita eta Palomi Etxebeste Bengoetxea. Izan zen beste bat ere, txikia zela hil zena; haren izenik ez dakigu. Joxe Etxebeste Iruin baserrikoa zen. Baserrian behi pare bat izaten zuten. 1955ean, Juan Migel Sansineneak erosi zuen guztia. Hark Etxebeste Bengoetxea familia bota egin zuen baserritik. Urte batzuk geroago, berriz etorri ziren, zaintza-lanak egitera. Juan Migel Sansinenea medikua zen, eta Donostiako Londres hotelaren jabea. Gudamendi hotela ere erosi zuen eta, gaur egun Nicols hotela dagoen lekuan, bungalow asko jarri zituen. Huescako Formigaleko eski-pistak ere berak eraiki zituen.
Joxe Etxebeste. Rosa Bengoetxea.
Rosa Etxebeste Bengoetxea alaba Antonio Martiarena Zendoiarekin ezkondu zen (Gurrutxategi edo Txokolatene baserriko semea); eta hiru seme-alaba izan zituzten: Belen, Jose Antonio eta Itziar. Antonio Martiarena mikrobus batekin ibili zen gidari-lanetan, Sansinenearen negozioetako bezeroak garraiatzen (Gudamendi, bungalowak, Formigal...). Gudamendi mendiaren magalean, Arburu baserriaren ondoan, amuarrainak hazteko hiru aska zeuden. Amuarrainen hazkundean eta zaintzan Alejandro Etxebeste aritzen zen. Amuarrain emeak eskuarekin estutuz, arrabak ateratzen zizkieten; arrei, esnea. Nahasketa egiteko, sapelaitzaren lumak erabiltzen zituzten; hortik arraba gehiago lortzen zuten, gerora amuarrain txikiak izango zirenak. Itsasoko ur gaziarekin ere probaren bat egin zuten, ura Ondarretatik bidoietan ekarrita. Arburu baserrian Juan Migel Sansineneak zenbait proiektu jarri zituen martxan: amuarrainen haztegiaz gain, baratzean ere esperimentu berriak probatu zituen, hala nola, endibiak, garbantzuak eta kakahueteak landatzea. Amuarrainen aska. Aristondo
onostiako toponimiako zerrendan, Aristondo baserriaren lehen aipamena 1700ekoa da. Igeldoko hegoaldeko magalean dagoen baserri txiki bat da. Eraikina harri txikiz egina dago. Lursail askorik ez du, eta hiru zatitan banatuta dago.
Garai batean, mutilzahar bat bizi zen baserrian, herrena zena. Iloba etortzen zitzaion laguntzera, Xateneko Pedro Iraola Martikorena, eta denborarekin bertan gelditu zen bizitzen. Pedro Joakina Arruti Lizaso aiarrarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Maria, Benantxi, Joxe, Lutxi eta Felipe Iraola Arruti. Felipe txikitan Joxe Iraola gazterik hasi zen hargintzan: Añorgako eliza eraikitzen, Antiguako Lizarriturri lantegian… Trebea zen hainbat lanetan: igeltsaritza, iturgintza, zurgintza edo elektrizitate-gaietan, eta sarri deitzen zuten inguruko baserrietatik. hil zen. Aitak harrobian lan egiten zuen; eta amak atera zuen baserria aurrera, seme-alaben laguntzarekin. Pedro gazterik hil zen, eta Joakinak senarraren lehengusu Praxku Iraola (Borda baserrikoa) izendatu zuen seme-alabentzako tutore. Joakina Arruti hamaika aztarrika egindako emakumea zen. Dozena erdi bat behi-buru izaten zituen ukuiluan, eta txerri eta oiloak ere bai. Baratza pixka bat ere lantzen zuen. Astoarekin joaten zen Antiguara, esnea eta barazkiak saltzera. Astoa Heriz pasealekuko bodegaren ondoan lotu, baserriko produktuak saldu, eta txerri-janak bilduta etxeratzen zen. Maria eta Benantxi alabak Aristegietako markesaren alabengana joaten ziren eskola jasotzera: irakurtzen, idazten eta zenbakiak ikastera. Maria Iriarte baserrira ezkondu zen. Benantxi, Aizarnazabalera, hango Felix Lizarralderekin. Seme bat izan zuten: Koldo Lizarralde Iraola. Haurrak hiru urte zituela, hil zen Felix aita. Benantxi alargunduta, Aristondora itzuli zen; handik zazpi hilabetera jaio zen bigarren semea: Felix. Garai hartan baserrian Joakina ama, Joxe semea eta Lutxi eta Benantxi alabak bizi izan ziren, eta honen bi semeak. Gerora, Lutxi ezkondu eta Bekoetxeberri baserrira aldatu zen. Joxe Iraola gazterik hasi zen hargintza-lanetan: Añorgako eliza eraikitzen, Antiguako Lizarriturri lantegian… Trebea zen hainbat lanetan: igeltsaritza, iturgintza, zurgintza edo elektrizitate-gaietan, eta askotan deitzen zuten inguruko baserrietatik. Haren motoak ezagunak ziren inguruan, ‘Guzzi Hispaniak’. Zaletasun handia zuen ehizean eta arrantzan ibiltzeko; igande goizean Mutegi azpiko arroketara jaisten zen. Benantxik, berriz, ama Joakina eta bi semeak zaintzen zituen. Ukuiluan behi parea eta txekorrak zituzten; esnea Gurelesara jaisten zuten egunero. Barazkiak Matia kaleko dendetara eramaten zituen, autobusean jaitsita.
Joakina Arruti. Benantxi Iraola eta Felix Lizarralde.
Dolarea ere bazuten baserrian. Inguruko baserritarrek bertan egiten zuten sagardoa, Aristondokoek lagunduta. Belar-metak egiteko ohitura ere bazuten. Errekaldeko sailetan zazpi egiten zituzten; eta beheko larrean, beste bi. Leku zailak ziren, aldapatsuak. Azpitarako ere zakar-garoa ekartzen zuten, urte batean Mendizorrotzetik eta hurrengoan Mutegitik. Garoa garraiatzeko, bospasei idi- pare elkartzen zituzten: Iriarte, Ganbo, Axurriki eta Erauntzetakoak, eta beste zenbait.
Lurra lantzeko Ganboko idiak erabiltzen zituzten; auzolanean, Aristondokoek belar-metak egiten laguntzen zieten Ganbokoei.
Joxe eta Benantxi anai-arrebak etxean hil ziren, Joxek 91 urte zituela; eta Benantxik, 93. Gaur egun, Koldo, bere familia eta Felixen familia bizi dira baserrian.
Ariztegieta
onostiako toponimian azaltzen den Igeldoko baserrien zerrendan 1566koa da aurkitu dugun lehen aipamena, eta Arezteguieta izenarekin azaltzen da. Senar-emazteak bizi ziren bertan, beren hiru seme-alabekin. ‘Marqueses de la paz’ moduan ziren ezagunak. Semea Erromara joan eta, bueltan etorri zenean, erromesei laguntzen ibili zen. Bi alaba, berriz, eskolak ematen.
Bi bizitzako baserria zen, herritarrentzat hainbat zerbitzu betetzen zituena. Barruan kapera bat zegoen eta apaiza joaten zen meza ematera. Telefonoa zuten, eta telegramak edota eskutitzak bidali eta jasotzeko gunea ere bazen. Eskola ere bertan ematen zen. Baserriaren aurrealdeko fatxadan aristegietatarren armarria dago. Piszina txiki bat bada oraindik baserriaren ondoan, baita harrizko aska bat ere. Bertan buztinezko masajea hartzen zuten, buztina etxeko su bajuan berotuta.
‘Marqueses de la paz’ deitzen zieten baserriaren jabeei. Markesek ohitura handia zuten kasinora joateko. Denborarekin lur jota gelditu ziren, ondasunak kasinoan galduta. Ukuiluan zalgurdiak zeuzkaten. Etxetik ateratzeko, kalera edo edonora, zaldi gainean edo zalgurdian mugitzen ziren. Markesek ohitura handia zuten kasinora joateko. Denborarekin lur jota gelditu ziren, ondasunak kasinoan galduta. Ukuiluan zalgurdiak zeuzkaten. Etxetik ateratzeko, kalera edo edonora, zaldi gainean edo zalgurdian mugitzen ziren. 1946an, Joxe Auzmendi Peñak baserria erosi eta Orendainetik bertara etorri zen bizitzera. Handik urte batzuetara Basi Erzillarekin ezkondu zen. Gerora, Pakita Auzmendi Peña (Joxeren arreba),
1 Prudentzia Auzmendi Peña. 2 Juan Bautista Auzmendi Peña. 3 Juana Auzmendi Peña.4 Joxe Auzmendi Peña. 5 Pakita Auzmendi Peña. 6 Simona Peña. 7 Pia Auzmendi Peña.
Joxe Añorgarekin ezkonduta, baserriaren beste etxebizitzan jarri ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Iñaki, Juan, Pepi eta Lourdes Añorga Auzmendi. Pakitaren ahizpa Pia Auzmendi Peña Aranoko Fermin Escuderorekin ezkondu zen, eta bost seme- alaba izan zituzten: Pakita, Juantxo, Simoni, Josetxo eta Jesus Escudero Auzmendi.
Pia Auzmendi eta Fermin Escudero. Harrizko aska bustinezko masajeak hartzeko erabiltzen zen. Familia hori Orendainen bizi zen, baina baserria erre egin zen; eta Jose Auzmendik, gaixotasun bat zuela-eta, baserria saldu zion Escudero Auzmendi familiari eta Aristegietara etorri ziren bizitzera 1959 urtean. Joxe urte horretan hil zen, gaitzaren ondorioz. Joxe etorri zenean behiren bat edo beste izaten zen ukuiluan, eta idiak ere bai. Baratza asko lantzen zuen, denetarik, eta kalera joaten zen barazkiak saltzera, kamioneta batean. Soro sail handiak goldetzen zituen bere idiekin. Pia eta Ferminen familiarekin Orendainetik etorri ostean, ganadu asko izan zuten eta baratzean ere lan asko egiten zuten. Esnea saltzera Donostiako Gros auzora joaten ziren. Etxez etxe aritzen ziren esnea eta barazkiak saltzen, hasiera batean zaldi eta gurdiarekin eta gerora automobilarekin. Gaur egunean, bi familia horietakoen ondorengoek jarraitzen dute baserrian bizitzen. Ganadu buru batzuk badituzte eta baratzeko lan pixka bat ere egiten dute. Arkaitzaga
aserri honen izena, Donostiako toponimian, modu desberdinetan aurkitu dugu historian zehar. Ez dago argi baserri bakarra edo gehiago izan ote ziren, ezta lekuz aldatu izan ote zuten ere. 1596an Alcaçaga izenez azaltzen da. 1589an, Alcaizaga de abajo izenez.
Eta 1590ean, Alcaizaga de arriba. Arkaitzaga Azpi izena ere topatu dugu. Uste dugu Igeldoko baserri zaharrenetakoa dela. Elizako liburuan jartzen du 1611n baserritik itsas alderako mendi eta gaztaina-arbola guztiak hondatu egin zirela; eta 1697an, berriz, harri-ekaitz batek herriko zelai guztiak txikitu zituela.
Gaur egun ezagutzen dugun baserria bi epe desberdinetan egin zen: lehenbizi, Donostia aldeko zatia; eta gero, Orio aldekoa. Bi etxebizitzako baserria zen eta bi familia bizi izan ziren. Alde batean, Arkaitzagako Juana Concepcion Iraola Martikorena eta Amezti Erdiko Jose Bernardo Azurza Usategi bizi ziren. Horien alaba Maria Uste dugu Igeldoko baserri zaharrene- takoa dela. Elizako liburuan jartzen du 1611n baserritik itsas alderako mendi eta gaztaina-arbola guztiak hondatu egin zi- rela; eta 1697an, berriz, harri-ekaitz ba- tek herriko zelai guztiak txikitu zituela. Azurza Iraolak jarraitu zuen baserrian bizitzen, eta Amoene baserriko Domingo Olasagasti Martikorenarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Kontxi, Jose Bernardo, Martina, Migel eta Xabier Olasagasti Azurza. Mariano Azurza Usategi ere, Mariaren lehengusua, beraiekin bizi izan zen. Maria Azurzaren garaian, eta gerora ere, baserritik bizi izan ziren. Ukuiluan bost bat behi eta beste horrenbeste txekor izaten zituzten. Baratzeko lana ere egiten zuten. Idi pare bat ere izan zuten,
Domingo Olasagasti eta Maritxu Azurzan ezkontza.
eta 1963an, herriko dema-plazaren inaugurazio-egunean parte hartu zuten. Belar-lanak eta metak ere egiten zituzten. Domingo gozogile lanean ere aritu zen bolada batean, baita Polleroenean eta Isasa pentsu-etxean ere. Etxeko idi-parearekin herriko hainbat baserritara joaten zen, goldean eta harrian aritzera. Auzolanean ere aritu zen, inguruko baserritarrei laguntzen. Beste etxebizitzan, Martin Telleria eta Jesusa Martikorena bizi izan ziren, errentan. Bost seme- alaba izan zituzten: Martin, Josetxo, Maria, Iñaki eta Antton. Bertan zenbait urtez bizi ondoren, Donostiako Amara auzora jaitsi ziren bizitzera.
Domingo Olasagasti Martikorena eta Maria Azurza Iraola.
Concepcion Iraola Martikorena.
Gerora, baserrian Migel eta Xabier Olasagasti gelditu ziren baserriaren alde banatan, bakoitza bere familiarekin. Xabierrek baserri lanean jarraitzen du. Hamabi bat ganadu buru ditu, behiak eta txekorrak, eta baratzeko lanean ere aritzen da. Hiru negutegi handi jarri zituen, eta letxugak izaten ditu urte osoan. Ganaduarentzat janaria izateko belar-lanean ere aritzen da, herriko hainbat baserritako belarrak mozten eta bolak egiten. Eta lorezain-lanak ere egiten ditu herriko zenbait etxetan. Arretxe
aserriaren lehenbiziko aipamena 1695ekoa da, Donostiako toponimian azaltzen denaren arabera. Arrillaga familia bizi zen bertan. Hango alaba Josefa Antonia Arrillaga Orioko Manuel Ignazio Arrutirekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Maria Eugenia
eta Jose Frantzisko.
Jose Frantziskori Mixiyua deitzen zioten. Harrobian aritzen zen lanean eta zenbait baserritan ere bai, morroi. Ezkongabea izanik, zahartu zenean Arretxe baserrian bizi izan zen. Maria Eujenia Arruti Arrillaga Bilboko Juan Enbil Malaxetxeberriarekin Arretxe baserrian dolarea zuten, eta hainbat baserritako jendeak bertan jotzen zituen beren sagarrak. Handik pittarrarekin eta sagardoarekin etxeratzen ziren. ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Patxi, Manuel eta Pakita Enbil Arruti. Patxi gerran hil zen. Manuel Juandegi baserriko Emilia Martikorenarekin ezkondu zen eta, denbora batez baserrian bizi ondoren, baserriko lurretan eraikitako Gure Pakea etxera aldatu ziren bizitzera. Baserrian ganadua zeukaten: behiak eta idiak; eta baratza ere lantzen zuten. Iturrieta baserriko Pakita Arrillaga Sagardia neskame egon zen Arretxen, eta behizain lanetan ere aritzen zen zelaian. Pakita Enbil Arruti alaba Iranguren baserriko Jose Antonio Segurola Garmendiarekin ezkondu zen. Urte pare batez Oiartzunen bizi izan ziren, baina gerora berriro Arretxera itzuli ziren bizitzera. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Manuel, Lourdes, Maria Anjeles, eta Ana Belen Segurola Enbil. Baserriko lanetan aritzen ziren. Dolarea ere bazuten, eta hainbat baserritako jendeak bertan jotzen zituen beren sagarrak. Handik pitarrarekin eta sagardoarekin etxeratzen ziren. Pakitaren lehengusu Joanito Arrillaga Enbil, Barberoetxe baserrikoa, Iriarte baserriko Bernardorekin batera, harrobietatik beren idi-parearekin harriak Donostiara garraiatzen ibili zen, eraikuntza-lanetan. 2001. urtean baserria saldu egin zuten. Gaur egun hutsik dago.
1 Maria Arruti. 2 Mikaela Arruti. Pakita Enbil Arruti eta Jose Antonio Segurola Garmendia.
Arrillaga Enea
X. mendearen hasieran bi familia ziren Igeldoko plazako Arrillaga Enea etxearen jabe: Mendebaldeko aldea Bengoetxeko Arrillaga sendiarena zen; eta ekialdekoa, gurrutxagatarrena. Ignazio Arrillaga eta Joxpiñaxi Mendiguren senar-emazteak etxearen jabeak ziren arren, Bengoetxe baserrian bizi ziren. Garai hartan, XX. mendearen 30eko hamarkadan, Arrillaga Enearen Gerra ondoren, 1940ko urteetan, ostegun eta igande arratsaldean, mus partida ederrak jokatzen zituzten Arrillaga Enean. Manuela Zendoiak eta Maria Alberdik ez zuten txandarik galtzen; eta Juana Erkizia, Maria Jostuna eta Concha Peña ere maiz aritzen ziren jokoan, serio asko. mendebaldeko zatian Alejandro Martiarena Guarda Zaharra eta Manuela Zendoia bizi ziren, errentan. Han jaio eta bizi izan ziren beren seme-alabak: Gregorio, Jesutsi, Antonio eta Joxe. Josepi Zendoia iloba ere osaba-izebengana joan zen bizitzera, bere ama hil eta gero. Horien gainean Juana Erkizia bizi zen, Ignazio Arrillagaren ama. Ordurako alargunduta, bakarrik bizi zen. Handik urte batzuetara, Anjela Arrillaga eta Asentsio Etxabe senar-emazteek hartu zuten etxea jabetzan. Hurrengo belaunaldiak bertan segitzen du: Lourdes Etxabe eta Jose Manuel Martikorena senar-emazteek. Ekialdeko partean, berriz, gurrutxagatarrak bizi ziren XX. mendearen hasieran. Behealdean, Isidoro Gurrutxaga eta haren emazte Doña Manuela. Goialdean, berriz, Doña Luisa Gurrutxaga maistra eta bere ilobak: Pakita, Teofilo eta Don Pedro apaiza. Horiez gain, Teofiloren iloba ere bai: Lorentxa Gurrutxaga.
Ana Mari Santamarta Aiestaran, Mari Karmen Santamarta Aiestaran, harakina eta Gregorio Santamarta Aineto.
Migel Izagirre Berridi.
Plazan.
XX. mendearen erdialdera, Jesus Etxebeste eta Pili Costumero senar-emazteek teilatu azpiko etxea erosi zuten, gizonak etxe azpian baitzuen aroztegia. Bertan hazi zuten Angel semea. 1960ko hamarkadan Jesus Sierra eta Mirta Araujo lehen solairuan bizitzen jarri ziren, beren bost seme- alabekin: Jose, Jabi, Anjelina, Toñi eta Basi; eta horien gainean, geroago, Manuel del Hoyo eta Jesusa Muñoz senar-emazteak, hiru semeekin: Nino, Abelino eta Manolin.
Gurrutxagatarren eraikinaren ezkerraldean, behean, Maria Mendiluze bizi zen, Maria Jostuna. Harrobian lan egiten zutenen lanerako arropak jostea zuen bizibidea: bonbatxoak, buzoak eta bestelakoak. Alargundu zenean, seme-alabarik ez zuenez, ezkongabe baten semeaz arduratu zen, Enrike Sarasola Pitxirriz. Horien gainean, lehen solairuan, Mateo Landa eta Maria Martikorena bizi izan ziren, beren lau seme-alabekin: Maite, Maritxu, Iñaki eta Maria Anjeles.
Etxearen ekialdean, Gregorio Santamartak eta Pantxika Aiestaranek harategia-urdaitegia jarri zuten 1958an, egun Txapela taberna dagoen lekuan. Astoa ere bazuten han, haragia, ardoa eta bestelako produktuak etxez etxe banatzeko. Negozioak ez zuen asko iraun eta lokala hutsik geratu zen, 70eko hamarkadan Juanito Izagirre eta Albina Hortelano senar-emazteek Txapela taberna ireki zuten arte. Geroago, taberna eta gaineko etxea Jose Garmendia eta Koro Elosegi senar-emazteek hartu zuten, Txapela jatetxea jartzeko.
Pilar Martikorena.
Eraikin berean, baina itsasaldera dagoen lokalean, aroztegia jarri zuen Jesus Etxebestek gaztetan, eta erretiroa hartu arte bertan aritu zen lanean. Aroztegia zena gaur Txapela tabernaren azpiko jantokia da.
Mendebaldeko aldean, etxearen behealdean, Anjela Arrillagak denda zabaldu zuen 1965ean. Bere ostean Benito Otegi eta emazte Karmenek hartu zuten denda; ondoren, Loli Herederoren txanda izan zen, Manzanares izena eman zion dendari; azkenik, Maritxu Landa arduratu zen dendaz mendearen azken hamarkada arte.
Asentsio Etxabe eta Anjela Arrillaga. 1 Mateo Landa. 2 Maria Martikorena. 3 Maria Azpillaga. 4 Antxoni Martikorena. 5 Fermin Goenaga. Eraikinaren erdialdean, behean, etxebizitza zegoen tokian, taberna jarri zuten Teofilo Gurrutxaga eta Felisa Heredero senar-emazteek 40ko hamarkadan. Horiek taberna utzi eta gero, Migel Mari Izagirrek eta Pilarrek erosi zuten. Behartzana izena alferrik jarri zioten tabernari, Txurtxil izenez ezagutu baitzuen Igeldoko jendeak. Horien ostean, Jose Etxebeste aizkolariak taberna berritu eta Txistu izenarekin jarri zuen martxan. 1940ko hamarkadan, ostegun eta igande arratsaldean, mus partida ederrak jokatzen zituzten Arrillaga Enean. Manuela Zendoiak eta Maria Alberdik ez zuten txandarik galtzen; eta, horiekin batera, Juana Erkizia, Maria Jostuna eta Kontxa Peña maiz aritzen ziren jokoan, serio demonio gainera, xentimo batzuk jokatuz. Hala ere, arratsalde osoa han pasatu eta ez zuten bost xentimoko galera izango. Maria Jostunak hazitako haurrak, 20 urterekin, Kolonbiara alde egitea erabaki zuen, Price Waterhouse enpresaren lan-eskaintza onartuta. Han zenbait enpresa sortu eta gero, New York-eko burtsan aritu zen lanean. 1971n Madrilera joan zen bizitzera eta, 1974an, lagun mina izango zuen Felipe Gonzalez ezagutu zuen. Handik aurrera, harreman estua izan zuen alderdi sozialistarekin eta, urte gutxian, Espainiako aberats handienetakoa bihurtu zen. 2002an hil zen; haren errautsak Kontxan eta Igeldon barreiatu zituzten, berak hala eskatuta. Arriola
rriola baserriari buruzko lehenbiziko aipamena 1566. urtekoa da, Donostiako toponimian. Larraulgo Galarraga familia zen haren jabea; egun ere bertan bizi dira. Bi bizitzako baserria zen eta lursail ugari zituen.
Bizitza batean Jabier Zubeldia eta Maria Aiestaran senar-emazteak bizi izan ziren, maizter. Hiru seme-alaba izan zituzten: Josefa, Maddi eta Tomas Zubeldia Aiestaran. Maddi umetan hil zen. Tomas Amoene baserriko Josefa Olasagastirekin ezkonduta, bertan bizi izan ziren. Josefaren izeba bat ere, Maria Martikorena, beraiekin bizi izan zen. Josefa emaztea gazterik hil eta Tomas alargun gelditu zen.
Baserrian behi pare bat izaten zuten, etxerako. Tomas harrobian eta inguruko baserrietan ibiltzen zen lanean: segan, arto jorran, goldean... Polleroeneko Ignazio Olideni laguntzen ere aritzen zen, haren idi-parearekin. Gerora, Bengoetxe baserrira joan zen, morroi, Martin Arrillaga eta Dolores Olasagastiren familiara. Tomas ondo moldatzen zen harri-jasotzen, eta herriko jaietan parte hartzen zuen, gerra aurretik batez ere. Prestaketa handienak orduan izan zituen, gerra ondoren utzi egin baitzion harri-jasotzeari. Ondorenean, Amoene baserriko Rita Olasagasti ezkondu zenean, bertara joan zen bizitzera, Nafarroatik etorritako Joakin Ijurko senarrarekin. Baserriko lanetan aritzen ziren. Bi seme-alaba izan zituzten: Maria Ixabel eta Jokin Ijurko Olasagasti. Gerora, Donostiako Antigua auzora aldatu ziren bizitzera.
Rita Olasagasti Martikorena eta Joakin Ijurkoren ezkontza.
Beste etxebizitzan, ManuelAiestaran Santina eta Murgil baserriko Kattalin Lizaso Erauntzetamurgil bikotea bizi zen. Sei seme-alaba izan zituzten: Antxoni, Migel, Frantziska, Josefa eta Antonio Aiestaran Lizaso (seme baten izena ez dugu jakin). Josefa eta Migel anai-arrebak arroketara sarri joaten ziren, eta lapa eta lanperna asko etxeratzen zuten. Gerora, baserrian Migel eta Antonio gelditu ziren. Antonio Aiestaran Pasai Donibaneko Bizenta Aginagalderekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Jose Antonio eta Koro Aiestaran Aginagalde. Migelek baserrian ganadua izaten zuen: bost bat behi, txekorrak eta behorra ere bai. Baratzeko lana egiten zuten, batez ere etxerako. Migel harrobietan aritzen zen lanean, eta peoi ere bai. Antoniok Monte Igeldon ere lan egin izan zuen. Gerora, Migel Aiestaran Koro Aiestaranekin ezkondu zen. Gaur egun, baserriaren jabea zen Galarraga familiakoen ondorengoak bizi dira bertan. Etxea berritu zuten eta orain bi anaia bizi dira, bakoitza bere familiarekin. Arrizulo
rrizulo harrobia izan zen urte askoan. Baserria 1832koa dela azaltzen da Donostiako toponimian. Inguruan basoa zuen, gaztainondo ugarikoa. 1864an, Urdaindegui edo Arrizulo izenez ere aipatzen da.
Jose Joakin Lizarazu eta Damasa Garmendia bizi izan ziren Arrizulon, beren seme-alabekin, XX. mendearen erdialdera arte. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Jose Joakin, Joxe, Pedro Mari, Jose Mari, Nartziso, Juan Mari eta Mañu Lizarazu Garmendia. Jose Joakin asko ibiltzen zen arrokan; lapak, lanpernak eta muxar asko etxeratzen zituen. Dinamita ere erabiltzen zuen arrainak harrapatzeko, nahiz eta debekatuta egon. Etxean behi bat edo beste izaten zuten eta dozena bat ardi. Ardi-esnearekin gazta egiten zuten. Arto-irinez, berriz, taloak; talo asko jaten zuten. Gaztaina ere asko zen inguruan, eta urte guztirako biltzen zuten, morkots eta guzti. Gela bat bete gaztaina izaten zuten. Morkotsa eta guzti bilduta, ongi kontserbatzen zen. Arbia eta erremolatxa ere jaten zuten. Jose Joakin asko ibiltzen zen arrokan; lapak, lanpernak eta muxar asko etxeratzen zituen. Dinamita ere erabiltzen zuen arrainak harrapatzeko, nahiz eta debekatuta egon. Arrainak lehertu egiten ziren eta ur-azalera atera. Batzuetan, igerian zekien lagunen bat ere eramaten zuen, arrainak biltzen laguntzeko. Eta guardia zibilek behin baino gehiagotan eraman zuten kuartelera; herriko kalabozoan ere egon zen. Mañu, zazpi edo zortzi urte zituela, oin utsik joaten zen egunero Arrizuloko basora bere ardiekin. Egurra bildu, sua egin eta horrela pasatzen zuen eguna. Amarekin arroketara ere askotan jaisten zen, eta harkaitzetik harkaitzera ibiltzen zen saltoka, oinutsik, ahuntzen antzera, nahiz eta amak errieta askotan egin. Patrikan beti labana eta txiskeroa izaten zituen. 1946an bota egin zituzten Arrizulotik, eta familia osoa sakabanatu egin zen. Aita Iruin baserrira joan zen; ama, Antiguako Erregezaintza kalera, seme batekin; eta Mañu, hamar urte zituela, Ondazarte baserrira, neskame. Gerora, Guadalajarako Peñalver herri txikiko bikote bat etorri zen bizitzera, guarda moduan: Gabriel eta Karmen. Bi seme izan zituzten: Jose Maria eta Anjel. Haietako bat Igeldoko eskolan ibili zen. Bikotea haien lagun baten bitartez etorri zen: Igeldon eztia saltzen ibiltzen zen Gregorio Sanz. Arrizuloko nagusiek baserrian norbait bizitzea nahi zutenez, Gregoriori esan zioten, eta honek bere herriko familia hori ekarri zuen. Gregorio etxez etxe ibiltzen zen eztia saltzen, barrika bat bizkarrean hartuta (mielero esaten zioten Igeldon). Arrizuloko nagusiak Añorgako baserri batean bizi ziren eta Gregoriori erosten zioten eztia. Nagusiak frantsesak ziren; gizona itsua eta besamotza zen, gerrako elbarria.
Arrizuloko ermita.
Baserriaren inguruan, ura ateratzeko 17 metroko zuloa dago (buzera), ura jasotzeko. Gaur egun ere bertan segitzen du. Karobi bat ere badago. Karea egiten zuten han; baina besterik ez dakigu ezer hari buruz. Gerra garaiko historia duen zulo bat dago, eta ermita bat ere bai. Hainbat urtez Falangeko gazteak etortzen ziren, beren zapi eta guzti, jardunaldiak egitera. Gerora erori egin zen baserria. Ezeiza Sarasola familiak erosi zuen finka 1990. urte inguruan, eta etxe berria egin zuten, gaur egunean ezagutzen duguna. Kutxa zen aurreko jabea, haurrentzako kolonia bat jartzeko asmoz erosi zuen. Baso handia dauka, 165.000 metro ingurukoa gutxi gorabehera. 10.000 bat zuhaitz daude, mota desberdinetakoak: pinuak, gaztainak, haritzak… Asurriki
ehen aipamena 1830ekoa da, Donostiako toponimiaren arabera. Asi-erruqui izenarekin azaltzen da. Lehenbiziko nagusiak Legorretako Juan Bautista Ugarte Iraola eta Orioko Maria Concepcion Esnal Ibargoien ziren. Zazpi seme izan zituzten: Bernardo, Benito, Isidro, Benigno, Ignazio, Jose Joakin eta Jose Antonio Ugarte Esnal. Isidro gelditu zen baserrian. Balda Zahar baserriko Concepcion Zinkunegi Arrutirekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Jose Juan, Anttoni, Antonio eta Domingo Ugarte Zinkunegi. Gerora, Anttoni gelditu zen
baserrian.
Baserrian ganadua izaten zuten: bost bat behi eta beste hainbeste txekor, idiak, zaldia, oiloak... Baratzeko lan askorik ez zuten egiten, baina etxerako bai eta, sobera gelditzen bazitzaien, saltzera ere eramaten zuten Antiguara. Fruta asko jasotzen zuten: udareak, gereziak, pikuak, aranak... Erleak ere izaten zituzten eta paumak ere bai. Inguruko baserriekin auzolanean aritzen ziren: metak egiten, arto jorran... Idi-deman
Bost behi zituzten, eta zaldia, txekorrak, idiak, oiloak... Fruta asko jasotzen zuten: udareak, gereziak, pikuak, aranak... Erleak eta paumak zituzten. Inguruko baserriekin auzolanean aritzen ziren: metak egiten, arto jorran... Idi-deman aritu izan ziren, Igeldo zein Usurbilgo plazan. ere hainbat aldiz aritu izan ziren, Igeldoko zein Usurbilgo plazan. Baserriaren aldamenean erreka pasatzen zen, bertara eramaten zuten ganadua ur edatera; gobada ere bertan egiten zuten. Ferratokia zuten baserrian, eta Maximinio etortzen zen etxera, behiak eta idiak ferratzera. Asurriki baserriak teilatu oso bajua zuen, bi alboetan altura gutxi zuena. Erauntzeta Txiki baserriko Plazidoren laguntzarekin lortu zuten teilatuari altura gehiago ematea, teilatua kendu gabe.
1 Antxoni Ugarte Zinkunegi. 2 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 3 Kristino Erauntzetamurgil.
Horretarako, dolare baten ardatza erabili zuten. Plazidok irtenbide merke eta ezin hobea eman zion: Dolarearen ardatza erabilita, teilatua pixkanaka altxatzen joatea, hasieran alde batetik igo, azpian egurra jarriz altxagarri gisa, eta gero bestetik. Modu horretan, pittinka-pittinka, metrotik gora altxatu zuten teilatua.
Baserrian dolarea zuten, eta etxeko zein inguruko baserrietako sagarrekin sagardoa egiten zuten. Gerora, Egioleta baserrira eraman zuten dolarea eta hara joaten ziren sagardoa egitera.
Antonioren alaba Itziarrek gogoan du Isidro aitona igandero gelditzen zela bi edo hiru lagunekin, elkarrekin gosaltzeko.
1980. urte inguruan baserria saldu egin zieten donostiar batzuei. Gaur egun teilatua konponduta dauka eta zutik segitzen du.
Asurrikiko amona: Concepcion Zinkunegi Arruti.
Balda Berri
aserri honen aipamenak, Donostiako toponimiaren arabera, 1811. urtean Baldeverri
moduan eta 1864an Baldaberre izenez topatu ditugu.
Azaltzen diren lehenengo jabeak bi emakume ezkongabe dira. Gerora, Joxe Matxain Etxabe etorri zen bizitzera. Joxe Usurbilgo Arratzain baserriko Asentsi Lizaso Arrutirekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten: Ignazio, Josefa, Anttoni, Juan eta Maria Matxain Lizaso. Juan semea gelditu zen baserrian bizitzen. Amezketako Frantziska Goikoetxea Iturriozekin ezkondu zen. Frantziska, ezkondu aurretik, neskame lanean
Astoaren bila, Bera Bidasoaraino iritsi ziren. Ijitoen kanpalekuan zegoen. Aitona Joxe hurbilduta, astoak ezagutu egin zuen, baina ijitoek kasurik ez. Guardia Zibilaren kuartelera jo zuen eta, haiekin, astoa zegoen lekura. Guardia zibilek astoa Joxerengana zetorrela ikusita, astoarekin bueltatu zen etxera. aritu zen Donostian. Juan, berriz, gazte denboran Donostiako udaletxean. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Agustin, Andres, Mari Karmen eta Antonio Matxain Goikoetxea. Bizimodua batez ere baserritik ateratzen zuten, dozena erdi bat behi zuten ukuiluan, beste horrenbeste txekor, txerri pare bat, oiloak eta astoa ere bai. Baratz oparoa zuten: patata, porrua...; soroan ere lan ugari egiten zuten, etxerako zein ganaduarentzat: artoa, babarruna, arbia, erremolatxa... Frutarbolak ere bazituzten: gereziak, pikuak eta sagarrak batez ere. Juan baserriko lanaz arduratzen zen; Frantziska, berriz, egunero jaisten zen Bretxara, esnea eta barazkiak saltzera. Igararaino astoarekin joaten zen, han autobusa hartzen zuen. Inguruko baserrietako etxeko andreak astoarekin jaisten ziren Igarako autobus-geltokiraino (Arpita baserriaren bidegurutzean), handik merkatura joateko baserriko produktuak saltzera. Astoak Langa Gorrian loturik uzten zituzten eta autobusa hartzen zuten. Egun batean, azokatik bueltatuta, konturatu ziren Balda Berriko astoa falta zela. Baten batek hartu zuelakoan, galdezka hasi ziren, eta jakin zuten ijitoek eraman zutela. Bidea jarraitzen hasi eta aztalkak topatu zituzten, hanka-marken atzetik nondik nora joan ziren antzeman zuten. Aietetik barrena, jendeak emandako azalpenei eta arrastoei jarraiki, Bera Bidasoaraino iritsi ziren. Ijitoen kanpalekua ikusi zuten, hantxe zegoen astoa. Aitona Joxe hurbildu eta abereak ezagutu egin zuen, baina ijitoek ez zioten kasurik egiten. Orduan, Joxek Guardia Zibilaren kuartelera jo zuen, eta gertatutakoa kontatu. Haiekin batera, astoa zegoen lekura joan zen berriro. Guardia zibilek astoa nagusiarengana nola zetorren ikusita, astoaren jabea Joxe zela ondorioztatu zuten, eta igeldoarra animaliarekin bueltatu zen etxera.
Joxe Matxain Etxabe eta Franziska Goikoetxea. Agustina Iturrioz eta Juan Matxain.
Gobada egitera errekara joaten ziren. Ganadua ur edatera ere hara eramaten zuten. 1978. urte inguruan oilaskoen etxaldea jarri zuten. Txita txikiak ekartzen zituzten, 15.000 inguru aldi bakoitzeko, eta bertan gizendu. Gaur egun, 7.000 oilanda inguru ekartzen dituzte, arrautzak jarri eta txitak emateko. Etxaldea baserritik aparte dago, goiko mendiaren magalean.
Baserrian zuten ganadua kendu egin zuten, 2017 aldean. Orain frutarbola batzuk dituzte. Jose Agustin Matxain Lizaso bakarrik bizi da baserrian.
Balda Zahar
geldoko baserrien izendegian aurkitu dugun baserri honen lehenbiziko aipamena 1625. urtekoa da. 1832an Balta-sar eta Baldasar izenez ere azaltzen da. Baserria Usurbilko mugan dago, kasko batean. Jose Kruz eta Manuel Zinkunegi Arrutiren gurasoak Usurbildik etorri ziren, maizter. Baserrian bi anaiak Benito Zinkunegi 14 urterekin hasi zen eskusoinua jotzen, etxean. Leku askotan ibili zen jotzen: Igeldo, Ibaeta, Usurbil, Amara... Lagun arteko ospakizunetarako ere deitzen zuten. Behin, bere piezarik luzeena Gudamendin jotzen hasi eta Polipasoraino segitu zuen, isildu gabe. gelditu ziren. Jose Kruz Usurbilgo Luziana Urruzmendirekin ezkondu zen; bi seme izan zituzten: Benito eta Fermin Zinkunegi Urruzmendi. Benito Hernaniko Juana Ormaetxea Olarrarekin ezkondu eta lau alaba izan zituzten: Kontxi, Mari Kontxi, Mari Jose eta Mari Karmen Zinkunegi Ormaetxea. Kontxi eta Mari Karmen jaio berritan hil ziren. Jose Kruz eta Manuel Zinkunegik eskusoinua jotzen zuten. Jose Kruzen semea ere, Benito, 14 urterekin hasi zen eskusoinua jotzen, txikitatik aditu baitzuen etxean instrumentua. Leku askotan ibili zen jotzen: Igeldon, Ibaetan, Usurbilen, Amaran... Lagun arteko bazkarietarako edo despedidetarako ere deitzen zuten. Benito oso musikari trebea zen. Herritar batzuek gogoratzen dute nola behin bere piezarik luzeena Gudamendin jotzen hasi eta Polipasoraino segitu zuen, isildu gabe. Benito Ja, Ja oihuarengatik zen ezaguna herrian. Benitok eta Juanak bi alaba bizki izan zituzten. Juanak haurrak astoaren saskian sartu, eta astoa bakarrik bidaltzen zuen bidez bide, ama mendian gora oinez joaten zen eta goian elkartzen ziren. Bai aiton-amonak eta baita gurasoak ere baserriko lanetan aritzen ziren. Bizpahiru behi eta astoa zeukaten; baratzeko lana ere egiten zuten. Manuelek erleak ere izan zituen, eztia egiteko. Inguruko baserrietako emakumeek Langa gorri deituriko bidegurutzean uzten zuten astoa lotuta, eta Igarako Arpita baserriko Tomas Lizarazuren autobusean joaten ziren San Martineko azokara, esnea eta barazkiak saltzera.
1920. urtea. Balda Zarreko ZInkunegi Arruti familia: 1 Maria (Iturrietara ezkondu zen). 2 Joxe Domingo (Urtetara ezkondu zen). 3 Jose Kruz (Balda Zarren geratu zen Benitoren aita). 4 Jose Ramon (Antiguara ezkondu zen). 5 Manuel. 6 Kontxi (Asurrikira ezkondu zen). 7 Sebastiana (Aginagara ezkondu zen Asurrikiko Jose Joakin Ugarte Esnalekin).
Ur bila, etxe ondoan zegoen errekara joaten ziren, baita arropa garbitzera ere. Balda Berri baserriko Fermin Zinkunegi eta Erauntzeta Txikiko Kandido Insausti arrantzan aritzen ziren errekan, eskailuak eta aingirak harrapatzen. Egun batean, aingira baten atzetik harri bat altxatu eta suge handi bat topatu zuten; ustekabearekin izututa, ez ziren gehiago joan. Baserri inguruko txori-kabiak bilatzen ere trebeak ziren. Ferminek Antiguako garagardotegian egin zuen lan, bolada batean; eta gerora, bai Benito eta baita Fermin ere Lasarteko Michelinen aritu ziren. Garai batean, txita eta oilaskoen etxaldea izan zuten. 3.000 txita jaiotzen ziren eta, 40 egunean, saltzeko moduan egoten ziren. Hamar bat urtez aritu ziren lan horretan. Juana nahiko gazterik hil zen. Benito, alargunduta, beste emakume batekin ezkondu zen.
Benito Zinkunegi eta Juana Ormaetxea Olarra.
Halako batean, saldu egin zuten baserria. Erosleek, hasiera batean, Tennis Club bat jarri zuten. Gaur egun, berriz, kanpin bat dago baserria zegoen lekuan eta haren inguruan.
Barberoetxe
onostiako Toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan 1844koa da baserriaren lehen aipamena. Goico-Echea eta Estuan ere ageri dira; gerora, Barberoetxe. Etxearen aurreneko jabeak Ignazio Arrillaga eta Bilboko Luisa Enbil Malaxetxeberria izan ziren.
Bikotea ezkondu eta bertan jarri zen bizitzen. Lau seme-alaba izan zituzten: Joxe, Juanito, Ramon eta Maria Arrillaga Enbil.
Baserriaren hurrengo jabea Joxe Oliden izan zen arren, Arrillaga- Enbil sendiak bertan bizitzen jarraitu zuen zenbait urtez. Juanito eta Joxe harrobian aritzen ziren lanean; Juanito, gainera, oso trebea zen desterak egiten. Antonio Dorronsororekin aritu ziren harrobian. Joxe bularreko gaitzak hil zuen. Aurretik 1936ko gerrara joan
Bizimodu gogorra zuten han: urik eta argindarrik gabe. Erreka bateko ura arropa garbitzeko erabiltzen zuten; bestekoa, edateko. Maria Jesus etxe azpiko arroketan zeuden erreketara jaitsi eta bi balde ur igotzen zituen: bata eskuetan eta bestea buru gainean. zen, Patxi Enbil lehengusuarekin batera. Batailoi berean ibili arren ez zuten zorte bera izan: Joxe etxera itzuli zen; Patxi, tamalez, ez. Ramon kaminero lanetan aritu zen urte askoan, Igeldoko bide bazterrak garbitzen. Maria gazte hil zen minbiziak jota. Ondorioz, hiru urteko alaba, Maria Jesus Sarasua, Barberoetxera itzuli zen, amona Luisa eta hiru osabekin jarri zen, 1947an. Bizimodu gogorra zuten han: urik eta argindarrik gabe. Ur bila etxe azpiko arroketara jaisten ziren egunero, bi erreka zeuden lekura. Erreka bateko ura arropa garbitzeko erabiltzen zuten; bestekoa, edateko. Maria Jesus goizean goiz joaten zen ur bila, arroketara; bi balde ur igotzen zituen: bata eskuetan eta bestea buru gainean. Ondoren, Donostiarako autobusa hartzen zuen 08:15ean, Parte Zaharreko jostundegi batean lanean aritzeko, 14 urte baino ez zituela.
Barberoetxe baserria.
Ganadu gutxi zuten: behia, txekorra eta oilo batzuk. Baratzan amona Luisa eta biloba Maria Jesus aritzen ziren. Beheko solairuan ukuilua eta sukaldea zegoen; goikoan, gelak eta ganbara. 1960an utzi behar izan zuten Barberoetxe, Ignazio Oliden jabeak eskatuta. Handik aterata, etxe sindikaletan pisua erosi zuten.
Maria Jesus Sarasua Tomas Baldarekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten: Imanol, Iñigo eta Mikel Balda Sarasua.
Barrenetxe
onostiako Udalaren datuetan 1863an azaltzen da lehenengo aldiz, baina baserria zaharragoa da. Urte horretan Donostiako lurretan erregistratu zelako azaltzen da datu hori. Baserria Igarako erreka gainean kokatua dago.
Han bizitzen aurkitu dugun lehenbiziko familia Illarramendi Kaperutxipi familia da. Jose Illarramendi Roteta eta Maria Visitacion Kaperutxipi bikotea Azpeititik etorri ziren, apopilo, baserri honetara. Bi etxebizitzako baserria zen. Barrenetxen jarri zirenetik lau seme-alaba izan zituzten: Ignazio, Maria, Jesus eta Maria Dolores. Azpeitian bizi ziren garaitik bazituzten beste seme-alaba batzuk ere.
Ukuiluan behiak zeuzkaten, eta idi parea ere bai. Joxe inguruko baserrietan ibiltzen zen goldean. Baratzean ere lan asko egiten zuten; eta esnea eta barazkiak saltzera Donostiara jaisten ziren, Igaran autobusa hartuta. Madrilen bizi zen markes batek erosi zuen Barrenetxe baserria eta, handik pixka batera, militarrentzako zaldiak jarri zituzten bertan. Gerora, Inaxio semea gelditu zen baserrian eta Agiti baserriko Maria Balerdirekin ezkondu zen. Barrenetxen bizi ziren bitartean, Ignaziok eta Mariak seme bat izan zuten: Jose Mari Illarramendi Balerdi. Garai hartan, Madrilen bizi zen markes batek erosi zuen Barrenetxe baserria eta, handik pixka batera, militarrentzako zaldiak jarri zituzten han, eta illarramenditarrek Urdanetako Txatxarro baserrira alde egin behar izan zuten. Han bizi izan ziren garaian beste seme-alaba batzuk izan zituzten.
1 Eusebio. 2 Katalina. 3 Mikaela. 4 Ignazio. 5 Maria. 6 Jesus. 7 Maria Dolores Illarramendi Kaperutxipi.
1 Maria Balerdi. 2 Ignazio Illarramendi. 3 Jose Mari Illarramendi Balerdi. 4 Milagros Arrieta Illarramendi. 5 Iñaki Illarramendi Balerdi.
1 Maria Balerdi. 2 Ignazio Illarramendi.
Bekoetxeberri
aserri honen lehen aipamena 1854koa da. Lapabiderako bidean dago, itsas izkinan. Donostiako toponimian azaltzen denaren arabera, hasiera batean beste izen bat zuen:
Zankardegui-Azpikoa. Gaur egunean Bekoetxeberri izenez da ezaguna. Baserriak zelai ugari ditu, baina haietako batzuk nahiko aldapatsuak dira.
Baserriaren lehenbiziko nagusia Joxe Zubeldia izan zen. Baserria bi garai desberdinetan eraiki zen. Orduan eman zen izenaren aldaketa, bigarren aldiz eraiki zenean, eta Bekoetxeberri izena eman zioten. Frantziska Gabilondo Aldanondo emagin-lanetan aritzen zen baserriz baserri emakume haurdunei erditzeko garaian laguntzen. Joxe Zubeldiaren ondoren, Jose Manuel Zubeldia Etxabe eta Frantziska Gabilondo Aldanondo bikotea azaltzen da; Idiazabaldik etorriak. Jose Manuel harrobian aritzen zen lanean, enkargatu moduan, eta Frantziska emazteak dinamita ekartzen zion harrobiko lanerako. Ez zuten seme- alabarik izan, eta Rosa hartu zuten alabatzat, Fraisorotik ekarrita. Rosa Goisoro Beloka Frantzisko Urruzmendi Enbil usurbildarrarekin ezkondu eta hamar seme- alaba izan zituzten: Pakita, Manuel, Pepita, Maritxu, Joxe, Juanito, Zelestino, Luis, Pako eta Jesus Urruzmendi Goisoro. Garai hartan, ukuiluan, abere asko zeuzkaten: hiru idi, asto handi bat eta zortzi bat esne-behi, beren txekorrekin. Geroago, beste bi asto ere izan zituzten. Baratzeko lan asko egiten zuten, besteak beste: tomatea, babarruna, letxugak, porruak, tipulak, patatak... Zazpi patata zaku ereitera ere iritsi ziren. Belar-lanak ere egiten zituzten, negurako 14 belar-meta inguru altxatzen zituzten
1 Pako Urruzmendi. 2 Jesus Urruzmendi. 3 Gregori Zendoia. 4 Zelestino Urruzmendi. 5 Juanito Urruzmendi. 6 Luis Urruzmendi. 7 Maritxu Urruzmendi. 8 Manuel Urruzmendi. 9 Jose Anjel Zendoia. 10 Rosa Goisoro. 11 Ramuntxo Urruzmendi. 12 Joxe Urruzmendi. 13 Pakita Urruzmendi.
urtero. Arroketara ez ziren askotan joaten, Aste Santuan lapak biltzera bai. Ehizean egitea ere gustuko zuten. Garai hartan koneju eta erbi ugari omen ziren eta haiek harrapatzen ibiltzen ziren. Baita paseko usotan, eta neguan hegabera, birigarro eta oilagorretan. Rosaren garaian hasi ziren astoarekin kalera jaisten baserriko produktuak saltzera. San Martingo azokara joaten ziren, eta etxez etxe ere asko saltzen zuten. Bide batez, esnea utzi eta txerri-jana jasotzen zuten. Maritxu alabak lagundu zion amari, 1956ra arte. Gerora, Pako eta Jesus hasi ziren, Bentalegreraino gauzak igotzen. Txandaka aritzen ziren, aste batean bata eta bestean bestea. Ganadua, Habana baserriaren azpialdean zegoen iturrira eramaten zuten ur edatera; eta gobada egitera, berriz, Juandegi azpiko iturrira joaten ziren. Jesus gogoratzen da, eskolara bidean, arropa-fardoak igotzen zituztela iturriraino, gero han amak garbitzeko.
Seme-alaba gehienak batera eta bestera joan ziren bizitzera, eta Manuel, Pako eta Jesus anaiak gelditu ziren baserrian. Pakok Antiguako garagardotegian egiten zuen lan, eta Jesusek, berriz, Lasarteko Michelinen. Manuel, berriz, Aristondo baserriko Lutxi Iraolarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Arantxa, Joxe eta Miren Urruzmendi Iraola. Garai hartan ere baserrian antzeko lanetan aritzen ziren, bolada batean ganadu gehiago ere izan zuten. Eta Pako eta Jesusek ere laguntzen zieten baserriko zereginetan.
1 Frantziska Gabilondo Aldanondo. 2 Rosa Goisoro Beloka. 3 Frantzisko Urruzmendi Enbil. 4 Joxe Urruzmendi Goisoro.
Gaur egun, Pako eta Jesus anaiak bizi dira baserrian, hiru ilobekin. Etxerako, baratza pixka bat egiten dute; eta sasiak garbitzeko, behor pare bat daukate, eta asto bat ere bai. Belabieta
aserri honen lehen aipamena 1851koa da. Donostiako To- ponimian Velabieta izenean agertzen da, eta geroago Belavieta moduan ere bai. Jose Marik Fraisoroko nekazaritza-eskolan ikasketa batzuk egin zituen: ganadua nola zaindu, behi-esnearekin gazta nola egin... Eusebio Iruretagoiena Balerdi eta Katalina Segurola Garmendiak osatzen zuten hango familia. Eu- sebio Zarautzen jaioa zen, gero Oikiara aldatu zen bizitzera. 15 edo 16 urterekin, morroi etorri zen Belabietara. Garai hartan, Belabietan ezkongabeko bi mutil eta bi neska bizi ziren, anai-arrebak. Eusebiok familia-lotura zuen Agitikoe- kin, amaren aldetik. Katalina Segurola, Iraunguren baserrian jaio zen, eta neska koskorra zela etorri zen Belabietara. Eu- sebio eta Katalina elkarrekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Engraxi, Jose Mari, Mertxe, Maria eta Juanita Iru- retagoiena Segurola. Belabietako anai-arreba ezkongabeak hil zirenean, baserria Eusebio eta Katalina- rentzat geratu zen.
Belabietako ganaduen iturria.
Jose Mari semea, ume garaian, Oikiara joan zen bizitzera hango osaba-izebekin. Gerora, berriz Belabietara itzuli zen, eta
Gurdikada belarrarekin: 1 Juanita Iruretagoiena. 2 Jose Mari Iruretagoiena.
15 edo 16 urterekin Fraisoroko nekazaritza-eskolan ikasketa batzuk egin zituen: ganadua nola zain- du, behi-esnearekin gazta nola egin... Eusebio aita idiekin ibili zen lanean hainbat baserritan, eta baita Joxe Arrillagaren harrobian ere.
Jose Mari semea baserriko lanetan aritzen zen, etxean, eta tarteka beste baserri batzuetan segan belarra ebakitzen. Ama eta alaba bat, kalera joaten ziren esnea eta baratzako produktuak saltzera. Baserrian Jose Mari semea gelditu zen eta 1984an baserria guztiz berritu zuten paretak eta guzti botata. Berritu eta gero, behi gehiago jarri zituen, 14 edo 15 bat ale, beren txekorrekin.
Belabieta Azpi
elabieta Azpicoa izenez azaltzen da baserria 1855 urtean. Gerora, 1989an, Gorriyene. Juanito Iradi eta Egiluze
baserriko Joxepa Iñaxi Zubeldia Arana senar-emazteak ziren baserriaren jabeak. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Pepita, Maria Jesus eta Nikolas. Baserrian, bost bat behi eta oiloak izaten zituzten. Esnea saltzera Donostiara joaten ziren autobusez, aurretik Iturrietara astoarekin igo eta gero. Hogei bat litro saltzen zuten egunero, hartzaileak deitzen zitzaien.
Baserrian idiak zeuzkaten, belarra etxe- ra ekarri eta pinuak garraiatzeko. Tar- teka, idi-demarako prestatu eta herriko dema-plazan ibiltzen ziren, Usurbilgo harri handia mugitzen. Apusturen bat edo beste ere agertzen da idiei buruzko kontakizunetan.
Baratzean patata, letxuga… izaten zuten, etxerako. Sagarra ere asko zen Belabieta Azpin. Sagardoa Leku Eder-eko dolarean egiten zuten. Juanito Iradik funikularrean egin zuen lan, azukrearen ondorioz itsutu zen arte.
Jose Mari semea gelditu zen baserrian. Arrizulo baserriko alaba Mañu Lizarazu Garmendiarekin ezkondu zen. Mañu, ordura arte, neskame egon zen Ondazarte baserrian. Bi seme izan zituzten: Juan Jose eta Nikolas Iradi Lizarazu.
Baserrian idiak zeuzkaten, belarra etxera ekarri eta holako lanetarako. Baserriaren beheko aldean pinudia zen; bolada batez, pinuak bota eta haiek garraiatzeko ere erabili zituzten idiak. Tarteka, demarako prestatu eta herriko dema-plazan ibiltzen ziren, Usurbilgo harri handia mugitzen. Apusturen bat edo beste ere agertzen da idiei buruzko kontakizunetan. Taberna orain dela 37 urte zabaldu zuten. Orain ere halaxe segitzen du: taberna-jatetxe moduan, Juanjo Iradiren eskutik.
Belabieta Azpiko (Gorriene) familia.
1 Txomin Alkorta Sarriegi. 2 Juan Jose Iradi Lizarazu. 3 Pedro Mari Lizarazu Garmendia. 4 Arantza Arruti Iraola.
Bengoetxe
aserri hau, hasiera batean, Bekoetxe izenez ezagutzen zen. Donostiako toponimian, baserri eta etxeen zerrendan, 1566an ageri da Bengoetxea izenarekin. Lehenbiziko nagusia Lesmes Arrillaga izan zen, Igeldoko alkatea izandakoa. Gizon handia zen, eta igandeko mezara gurdi
gainean eramaten zuten. Hiru seme-ala-
ba izan zituzten; alaba haietako bat izan zen baserriaren nagusia. Gero, Eibarrera joan zen bizitzera eta, amaren ondoren, haren alaba bat, Luzia Aranberri Arrilla- ga eibartarra, azaltzen da baserriaren na- gusi moduan. Bi etxebizitzako baserria zen. Baserria errentan hartuta azaltzen dira Pedro eta Ignazio Arrillaga anaiak. Baserriak 400.000 metro karratuko aza- lera zuen lurretan. Garai batean, base- rriaren zati bat erre egin zen.
Garai batean, igande arratsaldean Bengoetxea baserriko atarian erromeria izaten zen. Ondazarte baserriko Pedro Dorronsorok kontatzen zuen nola gaztetan aho-soinua jotzen zuen han; eta neska-mutil koadrila elkartzen zirela baserri aurreko zelaian eta ilundu arte dantzan egiten zutela. Horixe izaten zen garai hartako festa.
Baserriaren aldamenean, buzera bat zegoen: lur-azpian harriz egindako zulo borobil bat, mendi eta zelaietako urak jasotzeko erabiltzen zena. Balde batekin ateratzen zuten ura handik, etxekoek eda- teko edo ganaduari emateko. Baserriaren behealdean bazen iturri bat, Presalde izenekoa, han egiten zuten gobada.
Pedro Arrillaga Josefa Ignazia Aiestaranekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten: Nartzi- so, Martin, Gonzalo, Juanito, Xixili eta Pantxika Arrilaga Aiestaran. Martin Arrillaga semea gelditu zen baserrian. Amoene baserriko Dolores Olasagastirekin ezkondu eta baserriaren zati batean bizi
Bengoetxe baserria.
izan ziren. Bost seme-alaba izan zituzten: Kandido, Dolores, Juan Jose, Migel eta Jose Antonio Arrillaga Olasagasti. Baserrian baratza egiten zuten etxerako: babarruna, artoa, erremolatxa... Ukuiluan zortzi bat es- ne-behi eta txekorrak zeuzkaten. Dolores aritzen zen batez ere baserriko lanetan, Martin senarra, berriz, ganadu-tratante lanean. Baserrietan behiak erosi eta hiltegira eramaten zituen. Doloresen koinatu Arriolako Tomas Zubeldia morroi izan zuten etxean; baserriko lanetan laguntzeaz gain, peluke- ro-lanak ere egiten zituen.
Baserriaren beste etxebizitzan, Ignazio Arrillaga eta bere emazte Josefa Ignacia Mendiguren Irao- la bizi ziren, bost seme-alaba izan zituzten: Bitxori, Tomasa, Hilario, Balentin eta Anjelita. Anjelita alaba Mutegi baserriko Asentsio Etxabe Arrutirekin ezkondu, eta alaba bat izan zuten: Lourdes Etxabe Arrilla- ga. Hilario gerran hil zen; Balentin, berriz, etxean, gerratik itzuli eta be- rehala.
Balda-Azurza familia baserrian.
Baserrian behiak eta txekorrak zeuzkaten. Txekor haietako bat bereziki famatu egin zen inguruan, 1954an jaioa, urtebetera izugarri handia zen: 758 kg bizirik; eta 482, kanalean. Baserrian baratza eta esne-behiak zeuzkaten; esnea Gurelesara eramaten zuten, 1950 aldean enpresa sortu zenetik. Ordura arte, Donostiara jaisten zuten esnea saltzera, Benta Alegreraino asto gainean igo eta handik autobusean.
Bengoetxera bi artzain etortzen ziren Betelutik beren artaldearekin negua Igeldon pasatzera: Bartolo eta Eusebio Balda anaiak. 1969 aldean hasi ziren. 200 buru inguruko artaldea zeukaten, eta ardiak herriko hainbat zelaitan askatzen zituzten. Ardi-esnearekin, mamia eta gazta egiten zuten. Eusebio, anai gazteena, Bretxako merkatura joaten zen euren produktuak saltzera. Uda garaia, berriz, Aralar- ko Malloetan igarotzen zuten. Gerora, Bartolok artzantza utzi, eta lorezain lanetan hasi zen. Base-
rriaren beren partean Eusebio gelditu zen, eta Usurbilgo Egiluze-Txiki baserriko Arantxa Ugartere- kin ezkondu eta osatu zuten familia. Ardiak Igeldoko zelaiez gain, Usurbil, Aginaga eta Oriokoetan ere ibiltzen zituzten. 2011. urtean baserri osoa erosi zuten, bi etxebizitzak. 2013an baserriaren alde bateko teilatua erori zela-eta, baserri osoa konpondu zuten.
1 Anjela Arrillaga Mendiguren. 2 Itziar (Eibar). 3 Txomin (Eibar). 4 Josefa Ignazia Mendiguren. 5 Asentsio Etxabe Arruti.
Asentsio Etxabe eta Anparo, Bengoetxe baserriko neskamea.
1 Kandido. 2 Migel. 3 Dolores. 4 Jose Antonio. 5 Juan Jose Arrillaga Olasagasti.
Martin Arrillaga. Josefa Ignazia Mendiguren.
Benta Alegre
onostiako toponimian azaltzen denez, Bentalegre 1893an eraiki zuten. Etxeak bi solairu ditu eta, hortaz aparte, beheko aldean ukuilua. Baserria herriko kaskoaren sarreran dago, Koope- ratibaren eraikinaren parean, errepidearen beheko aldean.
Dokumentuan azaltzen diren lehenengo nagusiak Zelestino Aldanondo Martiko- rena eta Azpeitiko Nuarbeko Pantxika Etxezarreta Etxaniz dira, eta haien ala- ba: Natividad Aldanondo Etxezarreta. Zelestino Otondo (gaur egun, Balen- ziaga) baserrian bizi zen. Garai hartan, baserriak taberna eta ostatu moduan funtzionatzen zuen. Pantxikak Donos-
Etxean zazpi gela zeuzkaten alokairuan, eta leku askotako jendea izaten zuten. Gosaria ematen zieten. Gudamendiko tiropitxoneko tiratzaileetako batzuk Bentalegreko bezeroak ziren. tian lan egiten zuen; gero, Otondoneko ostatura etorri lanera eta bertan ezagutu zuten elkar. Zelesti- no, gero, kale-garbitzaile lanean aritu zen; Pantxika, berriz, etxeko beheko partean zeukan taberna txikian. Zelestinok eskusoinua jotzen zuen, tabernetan batez ere. Natividad Aldanondo Barrenetxe baserriko Jesus Illarramendirekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten: Dolores, Pakita, Maria Jesus, Juanita, Mari Karmen eta Zelestino. Mari Karmen txi- kitan hil zen. Jesus Antiguako Lizarriturri fabrikan ibili zen lanean. Etxean ganadua zeukaten: sei bat behi eta txekorrak. Azienda frontoi ondoko iturrira eramaten zuten ur edatera. Gobada egite- ra ere herriko kaskoko iturrira joaten ziren. Baratza dexente egiten zuten. Natik sindikatuan zi- harduen lanean, alabaren laguntzarekin. Ez zeukaten ordutegirik, baserritarrak noiznahi etortzen baitzitzaizkien. Sindikatuan ia denetik saltzen zuten: pentsua, garagarra, artoa, ardoa..., bertan errota txiki bat ere bazeukaten, artoa xehetzeko.
1 Natividad Aldanondo. 2 Eibarko lehengusua. 3 Frantziska Etxezarreta, 4 Maria Alberdi. 5 Zelestino Aldanondo. 6 Jesus Illarramendi. 7 Zelestino Illarramendi.
Etxean zazpi gela zeuzkaten alokairuan, eta leku askotako jendea izaten zuten. Gosaria ematen zieten gaua bertan pasatutakoei. Gudamendiko tiropitxoneko tiratzaileetako batzuk Bentalegreko bezeroak ziren. Haien arropen garbiketaz ere arduratzen ziren, eta haien txalekoen botoiak josteaz ere bai.
Zelestino semeak zenbait urtez segitu zuen baserrian ganaduarekin lanean. Esnea saltzera Amara Zaharrera joaten zen automobilean. Gerora, baserriko lana utzi eta kanpoan hasi zen lanean. Gaur egun baserria hutsik dago.
Jesus Illarramendi eta Natividad Aldanondo Zelestino Illarramendi Aldanondo umearekin. Zelestino Aldanondo Martikorena eta Frantziska Etxezarreta Etxaniz. Benta Berri aserriaren lehenengo aipamena, Donostiako t o p o n i m i a k o baserrien zerrendaren arabera, 1811koa da. Baserrian hiru etxebizitza zeuden eta familia bana bizi zen bertan. Topatu dugun lehenbiziko nagusia Iriarte baserriko Manuel Arrutiren izeba da. Honako hauek dira Benta Berrin bizi ziren familiak: Etxebizitza batean, Ramon Balerdi, bere amarekin. Ramonek ardotegi batean egiten zuen lan. Bigarrenean, Teixa Martikorena eta Txomin Eskarmendi bikotea. Hauek lau seme-alaba izan zituzten: Txomin, Ramuntxo, Karmelo eta Maite Eskarmendi Martikorena. Txomin aitak ardandegi batean egiten zuen lan. Txomin Eskarmendik Iriondo ardotegiko almazenean egiten zuen lan. Gogoratzen da 1941ean botila bat ardok pezetaren bi erreal balio zuela. Karmelo semeak esku-soinua jotzen zuen, makina bat urtean ibili zen San Juan eta Santa Ixabel eskean, bere esku-soinuarekin. Leihoa zabal-zabalik zuela entseiatzen zuen; inguruko etxeetatik ondo entzuten ziren haren musika-saioak. Hirugarren etxebizitzan, Bernardo Azpillaga eta Maria Arrillaga Aiestaran bizi ziren. Hauek alaba bat izan zuten: Pepita Azpillaga Arrillaga. Bernardo zenbait harrobitan ibili zen lanean, lurperatzaile ere aritu zen herriko hilerrian. Maria, berriz, Iriarte baserrian Txomin Eskarmendik Iriondo ardotegiko almazenean egiten zuen lan. Gogoratzen da 1941ean botila bat ardok pezetaren bi erreal balio zuela. aritzen zen lanean: otorduak prestatzen eta etxeko lanak egiten. Familia haiek guztiek aspaldi alde egin zuten baserritik, hura salduta. Ondoren, baserria erosi zutenek, eraikina erdi eroria zegoela-eta, guztiz eraitsi eta bi etxebizitza eraiki zituzten. Gaur egun beste familia batzuk bizi dira bertan.
1 Ramon Eskarmendi. 2 Txomin Eskarmendi. 3 Txomin Eskarmendi. 4 Teixa Martikorena.
5 Maitere Eskarmendi. 6 Karmelo Eskarmendi.
Benta Berri baserria. Ramon Balerdi.
Benta Berri Azpi
onostiako toponimiaren arabera, baserri hau 1862. urtean azaltzen da lehen aldiz, Amezti Garaikoa izenez. Amezti Garaikoa Amezti Zahar baserriarekin loturik zegoen. Bi baserriak horma batek bereizten zituen,
biena zen batek. Lehenbiziko nagusi
moduan Agustin Arruti e Iceta azaltzen da. Geroago, Jose Mari Landa Etxeberria eta Joakina Antonia Aldanondo Rezabal senar-emazte oriotarrak.
Ondoren, Joxe Gabilondo Aldanondo eta Zankardegi baserriko Pilar Mendiluze Arrizabalaga senar-emazteak. Hauek bi seme-alaba izan zituzten: Anjela eta Jose Alejandro Gabilondo Mendiluze.
Pilarrek zioenez, Igeldon baziren sor-
ginak. Izara zuria gainean jarrita ateratzen ziren gauean, herritarrak izu- tu eta zerbait kentzeko asmotan. Behin, Pilarri, etxerakoan, holako sorgina azaldu zitzaion. Izara kendu eta ondoko baserriko nagusia zen.
Familia hau, hasiera batean, alokairuan bizi izan zen, baina 1929. urtean erosi egin zuten baserria. Baserria, garai hartan, nahiko egoera txarrean zegoen; hori zela eta, bota eta guztiz berritu zuten. Bertan eraiki zuten berria eta, haren aldamenean, bi alturako eraikin bat. 1930. urtean, Benta Berri Azpi moduan azaltzen da. 1950ean beste pisu bat erantsi zitzaion aldameneko etxeari. Baserriak hainbat terreno zituen bere inguruan.
Joxe igeltsero lanetan aritzen zen. Gazterik hil zen. Jose Alejandro semeak ere igeltsero moduan jardun zuen; eta Antiguara joan zen bizitzera. Garai hartan, sei edo zazpi behi izaten zituzten ukuiluan. Anjela alaba, zazpi urte inguru zituela, behiak zaintzen egoten zen zelaian; eta inoiz behiren batek alde egiten bazion, hura ezin harrapaturik ibiltzen zen.
Pilar Mendiluze Agirrezabalaga.
1 Jabier Iraola Gabilondo. 2 Bizente Iraola Esnal. 3 Jose Mari Iraola Gabilondo. 4 Anjela Gabilondo Agirrezabalaga. 5 Mari Anjeles Iraola Gabilondo.
6 Sabino Iraola Gabilondo.
Pilar eta Anjela alaba gelditu ziren baserrian. Gerra garaian, patata erein berritan, soldaduek eraman egiten zituzten. Pilarrek etxe inguruko harkaitz-zulo batean ezkutatu zituen etxeko txanpon apurrak. Egun batean, dirua falta; nonbait, belarretan oinatzak utzi zituen, eta norbaitek jarraitu egin zion. Anjela Xatene baserriko Bizente Iraola Esnalekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Maria Anjeles, Gerra garaian, patata erein berritan, soldaduek eraman egiten zituzten. Pila- rrek etxe inguruko harkaitz zulo batean ezkutatu zituen etxeko txanpon apu- rrak. Egun batean, dirua falta; nonbait, belarretan oinatzak utzi zituen, eta nor- baitek jarraitu egin zion. Jose Mari, Jabier eta Sabino Iraola Gabilondo. Bizente beiragintzan aritu zen lanean; probintzian zehar egiten zuen lan, obra desberdinetan. Baserrian ere aritzen zen lanean. Goizaldeko laurak eta erdietan jaiki, belar-fardoa buru gainean jarrita ukuilura ekarri eta, ondoren, bizikleta hartuta goizeko seietarako lantokira joaten zen Donostiako Amara auzora. Anjelak etxeko lanak egiten zituen, eta egunean zehar ganaduarentzako eta baratzeko zereginak. Denetik landatzen zuten: babarruna, artoa, erremolatxa, arbia, alpapa... Behiez gain, oiloak, untxiak, indiar untxiak eta astoa ere izaten zuten. Inguruko etxekoandreek erraz antzematen zuten Bizente noiz zebilen inguruan, beragatik baino gehiago astoarengatik. Astoa ikusita, bazekiten Bizente ez zela urruti. Urtean zehar, sei bat belar- meta egiten zituzten beren terrenoetan.
1 Joxe Gabilondo. 2 Joxe Gabilondo. 3 Pilar Agirrezabalaga. 4 Anjela Gabilondo.
Edateko uraren bila, Erasoenea baserriko iturrira joaten ziren. Ganadua berriz, Txulotxo iturrira eramaten zuten. Gobada egitera ere Txulotxora jotzen zuten.
Biorreta
onostiako toponimian azaltzen den baserrien zerrendaren arabera, baserria 1776koa da. 1860an, Biorreta izenez azaltzen da, baita Bidaurreta ere. Mendizorrotz mendiaren beheko aldean kokatuta dago, Txalin tontorraren ondoan. ‘Venta de Casa de postas’ izan zela
ere azaltzen da. Bi altuerako eraikina da, manposteriako harriz egina. Sarreran harlauza handiak ditu. Beheko sua garai batekoen modukoa zuen, eta harrizko gazi-kutxa bat ere bai, animalien hilketako haragiak-eta gazitzeko. Gaur egun ere hantxe dago harrizko aska. Terreno asko ditu, eta haietako asko lauak dira.
Biorreta XVIII. mendearen bukaeran ostatua izan zen. Bilgune ezaguna zen, garaiko elizgizonek ere bazuten haren berri: 1813ko abuztuaren 21ean Donostiako eliz agintariak Biorretan bildu ziren hiria jasaten ari zen setioa zela eta. Handik hamar egunera, abuztuaren 31n, hiria erabat suntsituta geratu zen.
“Ostatua izan zen XVIII. mendearen bukaeran. Bilgune ezaguna zen, garai- ko eliz gizonek ere bazuten haren berri: 1813ko abuztuaren 21ean Donostiako eliz agintariak bertan bildu ziren hiria jasaten ari zen setioa zela eta. Hamar egun beranduago, abuztuaren 31n, hiria suntsituta geratu zen”.
Baserri honetan topatu ditugun lehenbiziko biztanleak Zelestino Zubeldia Sarasua eta Maria Anjela Martikorena Garate dira; gizona Egiluze baserritik etorria eta emaztea Bengoetxetik. Hiru seme-alaba izan zituzten: Manuela, Jose Antonio eta Anttoni Zubeldia Martikorena. Zelestino Plaiaundiko ‘Fraile’ harrobian aritu zen lanean. Orion Gaztaina-arroka esanda ezagutzen da leku hori, inguruan gaztainondo ugari zegoelako. Zelestino, lanean ez zenean, arrokan izaten zen ia beti: lanperna, olagarro, lapak eta bestelakoak harrapatzen. Jose Antonio eta Antxoni anai-arrebak ezkondu eta baserritik kanpora joan ziren bizitzera. Baserrian Manuela gelditu zen. Zankardegi
baserriko Joxe Errazkin Mendiluzerekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Maria Luisa eta Jose Mari Errazkin Zubeldia.
Baserrian ganadu asko izaten zuten: sei bat behi, zaldiak, astoa, ardiak, arkumeak eta idiak ere bai. Baratza asko lantzen zuten: artoa, babarrunak, patata... Etxeko idiekin, auzoko baserrietara joaten ziren zenbait lan egitera: goldatu, simaurrak atera, garoa garraiatu... Artoa, asto gainean jarrita, Hernaniko eta Orioko errotetara eramaten zuten, irina egitera.
Gerra aurretik, lineako autobusa Biorreta baserriraino iristen zen. Huraxe zen azken geltokia.
Gobada egitera bide nagusiaren beste aldean dagoen iturrira joaten ziren. Maria Anjela, barazkiak eta esnea saltzera Donostiako Bretxako azokara joaten zen. Asto edo behorrarekin Iturrietaraino joan, eta han autobusa hartzen zuen. Donostian, hainbat etxetako maindire zikinak biltzen zituen, eta iturrian garbitu. Ganadua ere hara eramaten zuten, ur edatera; etxerako ura ere handik hartzen zuten, eta baldean eraman.
Harrizko gazi kutxa.
Ehizan asko ibiltzen ziren Zelestino eta Jose Antonio, eta baita Jose Mari Errazkin eta haren lehengusu Jose Mari Zubeldia ere, Jose Antonioren semea. Zubeldiatar aita-semeak arrantzara ere askotan joaten ziren; oso trebeak ziren horretan, eta arrain asko harrapatzen zuten: muxarrak, lupiak, lanpernak...
Bi anai-arrebak baserrian gelditu ziren. Maria Luisa Bengoetxe baserriko Kandido Arrillaga Olasagastirekin ezkondu eta seme bat izan zuten: Joseba Arrillaga Errazkin.
Gaur egun ganadu asko dute baserrian: behiak, zaldia eta behorrak, ardiak... Baratzeko lana ere egiten dute. Kandido eta Joseba aritzen dira baserriko lanetan.
1 Zelestino Zubeldia. 2 Jose Antonio Zubeldia. 3 Jose Mari Errazkin.
1 Zelestino Zubeldia. 2 Jesus Martinez. 3 Jose Antonio Zubeldia. 4 Jose Maria Errazkin. 5 Maria Luisa Errazkin.
Biorretako senideak.
Arraskako uraren irteera.
1 Manuela Zubeldia. 2 Jose Mari Errazkin. 3 Maria Jesus Zubeldia. 4 Zelestino Zubeldia.
Borda
orda baserriaren lehen aipamena 1839. urtean azaltzen da, Eraunzetaborda izenez. Jose Frantzisko Iraola Martikorena, Praxku, Arkaitza baserrian bizi izan zen; Josefa Usategi Etxebesterekin ezkonduta, Borda baserrira aldatu ziren. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Lehenbiziko biak umetan hil ziren, eta ez dugu haien izenen berri jakin. Hauek dira ondorengo seiak: Iñaxi, Kontxa, Joakin, Bernardo, Nati eta Maritxu Iraola Usategi. Maritxu ere umetan hil zen; eta Joakin eta Nati, berriz, gazte zirela.
Baserrian abere asko zen: zortzi bat behi, txekorrak, idiak, astoa eta oiloak. Soroa, berriz, askorik ez, eta gainera aldapatsua. Baserriaren eskuin aldean, iturri bat zegoen; etxerako ura bertatik hartzen zuten, gobada egin ere bertan. Behiak Erauntzeta baserrirako bidean zegoen errekara eramaten zituzten ur edatera. Praxku auzolanean aritzen zen inguruko baserrietan, soroko lanak egiten. Erauntzeta Txiki
Kontxa Iraola Usategi moja egin zen. “Abitu hartzea” Astigarragan egin zuen, hango agustinetako klausurako mojetan. Igeldotik zenbait herritar eskurtsioan joan ziren autobusez, Kontxaren zeremo- niara. baserriaren parean ere bazuten terrenoa. Handik gora makina bat belar-fardo bizkarrean ekarria zen Praxku. Josefa, berriz, Donostiara joaten zen egunero, esnea eta barazkiak saltzera, etxean zuten asto handi batek lagunduta. Fruta ere dezente izaten zuten, batez ere udarea eta sagarra. Baserrian, hasiera batean, Ignazia, Bernardo eta Kontxa gelditu ziren. Bernardo ezkondu eta Usurbilera joan zen bizitzera. Kontxa, berriz, moja, Astigarragara. Baserrian Iñaxi gelditu zen. Artikula Handiko Tomas Telleria Gorostegirekin ezkonduta, lau seme-alaba izan zituzten: Arantxa, Lourdes, Nekane eta Joxan Telleria Iraola. 1976. urtean baserria saldu eta Usurbilera joan ziren bizitzera. Gerora, Xanti Zubillaga eta Pepita Azpillaga jarri ziren Bordan bizitzen, beren seme-alabekin. Zazpi izan zituzten: Bakartxo, Jon, Mari Jose, Edurne, Axier, Iker eta Agurtzane. Familia honek ere ganadu asko izan zuen. Tamalez, baserria erre eta alde egin behar izan zuten handik. Hasiera batean, Etxe Nagusin jarri ziren, denbora batez. Gerora, Zumarragara aldatu ziren. Gaur egun, baserria erorita dago, eta egoera txarrean.
Ezker eskubi: Inaxi Iraola Usategi, Bernardo Iraola Usategi, Josefa Usategi Etxebeste eta Praxku Iraola Martikorena.
Inaxi Iraola Usategi eta Tomas Telleria Gorostegi. Praxku Iraola Martikorena eta Inaxi Iraola Usategi.
Borda Berri
orda Berri baserriaren lehenengo aipamena 1811. urtekoa da. Jose Mari Iraolaren familiarena zen. Haren ama Balbina Insausti Beasain aldeko Matxinbentatik etorri zen Eraunzeta baserrian bizitzera, bere anaiekin. Borda baserriko Antonio Azurza Usategirekin ezkondu eta 1922an etorri ziren biak Borda Berrira bizitzera, beren bi seme-alabekin batera. Gerora, Borda Berrin bizi zirela, beste hiru seme-alaba izan zituzten: Rosa, Emili eta Alejandro.
Baserria zaharra zen oso: leihoak kristalik gabe, teilatua puskatuta, eta urik ez eta argirik ere ez. Beheko alde guztia ukuilua zen. Goiko aldean, berriz, gelak eta sukaldea zeuden. Antonio Azurza Usategik harrobian egiten zuen lan, eta oso gazte hil zen. Balbina alargun geratu zen, lau seme- alabekin. Bere anaia batek behia oparitu zion. Baserrian erlojurik ez zegoenez, Balbinak zerura begiratuz kalkulatu
Baserria zaharra zen oso: leihoak kris- talik gabe, teilatua puskatuta, eta urik ez eta argirik ere ez. Beheko alde guztia ukuilua zen. Goiko aldean, berriz, gelak eta sukaldea zeuden. Erlojurik ez zeuka- tenez, Balbinak zerura begiratuz kalku- latu behar izaten zuen zer ordu zen. behar izaten zuen zer ordu zen. Lan asko eginda, txerria eta astoa izatea lortu zuen. Astoarekin egunero Antiguara jaisten zen esnea banatzera; han, txerri-jana biltzen zuen, etxeko txerria gizentzeko. Balbina Insaustik, 1946an, alokairua ordaintzen zuen. Jose Mari Iraolak baserria saldu nahi zuen, baina Balbinak, dirurik ez zuenez, alokairuan jarraitu zuen 1970era arte. Gaiztarrotarrei baserriaren inguruko terrenoak saldu zizkieten. Baserria ere saldu nahi zuen, baina Balbinak ez zuen onartu. Baserria salduz gero, ez zuela terrenoak saltzen utziko. Azkenean, Balbinari saldu zion eta Rosa Azurza Insausti maiorazkoaren izenean geratu zen. Borda Berri Txikin piztutako sute baten ondorioz, baserri erdia erori egin zen. Auzolanean herriak lagundu zuen konpontzen, materiala anaia batek ekarri zuen. Rosa Azurza Insausti Ekogor baserriko Patxi Lizarralderekin ezkondu zen. Honek, 1947an, Antiguako Lizarriturri lantegian egiten zuen lan. Etxean hiruzpalau ganadu-buru zituzten: txerria, oiloa, astoa... Rosa bere astoarekin Bretxako merkatura jaisten zen, esnea eta barazkiak saltzera; eta etxerakoan, txerri-jana etxeratzen zuen. Gudamendi aldera ere makina bat buelta eginak dira, esnea eta barazkiak eramatera. Goizeko sei eta erdietarako joaten ziren. Emili ere makina bat buelta egina da, autoa hartu eta Ibaetako errotara joaten zen irina egitera, eta etxerakoan, ote pila bat ekartzen zuen, sutarako.
Alejandrok 18 urte bete zituenean, bere bila etorri eta gerrara eraman zuten, urrutira. Fronteko lehen lerroan ibili zen, ametrailadorarekin. Gerra ostean, Cervezas El Leon enpresan egin zuen lan. Gudamendin proiektu bat zeukatela-eta, bertan lan egiteko eskatu zioten. Eraikina
1 Balbina Insausti Oria. 2 Rosa Azurza Insausti. 3 Soravilla (Betelukoa). egiten ari zirenei ur freskoa eramatea zen bere eginkizuna. Pintxe deitzen zioten. Azkenean ezizenarekin gelditu zen. Gerora, usoen tiradetarako janaria ematen egin zuen lan. Emilik jostun-lanak egiten zituen. Jendeak telak ekarri eta Emilik neurriak hartzen zituen, soinekoak, trajeak eta bestelako arropak egiteko. Emili Azurza Beteluko Bartolo Baldarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten Alex eta Migel Anjel Balda Azurza. Urte batzuk ‘Eulalia Enean’ bizitzen egon eta gero, Borda Berrira itzuli ziren senar-emazteak.
1 Balbina Insausti Oria. 2 Rosa Azurza Insausti. Balbina Insausti Oria. Borda Berri Txiki
orda Berri baserriaren ondoan zegoen etxe txiki bat zen Borda Berri Txiki. Baserria 1863 ingurukoa dela uste dugu. Bertako ukuiluan sutea izan zen eta etxea osorik erre zen, baita Borda Berri baserriko zati bat ere. Auzolanean konpondu zuten, herritarren laguntzarekin, eta
bolada batez leihoetan kristalik ez zela eta urik gabe bizi izan ziren.
Orioko Bittor Bengoetxea Maria Luisa Berridirekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Manoli, Pepita, Bittor, Inaxi eta Maria Luisa. Errentan bizi izan ziren. Kamio baserriaren behealdean iturri bat zegoen, eta Maria Luisa egun guztian ura ekartzen ibiltzen zen, gora eta behera, kantari. Oso emakume alaia zen.
Bittorrek harrobian lan egiten zuen; alaba guztiak neskame joan ziren, edo umeak zaintzera. Bittor semea, berriz, sei urte zituela, lurrean zegoen argindar kable bati heldu eta hil egin zen. Etxean behi bakarra zuten, baratza ere ez zuten askorik egiten. Golderako, edo laguntza behar zutenean, idiak eskatzen zizkio- ten Kamioko Jose Ramon Zendoiari; Egun batean, etxeko bi alaba Astigarraga- ra bidali zituzten astoarekin, artoa erama- tera; eta bidea ez zekitela-eta, amak esan zien astoari jarraitzeko, eta zuzen iritsi zi- ren Astigarragara, galdu gabe. gero, trukean berari laguntzera joaten ziren: metak egitera edo arto jorrara... Egun batean, etxeko bi alaba Astigarragara bidali zituzten astoarekin, artoa eramatera; eta bidea ez zekitela-eta, amak esan zien astoari jarraitzeko, eta zuzen iritsi ziren Astigarragara, galdu gabe. Ama-alabak besteentzako gobada egiten aritzen ziren: Donostiako Alde Zaharreko etxeetako atarietatik jasotzen zuten arropa eta maindireak, eta etxera ekarri, garbitu eta berriz ere bueltan eramaten zituzten. Aldameneko base- rriko Rosik, Borda Berrikoak, irrati txiki bat lortu zuen nonbaitetik, eta Borda Berri Txikiko alabak Rosirengana joaten ziren irratia entzutera.
Bittor Bengoetxea Otegi.
Maria Luisa Bengoetxea Berridi alaba Kamio baserriko Ramon Zendoiarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten: Maria Lourdes eta Maria Dolores Zendoia Bengoetxea. Urte batzuetan Mendi Gain baserrian bizi izan ziren. Gerora, 1956 aldean, Etxeluze baserriko Aristegieta familiakoak etorri ziren Borda Berri Txikira bizitzera, eta bi etxebizitza egin zituzten. Goikoan, Anjela Aristegieta eta Burgosetik etorritako Ruperto Ortega jarri ziren bizitzen, eta hiru seme izan zituzten. Rupertok Gurelesan egin zuen lan jogurtak banatzen 1974 arte. Orduan, taxilari- lanean hasi zen, eta 35 urtez aritu. Behekoan, Maria Aristegieta eta Bekoetxeberriko Juanito Urruzmendi jarri ziren bizitzen, eta bi alaba izan zituzten. Juanito iturgintza lanean aritu zen. Bolada batean, etxean gela batzuk alokatu zituzten. Gaur egun, etxebizitza moduan jarraitzen du eta bi familiek bertan bizitzen jarraitzen dute.
Ramon Zendoia meta egiten
Kamio baserrian.
Borda Berri Txikiko familia.
Buena Vista
ztapidek ‘Lengo egunak gogoan’ liburuan hala zioen: ‘Buena Vista ta Leku Eder eta oiek danak bisitatu giñuzen, eta atzera Donostira etorri giñan...’.
Donostiako toponimiaren arabera, 1920an azaltzen da eraikin honen aurreneko aipamena. Eraikina 1892. urtekoa da.
Buena Vista Balentin Zamora Arratibel eta Josefa Ibarguren Landa bikoteak eraiki zuen, Txoxa Berri baserriaren al- dameneko zelai zabal batean. Hasieran, ostatu moduan jarri zuten, eta Txoxa Berri baserritik bertara etorri ziren bi- Balentin Etume baserriaren teilatua berritze-lanean ari zela, teilatu gainetik erori eta hil egin zen, 36 urte zituela. zitzera. Lau seme-alaba izan zituzten guztira, bi zaharrenak, Joxe eta Martina Zamora Ibarguren, Txoxa Berri baserrian bizi ziren garaian jaio ziren, eta hurrengo biak, Balentin eta Joakina Zamora Ibarguren, Buena Vistan. Gehienbat, harrobietako langileak egoten ziren bertan apopilo. 1919an, hiru anai-arreba, Balentin, Joakina eta Martina, Kubara joan ziren bizitzera. Bost bat urte pasa zituzten han, eta gero berriz bueltan etorri ziren. Balentin Zamora Arratibel arotz lanean ibili zen etxez etxe. Egun batean, Etume baserriaren teilatua berritze-lanean ari zela, teilatu gainetik erori eta hil egin zen, 36 urte zituela. Heriotzaren ondoren, Josefa alargunak bere seme Joseren laguntzarekin jarraitu zuen pentsioan lanean. Martina Zamora Ibarguren alaba Ibaetako Berakotegi baserriko Joxe Irizarrekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Anjel, Luis eta Karmen Irizar Zamora. Karmen moja joan zen. Luis sukaldaria izan zen. Luis Irizar famatua. Hainbat proiektutan eta lekutan aritu zen lanean:
1 Balentin Alberdi (Irun). 2 Jose Manuel Alberdi (Irun). 3 Jose Manuel Sagardia. 4 Iñaki Alberdi (Irun). 5 Arantxa Irizar Zamora (Buena Vista). 6 Anjel Irizar Zamora (Buena Vista). 7 Arantxa Sagardia.
Ingalaterrako Hilton Hoteleko jatetxean, Madrileko Hotel Alcalan… Zarauzko Euromar euskal sukaldaritza-eskola berriaren sortzaileetako bat izan zen. Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxea ireki zuen, Jabier Zapirainekin batera. Donos-
tiako Alde Zaharrean ere bere izena zera- man sukaldaritza-eskola sortu zuen.
Joxe Zamora Ibarguren, semea, Artikula Txiki baserriko Anttoni Sagardia Urkia- rekin ezkondu zen, alaba bat izan zuten: Anttoni Zamora Sagardia.
Anjel Irizar Zamora, Martina Zamora eta Joxe Irizarren semea, Anttoni Zamora Sagardiarekin ezkondu zen, eta bost se- me-alaba izan zituzten: Anjel, Arantxa, Jose Luis, Jabier eta Iñaki Irizar Zamora.
Antxoni eta Maria ahizpek jarraitu zuten lanean pentsioan urte batzuetan. Garai hartan, sagardotegi moduan ere funtzio- natu zuen; gizonezkoak bakarrik sar zi- 1 Maria Sagardia (Artikula Txiki). 2 Antxoni Sagardia Zamora. 3 Anjel Irizar Zamora (Buena Vista). 4 Antxoni Sagardia (Artikula Txiki). 5 Anjel Irizar Zamora. tezkeen sagardotegira. Gerora, 1971. urtean, Anjel eta Antxoni senar-emazteek obra handia egin zuten, beren senideen laguntzarekin, eta eraikina guztiz berrituta, jatetxea eta logelak jarri zituzten. Eta hainbat urtez lanean aritu dira. Gaur egun, jatetxea ez dago martxan, eta Arantxa Irizar Zamora bizi da bertan bere familiarekin. Buztinzuri
onostiako toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan, 1832. urtekoa da baserri honen aurreneko aipamena, Buztin Suri izenez azaltzen da.
Buztinzuriren lehenbiziko jabeak Aiestaran sendikoak izan ziren. Gerora, Nartziso Lizarazu Garmendiak erosi zuen baserria. Nahiko egoera kaxkarrean zegoela-eta, konpondu egin zuen. Nartziso haurra zela atera zen Arrizulo baserritik, eta batean eta bestean ibili zen lanean, morroi: Balentziaga baserrian;
Denentzat Mesede (Matxekoene) baserriaren inguruan zegoen txabola batean, bertan idi-parea, behiren bat eta zaldia ere bazituela... Handik pixka batera, aurretik erosia zuen Buztinzuri baserrira jo zuen bizitzera.
Nartziso Lizarazu Garmendia eta Lapabide baserriko Ramoni Martikorena Usategi ezkondu eta baserrian jarri ziren
Nartzisok, baserriko lanaz apar- te, itsas-belarrak (algak) bildu ere egiten zuen. Gogoko zuen arrokan ibiltzea: arrantzan, lapak eta lanper- nak eskuratzen, edota olagarroak harrapatzen. Kirolari moduan ere ezagu- na izan zen: korrika, bizikletan, deman...
bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Maria Anjeles, Mari Jose eta Joxe Lizarazu Martikorena. Ukuiluan, sei bat behi izaten zituzten, eta idiak. Ganaduarentzat ‘garagar pulpa’ ekartzen zuten garagardotegitik. Esnea Gurelesara eramaten zuten. Baratzeko lana ere egiten zuten, baina batez ere etxerako.
Nartzisok, baserriko lanaz aparte, itsas-belarrak (algak) bildu ere egiten zuen. Gogoko zuen arrokan ibiltzea: arrantzan, lapak eta lanpernak eskuratzen, edota olagarroak harrapatzen. Lizarazutarrek arroketan ibiltzeko zaletasun eta abilezia izan dute, eta Nartziso ere, trebea zen oso.
Garai batean, kirolari moduan ere ezaguna izan zen: korrika, korrikalari gisa nabarmendu zen gehienbat eta Auñamendi Eusko Enziklopediak hiru norgehiagoka garrantzitsu jokatu eta irabazi egin zituela jasota ditu: Fernando Kortaberria, Juan Jose Olano eta Tomas Ugartemendiaren aurka. Aizkoran ere aritu zen. Esate baterako, 1970eko uztailaren 5ean Igeldon antolatutako lehiaketan aritu zen, Jose Mari Etxebeste, Manuel Errazkin eta Juan Jose Olano igeldoarren aurka. Urte askoan ikusi izan dugu herriko zein inguruko beste hainbat plazatan. Gerora, baserria saldu eta beste ingurune batera joan zen bizitzera.
Gaur egun beste familia bat bizi da baserrian, etxebizitza moduan.
Nartziso Lizarazu Garmendia. Nartziso Lizarazu Garmendia idiekin. Denontzat Mesede
aur egun baserria dagoen lekuan, 1900. urte inguruan txabola edo borda bat zegoen, bere aterpearekin. Idatzi zaharretan, baserriaren lehen aipamena 1943. urtean azaltzen da. Pixkana-pixkana, zenbait
obra eginez etxea handitzen joan ziren;
azkenean, lau etxebizitza osatu zituzten. Donostiako toponimiaren arabera, 1995. urtean azaltzen da lehen aldiz izen honekin: Denontzat mesede. Argi dugu baserria zaharragoa dela, baina izen honekin urte horretakoa da topatu dugun lehen datua.
Baserriaren aurretik zegoen borda aterpea zenez, baserriaren ondoko bidetik pasatzen zen jende asko gelditzen zen atseden hartzen eta,
Kontxa Ugartek gogoan du gerra garaian
etxe inguruan tankeak ibiltzen zirela, soldaduz beteta, Mendizorrotzetik herri aldera tiroak jotzen. Noiznahi etortzen ziren etxera, eta harrapatzen zuten guz- tia jan. Eskaileretan jarrita, errosarioa errezatzen zuten; nafar batzuek, euska- raz. Maria Insausti amona harriturik egoten zen haiei begira.
eguraldi txarra zenean, baita aterpetzen ere. Denek aipatzen zuten aterpeak mesede handia egiten ziela, hortik sortu zen baserriari Denontzat Mesede izena emateko ideia.
Topatu dugun lehenbiziko jabea Benita Garin da, Plazaetxe baserrikoa. Geroago, Axurriki baserriko Antonio Ugarte Esnal eta Borda Berri Txikiko Maria Insausti Oria senar-emazteek erosi zuten baserria. Mariaren ama, Rosa Oria, alargun gelditu zenean Matxinbentatik Erauntzeta baserrira etorri zen bizitzera, seme-alaba guztiekin. Maria alaba Antoniorekin ezkondu zenean, hasieran Borda Berri Txiki baserrian jarri ziren bizitzen. Geroago etorri ziren Denontzat Mesedera. Bost seme-alaba izan zituzten: Juanito, Isidro, Kontxa, Joxe eta Juan Bautista Ugarte Insausti.
Antonio eta Mariak ukuiluan sei bat behi izan zituzten, eta beste hainbat txekor, baita oilo batzuk ere. Baratza pixka bat egiten zuten, batez ere etxerako. Baratzeko lanaz Maria arduratzen zen gehien bat. Antoniok Donostiako udalarentzat lan egiten zuen, kaminero moduan. Mariaren ahizpa Balbina Borda Berri baserrian bizi zen. Bertan asto bat zuten, eta Maria Balbinarengana joaten zen, marmitan esnea hartuta; gero biak elkarrekin jaisten ziren Antiguara, astoarekin esnea etxez etxe saltzera; eta bueltan txerri-jana ekartzen zuten. Gobada egitera Erasoene baserriko iturrira joaten ziren. Etxe inguruan aska bat zegoen, eta tarteka bertan aritzen ziren. Etxerako ura Din-Din eta Etumeko iturrietatik ekartzen zuten.
Seme-alaba batzuk kanpora joan ziren bizitzera; eta Juanito, Kontxa eta Jose baserrian gelditu ziren, etxebizitza banatan. Juanito Ugarte Insausti eta Ganbaretxe baserriko Pakita Huegun ezkondu eta hiru alaba izan zituzten: Miren, Lourdes eta Mari Jose Ugarte Huegun. Juanitok garagardotegian lan egiten zuen.
Ezker eskubi: Juanito, Joxe, Isidro, Bautista, Kontxa Ugarte Insausti, Maria Insausti Oria eta Antonio Ugarte Esnal.
Antonio Ugarte Esnal.
Kontxa Ugarte Insausti Arritxulo baserriko Joxe Lizarazu Garmendiarekin ezkondu zen; eta hiru seme-alaba izan zituzten: Kontxi, Josetxo eta Ixiar Ugarte Lizarazu. Josetxo gaztetan hil zen arrokan. Kontxa Gudamendin aritzen zen garbiketa-lanak egiten. Joxe, berriz, gidari moduan kamioiarekin, Garmendia enpresan. Josek izugarrizko afizioa zuen arrokara jaisteko; lanera joan aurretik, goizean goiz, arrantza egitera jotzen zuen arrokara eta lupiaren bat edo beste harrapatuta etxeratzen zen. Ogitarteko bat hartu eta bidean erdia janez joaten zen lanera, beste erdia bazkaritarako gordeta. Joxe Ugarte Insausti Murgil baserriko Karmen Zapirainekin ezkondu zen. Lau seme-alaba jaio ziren: Iñaki, Jose Luis, Imanol eta Igone Ugarte Zapirain. Jose igeltsero aritzen zen eta Karmen etxeko lanaz arduratzen zen. Isidro Ugarte Insausti Monte Igeldon automobilentzako sarreran dagoen langaren ondoko etxean bizi izan zen, bere emazte Axun Azurzarekin. Alaba bat izan zuten: Koro Ugarte Azurza. Igeldoko jolas parke ezaguneko sarreran egiten zuten lan senide guztiek, jendeari kobratzen. Juan Bautista Ugarte Insausti Kontsuelo Aldalurrekin ezkondu zen. Hasiera batean, baserrian bertan bizi izan ziren; han zirela, bi seme-alaba izan zituzten: Jaione eta Xabier Ugarte Aldalur. Gero, Lasartera joan ziren bizitzera. Juanek Michelin lantegian lan egin zuen.
Gaur egun, familia bakoitzaren ondorengoek jarraitzen dute etxebizitza bakoitzean bizitzen. Durandegi
aserri honen lehen aipamena, Donostiako toponimiaren arabera, 1566. urtekoa da eta Durandegui moduan azaltzen da; 1864an, berriz, Dorandegui. Baserria bi zatitan egina dago, eta orain urte gutxi konpondua dago berriz.
Frantziska Odriozola Ezeiza, Durandegikoa, Altzako Arruti batekin ezkondu zen, eta hiru alaba izan zituzten: Maria, Patrizia eta Josefa Arruti Odriozola. Maria gelditu zen baserrian eta Ibarrako Elias Zubelzu Otegirekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten: Pablo eta Felix Zubelzu Arruti.
Elias Zubelzuren anaia Josek baserrian laguntzen zuen, baina Ansotegin bizi zen morroi moduan. Etxean beste mutil bat hartu zuten, familiakotzat, Jose Luis. Michelin lantegian egiten zuen lan, baina baserriko lanetan ere laguntzen zuen.
Maria egunero joaten zen Antiguara bere astoarekin, barazkiak eta esnea saltzera. Gerora, gurditxo bat erosi zuen. Ukuiluan beti izan ohi zuten ganadua: txerria, astoa, oiloak… Inguruko baserrietara ere joaten ziren auzolanera, goldean laguntzera esate baterako. Baratza ere askotxo egiten zuten, eta fruta- arbolak ere bazituzten. Maria egunero joaten zen Antiguara bere astoarekin, barazkiak eta esnea saltzera. Gerora, gurditxo bat erosi zuen. Baserri ondoan aska bat zuten, eta ganaduarentzako ura bertatik hartzen zuten. Gobada ere bertan egiten zuten. Pablo semeak Matia erresidentzian lan egin izan zuen, igeltsero moduan, mantenuan. Erretiroa hartuta, bertan bizi izan zen, 2022an hil zen arte. Felix anaia, berriz, mekaniko aritu izan zen, makina-fresatzailean.
Maria Arruti Ezeiza dantzan.
Baserriko atean. Jose Luis eta Patrizia Arruti Ezeiza.
Zaharren Eguneko oroigarriarekin: Maria Arruti Ezeiza. Egiluze
aserria Igeldoko mendebaldean dago; haren lurrek muga egiten dute Oriorekin. Iranguren eta Egiluze erreken arteko zelaitxo batean eraiki zen XIX. mendean. Zubeldia-Sarasua sendia bizi zen han. Haien seme bat, Zelestino, Biorreta baserrira ezkondu zen. Hainbat
urtez etxea hutsik eta utzita egon eta, gero, 1989tik okupatuta dago.
Ez da ospe oneko etxea izan Egiluze, etxe horretara bizitzera joaten ziren
baserritarrek ahal bezain laster alde egiten zuten bertatik. Horren ondorioz, ez omen da inoiz inor bertan hil. Lur mutur horretan dena da latza eta traketsa: Zakarro izenez ezagutzen da ingurua. Ibaetako aiton bati entzuna da: “Egiluzen ahuntzak ere ez dira zuzen ibiltzen”.
Azken urteetan, baina, oso aparte zegoen leku lasai hura orain ohiko pasabide bihurtu da, eta jendetza hartzen du egunero. Batetik, Donostiatik
Ez da ospe oneko etxea izan Egiluze,
etxe horretara bizitzera joaten ziren ba- serritarrek ahal bezain laster alde egi- ten zuten bertatik. Horren ondorioz, ez omen da inoiz inor bertan hil. Lur mu- tur horretan dena da latza eta traketsa: Zakarro izenez ezagutzen da ingurua. Ibaetako aiton bati entzuna da: “Egi- luzen ahuntzak ere ez dira zuzen ibiltzen”.
Oriora doan GR121 ibilbidea Egiluze azpitik igarotzen da eta hamaika oinezko ibiltari pasa ohi da bertatik, udan batez ere. Bestalde, Buztinzuri bidetik Lusarbe baserrirantz doan bidexka, kostaldeko Donejakue bidearen zatia izanik, erromes askok erabiltzen du eta bide hori Egiluze baserriaren goialdetik igarotzen da.
Egiluze baserri azpiko arrokei Ur Berdea deitzen zaie, Egiluze eta Iranguren erreketatik itsasora
Egiluze baserria.
doan ur gezak harrian sortzen dituen alga berdeek ematen diote izena. Itsaslabar ugari dago inguru horretan, arriskutsuak bezain erakargarriak. Egiluze baserriaren inguruak, bestalde, naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du: Txilardiak, otadiak, haltzadiak, ameztiak eta hariztiak aurki daitezke, besteak beste, inguru horretan.
Ekogor
aserri honen lehen aipamena, Donostiako toponimiaren arabera, 1512. urtekoa da, eta Hecogor izenarekin azaltzen da. 1776an, berriz, Ecogormaior izenez eta, gerora, beste izen batzuekin ere bai.
Baserriaren lehenengo nagusi moduan, Joanes de Ecogora aipatzen da, 1512. urtean. Merkataria zen Joanes. Haren semea ere aipatzen da: Joanes de Ecorza. Santiago-bidea baserri ondotik pasatzen zen, eta merkatu funtzioa betetzen zuen. 1795ean, Juan Jose Berridi Zialzeta oriotarra eta Katalina Erauntzetamurgil igeldoarra senar-emazteak azaltzen dira baserriaren historian. Bost seme-alaba izan zituzten.
Ignazio eta Esteban anaiak, umeak zi- rela, Igarako eskolatik etxerako bidean zihoazela, ur-kolpe handi batek jo eta eraman egin zituen arrastan. Inguruko batzuen laguntzaz, Esteban errekatik ateratzea lortu zuten; baina Ignazio ito- ta topatu zuten Ondarretako tenisaren parean. 1840. urtean, Jose Ignazio Berridi eta Manuela Kamino usurbildarra senar-emazteak bizi izan ziren Ekogorren. Lau seme-alaba izan zituzten. 1875ean, seme haietako bat azaltzen da: Nikolas Berridi Kamino. Nikolas Paulina Zelaiarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Gerora, Maria Pilar Berridi Zelaia, bertako alaba, Garinen jaiotako Jose Lizarralde Usabiagarekin ezkondu zen. Joxe bederatzi urterekin etorri zen, edo ekarri zuten, harrobian lan egitera, laguntzaile moduan. Maria Pilarrek zortzi seme-alaba izan zituen: Ignazio, Paulina, Esteban, Maddalen, Juan, Patxi, Pantxika eta Maria Luisa Lizarralde Berridi. 1912. urtean, Donostiako Irigoien eta Landa familiari erosi zioten baserria.
1 Alejandro Zubizarreta Agirrezabal. 2 Magdalena Lizarralde Berridi. 3 Tomasa Lizarralde Berridi. 4 Pedro Amondarain. 5 Maria Mitxelena Mendizabal. 6 Esteban Lizarralde Berridi. 7 Juan Bautista Lizarralde Berridi. 8 Maria Luisa Lizarralde Berridi. 9 Pantxika Lizarralde Berridi. 10 Patxi Lizarralde Berridi. 11 Paulina Lizarralde Berridi. 12 Jose Agustin Arzallus.
Gainerako seme-alabak batera eta bestera sakabanatuta, Esteban Lizarralde Berridi gelditu zen baserrian. Maria Pilar Mitxelena Mendizabalekin ezkonduta, lau seme-alaba izan zituzten: Esteban, Pilar, Kattalin eta Joseba Lizarralde Mitxelena. Esteban aitaren garaiko lehen urteetan bederatzi esne-behi izan zituzten; gerora, Estebanek baserrian jarraitu zuenez, behi gehiago jarri zituzten. Esteban semea Felipa Arruabarrena Lekuonarekin ezkondu zen. Garai hartan, bi idi pare eta 30 esne-behi izan zituzten baserrian. Esteban gazterik hil zen eta, horren ondorioz, kendu egin zuten ganadua. Donostian hartzaile asko zuten, eta esnea, barazki eta fruta asko saltzen zuten. Sagarra eta melokotoia izaten zuten, batez ere. 60.000 kilo sagar biltzera iritsi izan ziren. Ibaetan garai hartan sei sagardotegi ere baziren, eta sagar asko haiei saltzen zieten. Baserrian tolarea zuten eta sagardoa bertan egiten zuten. Garai hartan, jendea xianbrerarekin etortzen zen sagardotegira, jatekoa etxetik ekarrita.
600 litroko bukoiak ere bazituzten, eta Donostiako kaira eramaten zituzten arrantzaleentzat. Patroiak agintzen zien zenbat ‘bedeinkatu’ behar zuten sagardoa, alegia zenbat ur erantsi behar zioten. Batzuetan, arrantzaleak ere joaten ziren baserrira laguntzera, sagardoa egin eta dastatzera.
Dolarea.
Gudamendiren goiko aldetik Sorgin erreka jaisten da; ganadua errekara eramaten zuten, ur edatera. Etxean ere bazuten aska, gobada-harria eta guzti (goharria); bertan garbitzen zuten etxeko arropa. Estebanen ondoren, Joseba gelditu zen baserrian, seme gazteena. Pilar Huizirekin ezkondu eta bi seme izan zituzten. Baserria berritu egin zuten; eta gaur egun ere haiek segitzen dute bertan bizitzen, beren familiarekin.
Ekogor baserria Ibaeta eta Igara arteko mugaldean dago, kokatuta, eta bertakoak igeldoar sentitu izan dira.
Elizondo
X. mende hasieran Elizondo etxeak bi solairu zituen. Urte
askoan mojak bizi izan ziren han. Haietako batzuek eskola ematen zuten Igeldoko eskola zaharrean. Garai hartan, etxearen eskuinaldeko behealdean bi ahizpa bizi ziren:
Joxepa `kartera´ eta Joxpinaxi.
Etxearen ezkerraldeko behealdean Pako Calongek lehen sagardotegia zabaldu zuen 1940ko hamarkadaren hasieran, bere senitartekoen laguntzarekin. Garai hartan, Habana baserritik kupeletan ekarritako sagardoa txotxean saltzen zuen pezetaren 20 zentimoan. Pepita alabak, umea zela, aitari laguntzen zion. Toka-jokoa bertan jarri zuten; ez zen txarra izan negoziorako, jendeak sagardo-txarrokadak jokatzen zituen-eta.
1946tik 1950era etxea goitik behera berreraiki zuen orduko jabeak, Felipe Martikorenak, etxebizitzari goiko solairua eta gaineko dorre handia emanez, eta etxe ondoan garajea eraikiz. Obra handi haren ostean, Anjel Erzilla oriotarrak bertako etxe
batzuk, sotoa eta garajea erosi zituen, eta Fabian Loidi apaizaren esku utzi.
1952an Arriolako Pantxika Aiestaran eta Errenteriako Gregorio Santamarta senar-emazteek behealdeko etxea erosi zuten. Bertan bizi zirela, ile-apaindegia eta denda jarri zuten. Baina ilea mozteari laster utzi zion Gregoriok eta denda bilakatu zen negozio bakarra. Dendan denetik saltzen zuten: olioa, ontziratu gabeko
kafe ehotua, jakiak, garbiketarako
produktuak, oinetakoak... Pantxika dendan zen bitartean, Gregoriok etxez etxe banatzen zituen jendeak erositako produktuak. Baserri edo etxe bakoitzak kartila bat zuen eta bertan zerrendatzen ziren hilean zehar dendan erositako gaiak. Jendeak jornala jasotakoan, hil bukaeran, ordaintzen zituen. Gurasoek erretiroa hartu zutenean, Ana Mari alabak hartu zuen lekukoa.
Etxearen ezkerraldeko behealdean Pako Calongek lehen sagardotegia zabaldu zuen 1940ko hamarkadaren hasieran, bere senitartekoen laguntzarekin. Garai hartan, Habana baserritik kupeletan ekarritako sagardoa txotxean saltzen zuen pezetaren 20 zentimotan.
Urte batzuk geroago, Migel Arrillaga eta Maria Pilar Saizar senar-emazteek eta Kandido Arrillaga eta Maria Luisa Errazkinek pisua erosi eta Elizondon bizitzen jarri ziren. Martzelino Errezola
apaiza ere urte askoan bizi izan zen bertan, Benanzio eta Daniel Insausti anaiak bertara bizitzera etorri ziren arte.
1970eko hamarkadan, Sid eta Nancy Hutton senar-emazteak dorre handian bizitzen jarri ziren. Sid ingelesa zen, bobby polizia izandakoa; Nancy, berriz, irlandarra, erizaina lanbidez. Erretiroa hartu eta Igeldon bizitzea erabaki zuten. Ingelesa irakasten zuten, denbora pasan, eta Nancy etxe atzeko baratzean ere aritzen zen. Sid ironia handiko gizona zen: Igeldon harri-jasotze probak ikusita, hala zioen: ‘Ingalaterran garabiak erabiltzen ditugu’. Bikote ez ohikoa eta xelebrea zen orduko Igeldorako, baina oso ondo egokitu ziren herrian. Sid Igeldoko kanposantuan dago lurperatuta. Nancy, senarra hil ondoren, jaioterrira itzuli zen.
1990eko urteetan Robert Mohring alemaniarrak erosi zuen dorre handia. Bertan bizi da gaur egun.
1 Gregorio Santamarta. 2 Josefa Aiestaran. 3 Ana Mari Santamarta. Erasoenea
aserriaren aurreneko aipamena 1920koa da, baina han ez da azaltzen zein bizi zen garai hartan. Gerora, Murgil baserriko Juan Bautista Erauntzetamurgil Uranga eta Usurbilgo Maskulaizko Josefa Ignazia Leunda Insausti bizi izan ziren. Josefa Ignazia Zapatari zaharreko Sotera Leundaren ahizpa zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Pedro, Josefa, Frantzisko,
Juana, Bizenta, Asentsio eta Maritxu Erauntzetamurgil Leunda.
Maritxu alabak gogoan du herrian baten bat hiltzen zenean abisuak nola egiten ziren: lau bat lagun etxez etxe joaten ziren, eta hildakoaren izen- abizenak esanda, honakoa esaten zuten: “Jaungoikoari kontu eman dio” eta errosarioa eta entierroa zer ordutan izango ziren. Garai hartan hileta-elizkizunak goiz izaten ziren, ondorenean bazkaria egiten zuten familiarrek. Hilkutxa bizkarrean eramaten zuten baserritik elizaraino. Norbaiten heriotzaren berri emateko, etxez etxe joaten ziren. Hildakoaren izen-abizenak eta hitz hauek esaten zituzten: ‘‘Jaungoikoari kontu eman dio’’, eta errosario eta entierroaren ordua. Hileta goiz izaten zen, eta ondoren bazkaria senideek. Hilkutxa bizkar gainean, baserritik elizara. Esne-behiak izaten zituzten. Baratza ere egiten zuten: artoa, erremolatxa... Astoa zuten eta etxekoandrea plazara joaten zen, esnea eta baratzeko produktuak saltzera. Gizona, berriz, Suchard txokolate-fabrikan zebilen lanean. Baserrian dolarea zuten eta inguruko baserrietakoak, sagardoa egiteko, bertara joaten ziren sagarra jotzera. Baserriaren goiko aldean iturria zegoen. Harraska txiki bat ere bazuen gobada egiteko, eta etxeko arropak bertan garbitzen zituzten. Etxerako ura ere handik hartzen zuten. Seme-alaba guztiak sakabanatu zirenean, 1969an, senar-emazteak Getariara joan ziren bizitzera. Aurrez, Donostiako Urola tabernako Periko Aierbek erosia zien baserria.
Josefa Ignazia Leunda eta Juan Erauntzetamurgil.
Zaldi gainean: 1 Jose Antonio Arrillaga. 2 Pantxikomai Erauntzetamurgil. Erauntzeta
rauntzeta baserriaren lehen aipamena 1566. urtekoa da. Baserriaren jabe Landa-Larburu senideak azaltzen dira. 1593an Heraunseta izenean ageri da. Bi bizitzako etxea zen, soro eta zelai zabalak zituen, eta leku onean kokatuta zegoen.
Etxebizitza batean, Manuel Landa eta Aginagako Manuela Larburu bizi ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Miren, Agustin, Pakita eta Satur Landa Larburu. Baserrian ganadu asko izaten zuten, behiak batez ere eta baita idiak ere. Baratzean ere lan asko egin zuten. Manuela Antiguara joaten zen astoarekin, esnea eta baratzako produktuak saltzera, askotan bera ere asto gainean.
Antigua auzoko kale batzuetan astoak ilaran lotzen zituzten baserritarrek, batez ere Usurbil, Aginaga eta Igeldokoak ziren. Gehienak, emakumezkoak. Astoentzako lotuneak, gaur egun Errotatxo taberna dagoen inguruan zeuden, eta Heriz pasealekuaren erdibidean ere bai. Asto bakoitzak ba omen zekien zein zen bere aparkalekua.
Antigua auzoko kale batzuetan astoak ilaran lotzen zituzten baserritarrek, batez ere Usurbil, Aginaga eta Igeldokoak ziren. Gehienak, emakumezkoak. Asto bakoitzak ba omen zekien zein zen bere aparkalekua. 1970ean saldu egin zuten baserria. Agustin garagardotegian hasi zen lanean, eta geroago Hernaniko Electra-Quimica enpresan. Zerutxo baserriko Maritxu Estanga Mitxelenarekin ezkondu zen eta bikote hau urte askotan bizi izan zen Gure Izardia etxean Beste etxebizitzan, Gerbasi, Emeteria eta Ramonen ama. Ramon Amundarain eta Agustina Etxeberria bizi izan ziren. Iru seme-alaba izan zituzten hauek ere: Migel, Isabel eta Maria Dolores Amundarain Etxeberria. Anaia ordeko bat ere izan zuten, Alfonso Artano. Ramonen arreba, Emeteria Amundarain, baserri-lanez arduratzen zen. Lana gogotik egiten zuen Emeteriak: segan aritzen zen sarritan eta baratzako lurra prestatzeko goldean ere bera aritzen zen. Goldetik tira egiteko etxeko idia eta behi bat jartzen zituen uztarrian eta trebezia handiz manejatzen zituen. Aipaturiko animaliez gain, beste hiruzpalau behi eta txekor batzuk izaten zituzten baserrian. Fruta arbola asko zuten gainera: sagasti handia izateaz gain, gereziondoak eta udareondoak zituzten. Artasoroak ere bazituzten eta bertako artoa Ibaetako errotan ehotzen zuten arto-irina lortzeko. Agustina Etxeberria maiz joaten zen Antiguara etxeko produktuak ( esnea, barazkiak, frutak eta abar) saltzera. Gaur egun baserria nahiko egoera txarrean dago; hala ere, boladetan ganadua ikusi izan da Erauntzetako zelaietan.
Erauntzeta baserria, gaur egun egoera honetan dago. Jose Mari Arriola emazte eta alabarekin.
Miren Landa Larburu. Agustin Landa Larburu.
Erauntzeta Txiki
onostiako toponimiaren arabera, baserri honen lehenbiziko aipamena 1758koa da. Geroago, 1828an, Eraunceta Chiqui eta Eraunzeta Menor izenekin ageri da. Baserria Ibaeta aldean dago, malda batean eraikita. Lehenengo jabeak Txoza baserrikoak izan
omen ziren, Anakleto sendia hain zuzen ere. Gaur egun, baserria guztiz erorita dago.
1925ean Plazido Insausti Otegi eta Simona Ganzarain Aranburu senar- emazteak etorri ziren Erauntzeta Txikira Beasaingo Arriaran auzotik, beren bost seme-alabekin: Sabina, Joxe, Anjel, Patricia eta Maritxu. Horien aitona ere, Santiago, Simonaren aita zena, beraiekin batera etorri zen. Baserrian bizitzen jarri eta gero, beste sei seme- alaba izan zituzten: Benanzio, Daniel, Luis, Kandido, Pepita eta Iñaki. Mendizorrotzetik Orioko mugarainoko errepidea gerra ostean egin zen. Donostiatik ekartzen zuten jendea lanerako, kalean topatzen zuten gazte jendea hartuta. Kandido eta Martin anaiei hala egokitu zitzaien. Haien osaba Daniel prest zegoen, baina ez zuten hartu; oso lodi omen zegoelako. Plazidok Arpita baserriko Markos laguna zuen; behin, ferian topo egin eta Plazidok esan zion Igeldon baserria erosi nahi zuela. Gauzak horrela, salgai zegoen Erauntzeta Txiki ezagutzera etorri ziren. Baserria oso egoera txarrean zegoen. Hala ere, erostea erabaki zuten. Nonbait, ongi etorria txerri handi batek egin omen zien; itxuraz, oso harrera ona. Aurreneko lana baserria egokitzea izan zen. Plazido buru argia zen eta etxeko konponketak egiten oso iaioa. Edozer moldatzeko gai zen eta, besteak beste, trebetasun aparta zuen aitzur- zein sega- kertenak egiten. Etxe inguruko zelai guztiak otez beteta zeudenean, Santiago Gantzarainek igitaia hartu eta otea mozten zuen. Gero, lepo-otarretan hartu eta basora eramaten zuten. Bidean harriak jasotzen zituzten, eta gurditxoan etxera eraman, gero haiekin etxea konpontzeko. Denborarekin, baserriari alboan beste zati bat erantsi zioten; eta, geroago, txabola pare bat eraiki ere bai. Argindarraren premia zutenez, Plazidok Etxebeste baserriaren inguruan zegoen erreka baliatu zuen argia lortzeko. Erreka horretan zegoen 12 bat metroko ur-saltoan turbina jarri zuen. Bizikleta baten gurpilaren antzeko pieza biribil bat egin zuen eta inguruan burdinazko burruntzali baten puntako kazoaren antzekoak jarri zizkion. Ura bertara erortzen zenean gurpil hura martxan jartzen zen eta uhal eta motor batekin argindarra lortu zuten. Erauntzeta Txiki errekatik 200 metrora zegoen, baina Plazidok baserritik maneiatzen zuen, noiznahi martxan jarriz edota geldituz. Argindarra inguruko baserrientzat ere jarri zuten: Etxebeste, Borda eta Balda Berri. Baserriaren aldamenean zulo bat egin zuten, ura ateratzeko. Ur hori, edangarria ez zenez, ganaduarentzat izaten zen. Horren ondoan gobada-harri bat jarri zuten, bertan arropak garbitzeko. Edateko ura, berriz, Bordatik zetorren errekatik hartu zuten etxerako.
1 Sabina. 2 Anjel. 3 Joxe. 4 Benanzio. 5 Simona Gantzarain. 6 Plazido. 7 Daniel. 8 Luis. 9 Maritxu.
10 Iñaki. 11 Kandido. 12 Pepi Insausti Gantzarain. 13 Patri.
Baserrian zortzi bat behi eta txekor batzuk izaten zituzten, txerri pare bat, oiloak, idi parea eta pare bat asto ere bai. Idiak golderako erabiltzen zituzten, soroak harrotu eta baratza prestatzeko. Uzta oparoa izaten zuten: patata, artoa, babarruna, letxugak, piperrak...; fruta ugari ere bai: melokotoiak, udareak, sagarrak, pikuak... Plazidok ilargia kontuan hartzen zuen frutarbolak noiz kimatu erabakitzeko orduan, eta horretan ere ondo moldatzen zen. Bildutako sagarrak usteldu gabe mantendu eta urtean zehar jan ahal izateko, etxeko ganbaran gordetzen zituen, belar onduaren tartean. Simona, baserriko lanak egiteaz gain, San Martin plazara joaten zen, barazkiak, esnea eta fruta saltzera. Parrokia handia zuen eta etxez etxe ere ibiltzen zen saltzen. Kandido semeak laguntzen zion saltzeko jeneroa etxetik Igarako autobus-geltokira eramaten. Ama-semeak goizeko 6:30ean astoa hartu eta autobus-geltokiraino jaisten ziren. Ama handik autobusean joaten zen San Martin plazara. Jateko, esnea, taloa eta babarrunak txerri-pusketa batekin izaten zuten, eta, noizbehinka, okela ere bai, Simonak plazatik ekartzen zuenean. Artoa Igarako errotara eramaten zuten, irina egitera. Gerra ostean, errota prezintatu zutenez, etxean bertan egiten zuten. Dolarea ere bazuten, eta han sagardoa egiten zuten, etxerako. Gerra garaian, Joxe eta Anjel semeek eta haien hiru lehengusuk frontera joan behar izan zuten. Plazidok promesa egin zuen onik itzuliz gero Kizkitzako Ama birjinari bisitan joango zitzaizkiola, eskerrak ematera. Denak onik itzuli zirenez, familia guztia joan zen Kizkitzako ermitara, Arpita baserriko Tomas Lizarazuren autobusean, agindutakoa betetzera eta meza entzutera. Eskolara gutxitan joaten ziren, euriagatik baserrian lanik egin ezin zenean bakarrik. Batzuk Igeldoko eskolara, eta beste batzuk Aristegieta baserriko Markesaren alabarenera, hark eskolak ematen baitzituen Aristegietan bertan.
Benanzio Insausti eta Pepita Etxebeste.
Azkenerako, baserrian Daniel eta Benanzio anaiak geratu ziren, gainerako anai-arrebak batera eta bestera joan baitziren bizitzera. Benanzio Arburu baserriko Pepita Etxebesterekin ezkondu eta seme bat izan zuten, umetan hil zena: Benantxito. Semea hil eta denbora gutxira, Pepita emaztea ere hil egin zen.
Zenbait urtez bi anaiak bakarrik bizi izan ziren baserrian, harik eta 2000. urtean baserria Osinalderi saldu zioten arte. Orduan, herriko Elizondo etxera aldatu ziren bizitzera.
1960ko hamarkada hasierako argazkia Barbotegi jatetxean. Ezker eskubi: Kandiko Insausti Ganzarain, Plazido Insausti Otegi, Simona Ganzarain Aranburu eta Luis Insausti Ganzarain.
Erauntzeta Txiki baserria.
Erreroenea
onostiako toponimiaren arabera, baserriaren lehen aipamena 1934koa da, eta Herreria ize- nez azaltzen da. Herriaren irteeran kokatuta dago, Melilla edo Xerraiene baserriaren ondoan; eta bi alturako eraikina da.
Santos Aranguren eta Iriarte baserriko Teresa Arrutik erosi zuten, ezkondu ondorenean. Seme bat izan zuten: Zelestino Aranguren Arruti. Etxearen goiko solairuan etxebizitza zegoen. Haren alda- menean, gela txiki bat; semeak han zorrozten zituen harrobietatik ekartzen zizkioten lanabesak. Beheko pisuan ukuilua zuten eta behi bat edo beste izaten zuten. Paradako izeneko zezen handi bat ere bazuten, eta inguruko baserrietatik behiak ekartzen zizkioten estaldu zitzan.
Inguruko harrobietatik ere egunero ekartzen zizkioten Santosi lanabesak zorrozteko: pikatxoia, zizelak... Ate on- doan uzten zizkioten eta hurrengo egu- nerako prest izaten zituen guztiak, ondo zorroztuta. Ferratokia ere bazuten Erreroenean. Santos oso ferratzaile ona zen eta lan ugari izaten zuen inguruko baserrietako ganadua ferratzen. Zelestino Aranguren Arruti semea Bizkaiko Murueta herriko Maria Begoña Eskibelekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten: Maitere Aranguren Eskibel. Zelestinok Donostiako Gas fabrikan egi- ten zuen lan, eta udan, batez ere abuztuan, Gudamendiko tiropitxonean, enkargatu moduan. Maria Begoña, berriz, gaztetan, ezkon aurretik, neskame aritu zen, hiru bat urtez Gudamendin; garai hartan Kamio baserrian egiten zuen lo. Maria Begoña, bizkaitarra izanik, gogoratzen da nola gerra-garaian Gernikan soldadu italiarrak ezagutu zituen. Gaur egun ere hantxe bizi da Maria Begoña Eskibel, alabarekin eta haren familiarekin. 2022ko maiatzaren 8an 100 urte bete zituen. Baserri moduan, baratza pixka bat egiten dute etxerako.
Teresa Arruti. Maria Begoña Eskibel eta Zelestino Aranguren. Etumetxabal
893an, Gurruchateguiberri izenez azaltzen da Donostiako toponimian. Gorrochategui-Berri edo Choco- lateguillene moduan ere azaltzen da, 1899an. Baserria bi zatitan egin zen. Zati haietako bat eraikitzen Txirrita bertsolaria aritu zen. Sagardotegia ere izan zen. Txokolatenen bizi ziren Gurrutxaga anaiek eraiki zuten baserria, berena suak kiskali ondoren. 1929. urtean, Tolosatik Juan Jose Beloki Aranburu (jaiotzez Alkizakoa) etorri zen. Haren seme Juan Jose Beloki Ezeizak eta Maria Luisa Kortajarena Ugarte emazteak erosi zuten baserria. Zortzi seme-ala- ba izan zituzten: Arantxa, Juan Jose, Maria Luisa, Leonardo, Dolores, Izaskun, Jose Jabier eta Juan Mari Beloki Kortajarena. Oilo-etxaldea jarri zuten, eta 1.000 oilo izatera iritsi ziren. Abeletxeak Beotibar izena izan zuen. Denborale txar baten ondorioz, dena puskatu zitzaien. Orduan, Juan Jose Beloki Ezeiza Pasaiara joan zen lanera, portuan aritu zen lanean, portuko praktiko moduan. Maria Luisa baserriko lanetan aritzen zen. Baratza zuten, etxerako, eta lau behi, astoa eta txerriak ere bai. Baserria bi zatitan egin zen. Zati haietako bat eraikitzen Txirrita aritu zen. Sagardotegia ere izan zen garai batean. Etxe ondoan iturria zegoen eta hura gobada egiteko lekua ere bazen. Aspaldiko artelatz bat ere bada inguruan; diotenez, Gipuzkoako zaharrenetarikoa da. Aldamenean txikiago batzuk ere badira. 1956an, izotzaldi gogor baten ondorioz, pinudi guztia izoztu eta izorratu zitzaien. Urte haren amaie- ran Donostiako Intxaurrondo auzora joan ziren bizitzera. Azken urteetan Leo eta Jabier semeak ibili izan dira baserrian, baratza eta inguruak txukuntzen. Duela gutxi saldu dute baserria, eta orain beste familia bat bizi da bertan.
Etumetxabal baserriko Juan Jose Beloki Aranburu. Etumetxabal baserriko eguzki ordularia. Etxe Nagusi
onostiako toponimian azaltzen den baserri honen lehen aipamena 1660. urtekoa da, eta Echenagusia izenarekin dator. Bi alturako etxebizitza zen, beheko aldean ukuilua zuena. Bertan bizitakoen artean lehen-
bizikoak Lino Iraola Gomez eta Gre- goria Zendoia Zamora bikotea aurkitu ditugu. Hauek 1926. urtean erosi zuten baserria, 13.000 pezetaren truke eta bost urtean ordaintzeko konpromisoarekin. Hiru alaba izan zituzten: Mertxe, Kandi eta Nati Iraola Zendoia.
Gerra garaian, Gregori atxilotuta eraman zuten etxetik. Ubaldo Gastamintza medikuak lagundu zion, hiru haur txikiren ama-alarguna zela eta bakarrik zegoela esanez, eta horrela askatu zuten.
Lino senarra gazterik hil zen, 1929an. Gregori Nati jaio aurretik alargundu zen, haurdun zegoela; baina aurrera egin zuen, bizimodua moldatu zuen alabekin batera. Baserrian bazuten esnetarako behi bat, Pinta izeneko behi maitagarri eta maitatu bat, gerora ere beren artean asko goraipatu dutena. Oilo batzuk eta terreno pixka bat ere bazuten; auzokideek idiak uzten zizkieten lurra gol- detzeko. Baratza ere egiten zuten.
Gerra garaian, Gregori atxilotuta eraman zuten etxetik. Ubaldo Gastamintza medikuak lagundu zion, hiru haur txikiren ama-alarguna zela eta bakarrik zegoela esanez, eta horrela askatu zuten.
Nati alaba Hernanira joaten zen artoa eramatera, Kamioko Antoniorekin; bueltan, irina ekartzen zuten ezkutuan. Mertxe eta Kandi Buena Vistan egon ziren neskame; Mertxe, gerora, zenbait ur- tez, polleroenean aritu zen lanean. Nati, berriz, etxeko lanetan amarekin, eta Gudamendin ere bai.
Etxerako ura Iturritxo iturritik ekartzen zuten, marmita buru gainean jarrita. Gobada ere han egi- ten zuten. Gregorik, Natiren laguntzarekin, etxe eta hoteletako maindireak garbitzen zituen; le-
1 Juan Jose Barrondo. 2 Gregori Zendoia. 3 Luis Mari Barrondo. 4 Mirari Barrondo.
Etxe Nagusiko Gregori Zendoia.
hortzeko, inguruko sasien gainean zabaltzen zituzten, eta hurrengo egunean jaso. Gregorik erizain lanetan ere jardun zuen, indizioak jartzen. Jendea edozein garaitan etortzen zitzaion laguntza eske. Orain taberna dena garai batean oilategia izan zen. Hasiera batean, dantza-lekua jartzeko baimena eskatu zuten, baina Mertxek azkenean taberna ireki zuen. Aurrena, Azken Portu izena eman zio- ten, gerora Etxe Nagusi. Jatetxea dagoen tokian harrobi txiki bat ere izan zen. Nati Iraola Bizkaiko Ubide herriko Bittor Barrondorekin ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zi- tuzten: Luis Mari, Juan Jose eta Mirari Barrondo Iraola. Donostiako portuan, Igeldo izeneko taberna zabaldu zuten. Bolada batean, koneju eta txerri asko izan zuten Iturritxo iturriaren alda- menean. Mertxek, gerora, etxea eraiki zuen baserriaren ondoan. Borda baserria erre ostean, Pepita Azpillaga eta Santi Zubillaga, beren seme-alabekin, aldi batez Mertxeren etxean bizi izan ziren. Gaur egun, Barrondo Iraola sendiak segitzen du Etxe Nagusin bizitzen.
1 Juan Jose Barrondo Iraola. 2 Kandida Iraola Zendoia. 3 Luis Mari Barrondo Iraola.
Etxe Sindikalak
rritxulo bidean dauden etxeak dira Igeldoko aurreneko babes ofizialekoak. Etxe horiei hainbat izen eman zaizkie Igeldon: casas baratas, etxe berriak, edota etxe sindikalak.
Damentzatrescre baserritik bereizitako lursailak aukeratu ziren etxeak eraikitzeko, jabe askoren lurrak zirenak hain zuzen ere: Jose Luis Etxebeste, Jose Mari Izagirre, Juan Antonio Ugarte, Balbina Ignazia Arruti, Bizente Iraola, Rosario Martikorena, Antonio Doromaro, Juan Jose Huegun, Ignazio Arrillaga, Mateo Landa, Manuel Arruti, Manuela Berridi eta Isidro Lurjabe guztiekin adostasun batera iritsi eta 22.000 pezetan erosi ziren 1951ko abenduan. Horri esker babes ofizialeko hamahiru etxebizitza eraikitzeko baime- na eskuratu zen. 1962an lortu zuten le- gezko kalifikazioa. Agoteren lurrak ziren. Hala ere, jabe horiekin guztiekin adostasun batera iritsi eta lursailak 22.200 pezetan erosi ziren 1951ko abenduan. Horri esker, babes ofizialeko 13 etxebizitza eraikitzeko baimena eskuratu zen. 1962an lortu zuten etxe horiek legezko kalifikazioa. Leku Eder-eko Josetxo Zamora apaizak jarri zuen martxan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Haren heriotzaren ostean, Fabian Loidik ordezkatu zuen. Etxeak esleitzeko, etxeen jabeak nortzuk izango ziren erabakitzeko, ez zen inongo zozketarik egin; apaizaren esku geratu zen etxeak nori esleitu. Familia asko bizi izan da bertan: Mendebaldeko eraikinean, Jenaro Aisa eta Maria Loidi senar- emazteak, Maria Puy Aisa, Joxe Mitxelena eta horien alaba Estitxurekin; Gregorio Santamarta eta Pantxika Aiestaran; Ana Mari Santamarta, Joxe Orbegozo eta horien alaba Olatz; Antton Aiestaran eta Bixenta Aginagalde senar-emazteak eta Jose Antonio eta Koro seme-alabak;
Ezker eskubi: Jose Mari Izagirre, Juanito Izagirre eta Xixili Arrillaga.
Akelarre jatetxeko hamaika langile, haietatik Felix Etxabek egin zuen urte gehien. Erdiko eraikinean Izko familia bizi izan zen. Familia horrez gain, Tomas Balda eta Maria Jesus Sarasua senar-emazteak, beren hiru semeekin: Imanol, Iñigo eta Mikel. Maria Jesusen bi osaba (Ramon eta Juan Arrillaga Enbil) eta amona (Maria Luisa Enbil Etxeberria) ere etxe berean bizi izan ziren. Baita ondoko hauek ere: Pedro Mari Martiarena eta emazte Pilar, Fernando eta Mari Pili seme-alabekin; Jose Mari Izagirre eta Xixili Arrillaga senar-emazteak, Juanito Izagirre semea eta haren emazte Albina Hortelano, beren seme-alabekin: Jose Manuel, Juan Karlos eta Laura; Julian Oliden, emazte Loli eta lau seme-alabekin: Sonia, Elena, Loli eta Julian; Jose Fran Goñi eta Maite Martikorena senar-emazteak eta beren lau seme-alabak: Maite, Joseba, Amagoia eta Zigor; Bittor Iturrioz eta Antxoni Zubeldia senar-emazteak eta beren seme- alabak: Juan Mari, Jose Antonio eta Arantxa; eta Jose Mari Zubizarreta eta Josepatxo Aiestaran senar-emazteak eta hiru seme-alabak: Koro, Begoña eta Iñaki.
Ekialdeko eraikinean, Fabian Loidi Rezola eta emazte Itziar Azurmendi; Pako Calonge eta Kontxi Aisa senar-emazteak, Pako, Idoia eta Amaia seme-alabekin; Juan Jose Huegun eta Maribel Martikorena beren seme-alabekin: Iñigo, Amaia eta Xabi; eta Izaskun Etxebeste eta Fermin de la Fuente senar- emazteak, Erik eta Igor semeekin.
Antxoni Zubeldia eta Bittor Iturrioz. Etxeberri
aserri honen lehen aipamena 1625ean azaltzen da. Badakigu baserri hau oso zaharra dela, oso aspaldikoa. Echeberria izenarekin azaltzen da, lehenengo aipamenean. Haren jabe moduan, Joxe de Aristeguieta y Bengoechea, eta ondoren Leonzio Aristeguieta y
Bengoechea semea.
Ondoren, Markos eta Jose Joakin Aristeguieta Istiarte anaiak azaltzen dira. Haiek dira bertako nagusiak. Baserri inguruan bazuten zelai eta soro puska bat, eta herrian eta beste leku batzuetan ere bazituzten lursailak, beren izenean. Balda anaiak hasi ziren Etxeberri- ra etortzen, artzain lanean. Betelutik etortzen ziren, negua bertan pasatzera. 250 bat ardi zituzten, eta ardi-esneare- kin mami asko egiten zuten. Kontatzen dutenaren arabera, gerra garaian familia bat etorri zen Azpeititik eta bertan egon ziren bizitzen errentan. Anjel Alberdi eta Ignazia Arruti ziren senar-emazteak eta zortzi seme-alaba izan zituzten: Juanito, Anjel, Patxi, Itziar, Kristina, Joakin, Jose eta Maritxu Alberdi Arruti. Anjel semea hargin lanetan aritzen zen Jose Mari Iraolarekin batera. Juanito, berriz, Jehovaren Lekukoen komunitateko kidea zen, eta gotzain izendatu zuten. Seme-alaba guztiak batera eta bestera sakabanatu ziren, eta baserrira Balda anaiak hasi ziren etortzen, artzain lanean. Betelutik etortzen ziren, negua bertan pasatzera. 200 bat ardi zituzten, eta ardi-esnearekin mami asko egiten zuten. Balda anaiak hainbat urtez etorri ziren baserri honetara. Geroago, Bengoetxe baserrira joan ziren. Gerora, Aristegieta anaiek saldu egin zieten baserria Marisol Vegerano Odriozola eta Migel
Etxeberria baserriko ataria. Etxeberria baserriko sarrera.
Elustondori. Marisolek Donostiako udaletxean lan egiten zuen, idazkari lanean aritzen zen. Bost hizkuntza hitz egiten zituen. Animalien Babeserako elkartearen lehendakaria zen, eta etxe inguruan katu pila bat izaten zituen. Migel, berriz, boxeoan ibili zen zenbait urtez, eta baita itsasontzien armadore ere. Urte askoan izan zuen bizitza itsasoan.
Marisol eta Migel hil zirenean, beren iloba batzuek jaso zuten baserria herentzian, eta haiek saldu egin zuten. Gaur egun, beste batzuk bizi dira bertan.
Etxebeste
aserri honen lehen aipamena 1811koa da, Donostiako toponimian; Echebeste izenez azaltzen da. 1824an Echeveste eta Echeeste moduan ere aurkitu dugu. Mendi malda baten behealdean kokaturik dago, eta terreno dexente du. Baserriaren ondotik erreka pasatzen da. Bertan bizi izan den sendiak baserriaren izena du abizen. Lau anai-arreba bizi izan ziren han: Josepa, Emili, Ignazio Ignazio eta Migel Etxebeste anaiak deman ibili ziren baserriko idiekin. Behin baino gehiagotan lehiatu ziren Igeldon. Hango dema-plaza 1963-12- 5ean inauguratu zen. Egun hartan bost idi-parek eta behi-pare batek parte hartu zuten deman. Etxebesteko anaiak izan ziren garaile, 61 plaza eginda. eta Migel Etxebeste. Neskak baserritik joan eta bi mutilak gelditu ziren bertan bizitzen. Inaziok Antiguako Lizarriturri lantegian egin zuen lan; Migel, berriz, baserriko lanean aritu zen. Baserrian idiak zituzten; eta Ignazio eta Migel Etxebeste anaiak idi-deman ibili ziren. Behin baino gehiagotan lehiatu ziren Igeldon. Hango dema-plaza 1963ko abenduaren 5ean inauguratu zen. Egun hartan bost idi-parek eta behi-pare batek parte hartu zuten deman. Etxebesteko anaiak izan ziren garaile, 61 plaza eginda. Ignazio Etxebeste, Joxe Uranga eta Ramon Balerdik ohitura zuten urtero Ernioko mendi-puntan zegoen Igeldoko gurutzea txukuntzera joateko. Urte askoan arduratu ziren hura pintatu eta txukun mantentzeaz. Migel Etxebeste Erauntzeta baserriko Emeteria Amundarainekin ezkondu zen, eta lau seme-
1 Mari Karmen. 2 Ignazio. 3 Joakina
4 Jesus Etxebeste. 5 Emeteria Amundarain.
Emeteria Amundarain Agirre behorrarekin.
alaba izan zituzten: Jesus Mari, Mari Karmen, Joakina eta Ignazio Etxebeste Amundarain. Garai hartan, ukuiluan, dozena bat behi zeukaten, eta idiak. Idiekin goldean aritzen ziren, baita deman ere. Migel ahariekin korrika ibiltzen zen mendian, haiek jokorako prestatzen. Baratza ere egiten zuten, gehiena etxerako. Emeteria zalgurdian Antiguara joaten zen, etxez etxe esnea eta barazkiak saltzera. Alabek ere laguntzen zioten tarteka. Migelek aingirak harrapatzen zituen etxe ondoko errekan. Ignazio semea gelditu zen baserrian. Tolosako Bedaio auzoko Juana Zubillaga Zubillagarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Karmele eta Mikel Etxebeste Zubillaga. Gaur egun ere etxebestetarrek segitzen dute baserrian bizitzen.
Emeteria Amundarain eta Migel Etxebeste.
Etxeluze
opatutako lehen aipamena 1630. urtekoa da, Echaluze izenean, eta Doña Josefa de Matio izeneko emakume batek erosia da. Dokumentu zaharrean ageri denaren arabera, oinplano errektangularra duen bi solairuko eraikina da, animalientzako aska duena. Manposteriako
harriz egina dago, ondo landutako harriarekin, eta ertzetan harlanduzko kateatuak ditu.
1854. urtean Gaytan de Ayalaren izenean azaltzen da; errentan, Markos eta Jose Joakin Aristegieta Is- tiarteren izenak agertzen dira. Bi anai hauek Etxe- berri baserritik etorriak ziren. Aristegieta Markesa- ren familiarrak ziren, gaur egun Aristegieta izenean ezagutzen dugun baserriaren jabearenak, eta baita orduan Gurutze-atea izena zuen etxearen jabearenak ere, oraingo Mendizorrotz tabernaren goiko partea.
Jose Joakin Aristegieta Istiartek, Durandegiko Patri- zia Arrutirekin osatu zuen familia: Jose Mari, Maria, Juan Jose eta Anjelita Aristegieta Arruti. Baserrian 12 behi eta beste horrenbeste txekor izaten zituzten. Idi handi batzuk ere bai, baina alferrak, demarako balio
Etxeluzeko iturria. ez zutenak. Baserriak zelai zabalak zeuzkanez, meta ugari egiten zuten, eta baita baratza ere: pautxa, babarruna, artoa, erremolatxa, arbia, patata, kalabaza eta batez ere oso letxuga onak. Sindikatuaren goialdeko zelai batean landatzen zituzten letxugak, eta tontortzen zirenean gurdikada osoak etxe- ratzen zituzten ganaduarentzat. Ganadu ugari zuten, eta pentsua garagardotegitik ekartzen zuten, garagar pulpa, baina pentsu mota horrekin gradu gutxiagoko esnea ematen zuten.
1 Ruperto Ortega. 2 Maria Aristegieta. 3 Juanito Urruzmendi. 4 Anjela Aristegieta. 5 Markos Aristegieta. 6 Joxe Aristegieta. 7 Jose Joakin Aristegieta. 8 Patrizia Arruti. 9 Juan Jose Aristegieta.
Juan Jose etxeko seme gazteena Donostiara jaisten zen, etxeko barazkiak eta esnea saltzera, Iruin
baserriko Jose Mari Etxebeste esne biltzen hasi zen arte.
Etxeko lau gizonak (aita, osaba eta bi semeak) ehiza eta arrantza zaleak ziren, eta baserrian ez zen erbi, birigarro eta muxarrik falta izaten. Gudamendiko tiro-pitxonean ere aritzen ziren lanean, tirada zen egunetan. Jose Mari kaiolan usoak jartzen aritzen zen, eta Juan Jose fosoan egoten zen.
Gaur egun baserria hutsik dago eta hango zelaiak herriko beste baserritar batek erabiltzen ditu.
Hildakoak kanposatua eramateko orduan gurutze bat eramaten zen. Gero gurutzea etxean gordetzen zen. Rosa Goisoro eta Joxe Aristegieta. Eulalia Enea
ulalia Enea etxea 1767an Badajozen jaiotako Manuel de Godoy, ezizenez Bakearen Printzea, politikari ospetsuak eraiki zuen, XVIII. mendearen bukaera aldera. Zenbait urtez bere ondorengoen esku egon eta gero, Gabriel Diaz de Güemezek eskuratu zuen.
Aita Orkolagak behatoki meteorologikoa jarri zuen bertan, behin-behinekoz 1901etik 1905era. Urtebete geroago, 1906ko urrian, etxea Frantziako Arcachongo Captier dominikar erlijiosoen ordenaren esku geratu zen, eta eskola eta zaharrentzako egoitza gisa erabili zuten. Etxeak adineko erlijiosoak hartu zituen, eta gaixotasun
larria zutenak. Haietako batzuk bertan
hil ziren eta Igeldoko kanposantuan lurperatu zituzten. Hilerriko sarreran, sartu eta ezkerreko horman dagoen hilarrian, oraindik ere irakur daitezke han lurperatutakoen izenak: Baumin, Lachau eta abar luzea.
Alfonso XII.a erregeak etxea erosi zuen 1925ean bere arreba Eulaliarentzat. Maria Eulalia de Borbon y Borbon infanta Isabel II.a erreginaren alaba gazteena zen, eta bihurriena. Infanta
Leku Eder-eko Pakita Arrillaga etxea garbitzera joaten zen Eulalia Eneara, Eulalia infanta bizi zen garaian. Paki- ta Balentin semearekin joaten zen, ez baitzuen haurra norekin utzi. Ama la- nean eta haurra jostatzen, baina infan- tarengandik urruti, ez baitzituen gogoko haurrak eta animaliak. Balentin ezku- tuan ibiltzen zen.
errebeldea edota Infanta errepublikarra ezizenez ezagutzen zutena liluratu egin zen Igeldoz eta uda Eulalia Enea etxean igarotzea erabaki zuen. Horren ondorioz, etxearen aurrealdetik Donostiaraino doan errepidea, ordura arte lokaztutako gurdi-bide estua zena, zabaldu eta itxuratu egin zuten. Bide batez, igeldoarren mesederako ere izan zen obra. Ondoren, Gastamintza sendiak erosi zuen etxea, eta 1975ean alokatu egin zuten eraikina, bertan eskola jartzeko: Opus Deikoek
1906. urtea. Villa Eulalia.
haur txikientzako Erain ikastetxea zabaldu zuten han. Ondoren, 1983an, gaur egungo jabeek erosi zuten: Moraza sendiak. Igeldoko hainbat familia aritu izan da lanean Eulalia Enean. Leku Eder-eko Pakita Arrillaga etxea garbitzera joaten zen, Eulalia infanta bizi zen garaian. Pakitak Balentin semea eramaten zuen Eulalia Eneara, ez baitzuen haurra norekin utzi. Ama lanean ari zen bitartean, Balentintxo jostatzen aritzen zen, hori bai Eulalia infantarengandik urruti. Pakitak sarritan esan zien bere ondorengoei infantak ez zituela gogoko haurrak eta animaliak, eta Balentinek ezkutuan ibili behar izaten zuela. Horien aurretik gauza bera gertatu zitzaien Jose Manuel Arrillaga eta Josefa Antonia Mendiluze senar-emaztei. Hirugarren umearen esperoan, erreginari hiru gehiegi irudituta, bidali egin zituen, Jose Oliden eta Raimunda Santxotena senar-emazteak eta beren seme Jose Luis eta Julian bertan bizi izan ziren, eta etxea zaintzeko ardura zuten. Ondoren, Bartolo Balda eta Emilia Azurza senar-emazteak bizi izan ziren bertan, Alex eta Migel Anjel semeekin. Familia honek ere etxea zaintzeko ardura zuen, eta 1982ra arte bizi izan ziren bertan. Bestalde, Erain eskola jarri zuten garaian Anjela Alberdi aritu zen lanean: eskola garbitzen eta haurrei bazkaria ematen. Kanposantuko hilarria: Frantses dominikarren oroimenez. Ganbaretxe
anbaretxeren lehen aipamenak 1695ekoak dira. Baserri oso handia zen, behe alde guztia ga- naduarentzako ukuiluak osatzen zuen eta gora beste bi altura zituen. Azken urteotan aldaketa asko izan ditu.
Alkorta familiarena izan zen hainbat belaunalditan zehar. Ondoren, Zankardegi baserriko Esko- lastika Mendiluze Agirrezabalaga Aiako Juan Jose Huegun Atorrasagastirekin ezkondu eta haiek etorri ziren bizitzera. Bikoteak zazpi se-
me-alaba izan zituen: Pepita, Frantziska, Juanita, Maria, Asun, Juan Jose eta Jose Antonio Huegun Mendiluze.
Juan Jose aitak, hasiera batean, Monte Igeldon lan egin zuen, baina gerora ba- serrian gelditu zen. Zortzi bat esne-behi, astoak, txekorrak, oiloak... zituzten base-
Ama-alabak, gobada egitera, Marabietako iturri handira joaten ziren; dirudun jendearen arropa ere garbitzen zuten. Garbitu ahala, sasi gainean jartzen zuten lehortzeko.
rrian. Baita idiak ere. Juan Jose baserriz baserri ibiltzen zen idiekin lurrak goldatzen, eta baita garoa garraiatzen ere, esate baterako Sakarro mendian dagoen Iraunguren baserritik. Auzolanean aritzen zen, arto jorran, segan, goldean...
Zenbait sagarrondo ere bazituzten; etxean beti izaten zen sagardoa eta pittarra barrikan. Sagarra Arretxe eta Erasoenera eramaten zuten sagardo egitera. Ganadua, ur edatera, Marabietako iturrira. Aurrena, Eskolastika ama joaten zen Bretxako merkatuko hartzaileengana; gerora, Pepita alaba. Go- bada egitera ere iturrira joaten ziren. Marabietakoa handia zen, eta ama-alabek dirudun jendearen arropa ere garbitzen zuten. Garbitu ahala, sasi gainean jartzen zuten lehortzeko. Arrantza egitera ere joaten ziren, etxerako. Artoa izaten zuten etxean eta irina egitera Hernaniko errotara eramaten zuten.
1 Jose Mari Iraola. 2 Miren Iraola. 3 Agustin Etxebeste. 4 Maria Huegun. 5 Nekane Iraola. 6 Estitxu Iraola. 7 Juanito Mujika. 8 Jose Mari Iraola. 9 Maribel Mujika.
Baserrian obra eginda, zenbait etxebizitza izan zituzten. Horrela, Pepita, Maria eta Jose Antonio anai-arrebak gelditu ziren baserrian, beren familiekin.
Pepita Huegun Amezti Erdikoa baserriko Jose Antonio Mujikarekin ezkondu zen. Denbora batean, Gaztaintxabaleta baserrian bizi izan ziren. Gerora, berriz, Ganbaretxera etorri ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Juan Jose, Jose Antonio, Juanito eta Maribel Mujika Huegun. Gaur egun, Maribel Mujika Huegunek segitzen du han, bere familiarekin. Badituzte animalia batzuk, eta baratzeko lan pixka bat ere egiten dute.
Maria Huegun Xatenera ezkondu zen, hango Jose Mari Iraolarekin, eta lau seme-alaba izan zituzten: Miren, Jose Mari, Nekane eta Estitxu Iraola Huegun. Gaur egun, Nekane eta Estitxu ahizpak bertan bizi dira.
Jose Antonio Huegun Erasoene baserriko Maritxu Eraunzetamurgilekin ezkondu zen, eta gaur egun ere Ganbaretxe baserrian segitzen dute.
1 Jose Antonio Mujika. 2 Juan Jose Mujika. 3 Pepita Huegun.
1 Eskolastika Mendiluze. 2 Juan Jose Huegun.
Ganbo Berri
anbo eta Egioleta baserrietatik etorritako Inaxio Mitxelena Mendizabalek eta Ines Escudero Perurenak eraiki zuten Ganbo Berri baserria 1950 aldean. Ignazio Ganbo baserriko Pedro Mitxelena eta Teresa Mendizabalen semea zen; eta Ines, Egioleta baserriko Gregorio
Escudero eta Josepa Perurenaren alaba.
Hamaika seme-alaba izan zituzten: Julian, Loli, Joxe, Ignazio, Eusebio, Ines, Maria Luisa, Mari Karmen, Jose Mari, Jon eta Josu Mitxelena Escudero. Semeetako bat, Ignazio, pare bat urte zuela hil zen. Txikitan, zaharrenak Igarako eskola- ra joaten ziren; gazteenak, berriz, Igel- dokora. Aisialdian, arrantzan eta ehizan ibiltzeko ohitura zuten. Ganbo Berri gurasoen eta koskortutako seme-alaben artean altxatu zuten. Loli alaba gogoratzen da nola bakoitzak ahal zuen moduan laguntzen zuen. Obrarako behar zuten ura baserriaren behealdean dagoen errekatik ekartzen zuten, astoak lagunduta. Geroago, errekaren parean hormigoizko depositu bat jarri zuten, eta etxearen goiko aldean beste bat. Motor baten bidez ponpatzen zuten ura beheko depositutik goikora; gero, handik tuboak jarrita etxeraino iristeko moduan jarri zuten. Baserrian abere asko izan ohi zuten: behi pare bat, txekorren bat, astoa, oiloak, konejuak... Baratzeko lana ere dezente egiten zuten, batez ere etxerako. Fruta-arbolak ere bazituzten: muxika, sagarra, melokotoia, udarea... Ignazio aitak Antigua auzoko Lizarriturriko lantegian egiten zuen lan. Seme-alabak, txikitan, zaharrenak Igarako eskolara joaten ziren; gazteenak, berriz, Igeldokora. Aisialdian, arrantzan eta ehizan ibiltzeko ohitura zuten. Denborarekin, handitu egin zuten baserria. 1985 inguruan, berriz, baserria saldu eta alde egin zuten handik. Urte askoan beste nagusi batena izan zen, eta azken aldian nahiko zaharkitua zegoen. Gaur egun, beste nagusi batek erosi du eta konponketa-lanak egiten ari da.
1 Jose Migel Mitxelena. 2 Ignazio Mitxelena. 3 Joxe Olasagasti Arana. 4 Pantxika Lizarralde Berridi. 5 Maria Olasagasti. 6 Teresa Martikorena. 7 Maria Luisa Lizarralde. 8 Ines Escudero.
9 Martin Escudero. 10 Miren Escudero. 11 Patxi Lizarralde.
Mitxelena-Escudero familia: 1 Julian Mitxelena. 2 Loli Mitxelena. 3 Joxe Mitxelena. 4 Eusebio Mitxelena. 5 Ines Mitxelena. 6 Maria Luisa Mitxelena. 7 Mari Karmen Mitxelena.
8 Jose Mari Mitxelena. 9 Ion Mitxelena. 10 Jesus Mitxelena.
Ganboa
onostiako toponimian, 1512. urtean, Ganvoa izenez azaltzen da; 1566an, berriz, Ganboa. Guk eskuratutako datuen arabera, Igeldoko baserririk zaharrena da.
Hango lehenbiziko familia, Pedro Mitxelena Aristegieta zarautzkoa eta Oiartzungo Teresa Mendizabalek osatu zutena da. Bost seme izan zituzten: Pedro, Jose Migel, Ignazio, Joxe eta Tomas Mitxelena Mendizabal. Morroi lanean, Iturrieta baserriko Luis Arrillaga aritzen zen. Ganboatik etxerako bidea oinez egiten zuen, kantari eta bertsotan. Ukuiluan behiak eta idiak izaten zituzten, astoa ere bai. Baratza landu eta plazara joaten ziren baserriko produktuak saltzera. Hasiera batean Teresa joaten zen; eta gerora, Joxe, Antiguara eta Donostiko Alde Zaharrera. Etxe ondoan iturri txiki bat zegoen, eta ganadua bertara eramaten zuten ur edatera. Gobada-harria ere bazegoen, eta arropa bertan garbitzen zuten. Morroi lanean, Iturrieta baserriko Luis Arrillaga aritzen zen. Ganboatik etxerako bidea oinez egiten zuen, kantari eta bertsotan. Basoan zehar joan behar izaten zuen eta, beldurra sentitzen zuenez, kantari joaten zen, soinu arrarorik ez entzuteko. Baina herriko gazteak ez ziren urruti ibiltzen eta, nahita, zaratak egiten zizkioten, adarrak mugituz eta harriak botaz. Seme guztiak batera eta bestera sakabanatu ziren bizitzera, eta Joxe gelditu zen baserrian. Gaur egun baserria hutsik dago eta erortzen ari da. Osinalde da haren jabea.
Ganboa baserria.
Joxe Mitxelena baserri atarian. Gaztaintxabaleta
aserri honen lehenengo aipamena, Donostiako toponimiaren arabera, 1855ekoa da: Gastaña-chabalecu-egala izenarekin azaltzen da. 1893an, berriz, Gastain-chabala. Itsas aldean kokatuta dago. Bere aldamenean txalet bat zegoen, Caserio Costayernas deitzen
ziotena.
Lehenbiziko nagusiak Iturritxo baserriko Martikorena kastakoak ziren. Hainbat anai-arreba ziren. Ez ditugu lortu guztien izenak, baina batzuk bai: Jose Mari, Isabel... Martikorena Ezeiza. Isabel bizi izan zen Gaztaintxabaletan denboraldi batean senarrarekin, Zapatari Berri baserriko Migel Olasagasti, eta beren
seme-alabekin. Hurrena, Villabonako
Bernarda Maritxalar bizi izan zen, bere familiarekin. Hiru alaba izan zituen, gazterik alargunduta beste norabaitera joan zen bizitzera. Geroago, Madrileko Muro sendia izan zen jabea, eta txaletera etortzen ziren. Itsas ertzean merendero bat zegoen, eta denbora asko pasatzen omen zuten han.
Ondoren, Amezti Azpikoa baserriko
Iñaki Etxebestek gogoan du eskolan
maisu ilehori falangista bat zutela. Gaiztoa, egunero ‘Cara al Sol’ kanta- tu behar; norbait euskaraz entzuten bazuen, egurrarekin kristorenak eman eta, egurra puskatuz gero, Gorosti baserrikoari esaten zion biharamunean beste bat ekartzeko.
Jose Antonio Mujika Segurola eta Ganbaretxe baserriko Pepita Huegun Mendiluze ezkondu eta Gaztaintxabaletan jarri ziren bizitzen. Denbora horretan seme-alaba batzuk jaio ziren. Gerora, Ganbaretxe baserrira aldatu ziren, eta han beste seme-alaba batzuk izan zituzten.
1956an Iruin baserritik Jose Luis Etxebeste Aristi eta Maria Orobengoa Urkia bikotea etorri
zen, beren bederatzi seme-alabekin: Jose Luis, Iñaki, Mari Karmen, Pili, Zelestino, Jabier, Jose Mari, Arantxa eta Jesus Etxebeste Orobengoa. Zelestino umetan hil zen. Familia hau zaintzaile moduan bizi izan zen baserrian; haien ardura zen bazterrak garbitzea eta bidea txukun edukitzea. Baserriraino iristen zen biderik ez zegoen, txaletera joateko beheko herri-bidea erabiltzen zuten, baita gurdibidea edo Korpus bidea ere. Benta-Berri Azpikoa baserriko Pilar Mendiluze Agirrezabalari terreno puska bat erosi zioten txaletera eta baserrira iritsiko zen bidea egiteko, bide partikularra.
Iñaki Etxebeste gogoratzen da eskolan maisu ilehori falangista bat zutela. Oso gaiztoa omen zen. Egunero ‘Cara al Sol’ kantatu behar izaten zuten. Maisuak baten bat euskaraz hitz egiten entzuten bazuen, egur batekin kristorenak ematen zizkion eta, egurra
puskatuz gero, Gorosti baserrikoari esaten zion aitari beste bat eskatu eta biharamunean ekartzeko. Errekreoan gazta eta esnea jaten zuten. Esnea hauts bat ur berotan nahastuz egiten zuten.
Gerora, beste maisu bat izan zuten, zintzoagoa zena eta irakatsi ere ongi egiten zuena. Sei urtetik 14 urte bitarteko haur guztiek elkarrekin ikasten zuten. Neskek beheko pisuan eta mutilek goikoan, beti bereizita, aparte.
Baserrian bi behi, txekorren bat, astoa, oiloak eta konejuak izan ohi zituzten. Baratza pixka bat ere lantzen zuten, etxerako. Astoarekin belarra ekartzen zuten, baserriaren behe aldeko zelaietatik, hiru belar-meta ere egiten zituzten. Zenbait lan auzolanean egiten zituzten: Marabieta eta Amezti Behekoa baserrietara joan ohi ziren metak egitera, eta beste zenbait lan.
Iñaki semea Iruin baserriko Jose Mari Etxebeste osabari laguntzen aritu zen, 13 eta 18 urte bitartean, baserrietako esnea biltzeko lanetan. Iñakik esnearen litro kopurua apuntatzen zuen.
Bernarda Maritxalar Gaztaintxabaletakoa. Baserriaren ondoan iturri bat zegoen, han bertan egiten zuten gobada. Ur hura ez zen edangarria eta familiako zenbait kide gaixotu egin ziren handik edanda. Geroago, Aiztokitik ekartzen hasi ziren edateko eta sukalderako behar zuten ura. Mariak nahiko lan izaten zuen etxean; Jose Luis, berriz, Antigua auzoko garagardo fabrikan banatzaile lanean aritu zen, kamioi txiki batekin. Kamioia kargatu eta hustu eskuz egin behar izaten zuen, eta banaketa egitera Asturias eta Galizia aldera joaten zen. Astelehenean abiatu eta ostiralera arte ez zen etxera itzultzen. Jose Luisen laguntzaile Amezti Goikoa baserriko Klaudio Berastegi ibili zen. Jose Luisek gogoko zuen esku-soinua, eta larunbat eta igandeetan Igeldon zein Usurbilen ibiltzen zen hura jotzen. 1967an baserria utzi eta Donostiako Antigua auzora jaitsi ziren bizitzera. Gerora, baserria Enrike Lartuondok erosi zuen. Gorosti
onostiako toponimiaren arabera, 1672an Gorostiaga izenez azaltzen da Igeldoko baserrien zerrendan. 1820an, berriz, Gorostidi moduan, eta 1860an Gorostegi izenez ere azaltzen da.
Baserri honetan topatzen dugun lehenbiziko familia hiru anai-arrebak osatzen zuten. Haien bestelako daturik ez dugu lortu. 1849. urtean, Martina Elizegi Aranburu azaltzen zaigu etxearen jabe moduan. Martina honek seme bat izan zuen, gerran hil zena. Gerora, Biorreta Txiki baserriko familia etorri zen bertara bizitzera: Alejandro Etxebeste Aristegieta eta Manuela Berridi Otegi bikotea, beren seme- alabekin. Biorreta Txiki baserrian bizi Gorosti baserriko lurretan Gorostidi harrobia zegoen. 1955ean, mendia erori zitzaion gainera eta betiko itxi zuten. Joxe Arrillagak eta Tomas Martikorenak kudeatzen zuten harrobia; langile aritu ziren Juanito Ugarte, Bernardo Azpillaga, Antonio eta Migel Aiestaran… Harrobitik espaloi-ertzak egiteko harri gogorra ateratzen zuten. aurretik, Amezketa Bordan eta gero Kamio baserrian bizi izan ziren. Sei seme-alaba izan zituzten: Antonio, Sebastian, Beltxora, Alejandro eta Bittor Etxebeste Berridi (seme baten izena ez dugu lortu). Antonio semea gerran hil zen, eta beste seme bat ere gazterik. Familia hau apopilo etorri zen Gorosti baserrira. Anai-arrebak batera eta bestera sakabanatu ziren; eta baserrian Sebastian Etxebeste Berridi gelditu zen. Sebastian Mutegi baserriko Josefa Etxabe Arrutirekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten: Patxi, Mari Karmen, Jose Mari, Manuel, Agustin eta Jose Etxebeste Etxabe. Sebastianek, baserriko lanaz aparte, beste leku batzuetan ere lan egin zuen: Garagardotegian,
Gorostiko familia.
Calzados Tellon (militarrentzako botak egiten) edota Polleroenean. Ukuiluan, sei bat behi eta txekorrak izaten zituzten; baita txerriren bat eta behorrak ere. Baratzako lana ere egiten zuten, batez ere etxerako.
Sebastianek eta bere lagun batzuek ahari bat erosi zuten koadrilan, eta harekin ahari-apustuetan ibiltzen ziren batera eta bestera. Inguruan famatua izan zen.
Nafarroa aldetik zenbait urtez artzainak etortzen ziren Gorosti baserrira, artaldearekin negua pasatzera. Lehenbizikoz, Pedro Balda izeneko artzaina etorri zen Ihintzatik. Ondoren, Joxe Balda, aurrekoaren iloba. Honekin urte pare batez Bengoetxe baserriko Kandido Arrillaga aritu zen, morroi lanean. Gerora, Betelutik Balda anaiak etorri ziren; hasiera batean, Gorosti baserrian egoten ziren, geroago Etxeberrira joan ziren eta, azkenik, Bengoetxera. Artzainek, baserriko terrenoak erabiltzearen truke, baserriko familiari zerbait ordaintzen zioten. Mamia eta gazta ere egiten zuten, bertan egoten ziren boladan.
1954an baserria erosi zioten Martina Elizegi Aranbururi. 1969an, obra egin eta baserria handitu zuten, beste solairu bat emanda, eta etxebizitzak osatu zituzten. Mari Karmen eta Jose anai- arrebak gelditu ziren bizitzen, bakoitza bere familiarekin.
Gaur egun ere familia horiek bizi dira baserrian. Animalia ugari dituzte: ardiak, behiak, zaldiak, ahuntzak... Ardi-esnearekin mamia eta gazta egin izan dute; baratzeko lana ere, dezente. Zenbait sagarrondo dituzte eta sagardoa egiten dute etxerako.
Josefa Etxabe eta Sebastian Etxebeste. Martina Elizegi Aranburu. Gure Izardia
aserri hau 1949an eraiki zuten, eta Loistarain baserriaren lurretan dago kokatuta. Lursail horri Mugitza Mendi deitu izan zitzaion garai batean.
Martin Etxeberria Iturzaeta Iparraldetik etorri zen bizitzera Igeldora. Hasiera batean, Martintxotegin egon zen apopilo. Martin, Iturrieta baserriko Pakita Arrillaga Sagardiarekin ezkondu zen. Martintxotegi baserrian jarri ziren bizitzen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Martintxo eta Paki Etxeberria Arrillaga. Martintxotegi Ibaetako lurretan zegoen. Martin kale- garbitzaile lanean aritzen zen. Pixkana-pixkana, familiaren laguntzarekin, guztien artean Gure Izardia baserria eraiki zuten.
Etxea eraiki ahal izateko lana gogotik egin behar izan zuten etxeberriatarrek: Etxea leku aldapatsuan egin zuten eta materiala haraino garraitzea neketsua zen oso. Hortik datorkio izena etxeari ‘Gure Izardia’.
Martinek apustua egin zuen Amezti- Felixene baserriko Felix Isasaren aurka: Nor iritsi lehenago Leku Ederretik Antiguara. Martin, berak egindako goitibehera batean, Felixen autobusaren aurka.
Martin alargun gelditu zen eta Karmen Cimadevilla asturiarrarekin ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba izan
zituen: Ignazio eta Karmen Etxeberria Cimadevilla. Ignazio semea gelditu zen etxean bizitzen eta Ibaetako Arriolene baserriko Maite Iraolarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Iñaki eta Ainhoa Etxeberria Iraola. Gaur egun, Iñaki bizi da baserrian bere familiarekin.
Etxea garai desberdinetan eraikia da. Pixkana, zati berriak eransten eta etxea handitzen joan ziren. Eta denborarekin etxebizitzak osatu zituzten eta zenbait familia bizi izan dira errentan.
Mertxe Izagirre eta bere semeak. Martin Etxeberria eta Karmen Cimadebilla.
Batetik, Gregorio Etxeberria, Martinen anaia, Leku Eder etxean bizi zen. Maruja Bahomenderekin ezkondu eta bertan jarri ziren bizitzen. Gregorio ere kale-garbitzaile lanean aritu zen; baita harri jasotzen ere.
Bestalde, Etxaniz Estanga familia, Landa Estanga familia, Izagirre Torrente familia eta Goñi Mendinueta familiak ere bizi izan ziren Gure Izardian, errentan.
1 Ignazio Etxeberria. 2 Jose Martin Etxeberria Arrillaga. 3 Martin Etxeberria. 4 Karmen Etxeberria Cimadevilla. 5 Pakita Etxeberria Arrillaga. 6 Karmen Cimadevilla. Jose Martin Etxeberria Arrillaga astoarekin. Gure Izarra
aserri hau eraikin berria da, Amezti Goikoaren aldamenean dago eta haren inguruko lurretan eraiki zuten 1958an. Ukuilua eta hiru etxebizitzaz osatua dago.
Amezti Goikoako Josefa Uranga Iraola Braulio Gabilondo Balerdirekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten: Joxe Gabilondo Uranga. Braulio gazterik hil zen. Josefa Jose Arrillaga Aiestaranekin ezkondu eta Mendi Gain baserrian jarri ziren bizitzen. Gerora, Benta Berri Azpi baserrira eta, ondoren, Gure Izarrara etorri ziren. Baratzeko lana egiten zuten. Josefa Bretxara jaisten zen barazkiak saltzera. Ukuiluan, zortzi bat ganadu-buru izaten zituzten.
Joxe Arrillaga, ezkondu aurretik, Mendi Gain baserrian bizi zen. Harrobian aritzen zen lanean, idiekin harria garraiatzen. Bi idi-pare zituen; Borda Berri baserriko ukuiluan izaten zituen. Harriak inguruko harrobietatik Iturrietako plazara garraiatzen zituen, eta handik kamioietan Donostiara. Joxe Gabilondo Uranga ere, gazte garaian, harekin aritu zen harrobi lanean. Joxe Arrillaga harrobian aritzen zen lanean, idiekin harria garraiatzen. Bi idi-pare zituen; Borda Berri baserri- ko ukuiluan izaten zituen. Harriak in- guruko harrobietatik Iturrietako plazara garraiatzea zituen, eta handik kamioietan Donostiara. Joxe Gabilondo Uranga Ganbaretxe baserriko Axun Huegun Mendiluzerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Juanjo, Mari Jose, Lourdes eta Arantxa Gabilondo Huegun. Garai hartan, baratzeko lan asko egiten zuten, eta Axun Bretxako merkatura joaten zen barazkiak saltzera; hasiera batean, autobusez, eta geroago automobilean. Joxek Monte Igeldon egin zuen lan, eta geroago, ‘Juan y Teodoro Kutz’ zerbeza-fabrikan. Ukuiluan behi batzuk izaten zituzten. Arrebak batera eta bestera sakabanatu ziren bizitzera, eta baserrian Juanjo semea gelditu zen.
1 Jose Mari Iraola Esnal. 2 Joxe Gabilondo Uranga. 3 Maria Iraola Esnal.
Gaur egun, Juanjo eta Amaia Errazkin bizi dira bertan. Haragitarako ganadua dute Txalin mendiaren magalean egindako ukuiluan. Berrogei bat behi eta hamabost bat ardi dituzte guztira. Familiaren laguntzarekin, Arrigain izeneko nekazalturismoko landetxea zabaldu zuten.
1 Joxe Arrillaga. 2 Juan Jose Gabilondo. 1 Josefa Uranga. 2 Eskolastika Mendiluze. 3 Joxe Arrillaga Aiestaran. Gure Kaiola
aserria 1956an eraiki zuten: bi alturako etxebizitza da, azpian ganaduarentzako ukuilua duena.
Bekoetxeberriko Maria Urruzmendi Goisoro eta Kamioko Antonio Zendoia Garmendia andre-gizonak jarri ziren bertan bizitzen. Bost seme-alaba izan zituzten: Jose Anjel, Arantxa, Iñaki, Antxon eta Bakartxo Zendoia Urruzmendi.
Antonio, 10 urte inguru zituela, harrobiari loturiko lanetan hasi zen. Aitaren behiekin, Zingieta baserriaren ondoko Gaztelutxo izeneko harrobitik punta egiten aritzen zen. ‘Punta Egitea’: kate batekin idi pareari laguntzen,
Mariak indizioak jartzen zituen. Baserriz baserri joaten zen; etxera ere jende asko etortzen zitzaion. alegia. Uztarriari kate bat eransten zitzaion, eta era horretan, idiei harriaren ekarri-aldian laguntzen zitzaien. Gerora ere, idiekin makina bat joan-etorri egin zuen Zapatariko plazatxoraino. Bertan kamioian kargatu eta Egia auzoko Marmoles Altuna lantegira eramaten zituzten. Soldaduska egin ostean, berriz, Ondarretako kartzela botatzeko lanetan aritu zen, Lizarriturrin hargin; geroago, Monte Igeldoko Parkean: hargin lanetan eta Montaña Suitzan. Gaztetan, inauteritan etxez etxe ibiltzen ziren, lepoan zapi bat jarrita. Arrautzak eta dirua biltzen zuten, harekin gero bazkaria egiten zuten. San Joan eskean ere aritu izan zen, kopla kantari. Inoiz baimenik gabe kantatzen aritzeagatik apaizak isuna jarri omen zion, ogerleko bat. Gerora, herriko festetan, deman tertzero moduan ibili zen, urte askoan; eta itzain lanean ere bai. Baserrian bost bat behi eta beste horrenbeste txekor izaten zuten, esnetarako behiak. Familia
Antonio Zendoia eta Maritxu Urruzmendi.
guztia aritzen zen lanean. Behorra ere bazuten, gurdian belarra ekartzeko. Goiko etxebizitzan gelak alokatzen zituzten. Maria arduratzen zen lan horretaz, eta baita baserriko lanaz ere. Esne- behi onak izaten zituzten. Oiloak, konejuak eta inoiz txerriren bat ere izan zuten; bolada batean, ardi pare bat ere bai. Baratza pixka bat ere egiten zuten, baina etxerako bakarrik.
Gaur egun, bi seme bizi dira beren familiekin, Jose Anjel eta Antxon, eta nahiz eta bertan baserri- lanik egin ez, Jose Anjel semea Orioko Longa baserrian aritzen da behiekin lanean. Gure Kaiolan baratza pixka bat ere egiten dute, etxerako.
1 Txomin Eskarmendi. 2 Maritxu Urruzmendi. 3 Teisa Martikorena. Gure Pakea
anuel Enbilek eraiki zuen Gure Pakea izeneko etxea, 1956 urtean, Arretxe baserri zaharretik 100 bat metrora.
Manuel Enbil Juandegi baserriko Emilia Martikorenarekin ezkondu zen 1945ean. Hasiera batean, Arretxe baserrian jarri ziren bizitzen. Bikoteak guztira sei seme-alaba izan zituen.
Lehenbiziko laurak Arretxen jaio ziren: Ana, Anparo, Tomas eta Manuel
Enbil Martikorena. Gerora, Gure Pakeara joan ziren, eta han jaio ziren bi gazteenak: Mertxe eta Juan Mari Enbil Martikorena.
Baserrian aldi desberdinetan obrak egin zituzten. 1970eko hamarkadaren
Baserrian ganadua izaten zuten:
lau bat behi eta haien txekorrak. Ganaduarentzako bazka beraiek ereiten zuten beren soroetan: oloa, arbia, erremolatxa, artoa...
hasieran, bigarren solairu bat eman zioten, eta Anparo Enbil eta Iñaki Goikoetxea bikotea jarri zen bertan bizitzen, beren familiarekin. Geroago, 1993an, baserriari beste zati bat gehitu zioten, itsaso aldetik, eta Juan Mari Enbil eta Mila Lobera jarri ziren bizitzen, beren familiarekin.
Baserrian ganadua izaten zuten: lau bat behi eta haien txekorrak. Ganaduarentzako bazka beraiek ereiten zuten beren soroetan: oloa, arbia, erremolatxa, artoa...
Manuelek Antiguako Suchard lantegian lan egin zuen 1954tik 1979ra bitartean.
1 Anparo Enbil Martikorena. 2 Loli Izagirre Martikorena. 3 Tomas Enbil Martikorena. 4 Manuel Enbil Martikorena. 5 Elena Izagirre. 6 Juan Mari Enbil Martikorena. 7 Mertxe Enbil Martikorena. 8 Migel Anjel Izagirre.
Emilia Martikorena Olaizola. Manuel Enbil Arruti. Gurrutxaga
aserriaren lehenbiziko aipamena 1880koa aurkitu dugu. Toponimian, historian zehar,
Txokolateneren zenbait aldaera ageri dira: Chocolatenia, Txokolatellene eta Xendoyane.
Baserriak bi etxebizitza zituen. Gurrutxaga anaiak izan ziren baserriaren lehenengo nagusiak. Horregatik, Gurrutxaga
izenez ere ezagutzen zen. Jose Ramon Zendoia ere egon zen bertan bizitzen,
bere familiarekin, Kamio baserrira joan aurretik.
1932an Donostiako Loiola auzoko Txomineneatik etorritako Jose Sorondok eta Sabina Oiartzabalek erosi zuten baserria. Bi seme-alabekin etorri ziren: Martin eta Manoli Sorondo Oiartzabal. Igeldora etorri ondoren, beste hiru izan zituzten: Maritxu, Maria Luisa eta
Baserrian tolarea ere bazuten eta in-
guruko baserrietakoak bertara etortzen ziren sagardoa egitera. Iturria Etume- txabal baserriaren goiko aldean zegoen eta ura beti izaten zuten. Etxean aska zu- ten ganaduarentzat, etxeko arropak gar- bitzeko ere erabiltzen zutena.
Juan Jose Sorondo Oiartzabal. Martin Sorondo Oiartzabal gelditu zen baserrian. Bekoetxeberri baserriko Pakita Urruzmendirekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Jabier, Josetxo, Kontxi, Maria Jesus eta Iñaki.
Baserriko lanetik bizi izan ziren. Etxean zazpi bat behi izaten zituzten. Baratzeko lan asko egiten zuten: letxuga, porrua, tomatea, artoa, babarruna, alpapa, arbia..., zer ez? Pakita, esnea eta barazkiak saltzera, Donostiako San Martin azokara jaisten zen, autobusa hartuta. Martin hil zenean, ganadua kendu zuten eta baratza lantzen segitu. 2001era arte San Martinera joaten segitu zuten.
Txokolateneko txerri majera.
1960. urtea. 1 Jose Sorondo.
2 Sabina Oiarzabal. 3 Josune Sorondo. 4 Pakita Urruzmendi.
5 Jabier Sorondo. 6 Kontxi Sorondo.
7 Josetxo Sorondo.
Baserrian dolarea ere bazuten eta inguruko baserrietakoak bertara etortzen ziren sagardoa egitera. Iturria Etumetxabal baserriaren goiko aldean zegoen eta ura beti izaten zuten. Etxean aska zuten ganaduarentzat, etxeko arropak garbitzeko ere erabiltzen zutena. Gerora, seme-alabek aldamenean beste etxebizitza bat altxatu zuten. Gaur egun ere bertan bizi dira, beren familiekin. Baserria bera ere konpondu eta egokitu egin dute.
1 Martin Sorondo. 2 Josetxo Sorondo Urruzmendi. 3 Sabina Oiarzabal. Gurutzeta erriko sarreran dagoen etxe honen izenaren lehen aipamena 1893koa den arren (Donostiako Udalaren toponimian), 1898an Ulpiano Gurrutxagak eraikia da. Etxea gurutze-bidean dago eta hortik datorkio izena. Damasa Gurrutxaga izan zen etxearen lehenbiziko jabea. Eraikinak behealdea eta bi solairu zituen, eta hiruzpalau etxebizitza hartzen zituen. Jabeak, garai hartan, behealdean Damasa Enea izeneko estankoa eta goxoki- denda txiki bat zeukan. Eraikina Pako Calongek erosi zuen, bere lursailekin. Etxearen ukuiluan oiloak eta behi- esneak izaten zituen, haietako bat harritzeko moduko esne pila ematen zuena. Ondo zaindu eta elikatutako behiak zituen, eta noiznahi larrean bazkatzen ziren Lizardin. Pakok Kutztarren Antiguako garagardotegian lan egiten zuenez, etxeko lanetan Aginagako Agustin morroia aritzen zen, Bixio. Gurutzetan XX. mendearen hasieratik erdialdera arte hainbat familia jarri zen bizitzen errentan: Felix Isasa autobus-txoferra eta Igeldoko auzo-alkatea zena, Maritxu emaztea, eta Maritxu eta Ines alabak; Igeldoko maisu izandako Gabriel Eznarriaga, emazte eta bi alabekin (haietako bat falangista sutsua); Jose Mari Izagirre eta Xixili Arrillaga; eta Ubaldo Gastaminza eta Teresita emaztea, Basilio Iraizoz apaizaren iloba zena. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Maddi, Teodorito eta Jabier. 1967an, ekaitz bortitz baten erdian, eraikinak su hartu eta teilatua deseginda geratu zen. Handik hiru urtera etxea eraberritu zuten, gaur ezagutzen diogun egitura emanez. Gurutzetan Calongetar asko bizi izan da: Pako Calonge eta Dolores Lizarazu; Jose Kruz Calonge Pako Calonge 1940ko hamarkadan hasi zen sagardoa saltzen: Lehenbizi, Eliz Ondo etxeko behealdean eta, ondoren, Mendizorrotz tabernaren eraikinean. Eliz Ondon sagardoa txotxean eta txarroetan saltzen zuten, eta Mendizorrotzen, berriz, botilan batez ere. Handik urte batzuetara, Gurutzeta etxearen azpialdean zabaldu zuen sagardotegia.
1958. urtea. Agustin Zapirain, harritzeko moduko esne pila ematen zuen behiarekin.
Lizarazu eta Begoña Martikorena, Koro, Pako eta Eneko seme-alabekin; Pako Calonge Lizarazu eta Kontxi Aisa, hauen alaba Idoia eta bere senar Karlos; eta, azken urteetan, Pako Calonge eta Nerea Arrillaga, euren alabekin. Horiez gain, besteak beste, Migel Mari Izagirre eta Pilar, Migel, Elena eta Mari Loli seme-alabekin, eta azken honen semeak; Tina eta Trini, Akelarreko langileak; Maru, bere senar eta semearekin; Juanjo Iradi, emazte Mertxe eta alaba; Lourdes Rada eta Iñaki Marko; Esteban Txintxurreta eta Ainhoa Morales; Lazaro Otamendi; Dolores Olasagasti eta Tomas Zubeldia; eta Jose Antonio Arrillaga eta Nekane Etxebeste senar-emazteak. XX. mendearen erdi aldean Igeldoko emakumeen ezkon- aurreko despedidak, ia denak, sagardotegiaren gainean egiten ziren. Meriendara gonbidatzen zituzten. Otorduan ez ziren faltatuko Doloresek prestaturiko xerra eta piperrak. Gosea ase ondoren, soinujoleren bat (Txankarra edo Benito Zinkunegi) sarritan izaten zen, haren erritmoan dantzan aritzeko, eta 22:00ak alderako etxera erretiratzen ziren herriko neskatxa guztiak. Ohitura honek Errefreskoa izena zuen.
Pako Calonje eta Jose Mari Etxebeste sagardoa dastatzen.
Pako Calonge 1940ko hamarkadan hasi zen sagardoa saltzen: Lehenbizi, Eliz Ondo etxeko behealdean eta, ondoren, Mendizorrotz tabernaren eraikinean. Eliz Ondon sagardoa txotxean eta txarroetan saltzen zuten, eta Mendizorrotzen, berriz, botilan batez ere. Handik urte batzuetara, Gurutzeta etxearen azpialdean zabaldu zuen sagardotegia. Erretiroa hartzeko garaia iritsita, Jose Kruz semeak eta Begoñak hartu zuten lekukoa. Egun, Pakok, haren emazteak, eta Nerea eta Koro seme-alabek jarraitzen dute familia-negozioan.
Habana
oxe Aristegieta Bengoetxea Donostiako nobleziako familia bateko maiorazkoa zen, Solar de Echeverria baserrikoa. Interes ekonomikoak zituen Kuban, eta Donostiako hiriaren ordezkari gisa jardun zuen, Habanan hildako Zabaleta koronelaren herentziaren likidazioan. 1829an, Ha-
bana baserria eraikitzea sustatu zuen.
Joxe eta Joakin Aristegieta anaiak merkataritza-trafikoan aritzen ziren, ontzi-armadore gisa. Habana baserriak itsasoz bestaldeko abenturen oroitzapena gordetzen du. Urte batzuk geroago, Pedro Ignazio Li- zarazu Aginagako Urdaira baserritik etorri zen Habanara emazte Josefa Ra- Interes ekonomikoak zituen Kuban, eta Donostiako hiriaren ordezkari gisa jardun zuen, Habanan hildako Zabaleta koronelaren herentziaren likidazioan. 1829an, Habana baserria eraikitzea sustatu zuen. mona Zubeldia Ezenarrorekin. Bost seme-alaba izan zituzten: Jose Ramon, Jose Joakin, Maria, Dolores Lizarazu Zubeldia eta beste seme bat (horren izena ez dugu lortu). Jose Ramon Lizarazu Zubeldia seme zaharrena 1899an jaio zen. Huraxe gelditu zen baserrian bizitzen. Agitiko Balbina Balerdi Lizasorekin ezkondu eta 13 seme-alaba izan zituzten: Dolores, Migel, Maria, Luis, Pepita, Ignazia, Margarita, Karmen, Joxe, Ramoni, Anttoni, Manuela eta Jose Antonio Lizarazu Balerdi. Jose Ramonek harrobian egiten zuen lan, eta baserri-etxeen konponketan ere bai, arotza ere bazen eta. Ganadu askorik ez zuten izaten, baina lau bat behi bai, baita astoa ere. Baratza ere egiten zuten, batez ere etxerako. Balbina Donostiara jaisten zen astoarekin, esnea saltzera, aurrena Benta Alegrera igota. Jose Ramon arroketara ere asko joaten zen, aukera zuen guztietan, eta lanperna, lapa, arrainak eta batez ere olagarroak ekartzen zituen. Olagarroak etxe atariko paretan jartzen zituen zintzilik,
Habanako familia: 1 Dolores. 2 Migel. 3 Maria. 4 Luis. 5 Pepita. 6 Inaxi. 7 Margarita. 8 Karmen. 9 Joxe. 10 Ramoni. 11 Antxoni. 12 Manuela. 13 Jose Antonio Lizarazu Balerdi. 14 Balbina Balerdi Lizaso. 15 Jose Ramon Lizarazu Zubeldia.
lehortzeko, eta uda garaian usain handia izaten zen han. Olagarroak Balentziaga baserriko Maria Agustina Balentziaga Eizagirre getariarrari eramaten zizkion, hark olagarro-zopa egiteko. Maria Agustina Kristobal Balentziaga jostun ezagunaren arreba zen. Habana eta Zankardegi baserrien artean iturri bat zegoen; inguruko baserritarrek hara eramaten zu- ten ganadua ur edatera. Baserriaren goiko aldean, beste iturri handi bat ere bazen (orain harri batzuk gelditzen dira); garai hartan jende asko joaten zen hara, gobada egitera. Egun, Polunpari etxearen terrenoen barruan dago leku hura. Gaur egun, Jose Ramon Lizarazuren seme Luis Lizarazu Balerdi eta Dolores Illarramendi se- nar-emazteak bizi dira baserrian, euren familiarekin.
Olagarroak lehortzeko zinzilika jartzen ziren baserriaren horman.
Luis Lizarazu Balerdi eta Itziar Arteaga Lizarazu.
Iranguren
onostiako toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan lehen aipamena 1178koa da; 1815eko data ere aipatzen da. 1865ean Irangon izenez azaltzen da. Garai batean,
Martikorena sendiarena zen. Aldi berean Donostiako Gros auzoko hiltegi zaharraren jabeak ere baziren. Eraikinaren leihoak ikusita, pentsa daiteke gerra garaian puntu estrategikoa izango zela, leiho txikiak baitzituen. Herri lurren inguruan dago kokatua.
Zelestino Segurola, ezizenez San Joan artzaina, eta Maria Garmendia bizi ziren Irangurenen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Pantxika, Jose Antonio eta Katalin Segurola Garmendia. Ukuiluan behi bururen bat eta, batez ere, ardiak
Ehiztariek sekulako egurra eman zioten Zelestinori, eta hilda zegoela pentsatuta utzi zuten lurrean. izaten zituzten. Gazta egiten zuten. Zelestino, aurretik, Marabieta baserrian morroi egon zen. Baratza ere bastante egiten zuten: artoa, babarruna, arbia... Zelestino baserri ondoan eserita egoten zen, artoa aletzen eta, era berean, ardiak zaintzen. Egun batean herriko bi gazte ehiztarirekin iskanbila izan zuen. Ehiztariak oilagorretan edo erbi eta konejutan ibiltzen ziren. Haien zakurrak Zelestinoren ardiak aztoratu zituen eta, ondorioz, haserre aldia izan zuten. Ehiztariek sekulako egurra eman zioten Zelestinori, eta hilda zegoela pentsatuta utzi zuten lurrean. Zelestino, ahal zuen moduan, arrastaka goiko bideraino irten zen, eta handik Iturrietaraino ekarri zuten. Handik, Felixen autobusa hartuta, sorospen-gelara eraman eta bertan egon zen osatu bitartean. Xatene baserriko Jose Mari Kruz noizean behin kartak eramatera joaten zen Irangurenera. San Joan artzainak, batzuetan, amarik gabe geratutako arkumetxoren bat izaten zuen, eta Jose Mariri
Iranguren baserriko kuku zulo..
eman eta honek biberoiarekin hazten zuen Xerraiene baserrian. Arkumea mendian libre ibiltzen zen, baina Jose Marik deitu eta biberoia erakutsiz gero, berehala inguratzen zen etxera.
San Joan artzaina igandeetan mezetara etortzen zen, eta askotan erlojua gelditu eta hurrengo egunera arte ez zen etxeratzen. Taberna eta festa-giroa asko gustatzen zitzaizkion.
Guardia zibilak asko ibiltzen ziren herrian jira eta bira, herriko kuarteletik, eta maiz joaten ziren
Iranguren baserrira. Zelestinok, ohituraz, San Juan egunean arkume bat ematen zien urtero.
Urteak pasa eta Oiartzunera joan ziren bizitzera. Gaur egun baserria ia dena erorita dago, pareta batzuk besterik ez dira gelditzen zutik.
Iranguren baserri ondoko txabola. 1178. inguruan eraikitako baserri baten pareta. Iriarte
onostiako toponimiaren arabera, 1625ean azaltzen da baserri honen lehenengo aipamena. Han ageri den lehenbiziko jabea Orioko familia bat da (Arin y Embil altzari dendakoen se- nideak). Gerora, Zumaiako Kaskazuritik etorritako Arruti Odriozola eta Lasarteko Mikaela
Enbil Beraza etorri ziren, apopilo, eta bi seme-alaba izan zituzten: Teresa eta Manuel Arruti Enbil. Inklusatik bi haur ekarri zituzten, seme-alabatzat hartuta: Milagros Erro eta Gabriel Agur, (Xarpier moduan ezaguna).
Manuel Arruti Enbil gelditu zen base- rrian. Aristondo baserriko Maria Irao- larekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Arantza eta Jose Migel Arruti Iraola. Manuel eta Maria baserriko la- nean aritu izan ziren, beti familiaren laguntzarekin. Benta Berri baserriko Maria Arrillaga Aiestaran eta Bernardo Azpillaga senar-emazteak, neskame eta morroi lanean aritu ziren bolada batean Baserrian zaldi itsu bat zuten; baina, itsua izanagatik ere, inguruko baserrietako txerriak hiltegira eramaten ibili zen Manuel zaldi harekin. Zaldi- karroan kaiola handi bat zeukan jarrita, eta karroaren alboetan, kinkeak, gauez argia egiteko. Iriarten, baina Benta Berrin bizi zirela. Rosari Urruzmendik (Bekoetxeberriko Frantzisko Urruz- mendiren arreba) sukaldeko lana egiten zuen Iriarten, oso sukaldari ona omen zen. Baratzako lan pixka bat egiten zuten. Ukuiluan zortzi bat behi, txekorrak eta idiak zeuzkaten. Ma- nuel zenbait urtetan deman ibili zen herriko plazan etxeko idiekin. Goldean baserriz baserri ere asko ibili zen, auzolanean. Zakarro menditik garoa eta otea ekartzen makina bat joan-etorri ere egin zuen Manuelek bere denboran.
Iriarten baserriko lanetan, Manuel, Jose Migel Arruti eta Maria Iraola.
Iriarte baserriko paretan.
Baserrian zaldi itsu bat zuten; baina, itsua izanagatik ere, inguruko baserrietako txerriak hiltegira eramaten ibili zen Manuel zaldi harekin. Zaldi-karroan kaiola handi bat zeukan jarrita, eta karroaren alboetan, kinkeak, gauez argia egiteko. Habana eta Txokolatene baserrietako dolareetan sagarra prentsatu ondoren, sagardoa beste baserri batzuetara garraiatzen ere ibili zen.
Gaur egun, Arantza eta Jose Migel anai-arrebak bizi dira Iriarten, beren familiarekin, bakoitzak bere etxebizitza duela. Baratzeko lan pixka bat egiten dute. Arantzak ardi batzuk ere baditu; eta Jose Migelek kiwi landaketa-gune bat jarri zuen, orain dela 31 urte inguru.
Mikaela Enbil eta Joakina Arruti. 1 Mikaela Enbil. 2 Frantzisko Arruti. 3 Manuel Arruti Enbil. 4 Teresa Arruti Enbil. Iruin
aur egunean Iruin izenez ezagutzen dugun baserria, dakigunaren arabera, Igeldoko zaharrenetakoa da. Haren lehen aipamena 1695ekoa da, eta Irigoyen izenez azaltzen da, baita Yruón ere. Herriaren behealdean kokatua dago, itsas aldera. Baserriak alde batean
arku erromaniko bat du.
Bi etxebizitza zituen. Donostia aldeko zatiaren lehenbiziko nagusia Oliden sendia izan zen. Gerora, Gaztaintxabaleta baserritik etorrita, Isabel Martikorena Ezeiza eta Zapatari Berri baserriko Migel Olasagasti senar-
Nikolas Iradi bertsozalea zen oso; herri- ko jaietan askotan aritu zen bertsotan, San Joan eskean ere bai... emazteak jarri ziren bizitzen, beren familiarekin. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Martina, Maria, Josefa, Dolores, Patxi, Joxe, Domingo eta Rita Olasagasti Martikorena. Urte batzuk pasatuta, Amoene baserrira aldatu ziren. Geroago, Jose Joakin Lizarazu bizi izan zen. Beste aldean, Etxebeste sendia bizi izan zen: Inazio Etxebeste eta Merzedes Aristi Olaizola. Lau seme izan zituzten: Jose Mari, Jose Luis, Jesus eta Lukas Etxebeste Aristi. Lukas gazterik hil zen. Baserrian Jose Mari gelditu zen. Belabieta Azpi baserriko Pepi Iradirekin ezkonduta, hiru seme- alaba izan zituzten: Mari Mertxe, Jose Mari eta Maria Jesus. Pepiren anaia ere, Nikolas Iradi, bertan bizi izan zen. Nikolas bertsozalea zen oso; herriko jaietan askotan aritu zen bertsotan, San Joan eskean ere bai... Ukuiluan bizpahiru behi eta haien txekorrak izaten zituzten, eta oiloak. Zelai asko zutenez, belar- metak egiten zituzten. Baratza etxerako bakarrik, eta hura gobernatzen, lanean, Pepi aritzen zen, batez ere. Jose Mari aita udaletxean ibili zen kimikari-lanean; kamioiarekin baserriz baserri
Nikolas Iradi Zubeldia. Jose Mari Etxebeste Aristi.
esnea biltzen ere bai. Hasiera batean, Iñaki Etxebeste ilobak laguntzen zion esnea Gurelesara eramaten eta kontuak egiten. Geroago, alabek ere lagundu izan zioten. Esnea biltzen Orio aldeko baserrietara joaten zen, Benta ingururaino. Kamioian beste hainbat joan-etorritan ere ibili zen, hala nola, garagardotegitik baserrietara garagar-pulpa ekartzen, ganaduari pentsu moduan emateko.
Gaur egun, Jose Mari semea bizi da baserrian, bere familiarekin; haren arrebak ere, Mari Mertxe eta Maria Jesus, baserrian bizi dira. Ez dira baserri-lanean aritzen.
Iruin baserriaren arku erromanikoa. Migel Olasagasti Aiestaran eta Isabel Martikorena Ezeiza.
Itsas Aurre
ultur etxea Igeldoko plazan dago, Plazetxe deituriko etxearen ondoan. Urte askoan Itxasaurre izenez ere ezagutu izan da, baina gaur egun jende gehienak kultur etxe moduan ezagutzen du. Murgildu gaitezen eraikinaren historian.
1930eko hamarkadan Igeldoko medikua bizi zen etxe horretan. Urte batzuk geroago, Donostiako Parte Zaharrean denda bat zeukan Jornet familiak erosi zuen etxea, eta ama-alabak bizi izan ziren han zenbait urtez.
1936ko gerra bukatu berritan, historiako aro beltzenetako batean murgildu zen Igeldoko gizartea. Eraikina Falangearen eskuetan geratu zen, haiek bereganatuta. Aterpetxea jarri zuten bertan; Villa Buenos Aires moduan ezagutzen zuten. Falangistek antolatutako egonaldietara gaztetxoak ekartzen zituzten, haien ideologian murgilaraztera. Frankismoan eraikina falangearen esku egon zen Villa Buenos Aires izena- rekin. Falangistek gaztetxoak ekartzen zituzten egonaldietara, haien ideologian murgiltzera. Franco hil ondoren, Auzo- lan taldea sortu zen, herria kudeatu eta herritarren beharrak asetzeko asmoz. Falangeak etxea utzi eta gero, aterpetxearen kudeaketa eskuz aldatu zen. Atzerriko jende askok hartzen zuen ostatu Itsas Aurren garai hartan, alemaniarrek bereziki. Teixa Martikorena eta Maritxu Landa izeba-ilobak sukaldari eta zerbitzari lanetan aritu ziren hainbat urtez. 1975ean, Franco hil ondoren,Auzolan taldea sortu zen, herriaren kudeaketaz arduratu eta herritarren beharrak asetzeko asmoz. Garai hartan, eraikina oso egoera txarrean zegoen. Etxea hutsik geratu zen eta Txapela tabernakoek biltegi moduan erabili zuten (botila gutxi batzuk gordetzen zituzten
Eraikina falangearen esku egon zen. Balkoian falangearen kartela ikus daiteke: 1 Iñaki Goikoetxea. 2 Maritxu Landa. 3 Iñaki Landa. 4 Jose Mari Goikoetxea. 5 Marian Landa.
han, nahiz eta eraikina egoera arriskutsuan egon). Gaur egun herriko aparkalekua dena sasiz beteta zegoen. Urte haietan, behin eta berriz eskatu zitzaion udalari eraikina erosteko, herritarrek erabiltzeko. Udalak, urtero, diru-partidatxo batzuk onartu zituen eta, herritarrek auzolanean lan asko eginez, eraikina txukundu egin zuten.
Herri Kontseilua sortu zenean, 1997an, eraikin osoaren lagapena lortu zen. Gela bat jubilatuen elkartearena izatea adostu zuten, nahiz eta gero ez zitzaion ia erabilerarik eman. Gaur egun Din-Din elkartea dagoen eremua ikastolak erabiltzen zuen orduan, gimnasio gisa. Ikastolak beste gela batzuk ere erabiltzen zituen, zenbait ekintzatarako. Garaiko Herri Kontseiluak lagapena egin zion Din Din elkarteari. Erabilera elkartearen esku geratu zen, baina betiere diru- irabaziak izanez gero, herriaren beharrei erantzuteko bideratzekotan.
Igeldoko plazan: 1 Iñaki Goikoetxea. 2 Arantxa Goikoetxea.
3 Xabin Martiarena. 4 Marian Landa. 5 Jose Mari Goikoetxea.
Pixkanaka, gero eta ekintza gehiago antolatu ziren, eta kultur etxe izaera hartzen hasi zen; hau da, kultur jarduerak egiteko eta herritarrak elkartzeko topagunea izaten. Egun, herriko beharretara egokitzen den espazioa da, eta dinamizatzaileak egin ohi du koordinazio-lana.
Iturrieta
aserri honen izena 1566. urtean azaltzen da, lehenengo aldiz, Donostiako toponimiako Igeldoko baserrien zerrendan, Yturrieta izenez. 1776an, Yturrieta Zarra. Jose Enea izenarekin ere ezagutu izan da baserri hau; haren horma batean ikus daiteke izen
hori. Baserri zaharrenetako bat da. Martikorena sendia bizi izan zen
aspalditik. Juandegi baserriko Tomas Martikorena, esate baterako, bertan bizi izan zen, bere familiarekin. Gerora, Arrillaga-Etxebeste sendia azaltzen da baserri honetan.
Martikorenatarren sendian topatu dugun lehenbiziko bikotea Paskual Arrillaga Zatarain eta Josefa Martikorena Elosegik osatua da. Badakigu gutxienez
Haize handiko egun batean, Inaxi etxe- ra bueltan zetorren, xextera buru gai- nean zuela; autobusa pare-parean gel- ditu zitzaion, gidariak sartzeko esanez, baina Inaxik, oinez joatea nahiago zue- la-eta, aurrera segitu zuen, haizeari au- rre eginez, oker-oker eginda.
seme bat izan zutela: Jose Mari; agian, gehiago. Jose Mari Arrillaga Martikorena semea Lorentxa Sagardia Urkiarekin ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Luis, Manuel, Joxe, Mateo, Isabel, Frantziska, Maria Luisa eta Lorentxa Arrillaga Sagardia. Ama, Lorentxa alabaz erditu zenean, hil egin zen; eta handik 40 egunera, aita. Familia hura han bizi zen garaian, konpondu egin zuten baserria, eta Josenea izena eman zioten, 1896. urtean. Garai hartan abere asko izaten zuten ukuiluan: idiak, behiak, oiloak, oilaskoak, konejuak... Baratzeko lana ere egiten zuten, baina ia dena etxerako.
Luis Arrillaga Sagardia gelditu zen baserrian. Ignazia Etxebeste Etxebesterekin ezkonduta, sei seme-alaba izan zituzten: Ignazio, Maria, Isabel, Mateo, Joakin eta Luis Arrillaga Etxebeste. Luis
Maria Arrillaga. Iturrietako Ignazia Etxebeste Etxebeste.
aita, 36 urte zituela, egun batean bere idi parea hartuta mendira joan zen, han istripua izan eta hil egin zen. Emaztea haurdun zegoen. Maria eta Mateo anai-arrebak gelditu ziren baserrian, etxebizitza banatan. Iturrietako amona Ignazia egunero, Bordako Joseparekin batera, Donostiako Bretxako azokara joaten zen, oinez, barazkiak eta esnea saltzera. Ignazik xextera beti buru gainean eramaten zuen; Josepa, berriz, astoarekin joaten zen. Haize handiko egun batean, Ignazi etxera bueltan zetorren, xextera buru gainean zuela; autobusa pare-parean gelditu zitzaion, gidariak sartzeko esanez, baina Inaxik, oinez joatea nahiago zuela-eta, aurrera segitu zuen, haizeari aurre eginez, oker-oker eginda. Maria Arrillaga Etxebeste Lapabide baserriko Migel Martikorena Usategietarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten: Lourdes Martikorena Arrillaga. Migelek Lizarriturri lantegian lan egiten zuen, oinez joaten zen egunero, goizean goiz abiatuta. Mateo Arrillaga Etxebeste Soraluzeko Mariasun Eguren Oregirekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten: Idurre Arrillaga Eguren. Mateo igeltsero lanean aritu zen. Ukuiluan ganadu pixka bat izaten zuten. Bi familiak Pontia iturrira joaten ziren gobada egitera, Iturritxo baserriaren parean zegoena, bidearen beste aldean.
Mateo Arrillaga Sagardia, Igeldoko bide garbitzailea.
Iturrieta Berri
onostiako toponimiaren arabera, baserri honen lehen aipamena 1776koa da, eta Yturrietaverri izenarekin azaltzen da. Iturrieta-Mayor eta Gomendione izenak ere izan ditu.
Bi familia bizi ziren baserri honetan: Batetik, Xixili Arrillaga Aiestaran eta Jose Mari Izagirre Berridi senar-emazteak eta hauen sendia. Bestetik, Mateo Sagardia eta Manuela Lizaso senar- emazteak beren hiru seme-alabekin: Jose Manuel, Arantxa eta Jose Mari. Azken hauek behia eta txekorra izaten zuten ukuiluan. Iturrieta baserriaren parean zegoen Pontia iturrira eramaten zuten ganadua ur edatera; gobada ere han egiten zuten. Edateko ura Iturritxo iturritik ekartzen zuten.
Baserriaren egoera txarra zen XX. mendearen erdialdean. Egun batean, Jose Manuel Sagardia baserriaren albo batean zegoela, baserriaren zati bat erortzen hasi zela ikusi eta ziztu bizian atera zuen familia barrutik. Urte gutxira, Zingieta baserrira joan ziren bizitzera. 1958an Garoa turismo-agentziak baserria erosi zuen kanpina eraikitzeko. ‘Vasco de Camping’ elkarteko Turistek herria ezagutu nahi izaten zu- ten, jaietan batez ere. Donostiatik kan- pinerako bidean autobusetik San Pedro- tako jai giroa ikusita, plazara etortzen ziren sarri. Ordu txikitan australiarrak trikitixa dantzatzen ikustea ohikoa zen Igeldon. sortzaileek Igeldon kanpina eraikitzea erabaki zuten, kanpinerako zaletasuna sustatzeko asmoz. Horrela, Gipuzkoako akziodun txikiez osaturiko Garoa elkarte anonimoak bost hektareako kanpina eraiki zuen.
Kanpineko aparkalekua.
Rafael Modrego Ubao izan zen Igeldoko kanpinaren lehen zuzendaria. Gero, kanpina utzita, San Sebastian hoteleko eta Zestoako bainuetxeko zuzendari. Horrez gain, Zinemaldiko zuzendaritzako kide ere bai, oso urte zailean gainera, 1978an. Igeldok arrastoa utzi zion Rafaeli, Amezti inguruan txaleta eraiki eta bertan bizitzen jarri baitzen. Beste zenbait igeldoar ere aritu ziren lanean kanpinean: Jose eta Toñi Sierra, Mirta Araujo, Miren Jone Oiarbide…
Ezker eskubi: Javi Sierra, Ruud Koeree eta Jan Wieers.
1960 eta 70eko urteetan Igeldoko gazte askok kanpinera etorritako atzerritarrak ezagutzeko grina izan ohi zuten. Irrika eta interes hori emankorra izan zen zenbait kasutan: bikoteak sortu eta ezkontzak ekartzeraino. Turistek ere herria eta herritarrak ezagutu nahi izaten zituzten, batez ere jaietan. Lineako autobusak herria zeharkatzen zuen garaian, autobusetik sanpedroetako jai giroa ikusi eta plazara etortzen ziren sarritan. Ordu txikitan australiarrak trikitixa dantzatzen ikustea ohikoa zen Igeldon. Izan ziren herria ezagutu eta harrez
gero urteroko oporrak bertan igarotzea erabaki zutenak. Bi adibide nabarmendu daitezke: Batetik, 1969an Igeldoko kanpinera lehenbiziko aldiz iritsi zen Jan Wieers flandriarra (harrez gero, urtero Mendizorrotzen ostatu hartu zuena); eta bestetik, Ruud Koeree herbeheretarra, uda garaian Igeldoko kanpinera etorriz 40 urtetik gora egin dituena.
Iturrieta Zahar
onostiako toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan, 1566. urtean, Yturrieta izenez azaltzen da. 1776an, berriz, Iturrieta Zahar agertzen da, eta bestelako deitura batzuekin ere bai. 1852an, Iturrieta Menor moduan.
Baserria handia zen. Bertan lau familia bizi izan ziren, etxebizitza banatan. Joxe Matxain eta Asuncion Lizaso etxebizitza haietako biren jabeak ziren. Topatzen dugun lehenengo familia Balda Berri baserriko Ignazio Matxain Lizasok eta Arratzain Berriko Bixenta Olasagasti Aranak osatu zuten. Ezkondu eta, hasiera batean, Arratzain Berrin jarri ziren bizitzen. Bi seme-alaba izan
1962 aldean, taberna zabaldu zu- ten baserriaren beheko aldean, Gure Etxea izena eman zioten. Aldamenean, dantzaleku bat, Yonyo. Dantzalekuak denbora gutxi iraun zuen martxan. Ta- berna, berriz, orain dela hamar bat urte itxi zuten. zituzten. Semea, Joxe Matxain Olasagasti, Arratzain Berrin bizi zirela jaio zen; geroago, Iturrieta Zahar baserrira aldatuta, sortu zen alaba: Maritxu Matxain Olasagasti. Ukuiluan sei bat behi izaten zuten, eta txekorrak eta oilo batzuk ere bai. Baserriko lanean aritzen ziren batez ere. Bixenta Bretxako azokara jaisten zen, etxean sobera zituzten barazkiak eta esnea saltzera. Gero, Ignaziok biskuterra erosi zuen, eta bera hasi zen Bretxara joaten, bere biskuterrean. Joxe semea baserriko lanean aritzen zen; zenbait urtez, peoi lanetan ere bai, eta Balentziaganeko behiak zaintzen. Azken urteetan, berriz, Construcciones y Contratas-en. Joxe Aiako neska batekin ezkondu zen, Mari Karmen Arruti Agirresaroberekin. Bi seme-alaba izan zituzten: Aitor eta Estibalitz Matxain Arruti. Baserriaren aldamenean Pontia iturria zegoen. Ganadua bertara eramaten zuten ur edatera. Gobada ere bertan egiten zuten; eta inguruko baserrietakoek ere bai. 1962 aldean, taberna zabaldu zuten baserriaren beheko aldean, Gure Etxea izena eman zioten. Aldamenean, dantzaleku bat, Yonyo. Dantzalekuak denbora gutxi iraun zuen martxan. Taberna, berriz, orain dela hamar bat urte itxi zuten. Baserriko beste etxebizitza batean, Joxe Oliden zumaiarra eta Raimunda Santxotena arizkundarra bizi ziren. Jose txofer ibiltzen zen, autobusean. Ardo-almazena ireki zuten, beste tabernaren aldameneko lokalean. Beren etxea eta lokal hori, Pedro Galparsoro eta Maria Apaolaza senar- emazteei eman zieten errentan. Ardo-almazenaren lokalean Iturrieta taberna zabaldu zuten. Hirugarren etxebizitzan, Bonifazio Esnal eta Josefa senar-emazteak bizi ziren. Bi seme-alaba izan zituzten: Iñaxi eta Jose Mari Esnal. Laugarren etxebizitza Telleria abizeneko familia batena zen, baina bertan Erauntzetamurgil abizeneko familia bat bizi izan zen errentan. Baina telleriatarrek saldu egin zuten etxebizitza, eta Erauntzetamurgil familiak Antiguara joan behar izan zuen. Gaur egun, lau etxebizitza horietatik hiruren jabeak dira matxaindarrak. Bestean, Alberto eta Begoña Gandarias bikotea bizi da, beren familiarekin. Iturritxo
onostiako toponimian Yturricho izenarekin azaltzen da baserriaren lehen aipamena 1841ean. Etxea Iturritxo iturriaren goialdean kokatuta dago. Topatu ditugun haren lehen nagusiak Iraola familiakoak dira.
Hasiera batean, bi etxebizitza ziren: Haietako batean, Txoxa baserriko Iraola sendia bizi zen. Beste aldean, Juana Iradi Iraola eta Gaztaintxabaleta baserriko Jose Mari Martikorena bikotea jarri zen bizitzen. Alaba bat izan zuten, Josefina Martikorena Iradi. Hasieran, Gaztaintxabaleta baserrian bizi izan Juana, Josefina eta Rosa Mari, etxeko hiru emakumeak (amona, ama eta alaba) Iturritxoko iturrian makina bat arropa garbitutakoak dira. Donostiatik asto gainean igotzen zuten arropa. ziren; baina, gerora, hura saldu eta Iturritxora etorri ziren. Ondoren, 1894an, baserrian obra egin eta eraikina bost etxebizitzatan banatu zuten. Bolada batean hogei bat lagun bizi izan ziren bertan. Jose Marik harrobian lan egiten zuen. Zazpi bat langile zituen lanean. Harrobitik ateratako harriarekin Donostiako San Martin kalean dagoen epaitegiko eraikina altxatu zuen. Idiekin eta behiekin makina bat joan-etorri egin zuten, harria garraiatzen. Gazterik hil zen. Juana Iradi Iraola, senarra hil ostean, Errezilgo Frantzisko Oiartzabalekin ezkondu zen; seme bat izan zuten: Jose Mari Oiartzabal Iradi. Bizimodua ateratzeko, ganadu pixka bat jarri zuten: behiak, txekorrak, konejuak... Baratza asko landu zuten. Juana bera joaten zen, esnea eta barazkiak saltzera, Donostiako San Martin merkatura. Josefina Martikorena Iradi Jose Luis Olidenekin ezkondu eta alaba izan zuten: Rosa Mari Oliden Martikorena. Josefina etxeko lanean eta baratzean aritzen zen; Jose Luis, berriz, txofer, Igeldoko
1 Joxe Errazkin. 2 Manuela Zubeldia. 3 Katalina Iradi.
1959. urtea. Rosa Mari Oliden autobus gainean.
autobusean, baita kamioilari eta Donostiako erresidentzian zaindari moduan ere. Gaur egun, Rosa Mari bizi da, bere familiarekin, eta baratza pixka bat egiten dute. Etxearen zati bat landetxe moduan jarria dute, Rosa Mariren familiaren ardurapean. Juana, Josefina eta Rosa Mari, etxeko hiru emakumeak (amona, ama eta alaba) Iturritxoko iturrian makina bat arropa garbitutakoak dira. Donostiatik asto gainean igotzen zuten arropa. Jose Mari Oiartzabal Iradi semea Irene Galparsororekin ezkondu zen, eta semea izan zuten: Aitor Oiartzabal Galparsoro. Irenek denda batean egin zuen lan urte askoan; eta Jose Marik, kamioilari. Donostiako Zapatari auzoan bizi dira.
1 Maria Errazkin. 2 Josefa Antonia Azurza. 3 Joxe Azurza. 4 Jose Manuel Oiarbide. 5 Nancy Hutton. 6 Maria Azurza. Juandegi
uandegi baserriaren lehenbiziko aipamena 1663. urtekoa da, Donostiako toponimiaren arabera. Baserri txikia da. Bi pisu ditu: beheko aldean, ganaduarentzako ukuilua eta, goikoan, etxebizitza. Baserriak inguruan pinudia eta soro asko zituen; goiko aldean, Juandegi izeneko
harrobi bat ere bai.
Baserriko lehenbiziko jabea Aldanondo sendia izan zen. Geroago, Iturrietatik etorrita, Jose Antonio Martikorena eta Maria Olaizola jarri ziren bizitzen, maizter, beren zazpi seme-alabekin: Anparo, Maddalena, Maria, Tomas, Mertxe, Emili eta Pilar Martikorena Olaizola. Baserrian dozena bat ganadu-buru zituzten, behiak eta txekorrak. Patxi Baserria kuarteletik gertu zegoenez, guardia zibil asko ibiltzen zen inguruan. Haietako batzuek behin baino gehiagotan pasa zuten gaua baserriko mandioan. Baserrian bazuten asto txiki bihurri samar bat, eta guardia zibil batek lortu zuen hura domatzea. Izagirre apopilo egon zen baserrian, morroi. Tomas Baldak ere laguntzen zien, baserriko lanetan. Baratza, batez ere, etxerako egiten zuten: patata, babarruna... Maria, amona, Donostiara jaisten zen esnea saltzera; etxetik autobus-geltokirako bidea, marmitak zesteran eta buru gainean jarrita egiten zuen. Hartzaile asko zituen, eta San Martineko azokara ere joaten zen. Baserria kuarteletik gertu zegoenez, guardia zibil asko ibiltzen zen inguruan. Haietako batzuek behin baino gehiagotan pasa omen zuten gaua baserriko mandioan. Baserrian asto txiki bihurri samar bat bazuten, eta guardia zibil batek lortu omen zuen hura domatzea. Igeldoko kuartelera egunero eramaten zuen esnea; gerora, seme-alabek ere bai.
1 Emilia Martikorena Olaizola. 2 Mertxe Martikorena Olaizola. 3 Maria Martikorena Olaizola. 4 Pilar Martikorena Olaizola. 5 Anparo Martikorena Olaizola. 6 Maddalen Martikorena Olaizola. 7 Tomas Martikorena Olaizola. 8 Maria Olaizola.
Tomas semea soldaduskatik bueltan etxeratu zenean, gerra etorri eta berriro eraman zuten. Hanka batean tiro bat jaso zuen, gerrako oroigarri geratu zitzaiona.
Baserriaren goiko aldean ur-biltegia egin zuten 1960an; gobada egiteko iturria ere bazuten. Aurretik, amona Maria eta alaba Pilar baserriaren beheko aldeko iturrian aritzen ziren gobada egiten eta, arropa garbitu ostean, lehortzeko, inguruko sasietan zabaltzen zuten. Kaleko jendearen arropa ere garbitzen zuten; astoarekin joaten ziren Donostiara, arroparen bila. Amona Mariak kontatzen zuen, elurra egin zuen egun batean, astoak elurretan ibiltzeko gogorik ez, eta harria bota ziola eta astoa lurrean seko gelditu zela.
Baserrian Tomas gelditu zen, eta Usurbilgo Artxuita baserriko Maria Olasagasti Aranarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Maribel, Maite, Anparo, Jose Antonio eta Malen Martikorena Olasagasti. Tomas harrobi lanean aritu zen urte askoan; berak kudeatu zituen Gorosti eta Aiztokikoak, beste batzuekin batera. Harriarekin egindako lanen artean, Kontxako hondartzara jaisteko arranpa dago; itsasbeheran bakarrik lan egin ahal zutenez, inoiz gauez ere aritu ziren. Tomasek kontatzen zuen, harrobi lanean ibili zen garaian, egunero hogei bat idi- pare joaten zirela harri karraio Igeldotik Donostiara. Espaloiak egiteko listoia izeneko harria eramaten zuten, gehienbat. Harri mota landua zen hura. Harrobian sobran gelditzen ziren harri puska txikiagoekin, neguan, baserri-bideak egiten aritzen ziren.
Tomas bertsozalea zen eta urte askoan ibili zen herriko San Joan eskean, kopla kantari. Beste toki batzuetan ere bai: Aginagan, Perlan... Sariren bat irabazi ere egin zuen. Jose Antonio semea gelditu zen baserrian. Ibaetako Mertxe Aranziztrokirekin ezkondu eta baserri-lanetan aritu zen;
Maria Olasagasti Arana eta Tomas Martikorena Olaizola. igeltsero ere bai, Joxe Urangari laguntzen. Mendi Gain baserriko Ignazio Arbelaitz oilategia egiten ari zen Balda Zahar baserrian, baina hura gaixotu eta Jose Antoniok bukatu zuen lana. Monte Igeldon ere 14 bat urtez aritu zen lanean. Gerora baserriko lanetara bildu zen, eta 20 bat buru izatera iritsi ziren. Gaur egun ere, Jose Antoniok segitzen du baserrian, familiarekin, eta etxerako baratza egiten dute batez ere. Juandegi Txiki
aserriaren lehen aipamena 1860koa da eta Juandegui chiqui izenez azaltzen da. Baserriaren lehen jabearen berririk ez da ageri, bai ordea, gerora, Antonio Martikorena jarri zela bizitzen bertan Ameriketan ibili eta gero. Antonio Perus baserriko Josefa Ezeizarekin ezkondu eta
seme bakarra izan zuten: Benantzio Martikorena Ezeiza. Antonio gazterik alargundu zen eta bigarren aldiz ezkondu zen Manuela
izeneko emakumen batekin.
Benantzio Martikorena Ezeiza Orioko Lusarbe baserriko Ignazia Makazaga Etxaberekin ezkondu zen eta bi seme- alaba izan zituzten: Begoña eta Jose Manuel Martikorena Makazaga.
Benantzio itsasoan aritu zen lanean hainbat urtez antxoatan eta atunetan. 1957ra arte aritu zen lanbide horretan
“Benantzio Martikorena itsasoan aritu zen lanean Orio eta Donostiako hainbat arrantza-ontzitan 1957ra arte. Jose Manuel semea ere lanbide berean aritzeko asmoz abiatu zen baina, astebeteko proba egin eta gero, uztea erabaki zuen lana gogorregia zelako”.
Orio eta Donostiako hainbat arrantza-ontzitan. Jose Manuel semea ere lanbide berean aritzeko asmoz abiatu zen baina, astebeteko proba egin eta gero, uztea erabaki zuen lana gogorregia zelako.
Benantzio harrobian ere aritu zen lanean. Haren emazteak, Iñaxik, baserriko lanak egiteaz gain, gobadak ere egiten zituen: Donostiatik arropa-fardelak ekartzen zituen Juandegi txiki azpiko iturrian garbitzeko.
Baserria txikia zen eta ez zuten ganadu gehiegirik izaten. Gerora, Zankardegi baserriaren zati bat erosi zuten eta hortik aurrera ganadu gehiago izan zuten: dozena erdi bat behi, txekorrak eta baita astoa ere.
Baratzean ere aritzen ziren baina etxerako gehienbat. Hala ere, Begoña, Bretxako merkatura ere jaisten zen zenbaitetan soberan zituzten barazkiak eta esnea saltzera.
Arroketara joateko ohitura ere bazuten lapak, lanpernak eta olagarroak harrapatzera.
Iranguen baserriaren ingurura, Zakarrora, joaten ziren garo bila. Garoa biltzeko idi parea eta gurdia eramaten zuten, baina ez zen lan erraza izaten. Egun batean, uztarrian lotuta zituzten idietako bat erreka zulora erori eta handik atera ezinik ibili ziren. Garoa biltzen egun osoz aritzen ziren Zakarro aldean eta Begoña bazkaria eramaten zien etxetik. Horrez gain, bera ere garo-zaman aritzen zen.
1967an Begoña Jose Cruz Calongerekin ezkondu eta senarraren etxera joan zen bizitzera. Begoñaren anaia, Jose Manuel, soldaduskatik etorria zen ordurako, eta Iranguen aldeko sasiak garbitzen eta peoi-lanetan besteei laguntzen aritu zen. Ondoren Calonge sagardotegiko sukaldean aritu zen lanean urte askotan. Gaur egun, Jose Manuel baserrian bizi den arren lan gutxi egiten du bertan.
1 Jose Manuel Martikorena. 2 Benanzio
Martikorena. 3 Inaxi Makazaga. 4 Begoña Martikorena.
Kamio
amio baserriari buruz aurkitutako lehen aipamena 1830. urtekoa da. Zatarain familiarena izan zen zenbait belaunalditan, 1830ean 33.440 erreal eta 15 marabediren truke saldu zuten arte. 1875ean, karlistaldiko gerran, liberalen armadak okupatu zuen baserria, eta etxeak
zeukan egurrezko material gehiena inguruko gotorlekuetan erabili zuten. 1877an, baserriak zituen premiazko konponketa-lanak egin, eta 1885ean zabaldu egin zuten.
Oinplano errektangularreko eraikina da, manposteriako harriz eraikia, bi isuriko teilatua eta hiru solairu dituena. Atentzioa ematen du harrizko kontra-horma lodiak. Bere tipologiari begiratuta, XVIII. mendekoa dela dirudi. 1926. urtean, Jose Mari Zendoia Zamorak erosi zuen Kamio baserria. Jose Mari 1931n hil zen eta, testamenturik laga ez zuenez, etxearen jabetza bere
Kamio baserria Zatarain familiarena izan zen zenbait belaunalditan, 1830ean 33.440 erreal eta 15 marabediren truke saldu zuten arte. 1875ean, karlistaldiko gerran, liberalen armadak okupatu zuen baserria, eta etxeak zeukan egurrezko material gehiena inguruko gotorlekue- tan erabili zuten. gurasoena izatera pasatu zen: Jose Antonio Zendoia oriotarra eta Kandida Zamora donostiarra. 1932an hil ziren biak. Lau seme-alaba gelditu ziren: Manuela, Balentin, Gregoria eta Jose Ramon. Jose Ramon Zendoia geratu zen baserrian, Juana Inaxi Garmendiarekin ezkonduta, sei seme- alaba izan zituzten: Ramon, Antonio, Kandi, Martina, Gregori eta Joxepa. Jose Ramonek harrobian egiten zuen lan. Harria baserriko idiekin eramaten zuen Iturrietako plazatxora; inoiz Getariaraino ere iritsi omen zen. Gerora, Monte Igeldo Parkean aritu zen lanean.
Jose Ramon Zendoia.
Baserrian, behi eta txekor batzuk izaten zituzten. Batzuen esanetan, Kamio baserriko emakume bat ere aritzen zen harrobiko lanetan, baina ez dugu arrastorik aurkitu nor ote zen jakiteko. Juana Inaxi Donostiara jaisten zen barazkiekin, etxez etxe ibiltzen zen haiek saltzen. Biltzen zuten artoaren parte batekin Ibaetako Errota Zaharrera joan ohi ziren, eta handik irina ekartzen zuten. Ibaetako errota itxi zenean, Hernanira joaten hasi ziren. Jose Ramon bertsotan ere aritzen zen. Urte askoan ibili zen San Joan eskeko kuadrillan kantari. Martina Zendoia, baserrian gelditu zen alaba, Bekoetxe Berri baserriko Joxe Urruzmendirekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Ramuntxo, Garbiñe eta Nekane. Oraindik ere bertan bizi dira, euren familiekin. Etxe ondoan duten baratzea lantzen du Ramuntxok; abere batzuk ere izaten dituzte, etxe inguruko belardiak garbi izateko.
1 Joxe Urruzmendi. 2 Ramuntxo Urruzmendi. 3 Martina Zendoia.
Ramuntxo Urruzmendi, Jose Ramon Zendoiaren besoetan.
Kuartela
edro Antonio Arrillaga Miravallesek saldu zien lursailean eraiki zuten karabineroek Igeldoko kuartela, 1912ko urtarrilaren 13an. 1.440 metro karratuko lurra 1.050 pezetan saldu zien. Agitirako bidearen hasieran eraikitako bi solairuko etxea txiki geratu zitzaien urte gutxira,
eta 1949an hirugarren solairua eman zioten. Handik hamar urtera, 1959an, beste bi pabilioi eraiki zituzten. Kuartel horrek gainera bazuen berezitasun bat: Gipuzkoako Guardia Zibilaren polizia- txakurren destakamentua hartu zuen urte askoan.
XX. mendeko laurogeiko hamarkadaren hasieran alde egin zuen Guardia Zibilak bertatik. Horren ostean, ‘El patriarca’ elkarteak eraikina txukundu eta droga menpekotasunetik askatzeko zentroa jarri zuen. Urte gutxira, sektatzat hartutako elkarteak alde egin zuen. 1996ko abenduaren 12an lursaila eta eraikina, oso egoera kaskarrean zegoena, enkantean jarri ziren. Hasierako prezioa 16.982.000 pezetakoa izan zen.
1844ko abenduaren 17ko Gipuzkoako boletinean argitaratu zenez, gure lurraldean guardia zibil izateko derrigorrezkoa zen gipuzkoarra eta euskalduna izatea. Ehun urte geroago, txuritik beltzera aldatu zen egoera, igeldoarrek noiznahi jasotzen zuten kalean agindua: “Habla en español”. Igeldoko Herri Kontseiluak Donostiako udalari eskatu zion Estatuaren ondasuna zena erosteko, baina udalak ez zuen proposamena ontzat eman eta etxea jabetza pribatuaren esku geratu zen. Gaur egun ez dago eraikinik bertan, txakurrak egoten ziren txabolaren arrastoa besterik ez da geratzen. Gerra zibila piztu arte, Guardia Zibilaren eta herritarren arteko harremana gerra ondorengoa baino samurragoa zen: kuarteleko emakumeak, esaterako, herriko harraskara etortzen ziren arropa garbitzera, eta bertakoekin kantuan eta berriketan aritzen ziren sarritan. 1844ko abenduaren 17ko Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zenez, gure lurraldean guardia zibil izateko derrigorrezkoa zen gipuzkoarra eta euskalduna izatea. Ehun urte geroago, txuritik beltzera aldatu zen egoera, igeldoarrek noiznahi jasotzen zuten kalean agindua: “Habla en español”.
Gerra ondoren, harremanak, salbuespenak salbuespen, eten egin ziren, nahiz herriko haurrak guardia zibilen seme-alabekin eskolan elkarrekin ibili. Eskolan gaztelaniaz egin behar zuten denek nahitaez. Elizan, berriz, euskara erabiltzen zenez, dotrinara eta mezetara ez zen guardia zibilik azaltzen. Salbuespena Pilar Ama Birjinaren egunean izaten zen, Guardia Zibilaren egunean. Egun horretan guardiak eta beren familiak gazteleraz ematen zen mezara
Igeldoko elizan. Emaztea eta senarra, semearen jaunartzean.
bertaratzen ziren, Espainiako banderak zimitorioan utzita. Meza ostean, Pakoenen bazkaltzen zuten eta bazkalostean soinua ere izaten zuten; baina jaialdi horretara ez zen igeldoarrik arrimatzen.
Txapelokerrek herriko festetan parte hartzen ez zuten arren, dantzaldiaren gorabeherak petriletik jarraitzen zituzten. Sasoi batean, Sindikatuko goiko solairua zine-areto bihurtu zuten garaian, filmak eskaintzen ziren gaztelaniaz igande arratsaldean eta guardia zibilak bertara joaten ziren. Hala ere, bertako gazteen eta guardien arteko hartu-emanak hutsaren hurrengoak ziren gehienetan. Guardia Zibila Igeldon egon zen urte guztietan, bi bikote besterik ez zen sortu. Lehenbizikoak Igeldotik alde egin zuen; eta, besteari dagokionez, mutilak guardia zibil izateari utzi behar izan zion herriko neskarekin ezkontzeko.
1970 eta 80ko hamarkaden arteko garaian, Igeldoko herritarrekin harremanik estuena Dionisio izeneko guardia zibil albaitariak izan zuen. Kuarteleko polizia-txakurren zaintzaile izateaz gain, bertako baserrietako hamaika txakur sendatu zuen, eta jende askok jotzen zuen harengana.
Kuartela txiki geratu zen urteetan, zenbait guardiak herriko baserrietan lo egiten zuten. Guardia zuten egunetan ere, sarritan, zaintza utzi eta baserrira joaten ziren lotara. Agintekeria ere noiznahi gertatzen zen, eta baserriko uzta eta elikagai preziatuenak (arrautzak, arkumeak, txerrikia) kuartelekoen esku geratzen ziren maiz.
Igeldoko kuartela, polizi txakurrak adiestratzen. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Esnea, berriz, Igeldoko baserritarrei erosten zieten. Hasierako urteetan, Arritxulon bizi izan ziren lizarazutarrek 10 litro esne eramaten zuten egunero kuartelera. Urte batzuk geroago, Juandegi baserrikoen bezero bihurtu ziren. Haiek ere egunero kuartelera joan behar izaten zuten esnea eramatera. Lapabide
aserriaren lehenengo aipamena 1833koa, Donostiako Toponimian. Lapabide izenez azaltzen da. Geroago, 1854an, Lapa-vide moduan. Terreno asko zituen. Diotenez, lehendabiziko na- gusia Usurbil aldekoa zen: Ramon Etxeberria deituriko bat.
Baserriaren izena, garai batean arroka- ra lapa biltzera joaten zirenak baserri ondotik pasatzen zirelako omen dator, beste biderik ez zen, eta oinez bertatik pasatzen ziren Arrizulo baserriko bide- gurutzetik arrokara zihoazenak. Goierritik etorritako Eusebi Usategi eta Antonio Martikorena Usategi azaltzen dira dokumentuetan lehenbizikoz. Erren-
Baserriaren izena, arrokara lapa biltzera joaten zirenak baserri ondotik pasatzen zirelako omen dator, beste biderik ez zen, eta oinez bertatik pasatzen ziren Arrizulo baserriko bidegurutzetik arrokara zihoazenak. tan bizi ziren Lapabiden. Sei seme-alaba izan zituzten: Migel, Maria, Asentsio, Nikolas, Ramoni eta Joxe Martikorena Usategi. Antonio Martikorenak soldaduska Afrikan egin zuen. Joxe semea oso gazterik hil zen. Ganadu gutxi izaten zuten, behi pare bat-edo; baratza ere egiten zuten, etxerako batez ere. Talo asko jaten omen zuten; eta lapak, berriz, ia egunero. Bestelako gauza askorik ez zuten izaten. Seme-alabak batera eta bestera joan ziren, lan bila, eta baserrian ez zuten laguntza handirik ematen. Migel Iturrietako Maria Arrillagarekin ezkondu zen; Maria, Usurbilera; Asentsio, Borda Berri Txi- kiko Inaxi Bengoetxearekin; Nikolas, Amezti Behekoa baserriko Pilar Arrillagarekin; eta Ramoni, Buztin Zuri baserrira.
1 Maria Martikorena. 2 Eusebia Usategi. 3 Antonio Martikorena. 4 Joxe Martikorena. 5 Loli Martikorena. 6 Asun Arregi. 7 Lourdes Martikorena. 8 Antton.
Oraindik ez da urte asko baserrirainoko bidea egin zutela. Garai batean automobila ez zen bertaraino iristen, ezta anbulantzia ere. Eusebik hanka puskatu zuen denboran, idiekin leran eserita igo zuten Arrizuloko bidegurutzera, haraino iristen baitzen errepidea. Antonio gizon txikia zen, baina arina, eta oinez egiten zuen egunero Antiguako Lizarriturri lantegirako joan-etorria. Eguneko zati eder bat oinez pasatzen zuen. Egurrezko maleta txiki bat bazuen eta han eramaten zuen eguneko bazkaria. Etxean ez zuten ez urik ezta argirik ere, eta kinkea erabiltzen zuten. Eusebia Usategi Markallutan dagoen Iezgorri iturrira joaten zen ur bila, baldea edota usula buruan hartuta egiten zuen joan-etorria. Geroago, astoarekin ere joaten zen, asto gainean aztalkak jarri eta, alboetan, barrika txiki batzuk erantsita. Gobada egitera ere hara joaten ziren. Eusebi eta Antonio senar-emazteak, orain dela 45 urte, Amezti Beheakoa baserrira joan ziren bizitzera. Gaur egun, baserriaren lekuan etxe bat dago eraikita, alboan oso zelai ederrak dituena. Ramon Etxe- berria izan zen Lapabideko lehenengo nagusia eta, gaur egun, haren ondorengoak bizi dira bertan.
Ezkerrekoa Asentsio Martikorena, Lapabidekoa. 1 Antonio Martikorena. 2 Ramoni Arrillaga Mendiluze. 3 Eusebia Usategi.
Leku Eder
txea 1925ean eraiki zuten Mugitza mendiaren ekialdeko magalean, Luarria izenekoan, garai batean Loistarain baserriarena zen sail handi baten ekialdeko ertzean, Mugitza baserriaren gainean, Igeldoko errepideak eta Igeldoko bide zaharrak bat egiten duten lekuan.
Txosa baserriko Balentin Zamora Ibarguren eta Jose Eneako Pakita Arrillaga Sagardia senar- emazteek eraiki zuten etxea. 1923an ezkondu ziren eta, hasiera batean, herriko plazan jarri ziren bizitzen, garai bateko Txurtxil tabernaren gainean. Han jaio zen seme zaharrena, Balentin Zamora Arrillaga. Ondoren, Leku Ederrera
aldatu ziren; han izan zituzten beste hiru
seme-alabak: Josetxo, Maria Luisa eta Bittori Zamora Arrillaga.
Garai hartan sagardoa egiten zuten; lehenbiziko dolarea eskuz lan egitekoa izan zen. 1960-70eko urteetan argindarrez zebilen dolarea jarri zuten. Egindako sagardo gehiena taberna- jatetxean saltzen zuten. Garai hartan,
Gerra osteko urteetan bertso saioren bat eta aizkora apusturen bat antolatu izan zuten Leku Ederren. Bertsotan, besteak beste, Uztapide, Zepai eta Basarri aritu izan ziren, balkoitik balkoira; entzuleak, berriz, taberna atarian eta errepidean.
sagardoa bi urtetik behin egiten zen. Sagar uzta oparoenak hala tokatzen baitziren. Eskuzko dolarea mugitzeko beso mordo bat behar izaten zen. Batzuetan, tabernan zeuden bezeroek beren burua eskaintzen zuten dolarea estutzen laguntzeko, ondoren edari eta mokadu goxoa eskainiko zitzaielako jakitun. Holakoetan, festa giro ederra sortzen zen tabernan.
Urte haietan ohikoak ziren merendero moduko tabernak. Leku Eder horietakoa zen. Han ez zen nahitaezkoa bertako janaria jatea, norberak eraman zezakeen etxetik; ohitura zen tabernan edaria eta kafea kontsumitzea. Batzuk butanotxoarekin bertaratzen ziren, janaria berotzeko.
1 Mari Bittori Zamora Arrillaga. 2 Josetxo Zamora Arrillaga. 3 Maria Luisa Zamora Arrillaga. 4 Pakita Arrillaga Sagardia. 5 Balentin Zamora Arrillaga. 6 Balentin Zamora Ibarguren.
Garai hartako taberna-giroan ohikoa zen jendea kantari eta elkarri bertsotan adarra jotzen aritzea. Ia bizitza guztia Leku Ederren morroi egon zen Zelestino Segurolak askotan botatzen zizkion esker oneko bertsoak Pakita Arrillaga etxekoandreari, sukaldean. Etxekoek, diru pittin bat ateratzeko, apopiloak hartzen zituzten. Horrela egon ziren Juan Landin eta bere familia. Juan Landin bilbotarra injinerua zen; 1930etik 1936ra Igeldoko Meteorologia Zentroko zuzendariordea izan zen. Landin euskal abertzalea zen eta, 1936ko irailean, faxistak Donostian sartzear zeudela, Bilbora alde egin behar izan zuten, ia gauza guztiak Igeldon utzita.
Gerra osteko urteak oso gogorrak izan ziren. Behin, Balentin Zamora Ibargurenek norbait esku ezkerrarekin agurtu zuela-eta, ia fusilatu egin zuten, Leku Eder baino goraxeago dagoen Sorgin Piku deituriko kaxkoan. Tabernako ate buruan zegoen Leku Eder kartela ere kendu egin behar izan zuten, euskaraz zegoelako. Giro hartan, jende askok tabernari Balentin deitzen zion, badaezpada. Zenbaitetan, guardia zibilek etxe guztia miatu ere egin zuten. Gerra osteko urteak oso gogorrak izan ziren. Behin, Balentin Zamorak norbait esku ezkerrarekin agurtu zuela-eta, ia fusilatu egin zuten, Leku Eder baino goraxeago. Tabernako Leku Eder kartela ere kenarazi zieten, euskaraz zegoelako. Jende askok tabernari Balentin deitzen zion, badaezpada. Zenbaitetan, guardia zibilek etxea miatu ere egin zuten. Urte haietan bertso saioren bat eta aizkora apusturen bat antolatu izan zuten Leku Ederren. Bertsotan, besteak beste, Uztapide, Zepai eta Basarri aritu izan ziren. Bertsolariak balkoitik balkoira aritzen ziren, entzuleak taberna atarian eta errepidean ere zirela (garai hartan ez zen trafikorik ia izaten). Jende asko hurbiltzen zen bertso saioetara, eta horrelakoetan gaur egun aparkalekua den gunean ere jartzen ziren. Garai hartan muntoa zen hura. Aizkora-apusturen bat ere egin izan zen Leku Eder ondoko munto hartan. Balentin eta Josetxo anaiak, Leku Ederren urte askoan lan egin ondoren, Foru Aldundian hasi ziren. Halere, lehenengo Josetxo eta gero Balentin anaia zaharrena beren lana utzi eta apaiztu egin ziren. Balentin batez ere baserri munduari lotutako nekazal kooperatibismoan murgildu zen. Josetxo anaia Donostiako apaiztegiko erretore izatera iritsi zen, frankismoaren azkeneko urte gogorretan.
1 Balentin Zamora Ibarguren. 2 Balentin Zamora Arrillaga. 3 Pakita Arrillaga Sagardia.
Leku Ederreko beste etxea, itsasaldekoa, 1960-62 urteetan altxatu zuten; eraikitze-lanetan Leku Ederreko familia guztiak parte hartu zuen.
Handik aurrera, familiako bi neskek kudeatu zituzten, Maria Luisa eta Bittorik, senarrekin batera, bi etxeen negozioa, bai etxe zaharrarena eta bai itsasaldeko etxe berriarena, urte askoan.
Maria Luisa Zamora Arrillaga, 1960an, Itziarko Eujenio Ostolaza Aristondorekin ezkondu zen, eta beraiek kudeatu zuten, 40 urtez, itsasaldeko jatetxe-hotela. Bost seme-alaba izan zituzten: Euken Mirena, Koldo Mirena, Maria Bittoria, Iñaki Xabier eta Joseba Xabier Ostolaza Zamora. Maria Bittoria gazterik hil zen.
Bittori Zamora Arrillaga, 1975ean, Leonen jaiotako Teodomiro Gavilanes Gavilanesekin ezkondu zen, eta beraiek arduratu ziren, 30 urtez, Leku Eder zaharreko tabernaz, 2005ean itxi zuten arte. Alaba izan zuten: Maria Belen Gavilanes Zamora.
Balentin Zamora Ibarguren.
Pakita Arrillaga Sagardia.
Leku Edereko jatetxe-hotela eraikitze-lanetan.
1950. urtea. Maria Bittori Zamora Arrillaga.
Lizarreta
Lizarreta etxea 1923an eraiki zuten alberditarrek, baina Igeldoko jendeak Sakristauene izenarekin ezagutzen du. Alejandro eta Maria Alberdi anai-arrebak eta haien ama Pantxika Igeldoko plazako Arrillaga Enea etxean bizi ziren errentan. Pantxikaren ekimenez, etxearen jabearekin zituzten ika-miken ondorioz etxe hura utzi, eta beren etxea egitea erabaki zuten.
Dirurik ez zutenez, etxea altxatzeko lur
zati bat eskatu zioten Juan Olasagastiri, garai hartan lur askoren jabea baitzen. Eta hark eman: ‘Hartu, behar adina’ izan ziren Olasagastiren hitzak. Lurra eskuratuta, diru-mailegua eskatu zuten banketxeetan; haien ezetzaren aurrean, Donostiako drogeria bateko ezagun batek utzi zien dirua, hori bai, interes altuan. Gauzak horrela, Alejandroren Usurbilgo lehengusuek musu-truk eraiki zuten gaur egun ezagutzen dugun etxea.
Alejandro Alberdi irakasle izan zen, Igeldoko organista eta txistularia, eta ‘Alkartasuna’baserritarren kooperatibako diruzaina. Etxean musika eskola partikularrak ematen zituen eta plazako erlojua zaindu. Eta Orkolaga apaiz meteorologoaren behatokian eguraldia behatzen aritu zen.
Garai hartan, etxeak beheko solairuan ukuilua zuen, lehenengoan etxebizitza, eta bigarrenean ganbara. 1984an etxea goitik behera hustu eta berritu egin zuten, hiru etxebizitza eraikiz eta eskailera kanpoaldera ateraz.
Ez dira etxe asko izango Igeldon ate nagusia edo sarrera etxeko lau alderdietatik izan duenik. Lizarreta etxeak ordea bai, lau puntu kardinaletatik izan du sarrera: Hasieran, ekialdetik; ondoren, ekialde eta iparraldetik; 1984tik aurrera, hegotik; eta gaur egun, mendebaldetik.
1 Marzelino Errezola. 2 Alejandro Alberdi Lizarreta. 3 Bittori Arrillaga Mendiguren.
Pantxika Lizarreta, Alejandro Alberdi Lizarreta eta Maria Alberdi Lizarreta.
Etxea Lizarreta izendatu zuten arren, Igeldon Sakristauene izenez ezagutzen da. Izenaren jatorria asmatzea ez da zaila: Alejandro Alberdiren aita Antonino eta haren emazte Pantxika Igeldora sakristau-lanak egitera etorri ziren, hau da, eliza txukun eta garbi mantentzera. Antoninok, gainera, organoa jotzen zuen mezan. Hala ere, eginkizun horretan ez zuen asko iraun, oso gazte hil baitzen. Horren ondoren, eliza txukun mantentzeko lanak Pantxika alargunaren eta Alejandro eta Maria seme-alaben ardurapean geratu ziren. Alejandrok, gainera, oso gaztetatik erakutsi zuen musikarako gaitasuna, zazpi urterekin Angelis jo zuen-eta mezan. Hiru urte geroago, 1907an, hamar urte zituela, Igeldoko elizako organista izendatu zuten, 1971n erretiroa hartu zuen arte. Urte haietan guztietan sakristau-lanak ere Lizarretako familiaren ardurapean geratu ziren: egunean meza bat izaten zen eta, horrez gain, bederatziurrenak, errosarioak eta bestelako elizkizunak, noiznahi. Horietan parte hartu, eta eliza garbi mantentzeaz gain, kanpaiak ere egunean hirutan jo behar zituzten: goizeko 06:00etan, eguerdiko 12:00etan eta iluntzeko 20:00etan, elizako ateak ixteko orduan. Hori gutxi ez eta “Sakristauenen“ jaunartzeko formak edo ostiak egiten zituzten. Irina eta ura nahastu eta gero, masa plantxa berezi batzuetan egiten zituzten. Plantxatik atera ondoren, koskak kendu eta berdindu egiten zituzten elizara eraman aurretik. Alejandrok, osasun ahuleko gaztea
Alejandro Alberdi Arrillaga eta Bittori Arrillaga Mendiguren
1 Angela Alberdi. 2 Tomasa Alberdi. 3 Mirari Oliden. 4 Emili Azurza. 5 Antonina Alberdi. 6 Loren Arrillaga. 7 Jose Jabier Alberdi.
izanik eta lan gogorrak egiteko muga handiak zituela ikusita, maisu-ikasketak egitea erabaki zuen. Ezagun batek liburuak utzi zizkion eta, bere kontura ikasita, lortu zuen irakasle izatea. Hasieran Lasarten aritu zen; ondoren, Hernanin; eta azkenik, Donostian: aurrena, Antiguan, eta gero, Zuhaiztin. Irakasle eta Igeldoko organista 64 urtez izateaz gain, herriko txistulari eta danbolin-jole izan zen, Donostiako Udalak Igeldoko danbolin-jole izateko lanpostua esleitu baitzion 1921ean. Igandeko errosarioaren ondoren, arkupetan jotzen zuen, herritarrak dantzan jarriz. Gainera, etxean musika eskola partikularrak ematen zituen. Plazako erlojua zaintzeko ardura ere izan zuen. Hori gutxi ez eta, Orkolaga apaizaren monagilo izan zenez, Igeldoko meteorologia-zentroan lantxo batzuk egiten
Alejandro Alberdiren omenaldia: 1 Maria Alberdi Lizarreta. 2 Loren Arrillaga. 3 Jexusi Martiarena.
1953ko uda. 1 Antonina Alberdi Arrillaga. 2 Alejandro Alberdi Lizarreta. 3 Pepi Alberdi Arrillaga. 4 Bittori Arrillaga Mendiguren. 5 Anjeli Alberdi Arrillaga. 6 Alejandro Alberdi Arrillaga. 7 Maria Alberdi Lizarreta.
8 Tomasi Alberdi Arrillaga.
ere ibili zen umetatik, urteetan aritu zen behatzaile- lanetan. Borobiltzeko, ‘Alkartasuna’ baserritarren kooperatibako diruzaina ere izan zen zenbait urtez. Borondatezko lan ugari egin zuen bere bizitzan. Igeldon inork paper ofizialik edota izapideren bat egitea behar izanez gero, Sakristauenera jo besterik ez zuen. Herritarrek eskertu zioten egindako lana: 1971ko apirilaren 18an omenaldia egin zion Igeldoko herriak. Aurretik, Donostiako Udalak, zilarrezko domina emana zion 1967ko azaroaren 30an irakaskuntzan egindako lan eskergagatik. Alejandro Alberdi Lizarreta eta Bittori Arrillaga Mendiguren 1925ean ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Tomasi eta Antonina ahizpa bikiak, Pepi, Alejandro eta Anjeli. Tomasi Alberdi Ramon Camararekin ezkondu eta bertan bizitzen jarri ziren zenbait urtez. Gauza bera egin zuten, Alejandro Alberdik eta Axun Irizarrek. Bikote honek bi seme- alaba izan zituen: Jose Jabier eta Jasone, eta hauek ere urte batzuk egin zituzten Lizarretan. Anjeli Alberdi Bene Aisarekin ezkondu eta bi seme izan zituzten: Jon eta Alex. Pepi Alberdi Ubaldo Radarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Lurdes eta Maite.
1971ko apirilaren 18an, Leku Ederren. Goitik behe- ra eta ezkerretik eskubira: Ramon Camara De los Reyes, Paco Rica, Alejandro Alberdi Lizarreta, Bene Aisa Loidi, Maria Alberdi Lizarreta, Bittori Arrillaga Mendiguren, Ignazio Oliden Arrillaga, Jose Jabier Alberdi Irizar, Alejandro Alberdi Arrillaga, Axun Irizar Mancisidor. Lurgorrieta
onostiako toponimiaren arabera, 1831. urtekoa topatu dugu baserri honen lehenbiziko aipamena. Lurgorrieta izenez azaltzen da.
Azpillaga sendia bizi zen baserri honetan. Maria Azpillaga, baserriko alaba, Juandegi baserriko Inaxio Martikorenarekin ezkondu zen. Inaxio alarguna zen eta seme bat zuen: Inaxio, hura ere. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Patxi, Maria, Josefa, Bittor, Teresa, Anttoni, Kristina eta Agustin Martikorena Azpillaga. Inaxio aitaren anai bat ere beraiekin bizi izan zen baserrian, Xanti Martikorena. Patxi Martikorena Azpillaga gaztea gerran hil zen.
Garai batean, ardi asko zeuzkatenean, koltxoiak egiten zituzten ardien ilea- rekin. Lehenbizi, artilea garbitu; gero, makil batekin jo eta astindu egiten zu- ten, harrotzeko; orduan erabiltzen zu- ten koltxoiak egiteko. Bolada batzuetan, artile asko egokitzen zenean, jendea joaten zen Lurgorrietara haren bila. Seme-alaba guztiak batera eta bestera sakabanatu ziren bizitzera. Baserrian Kristina alaba gelditu zen, osaba Xantirekin. Kristina Martikorena Mutegi baserriko Manuel Etxabe Arrutirekin ezkondu zen. Lau alaba izan zituzten: Kristina, Izaskun, Mari Jose eta Maite Etxabe Martikorena. Baserrian ardiak izaten zituzten, behi eta txekor batzuk ere bai. Hasieran, ardiak batez ere, geroago jarri zituzten haragitarako behiak. Horrez gain, oiloak, ahateak, konejuak, txerriak eta astoa ere bazituzten. Etxe inguruan sagastia zuten, eta sagardoa egiten zuten etxerako. Baratzeko produktuak saltzera Kristina ama joaten zen San Martin azokara; esnea, berriz, etxez etxe saltzen zuen, azoka inguruko etxeetan. Garai batean, ardi asko zeuzkatenean, koltxoiak egiten zituzten ardien ilearekin. Lehenbizi, artilea garbitu; gero, makil batekin jo eta astindu egiten zuten, harrotzeko; orduan erabiltzen zuten koltxoiak egiteko. Bolada batzuetan, artile asko egokitzen zenean, jendea joaten zen Lurgorrietara haren bila. Behiak baserriaren behe aldeko errekara eramaten zituzten ur edatera, Egioleta aldeko terrenoan; hasieran, arropa garbitzera ere bai. Gero, etxe ondoko iturrian garbitzen hasi ziren.
Manueli ehizean aritzea asko gustatzen zitzaion. Soria alderaino iristen zen. Herri kirol mundua ere gustuko zuen; idi-deman aritu izan zen, Mutegi baserriko idiekin. Sokatirako entrenatzaile moduan ere ibili zen, herriko gazteekin. Alabak Igeldoko eskolara joan ziren, hura itxi
Manuel Etxabe eta Kristina Martikorenaren ezkontza.
zuten arte, 1973 inguruan. Gazteenak, orduan, Mari Jose eta Maite, Ibaetako eskolan hasi ziren, ikasketak amaitzeko. Eskolan, hasiera batean, neskak eta mutilak aparte ziren; geroago, denak batera. Haur-hezkuntzan mojekin aritu ziren. Gero, sei edo zazpi urte zituztela, arratsaldean, eliza ondoko moja-etxera joaten ziren esku-lanak egin eta josten ikastera. Euskal dantzak ere ikasi zituzten mojekin: arku-dantza, zinta-dantza...
1964 aldean, Migel Irazusta Polipaso etorri zen Lurgorrieta baserrira bizitzera, apopilo; eta han, Manuelekin entrenatzera. Polipaso, garai hartan, herri-kiroletan zebilen buru-belarri: aizkoran, segan... Famatua zen. Gero, etxea eraiki zuen Mendizorrotz mendiko kaskoan, eta bertan erretegia ireki, emazte Mari Tere Aldanondo urnietarrarekin. Lurgorrietako alabak bertan hasi ziren lanean. Guztien artean eraman zuten zenbait urtez Polipaso erretegiaren martxa. Migel jubilatu zenean, Lurgorrietako alabek hartu zuten haren ardura, Ekaitz izena emanda.
2003. urtean baserria guztiz berritu zuten. Gaur egun ere bertan bizi dira. Baserrian haragitarako behi batzuk dauzkate; baratzeko lanean ere aritzen dira pixka bat.
1 Antxoni Martikorena Azpillaga. 2 Teresa Martikorena Azpillaga. 3 Agustin Martikorena Azpillaga. 4 Maria Martikorena Azpillaga. 5 Josefa Martikorena Azpillaga.
Marabieta
onostiako toponimiaren arabera, 1633 urtekoa da baserri honen lehenbiziko aipamena.
Madarieta izenez azaltzen da. 1726an, berriz, Marabieta.
Han bizitzen topatu dugun aurreneko sendia Jose Mari Astiazaran eta haren emaztea dira. Andrea gazterik hil zen; eta Jose Mari berriro ezkondu zen, 1889an, Oporto baserriko edo Peruseko Josefa Antonia Tolosa Urretabizkaiarekin.
Marabieta baserriak terreno asko ditu; Igeldoko handienetakoa izango da, terrenoari dagokionez. Baserriaren aldamenean aska handi bat dago; bertara joaten ziren inguruko baserrietakoak gobada egitera.
Baserrian ganadu asko izaten zuten: behiak, idiak... Morroi-lanean ere izaten zuten jendea, esate baterako, Iranguren baserriko San Joan artzaina. Iraunguenera joan aurretik Marabietan egon zen, morroi. Gerora, Oporto baserriko Antxoni Ezeiza Tolosa iloba etorri zen bertara
Marabieta baserriak terreno asko ditu; Igeldoko handienetakoa izango da, te- rrenoari dagokionez. Baserriaren alda- menean aska handi bat dago; bertara joaten ziren inguruko baserrietakoak go- bada egitera. bizitzera. Antxoni Zapatari Zahar baserriko Julian Arrillaga Olasagastirekin ezkondu zen; eta urte batzuetan Antiguan bizi izan ziren, Lizarriturri lantegiaren ondoan. Julian izebari laguntzera etortzen zen baserrira. 1940 inguruan, Marabieta baserrira etorri ziren bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Antonio, Mari Karmen eta Josetxo Arrillaga Ezeiza.
1 Aurori Medina Benito. 2 Pili Arrillaga Medina. 3 Jose Antonio Arrillaga Ezeiza. 4 Juli Arrillaga Medina.
Baserrian Jose Antonio gelditu zen. Salamancako Aurora Medina Benitorekin ezkondu zen 1967an, eta lau seme-alaba izan zituzten: Pili, Juli, Jose Anjel eta Juan Mari Arrillaga Medina.
Jose Antonio 1974an Leon garagardo-lantegian hasi zen lanean. Baserriko eta etxeko lanaz Aurora arduratzen zen: seme-alabak, ganadua eta baratza. Baratzeko lana dezente egiten zuten, eta Jose Antoniok Antigua auzoko bi dendatara eramaten zituen barazkiak, han saltzeko. Baita Monte Igeldo eta Buena Vistara ere. Sagarrondo ugari zituztenez, sagardoa egiten zuten. Hasiera batean, Zingieta baserrira joaten ziren sagarra jotzera; geroago, beste baserri batzuetara ere bai.
2007an, obra handia egin eta guztiz berritu zuten baserria. Gaur egun, Aurora eta bere semeak bizi dira bertan, haien familiekin. Baratzean lan pixka bat egiten dute eta oiloak ere badituzte.
Hilaria Benito Trigo, Auroriren ama.
Melilla
elilla baserria Igeldoko kaskoaren ondoan kokatua dago. Xerrayene izenez ere ezaguna zen. 1920koa da Donostiako toponimiaren arabera. Baserri hau bi aldi desberdinetan erre zen.
Melillan bizitzen topatu dugun lehenengo pertsona Josefa Bengoetxea Sagardia da. Haren ondoren, Josefa Inaxi Idiakez Bengoetxea eta Migel Martikorena Usategi bikotea azaltzen da. Haiek bost seme-alaba izan zituzten: Maria, Nikolas, Anita, Pantxika eta Nikolas goizeko bostetan lanean hasi eta egun guztia ematen zuen horretan, kol- peka, dinbi-danba, desterak egiten, Pa- tricio Echeverria fabrikara eramateko. Rosario Martikorena Idiakez. Familia honetatik Nikolas gelditu zen baserrian. Nikolas Juandegi Txikiko Segunda Martikorenarekin ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Manuel, Anjel eta Koro Martikorena Martikorena. Josefa Ignazia egunero joaten zen Donostiara, astoarekin batera, esnea eta barazkiak saltzera. Egun batean astoak ostikoa eman zion belaunean, eta 13 hilabetez ohean egon behar izan zuen; eta ondoren, hil. Soro askorik ez zuten baserrian, baina baratza egiten zuten. Ganadu aldetik ere zerbait bazeukaten: lau bat behi eta beste hainbeste txekor. Nikolas harrobi lanean aritu izan zen. Gerra iritsi zenean, Frantziara alde egin eta basoan ibili zen lanean. Han zegoela, harrapatu eta kartzelan egon zen denbora batez. Herrira itzuli zenean, berriro ere harrobi lanean jarraitu zuen. Iturritxoko iturriaren aldamenean, Karga Harria zegoen, harriak kargatzeko lekua; bertara ekartzen zituzten harrobitik ateratako harriak. Nikolas oso ona zen desterak egiten; egunean bat egiten zuen. Goizeko bostetan lanean hasi eta egun guztia ematen zuen horretan, kolpeka, dinbi-danba. Desterak Legazpiko Patricio Echeverriara eramaten zituzten. Baserrian, Koro alaba gelditu zen, bere familiarekin. Baratzeko lanean jarraitu zuen urte askoan. Bretxako merkatuko bere postuan saltzen zituen barazkiak. Gaur egun, Korok jarraitzen du baserrian bizitzen.
Segunda Martikorena Olaizola. Josefa Ignazia Idiakez Bengoetxea. Mendi Mendia
raikina Goloso izeneko mendian dago, Gudamendi eta Txubillo mendien artean, Lasarmendi bidearen aldamenean. Garai batean, administrazioarentzat Ibaeta zonaldekoa izan zen. Baserriaren lehenbiziko nagusiak Bontegi Zubiaurre senideak izan ziren. Bertan bizitzen, etxezain lanak eginez, Txomin Munduate Nafarra eta Astigarragako Pantxika egon ziren. Hiru
seme-alaba izan zituzten: Lourdes, Juani
eta Jose Mari Munduate.
Etxearen aldamenean bazen txabola txiki bat. Han, Ibaetako Urkiola baserrian jaiotako Markos izeneko gizon bat bizi izan zen, guarda lanean aritzen zena. Asto txiki batekin ibiltzen zen beti.
Jose Mari Usandizaga opera idazle fa- matuak opera bat idatzi zuen Mendi Mendia izenekoa. Bontegi Zubiaurre familiak, operaren oroigarri eman zion izena etxeari.
Baserrian behiak izaten zituzten, eta txerriren bat ere bai. Baratza ere lantzen zuten pixka bat. Pantxika plazara jaisten zen, barazkiak saltzera; gurditxo bat erabiltzen zuen plazarako salgaiak autobus-geltokiraino garraiatzeko. Geroago, Manoli izeneko astoarekin egiten zuen bide hori. Txomin kamioilari lanean aritu zen. Urte batzuetara, baserria utzi eta kalera joan ziren bizitzera.
Pedro Etxaniz eta Maite Arruti senar-emazteak ere egon ziren baserrian bizitzen zenbait urtez, guarda moduan.
1980 aldean, beste bikote bat etorri zen baserrira: Markos Duarte Fernandes eta Beatriz Machado Fernandes, jatorriz portugaldarrak. Bi seme izan zituzten: Jorge eta Xabi Machado Fernandes. Gaur egun ere haiek bizi dira baserrian, beren familiarekin. Ez dira baserriko lanean aritzen, baina badute baratza txiki bat, etxerako, eta zaldi bat ere bai.
Mendigain
onostiako toponimiaren arabera, 1927. urtean Mendi Gain moduan da ezaguna. Bi pisuko baserria da. Bi etxebizitza ditu, eta aldamenean txabola txiki bat.
Beheko etxebizitzan, Ignazio eta Enkarna Arbelaitz anai-arrebak bizi izan ziren. Goikoan, Kamio baserriko Ramon Urruzmendi eta Borda Berriko Maria Luisa Bengoetxea. Ezkondu eta bertan bizi izan ziren beren alabarekin. Han urte batzuk igarota, joan egin ziren Mendi Gainetik.
Orain dela urte asko, baserriaren ondoan harrobia egon zen: ‘Mendi Gaineko harrobia’.
Ignazio eta Enkarna senar-emazteak aritu ziren baserria eraberritzeko lanetan eta inguruko mendia kentzen. Gerora, Copete-Arbelaitz sendiak jarraitu zuen baserrian bizitzen. Bi seme-alaba izan zituzten. Gaur egun ere haien senideek segitzen dute baserrian, beren familiarekin. Ignazio Arbelaitz. Mendigain Txiki
aserria 1955. urtean eraikia da. Bi etxebizitzako eraikina da. Aurrealdean baratza txiki bat zuen. Beheko solairuan Iruin baserriko Joxe Olasagasti Martikorena eta Inaxi Alberdi Arruti azpeitiarra bizi ziren. Inaxi gomendiotarren Egioleta baserrira etorri zen bizitzera,
han bere lehengusua bizi zelako. Horrela ezagutu zuen Joxe. Ezkonduta, Iturritxo
baserrian jarri ziren, errentan. Bi seme- alaba izan zituzten: Jose Antonio eta Arantxa Olasagasti Alberdi. Geroago, Mendigain Txiki etxearen zati bat erosi zioten Joxe Urangari, beheko solairua, eta bertan jarri ziren bizitzen.
Inaxi jostuna zen, herriko jendeak lan
asko enkargatzen zizkion. Inaxiren etxe- ra bertara joaten ziren neurriak hartzera eta, gero, lana bukatutakoan, Arantxa alabak banatzen zituen etxez etxe.
Joxe garraiolari ibili zen, Isasa pentsu-almazenetik aritzen zen banaketa lanean kamioiarekin. Igeldora etortzen zen, banaketa egitera, baserriz baserri. Geroago, kamioiarekin, Donostiako udalarentzat ibili zen, txofer lanetan. Inaxi jostuna zen, herriko jendeak lan asko enkargatzen zizkion. Inaxiren etxera bertara joaten ziren neurriak hartzera eta, gero, lana bukatutakoan Arantxa alabak banatzen zituen etxez etxe.
Goiko solairuan Muñoz bizi zen bere familiarekin, errentan. 1974 aldean alde egin zuen, eta Amezti Zarreko Bittor Uranga Iraola jarri zen bertan bizitzen, Mungiako Begoña Olondo emaztearekin. Mendigain Txikin jaio zen euren alaba: Itziar Uranga Olondo. Bittor iturgina zen; eta Begoña, berriz, etxeko lanez arduratzen zen. Garai batean ganadu-bururen bat edo beste izaten zuten ukuiluan. Etxe inguruan zenbait fruta-arbola daukate oraindik, eta baratza txiki bat ere bai.
1 Bittor Uranga Iraola. 2 Begoña Olondo Urrutia. 1 Joxe Olasagasti Martikorena. 2 Inaxi Alberdi Arruti. Mendizorrotz
onostiako toponimian 1850ean azaltzen da baserri honen lehenengo aipamena; baina 1783ko data ere aurkitu dugu, beste dokumentu batean.
Urteen joanean, modu desberdinetan ezagutu izan da eraikina: Gurutze Atea, Pakone, Mendizorrotz eta Otondo Azpi. Eraikinak berak ere hainbat aldaketa izan ditu, eta jabe bat baino gehiago. Gaur egun taberna moduan ezagutzen dugun espazioa hainbat zatitan banatua zegoen. Garai batean tabakoa eta alpargatak saltzen zituzten han.
Zati baten jabea Josefa Ignazia Aristegieta zen, bertako alaba, Etxeluzekoen eta Aristegietako markesaren familiakoa. Josefa Ignazia Pedro Galparsoro ataundarrarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten: Pedro Galparsoro Aristegieta. Josefa Ignazia gazterik hil zen. Pedro Xatene
Garai hartan, gaur egun Mendizorrotz tabernako barra dagoen lekuan, ukui- lua zegoen: behiak, txekorrak, txerria eta zenbait oilo izaten ziren bertan. baserriko iraolatarretako emakume batekin ezkondu zen. Denbora gutxira, Pedro senarra hil zen eta alarguna Etxezarreta abizeneko Villabonako gizon batekin ezkondu zen. Senar berria parrandazalea eta jokozalea omen zen, frontoira zaldi-karroan joaten zena. Bikoteak alaba izan zuen: Joakina Etxezarreta Iraola. Joakina gerora Villabonara joan zen bizitzera. Hurrena, Agustin Izagirre eta Maddalen Berridi bikotea etorri ziren bizitzera Aristegieta familiaren zatira. Hainbat seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Luis, Migel Mari eta Mertxe Izagirre Berridi (ez dakigu seguru zenbat, horiek dira lortu ditugun izenak). Garai hartan, gaur egun Mendizorrotz tabernako barra dagoen lekuan, ukuilua zegoen: behiak, txekorrak, txerria eta zenbait oilo izaten ziren bertan. Denborarekin familia honek alde egin zuen handik.
1 Ignazia Makazaga Etxabe. 2 Pako Calonge. 3 Dolores Lizarazu. 4 Segunda Martikorena. 5 Nikolas Martikorena Idiakez.
Juandegi Txiki baserriko Pako Calonge, Marabieta baserrian morroi egon zena, eta Arrizulo baserriko Dolores Lizarazu elkarrekin ezkondu eta, hasiera batean, Aieteko Villa Flores etxera joan ziren bizitzera. Han Kruz izeneko sagardotegia zegoen. Gerra aurretik berriro ere Igeldora itzuli ziren. Orduan, Mendizorrotz baserriaren beste zati guztia Gorostidi baserriko Martina Elizegirena zen. Pako eta Dolores Martina Elizegiren etxean jarri ziren bizitzen. Urte batzuk pasatuta, sagardotegi eta taberna moduan funtzionatzen hasi ziren, eta 1968an eraikina guztiz berritu zuten. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: Pako, Dolores, Pepita eta Jose Kruz Calonge Lizarazu. Martina etxearen jabeak izan zuen seme bat, baina mutila gerran hil zen. Bakarrik gelditu zenez, calongetarrekin jarri zen bizitzen, baita tabernan lanean ere, elkarrekin. Denborarekin, Pakok eta Doloresek baserria erosi zioten Martinari.
Azkenik, Dolores Calonge Lizarazu alaba gelditu zen baserrian. Biorreta Txiki-Gorostidiko Bittor Etxebesterekin ezkonduta, hiru seme-alaba izan zituzten: Bittor, Nekane eta Izaskun Etxebeste Calonge.
Bittorrek eta Nekanek beren familiarekin tabernan jarraitu zuten lanean, 2022an erretiroa hartu zuten arte.
1 Pepi Calonge. 2 Pako Calonge. 3 Dolores Lizarazu. 4 Maria Dolores Calonge. Mizkinotegi
izkinotegi baserriari buruzko lehenbiziko aipamena Donostiako toponimian, 1857. urtekoa da. Aristegieta-goya edo Mikelatxoene izenez ere azaltzen da. Herriaren sarreran kokatuta dago,
Mendizorrotz jatetxearen atzeko aldean eta Santamartaren denda zenaren goiko aldean.
Dominika Landa eta Lukas senar- emazteak bizi ziren, Artikula Txiki baserritik etorrita. Agustin morroia ere haiekin batera etorri zen, ‘Pipas’
Agustin Pipas morroiak ohitura zuen patata-hostoak baratzetik hartu, etxe- ko labean sartu eta lehortzen jartzeko. Ondo lehortutakoan, xehetu eta tabako moduan erretzeko erabiltzen zituen.
ezizenez ezaguna zena. Agustin gizon txikia zen, eta oso jenio txarrekoa, erraz haserretzen zena. Ohitura zuen patata-hostoak baratzetik hartu, etxeko labean sartu eta lehortzen jartzeko. Patata- hostoak ondo lehortutakoan, xehetu eta tabako moduan erretzeko erabiltzen zituen.
Baserriaren beheko aldean ganadua izaten zuten, lauzpabost buru. Etxebizitza eta logelak goiko aldean zeuden. Etxeak terraza ere bazeukan. Han Gregorio Santamarta, eta lehenago Jose Mari Izagirre Xarra, ilea mozten aritzen ziren.
2003an baserria konpondu zuten. Gaur egun, Otondo-Azpi (Mendizorrotz) jatetxeko Bittor Etxebeste Calonge eta Espe Remiro Arruquero bizi dira bertan.
Dominika Landa.
Herriko sarrera Gurutzeta eta Mizkinotegi etxeak berritu aurretik.
Murgil
urgil baserriaren lehen aipamena 1512koa da, Donostiako toponimiaren arabera. Murgil izenarekin azaltzen da. Aspaldiko eraikina da eta bi etxebizitza ditu. Erauntzetamurgil sendia azaltzen da lehen aipamenetan. 1915 inguruan baserriaren alde bat erre egin zen,
eta beste aldea ere kaltetua gelditu zen sutearen ondorioz. Ondoren, baserria berritu eta konpondu egin zuten. Bi etxebizitzetakoak lehengusuak dira beren artean.
Bizitza bateanAntonio Erauntzetamurgil eta Klara Alkorta bizi ziren. Lau seme- alaba izan zituzten: Juan Mari, Maria, Floren eta Kristino Erauntzetamurgil Alkorta. Baserri nahiko ona izan zen: Hamar bat esne-behi izaten zituzten; asto bat ere bazuten, 100 litro esne gainean jarri eta Iturrietarainoko bidea bakarrik egiten zuena; baratza egiten zuten, gehiena etxerako; belar-metak ere bai. Ganadua etxe ondoko iturrira Murgil baserriko Migel Erauntzeta- murgilek Udarregiri kontaturiko pasa- dizoaren ondorioz, Udarregik Ollokiri kantaturiko bertsoa: ‘Zer esaten ari zera Manuel Olloki? gure kontra mintzatzen zerate galanki; nola portatu zeran jen- deak badaki, ni ere bizi naiz eta, hitz egin poliki’. eramaten zuten ur edatera. Fruta dezente izaten zuten, batez ere gereziak. Sagarrak ere asko, urte batean 100 karga biltzera iritsi ziren. Gobada etxe ondoko iturrian egiten zuten. Urte askoan Kristino bizi izan zen baserriaren bizitza honetan. Gaur egun ez dago inor. Kristino izena ez zen arrunta Igeldon. Klarak eta Antoniok arrazoi bakarra izan zuten seme bati izen hori jartzeko: ekonomikoa. Maria Kristina erregina 1887tik 1929ra urtero etorri zen Donostiara udako oporretan. Erreginaren leialtasuna saritzeko hiriko agintariek 5 pezeta ematen zizkien seme-alaba bati Kristina edo Kristino izena jartzen zien familiei.
1 Magdalen Erauntzetamurgil Etxezarreta. 2 Bixenta Erauntzetamurgil Etxezarreta. 3 Maria Teresa Erauntzetamurgil Etxezarreta. 4 Maria Erauntzetamurgil Etxezarreta. 5 Asun Erauntzetamurgil Etxezarreta. 6 Pedro Erauntzetamurgil Uranga. 7 Jose Maria Erauntzetamurgil Etxezarreta.
8 Antonia Etxezarreta.
Bestean, berriz, Pedro Erauntzetamurgil Uranga eta Bedaioko Antonia Etxezarreta Zubeldia bizi ziren. Sei seme-alaba izan zituzten: Maddalen, Bixenta, Teresa, Maria, Axun eta Jose Mari Erauntzetamurgil Etxezarreta. Jose Mari semea gelditu zen baserrian, Itziarko Miren Osa Martijarekin ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituzten: Maria, Josefina, Maria Antonia, Joxe, Antonio, Pedro, Maite eta Jabier Erauntzetamurgil Osa.
Jose Mari 18 urtez Lasarteko Michelin lantegian aritu zen lanean. Lursail asko zuten eta zortzi bat buru esne-behi izan zituzten, baita txerri pare bat ere. Baratzean lan asko egiten zuten, denetariko barazkiak izaten zituzten: patata, artoa, babarruna... Miren ama eta seme bat Bretxara joaten ziren barazkiak saltzera. Esnea, berriz, Gurelesara eramaten zuten. Fruta asko izaten zuten etxean: sagarra, melokotoia, udarea... Meta asko egiten zituzten, 24 bat urtero.
Baserriko lanean aritu izan dira beti, eta gaur egun ere semeek jarraitzen dute, beren familiekin. Hamasei bat behi dituzte, haragitarako. Gaur egun, dolarea ere badute, eta etxerako sagardoa egiten dute.
Migel Erauntzetamurgilen aitona zena oso gorputz handiko gizon indartsua zen. Orduan bazen Altzoko handiarekin konparatzen zuenik ere. Badira bi istorio gizon haren gainekoak, jendeak oraindik ere gogoan dituenak. Bata 1845. urte inguruko egun batean gertatua omen da: Tolosako ferian topo egin zuten bi handiek, Altzokoak eta Igeldokoak. Agurtzeko, eskua eman zioten
Murgil baserria.
elkarri. Altzokoak ohitura omen zuen, eskua ematean, besteari eskumuturra jiratzeko; baina Murgileko aitonari eskumuturra jiratzerik ez zuen lortu. Ondorioz, esan zuen ez zuela gogorik Igeldokoaren aurka indarrak probatzeko.
Sasoi berean, 35 kiloko legatz handi bat osoa jango al zuen galdetu zioten. Baietz erantzun zuen. Donostiako moilara bidean abiatuta, mendian txekor bat ikusi zuten; Murgilekoak galdetu zuen ea legatza txekorraren neurrikoa ote zen, eta erantzun zioten txikiagoa zela. Legatza oso-osorik jan zuen eta, bukatutakoan, galdetu zuen ea arrainak bururikez al zuen.
Mutegi
utegi baserriaren lehen aipa- mena 1832koa da, eta Mente- guiberri izenez agertzen da. 1843an Montegui moduan eta, gerora, Mutegui. Eraikina itsas gaineko zabaldi handi batean kokatuta dago, Donostiatik 8.900 metrora. Ganadu asko zuten: behiak, txerriak, astoa... Idiak ere bai, eta deman ibiltzen ziren. Hainbat urtez herriko plazan lehiatu ziren Mutegiko idiak. Artoa Aiako errotara eramaten zuten, irina egitera. Mutegi baserrian bizitako familia Aiatik etorria zen, Martin Etxabe Arruti eta Antxoni Arruti Garate senar-emazteek osatua. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Maria, Asentxio, Manuel, Luisa, Josefa, Joxe, Teresa eta Juani Etxabe Arruti. Baserrian Joxe gelditu zen. Aiako Juana Etxabe Manzisidorrekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Begoña eta Jose Kruz Etxabe Etxabe. Ganadu asko izaten zuten: behiak, txerriak, astoa... Esnea saltzera Donostiara jaisten ziren. Idiak ere bazituzten baserrian, eta deman ibiltzen ziren. Hainbat urtez herriko plazan lehiatu ziren Mutegiko idiak. Artoa Aiako errotara eramaten zuten, irina egitera. Ganaduarentzako belar asko biltzen zuten beren zelaietan; baratza ere egiten zuten, baina etxerako batez ere. Baserrian Juanak ere lan asko egiten zuen. 1970ean baserria saldu eta Joxe, aita, garagar- dotegian hasi zen lanean. Gaur egun, familia mexikar bat da baserriaren jabea.
1 Martin Etxabe. 2 Maria Etxabe Arruti. 3 Asentsio Etxabe Arruti. 4 Manuel Etxabe Arruti.5 Joxe Etxabe Arruti. 6 Maria Luisa Etxabe Arruti. 7 Josefa Etxabe Arruti. 8 Antonio Arruti Garate.
Joxe Etxabe Arruti eta Juana Etxabe Manzisidor.
Obserbatorioa
uan Migel Orkolaga 1863ko urriaren 13an jaio zen Hernanin. Oso gazte zela erakutsi zuen eguraldiari antzemateko zeukan berezko ahalmena. Hamabost urterekin bidaia egin zuen Argentinara itsasontziz; bertako ofizialak eta marinelak seko harrituta utzi zituen, inork gutxik espero zuen ekaitza iragarri baitzuen.
Igeldoko behatokiak ezaugarri bereziak ditu, eguraldiari buruzko datuak jasotzen hasi zen lehenbiziko behatokietako bat izan baitzen. Oso behatoki gutxi daude munduan hain serie klimatologiko luzea dutenak. 1880an itzuli zen Euskal Herrira. 1883an, Zarauzko bikario egin zuten. Han egurrezko behatoki txiki bat eraiki zuen, ordurako meteorologiaren harra barruraino sartua baitzuen. 1900eko azaroaren 15eko enbata iragarri zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiari eta portuei jakinarazi zien nolako ekaitza zetorren, eta horrek bizitza asko salbatzea ekarri zuen. Horrekin Aita Orkolagaren ospea eta izen ona lau haizetara zabaldu zen. Horren ostean hasi zen gorpuzten Orkolagaren ametsa: Igeldon behatoki meteorologikoa eraikitzea. Lehenbiziko behatokia Gudamendi inguruan zegoen etxe zahar batean jarri zuen. Eraikin hura obserbatorio zaharra moduan ezagutzen zen igeldoarren artean. Ondoren, 1901ean, GFAk Eulalia Enea etxea alokatu zuen, han Orkolagak behatokia jar zezan behin-behinean. Bertan aritu zen 1905era arte. Orduan Aldundiak Haize Eder etxea erosi zuen, han behin-betiko behatokia jartzeko. Gaur egun ere hantxe dago behatokia. Alfonso XIII.a erregeak edota Maria Cristina erreginak sarritan bisitatzen zuten Orkolaga, estimu handia baitzioten apaiz meteorologoari. Espainiako erregearen familiak uda Donostian igarotzen zuen XX. mende hasieran eta, hilabete horietan, Orkolagak goizero deitzen zuen Miramar jauregira, egingo zuen eguraldiaren berri emateko. Orkolaga mundu mailako erreferente bihurtu zen meteorologia alorrean. Etxean kritika ugari eta dirulaguntza gutxi jasotzen zuen garaian, Espainian, Europan eta Amerikan bere lanak estimu handia zuen: 1903an Frantziako gobernuak Orkolagaren goi-mailako lana saritzeko ‘Palma Akademikoen Ofizial’ izendatu zuen; sei urte geroago, 1909an, Mexikora joan zen, hango meteorologia-zerbitzua antolatzera. Kantauriko arrantzaleentzat ere ezinbesteko bihurtu zen Orkolagaren lana, ekaitzen eta enbaten berri ematen baitzuen aldez aurretik. Sona handikoa izan zen 1912ko abuztuaren 12koa iragarri zuenekoa. Enbata lehertu baino 14 ordu lehenago telegrama bidali zuen Kantauriko portuetara, zetorrenaren berri emanez, baina tamalez arrantza-ontzi askotara ez zen garaiz iritsi iragarpena. Ondorioak oso latzak izan ziren: 143 arrantzale ito ziren, haietatik 115 Bermeokoak. Handik bi urtera hil zen Juan Migel Orkolaga, 1914ko irailaren 22an.
Aita Orkolaga. Orkolaga oso gizon azkarra zela ez dago zalantzarik. 1903an tenperatura jaisteko tresna (aire girotua) baten patentea erregistratzeko eskatu zion gobernuari. Horrez gain, hainbat tresna asmatu zituen, haizea zein euria neurtzeko: anemoskopioa, zinemografoa, hidrometrografoa eta abar. Geologo trebea izateaz gain, mekanika eta argindar kontuetan ere ezagutza handia zuen. Teologian aditua zen, eta euskararen alderdi etimologikoak ere aztertu zituen, eta hainbat lan argitaratu, tartean baita entziklopedia bat ere. Igeldoko behatokiak ezaugarri bereziak ditu, eguraldiari buruzko datuak jasotzen hasi zen lehenbiziko behatokietako bat izan baitzen. 1905eko uztailaren 1etik aurrera hasi zen datuak biltzen, baina tamalez 1928 baino lehenagoko datu guztiak galdu egin dira. Hala ere, datuak jasotzeko erari erreparatuz gero, Igeldok berezko ezaugarriak ditu, oso behatoki gutxi baitaude munduan hain serie klimatologiko luzea dutenak, eguraldiaren aldagai guztiak neurtu eta jasotzen dituztenak, eta lan hori 24 orduz, 365 egunez eta eskuz, hau da, bertako langileen bitartez, jasotzen dituztenak. Horri esker, Igeldoko behatokiak kalitate handiko datuak ditu jasota. Alejandro Alberdi Orkolagaren meza-mutil eta laguntzaile izan zen gaztetatik. 1905ean hasi zen lanean Zarauzko bikarioarekin behatokian. Haren seme Alejandro ere bertan aritu zen lanean, 1995ean erretiroa hartu zuen arte. Beraz, Alberdi aita- semeek 90 urte egin zuten bien artean Igeldoko behatokian.
Horiez gain, Jesus Mari Iparragirre, Juanjo Galparsoro, 1962ko iraila. Jesus Kostako irratian, Obserbatorioko eraikinean. Juanito Izagirre eta Jesus Mari Muñoz ere Igeldoko behatokiko langileak izan ziren. Aipagarria da, baita ere, Igeldoko bi emakumeren ekarpena: Beltxora Etxebeste garbitzaile-lanetan aritu zen hainbat urtez, eta Antonina Alberdik bere anaia Alejandro ordezkatu zuen, haren soldaduska- garaian. Oliden Oilotegia
oxe Oliden Erkizia zumaiarra eta Raimunda Santxotena arizkundarra Iturrieta Zahar baserrira etorri ziren bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituzten: Ignazio, Joxe eta Julian Oliden Santxotena.
Ignazio, 10 urte zituela, Belabieta baserrira joan zen morroi. Hamazazpi urterekin, berriz, Argentinako behi- etxalde batera, lanera. 110 behi eskuz jezten zituen egunero; denbora guztia behitegian ematen zuen. Han hiru bat urte igaro zituen eta, soldaduska- garaia zuela-eta, bueltan etorri zen. Sei hilabete pasatu zituen soldadu; kuota bat ordainduta, lehenago bukatzeko aukera izan zuen. Soldaduskatik etorritakoan, autobus bat erosi zuen eta Igeldo eta Donostia arteko udal autobus linea egiten hasi zen. Urte batzuk horretan eman ondoren, anaiari utzi zion ardura hori, Joxeri. Ignazio Oliden, hamazazpi urterekin, Argentinara joan zen, behi-etxalde batera lanera. 110 behi eskuz jezten zituen egunero, denbora guztia behite- gian ematen zuen. Hiru urtera, solda- duska-garaia zuela-eta, bueltan etorri zen. Sei hilabete pasatu zituen soldadu; kuota bat ordainduta lehenago bukatu zuen. Soldaduskatik etorrita, autobu- sa erosi eta Igeldo eta Donostia arteko udal autobus linea egiten hasi zen. Ignaziok, Habana azpialdeko mendi magalean (Markailu harrobi-zuloan), txabola bat egin zuen eta konejuak eta oiloak jarri zituen bertan. Ondoren, Etxe Nagusi baserriaren inguruan terreno puska bat erosi eta bertan etxebizitza eraiki zuen, eta haren ondoan lokal bat. Hasiera batean, inkubagailu baten bidez, txitak ateratzen zituen oiloen arrautzetatik. Mila bat txita izatera iritsi zen eta, pixkanaka, oilanda eta oilasko ugari izan zituen. Oilaskoak harategietara saltzen zituen. Baina gerra garaia iritsi zenean, denak kendu zituen. Gipuzkoatik ateratzea ezinezkoa zenez, janaria lortzeko arazoak zituen. Orduan, inguruko soro batzuk alokatu, guztia goldetu eta arretu, eta 5.000 kg. patata ereiten zuen urtean. Hiru bat urtez aritu zen horretan. Herriko jende asko joaten zitzaion baratzeko lanean laguntzera; hiru idi-pare zituen etxean lan horietarako. Bildutako patataren zati bat itsasontzien armadoreek erosten zioten, itsasontzirako. Armadoreak Igeldoko meteorologia zentrora etortzen ziren, eta aukera hori baliatzen zuen Ignaziok traturako. Ignazio, Tomasa Arrillaga Mendiguren Bengoetxe baserrikoarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Mirari eta Ignazio Oliden Arrillaga. Gerra bukatu ondoren, 1942. urtean, berriro oilategia martxan jarri zuen. ‘Legor-blanca’ arrazako txitak jarri zituen. Baina oilo haien arrautzak bigunak ziren eta ‘Razas Hibridas’ arrazako txita amerikarrak ekarri zituen. Egun bateko txitak erosten zituen, jaio berri-berriak. Arraza horretako oiloen arrautzak gogorragoak ziren, eta ugariagoak. Txita txikientzako berogailuak zeuzkan jarrita lokal guztian, ikatzarekin berotzen zirenak. Bost hilabeterekin hasten ziren arrautzak jartzen. Oiloei garagarrarekin, artoarekin eta arrain-irinarekin egindako nahasketa bat ematen zien jaten.
Ignazio Oliden. Tomasa Arrillaga Mendiguren.
Ignazio semea, 14 urte zituenean, aitari laguntzen hasi zen oilategian, eta 50 urtez aritu zen lan horretan. Urte batzuk geroago, etxearen aldamenean beste bi lokal eraiki zituzten, eta berritu egin zuten oilategia, makinaria eta funtzionatzeko modu berriak sartuta. Oilandak kaioletan jarri zituzten, eta arrautzak pisuaren arabera sailkatzen zituen makina. 12-13 hilabeteko oilandak Oikiara saltzen zituzten, hango oilaskotegira. Arrautzak, Donostiako denda eta tabernetan. 12.000 oilanda izatera iritsi ziren. 2005. urtean jubilatu zen Ignazio eta oilategia itxi egin zuen. Gaur egun, lokala eta etxea alokatuta dauzkate; eta bertan daudenek kultur jardunaldiak antolatzen dituzte lokalean. Ondazarte
aserri honen inguruan topatu du- gun lehen aipamena 1864. urtekoa da. Garai hartan, Estatua egin zen baserriaren jabe, urte hartako Erret-de- kretu batean oinarriturik. Erret-dekretu hura garai hartako Mendizabalen Desa- Behi gehiago jarri eta Antton esnea ekoizten hasi zen, familiaren laguntzaz, marka propioa sortuta: Igeldoko Esnea. mortizazioaren legean oinarritzen zen. Hura baliatuz, Estatuak ‘Religiosas de Astigarraga’ izeneko mojei kendu zien. Mojen aurretik zegoen jaberik ezagutzen ez zenez, enkante publikoan atera zuten. Horretarako, 950 eskudo eta 616 milesimatan baloratu zuten baserria. 1866an, Frantzisko Garaiburuk eskrituratu zuen, eta handik gutxira hil. Hil aurretik testamentua egin eta herriko apaizari utzi zion herentzian: Don Jose Ignazio Irisarri Muñagorriri. Garai hartan baserria erre egin zen eta, apaizarena izanik, herritarrek auzolanean eraiki zuten. 1871n erregistratu zuen apaizak bere izenean. Apaiza 1887an hil zen eta, herentzian, Donostian bizi zen ilobari utzi zion, Don Eujenio Gorostidi Irisarriri (abokatua ofizioz). 1902an, Felipe Gabilondo Oiarbidek erosi zion Eujenio Gorostidiri. Felipe Gabilondo harrobi- lanean aritzen zen. Hil zenean, seme Jose Anjel Gabilondo Aldanondok bere izenean jarri zuen, 1915ean. Jose Anjel Gabilondo Luisa Atxega Intzarekin ezkondu zen. Gizona gazterik hil zen, eta Luisa alargun gelditu zen baserrian, sei seme-alabekin. 1933an, Goierritik Nikolas Dorronsoro Zabala eta bere familia etorri ziren baserrira bizitzera; artean Luisa Atxega Intza alargunak han segitzen zuen, bere seme Manuelekin. Bolada batez, bi familiak elkarrekin bizitzen egon ziren. Baina, handik gutxira, Luisa eta Manuel ama-semeak Añorgara jaitsi ziren bizitzera.
1 Dolores Intxausti Caldevilla. 2 Mañu Lizarazu. 3 Antton Dorronsoro Gaztañaga. 4 Isabel Dorronsoro Gaztaña- ga. 5 Joxe Dorronsoro Gaztañaga. 6 Maria Luisa Dorronsoro Gaztañaga. 7 Maria Kruz Gaztañaga.
Balearraingo Nikolas Dorronsoro Zabala eta Lizartzako Luixa Gaztañaga Arregi senar-emazteak, aurrez Argentinan bizi ondoren, beren bi semeekin Igeldora etorri ziren bizitzera: Ondazarte base- rrira. Semeak, Pedro eta Antonio Dorronsoro Gaztañaga, Argentinako Rosario Santa Fe probintzian jaioak ziren. Argentinatik etorri ostean, aurrena Orendaingo baserri batean jarri ziren; handik, 1933an etorri ziren Igeldora, Ondazarte baserria erosi eta bertan bizitzera, Luixa emaztearen osasun egoera zela-eta medikuak itsas-ertzean bizitzea gomendatu ostean. Orendainen bizi izan zirela alaba ordeko bat hartu zuten, neska koskorra zela: Estefania Marin. Baserria nahiko zaharkitua zegoen, eta lur-sail gehienak sasiak eta oteak hartuta. Aurretik baserrian bizi zen Luisa Atxegak bi behi eta txekor bat zituen ukuiluan. Lan ugari egin zuten etxea eta lurrak txukuntzen. Etxea berritzeko Arrizuloko basotik ekarri zuten egurra. Familia berriak ukuiluan behi bururen bat gehiago jarri eta baserria aurrera ateratzea lortu zuen.
Pedro Dorronsoro Gaztañaga eta Mari Kruz Gaztañaga Dorronsoro. Pedro Dorronsoro Gaztañaga.
1 Pedro Dorronsoro Gaztañaga. 2 Isabel Dorronsoro Gaztañaga. 3 Maria Luisa Dorronsoro Gaztañaga. 4 Mari Kruz Gaztañaga Dorronsoro. 5 Antton Dorronsoro Gaztañaga. 6 Joxe Dorronsoro Gaztañaga.
Pedro semeak igande arratsaldetan filarmonika jotzen zuen, ondoan zen Bengoetxe baserriaren atarian; eta inguruko neska-mutilak bertara biltzen ziren erromerian. Soldaduskarako adina gerra garaian etorri zitzaien bi semeei, hiru urte eman zituzten etxetik urrun. Bitarte horretan, senar-emaz- teak Estefania alabarekin bizi izan ziren. Gerratik itzuli ostean, Pedro Donostiako udaletxean hasi zen lanean, bide-garbitzaile brigadetan, eta Antonio, berriz, harrobian. Garai hartan, ukui- luan bospasei behi zituzten; esnea, auzoko zuten Bekotxeberri baserrikoek saltzen zieten berenarekin batera. Baserrian Pedro gelditu zen. 1944an, Zaldibiako Mari Kruz Gaztañaga Dorronsororekin ezkondu zen. Lehengusuak ziren senar-emazteak, biak 29 urtekoak. Sei seme-alaba izan zi- tuzten: Ixabel, Maria Luisa, Antton, Joxe, Juantxo eta Felipe Dorronsoro Gaztañaga. 1946. urtean, Arrizulo baserriko 10 urteko alaba hartu zuten etxean: Mañu Lizarazu Garmendia. Mañu familiako alaba bat bezala bizi izan zen Ondazarten. 1960an, Mari Kruz hil zen, 45 urte zituela, eta bi urte geroago, seme gazteena, zazpi urteko Felipe, tetano baten ondorioz.
Garai hartan, ukuiluan zazpi bat behi eta txekorrak izaten zi- tuzten, baita oiloak eta txerri pare bat ere. Baratza pixka bat ere egiten zuten, baina batez ere etxerako izaten zen. Tarteka, sagar-denbora zenean edo barazki ugari lortzen zituztenean, Donostiako Bretxako merkatura joaten ziren saltzera (hil aurretik Mari Kruz eta, gerora, Ixabel alaba). Esnea, berriz, Gurelesara eramaten zuten. Baserrian bazuten ura, eta etxe aurrean baita aska handi bat ere, aterpea eta gobada-harri eta
Juantxo Dorronsoro Gaztañaga. guzti. Gobada bertan egiten zuten, eta inguruko baserrietatik ere etortzen ziren arropa garbitzera. Anttonek eta Juantxok ikasketak egin zituzten; gainerako anai-arrebak baserriko lanean aritzen zi- ren, aitari laguntzen. Urteak pasa ahala, senide bakoitzak bere bidea hartu zuen, lan desberdinetan hasita. Ixabel Zumaiara ezkondu zen. Gerora, baserrian erreforma egin eta hiru etxebizitza egin zituzten. Bertan Maria Luisa, Joxe eta Antton gelditu ziren, bakoitza bere etxebizitzan eta bere familiarekin. Juantxo denboraldi batez Do- nostian bizi izan zen, baina geroago baserrian beste etxebizitza bat prestatu eta bertara etorri zen bizitzera familiarekin. Anttonek ere, ikasketak bukatu ondoren, baserri lanean segitu zuen. Behi gehiago jarri eta esnea ekoizten hasi zen, familiaren laguntzaz, marka propioa sortuta: Igeldoko Esnea. Gaur egun ere, Anttonen familiako ondorengoek jarraitzen dute bide horretan: esne-behiekin lanean, esnea salmenta zuzenaren bidez saltzen. Otondo
ste dugu baserri honen jatorrizko izena (1825. urtean) Otondua izan zitekeela eta, agian, don Juan Olasagastik erosi zuela, Etume baserriarekin batera. Gerora, Etumen bizi izandako Dionisio Aldanondo ere izan zen baserri honen jabea.
Dionisio Aldanondok idi asko izaten zituen; gaur egun Muntozabal izenez ezagutzen dugun zelaia guztiz goldetzen zuen. Itulian makina bat saio egindakoa da han Jose Mari Kruz. Ondoren, Usurbilgo Jose Heredero Pinela eta Artikula baserriko Dominika Landa bikotea bizi izan zen. Haiek hiru seme-alaba izan zituzten: Loli, Mari Karmen eta Dominika Heredero Landa. Hainbat urtez taberna moduan
Kristobal Balentziaga eskuzabala zen eta zenbait herritarri berak egindako arropak oparitu zizkien: Otondo ba- serriko Maritxu Arrillagari berde ko- loreko abrigoa egin zion; Fabian Loi- di apaizari, abrigoa eta sotanak; eta Otondo baserriko Sabino Arrillaga eta Ramon Aisari, kazadorak. funtzionatu zuen, Manzanares izenean; mahaiak baserriaren ekialdean dagoen jardinean egoten ziren, Donostia aldean. Jose Heredero Pinela gerra garaian hil zuten. Ondoren, familiak alde egin zuen. Gerora, Kristobal Balentziaga Eizagirre jostunak erosi zituen baserria eta zelaiak. Ordutik hona, baserria Balentziaga moduan ezagutu izan da. Kristobal Balentziaga Getarian jaio zen 1895ean, eta 1972an hil. Aita arrantzalea zuen. Kristobal tarteka bere bikotekidearekin etortzen zen baserrira, egun batzuk pasatzera. Haren arreba, berriz, Agustina Balentziaga, bertan bizi izan zen. Hainbat neskame izan zituen etxean: Orioko Iraola, Gernikako Karmen eta Maria Eskibel,
Loli Heredero Landa eta Mikaela Landa.
esate baterako. Maria Eskibel, Erreroene baserrira ezkondu zen. Geroago, beste bi neskame ere izan zituen, etxeko lanak egiteko: Josefa eta Joxepaiñaxi ahizpak. Josepaiñaxi, gerora, Igeldoko postaria izan zen. Morroi lanean, berriz, Alfonso Artano, Joxe
Matxain eta Nartziso Lizarazu aritu ziren. Ukuiluan bost bat behi izaten zituzten, morroiak aritzen ziren behiak zaintzen eta inguruak garbitzen. Habanako Jose Ramon Lizarazuk arrokan harrapatutako olagarro ederrenak ekartzen zizkion askotan Agustinari, olagarro zopa egiteko.
Kristobal Balentziaga eskuzabala zen eta zenbait herritarri berak egindako arropak oparitu zizkien: Otondo baserriko Maritxu Arrillagari berde koloreko abrigoa egin zion; Fabian Loidi apaizari, abrigoa eta sotanak; eta Otondo baserriko Sabino Arrillaga eta Ramon Aisari, kazadorak. 1980. urtean baserria erre egin zen eta pareta batzuk bakarrik gelditu ziren zutik.
Azkenik, orain dela 25 urte, baserria erosi eta konpondu egin zuten Zenzano-Gomez eta Gomez-Fraile bikoteek. Bi etxebizitzako eraikina bihurtu zuten, eta gaur egun ere haiek bizi dira beren familiarekin.
Kristobal Balenziaga Eizagirre.
Otondo Azpi
onostiako toponimian azaltzen den baserrien zerrendan 1850. urtekoa da etxe honen lehen aipamena. Lehenbiziko nagusia Martina Elizegi azaltzen da, errentan bizi zena.
Joxe Arrillaga, Iturrieta baserriko semea, gazte-garaian Bizkaiko Leioa herrira joan zen lanera. Han Katalina Azkue Bilbao ezagutu eta ezkondu egin ziren. Hiru seme- alaba izan zituzten, Bizkaian bizi ziren bitartean: Maria Luisa, Loren eta Maritxu Arrillaga Azkue. Bizkaitik bueltan, Igeldora etorri eta baserri honetan jarri ziren. Ondoren, beste sei
Felix Mendizabalek 1929an Anberesen (Belgikan) jokatu ziren Olinpiadetan parte hartu zuen, atletismoko modalita- tean; eta 100 metroko lasterketa irabazi egin zuen. Gertakari horren ondorioz, diru asko irabazi zuen. seme-alaba izan zituzten: Mateo, Balentin, Edurne, Joakin, Jose Mari eta Sabino Arrillaga Azkue. Horregatik Bixkaiene ezizenez ere ezagutu izan da baserria herrian. Etxeak zenbait atal zituen, eta gaur egungo Mendizorrotz taberna hartzen duen aldameneko eraikinarekin batera zati ezberdinetan banatua zegoen. Adibidez, garai batean, beheko tabernaren erdia etxearena zen; handik tranpatxo bat zegoen eskaileretan behera jaisteko. Beheko gela horretan gizon bat ilea mozten aritzen zen. 1953. urtean 15 pezetako errenta ordaintzen zuten urtean. San Tomas egunean jaisten ziren Donostiara ordainketa gauzatzera. Seme-alabak batera eta bestera sakabanatu ziren. Maritxu bakarrik gelditu zen baserrian bizitzen.
1 Joxe Arrillaga Sagardia. 2 Katalina Azkue Bilbao. 3 Balentin. 4 Maritxu Luisa. 5 Maria. 6 Loren. 7 Edurne.
8 Jose Mari. 9 Mateo. 10 Sabino. 11 Joakin Arrillaga Azkue.
Maritxu Xerraiene baserriko Jose Mari Kruzekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituzten: Begoña, Jabier, Iñaki, Arantxa, Juan Luis eta Ana Kruz Arrillaga. 1956. urtean erosi zuten etxea, 34.000 pezeta ordainduta. Orduan konpondu egin zuten. Jose Mari ebanista lanetan aritzen zen. Altzariak egiten ikasi zuen eta 13 urte zituenetik 21 urtera arte aritu zen lan horretan. Felix Mendizabal eta Ignazio Izagirre ziren ebanista-tailerraren nagusiak. Bi tailer zituzten. Mendizabalek diru asko zeukan. Gerora, Antiguako seminarioan aritu zen arotz lanetan; eta ondoren bere kontura, Antigua auzoko Konportan zuen tailerrean. Felix Mendizabalek, Jose Mariren nagusia zenak, 1929an Anberesen (Belgikan) jokatu ziren Olinpiadetan parte hartu zuen, atletismoko modalitatean; eta 100 metroko lasterketa irabazi egin zuen. Gertakari horren ondorioz, diru asko irabazi zuen.
Katalina Azkue Bilbao. Joxe Arrillaga Sagardia.
Maritxu etxeko lanez arduratzen zen; Akelarre jatetxean ere aritu zen lanean. Herriko plazan dagoen labadero edo garbitokiaz Maritxuren ama Katalina arduratzen zen: hura txukun izan, ateak ireki eta itxi... Gerora, Maritxuk egin zuen lan hori. Etxeko gobada egitera ere bertara joaten ziren. Gaur egun, Jose Mari eta Maritxuk segitzen dute Otondo Azpin bizitzen. Perus
onostiako toponimian, Perus baserriaren XIX. mendeko aipamenetan izen desberdinak azaltzen dira, urte batzuetan: 1831. urtean, Peruz izenez; 1844an, Peretzu moduan; eta 1884an, Oporto ere agertzen da.
Baserri honetan topatu dugun lehenbiziko familia ezeizatarrena da. Familia horretako seme bat Josefa Antonia Tolosa Urretabizkaiarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten: Joakin eta Anttoni Ezeiza Tolosa. Josefa Antonia alargun gelditu eta Gaintzako Daniel Olanorekin ezkondu zen. Bikote berriak 1974 inguruan, obra egin eta taberna- merenderoa jarri zuten. Udan, Agititxabaleko arroketan ere postua jartzen zuten, eta han izozkiak, ura, zerbeza... izaten zuten salgai. hiru seme-alaba izan zituen: Josefa, Juana eta Juan Jose Olano Tolosa. Daniel harrobiko lanetan aritu zen; etxeko idi-parearekin, harrobian eta beste baserri batzuetan ere bai. Juana Olano Tolosa alaba gelditu zen etxean eta, XX. mendearen erdialdean, Zizurkilgo Joxe Pastoriza Cachorekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Jose Juan, Maria Jesus, Joakin, Dani eta Xabi. Baserrian bospasei behi izaten zituzten, eta baita idiak eta txekorrak ere. Baratzeko lan asko egiten zuten. Esnea saltzera, hasiera batean, Donostiara joaten ziren; gerora, Gurelesara. Beltxina izeneko astoa ere bazuten, esne-karraioan laguntzen ziena. Eta arrokatik lapa eta lanperna asko biltzen zuten, saltzeko. Edateko ura Bustinzuri baserriaren pareko iturritik ekartzen zuten. Baserrian ferra-lekua zuten, eta inguruko baserrietatik etortzen ziren bertara animaliak ferratzera: Agiti, Bustinzuri...
Ezker eskubi: Joakin Pastoriza, Xabi Pastoriza, Juana Olano, Maria Jesus Pastoriza Ezeiza, Joxe Pastoriza Cacho, Dani Pastoriza Ezeiza eta Jose Juan Pastoriza Ezeiza. Josefa Antonia Tolosa Urretabizkaia 1889an jaio zen.
1974 inguruan, obra egin eta taberna-merenderoa jarri zuten, eta hainbat urtean lan asko egin zuten. Udan, Agititxabaleko arroketan ere postua jartzen zuten, eta han izozkiak, ura, zerbeza... izaten zuten salgai. Gerora, baserria saldu egin zuten, eta gaur egun beste familia bat bizi da han.
Juana Olano Tolosa, idi parearekin.
Plazaetxe
onostiako toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan 1857. urtean azaltzen da Plazaetxeren lehen aipamena. Baserria, bi etxebizitzakoa, herriko plazan dago, kale-baserria da. Haren inguruan, bere terrenoan, beste eraikin bat ere bazegoen,
`Errepublikarren zentroa´.
Lehenbiziko jabe moduan, Etxebeste sendia topatu dugu. Gerora, Iraola familia etorri zen bizitzera. Zelai asko zuen baserriaren inguruan; beren lursailetan harrobi bat ere bazen, Aitz- Haundi, 1948an itxi zutena. Mariano Uranga Aramendi Zarauztik etorri zen, morroi, baserri honetara.
Baserria, bi etxebizitzakoa, herriko plazan dago, kale-baserria da. Haren inguruan, bere terrenoan, beste eraikin bat ere bazegoen, ‘Errepublikarren zentroa’. Bertako alaba Benita Iraolarekin ezkondu zen. Ezkonduta, Amezti Garaikoara joan ziren bizitzera. Ondoren, XX. mendearen bukaera aldean, Jose Mari Iraola eta Benita Garin senar-emazteak bizi izan ziren bertan. Sei seme-alaba izan zituzten: Jose Manuel, Klemente, Maddi, Ramon, Pilar eta Antonio Iraola Garin. Ukuiluan, hainbat abere izan ohi zuten: behiak, txekorrak, astoa, oiloak... Lau idi-pare ere bai. Kooperatibako goiko aldeko lursailean harrobi bat zegoen, han aritzen ziren lanean lau idi-pareekin, harriak Donostiara garraiatzen. Idiek bertan pasatzen zuten gaua, harrobi inguruan egoten ziren beti. Bertako seme-alabak batera eta bestera joan ziren. Pilar irakasle izan zen eta Klemente ere bai. Ramon ur-kontadoreak ikuskatzen ibili zen. Antonio, kamioilari lanean, berea zuen kamioi
Iraola Garin familia.
txiki batekin. Jose Manuel, berriz, Errusiara joan zen bigarren mundu-gerran, ‘Division Azul’ izeneko armadan. Han hil zuten. Familia honen senitarteko bat musikaria izan zen, Errenterian bizi zena. Ramon eta Pilar anai-arrebak gelditu ziren baserrian bizitzen.
Beste etxebizitzan, Jose Mari Izagirre eta Xixili Arrillaga bizi ziren beren semearekin: Juanito Izagirre Arrillaga. Jose Mari ilea mozten aritzen zen, besteak beste. Amezti Goikoa baserriko Mariano Fernandez, bere lehenbiziko jaunartzea zela-eta, Jose Marirengana joan zen ile-moztera. Nonbait, nahiko gutxi moztu zion eta, etxeratu zenean, amak sekulako errieta egin zion Marianori, haserre. Amaren errieta zela-eta, Mariano berriz ere Jose Marirenera joan zen, eta gurutze baten irudia eginaz ilea mozteko eskatu zion. Modu horretan egin zuen jaunartzea Marianok.
Gaur egun, iraolatarren ondorengoek segitzen dute baserrian bizitzen.
Maria Iraola Garin. 1885. urtea. Benita Garin. Sindikatua
geldoko Alkartasuna nekazaritza-sindikatua 1911n sortu zen eta, bi urteko epean, 264 metro karratuko etxea eraikia zuten, Ramon Iraolari 20.000 pezetan erositako lursailean. Erosketari oniritzia eman zion Sindikatuaren zuzendaritza-batzordea honako hauek osatzen zuten: On Basilio Iraizoz, garai hartan Igeldoko parrokoa, Frantzisko Iraola, Simon Aristi, Frantzisko
Rekondo, Elias Iraola eta Antonino Alberdik.
Gipuzkoako hainbat herritan egin zen bezalaxe, Igeldon ere baserritarren premiak eta asmoak asetzeko sortu zen Sindikatua. Alkartasunak, hasiera hartan, 100 bazkide baino gehiago izan zituen. Bazkide gehienak baserritarrak ziren. Sindikatuaren bidez aukera irabazi zuten beharrezko gauzak bertatik bertara eta moduz erosteko: abereei jatena emateko behar zuten pentsua, baratzarako ongarriak, eta beste hainbat produktu, esaterako etxerako ardoa.
Urte askoan zerbitzu ezin hobea eskaini zien bertako herritarrei. Baina XX. mendearen azken laurdenean, Igeldoko baserrien eta abereen gainbeherak ekonomikoki bideraezina egin zuen Sindikatuaren jarduera, eta ateak itxi behar izan zituen.
XX. mendearen erdialdean, Loren Arrillaga eta Fabian Loidi apaizaren ekimenez, talde bat eratu eta euskarazko antzerkia egiten hasi ziren zenbait herritar. Urte batzuk lehenago, XX. mendearen erdialdean, Loren Arrillaga eta Fabian Loidi apaizaren ekimenez, talde bat eratu eta euskarazko antzerkia egiten hasi ziren zenbait herritar: Joxe Azurza, Gregorio eta Jexuxi Martiarena, Pepi eta Anjela Alberdi, Bittori, Maria Luisa eta Josetxo Zamora…, Sindikatuaren goiko solairuan. Bertan egiten zituzten entseiuak eta baita emanaldiak ere. Antzerki taldea desegin ostean, zinemari egin zitzaion lekua, filmak ematen hasi baitziren igande arratsaldean. Kultur eskaintza horrek ez zuen urte asko iraun Igeldon.
Antzerki taldea: 1 Maritxu Zubizarreta Lizarralde. 2 Pilar Lizarralde Mitxelena. 3 Maritxu Azurza. 4 Loren Arrillaga. 5 Maritxu Sorondo. 6 Anjela Alberdi. 7 Maria Luisa Sorondo. 8 Bittori Zamora. 9 Pepi Alberdi. 10 Maritxu Landa.
Sindikatua itxi eta urte batzuetara Herri Kontseiluak ahaleginak eta bi egin zituen proiektu berri bat eratu eta martxan jartzeko. Azterketa bat eskatu zitzaion Kataluniako enpresa bati, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailetik eta Mendi Nekazaritzatik dirulaguntzak jaso eta gero. Proiektuak turismo eta nekazaritza-alorrak uztartzeko asmoa zuen: Batetik, baserriko produktuen salmentarako eta transformaziorako lekua izatea nahi zuten; bestetik, herriaren interpretazio gunea sortu, eta azkenik, turistentzako logelak jartzea ere aurreikusi zuten, diru-sarrerak lortzeko. Txostena idaztera iritsi ziren, baina egitasmoak ez zuen aurrera egin. Proiektua biziberritzeko ahaleginak porrot egin izanak ez zituen Sindikatuko bazkideak kikildu. Igeldon, gainera, zegoen denda bakarra itxi izanak beharrak areagotu zituen. Berriro ere talde eragile bat eratu zen Kooperatiban eta, urratsez urrats, ametsa egia bihurtu zen: herri-denda bat sortzea, Igeldoko kooperatiba (IKO) zabaltzea. Auzolanean sortu zen Sindikatua, eta 100 urte pasatu eta gero, auzolanari esker abiatu da IKO. 112 bazkidek indarrak batu eta Igeldoko Sindikatuak ateak zabaltzea lortu zuen 2020ko uztailaren 17an. Bestelako izaera eta beste izen batekin, baina espazio berean eta asmo berberarekin: igeldoarren beharrak asetzea eta erosketak egiteko konfiantzazko leku bat izatea; gainera, tokian tokiko produktuen aldeko apustua eginez. Txoxa Berri
onostiako toponimiaren arabera, 1828an Etxeberri izenez azaltzen da baserria. 1862an, berriz, Chóza-Echeberri. Gerora, Txoxa Berri izenez ezagutu izan da. Baserri handia zen, aldamenean etxe txikiago bat zegoen, eta inguruan zelai handi samarra zuen.
Lehenbiziko nagusi moduan Maria Joakina Landa Munoa azaltzen da. Maria Joakina Errenteriko Norberto Ibarguren Esnaolarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Josefa Bernarda, Jose Frantzisko, Jose Luis eta Josefa Antonia Ibarguren Landa.
Josefa Antonia Balentin Zamora Arratibelekin ezkondu zen. Urte gutxira, Buena Vista taberna eraikitzen hasi ziren, eta bertara joan ziren bizitzera. Baserrian bizi ziren bitartean, bi seme- alaba izan zituzten: Joxe eta Martina; eta Buena Vistara joan ondoren, beste Baserrian ganadu pixka bat bazuten: hiru bat behi, txekorren bat eta oiloak ere bai. Baratzean, berriz: babarruna, artoa, tomatea, letxuga... bi: Balentin eta Joakina. Joxe Artikula Txiki baserriko Maria Sagardiarekin ezkondu zen. Baserrian ganadu pixka bat bazuten: hiru bat behi, txekorren bat eta oiloak ere bai. Baratzean, berriz: babarruna, artoa, tomatea, letxuga... Joxek Monte Igeldon lan egiten zuen; Maria Donostiara joaten zen, esnea saltzera. Morroi bat ere izan zuten etxean, Leitzako Lorentxo Caballero, baratzeko eta sagardotegiko lanetan laguntzen ziena. Lorentxo Iturrieta Zahar baserriko Edurne Erauntzetamurgilekin ezkondu eta Antiguara joan ziren bizitzera. Ondoren, Zingieta baserriko Jose Manuel Sagardia aritu zen lan horietan laguntzen.
1 Joxe Zamora (Txoxa). 2 Antonia Sagardia (Artikula Txikikoa).
Orain dela 30 urte inguru, baserria erdi erorita zegoela, guztiz eraitsi zuten eta aldameneko etxe txikia bakarrik gelditu zen zutik. Orain dela urte batzuk, familia honetako ondorengo senide batek konpondu egin zuen etxe txiki hori. Gero saldu egin zuen, eta gaur egun beste familia bat bizi da bertan.
Ugartenea
ose Antonio eta Domingo Ugartek eraiki zuten baserria,1960an, Asurriki baserriaren zelaietan. Bi solairuko etxebizitza da, behealdean bodega edo trastelekua daukana.
Baserriaren inguruan txabola bat zegoen; bertan behi bat eta txekorren bat izaten zuten, baita 30 bat ardi ere. Jose Antonio igeltsero-lanean aritu zen.
Bi familia jarri ziren bizitzen. Batetik, Jose Antonio Ugarte Zinkunegi
Markina-Xemeingo Mari Karmen Irusta Mugartegirekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Itziar eta Idoia Ugarte Irusta. Mari Karmen, hasiera batean, Jaizkibel mendiko paradorean aritu zen
Mari Karmen Irusta, hasiera batean,
Jaizkibel mendiko paradorean aritu zen lanean; gerora, Gudamendin hasi zen.
lanean; gerora, Gudamendin hasi zen, eta han lan egin zuen denboran, Kamio baserrian bizi izan zen, bertako familiarekin. Baserrian, oiloak eta konejuak izaten zituzten.
Bestetik, Domingo Ugarte Pepita Calongerekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten: Jesus Mari Ugarte Calonge. Hauek beheko solairuan bizi ziren; gerora, Santi Zubillaga eta Pepita Azpillaga bizi izan ziren han denboraldi batez, maizter moduan. Garai hartan, lehen aipatutako txabolan ganadu asko izan zuten. Baratze-lana ere egiten zuten, baina etxerako bakarrik.
Gaur egun, Mari Karmen Irusta Mugartegi bizi da etxebizitza batean; bestean, Itxiar Ugarte Irusta eta Oskar Esteban Muelas, beren familiarekin. Baratzeko lana egiten dute eta zenbait animalia ere badituzte: astoa, ardiak...
1 Antxoni Ugarte Zinkunegi. 2 Antonio Ugarte Zinkunegi. 3 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 4 Karmen Irusta Soraluze.
1 Domingo Ugarte Zinkunegi. 2 Josefa Calonge. 3 Antonia Ugarte Zinkunegi. 4 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 5 Isidro Ugarte Esnal. 6 Mari Carmen Irusta Mugartegi. 7 Antonio Ugarte Zinkunegi.
8 Concepcion Zinkunegi Arruti. 9 Jesus Ugarte Calonge.
Xatene
geldoko baserrien zerrendan, 1862. urtekoa da baserri honen aurreneko aipamena, eta Buenaventura izenez azaltzen da. Bertakoak errentan bizi ziren. 1987an saldu egin zuten, eta beste familia batek hartu. Kalbarioko Gurutzea izenez ezagutzen denaren beheko aldean
kokatuta dago. Haren alboan harrobi bat izan zen, ezeizatarrek kudeatzen zutena.
Bernardo Iraola Martikorena J. Bizente eta J. Frantziska bikotearen semea zen. Arkaitzaga baserrian jaio zen. Josefa Antonia Esnalekin ezkonduta, Xatene baserrian jarri ziren, errentan. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Maria, Bizente, Jose Faustino, Jose Mari, Joakina Bonifazia, Jose Frantzisko, Maria Dolores, Frantzisko eta Jesus Iraola Esnal.
Gerra bukatu zenean, harrobiko zulo handi batean, soldaduek lagatako armak eta munizioa geratu ziren. Egun batean, Jose Faustinok, ezer ez zekiela, hango sasiari su eman eta izugarrizko leherketa izan zen. Gerra-garaian soldaduak ibiltzen ziren herrian. Bizentek esaten zuen baserriaren aldameneko harrobian zulo handi bat zegoela eta, gerra amaitu zenean, bazekiela zulo hartan armak eta munizioa zeudela, soldaduek han utzita. Bizentek, hori jakinda, inguruko sasiak mozten zituen; baina zulo ingurukoak handitzen uzten zituen, lekua babestu eta bertara inor joan ez zedin. Egun batean, Jose Faustino anaiak, ezer ez zekiela, sasiari su eman zion, eta izugarrizko sua piztu eta leherketa handia izan zen. Xatene baserri ondoan hiruzpalau garo-meta egiten zituzten. Pako Calonge, Patxi Iraola eta Sabino Arrillaga herriko gazteak periodiko-txurroarekin eta arto-bizarrekin zigarroa egin eta, meta haien azpian zulo bat eginda, bertan egoten ziren erretzen. Egun batean metak su hartu eta korrika alde
1 Jose Mari Esnal. 2 Bizente Iraola Esnal. 3 Anjela Gabilondo Agirrezabalaga. 4 Joakina Iraola Esnal. 5 Alfonso Artano. 6 Patxi Iraola Esnal. 7 Josefa Esnal Berridi. 8 Maria Iraola Esnal. 9 Jesus Iraola Esnal. 10 Flora. 11 Dolores Iraola Esnal. 12 Maite Etxaide. 13 Joxe Iraola Esnal. 14 Bernardo Iraola Martikorena. 15 Bittor Uranga Iraola. 16 Pedro Artano Iraola. 17 Maria Anjeles Iraola Gabilondo. 18 Mariano Uranga Iraola.
egin behar izan zuten, eta etxekoak gazteak inon topatu ezinean ibili ziren. Pakito etxeko logelako ohearen azpian egon zen gordeta. Sua itzaltzeko, ura eraman zuten plazako iturritik, baldetan hartuta. Baserriak erretzeko arrisku handia izan omen zuen. Ukuiluan behi-pare bat izaten zuten, eta konejuak eta oiloak. Herri inguruan, bi leku desberdinetan egiten zuten baratza: porrua, letxuga, artoa, babarruna... Bernardok ohitura zuen artoa kimatu eta arto-hostoak zintzilik jartzeko. Lehortutakoan, ganaduari jaten emateko erabiltzen zituen. Bernardo Iraola Martikorena eta Otondo Azpiko Joxe Arrillaga herriko kamineroak ziren. Erratzak egiten zituzten. Txilarra bildu eta pila handiak izaten zituzten etxe inguruan. Txilarra lehortzean, ote- egurrez egindako kertenak jartzen zizkieten, txilarra alanbreekin lotuz. Erratz pila bat edukitzen zuten etxe ondoan. Donostiako udalari ere saltzen zizkioten.
Bernardo bertsozalea zen oso, kantari ateratzen zen San Joan eskean. Erantzun azkarreko gizona zen, zirtolaria, eta kontatzen
1 Dolores Iraola Esnal. 2 Jose Mari Kruz. 3 Asun Huegun.
dutenez, bere ilobaren bataioan apaizak galdetu zuenean haurrari zer izen jarri, berak Lourdes erantzun zion eta, segidan, “gelditu dadila mundu honetan gure ordez” gehitu zion.
Josefa Antonia etxeko lanetan eta baratzean aritzen zen. Arroketara ere askotan joaten zen lapak biltzera, seme edo alaba batek lagunduta. Askotan, oin hutsik ibiltzen zen arroketan. Lapa- baldekada osoa etxeratzen zuten, eta gero plazara eramaten zituen, saltzeko.
Gaur egun, eta azken urte hauetan, Otondo baserriko Maritxuren seme Juan Luis Kruz Arrillaga eta haren emazte Mari Paz Larrañaga bizi dira baserrian, beren familiarekin.
Zankardegi
aserri honen lehen aipamena 1811. urtekoa da, eta Zancardegui izenarekin azaltzen da Donostiako toponimian. Juandegi eta Juandegi Txiki baserrien azpian dago eta bi etxebizitza ditu.
Itsasaldeko etxebizitzan Jose Manuel Mendiluze Arrillaga Josefa Antonia Arrizabalaga Mujikarekin ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba izan zituzten: Josefa Ignazia Bizenta, Pedro Antonio, Maria, Pilar, Josefa Antonia, Eskolastika, Jose Mari, Katalina eta Pantxika Mendiluze Agirrezabalaga.
Josefa Mendiluze Agirrezabalaga Zarauzko Jose Antonio Errazkinekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten: Joxe, Jose Mari eta Luis Errazkin Mendiluze. Azken hau, Luis Errazkin, Iluntzetan sukaldean familiako kide guz- tiak elkarturik lan desberdinetan ari zi- rela, errosarioa errezatzen zuten. Josefa Balerdi Lizasorekin ezkondu zen eta baserria erosi zuten 6.000 pezetatan. Bost seme-alaba izan zituzten: Jose Antonio, Jose Mari, Manuel, Jose Luis eta Pepita Errazkin Balerdi. Baserrian, bost bat behi izaten zituzten, beren txekorrekin. Behien esnea batez ere txekorrentzat izaten zuten. Soberakoa zenean, Habana baserriko Balbina Balerdik eramaten zuen saltzera, berenarekin batera. Zelai asko izaten zuten errentan, ganaduarentzako belarra biltzeko. Meta askorik ez zuten egiten, belar gehiena berdetan erabiltzen zuten. Iriarteko zelaietan, itsas aldekoetan, sei bat meta altxatzen zituzten, hango nagusiarekin erdi bana. Baratzean, garia, erremolatxa, arbia... egiten zuten ganaduarentzat. Horretaz aparte, baratzeko lan asko egiten zuten: artoa, babarruna, patata… eta tomatea, ikaragarri pila. Gurasoak eta seme-alabak aritzen ziren ukuiluko eta baratzeko lanetan.
Zankardegiko familia.
Barazkiak saltzera autobusean jaisten ziren Bretxako merkatura, batez ere tomateak eramaten zituzten eta tarteka lapak ere bai. Luis aita ahal zuen guztietan joaten zen arrokara; olagarro eta arrain txiki asko harrapatzen zituen. Jose Antonio Errazkin semeak gogoan du nola iluntzetan sukaldean familia guztia elkarturik lan desberdinetan aritzen ziren: gaztainei morkotsa kentzen eta, baita ere, artaburuari hostoa zuritu eta aletzen. Lanean ari zirela, errosarioa errezatzen zuten. Gaztaina-denboran, plazara ere eramaten zituzten gaztainak.
Gobada egitera, Juandegi baserriaren ondoko iturrira joaten ziren. Iturri handia zen eta lau gobada-harri zituen. Amona eta ama bertara joaten ziren, hoteletako maindireak garbitzera. Autobusean pardelak ekartzen zituzten; asto bat ere erosi zuten, garraio-lanak egiteko. Gerora, Manuel semea gelditu zen baserrian; baina kamioiarekin ibili zen, garraio-lanak egiten, eta ez zuen baserriko lanean jarraitu.
Josefa Ignazia Bizenta eta Pilar Mendiluze Agirrezabalaga. Baserriaren hegoaldeko zatia Juandegi Txikiko familiak erosi zuen aspaldi eta bertako ukuiluan ganadua izaten zuten. Urteak aurrera joan ahala, baserriaren zati hau erori egin zen. Duela 25 bat urte baserria berritu eta etxebizitza bihurtu zuten Koro Calonge eta Mikel Arrillaga bikoteak. Baserritik gertu dagoen zelaian ukuilua egin zuten eta bertan dozena erdi bat behi, idiak, txekorrak eta oiloak dituzte. 2021eko apirilaren 15ean ukuilua kiskaldu eta gero, ukuilu berria eraiki zuten. Mikel Arrillagak harategia du Antiguan eta etxeko txekorrekin egiten du lan. Koro Calongek, sagardotegian.
Josefa Antonia Agirrezabalaga Mujika. Zapatari
arai batean lau baserri izan ziren, denak elkarren ondoan, itsas gainean eta terreno malkartsuan kokatuta: Zapatari Zahar (1846), Zapatari Berri, Zapatari Azpi (1850), eta Zapatari. Gaur egun, bi erorita daude; eta bat, uholdeen ondorioz, lur azaletik ezabatuta. Baserri hauek, orduan, Ibaetakoak ziren. 1959. urteko irailaren 25ean uholde izugarriak izan ziren Gipuzkoako kostaldean, Donostiatik Hendaiara bitartean. Igeldon bezala, beste hainbat lekutan ere ondorioak ikaragarriak izan ziren. Zapatari Berri baserria, adibidez, urek itsasoraino eraman zuten. Mendi guztia mugitu zuten, milioi bat metro 1959. urteko irailaren 25ean uholde izu- garriak izan ziren Gipuzkoako kostal- dean, Donostiatik Hendaiara bitartean. Igeldon bezala, beste hainbat lekutan ere ondorioak ikaragarriak izan ziren. Zapa- tari Berri baserria urek itsasoraino era- man zuten. Mendi guztia mugitu zuten, milioi bat metro karratu lur. Zapatari Be- rriko etxekoandreak lurraren mugimen- dua sumatu zuenean, etxetik ateratzeko denbora justua izan zuten denek. Ezer askorik gabe gelditu ziren, dena lurpera- tuta gelditu baitzen. karratu lur, gutxi gorabehera. Zapatari Berriko etxekoandreak lurraren mugimendua sumatu zuenean, etxetik ateratzeko denbora justua izan zuten denek. Ezer askorik gabe gelditu ziren, dena lurperatuta gelditu baitzen. Mikaela Arrillaga eta Isidro Zuloaga bizi ziren etxe hartan, beren familiarekin. Uholdearen egun hartan Isidro gaixorik zegoen ohean. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Maria, Pili eta Mikaela Zuloaga Arrillaga. Jose Marik abereak hiltzen lan egiten zuen, ganadu-hiltegian.
Herriko gazte kuadrilla bat ibili zen Zapatari Berriko familiaren alde: 1 Txomin Eskarmendi. 2 Felix Arrillaga. 3 Benito Zinkunegi. 4 Jose Antonio Arrillaga. 5 Bautista Ugarte. 6 Luis Urruzmendi. 7 Maria Isabel Martikorena. 8 Maite Eskarmendi. 9 Anjela Aristegieta. 10 Maritxu Aristegieta. 11 Isabel Dorronsoro. 13 Mari Karmen Arri- llaga. 14 Maria Dolores Illarramendi. 15 Pakita Illarramendi. 16 Juan Jose Huegun. 17 Patxi Iraola. 18 Gregori Zendoia. 19 Ramon Balerdi. 20 Kontxi Iparragirre. 21 Maritxu Erauntzetamurgil.
Zapatari Zahar baserrian, Julian San Sebastian eta Bibiana Escudero senar-emazteak bizi ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Juani, Mertxe, Arantxa eta Eusebio San Sebastian Escudero. Julian kale-garbitzaile aritzen zen lanean. Zapatari Berri baserria uholdeak eraman zuenez, bertako familiako ama Mikaela eta seme-alabak Zapatari Zaharrera aldatu ziren. Isidro, berriz, erresidentzia batera eraman zuten, zeukan gaitza zela-eta.
Zapatari baserria.
1967. urtea. 1 Karmen. 2 Juanita. 3 Trini. 4 Pilar. 5 Domingo. 6 Julian Arrillaga Olasagasti.
Ibaetako Almorza baserrian bizi ziren Migel Artola eta Sotera Leunda, Zapatari Azpi baserria erosi eta bertara etorri ziren bizitzera. Almorza baserriaren aurretik, Mazkolaitz baserrian bizi izan ziren, Sotera bertakoa baitzen. Bost seme izan zituzten: Joxe, Patxi, Ignazio, Juanito eta Asentsio Artola Leunda. Garai batean ganadua izan zuten, eta idiak ere bai. Inguruko baserrietara joaten ziren goldean aritzera, batez ere Asentsio. Baratzea ere egiten zuten, batez ere etxerako: patata, artoa, babarruna... Zingietan zegoen iturrira joaten ziren. Bi aska zituen, bata ganaduak ura edateko eta bestea gobada egiteko. Arrokara ere jaisten ziren, arrantzara eta lapak biltzera. Gainerako anai-arrebak batera eta bestera sakabanatuta, Patxi gelditu zen baserrian. Gaur egun ere, Patxi Artolak segitzen du bertan, baina baserri lanean ez du ezer askorik egiten.
Zapatari baserrian Patxi izeneko gizon bat bizi zen. Geroago, Montes abizeneko gizon batek hartu zuen baserria, alokairuan; bertan ganadu pixka bat izan zuen (txekorra eta ardi batzuk), eta baratzeko lan apur bat ere egiten zuen. Uda-garaian, Ondarretako hondartzan piraguak alokatzen zituen. Berez, familia hau ez zen baserrian bizi izan, asteburuetan bakarrik etortzen ziren baserrira.
Dolores Olasagasti. Mikaela Arrillaga.
1959. urtea. Zapatari Berriren aldeko jaialdia.
Zapatari Berriko gertaerak oihartzun handia izan zuen prentsan.
Zingieta
onostiako toponimiaren arabera, baserriaren lehenbiziko aipamena 1848koa da. Garai batean Ibaetako lurretan kokatzen zuten Zingieta.
Aurreneko bizilagunak emakume bat, Josefa Ignazia Lizaso, eta haren hiru semeak topatu ditugu: Jose Ramon, Gregorio eta Jose Manuel Arzelus Lizaso. Jaiotzez, Oriokoak, eta hirurak ezkongabeak. Zingieta baserrira etorri aurretik, beste zenbait baserritan bizi izan ziren: Bustinzurin, Itsaspen, Lusarben eta Agitin. Garai hartan errentan bizi ziren familiek baserri batetik bestera ibili behar izaten zuten. Aldaketa, kasu gehienetan, San Martin egunean egiten zen, eta ‘Sanmartinketa’ izenez zen ezaguna.
Jose Ramon eta Jose Manuel baserriko lanean aritzen ziren. Gregorio, berriz, kaminero; gazterik hil zen. Jose Manuel ia egunero joaten zen arrokara arrantzara; etxean ez zen olagarro, muxar, lapa eta lanperna faltarik izaten. Bi anaiek ehizan aritzeko ere ohitura handia zuten, batez ere konejuak Mateo Donostiako udalarentzat aritu zen harrobi lanetan. Neguko denboraleen ondorioz, askotan tokatu zitzaion Donos- tiako Paseo Berriko espaloiak eta petri- lak konpontzea. harrapatzen zituzten, arratoi-txakur baten laguntzarekin. Inoiz eskuarekin ere harrapatu izan zuten untxia, zuloan eskua sartuta. Jose Ramon plazara jaisten zen, barazkiak saltzera. Blusa beltza soinean eta buru gainean xextoa hartuta joaten zen egunero oinez. Geroago, Artikula Txiki baserriko Mateo Sagardia eta Aginagako Dranba baserriko Manuela Lizaso Olasagasti senar-emazteak etorri ziren baserrira, beren hiru seme-alabekin: Jose Manuel, Arantxa eta Jose Mari Sagardia Lizaso. Familia hau aurretik bizi ziren hiru anaiekin batera bizi
1 Jose Ramon Arzelus. 2 Manuela Lizaso. 3 Mateo Sagardia. 4 Jose Manuel Arzelus.
izan zen. 1954. urtean etorri ziren Iturrieta Berri baserritik. Handik Zingietara etxeko trasteak (mahaiak, oheak, arropa, etxeko-tresnak...) Joxe Oliden autobus-gidariak ekarri zizkien kamioi txiki batean.
Mateo Donostiako udalarentzat aritu zen harrobi-lanetan. Neguko denboraleen ondorioz, askotan tokatu zitzaion Donostiako Paseo Berriko espaloiak eta petrilak konpondu beharra. Baserrian lau bat ganadu-buru zituzten, baita astoa eta behorra ere. Manuela Antiguara jaisten zen astoarekin esnea banatzera etxez etxe. Tarteka, lapak ere eramaten zituen, enkargu moduan, eta bakarrik jende jakin batentzat.
1972an baserria erre egin zen, baina ordurako egina zuten etxe bana, baserriaren lurretan. Alde batetik, Arantxa eta Jose Manuelek altxatu zuten bi etxebizitzako eraikina; eta, bestetik,
Zingieta baserriaren atarian: 1 Arantxa Sagardia Lizaso. 2 Koldo Ostolaza Zamora. 3 Iñaki Ostolaza Zamora. 4 Euken Ostolaza Zamora. Jose Marik beste etxebizitza bat. Hiru anai-arrebak bertan jarri ziren bizitzen, beren familiarekin. Gerora, Arantxa Donostiara aldatu zen. 2021. urtean baserria konpondu egin dute, eta orain Jose Manuelen seme bat bizi da bertan, bere familiarekin.
Oharra: Baserriren bat aipatu gabe geratu da bertako familiak hala eskatuta.
Igeldo inguruko baserriak
geldoko mugaz kanpo dauden baserri askok lotura estua izan dute Igeldorekin. Badira Donostia, Aginaga, Usurbil edota Orioko lurretan kokaturiko baserriak Igeldorekin eta igeldoarrekin harreman estua izan dutenak. Zenbaitetan, baserri horietako familiek Igeldoko lurretan zeuden ondoko baserritarrekin eguneroko harremana zuten eta elkarri laguntzen zioten. Muga ez zen aitzakia auzo lanerako. San Pedro festetan ere, baserri horietako gazteek eta helduek ondo baino hobeto ospatzen zituzten berez beren herrikoak ez ziren jaiak, eta harri jasotze edota dema lehietarako prest izaten ziren. Bestalde, eliza ere izan zitekeen harremanetarako arrazoia, Igeldoko elizkizunetara joateko ohitura izaten zuten eta, besteak beste, Igeldoko eliza eskurago geratzen baitzitzaien. Kontuak kontu, zenbait baserriri lekua egin zaie argitalpen honetan Igeldorekin eta igeldoarrekin historikoki izan duten harreman estua dela eta. Egioleta Handi
aserria Igeldo eta Usurbilen arteko mugan dago, Arratzain baserriaren eta Mendizorrotz muinoaren arteko mendi magalean, Etxebeste baserri aldera doan errekaren alboan. Lapur erreka eta Lasa erreka pasatzen dira baserriaren ingurutik. Egioleta Handiren lehen
aipamenak 1864. urtekoak dira.
Egioleta baserriko familia Aia eta Usurbil aldetik etorri zen. Pedro Alkortak eta Maria Lertxundik osatu zuten familia, bederatzi seme-alaba izan zituzten: Eustakio, Agustina, Txomin, Juana, Antonio, Joxe, Ignazio, Balentin eta Sabino Alkorta Lertxundi. Anaietako bat, Txomin, Ameriketara joan zen lanera, 1954ko abuztuan.
Ignazio Alkortak joera handia zuen jen- dea herri-kiroletara bultzatzeko. Eus- takio eta Balentin anaiak idi-deman askotan ibili ziren Igeldoko festetan; ahari-talka apustuetan eta oilar-bo- rrokan ere bai. Balentin aizkoran ibili zen urte askoan Txomin ilobarekin, baita apusturen bat jokatu ere.
Antzina gertatzen zen moduan, baserrian maiorazkoa gelditu zen etxean, Eustakio Alkorta Lertxundi. Altzako Josefa Sarriegirekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Txomin, Pedro Mari eta Lourdes Alkorta Sarriegi.
Beren bizimodua baserriarekin lotua izan zuten erabat: fruta asko biltzen zuten eta baratzeko lana ere egiten zuten. Ukuiluan hogei bat ganadu-buru izatera iritsi ziren. Barazkiak eta esnea saltzera Donostiara jaisten ziren; horretarako, lehenbizi idi-parearekin edo astoarekin Iturrietako plazatxora igotzen ziren, eta gero autobusean Donostiara. San Martin plazara joaten ziren euren produktuak saltzera. Amona Mariak postu bat zuen San Martin azokan, gerora ere mantendu zutena. Garai hartan, Igeldo inguruko beste zenbait baserritatik ere etortzen ziren Iturrietako
Atzean ezker eskubi: Antonio Alkorta, Domingo Alkorta, Segunda Alkorta, Eustakio Alkorta Lertxundi, Agustina Alkorta, Balentin Alkorta, Joxe Alkorta, Ignazio Alkorta, Maria Lertxundi, Sabino Alkorta eta Pedro Alkorta Saizar.
autobus-geltokira, Donostiara beren produktuak saltzera joateko: Orio aldetik, Lusarbekoak eta Muniotakoak; Aginagatik, Aintzi Berri baserriko Joakina; Usurbildik, Egioletakoak... Eustakio Alkortaren anaia Ignaziok joera handia zuen herri-kiroletarako; ez berak jokatzeko, baizik eta ingurukoak tentatu eta gauza batean edo bestean parte hartzera bultzatzeko. Eustakio eta Balentin anaiak askotan ibili ziren idi-deman Igeldoko festetan; ahari-talka apustuetan eta oilar borrokan ere bai. Balentin, Txomin ilobarekin, aizkoran ere ibili zen herriko festetan urte askoan, eta apusturen bat jokatu ere egin zuten. Ondorengo belaunaldiko Txomin eta Pedro Mari Alkorta Sarriegi anaiak ere idi-deman sarritan ibili ziren. Pedro Mari, harri-jasotzen ere bai; eta Txomin, segan. Txominek Euskadiko txapelketan (garai hartan Espainiako txapelketa deitzen zitzaion) parte hartu izan zuen. 1973an irabazi egin zuen, eta 1974an bigarren gelditu zen. Sega kontuan familian badira orain ere horretan segitzen dutenak: Mikel Alkorta, Ignazioren semea eta Txominen lehengusua, eta Mikelen seme gaztea.
Gaur egun Txomin Alkorta Sarriegi eta Izaskun Etxeberria Zubizarreta bizi dira baserrian bere familiarekin. Sagarrondo asko daukatenez, urte askoan egin izan dute sagardoa; sagardotegi moduan ere aritu izan dira. Orain ere segitzen dute sagardoa egiten, baina etxerako; gainera, ardiak ere badituzte.
Txerrien aska.
Egioleta Berri
gioleta Berri baserria Igeldo eta Usurbil arteko mugan dago, Egioleta Handi baserriaren aldamenean. Amara auzoko Errotatxo baserriko Jose Mari Odriozola Isasa eta Oiartzungo Ergoien auzoko Bixenta Manterola Arbelaitz senar-emazteek eraiki zuten, 1975. urtean.
Ezkon-berritan, Donostiako Miramon Zahar baserrian jarri ziren bizitzen, apopilo, ganadu-buru asko zutela. Han bizi ziren bitartean, hiru seme izan zituzten: Jose Manuel, Jose Mari eta Bernardo Odriozola Manterola.
Gero, 1963an, Egioleta Txikira aldatu ziren, apopilo. Han bizi izan ziren bitartean, Bixentaren ama ere, Faustina Arbelaitz, beraiekin egon zen. Garai hartan bi seme-alaba jaio ziren: Bixenta eta Moises Odriozola Manterola. Gerora Egioleta Txikin urte batzuk pasa ondo- ren, Egioleta Handiko familiari lur zati bat erosi eta bertan eraiki zuten Egiole- ta Berri baserria. beste hiru seme-alaba. Denetara bost. Egioleta Txikin urte batzuk pasa ondoren, Egioleta Handiko familiari lur zati bat erosi eta bertan eraiki zuten Egioleta Berri baserria. Ukuiluan, zortzi bat behi eta beste hainbeste txekor izaten zituzten, eta ahari bat; baratza ere lantzen zuten. Bixenta Manterola baserriko lanetan aritzen zen; Jose Mari, berriz, kamioi batekin, txofer, bere kontura. Azken urteetan, Usurbilgo Ingemar lantegian aritu zen, kamioilari. Jose Marik etxean esku-soinua jotzeko ohitura handia zuen; igandero izaten zuten bazkaria inguruko jendearekin, eta ondoren esku-soinua jotzen zuen. Baserri honek harreman zuzena izan du beti Igeldoko herriarekin. Jose Manuelek harria jasotzen zuen, eta behin baino gehiagotan aritu izan da Igeldoko plazan, herriko festetan. Moises eta
1 Faustina Arbelaitz. 2 Agustina Alkorta. 3 Sabino Alkorta. 4 Angel Alberdi. 5 Pedro Mari Alkorta. 6 Eustakio. 7 Fani. 8 Joxe Mari Odriozola. 9 Bixenta Manterola. 10 Josefa Sarriegi. 11 Lourdes Alkorta. 12 Jose Manuel Odriozola. 13 Jose Manuel Alberdi 14 Jose Mari Odriozola. 15 Patxi Makazaga 16 Luzia Alberdi. 17 Iñaki Alberdi 18 Bernardo Odriozola.19 Bixenta Odriozola.
Bernardo anaiak, gazte-denboran, korrika ibili ziren; Igeldoko igoeran hainbat urtez parte hartu zuten, Moisesek irabazi ere bai urteren batean. Bixentak, berriz, lokotxak biltzen parte hartu izan zuen, herriko jaietan. Gaur egun, Bixenta ama eta Moises semea bizi dira bertan beren familiarekin. Egioleta Txiki
gioleta Txiki baserria 1864. urtekoa da. Igeldo eta Usurbil arteko mugaldean dago. Baserri honetako bizilagunek betidanik izan dute Igeldora etortzeko ohitura, adibidez igandean meza entzutera.
Frantzisko Gomendio Iparragirreren gurasoek erosi zuten Egioleta Txiki. Josefa Eizagirre aiarrarekin ezkondu zen Frantzisko. Hiru seme izan zituzten: Eujenio, Jose Lorentzo eta Jose Mari Gomendio Eizagirre. Jose Lorentzo gerran hil zen. Eugenio eta Jose Mari, berriz, Igeldoko Etxeberri baserriko bi ahizparekin ezkondu ziren: Kristina eta Maria Alberdi Arrutirekin, Etxeberrira Azpeititik etorritako familia bateko alabak. Maria, haurdun zegoela, Antiguako txalet batera joan zen esnearekin, han- goek ongi ez zegoela ikusita txoferrari agindu zioten Maria baserrira erama- teko. Arratsaldean, hobeto zegoela-eta, patata ateratzera joan zen. Ari zela, er- di-minetan hasi, eta senarrak idiak har- tu eta gurdi gainean eraman zuen etxe- ra. Haurra berehala jaio zen. Eugenio eta Kristina ezkondu eta Arratzain aldean zuten bordara joan ziren bizitzera. Borda guztiz eroria zegoen, eta bertan etxea eraiki zuten, Arratzain Borda izenez ezagutzen dena. Jose Mari, Mariarekin ezkondu eta Egioleta Txikin gelditu ziren bizitzen. Sei seme-alaba izan zituzten: Jexux, Joxe, Miren, Juantxo, Iñaki eta Garbiñe Gomendio Alberdi. Lehenbiziko laurak baserrian bertan jaio ziren. Maria ama etxez etxe ibiltzen zen esnea banatzen. Behin, haurdun zegoela, Antiguako txalet batera joan, hangoek ongi ez zegoela ikusi eta beren txoferrari agindu zioten Maria baserrira eramateko. Arratsalde hartan bertan, hobeto sentitzen zela-eta, patata ateratzera joan zen. Horretan ari zela, izugarrizko mina sentitu; eta senarrak, Maria ezin mugitu zegoela ikusita, idiak hartu eta gurdi gainean eraman zuen andrea etxera. Haurra berehala jaio zen. Ukuiluan hamar bat behi izan ohi zuten. Baratza ere lantzen zuten. Fruta-arbola asko zuten, denetarik: muxikak, mota askotako sagarrak, pikuak, gereziak...
Frantzisko eta Jose Mari aita-semeak, idiak eta gurdia hartuta, Amara auzoko padurara joaten ziren; han, garai hartan, angula pila bat zegoen, eta gurdia kargatu eta baserrira ekartzen zuten angula. ongarri moduan erabiltzeko. Angulak arbola- ipurdietan eta zelaietan zabaltzen zituzten.
Ezker eskubi: Iñaki Gomendio Alberdi, Jose Mari Gomendio Alberdi, Jose Mari Gomendio Eizagirre, Garbiñe Gomendio Alberdi, Maria Alberdi Arruti, Juantxo Gomendio Alberdi, Miren Gomendio Alberdi eta Jesus Gomendio Alberdi. Maria Igarako Langa Gorriraino joaten zen astoarekin; han autobusa hartzen zuen Antiguara jaisteko, esnea eta barazkiak saltzera. Langa Gorrirainoko bidea abarkekin egiten zuen, eta hara iritsitakoan alpargatak jantzi. Autobusa hartu aurretik, astoa etxera bidaltzen zuen. Animalia bakarrik joaten zen baserriraino. Jose Marik okindegian egiten zuen lan, ogia egiten; arrantzan ere ibili zen, bizpahiru hilabetez itsasontzi batean. Etxetik kanpo itsasoan arrantzan pasatzen zen aldiari ‘marea’ deitu ohi diote arrantzaleek (pare bat hilabete). Jose Marik marea bakarra egin zuen. Garai hartan, xapo asko izaten zen, baina jendeak ez zuen nahi izaten. Jose Marik zakua bete xapo ekarri zuen baserrira. Gero, bolada batez, Igeldoko hilerriko lurperatzaile ere izan zen. Besteek alde egin zutenean, Anjel Alberdi Arruti, Kristina eta Mariaren anaia, eta haren emaztea etorri ziren Egioleta Txikira bizitzera. Baserrian dolarea zegoen, eta sagardoa egiten zuten, batez ere etxerako. Garai hartan, taberna-legea ere bete izan zuen. Urte batzuk geroago, Antigua auzoko Heriz pasealekura joan ziren bizitzera. Han ikatz-almazena jarri zuten, eta gurasoak eta seme-alaba zaharrenak aritu ziren lanean. Gainera, Aieteko ‘Finka-Tresforcas’ en ganadua izaten zuten, lurrak garbi edukitzearen truke. Lursail dezente zegoen han, eta baserritik sei bat behi eraman zituzten bertara. Geroago, Antiguako Erregezainen kalean ardo eta likore almazena ireki zuten, ‘Jose Mari’ izenarekin; banaketa egiten ibili ziren etxez etxe, seme- alaba guztien laguntzarekin. Urte batzuk geroago, Iñaki semea kazuelatxoak prestatu eta eskaintzen hasi zen, eta ordutik taberna moduan funtzionatu zuen.
Maria Alberdi Arruti eta Jose Mari Gomendio Eizagirre. Gerora, saldu egin zuten baserria. Gaur egun, beste bi familia bizi dira han. Lusarbe Erdi
aserri hau Orioko lurretan dago, Igeldorekiko mugan. Makazaga eta Etxabe senar-emazteak bizi ziren baserri honetan. Sei seme-alaba izan zituzten: Joxe, Frantzisko, Inaxi, Josefa,
Maria eta Juanita Makazaga Etxabe. Etxean Joxe eta Frantzisko gelditu ziren; eta bakoitza ezkondu ondoren, baserria bi zatitan
banatu zuten. Inaxi, berriz, Igeldoko
Juandegi Txiki baserrira ezkondu zen.
Baserriaren eskuin aldean, Joxe Makazaga Etxabe eta Josefa Gozategi (Orioko Kallabarro baserrikoa) senar- emazteak bizi ziren. Bi seme-alaba izan zituzten: Maria eta Jose Ramon Makazaga Gozategi. Joxe gazterik alargundu eta berriz ezkondu zen, Juana Otamendi amezketarrarekin. Juana neskame zegoen Igeldoko Kamio baserrian. Bikote honek bost seme-alaba izan zituen: Martin, Tomasa, Antonia, Pedro Mari eta Jose Mari Makazaga Otamendi. Maria Makazaga Gozategi
Baserrian ermita antzeko eraikin bat
dago. Han meza eman zuen igandero, hogei bat urtez, Fabian Loidi Igeldoko apaizak; geroago, Martzelino Errezolak ere bai. Inguruko baserrietako jende asko bertaratzen zen, aparte samarre- ko batzuk ere bai. Mariak igandero elt- ze handi batean salda prestatzen zien eliztarrei. Goiko bidearen aldameneko eremuan (gaur egungo parkean) ermita bat eraikitzeko proiektua ere izan zen, azkenean gauzatu ez zena.
alaba gelditu zen baserrian eta Orexako Pedro Saizar Zabalarekin ezkondu zen. Pedro morroi ibili zen Katxina, Andu eta Euskitza baserrietan. Baserri horretan elkar ezagutu zuten Mariak eta Pedrok. Euskitza baserritik etorri ziren Lusarbe Erdira bizitzera. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Jesus, Jose Ignazio, Maria Pilar, Arantxa, Asentsio, Jose Ramon, Pedro Jose eta Koro Saizar Makazaga.
Ukuiluan zortzi bat behi izaten zituzten, eta txekorrak, baita astoa, behorra, oiloak eta konejuak ere. Baratzeko lana egiten zuten, batez ere etxerako. Maria egunero jaisten zen Donostiara esnea saltzera, Iturrietako autobus-geltokira astoarekin, eta handik autobusean. Donostiako Alde Zaharrean eta Grosen ibiltzen
ziren etxez etxe saltzen. Baserritik Iturrietako autobus geltokira 6 km. inguru dira. Amak joaterik ez zeukanean, seme-alabaren batek ordezkatzen zuen baserriko produktuak saltzen. Geroago, gaur egunean Ekaitz taberna dagoen tokiraino etortzen ziren; han esnezaleak hartzen zien esnea, eta azkenik Orioko Bentara joaten ziren, esnezalea haraino joaten baitzen.
Baserriko lanetarako idi-parea izaten zuten; noizbait dema saioren batean ere parte hartu zuten.
Lusarbe Erdi baserria.
Dolarea ere bazuten eta sagardoa egiten zuten etxerako, sagar dezente izaten zuten. Inguruko baserrietakoak ere etortzen ziren beren sagarra jotzera. Arroketara jaisteko ohitura handia zuten, lanpernak eta lapak biltzera batez ere. Saldu ere egiten zuten, bizimodua ateratzeko. Jose Mari Makazaga Otamendi harri-jasotzen ibili zen; Igeldoko plazan ere bai inoiz. Haren iloba Jose Ignazio Saizar Makazaga ere plaza askotan ibili izan da harri-jasotzen. Marka handi bat ere badu: bere gorputzaren pisua halako hiruko harria altxatu zuen Aiako plazan, oraindik ere inork berdindu ez duen errekorra. Familia honek Igeldorekin lotura handia izan du, festa-giroan, elizara eta abar. Igeldora askotan hurbildu izan dira.
Gaur egun, badute ganadu pixka bat, eta semeetako bat arduratzen da aziendaz. Gainerako senideak ere noiznahi inguratzen dira baserrira.
Jose Manuel Gozategi eta Agustina Aizpurua.
Juana Otamendi eta Joxe Makazaga.
Baserriaren eskuin aldeko zatiaren ondoan dagoen eraikinean meza ematen zen igandero. Ermita antzeko bat da, funtzio erlijioso hori betetzen zuena. Fabian Loidi apaiza joaten zen igandero bertara meza ematera; geroago, Martzelino Errezola ere bai. Inguruko baserrietako jende asko bertaratzen zen igandero meza entzutera, aparte samarreko batzuk ere bai. Mariak igandero eltze handi batean salda prestatzen zuen mezetara etortzen zirenei emateko. Hogei bat urtez eman izan ziren mezak Lusarbe Erdi baserri ondoko kapilan. Garai hartan, baserriaren goiko bidearen aldameneko eremuan (gaur egun parkea dagoen horretan) ermita bat eraikitzeko proiektua ere izan zen, azkenean gauzatu ez zena.
Garai batean baserriaren zati batean eskola ere ematen zuten. Zestoako emakume bat zen irakaslea, Anttoni izeneko andereñoa; bertan bizi zen eta bera arduratzen zen inguruko baserrietako haurrei eskola emateaz. Anttonik ez zuen irakasle-titulurik, eta batez ere txikiekin aritzen zen. Haurrak koskortzean Orioko Aizperro baserrira joaten ziren, eta han lortzen zuten titulua. Anttoni 20 bat urtez aritu zen lan horretan.
Baserriaren beste aldean, ezkerrekoan, Frantzisko Makazaga Etxabe eta Maria Ezeiza Otamendi (Tolosako Urkizu auzo-herrikoa) senar-emazteak jarri ziren bizitzen. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Pepita, Juanito, Joxe, Maria Anjela, Tomas, Milagros eta Santos Makazaga Ezeiza. Ukuiluan zazpi bat behi eta beste hainbeste txekor izaten zituzten. Lanerako, uztarrian behiak erabiltzen zituzten, goldatzeko eta belarra edo garoa garraiatzeko.
Maria Makazaga Gozategi eta Pedro Saizar Zabala. Baserriaren zati honen ukuilu batean, Aiako Juan Jose Lizaso artzainak ardiak izaten zituen. Bolada batez 150 bat buru izan zituen. Gazta egiten zuen eta arkume batzuk saldu ere bai. Denborarekin, seme-alaba guztiak aldendu egin ziren baserritik, eta beste zenbait jende bizi izan da alokairuan urte batzuetan. Orain dela urte batzuk makazagatarrek saldu egin zuten baserriaren beren zatia.
Koro, Asentsio, Jose Ignazio, Jesus, Arantxa, Maria Pilar, Jose Ramon eta Pedro Jose Saizar Makazaga.
Pedro Saizar Zabala. Maria Makazaga Gozategi. Lusarbe Handi
usarbe Handi baserria Orioko lurretan dago, Igeldorekin mugan. Baserri handia da eta hiru familia bizi izan dira bertan, etxebizitza banatan. Kandidok ferratokia jarri zuen base- rrian, inguruko baserritar guztientzat erabilgarria zena. Baserriaren ezkerraldean etxearen zati baxuago bat dago; bertan Manuel Sarasua Segurola eta Maria Lizaso Aiestaran (Igeldoko Buztinzuri baserrikoa) senar-emazteak bizi ziren. Sei seme- alaba izan zituzten: Kristobal, Jose Manuel, Jose Juan eta Antonio Sarasua Lizaso; eta beste bi alaba oso txikitan hil zirenak (haien izenik ez dugu eskuratzerik izan). Familia alokairuan bizi izan zen. Ukuiluan lau bat behi izaten zituzten, eta txekorrak. Baratzeko lana batez ere etxerako egiten zuten.
Domingo Uria Irastorza eta Manuela Uria Unzain.
Baserriaren itsas aldeko zatian Martin Uria eta Hipolita Uria Unzain senar- emazteak bizi izan ziren. Zortzi seme- alaba izan zituzten: Kandido, Ignazio, Asentsio, Manuel, Joxe, Agustin, Juanita eta Rosa Mari Uria Uria. Kandidok ferratokia jarri zuen baserriaren beren partean denbora batez, inguruko baserritar guztientzat erabilgarria zena. Garai hartan, 12 bat behi eta beste horrenbeste txekor izaten zituzten.
Idi-parea ere bazuten. Baserriak zelai handiak zituen, belar asko ematen zutenak. Hamar bat belar-meta egiten zituzten urtean. Soroan alpapa eta ‘muitia’ ere egiten zuten. Baratzeko lana ere, asko: patata, babarruna... Esnea Gurelesara saltzen zuten; Orioko Benta baserrira igota, eramaten zioten esnezaleari. Gaur egunean, apartamentu turistikoak dituzte bertan.
Baserriaren beste zatian, hirugarrenean, Irastorza Zulaika familia bizi izan zen. Hauek Orioko
Itsaspe baserrikoak ziren jatorriz, eta alokairuan bizi izan ziren Lusarbe Handin.
Martintxotegi
aserri hau noizkoa den zehazki esaterik ez daukagu, daturik ez dugu lortu-eta. Garai batean, Ibaetako lurretan kokatzen zuten. Igeldoko lurretan ez da egon sekula, baina zenbait igeldoar bizi izan dira bertan, eta baserriak beti izan du harremana Igeldorekin.
Gregorio Etxeberria, gerora Gure Izardia baserria eraikitzen parte hartu zuena, Martintxotegin bizi izan zen.
Baserrian, guztira, hiru familia bizi ziren, etxebizitza banatan: Goiko aldean bi familia, bakoitza bere etxebizitzan; behekoan ukuilua eta beste etxebizitza bat zegoen, atzeko partera ematen zuena. Baserriaren alboan bazen beste etxetxo bat ere, han beste familia bat bizi zen. Familia horiek guztiak errentan bizi izan ziren.
Ixidro Olarra hernaniarra eta Manuela Olazagirre ezkondu eta bederatzi seme- alaba izan zituzten. Baserriaren goiko solairuko alde batean bizi ziren. Horien alaba bat, Antxoni Olarra Olazagirre, Zenbait igeldoar bizi izan dira Martin- txotegin, eta baserriak beti izan du ha- rremana Igeldorekin. gurasoekin batera gelditu zen. Antxoni Luzio Anzarekin ezkondu zen. Luzio Antigua auzoko Txapaldegi baserriaren behealdean zegoen baserri batekoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Xanti, Marisa, Lourdes, Juanjo eta Xabi Anza Olarra. Ukuiluan behia eta txekorra izaten zuten, baita astoa eta oiloak ere. Baratza pixka bat egiten zuten, etxerako batez ere. Ixidro eta Manuelaren beste alaba bat, Eustakia Olarra Olazagirre, Jose Mari Lardizabalekin ezkondu zen, eta baserriaren goiko aldeko beste etxebizitzan jarri ziren bizitzen. Baserriaren aldameneko etxetxoan, Salbador Martiarena Lekaroz irundarra eta Axurriki baserriko
1 Pili Gete. 2 Pilar Furundarena. 3 Maite Furundarena. 4 Lourdes Anza Olarra. 5 Pilar Perez. 6 Maria Esnal. 7 Juanjo Anza Olarra.
Maria Esnal Larrarte bikotea bizi zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Pedro Mari, Maria Dolores eta Frantzisko Martiarena Esnal. Pedro Mari geratu zen etxean gurasoekin, Pilar Perez Gomezekin ezkondu zen arte. Bi seme-alaba izan zituzten: Fernando eta Mari Pili Martiarena Perez. Ezkondutakoan, etxe sindikaletara joan ziren bizitzera.
Gaur egun baserria guztiz erorita dago; baina pareta zatiren bat geratzen da zutik, oraindik.
1 Antxoni Olarra. 2 Dolores Olarra.
3. Koro Gete. Jose Manuel Olarra Olazagirre. Mugitza
aserri honen lehen aipamena 1578. urtekoa da. Muguitza izenarekin azaltzen da. Inguru hartan ez zegoen beste baserririk. Baserria eta haren lurrak Ibaetako partean zeudela azaltzen da paperetan, baina Igeldoko eliz-barrutian kokatuta. 1721ean Mugitza izenarekin
ageri da. Donostiako Egia auzoko Latxaga baserriko zubillagatarrek erosi zuten. Gerora, italiar jatorriko familia madrildar batek.
Bi familia bizi ziren Mugitzan, etxebizitza banatan.
Batean, Maria Luisa Mujika eta Beteluko Migel Estanga Saralegi senar-emazteak, beren lau alabekin: Joxepi, Lourdes, Angeles eta Ana Estanga Mujika. Migel lorezain lanetan aritu zen Donostiako udalarentzat, eta geroago,
Luzuriagako lantegian. Familia hainbat
urtez bizi izan zen baserrian, baina gero Antigua auzora jaitsi ziren bizitzera.
Beste etxebizitzan, Aiatik etorritako Jose Mari Beldarrain eta Mutegi baserriko Maria Etxabe Arruti senar- emazteak. Seme bat izan zuten: Juan Jose Beldarrain Etxabe. Aita kale- garbitzaile lanean aritu zen. Gazterik hil
Mugitza baserria eta haren lurrak Ibae-
tako partean zeudela azaltzen da papere- tan, baina Igeldoko eliz-barrutian koka- tuta. Donostiako Egia auzoko Latxaga baserriko zubillagatarrek erosi zuten. Gerora, italiar jatorriko familia madril- dar batek.
zen. Gizona hil ondoren, ama-semeak Antiguako Gurutze auzora jaitsi ziren bizitzera. Juan Jose, hasiera batean, kamioilari lanean aritu zen; gero, taxista ibili zen. Ganbaretxe baserriko Juanita Huegunekin ezkondu zen.
Bi familia horiek baserrian bertan ere egiten zuten lan: Ganadu-buru batzuk bazituzten eta baratzeko lanean ere aritzen ziren. Donostiara jaisten ziren baserriko produktuak saltzera: esnea, barazkiak, fruta..., hasiera batean, astoarekin, eta geroago autobusez.
Badira urte batzuk baserria erori zenetik; gaur egun, pareta batzuk besterik ez da gelditzen zutik. Inguruko baserritar batek, bolada batez, bertako terrenoan baratzea lantzen segitu zuen; oraindik ere ardi batzuk ikusten dira tarteka baserriaren lurretan.
Mugitza baserria.
Muniota Berri
uniota Berri Orioko lurretan dago, Igeldorekin mugan. Baserri handia da, terreno ugarikoa, eta lur onak ditu, lanerako egokiak.
Ignazio Arruti eta Maria Josefa Lertxundi Beldarrain (Orioko Txanka Goikoa baserrikoa) senar-emazteak bizi ziren. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Juan Jose, Jose Mari, Felisa, Agustina, Martzelino, Joxe eta Justo Arruti Lertxundi. Baserriko lanean aritu izan ziren beti. Juan Jose seme zaharrena gelditu zen baserrian. Anita Ernategi Zumetarekin
Asto eta mandoarekin Orioko plaza- ra jaisten ziren, esnea eta barazkiak saltzera. Geroago, esnea Gurelesari saltzen hasi ziren, esnezalea Bentaraino etortzen hasi zenean. Ganaduarentzako pentsua, Orioko Etxeberri pentsu-etxe- tik ekartzen zuten mando gainean. ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Maria Anjela, Jose Luis, Anjel, Mari Tere, Mari Karmen, Jose Ramon, Ana Isabel, Antonio, Sara, Ana Mari eta Juana Mari Arruti Ernategi. Sei bat behi izan zituzten ukuiluan, eta txekorrak, baita astoa eta mandoa ere. Baratza ere asko lantzen zuten, babarruna eta patata batez ere. Fruta-arbolak ere ugari izan zituzten, batez ere muxikondoak (melokotoiak) eta sagarrondoak. Asto eta mandoarekin Orioko plazara jaisten ziren, esnea eta barazkiak saltzera. Geroago, esnea Gurelesari saltzen hasi ziren, esnezalea Bentaraino etortzen hasi zenean. Ganaduarentzako pentsua, Orioko Etxeberri pentsu-etxetik ekartzen zuten mando gainean. Zelaian 10 bat belar-meta egiten zuten negurako. Pinudiak ere ugari zituzten. Etxeko atarian putzu- zulo bat bazen, eta gobada bertan egiten zuten, ganadua ere bertara eramaten zuten ur edatera. Baserrian lan asko izaten zutenez, asteburuetan anaiak ere etortzen ziren laguntzera. Muniota Berrin dolarea ere bazuten eta etxerako sagardoa etxeko sagarrarekin egiten zuten. Inguruko baserrietakoak ere bertaratzen ziren, dolarean sagarra jotzera.
Seme-alabak eskolara Lusarbe Erdira joaten ziren, batez ere zaharrenak. Geroago, Aizperro baserrian hasi ziren. Gazteenak, berriz, Donostiara.
Anita Ernategi Zumeta eta Juan Jose Arruti Lertxundi. Baserrian lau anai gelditu ziren: Antonio, Jose Ramon, Anjel eta Jose Luis. 1990an obra egin zuten ukuilua handitzeko, hogei bat behirentzako lekua prestatu zuten. Lanerako traktorea erosi zuten. Bi belar-zulo ere egin zituzten belarra gordetzeko. Geroago, beste hiru ere bai. Orain dela urte batzuk saldu egin zuten baserria. Gaur egun, beste familia bat bizi da bertan.
Jose Ramon eta Antonio Arruti Ernategi. Muniota Zahar
aserri hau Orioko lurretan aurkitzen da, Igeldorekiko mugatik gertu. Oriorako bidean, jaisten hasi eta berehala eskuin aldean topo egiten dugu Muniota Zahar baserriarekin.
Praxku Mari Lertxundi (Usurbilgo Errikotxea baserrikoa) Josefa Beldarrainekin ezkondu eta baserri honetan jarri ziren bizitzen. Sei seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Joxe, Manuela, Pello, Xanti eta Manuel Lertxundi Beldarrain. Baserrian Jose Mari eta Pello gelditu ziren. Etxea bi zatitan banatu eta etxebizitza banatan jarri ziren beren familiekin.
Baserrian Pello Lertxundi Beldarrain eta Astigarragako Juanita Elizondo Aduriz senar-emazteak bizi ziren. Hiru seme-alaba izan zituzten: Arantxa, Pello eta Luis Mari Lertxundi Elizondo. Ukuiluan zortzi bat behi eta beste hainbeste txekor izaten zituzten, baita idi bat ere, uztarrian behiarekin
Jose Mari Lertxundi Beldarrain gerra garaian Iparraldera joan zen bizitze- ra. Garai hartan, Jose Mariren aita eta arreba bat kartzelara eraman zituzten, Jose Mari etxean ez zegoelako. ibiltzeko. Hamar bat ardi ere bazituzten; eta oilo asko, eta arrautzak, jakina. Baratza asko lantzen zuten, artoa eta babarruna batez ere. Juanita Oriora jaisten zen etxez etxe baserriko produktuak saltzera. Urtean 25 bat belar-meta egiten zituzten. Baserriko lan asko egiten zituzten inguruko baserrikoekin auzo-lanean; adibidez, artoa aletzeko garaian inguruko baserrietakoak elkartu eta auzolanean egiten zuten lana. Juanita askotan jaisten zen arrokara lanpernetara, bildutakoak Orioko Antilla tabernakoei saltzen zizkien. Eskolara, neska-mutil koskorrenak hasiera batean Lusarbe baserrira joaten ziren, geroago Aizperrora, eta gazteenak, berriz, Ibaetako eskolara. Hara joateko, oinez Polipasoraino joanda, han Lopetegiren autobusa hartzen zuten.
Jose Mari Lertxundi Beldarrain gerra-garaian Iparraldera joan zen bizitzera. Garai hartan, Jose Mariren aita eta arreba bat kartzelara eraman zituzten, Jose Mari etxean ez zegoelako. Iparraldean bizi zela, Ainhoa herriko Luisa Iturberekin ezkondu eta lau seme-alaba izan
Ezker eskubi: Peio Lertxundi, Jose Mari Lertxundi, Prasku Lertxundi, Manuela Lertxundi, Josefa Beldarrain, Joxe Lertxundi, Manuel Lertxundi eta Santi Lertxundi. zituzten: Maitere, Jabier, Maria Pilar eta Rosi Lertxundi Iturbe. Geroago, 1950. urte inguruan, familia guztia Muniota Zahar baserrira etorri zen bizitzera. Ingurukoek Jose Mari ‘frantsesa’ deitzen zioten. Jose Marik baserriaren erdia erosi zien gurasoei. Beste erdia Pello anaiak erosi zuen. Ukuiluan sei bat behi eta beste hainbeste txekor izaten zituzten. Luisa eta Juanita, bi koinatak, elkarrekin jaisten ziren Oriora, etxez etxe baserriko produktuak saltzera. Baratzeko lan pixka bat ere egiten zuten; eta golde-lanerako Pello anaiaren idia eta behia erabiltzen zituzten. Eskolara, Aizperro baserrikora joan ziren. Gaur egunean, Jose Mari Lertxundi Beldarrainen zatia saldu egin dute, eta beste familia bat bizi da bertan. Pello Lertxundi Beldarrainen zatia Luis Mari semearena da.
Pedro Joxe Lertxundi Elizondo. Juanita Elizondo eta Peio Lertxundi.
Orioko Benta
tzaiz baserriko Jose Maria San Sebastian eta Lusarbeko Josefa Makazaga Etxabe senar- emazteek osatutako familia Txabolalde baserrian bizi ziren, Lusarbe baserritik Kukuarri mendira doan bide ondoan. Handik Bentara aldatu ziren. Oraingo Benta orduan Zelaitxo izenez ezagutzen zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Emilio, Julian, Luis, Antonio, Pantxika,
Domingo, Enkarna, Inaxi, Manuel, Jose Ignazio eta Estanis San Sebastian Makazaga. Pantxika jaioberritan hil zen. Zaharrenak Txabolalden jaioak ziren, gazteenak Bentan.
Txabolalden bizi zirela, aita abereekin mendian eta ama Donostiako azokara joana zen egun batean, etxea suak hartu zuen, han haurrak bakarrik zirela. Semeetako bat pospoloekin jolasten zebilen, etxeko mandioa belar onduz betea zela, eta belar lehorrak su hartu zuen bizi-bizi. Minutu gutxian dena kiskalita geratu zen. Gaur egun erorita dago, baina haren pareta batzuk zutik daude oraindik. Orioko Bentan igandero erromeria iza- ten zen. Trikitilariak baserriko man- dioan aritzen ziren. Neska-mutil asko bertaratzen zen inguruko herrietatik ere. Igeldoko baserrietako hainbat bi- kote han sortu ziren. Inguratzen zen jendearentzat ogitartekoak eta kazuela- txoak prestatzen zituzten tabernan. Erre zenean, Zelaitxo baserrira jo zuten. Geroago erosi egin zuten hura. Txabolalde bezala, hura ere erre egin zen, bi aldiz gainera, haietako bat tximistak jota, 1959an; orduan hormigoizkoa berreraiki zuten. Orduko Zelaitxo hura da gaur egun Benta izenez ezagutzen duguna. Benta baserriak, nahiz eta Orioko lurretan dagoen, lotura handia izan du beti Igeldorekin. Hamaika seme-alaba haietako zortzi, mutilak ziren. Zortzi haiek denak ibili ziren itsasoan, arrantzale,
Txabolalde baserriaren horma zaharra.
zortzitik zortziak. Haietako bi: Emilio eta Antonio, itsasoan galdu ziren. Emilio ez zen sekula agertu, itsasoak gorde zuen betiko. 1947ko irailaren 15ean, 23 urterekin, lehorretik kanaberarekin arrantzan zebilela, Aisnal Txiki izeneko arrokan, Lusarbetik gertu, irrist egin, erori eta uretan galdu zen. Orioko San Antonio arrantza-ontzian zebilen itsasoan, soldaduskatik bronkioak jota gaixo etorritako mutil gaztea. Emiliok bapore hartan utzitako hutsunea bere anaia Luisek bete zuen. Arrokan behera erori zenean, berarekin batera zegoen Jose Mari Gozategi Karraballo oriotarrak gurutze bat jarri zuen bertan. Oraindik han dago, Emilio San Sebastianen oroigarri. Emilioren gurutzea dagoen arrokatik oso gertu erori eta galdu zen Antonio ere. Urriaren 11 zen, 1953koa. Hogei urteko gaztea, anai batekin eta Lusarbeko Uria bi anaiekin, ehizara joatekoa zen. Aitak ezetz, ez joateko, ez ziela eskopetarik utziko. Erdi ezkutuan abiatu ziren, baina ez mendi aldera, arrokara jo zuten, itsasertzeko arroketara. Han, tiro egin zion uso bati, eta eroritako
Jose Maria San Sebastian Garaiburu. 1 Jose Maria San Sebastian Garaiburu.
2 Josefa Makazaga Etxabe. 3 Mari Jose 4 Belen San Sebastian Makazaga.
hegaztiaren bila zihoala, harlasta pasatzen ari zela, Iturri Berde izeneko txokoan, goroldioan irrist egin eta ur errekasto txiki hartan behera erori zen, beheraino. Arroka artean galdu zen. Lagunak jaitsi ziren haren atzetik, bila. Alferrik, ez zen agertu. Ondoreneko egunetan beste anaiak ere ibili ziren Antonioren bila. Alfer-alferrik izan zen dena. Handik zortzi egunera azaldu zen Igeldo azpiko arroketan, Aketegin. Hango gizonak topatu zuen.
Ezker eskubi: Domingo San Sebastian, Jose Mari Irastorza, (Itxaspeko artzaia), Prasku Makazaga eta Joxe Arriola. Antonioren oroimenez ere bada gurutze bat, Benta Igeldorekin lotzen duen errepideko bide ertzean jarrita. ”Bentara noa, Bentatik nator, Bentan da nire gogoa…” kantatzen zuen Mikel Laboak. Kantua ederki datorkio urte askoan Bentan bizi izandako familiari, San Sebastian abizenekoei. Badute bai zer gogoan izan Benta baserriaren historiatik. Hasiera batean baserria besterik ez zen Benta, baina gero etxearen zati batean taberna txiki bat ireki zuten. Seme-alaba guztiak bizitzera batera edo bestera joanda, Domingo gelditu zen baserrian. Lusarbe Handi baserriko Maria Sarasua Segurolarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Pedro Jose, Maria Belen, Emilio eta Mari Jose San Sebastian Sarasua. 1969. urtean Domingo eta Mariak taberna berritu eta handitu egin zuten, seme-alaben laguntzarekin. Baserriko ukuiluan sei bat behi eta beste hainbeste txekor izaten zituzten, zaldia, konejuak, behorra, mula eta idi pareak ere ez ziren faltan izaten. Idi-deman askotan aritu izan ziren, batez ere Igeldoko plazan. Mularekin ere dema-saioren batean aritu ziren. Domingok idi gazteak erosi eta demarako prestatzen zituen, prestatzaile ona zen eta gero saldu egiten zituen. Arroketara jaisteko ohitura ere bazuen eta maiz joaten zen lanpernetara. Baratzeko lana ere egiten zuten, baina batez ere etxerako. Soberakoa saltzera Donostiara joaten ziren autobusez, Iturrietako autobus geltokiraino behorrarekin oinez joaten ziren. Esnea hasiera batean ez zuten saltzen; baina gero, esnezalearen kamioia bertaraino joaten hasita, Gurelesari saltzen hasi ziren. Garai batean Bentara nahiz inguruko baserrietara iristeko ez zen biderik, gurdibide moduko bat besterik ez. Gerra amaitu ostean zabaldu eta egokitu zituzten hango bideak. Inguruko haurrentzako eskola hasiera batean Bentan izaten zen. Geroago, Lusarbe eta Aizperro baserrietan ere eman izan ziren eskolak. Orioko Benta baserrian denbora batez, igandero erromeria izaten zen. Trikitilariak baserriko mandioan aritzen ziren arratsaldea girotzen. Neska-mutil asko bertaratzen zen erromeriara
Benta inguruko baserrietako haurrak.
inguruko herri eta baserrietatik. Igeldoko baserrietako hainbat bikote han sortu ziren. Inguratzen zen jendearentzat ogitartekoak eta kazuelatxoak prestatzen zituzten tabernan. 2018. urte inguruan taberna itxi egin zuten, eta geroago saldu ‘Las 12 tribus de Juda’ izeneko komunitate erlijioso bateko kideei. Haiek obra egin ondoren, zabaldu egin dute taberna-jatetxea, guztiz eraberrituta, ‘The yelow Dely’ izenarekin.
Bentako familia.
Zerutxo
aserria 1910 aldean Polboroetxe izenez ezagutzen zen. Gudamendi mendiaren beheko aldean harrobia zegoen, hainbat urtez martxan egon zena. Baserria harrobiaren beheko aldean zegoen, bihurgune baten ondoan. Harrobirako erabiltzen zuten materiala, dinamita
eta leherketak egiteko behar zituzten gainerako lehergaiak, baserritik jasotzen zuten. Huraxe zuten gordailua, eta hortik datorkio izena. Gerora, Zerutxo izena eman zioten, eta horrela azaltzen da. Bi etxebizitzako baserria izan zen.
Etxebizitza batera Manuel Garmendia eta Josefa Izagirre etorri ziren, 1931n. Bost seme-alaba izan zituzten: Ignazio, Joakin, Joxe, Mertxe eta Luis Garmendia Izagirre. Ukuiluan lau bat behi izaten zituzten, eta txerriak eta oiloak ere bai. Baratzean ere lan egiten zuten. Esnea eta barazkiak Donostian saltzen zituzten.
Beste etxebizitzako familia 1937an etorri zen baserrira. Beteluko Jose Mari Estanga Saralegik eta Tolaretxeko Katalina Mitxelena Mendizabalek osatzen zuten. Hiru alaba izan zituzten: Tomasa, Maria eta Pilar Estanga Mitxelena. Baserri gehienetan bezala, familia honek ere abere batzuk zituen, Baserria harrobiaren beheko aldean ze- goen, bihurgune baten ondoan. Harrobi- rako materiala, dinamita eta lehergaiak, baserritik jasotzen zuten. Huraxe zuten gordailua, eta hortik datorkio izena. eta baratzeko lana egiten zuten. Katalinak gurditxo batean eramaten zuen esnea Donostiara saltzera, gerora astoa eta behorrarekin ere ibili izan zen. Jose Mari lorezain lanean aritu zen Donostiako udalarentzat, geroago Usurbilgo Ingemar enpresan. Baserriaren ondoan iturri handi bat zegoen eta bertan egiten zuten gobada. Iturria oso handia
1 Ignazio Garmendia. 2 Joakin Garmendia. 3 Tomasa Estanga. 4 Mertxe Garmendia. 5 Jose Mari Estanga. 6 Joxe Garmendia.
zen, gobada-harri bat baino gehiago zuen. Inguruko hainbat baserritakoak etortzen ziren, arropa garbitzera eta ur bila: Arriyoene, Leku Eder, Mugitza, Zapatari... Gaur egun baserria erorita dago, paretaren bat besterik ez da gelditzen zutik; iturria, berriz, sasiak guztiz estalia dauka.
Katalina Mitxelena Mendizabal eta Jose Maria Estanga Saralegi. Ezker eskubi: Maritxu Estanga, Joakin Garmendia Izagirre eta Mertxe Garmendia Izagirre.
Galdutako baserriak
baserriak noizbait zutik egon ziren, baina galdu egin ziren,
desagertuta daude.
Biorreta Txiki
Baserri hau 1897an aipatzen da aurrenekoz eliz artxiboko liburu batean. Biorreta baserritik 50 metrora
Ekaitz handiak egin zituen egun batean lurrak irentsi egin zuen baserria eta ez zen haren arrastorik geratu. Hori gertatu eta hiruzpalau egunera oilarraren kuku- rrukuak entzuten zirela zioten inguruko baserritarrek.
zegoen, itsasalderako bidean aurrera, eskuinera. Baserria 1960 urte aldera erori zen eta etxearen hondakinak bidea egiteko erabili ziren. Neurri txikiko baserri hartan Alejandro Etxebeste Aristegieta eta Manuela Berridi Otegi senar-emazteak bizi ziren, sei seme-alabekin: Antonio, Sebastian, Beltxora, Alejandro, Bittor eta izena jasotzerik izan ez dugun beste anaia bat. Familia Ibaetako Amezketa izeneko baserritik etorri zen Igeldora.
Baserrian hiruzpalau abere izaten zituzten, gehienez. Gerra garaian, eskasia handiko aldian, soldadu talde bat azaldu, baserriko behi onena hartu eta eraman egin zuten. Etxekoak etsita eta amorratuta geratu ziren, baina ezin txintik ere esan!
Buztinzuri bideko txabola
Peruserako bidetik abiatuta, Buztinzuri bidea hartu eta Gorrienera iritsi baino 100 metro lehenago ezkerretara zegoen. Frantzisko Berridi Otegi eta Magdalena Rekondo Landa senar-emazteak bizi ziren han, hiru alabekin: Anastasia, Josefa eta Manuela Berridi Rekondo. Frantziskok harrobian egiten zuen lan, eta emazteak etxeko ardura zuen. Abere gutxi zituzten, behi bat eta untxi eta oilo batzuk besterik ez. Baratzean ere aritzen ziren etxerako. Etxe apala zen oso, premia gorrian bizi ziren, argindarrik eta urik gabe. Arropa erreka batean garbitzen zuten.
Frantzisko eta Magdalena gurasoak gazte hil zirenez, hiru ahizpek etxea utzi behar izan zuten 1944an. Hiru ahizpetatik bi
Martikotene baserrian hartu zituzten: Josefa eta Manuela.
Biorreta Txikiko amona Manuela Berridi Otegi.
1 Susana Rekondo. 2 Josefa Berridi Rekondo. 3 Anastasia Berridi Rekondo. Manuela Berridi Rekondo.
Gaztetan, Manuela atoian garraiatutako esnea partitzen aritzen zen Antiguan. Gainerakoan, etxean laguntzen zuten. Bi ahizpak Rekondon bizitzen geratu ziren.
Berio Munto
Berio Muntoko txabola Lapabide bidearen inguruan zegoen, Habana baserritik ez oso urruti. Inguruko biztanleek apenas dute haren oroitzapenik: beren ehiza-lekuaren inguruan zegoela, eta teila batzuen arrastoak zeudela, besterik ez.
Pasteita - Pastaita
Pasteita - Pastaita ere Lapabide bidearen inguruan zegoen, leku urtsuan. Ekaitz handiko egun batean, lurrak irentsi egin zuen baserria eta ez zen haren arrastorik geratu. Hori gertatu eta hiruzpalau egunera, oilarraren kukurrukuak entzuten zirela zioten inguruko baserritarrek.
Inguru hori oso urtsua, ezegonkorra eta arriskutsua dela berresten dute ondoko bi gertaerek ere:
Bata, ‘Igeldo, historia de la parroquia’
liburuan jasota dago: “Ustezko lurrikararen batek gaztainondoak eta mendi sail asko
Txabolako hormak.
irentsi zituen itsasaldeko lur eremu handi batean”. Ez zen izan eguraldi txarrak XVII. mendean eragindako hondamendi bakarra: 1697ko uztailaren 4an harriak uzta guztiak hondatu zituen, familia gehienak miseria gorrian utziz.
Bestea, 1950eko hamarkadan gertatu zen. Igeldoko bi mutiko Jose Baldaren artaldea zaintzen ari zirela, lurrak ardi bat irentsi zuela ikusita, artzainarengana joan ziren korrika batean ezbeharraren berri emateko. Ardia erori zen lekura iritsita, zulotik ateratzea erabaki zuten. Horietako mutiko bat sokarekin lotu eta zulo barrura sartu zuten zintzilik. Barruan dena ur zela ikusi zuen baina nola edo hala ardia heldu eta biak onik atera zituzten.
Amezti Azpikoa
onostiako toponimiaren arabera, 1695ean Amezti Azpicoa izenez azaltzen da. Historian zehar, beste zenbait izen ere ageri dira: Amezti de abajo, esate baterako; eta 1860an, berriz, Mesti Azpicoa.
Hiru etxebizitzak osatzen zuten baserria, eta hirurak berdinak ziren. Bata bestearen alboan zeuden, elkar ukitzen. Denborarekin, beheko aldekoa erori egin zen. Aldamenean txabola bat ere bazen.
Baserria Ezeiza sendiarena zen. Juan Ignazio Manuel San Sebastianek errentan hartu eta familiarekin bizitzera etorri zen. Aiako Juana Etxabe Etxabe zuen emaztea. Seme bat izan zuten: Emeterio San Sebastian Etxabe. Semea Josefa Ignazia Aierdirekin ezkondu zen; sei seme-alaba izan zituzten: Juan Jose, Manuel, Ignazio, Bittori, Antxoni
Emeterio eta Josefaren bi semeri gerrara joatea tokatu zitzaien; eta, gainera, elkarren aurka aritu behar izan zuten borrokan, bando desberdinetan egokitu zirelako. eta Julian San Sebastian Aierdi. Hirugarrena gelditu zen baserrian, Ignazio; Joakina Mujika Segurolarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Julian, Ignazia, Bittori eta Anparo San Sebastian Mujika. Ignazio eta Joakina senar-emazteek baserritik ateratzen zuten bizimodua. Baserrian bost behi eta beste horrenbeste txekor zituzten, eta zaldia. Bi behi erabiltzen zituzten uztarrian. Zelai ugari zuten eta urtean hamar bat belar-meta egiten zituzten. Gainerakoa berdetan ebakitzen zuten ganaduarentzat, jatena moduan. Sagastia ere bazuten eta sagar asko biltzen zuten. Arretxe baserrira eramaten zuten, sagardo egitera.
Amezti Azpikoako familia: 1 Bittori San Sebastian. 2 Antxoni San Sebastian. 3 Txomin Berasarte. 4 Juanito Ezeiza. 5 Emeterio San Sebastian. 6 Jose Ignazia Aierdi.
Bittori alaba gogoratzen da aitari nola laguntzen zion goldatzen, bai goldearen aurrean eta baita atzean ere joaten zela, baratza egiteko soroa prestatzen. Baratzean: patata, azak, porruak, azenarioa... egiten zuten. Barazkiak Donostian saltzen zituen Joakinak, autobusean jaitsita. Ignazio aitak ez zuen ohiturarik ehizean edo arrantzan ibiltzeko; baina Julian semea oso zalea zen.
Ignazio San Sebastian. 1959. urtea. 1 Amelia Segurola.
Ganadua Txulotxoko iturrira eramaten zuten, ur edatera. Gobada egitera, berriz, Txulotxo, Aiztoki eta Gaztaintxabaletako iturrira ere joaten ziren. 1969. urtean baserria saldu eta alde egin zuten handik. Beste etxebizitzan, Manuela Mujika Segurola bizi zen, Joxe Azurza senarrarekin, aldameneko etxebizitzako Joakinaren ahizpa. Manuelaren senarra Joxe bertako semea zen, Joxe Handia moduan ezaguna. Seme bat izan zuten: Felix Azurza Mujika. Hauek ere baserriko lanetik ateratzen zuten bizimodua, azienda pixka batekin eta baratzeko lana eginez. Hala ere, familia honek aspaldi alde egin zuen bertatik. Gaur egun, baserriaren lekuan etxebizitzak daude. XIX. mendean haur asko abandonatzen zen Gipuzkoan. Ezkongabeen haurrak edo miserian bizi ziren familien haurrak izaten ziren gehienetan. Haur horiek etxe jakin batzuetan (tornuan) edo kalean uzten ziren, gauez, ohar batekin. Abizenik gabeko haurrak izanik, aurkitutako herri edo hirien izena baliatzen zen abizena jartzeko. Horixe izan zen Manuel San Sebastianen kasua; Donostiako Josefa Ignazia de Maizen barrakan utzi zuten gauez eta haurrarekin batera utzitako oharrak aditzera eman zuen Manuel izena zuela eta 1831ko martxoaren 22an San Bizente elizan bataiatua izan zela.
Josefa Ignazia Aierdi Otegi (1878an jaioa) eta Emeterio San Sebastian Etxabe (1867 jaioa).
Ezker eskubi: Julian San Sebastian, Bitxori San Sebastian, Anparo San Sebastian, Inaxi San Sebastian eta Joakina Mujika.
Ignazio San Sebastian eta Joakina Mujika. Juan Jose Mujika eta Jose Antonio Mujika. Amezti Zahar - Felixenea
aserri honen inguruko datu ziurrik ez dugu aurkitu. Amezti Azpikoa baserriko Maritxu Azurza eta Felix Isasa oiartzuarrak osatutako bikotea bizi izan zen baserrian. Amezti Azpikoa aspaldiko baserria zen. Felix Enea izenez ere ezagutua. Baserria orain dela urte
asko erori zen eta, gerora, leku hartan etxebizitzak eraiki zituzten.
Felix eta Maritxuk bi alaba izan zituzten: Ines eta Rita Isasa Azurza. Felix Igeldoko auzo-alkatea izan zen hainbat urtez. Igeldon bi autobus-linea izan ziren; haietako bat eramaten zuen Felixek, eta Txosa baserriko Emeterio Iraola ibiltzen zen hari laguntzen kobratzaile moduan.
Felixek apustu bat egin omen zuen Gure Izardiako Martin Etxeberriaren aurka: Leku Eder-etik Ondarretara nor lehenago jaitsi, Etxeberria patinete- karro txiki batean eta Felix bere autobusean. Etxeberria iritsi zen aurrena. Lasterketan Etxeberria metro batzuen aldearekin aurretik zihoala, Txapaldegiko bihurgunea pasatu ondoreneko zuzen-gunearen erdi Felixek apustu egin zuen Gure Izardiako etxeberriatar baten aurka: Leku Eder-etik Ondarretara nor lehenago jaitsi, Etxeberria patinete-karro txiki batean eta Felix bere autobusean. Etxeberria iritsi zen aurrena. Autobusa bidetik atera eta amildu egin zen. parean, autobusa bidetik atera eta behera amildu zen. Felixen laguntzaile zihoan Emeterio Iraolak buruan kolpe handia hartu zuen; eta soldaduska egitera joan zenean, Afrikara, burutik operatu zuten hango ospitale militarrean.
Txulotxo iturriko gobada egiteko harria.
Artikula Handi
aserri hau Mendizorrotz mendiaren behe aldean zegoen. ‘Nomenclator de la provincia de Guipuzcoa’ko baserrien zerrendan jartzen duenaren arabera, 1864koa da; eta Articola Viejo izenarekin agertzen da. Baserri handia zen eta terreno asko zuen.
Joxe Alkain eta Maria Bautista Astiazaran senar-emazteak ziren haren jabeak. Hiru alaba izan zituzten; Joxepa Iñaxi zen haietako bat (beste bien izenak ez ditugu lortu). Joxepa Iñaxi gelditu zen baserrian bizitzen. Justo Landarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Mateo, Mikaela eta Dominika Landa Alkain.
Baserrian 20 bat behi, idiak eta astoa ere izaten zituzten. Donostiara jaisten ziren egunero baserriko produktuak saltzera. Iturrietako autobus-geltokira joaten ziren astoarekin; gero, handik autobusez jaisten ziren. 1972. urtean, Bilbo-Behobia autobidea egiteko, baserria desjabetu zieten, eta Martinek eta gurasoek Donostiako Anti- gua auzora jo behar izan zuten. Mateo Landa Lurgorrieta baserriko Maria Martikorena Azpillagarekin ezkondu eta Igeldoko plazako Arrillagaenea baserrian jarri ziren bizitzen. Mikaela Landa Usurbilgo Jose Heredero Pinelarekin ezkondu zen, eta Igeldoko Otondo baserrira joan ziren bizitzera. Dominika Landa Lukasekin ezkondu zen, eta Igeldoko Mizkiñotegi baserrian bizi izan ziren. Landatarren familiak saldu egin zuen baserria. Juan Ignazio Telleria eta Maria Ignazia Gorostegi senar-emazteek erosi zuten; hauek Tolosako Urkizu auzo-herritik etorriak ziren. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Tomas, Felisa, Juanita, Joxe, Luis, Teresa, Antxoni eta Martin Telleria Gorostegi. Tomas Borda baserriko Inaxi Iraola Usategirekin ezkondu eta Bordara joan ziren bizitzera. Beste senideak batera eta bestera sakabanatu ziren. Martin gelditu zen gurasoekin baserrian. 1972. urtean, Bilbo-Behobia autobidea egiteko, baserria desjabetu zieten, eta Martinek eta gurasoek Donostiako Antigua auzora jo behar izan zuten. Artikula Txiki
rtikula Txiki baserria Usurbilgo lurretan dago, Igeldorekiko mugan. Haren lehenengo aipamen idatzia 1864. urtekoa da, Articola Nuevo moduan azaltzen da. 1972. urtean,
Bilbo-Behobia autopista egiteko, desjabetu egin zuten baserria, autopistak erdi-erdian harrapatzen baitzuen.
Baserria Sagardia familiak eraiki zuen. Antonio Sagardia eta Maria Josefa Gurrutxaga senar-emazteak dira paperetan topatu ditugun lehenengo jabeak. Zizurkildik etorriak ziren. Hainbat seme-alaba izan zituzten. Martin Antonio Sagardia Gurrutxaga 1972. urtean, Bilbo-Behobia autopis- ta egiteko, desjabetu egin zuten base- rria, autopistak erdi-erdian harrapatzen baitzuen. izan zen maiorazkoa. Usurbilgo Josefa Urkiarekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten. Balentin Sagardia Urkia semea gelditu zen baserrian. Egiluze Txiki baserriko Maria Dolores Salsamendirekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Jose Mari, Maddalena, Mateo, Antonio eta Elias Sagardia Salsamendi. Baserrian 20 bat behi, idi parea eta 50 bat ardiko artaldea zuten. Lursail asko zuten, haietako batzuk Igeldoko lurretan. Anai-arreba guztiak batera eta bestera joan ziren bizitzera, eta Jose Mari gelditu zen baserrian bizitzen. Mateo Sagardia Salsamendi Aginagako Dranba baserriko Manuela Lizaso Olasagastirekin ezkonduta, hasiera batean, Igeldoko Iturrieta Berri baserrian jarri ziren bizitzen. Geroago, Zingieta baserrira aldatu ziren.
Artikula Txiki baserria.
Ezker eskubi: Antonio Sagardia, Jose Mari Sagardia, Dolores Salsamendi, Maddalena Sagardia, Mateo Sagardia eta Elias Sagardia.
Belabieta Txiki
893. urtean Belabieta Chiqui izenarekin azaltzen da. Baserria itsasoaren ondoan eta zelai mal- datsu batean zegoen kokatuta, paraje ederrean. Inguruan lursail batzuk ere bazituen. Aurreneko jabearen aipamenik ez dago.
Zankarregi baserriko Jose Mari Men- diluze Agirrezabalaga Bizkaiko harro- bi batera joan zen lanera, Iturrietako Joxe Arrillagarekin batera (eta beste igeldoar bat ere bai), eta hainbat ur- tez Leioan aritu ziren lanean. Laukiz herrian, Anastasia Azkue Bilbao eza- gutu eta harekin ezkondu zen. Lau se- me-alaba izan zituzten: Katalina, Ma- nuel, Maria Luisa eta Pilar Mendiluze Azkue. Laukiztik Igeldora bizitzera etorri eta Benta Berri Azpi baserrian
1956ko otsailean, elurte eta izozte izugarri handia eta luzea izan zen. Jose Marik zazpi urte zituen orduan, eta ehizean ibiltzen zen zepo edo tranpekin, zozoak, birigarroak eta hegaberak harrapatzen. Egun guztian mendian ibilita, eskuak izoztuta etxeratzen zen. jarri ziren. Bertan urte batzuk emanda, Zapatari Berrira jo zuten eta, 1945ean Belabieta Txiki erosi zuten. Jose Marik Jaungoikoa zuen goitizena, eta haren emazteari Ama Birjina deitzen zioten. Laukiztik Igeldora etorri zirenetik eta Belabieta Txiki baserria erosi zuten bitarte horretan, beste hamar seme-alaba izan zituzten, baina bizirik zazpi: Juanillo, Jose Luis, Maria Anjeles, Justiniano, Jose, Ramon eta Jose Mari. Manuel, Laukizetik etorritako seme zaharrena, seminarioa altxatzeko lanetan ibili zen; obretan sute bat piztu eta, suak harrapatuta, erreta hil zen. Jose Mari Mendiluze aita bizitza guztian harrobiko lanean aritu zen, 69 urterekin hil zen arte. Ba- serrian izan zituzten esne-behi batzuk, eta baratzean ere denetik egiten zuten, etxerako eta saltzeko.
Belabieta Txikiko familia.
Arroketan ibili ere bai, lanpernak eta lapak biltzen, gero saltzeko. Anastasia Azkue plazara joaten zen barazkiak eta esnea saltzera, etxez etxe ere ibiltzen zen. Loreak eta landareak ere saltzen zi- tuzten: garoa, kurmitxa, bazaratza, gorostia... Anastasiak, Iturrietako autobus geltokira bitarteko tartean, buru gainean eramaten zuen plazarako guztia. Baserriaren goialdeko errekaren alboan iturri bat zegoen. Aska handi bat zeukan eta gobada egiteko harri handi bat ere bai. Han dirudun jendearen arropa asko garbitzen zuten, eta baita plantxatu ere. Seme-alaba guztiak sakabanatu zirenean, Anastasia Jose Mari semearekin bakarrik gelditu zen base- rrian; eta 1971. urtean, saldu egin zuten. Eta ama-semeak Lasartera joan ziren bizitzera. Jose Mari gogoratzen da 1956. urteko otsailean elurte eta izozte izugarri handia eta luzea izan zela; berak zazpi urte zituela orduan, eta ehizean ibiltzen zela zepo edo tranpekin, zozoak, birigarroak eta hegaberak harrapatzen. Egun guztian mendian ibilita, eskuak izoztuta etxeratzen zela.
Anastasia Azkue Bilbao eta Jose Mari Mendiluze Agirrezabalaga. Anastasia Azkue Bilbao eta Juan Mendiluze Azkue. Etume
aur egun Etume moduan ezagutzen dugun inguruneko lurrak garai batean Ibaetakoak ziren. 1890. urtean, Juan Olasagasti Irigoien izeneko jauntxo batek 32 hektarea erosi zituen inguru horretan. Olasagasti Donostian jaio zen 1848-05-06an, maila altuko familia
batean. Bere aita, Tomas Olasagasti, Donostiako udaleko zinegotzia izan zen hainbat aldiz. Ezaguna zen nekazaritzaren munduan, alor horretan egindako aurrerapen eta berrikuntzengatik. Nekazaritzarako zuen jakin-mina aitagandik zetorkion. Igeldon erosi zituen lurretan gauzatu zituen bere ezagupenak, bere esperimentuak.
Erositako lurrak ez ziren oso egokiak, topografiaren nahiz geologiaren aldetik, baina lanketa handi baten ostean nekazaritzarako lur bilakatu zituen, eremu eredugarri. Nekazaritza garatzeko asmotan, zenbait azterketa eta lanketa eginez, aurrerapauso sendoak eman zituen, ‘Etume Baserri Eredua’ sortuz. Lurrak ez ziren osoegokiak, topografiaren nahiz geologiaren aldetik, baina lanketa handi baten ostean nekazaritzarako lur bilakatu zituen, eremu eredugarri. Nekazaritza garatzeko asmotan, zenbait azterketa eta lanketa eginez, aurrerapauso sendoak eman zituen. Gizon garrantzitsua izan zen, hala diote idatzi zaharrek: goraipamen ugari agertzen dira berak sortutako baserri eredugarri haren inguruan. Olasagastiren lana aitortua izan zen Gipuzkoan zein Espainian; eta bere lanketak eta aurrerapausoak oso baliagarriak izan ziren Igeldoko nekazarientzat. 1907. urtean hil zen; eta hileta-elizkizunak Igeldoko San Pedro elizan egin ziren. Jende ezagun asko inguratu zen. Ondoren, Tolosaldetik etorritako familia bat bizi izan zen Etumen, Juan Asentsio Arzalluz Azpeitia errezildar eta Maria Lizaso Garmendia albizturtar senar-emazteak eta haien zazpi seme-alabak: Jose Agustin, Maria, Luisa, Juana eta Jose Mari Arzallus Lizaso, eta umetan hildako beste bi. Juana moja joan zen, beste anai-arrebak inguruko baserrietakoekin ezkondu ziren: Jose Agustin, Ekogor baserriko Paulina Lizarralde Berridirekin; Maria, Erauntzetako Jose Mari Landarekin; Luisa, Ansotegiko Manuel Lopetegirekin; eta Jose Mari, Tolaretxeko Pantxika Mitxelena Mendizabalekin. Azken familia horren garaian, lore asko izaten zuten baserriaren inguruan, eta gurdia lorez beteta eramaten zuten Donostiara saltzeko. Gero, Etumetik Errenteriako Bordondora joan ziren bizitzera.
Geroago, 1916. urtearen inguruan, Dionisio Aldanondok erosi zuen baserria eta bere familiarekin etorri zen bertara bizitzera. Muntozabal eta Balentziagako terrenoak haienak ziren. Baserrian behiak eta bost idi-pare ere izan zituzten; Muntozabaleko soroak goldetu egiten zituzten, eta bertan alpapa eta babarrun asko erein. Jose Mari Kruz eta Manuel Oiarbide (Benito Oiarbideren anaia) berarekin
1 Juana Arzallus. 2 Maria Arzallus. 3 Jose Agustin Arzallus. 4 Jose Maria Arzallus. 5 Juan Asensio Arzallus. 6 Maria Martina Lizaso Gamendia. 7 Luisa Arzallus.
‘itulean’ makina bat ordu pasatakoak dira. Egindako lanaren truke merienda ematen zieten, tarteka propinaren bat ere bai. Metak ere asko egiten zituzten, bai belarrarekin eta baita garoarekin ere. Eta Etume aldeko maldan sagar arbola asko zituzten.
1940. urte inguruan seme batek ganadu-hiltegi bat jarri zuen martxan. Ziur ez dakigu zer urtetan, baina badakigu 1940-50 urteetan han lanean aritu zirela. Bretxako merkatuko Aldanondo harakinen familiartekoak ziren. Bertan hainbat abelburu hiltzen zuten (behiak, txekorrak, txerriak…), eta haien haragia eta txerrikiak (txorizoak, odolkiak…) Gipuzkoa osoan saldu. Iturrietako Beltxora
Etxebeste txarkuteria-lanetan aritu zen; eta senarra, Benito Oiarbide, banatzaile- eta komertzial-lanetan. Etumek zenbait eraikin zituen: batetik, Etume etxea; eta, inguruan, beste eraikin batzuk: ukuilua, hiltegia, elaboraziorako gunea, hotz-kamerak…
Etume baserria.
Hiltegia martxan egon zen bitartean, Etume etxearen ondoan zegoen dorrean, Jose Ramon Galparsoro (‘Don Jose medikua’ gisa zen ezaguna herrian) eta bere familia bizi izan ziren. 1942an etorri ziren Goierri aldetik Igeldora. Bertan fama handiko medikua izan zen. Igeldo eta Antiguatik etortzen zitzaizkion gaixoak sendatzen zituen. Mediku-lan desberdin asko egiten zituen, baita emaginarena ere.
Hiruzpalau urtez bizi izan ziren Igeldon, gero Antiguara jaitsi eta Matia kaleko etxean kontsultak pasatzen jarraitu zuen. Gaur egun Ameztin bizi diren galparsorotarren senidea zen.
Ondoren, beste familia batzuk ere bizi izan ziren Etumeko etxean.
Gaur egun inguru hartan ez dago baserririk. Etume izenez ezagutzen den eremuan urbanizazio bat dago; 1970. urtean eraiki zen etxe-multzo hori eta Joxe Azurmendi izan zen haren promotorea, beste batzuen laguntzarekin.
Tolaretxe
onostiako Toponimiaren arabera, baserri honen lehen aipamena 1841. urtekoa da. Tolare izenez azaltzen da. 1856. urtean, berriz, Tolare-Echea. Igarako behe aldeko eremuan kokatua dago, baina Igeldoko lurretan. Baserriari Tolare izena bertan sagardoa egiten zelako datorkio. Hasiera batean, sagardoa eskuz egiten zuten: sagarrak kaxa baten barruan jarri eta mazo bate- kin jotzen zituzten. Baserriari Tolare izena bertan sagardoa egiten zelako datorkio. Hasiera batean, sagardoa eskuz egiten zuten: sagarrak kaxa baten barruan jarri eta mazo batekin (egur zati bat kirtenarekin) jotzen zituzten. Baserri handi bat zen, bi bizitzakoa. Bi familia bizi izan ziren bertan maizter, anai-arrebak. Baserriaren jabeak nafarrak ziren, Etxeberria abizenekoak. Bizitza batean, Maria Mendizabal, Tolaretxeko alaba, eta haren senarra bizi ziren, Pedro Mitxelena zarauztarra. Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen: Maria Pilar, Katalin, Tomaxa, Juana, Joxe, Pantxika eta Lontxo Mitxelena Mendizabal. Lontxo umetan hil zen, Juana ere gazterik, eta Joxe, gerran. Pantxika alaba gelditu zen baserrian. Etume baserriko Jose Mari Arzallusekin ezkondu zen (jatorriz Tolosako Muxika baserrikoa). Hamaika seme-alaba izan zituzten: Pedro, Juan Mari, Esteban, Maria Luisa, Joxe, Katalin, Tomaxa, Esteban, Juanita, Juan Kruz eta Jesus Mari Arzallus Mendizabal. Pedro, Esteban eta Juanita umetan hil ziren. Beste bizitzan, Pedro Mendizabal eta Pilar Esposito bizi ziren. Seme bat izan zuten, Pedro Mendizabal Esposito, ezkondu gabe hil zena.
1 Esteban Lizarralde. 2 Jose Mari Arzallus. 3 Jose Mari Estanga. 4 Pedro Amundarain. 5 Maria Mitxelena. 6 Pantxika Mitxelena. 7 Katalina Mitxelena. 8 Tomasa Mitxelena.
Jose Mari Arzallus Lizaso eta Pantxika Mitxelena Mendizabal.
Bai etxe batean zein bestean ukuiluan ganadua izaten zuten; baratzean ere, denetik: letxuga, aza, porrua, artoa, babarruna... Barazkiak eta esnea saltzera Bretxako merkatura joaten ziren (geroago, esnea Gurelesara). Igarako autobus-geltokiraino astoarekin jaisten ziren. Benta Berriko Salsamendi dendara barazki asko eramaten zuten, bertan saltzeko. Fruta-arbola asko zituzten, eta uzta aberatsa: gereziak, pikuak, sagarrak, udareak... Artoa Igarako errotara eramaten zuten, arto-irina egiteko. Baserrian ez zuten urik eta beheko errekara joaten ziren ur bila, baita gobada egitera ere. Ganadua ere bertara eramaten zuten, ur edatera. Seme-alabak Igarako eskolara joaten ziren. 1975. urtean alde egin zuten baserritik, eta gerora baserria erori egin zen.
1 Katalina Arzallus. 2 Frantziska Mitxelena. 3 Arantxa Martinez. 4 Tomaxi Arzallus. 5 Iñaki Urruzola. 6 Jose Mari Arzallus. 7 Pedro Amundarain. 8 Juan Mari Arzallus. 9 Maritxu Zubeldia. 10 Maria Luisa Arzallus. 11 Jesus Mari Arzallus. 12 Esteban Arzallus. 13 Martin Agirresarobe. 14 Joxe Arzallus. 15 Juan Kruz Arzallus.
16 Antonio Larzabal.
Txoxa
aserriaren lehenbiziko aipamena 1828koa da, Choza izenez azaltzen da. Etumetxabal baserriko Elias Iraola Gomez Peruseko Juliana Ezeiza Gurrutxagarekin ezkondu eta Etumetxabal baserrian jarri ziren bizitzen. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Maritxu,
Luis, Lino, Juanito, Nati, Ramoni, Emeterio, Patxi, Joxe, Ignazio eta Felixa Iraola Ezeiza. Gerora,
Txoxa baserrira etorri ziren bizitzera, errentan hartuta.
Elias Iraola Igeldoko auzo-alkatea izan zen. 1916 urtean izendatu zuten. El Correo del Norte egunkariko 1916ko urtarrilaren 6ko zenbakian ematen da haren izendapenaren berri. Baserrian Nati alaba gelditu zen. Popi izeneko txakur handi bat izan zu- ten baserrian; ganaduarentzako ura era- mateko erabiltzen zuten, indar handia baitzuen. Zingietako Jose Kruz Garmendia Zelaiarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Nati, Rosi, Joxe eta Iñaki Garmendia Iraola. Jose Kruz igeltsero-lanetan ibili zen. Nati, berriz, urte askoan Gudamendi hotelean, garbitzaile eta sukalde-lanetan. Natiren anaia Ignazio beraiekin bizi izan zen baserrian; urte askoan itsasoan ibili zen, arrantzale. Jose Kruzen anaia bat ere, Joxe Garmendia, Kañoia ezizenez ezaguna zena, bizi izan zen baserrian hainbat urtez, beraiekin batera. Baserriak zelai zabal eta handia zuen; hamabi bat belar-meta egiten zituzten. Beste lau bat, garoarekin. Garoa Egiluze aldean biltzen zuten eta idi-parearekin ekartzen zuten etxera. Jose Ramon Kamio baserrikoa eta Juan Jose Ganbaretxekoa ibiltzen ziren idi-parearekin garraio-lanak egiten, beste batzuen artean. Popi izeneko txakur handi bat izan zuten baserrian; ganaduarentzako ura eramateko erabiltzen zuten, indar handia baitzuen. Erremolke bat marmitaz beteta txakurrari lotu, tirante bakar batekin,
1 Nati Garmendia Iraola. 2 Natividad Iraola Ezeiza. 3 Iñaki Garmendia Iraola. 4 Jose Kruz Garmendia Zelaia. 5 Felisa Roteta Iraola. 6 Rosi Garmendia Iraola. 7 Maribi Roteta Iraola. 8 Jose Garmendia Iraola.
eta horrela ibiltzen zen. Aldapan gora ezin zuenean, txakurra atzeraka jarri eta burua altxatuta igotzen zuen erremolkea.
Dozena erdi bat esne-behi eta beste hainbeste txekor, oiloak eta txerria ere izaten zuten baserrian; baita uztarrian ibiltzen zen behi parea ere. Behiak ur edatera Txulotxoko iturrira eramaten zituzten; gobada egitera ere bai. Etxerako ura, berriz, Aiztoki iturritik ekartzen zuten. Baratzean denetik izaten zuten: artoa, babarruna, patata..., gehiena, etxerako. 1975ean, baserriko jabeak baserria Barinagari saldu zioten eta Garmendia Iraola sendia Donostiako Egia auzora joan ziren bizitzera. Gaur egun ez dago baserriaren arrastorik.
AZOKETAN ESNEA SALTZEKO AGIRIA
Donostiako azoketan esnea saldu ahal izateko idatzizko baimena behar izaten zen. Baserritar bakoitzak agiri bat bete behar izaten zuen ondoko datuekin: baserria eta baserritarraren izena, behi kopurua, saltzen zuen esne-litro kopurua, bezeroen izen- abizenak eta abar. Beheko agiriak
XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierakoak dira.
1862AN ERREGISTRATURIK ZEUDEN BASERRIAK
Donostiako Udalak Igeldoko baserri eta etxebizitzen erregistroa egin zuen 1862ko apirilean. Orduko zerrenda hartan Igeldon 66 etxe eta baserri zeudela ikus daiteke.
Perus
Belabieta Txiki
Iranguen
Egiluze
Lusarbe Handi
Artikula Txiki Artikula Haundi
Mugitza
Gastaintxabaleta
Amezti Behekoa
Txosa Txosa Berri
Zerutxo
Erasoene Arriola Amezti Azpikoa
Amezti Zahar Felixene
Mendi Mendia
Gure Pakea
Gambaretxe Amezti Garaikoa
Benta Berri Borda Berri Txiki Amezti Goikoa
Mendigain Txiki Gudamendi
Denentzat Mesede
Arrillaga Enea
Etxe Sindikalak
Itsas Aurre
Lizarreta
Sindikatua
Iruin
Otondo
Mizkiñotegi
Arrizulo
Guruzeta Otondo Azpi
Elizondo
Melilla Mendizorrotz
Juandegi
Xatene
Plaza Etxe
Erreroenea Obserbatorio
IGELDO
Oliden Oilotegia
Kuartela
Iturritxo
Arana Olotegia
Akelare
Borda
Durandegi
Erauntzeta Txiki
Murgil
Tolaretxe
Egioleta Txiki
Astoak eta igeldoarrak
geldo asto-herria izan da, eta hala deitu izan zaio aspalditik. Koldo Izagirre idazle altzatarrak ondo jaso zuen garai bateko donostiar koxkeroen trufa, norbaiten ergelkeria edo kaikukeria agerian uzteko: “Ez daude asto guztiak Igeldon”. Kaxkarinen mespretxuari hauspoa emateko
asmorik ez dugun arren, ukaezina da astoen eta igeldoarren arteko lotura.
Inongo oinarri sendorik izan ez arren,
izan da Igeldo izenaren jatorria astoa bero-bero edo iel egotearekin lotu duena: “Astoa iel d(ag)o”. Izaera beroa Igeldoko gazte astakiloek ere erakusten zuten, XX. mende hasieran, kanpoko mutilak Igeldoko neskak laguntzera
Erauntzeta Handiko Miren Landa asta- rrarekin Donostian esne partiketan zebi- lela, astoa arrantzaka hasi eta udaltzai- nak isuna jarri zion.
etorrita, harrika hartzen zituztenean. Baina astakeria bat bereziki aipatzekotan, Mugitza baserrikoena: Baserrian bazuten zahartu eta itsututako asto bat. Ez zekiten aberea nola akabatu eta, azkenik, begiak zapi batez estali eta baserritik gertu zegoen Txubillo mendiko labar handi batetik behera amildu zuten, itsasertzeko arroken artera.
Igeldoko baserritarren bizimoduan garrantzi handia izan zuten lau hankako astoek. Igeldoko baserri gehienetan zegoen asto bat; eta ezinbestekoak ziren baratzako uzta, esnea edota gobadako arropa garraiatzeko. Animalia azkarrak ziren, eta fidatzeko modukoak: 6-8 urteko haurrak berak bakarrik bidaltzen zituzten astoarekin, esnea Donostian etxez etxe banatzera, astoak bai baitzekien zer etxetan geratu behar zuen. Hala ere, astoa izatea kalterako ere izan zitekeen noiz edo noiz: Erauntzeta Handiko Miren Landa astarrarekin Donostian esne partiketan zebilela, astoa arrantzaka hasi eta zeladore batek (garaiko udaltzainak) isuna jarri zion.
Igeldoko astoek lan gutxi ez eta, gainera, Igeldoko dema-plazan harriari tiraka jarri zituzten herriko bost asto. Usurbilgo Artikula Handiko Juan Jose Alkain Iruretagoiena Udarregi bertsolariaren bertso sorta honetan ederki azaltzen da bost astoen eta behi pare baten arteko dema.
ASTO-DEMAREN BERTSOAK
Astiarte eguna señaladamente, dema bat jokatzia disponitu dute; ikustera juan giñan makiña bat jente, gorputzak mesedeik ez, patrikadak kalte. Bei pariaren kontra bost ziran astuak, kargetan ez pizkorrak, jeniyoz bastuak; aurrera biarrian iztingan listuak, ez dituzte eragin algara gaiztuak. Markos ori da gizon ikaragarriya, ekarri zuan ugal bat izugarriya; sorbaldatik lepora zedukan jarriya, tiratzen ziyon baña geldirik arriya. Jende asko giñaden dema orri begira, makiñatxo bat gizon gustatubak dira; aurrera biarrian atzera salida, indarrik asko bazan portatu balira. Oso egoki ziran astuak jarriyak, alanbre ta kollare txit gustagarriyak; oiez gañera berriz bildots-zintzarriyak, Belabietatikan zakuz ekarriyak. Berriri portatu da iriyaren gisa, Boletiñian bialdu biar det Parisa; beiak egin zituzten bi arroa txixa, aien gañian marka ondu dute aixa. Dema bat jokatu da Igeldoko erriyan, lau asto eme aurrian, ta ar bat erdiyan; orlako funtziyorik juan dan aspaldiyan apenas izandu dan gure alderdiyan. Markos argiña eta Maraita bestia, desiatzen zan oiek plazan ikustia; nai zuten marka on bat an erakustia, asto diabru aiek portatu eztia. Ikusgarri ederra or digute jarri, batzuetan iso ta bestietan arri; akullu motz banarekin zirikatu sarri, latigo eder asko etzuten ekarri. Astuak dadukate ejerziziyo gutxitxo, dema kontu oietan daude atzetatxo; arrieruak berriz nekatubak geitxo, batek esaten ziyon «Arri, txiki potxo!» Lau asto eme aurrian ta ar bat atzian, arto-burubak janez noizik bakoitzian; dema ori jokatu balitz Maiatzian, panderubaren billa saiatuko zian. Orra zer pasatu dan Igeldoko erriyan, esplikatu nai nuke euskera garbiyan; arriya eraman dute bost oiñ da erdiyan, larri ibilli dira salbo-ta epurdiyan. Akela´re ku
u dantzalekua eta Akelarre jatetxea 1970eko uztailaren 31n zabaldu ziren. Denbora gutxian oso ezagunak egin ziren. Eraikin berean hiru atal desberdin jarri ziren: azpialdean, `Ku´ dantzalekua; erdialdean, ‘Kukito’ kafetegia; eta goian, Akelarre jatetxea.
Jose Luis Anabitarte ‘Gorri’k eta Jabier Iturriozek zabaldutako dantzalekuak izugarrizko harrera izan zuen 1970eko eta 80ko urteetan. Garai hartan jendetza biltzen zen Kun, eta Igeldoko errepidea automobilez eta motoz betetzen zen, asteburuetan batez ere. Ikusita Igeldoko dantzalekura zenbat gazte jendek igo nahi zuen, asteburuetan autobusak jartzen hasi ziren haientzat. Trafikoa ikaragarria zen, eta ilunabarrean, dantzalekutik ero moduan jaisten ziren. ‘Ku’ dantzalekuko jaitsiera ezaguna egin zen, eta jendea bide bazterrean biltzen zen nola jaisten ziren ikusteko.
Hasierako urteetan, igeldoarrek ere,
batik bat gazte eta gautxoriek, izan zuten dantzalekura joateko ohitura. Igeldoarrek, gainera, sarritan sarrera eta lehenengo tragoa debalde izaten zuten, dantzalekuko jabeek harremana baitzuten herriko jendearekin.
Igeldoko dantzalekuaren arrakasta ikusita, 1978an Ibizan beste ‘Ku’ dantzaleku bat zabaltzea erabaki zuten. Ibizakoak marka guztiak hautsi zituen:
Igeldoarrek Ku dantzalekuan sarrera
eta lehenengo tragoa debalde zuten sarri, jabeek harremana baitzuten herriko jendearekin. Arrakasta ikusita, Ibizan beste bat zabaldu zuten 1978an. Han munduko ospetsu- eta aberats- jendea biltzen zen arren, hara joandako igeldoarrak musu-truk sartzen ziren.
80ko hamarkadan munduko dantzalekurik onena izendatzeraino. Han munduko ospetsu- eta aberats-jendea biltzen zen arren, hara joandako igeldoarrak ondo hartzen zituzten, musu-truk sartzea lortzen zuten eta.
Pedro Subijana.
1990eko hamarkadan gainbehera iritsi zen; zorretan zegoen Ibizako ‘Ku’, eta 1993an itxi egin zuten. Igeldokoak bide bera hartu zuen 11 urte geroago, 2004an. Akelarre jatetxearen ibilbidea bestelakoa izan zen, hasiera zaila izan baitzuen. Luis Irizar Igeldoko sukaldari ospetsuak proposatu zien jabeei bere ikasleetako bat, Pedro Subijana, sukaldeburu jartzea. Subijanak baina, eskaintza onartu ez zuenez, Marcelo Garate azkoitiarrak hartu zuen Akelarreren ardura. Handik gutxira, Paco Centenoren esku geratu zen; azkenik, 1975ean iritsi zen Pedro Subijana. Hasierako hilabeteak oso gogorrak izan ziren, bezero gutxi baitzituzten. Hasierako tarte hura igarota, bilakaera izugarria izan zuen Akelarrek: 1978an, lehen Michelin izarra eskuratu zuen; 1982an, bigarrena; eta 2007tik hiru izar ditu. 1990ean eraikin berria altxatu zuen, sukalde berria egiteko; eta handik urte gutxira, dantzalekua zegoen eraikina eta ondoko lursail batzuk bereganatu zituen. Gauzak horrela, 2017ko San Pedro egunean, ekainak 29, inauguratu zituen luxuzko hotela eta bertako jatetxea. Akelarre jatetxearen ibilbidean Felix Etxabek protagonismo handia izan zuen. Aizarnazabaldarra 17 urterekin hasi zen Centenorekin lanean, eta Subijanarekin jarraitu zuen 44 urtez, jubilatu arte. Hasiera hartan, Benta Alegren jarri zen, apopilo, eta ondorengo hamarkadetan Subijanak Etxeberrietan duen pisuan bizi izan zen, Akelarreko beste hainbat sukaldarirekin batera. Igeldoarrak ere aritu izan dira lanean Akelarren: Mari Karmen Arrillaga, Maritxu Arrillaga, Maria Jesus Garcia, Teresa Martikorena, Maite Eskarmendi, Malen Martikorena, Arantxa Zendoia, Imanol, Mikel Balda, Begoña Olasagasti, Pedro Mari Lizarazu eta Nekane Iraola. Bestalde, Luzio Zubeldia enkargatu gisa aritu zen Ku dantzalekuan; eta Imanol Balda, zerbitzari, Kukito kafetegian. Ganbaretxe baserriko Jose Mari Iraola hargintza-lanetan aritu zen.
Arrokak par isurialdeko baserritarrek harreman estua zuten arrokekin XX. mendean. Arrokak baliabide ezin hobea ziren jana lortu edota sos batzuk poltsikoratzeko. Arrokak ez ziren aisialdirako tokia, jende oso gutxi joaten zen bainua hartzera, besteak beste, gehienek igeri egiten ez zekitelako. Egun pasa egitera haurrak joaten ziren gehienbat, helduak arrantzara, lapetara edota lanpernetara joan ohi ziren. Igeldok behatokia izan arren, arrantza edo lanpernetara joaten ziren igeldoarrek ez zuten eguraldi iragarpenik behar. Ilargiari so egiten zioten arroketara noiz joan jakiteko, itsas behera eta itsas gora noiz ziren ondo zekiten gero! Arrantzara joateko arropa zaharrak eta abarkak jantzita abiatzen ziren arroketara. Garai batean Donostiako kaian bokartak oparitzen zituztenez, antxoa-baldekadak hartu eta horiek erabiltzen zituzten arrantzarako edota ongarri gisa baratzarako. Antxoa eduki ezean, lurreko txitxareak ere erabiltzen zituzten. XX. mendearen lehenbiziko bi herenetan kainabera finkoak erabiltzen ziren arrantzarako. Lodiegiak ez ziren kainabera altuenak neguan moztu eta baserriko ganbaran lehortzen uzten zituzten. Behin lehortuta, arrantzarako erabiltzen zuten. Soka-mutur bat kainaberari erantsi eta hari lotuta pita eta aparejua jartzen zituzten. Lupiak, muxarrak, akerrak, akulak, dontzellak, durduak, karraspioak eta bestelako arrainak arrantzatzen zituzten.
XIX. mendeko grabatuak. Harkaitzean abizena eta urtea grabatuta utzi duenik bada Igeldoko arroketan. Harrobian lanean ari zen norbaitek egin zuela uste da. Urte asko igaro arren, itsasoak ez du lortu grabatutako abizena ezabatzerik. Ezkutuan dagoen harkaitz hori Tximistarritik gertu dago, kobazulo baten barruan.
Tximistarri. Gaztelutxo muinotik gertu dago. Aintzinako kondairen arabera, tximista beldurgarri batek jo eta erditik zartatu zuen harkaitza. Hortik datorkio izena harkaitzari. Igeldoko zenbait baserritarrek, arroka inguruko zelaietara garo bila joaten zirenean, harriaren gainean egiten zuten jiratzeko maniobra, gurdi eta guzti. Balentria handiko maniobra zen, zalantzarik gabe!
Jose Joakin Lizarazu zen dinamitarekin arrantzatzen trebeena. Kartutxoaren metxa piztu, uretara bota eta uretan eztanda egin behar izaten zuen. Eztandaren ostean, arrain mordoa geratzen zen ur gainean hilda eta lauzpabost metroko salabardoa erabiltzen zuten arrainak biltzeko. 1960. urtera arte dinamita bidezko arrantza erabili zen Igeldon. Arriskutsua zen, ez bakarrik dinamita eskuetan lehertzeko arriskuagatik, baita guardia zibilak noiznahi azaldu zitezkeelako ere.
Lapa etxean jateko harrapatzen zen gehienbat: lapa txikia, ilargi-lapa, lapa zaharra… Arkaitz go- gorreko lapa izaten zen onena eta ostiral santu egunez lapetara joateko ohitura handia zegoen Igeldon.
Lapak saltzera ere joaten ziren Donos- tiara batzuetan. Damasa Garmendia, esaterako, 10-12 kiloko otzara buru gai- nean hartuta oinez joaten zen Parte Za- harrera lapak saltzera. Lapa-zopa edota lapa tortilan jatea zen ohikoena. Gosea eta eskasia-urteetan Igeldoko harrobietan harria lehertzeko dinamita kartutxoak erabili ziren arrantzarako noiz edo noiz. Olagarroetara, aldiz, jende gutxiago joaten zen. Habanakoak, Ganbaretxekoak, Buztinzutiko Nartziso eta Zankardegiko Luis Errazkin ziren iaioenak. Azken honek 40 bat atera zituen egun bakar batean. Arrokak leku arriskutsuak izan daitezke. Itsasoaren kolpeen ondorioz, igeldoar batek baino gehia- gok utzi du bizia bertan. Eskapada handiak izan dituztenak ere asko dira, itsasoak barrura eraman eta arroken kontra kolpatu ondoren ozta-ozta bizirik atera direnak. Itsasoak arrokak gogor astintzen zuenean alga asko agertzen zen Igeldoko kostaldean. Errodofitoa izeneko alga gorria zen eta elikagai-industrian zein medikuntzan erabiltzeko aproposa zen oso.
Ezker eskubi: Jose Manuel Balerdi eta Luis Lizarazu. Itsasoko uretatik arroketaraino zihoan hobi baten bitartez ateratzen zituzten algak.
XX. mendeko azken bi hamarkadetan algak itsasotik atera eta saltzeari ekin zioten hainbat igeldoarrek. Lanbide horretan aritu ziren, besteak beste, Balda anaiak, Pe- rusko Pastoriza, Lusarbeko Jose Ignazio Saizar eta Agi- Zenbaitetan gau eta egun aritzen ziren algak biltzen. Makina bat asto-lan egin behar izaten zuten txakur txiki batzuk irabazteko. ti, Habana, Aristegieta eta Singuieta baserrikoak, Jose Luis Aranguren, Joxe Ola- sagasti, Patxiku Olasagasti, Juan Mari Enbil, Patxi Su- bijana. Algak Agiti, Lezka, Iezgorri eta Tximistarriko arroketan biltzen zituzten gehienbat. Zenbaitetan gau eta egun aritzen ziren algak biltzen. Makina bat asto-lan egin behar izaten zuten txakur txiki batzuk irabazteko: alga bustiarengatik, batez beste, 0,28€ kiloa ordaintzen zen; alga lehorrengatik, 0,78€-1,25€ kiloko. Igeldoko algak Oviedoko enpresa batek erosten zituen eta bitartekari lanetan Migel Arrillaga aritu zen urte askotan.
Arroketan: 1 Iñaki Ugarte. 2 Joxe Urruzmendi. 3 Antton Zendoia. 4 Zelestino Urruzmendi.
5 Iñaki Zendoia. 6 Ramuntxo Urruzmendi. 7 Josetxo Arrastua. 8 Mikel Arrastua.
9 Iñigo Urruzmendi.
Lanpernak harrapatzeko ohitura handia egon da Igeldon betidanik. Garai batean leku askotan eta urteko edozein sasoitan aurkitu zitekeen lanperna, jende gutxik biltzen baitzuen. Etxerako baino saltzeko harrapatzen zen, Donostian prezio onean eros- ten zuten eta. Itsas aldeko baserritar gehientsuenak joaten ziren lanpernetara, baita emakumeak ere (Arriolakoa, Perusekoa, Gorrienekoa, eta abar) eta oinutsik sarritan. Lanperna gorria da preziatuena, beltza ere ez da txarra, eta ur-lanperna, kaka-lanper- na deiturikoa, maila eskasekoa da oso. Anso, Mako eta Albitsuko muturrak, Ur Ber- dea edota Gaztelutxo lanperna-lekuak dira. Arrokak, Donostiako mugatik Oriokora
1 Kolektoreko harlasta: Harlasta handi eta arriskutsua.
2 Kolektoreko kala: Ur zikinak jasotzen zituen kala izan zen urte askoan.
3 Zentellako zuloa: Gaztelutxo azpian dago.
4 Tximistarri.
5 Tximistarri. Leku Eder ingurukoak eta Antiguakoak joaten ziren bertara gehienbat.
6 Zingieta Azpi.
7 Kaskallu: Amezti auzunetik hurbil dagoen harlasta beldurgarri eta arriskutsua.
8 Larrabilko harlasta.
9 Biosolbiko amuaitza: Bainurako, arrantzarako, lapetarako eta lanpernetarako leku egokia da Biosolbi. Biosolbiko amuaitza dotorea dago aurrez aurre, harri grisa bezain gogorra.
10 Frantses harria edo Markos harria, Etxeluze baserriko Markos Aristegieta beti hara joaten zen
arrantzara.
11 Munabe.
12 Munabeko harlasta.
13 Lezkako muturra.
14 Lezka (Dontzeila harria) Itsasoak asko jotzen du. Lanpernetarako leku aproposa eta arrain txikiak arrantzatzeko ere bai. Dontzeila harria bertan da.
15 Iezkorri.
16 Karga-harria. Harrobi oso garrantzitsua izan zen. Harri bertikala da eta ur asko dago, sakona da. Horri esker, itsasontziak ertzeraino arrimatzen ziren harriak kargatzeko.
17 Karga-harri.
18 Agititxabal: Leku egokia bainurako. Erraz iris daiteke bertara. Olagarro eta
lapetarako leku aproposa.
19 Anso: Agititxabaleko amuaitza.
20 Zakarro: Ondo jarritako izena, itsasoa beti zakar baitago, Leku arriskutsua da, neguan bereziki.
21 Mahaiazpi.
22 Botxon: Orioko mugan dago.
Biasolbin: 1 Maritxu Goñi (Hernani). 2 Pepi Alberdi. 3 Ignazia Goñi (Hernani).
Lezkan: 1 Anjel Martikorena. 2 Jose Manuel Martikorena. 3 Joxe Ugarte. 4 Jose Mari Kruz Martikorena. 5 Juan Mari Erauntzetamurgil. 6 Mateo Arrillaga. 7 Jose Mari Iraola.
San Ignazio egunan Lezkan: 1 Anjel Balerdi. 2 Joxe Ugarte. 3 Pako Calonge. 4 Mariano Fernandez. 5 Mateo Arrillaga.
Lezkan: 1 Patxiku Mari Erauntzetamurgil. 2 Pako Calonge. 3 Jose Ugarte. 4 Jose Manuel Martikorena. 5 Juan Mari Erauntzetamurgil. 6 Jose Manuel Martikorena. 7 Anjel Martikorena. 8 Mateo Arrillaga.
9 Jose Antonio Arrillaga.
Egun-pasa arroketan.
Arroketan.
Biasolbin Maite Landa eta Joxepi Zendoia.
Arroketan lagunekin: 1 Pilar Iraola Garin. 2 Maddi Iraola Garin.
1 Josefina Martikorena. 2 Joxe Azurza. 3 Maria Errazkin. 4 Maria Luisa Zubeldia. 5 Juana Iradi. 6 Josefa Ignazia Azurza.
Ezker eskubi: Joakin Garmendia eta Jose Mari Izagirre. Joxe Ugarte.
1 Jose Mari Kruz. 2 Joxe Ugarte. 3 Anjel Alberdi. 4 Mateo Arrillaga.
Fabian Loidi apaiza Biasolbin arrantzan.
Eliza eta elizkizunak geldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da. Itxura xumeko eliza izan arren, balio handiko elementu arkitektonikoak ditu bere baitan. Egungo aldarearen bi alboetara, erromanikoaren aurreko bi leiho ditu eta garai berekoak dira mendebaldean eta hegoaldean kokaturiko bi ateak (hegoaldeko atea itxi eta horma egin zen arren, atea egon zela antzematen da oraindik kanpotik begira jarriz gero. Mendebaldeko atearen behealdea itxita badago ere, goialdean beirate bat dauka, barnealde eta kanpoaldetik ikus daitekeena). Arkitektura bisigotikoaren aztarnak ere baditu, koru azpiko arku beheratua, besteak beste. Eta bestalde, adin bateko Igeldoko jaio berri gehientsuenek bisitatu duten bataio-pontea Erromaniko garaikoa da. Erdi Aroan jasotako eraikinak aintzinako hainbat elementu gorde dituen arren, aldaketa eta berrikuntza asko izan ditu gaur egun arte. Hala ere, historian zehar, kristau erromesentzat erreferentziazko eliza izan da iparraldeko Donejakue Bidean kokatuta baitago.
Eliza, erlijio katolikoa eta apaizen itzala eta eragina XX. mendeko gizartean handia izan zen. Igeldon ere horrela izan zen, eta igeldoarren bizitzan apaizek, elizkizunek, eliz ohiturek eta kristau arauek eragin handia izan zuten. XX. mendeko lehen hiru laurdenetan elizaren boterea eta eragina nabarmena zen, baina hortik aurrera elizaren garrantzia gutxitzen joan da.
ELIZKIZUN ETA LITURGIA NAGUSIAK Bataioa Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatuta zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen. Umearen aita, aldiz, bataiora joan zitekeen. Haurraren amak etxean egon behar zuen hamabost bat egunez nahitaez. Hamabostaldi horretan etxetik ateratzeko premia izanez gero, teila buru gainean jarrita ibili behar zuen kalean. Haurra bataiatu eta hamabost egunera sar zite- keen ama elizara, “eliz sartzea” izeneko ekitaldira. Elizkizun labur horretan amak errezatzera joan behar izaten zuen eta hortik aurrera elizara sartzeko baimena berreskuratzen zuen. Ohitura honek XX. mendeko lehen laurdenera arte iraun zuen.
Igeldoko apaizak XX. mendean.
URTEA PARROKOA APAIZ LAGUNTZAILEA 1900-1903 Francisco Maria Yurrita Francisco Jauregi 1903-1937 Basilio Iraizoz Francisco Jauregi (1923ra arte) Luis Zabala (1933ra arte) Antonio Egilegor (1934-36) Pedro Amonarriz (1936-37) 1938-1945 Migel Soroa Pedro Amonarriz 1945 Marcelino Kortabarria (Interinoa)
1945-1982 Fabian Loidi Peña Juan Ignazio Otaegi (Hasieran) Marzelino Errezola 1982-2000 Javier Lezeta Marzelino Errezola
Apaiz eta moja igeldoarrak azken 75 urteetan.
MOJA
APAIZ
Kandi Zendoia Balentin Arrillaga
Maria Luisa Sorondo Josetxo Zamora
Isabel Arrillaga Balentin Zamora
Kontxa Iraola
Doktrina
Haurrek doktrinara joan behar izaten zuten nahitaez Jaunartzea egin ahal izateko. Otoitzak ondo ikasita eraman behar zituzten, bestela masaileko ederrak jasotzeko arriskua zuten-eta. On Migel apaizak, haurrak astintzeko latigoa ere eramaten zuela, doktrinara. Doktrina ondo ikastea ezinbestekoa zen. Frankismo garaian, gainera, zailtasunak areagotu ziren, euskara bakarrik zekiten haurrek doktrina gaztelaniaz ikasi behar baitzuten eskolan. Elizan, aldiz, apaizek euskaraz irakasten zuten. Eskolatik atera, eta egunero joan behar izaten zuten haurrek elizara doktrina ikastera.
Jaunartzea eta konfirmazioa
Lehen jaunartzea 7 urterekin egiten zen, eta bigarrena, handia, 12 urterekin. Haur guztiak behartuta zeuden lehen jaunartzera egitera.
Konfesatzea
Urtean behin ‘Paskoazkoa’ egin behar izaten zen, hots, Aste Santuan konfesatzera eta jaunartzera joan behar izaten zen elizara. Arruntena, hala ere, hilero konfesatzea zen, pekatuak apaizari esatera joan behar izaten zen. Penitentzia gisa, otoiz egin behar izaten zen, errosario osoa errezatzeraino, pekatuaren tamainako penitentzia jartzen baitzuen apaizak.
Errogatiba
Euria egiteko premia handia zegoenean errogatibak egiten ziren. Plazari bueltak ematen ari zirela letaniak (latinez) eta bestelakoak errezatzen zituzten euri eske. Goizean goiz egiten zen egunero, zortzi bat egunez. Baserritar askok parte hartzen zuen, beraiek baitzuten ur premia gehien.
Bederatziurrena nobena Errosarioa eta zenbait otoitz egiten zituzten egunero arratsaldeetan, iluntze aldera. Urtean zenbait aldiz, (San Joserenak, arimarenak…) egiten zen. Maiatz loreak Maiatzean egunero otoitz egiten zen inularrean.
Prozesioa eliz atarian.
Prozesioa
(Gorputz egunean, garizumaren ondoren).
Aldarea plazan jartzen zen. Handik abiatuta, palioen azpian plazan barrena ibiltzen zen apaiza Jauna hartuta, herritarrak atzetik zituela. Sanisidroetan berriz, gurutzera joaten ziren uzta oparoa izan zedin eskatzera.
Kongregazioa
Mariaren Alabak kongregazioan parte hartzen zuten neskek, eta San Luis Gonzagaren Semeak kongregazioan, mutilek. Hilean behin, halabeharrez, konfesatu eta jauna hartu behar izaten zuten. Egun horretan, neskek gehienetan, zintak eramaten zituzten elizara.
Meza-mutilak (akolitoak) Apaizek meza ematen zuten goizean egunero eta mutil gaztetxoek mezetan laguntzera joan behar izaten zuten eskolara sartu aurretik.
Aste Santuan misiolariak etortzen ziren. Irudian bi fraile Kalbariotako gurutzean.
Entierroak
Elizan gorpua bertan zela egiten ziren hileta-elizkizunak. Ohitura hau galdu egin zen Igeldoko kanposantuaren kudeaketa Polloeren esku geratu zenean.
XX. mendeko erdialdera arte hiru mailako hileta-elizkizun zeuden Igeldon.
Igeldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da eta eliz ondoko apaiz-etxea 1696an eraiki zen.
Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoa Lehen mailako hileta-elizkizunak dotoreagoak ziren; apaiz gehiagok ematen zuten meza, koru bateko kantariak aritzen ziren eta abar. Garestiagoa zen, alegia. Bigarren mailakoak, apalxeagoak ziren, eta
Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatua zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen.
hirugarren mailakoak aldiz, arruntak. Igeldoarren hileta-elizkizunak hirugarren mailakoak izaten ziren, salbuespenak salbuespen.
Dolua adierazteko, gizonezkoek besokoa edo zintza beltza jartzen zuten besoan eta emakumeek zerbait beltza eramaten zuten soinean. Entierroaren ostean, hildakoaren familiak bazkaltzera gonbidatzen zituen apaiza, urrutitik etorritako senideak, lagunak eta abar.
Hildakoaren gorputza laguntzea Senideek gaua gorputzaren ondoan egiten zuten. Ur bedeinkatua jarri behar izaten zuten hildakoaren ondoan. Lagunak eta senideak doluminak ematera joaten ziren hildakoaren etxera eta bisitan etorritakoei jatekoa ematen zitzaien.
Gorputz eguneko prozesioan aldarea herriko plazan jarrita. Arrosa hostoak ekartzen zituzten baserrietatik. Elizan non nor jarri araututa Elizako bankuak eta aulkiak modu jakin batean ipintzen ziren: bizpahiru banku aurrean jartzen ziren eta gainerakoak koruan eta koru azpian.
Gainerakoan aulkiak zeuden, ate nagusiaren paretik koru azpiraino. Aldareari begira jarrita, eskuin aldean gizasemeak jartzen ziren eta ezkerrean emakumeak. Salbuespena korua eta koru azpia zen, han gizonezkoak bakarrik jartzen baitziren. Aulkiei dagokienez, familia bakoitzak bere lekua zuen elizan eta aulki bakoitzak etxeko izena jarrita zuen.
Mezak latinez eta bizkarra emanda XX. mendeko erdialdera arte, apaizak jendeari bizkarra emanda ematen zuen meza. Latinez aritzen zen gainera, eta jendeak
XX. mendeko entierroa, gorputz eramatea.
latinez erantzun eta kantatu behar izaten zuen. Gaztelaniaz tutik ere ez zekien jendeak buruz ikasi behar izaten zituen latinezko otoitzak. Apaizak meza aurrez aurre ematen hasi zirenean latina alde batera utzi eta euskaraz ematen hasi ziren.
Eliza eta apaizak garaiko gizartearen isla ziren. Jarraian bildutako pasadizoak eliz gizon horien egunerokoa erakusten digute.
1938tik 1945era Igeldoko parrokoa zen Miguel Soroa apaiz tripazale eta ehiztari amorratua zen. 07:30eko meza hamar minututan eman eta presaka ehizera alde egiten zuen ‘Zaut’ txakurra hartuta. Kalbariotik barrena abiatu, Egioletara jaitsi eta Biorretan bukatzen zuen jira. Biderako, sotana azpian, ardo zahakoa beteta zeraman egarria asetzeko, eta maiz samar Biorretan geratzen zen Zelestino ‘alemana’ lagunarekin bazkaltzeko. Behin baino gehiagotan ondo `beteta´ eraman zuten zaldi gainean etxera.
Soroa apaizak oiloak ere bazituen frontoia eta ‘Sakristauene’ etxearen artean dagoen lur-eremuan. Oiloentzako habiak pilotalekuko ezker hormaren atzealdean egin zituen. Horri esker, arrautza goxo eta freskoak jaten zituzten egunero apaiz etxean. Oiloez gain, baratza ere lantzen zuen apaizak bere neskame Juanitaren laguntzarekin. Ondoren Fabian Loidiren amak, Kontxi Peñak, eta honen bilobek jarraitu zuten baratza lantzen zenbait urtez. Lursail hori Kristobal Balentziaga jostunarena zen eta hark utzita erabiltzen zuten.
Zulo horiek oilo-habiak ziren. Apaizen oiloek bertan jartzen zituzten arrautzak.
XX. mende erdialdean: Haur baten lur-ematea.
1975. urtea. Jaunartzea
Igeldoko elizan.
Jaunartzea eliz atarian.
Jaunartzea eliz atarian.
1965. urtea. Lehenengo eta bigarren jaunartzea.
Mendizorrotz taberna aurrean.
Emilia Martikorena Olaizola. Patxi Iraola Esnal.
Patxi Enbil Arruti. Manuel Enbil Arruti.
1970eko hamarkada: 1 Sabino Iraola. 2 Ramuntxo Urruzmendi.
3 Migel Anjel Izagirre.
4 Don Fabian Loidi.
Joxe eta Antton Dorronsoro Gaztañaga.
1968. urtea. Jaunartzea elizan.
1960ko hamarkada. 1 Kontxi Lizarazu. 2 Rosa Mari Oliden. 3 Nekane Etxebeste. 4 Begoña Zubizarreta. 5 Isabel Ijurko. 6 Manuel Enbil. 7 Jose Manuel Segurola. 8 Iñaki Garmendia. 9 Bittor Etxebeste.10 Jabier Iraola.
1960ko hamarkada. Jaunartzea elizan: 1 Balentin Zamora. 2 Fabian Loidi. 3 Josetxo Zamora. 4 Jabier Goikoetxea. 5 Jesus Ugarte. 6 Domingo Arriola. 7 Juan Mari Iturrioz. 8 Jose Mari Etxebeste. 9 Kontxi Lizarazu. 10 Josefina Erauntzetamurgil. 11 Maria Milagros Antonia Erauntzetamurgil. 12 Iñaki Zubizarreta. 13 Euken Ostolaza. 14 Patxiku Olasagasti. 15 Bernardo Odriozola.
1960ko hamarkada. Jaunartze nagusia Igeldon: 1 Lourdes Ugarte Huegun. 2 Arantxa Iturrioz Zubeldia. 3 Lourdes Artano Iraola. 4 Kontxi Olasagasti Azurza. 5 Nekane Etxebeste Calonge. 6 Begoña Zubizarreta Aiestaran.
1960ko hamarkada. 1 Mariano Uranga. 2 Iñaki Etxebeste. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Jose Mari Izagirre. 5 Koro Martikorena. 6 Dolores Arrillaga. 7 Arantza Arruti. 8 Mari Karmen Etxebeste. 9 Juanita Illarramendi.
Mateo Arrillaga Etxebeste. 1918. urtea. Anjela Arrillaga Mendiguren.
Ignazio Oliden Arrillaga. Juanito Mujika Huegun eta Miren Iraola Huegun.
Gorputz-eguneko prozesioan altarea herriko plazan jarrita. Arrosa landare hostoak ekartzen
zituzten baserrietatik.
Jaunartzea Igeldoko elizan.
Kandelaria-egunean: 1 Rosa Azurza. 2 Eskolastika Mendiluze.
San Isidro eguneko prozesioa Kalbario-
tako gurutzera.
Kongregazioak: Luistarrak eta
Mariaren alabak.
Elizkizun batean: 1 Patxi Iraola. 2 Bittor Uranga. 3 Antonio Erauntzetamurgil (Murgilkoa).
1 Jose Antonio Martikorena. 2 Juan Kruz Matxain. 3 Patxi Etxebeste. 4 Migel Arrillaga. 5 Anjel Martikorena. 6 Iñaki Etxebeste. 7 Felix Zubelzu. 8 Antton Dorronsoro. 9 Jose Mari Etxebeste. 10 Jose Manuel Copete. 11 Agustin Etxebeste.
San Pedro eguneko prozesioa.
1 Marzelino Errezola. 2 Jesus Etxebeste. 3 Jose Antonio Martiarena. 4 Manuel Etxebeste. 5 Jose Migel Arruti. 6 Koldo Lizarralde. 7 Fabian Loidi. 8 Bittori San Sebastian. 9 Arantxa Sagardia. 10 Maria Jesus Ilarramendi. 11 Jose Luis Errazkin. 12 Joseba Lizarralde. 13 Ignazio Etxebeste.
Lehenengo eta bigarren jaunartzea.
Maite Landa txuriz jantzita, Ama Birjinaren prozesioan.
Jaunartzea 1955: 1 Joxe Mitxelena. 2 Jose Kruz Calonge. 3 Kandido Arrillaga. 4 Migel Arrillaga. 5 Joxe Matxain. 6 Antton Martikorena. 7 Jose Manuel Martikorena. 8 Jose Antonio Errazkin. 9 Ignazio Etxebeste. 10 Anjel Martikorena. 11Felix Zubelzu. 12 Antton Dorronsoro. 13 Patxi Etxebeste. 14 Joxe Dorronsoro. 15 Esteban Arzallus. 16 Joxe Mitxelena.
Sorondo-Urruzmendi familia.
Eskola skola zaharra Igeldoko plazako eraikin nagusia da. Ignazio Iurramendik eraiki zuen 1887an eta hasiera hartan bi solairu zituen: behekoa eta lehena. Behealdean, gaur egun ezagutzen dugun arkupea eta eskola zeuden. Lehen solairuan berriz, plaza aldera, eskolarako gela handi bat eta alkatearentzako bulegoa egokitu ziren; eraikinaren atzealdean berriz, bi logela eta sukaldea jarri ziren, maisua bertan bizi zedin. Eskola urte gutxian txiki geratu zen eta 1911n eraikina handitu egin behar izan zen, bigarren solairua eta teilatu azpikoa gehituz. Lan garrantzitsu hori Juan Rafael Aldai arkitektoaren zuzendaritzapean egin zen eta eraikina berrantolatu egin zen. Behealdean arkupea bere horretan mantendu zen eta eraikin barruan, sorostetxea, alkatearen bulegoa eta suaren aurkako materiala gordetzeko gela zeuden; lehen solairuan, aldagela, neskentzako gela eta komunak zeuden; bigarrenean, aldagela, mutilentzako gela eta komunak, eta teilatu azpikoan guardarentzako etxebizitza eraiki zen: sukaldea, komuna eta sei gelarekin. 1965ean, eraikin azpiko gunean jangela eraiki zen eskolako haurrek bertan bazkal zezaten. Eraikin honek eskola hartu zuen 2008ra arte. Gaur egun, hutsik dago.
Hiru guarda eta beren familiak bizi izan ziren teilatu azpiko etxean: lehendabizi Alejandro Martiarena eta Manuela Zendoia senar-emazteak, ondoren Iparragirre eta Maria senar-emazteak, Jesus, Kontxi eta Maria Jesus seme-alabekin; eta azkenik Gonzalo Encina eta Tere Sasiain senar-emazteak, Wladimiro, Maite, Efren, Delfin eta Monica seme-alabekin. Azken hauek erlojua zaintzeko ardura izan zuten.
Eskolako eraikinean ziega edo kalabozo txiki bat egokitu zen. Guardak zuen horren ardura eta lapurreta txikiren bat edota iskanbilaren bat sortzen zutenak bertan edukitzen zituzten bizpahiru egunez. Eskolako eraikinean ziega edo kalabozo txiki bat egokitu zen delitu txikiak edota liskarrak sortzen zituztenak giltzapean sartzeko. Guardak zuen horren ardura eta lapurreta txikiren bat edota iskanbilaren bat sortzen zutenak bertan edukitzen zituzten bizpahiru egunez. Igeldoko plazakoa ez zen izan Igeldoko eskola bakarra. 1951n Burgosko Martinez abizeneko gizon bat Biorretara joan zen morroi lanak egitera. Gizon ikasia zenez, eskola ematen hasi zen inguruko haurrei baserrian goizetan (Egioletakoei, Mutegi- koei, Arratzainekoei eta Biorretakoei, besteak beste). Belabieta Txikiko Jose Mari Mendiluzek gogoan du dakizkien matematikak harekin ikasi zituela. Biorretakoa eskola xumea zen oso; gela bateko ohe-buru bat erabiltzen zuten arbela gisa.
Biorretako eskolako arbela ohe burua zen, pizarra moduan erabiltzen zuten.
Frankismo garaiko eskolan, euskaraz hitz egitea guztiz debekatuta zegoen eta zigor gogorrak pairatzen zituzten euskaraz hitz egiten zuten Igeldoko ikasleek: eraztunaren trikimailua, erregelaren zigorra, eta abar. Espainiako bandera zintzilik egon zen urte askoan eskola zaharrean. 1938ko martxoaren 9an ikuskaritza probintzialak emandako agindu baten ondorioz, egunero bandera igo eta jaitsi egin behar izaten zen eta, hori egiten zen bitartean, haurrek ‘Cara al sol’ eseserki frankista abestu behar izaten zuten. Aurretik, XIX. mende hasieran, Manuel de Arregi bikarioaren ekimenez sortu zen Igeldoko lehen eskola. Apaizaren esanetan, premia handia zegoen, 12 pertsonak bakarrik baitzekiten irakurtzen eta sinatzen Igeldon eskola jarri aurretik.
PROYECTO DE REFORMA EN LAS ESCUELAS DE IGUELDO
-- ---0 ,-
.Bscala,de.fftJO.
A.lx.ad,o_
Eskola zaharra.
1 Bernardo Odriozola. 2 Maite Rada. 3 Jose Mari Odriozola. 4 Patxiku Olasagasti. 5 Jose Mari Iraola. 6 Sor Ber- nardita. 7 Sabino Iraola. 8 Jose Mari Mitxelena. 9 Itziar Martiarena. 10 Arantza Zendoia. 11 Juan Luis Kruz. 12 Juan Jose Barrondo. 13 Begoña Carbonares. 14 Zelestino Illarramendi. 15 Mari Jose Ugarte. 16 Juan Mitxelena. 17 Maite Goikoetxea. 18 Itziar Lizarazu. 19 Migel Anjel Olasagasti. 20 Isabel Martikorena. 21 Lourdes Martikorena. 22 Jabier Etxebeste. 23 Iñaki Ugarte. 24 Iñaki Zendoia. 25 Juan Mari Enbil. 26 Luis Mari Barrondo.
1958. urtea. Igeldoko eskola.
Eskolako neskatilak Luisa Gurrutxaga maistrarekin.
Eskolako haurrak.
Igeldoko eskolako argazkia.
1960. urtea. Eskola zaharreko arkupeetan. 1 Lourdes Arrillaga. 2 Isabel Olasagasti. 3 Koro Martikorena. 4 Mari
Karmen Etxebeste. 5 Juani Illarramendi. 6 Mari Karmen. 7 Arantxa Arruti. 8 Martikorena. 9 Mari Karmen
Olasagasti. 10 Mari Karmen Alberdi. 11 Arantxa Olasagasti. 12 Mari Karmen. 13 Elena Izagirre. 14 Malen Martikorena. 15 Mertxe Etxebeste. 16 Maria Ines Mitxelena. 17 Mari Karmen Mitxelena. 18 Maria Anjeles Landa. 19 Maite Etxabe. 20 Mari Jose Etxabe. 21 Mari Jose Ugarte. 22 Fernando Martiarena. 23 Maria Jesus Goikoetxea. 24 Nekane Etxebeste. 25 Koro Zubizarreta. 26 Begoña Zubizarreta. 27 Rosa Mari Oliden. 28 Kontxi Lizarazu.
1 Maite Martikorena Olasagasti. 2 Anparo Martikorena Olasagasti.
1972. urtea. Igeldoko eskolako haurrak.
1 Lourdes Artano. 2 Lourdes Ugarte. 3 Arantxa Iturrioz. 4 Otilia maistra. 5 Maria Jesus Goikoetxea. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Maria Reyes Copete. 8 Lourdes Segurola. 9 Kontxi Lizarazu. 10 Izaskun Etxabe. 11 Kristina Etxabe. 12 Kontxi Olasagasti. 13 Miren Iraola. 14 Mari Karmen Matxain. 15 Maria Antonia Erauntzetamurgil. 16 Lourdes Martikorena. 17 Arantxa Zendoia.18 Izaskun Etxebeste. 19 Nekane Balerdi. 20 Maria Anjeles Goikoetxea. 21 Miren Jone Oiarbide. 22 Fuensantica. 23 Josefina Erauntzetamurgil. 24 Maite Goikoetxea. 25 Maria Milagros Erauntzetamurgil. 26 Itziar Lizarazu. 27 Maria Jesus Camino Diez. 28 Kontxi Zinkunegi. 29 Mari Jose Zinkunegi. 30 Isabel Martikorena.
1962. urtea. 1 Juanita Illarramendi. 2 Mari Karmen Etxebeste. 3 Arantza Arruti. 4 Pepita Errazkin. 5 Koro Martikorena. 6 Mertxe Etxebeste. 7 Anparo Enbil. 8 Maria Dolores Arrillaga.
1 Jose Antonio Martiarena. 2 Jose Mari Errazkin. 3 Jose Antonio Martikorena. 4 Iñaki Goikoetxea. 5 Don Karmelo Eskisabel. 6 Anjel Martikorena. 7 Iñaki Etxebeste. 8 Pedro Artano. 9 Jesus Mitxelena. 10 Mariano Uranga. 11 Jose Mari Izagirre. 12 Jose Antonio Olasagasti. 13 Jose Antonio Arrillaga. 14 Jose Manuel Oiarbide. 15 Jose Mari Iraola. 16 Jose Mari Goikoetxea. 17 Manuel Enbil. 18 Jose Manuel Segurola. 19 Anjel Etxebeste. 20 Tomas Enbil. 21 Juantxo Dorronsoro. 22 Bittor Etxebeste. 23 Jose Migel Arruti. 24 Bentakoa. 25 Jose Etxebeste. 26 Agustin Etxebeste.
1 Pepita Zubillaga. 2 Arantza Arruti. 3 Mari Karmen Etxebeste. 4 Maria Luisa Izagirre. 5 Koro Martikorena. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Pepita Errazkin. 8 Amalia Mujika. 9 Anjelines Garcia. 10 Maria Anjeles Iraola. 11 Maria Anjeles Landa. 12 Begoña Zubizarreta.
1963. urtea. Eskolako haurren argazkia.
1969. urtea. Igeldoko eskolako
haurrak.
Eskolako haurren argazkia.
Donostiako Marianistetan ikasi zuen Jose Manuel Iraola Garinek Bigarren Mundu-Gerran (1941-1943) parte hartu zuen `Dibisio Urdinarekin´ Errusiaraino joan zen Sobiet Batasunaren aurka borrokatzera eta bertan hil zen.
1 Mari Karmen Alberdi. 2 Anjelines Garcia.
3 Anparo San Sebastian. 4 Miren Ugarte Huegun.
5 Elena Izagirre. 6 Arantxa Olasagasti. 7 Loli Izagirre.
8 Karmen Garcia.
1980. urtea. 1 Ainara Lizarazu. 2 Iker Dorronsoro. 3 Nerea Zinkunegi. 4 Iñigo Gorostidi. 5 Anjel Altuna.
6 Maider Goikoetxea. 7 Urko Artano. 8 Gurutze Dorronsoro. 9 Iker Artano.
Eskolako haurren argazkia.
1 Miren Ugarte. 2 Begoña Olasagasti. 3 Kontxi Lizarazu. 4 Maria Anjeles Iraola. 5 Maria Anjeles Landa.
6 Mari Karmen Olasagasti. 7 Maria Jesus Olasagasti. 8 Rosa Mari Izagirre. 9 Lourdes Artano. 10 Isabel Ijurko. 11 Maria Luisa Mitxelena. 12 Malen Martikorena. 13 Mari Karmen Etxebeste. 14 Arantxa Olasagasti.
15 Arantxa Iturrioz. 16 Maria Reyes Copete. 17 Lourdes Rada. 18 Lourdes Ugarte. 19 Miren Iraola.
20 Koro Zubizarreta.
1 Jose Antonio Martiarena. 2 Agustin Etxebeste. 3 Manuel Etxebeste. 4 Jose Antonio Arrillaga. 5 Pedro Artano. 6 Jose Antonio Mujika. 7 Jose Etxebeste. 8 Jose Manuel Oiarbide. 9 Anjel Etxebeste. 10 Ramon Izko. 11 Bittor Etxebeste. 12 Jesus Ugarte. 13 Juantxo Dorronsoro. 14 Jose Manuel Segurola. 15 Jabier Goikoetxea. 16 Manuel Enbil. 17 Abelino Del Hoyo. 18 Tomas Enbil. 19 Txomin Alkorta. 20 Pedro Alkorta. 21 Ignazio Etxebeste. 22 Felipe Dorronsoro. 23 Jose Mari Etxebeste. 24 Josetxo Olasagasti. 25 Nikolas Izagirre. 26 Agustin Olasagasti. 27 Jose Anjel Zendoia. 28 Jabier Iraola.
Josetxo Lizarazu Ugarte.
Gerra eta soldaduska 936tik 1939ra iraun zuen gerra zibilak sufrikario handia sortu zuen Igeldon. Altxamendu militarra, estatu kolpea, 1936ko uztailaren 17an eman eta gero, Ondarretako kartzelaren inguruan erailketak eta fusilatzeak hasi ziren, desagertutako jendea ahaztu gabe. Irailaren 13an sartu ziren erreketeak Donostian eta hurrengo egunean igo ziren Igeldora Mendizorrotz hartzeko asmoz. Soldaduak nonahi, tiroketak, bonbak, esku-granaden hotsak… gerrak heriotza eta beldurra ekarri zuen Igeldora. Gerra ondoren, bertako herritar gehientsuenak abertzaleak eta errepublikarrak izanik, gerra galdu izanaren ondorioak (gosea, zapalkuntza, jazarpena eta abar) nozitu behar izan zituzten frankismoan.
Gerra piztu eta erreketeak Donostiara iritsi aurretik, Igeldoko errepublikarrak guardia egiten aritu ziren egun askoan Gudamendiko bidegurutzean. Zaintzaile lanetan aritu ziren Ramon Iraola Garin, Pedro Maria Kalparsoro Aristegieta, Teofilo Gurrutxaga Arriño, Jose Heredero Pinela, Jose Arrillaga Aiestaran, Ignazio San Sebastian Aierdi, Ramon Balerdi Azpillaga, Frantzizko Enbil Arruti, Jose Migel Arzelus Iraola eta Jose Joakin Lizarazu Zubeldia.
Erreketeek, Mendizorrotzera zihoazela, geldialdia egin zuten Igeldoko plazan Italiatik jasotako tanke txiki berria erakusteko. Erabat oilartuta zeharkatu zuten herria, harroputz. Gerra zibilaren lehen urtea zen.
Irailaren 13an sartu ziren erreketeak Donostian eta egun berean tropa ugari igo zen Igeldora bost tanke txikiz hornituta. Lotarako herri inguruko eraikin eta etxeetara sartu ziren: sindikatura, eliz- zimitoriora, Arrillaga-Enean zegoen batzokira, zentro errepublikarrera, eskolara, Benta Alegrera, Lizarretara eta abar. Sakristaunekoek ondo gogoan dute etxeko gela zein bazter guztiak, baita eskailerak ere, soldatuz josita zeudela eta jatena ere kendu zietela.
Arratzain eta Mendizorrotzeko tonto- rra errepublikaren aldeko tropa gutxi batzuen menpe zeuden eta horiek hartzeko asmoz abiatu ziren erreketeak irailaren 14ko eguerdian. Hasiera ba- tean, Belabietako pinudian izkutatu zi- tuzten erasorako bateriak. Ondoren, bi konpainiak banandu egin ziren: Ruizek zuzentzen zuen konpainiak, Egioletatik barrena, Arratzain aldera jo zuen; eta “Gerrako egun txarrenetan jende asko ezkutatu zen arroketan eta harkaitz azpietan. Arrizulo eta Gorrieneko hiru familiak Arrizuloko basoko harri handi baten azpian gordeta egin zituzten hainbat egun, zintzilik zeuden sagu zaharrez inguratuta”. Gorospek zuzendutakoak Mendizorrotzerantz. Tanke txikiek, Mendizorrotzeko muinotik 100 bat metrora iritsita, tiro egin eta bete-betean asmatu zuten gotorleku barruko soldadu gehienak aka- batuz. Hala ere, Gorospe tenientea batailan larri zauritu eta hurrengo egunean hil zen. Bestalde, Ruizen konpainiak arazoak izan zituen Egioleta parean kamioiak lokatzetan harrapatuta geratu ziren eta. Kamioiak ateratzeko Biorreta Txikira igo eta hango behi pare batekin atera zituzten. Ustekabea konponduta, aurrera egin eta Arratzain mendean hartu zuten. Hurrengo egunean,
irailaren 15ean, Bilboko “El Nervion” egunkariak erreketeen garaipenari garrantzi handia eman zion: “Se ha tomado la posición de Mendizorrotz, de gran importancia estratégica”.
Gerrako egun txarrenetan jende asko ezkutatu zen arroketan eta harkaitz azpietan. Arrizulo eta Gorrieneko hiru familiak Arrizuloko basoko harri handi baten azpian gordeta egin zituzten hainbat egun, zintzilik zeuden sagu zaharrez inguratuta. Lizarazu- Garmendia sendia izan zen horietako bat: Mañuk hilabete gutxi batzuk besterik ez zituen eta Pedro Mari anaiak 8 urte. Pedro Marik gogoratzen zuen Mariano Fernandez mutua zen eta, eskuarekin keinu bat egin zuelakoan atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman eta bertan hil zuten. Konzepzion Balerdi Martikorena ere fusilatu egin zuten, hilabete preso egin eta gero; eta Jose Heredero Pineda etxetik eraman eta Zubieta-Usurbil inguruan hil zuten. egun haietan bizitutakoa: “Soinu ikaragarria ateratzen zuten bi aeroplanori harkaitzaren azpitik begira jarri ginen. Bi abioi horiek elkarri tiroka ikusi genituen. Ondoren, abaila ederrean, Getaria aldera jo zuten eta itsasoan zihoan itsasontzi bati bi bonba bota zizkion haietako batek”. Marabietan bizi izan zen Zelestino Segurola Billagaraik ere ondo gogoan zituen Cervera gerraontziaren kanoikadak “Altutik botatzen zituen tiroak, Hernani aldera edo. Soinua aditzen
Arrizulo eta Gorrieneko hiru familia Arrizuloko basoko harri handi honen-azpian gordeta egin zituzten hainbat egun.
genuen baina horretara jarrita geunden eta lasai aritzen ginen baratzean, konfiatuta, ez baikenuen uste gure aurka tiro egingo zuenik”. Amezti Behekoako Joxepa Arrillagak ere ez zituen ahaztuta Cervera barkuaren kanoikadak eta beraiek ibiltzen zituzten lursailetan itsasontzitik botatako kainoikada batek izugarrizko zuloa egin zuela gogoan zuen. Bordaberriko Rosi Azurza Insaustik begietan zituen Mendizorrotzetik botatakoak “Etxe atzeraino jaurtitzen zituzten, Gudamendi aldera ere bai. Ez zituzten etxeak harrapatu baina beti beldurrez izaten ginen”.
Igeldoko zenbait gaztek gerran parte hartu behar izan zuten halabeharrez. Pedro Kalparsorok ez, bere borondatez joan zen. Igeldon jaio eta Amasara joan zen eta 14 urte zituela etxetik alde egin eta Igeldora etorri zen oinez. Benta Alegren jarri zen bizitzen eta gerra iritsi zenean errepublikarren armadan sartu zen. Kantabrian atxilotu eta Santoñako kartzelan preso sartu zuten. Egunero presoak fusilatzen zituztenez, bere burua eskaini zuen Extremaduran eta Andaluzian gatibu lanak egiteko, trenbidea eraikitzen. 1944an itzuli zen etxera baina berehala Kataluniako Aran Bailarara joan zen lanera eta hango mendi gerrillariei, makiei, sarritan lagundu zien.
Biorreta Txikiko Antonio Etxebeste eta Biorretako Jose Antonio Zubeldia elkarrekin izan ziren Ebroko batailan. Antonio Terueleko lubaki batean, erriflea eskuetan zuela, hil zen, izoztuta, 26 gradu zero azpitik jasan eta gero. Jose Antoniok zorte gehiago izan zuen, lubakian zegoela komandantea hurbildu eta burumakur ikusten
zuela esan zion. Jose Antoniok hankan azkura zuela erantzun eta mando gainean atera zuten handik. Bota kentzen hasi zitzaionean botarekin batera hankeko hatzak atera zizkion, jelatuta zituen eta. Orduz gero, ‘hanka motxa’ goitizenarekin geratu zen betirako.
Gerra hasierako tiro eta bonba hotsak desagertu arren, jazarpenak eta salaketak bizirik zirauten. Alejandro Martiarena guarda, On Basilio Iraizoz apaiza eta Alejandro Alberdi Lizarreta maisua salatu egin zituzten abertzaleak zirelako. 1931 arte mediku militarra izandako Ubaldo Gastaminzak eta bere emazte Teresitak apaiza eta
Pedro Galparsororen gudari txartela. maisua lagundu zituzten beren Donostiako etxean ezkutatuz hainbat egunez. Beste batean senar- emazte horiek Etxe Nagusiko Gregori Iraola lagundu zuten. Teresitak Gregori frankisten kamioi urdin batean zeramatela ikusi eta horren berri eman zion senarrari. Ondarretako kartzelan eduki zuten preso Gregori denboraldi batez, baina Gastaminzaren bitartekaritzari esker bizirik atera zen. Ez zuen zorte bera izan Mariano Fernandez ‘mutua’k. Eskuarekin keinu bat egin zuelakoan atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman eta bertan hil zuten. Egun berean, ‘Eulalia Enea’ zaintzen zuten Buenaventura Cruz eta Anselma Polles senar-emazteak ere Ondarretako presondegira eraman zituzten. Hauek hainbat hilabete egin zituzten preso eta libre geratutakoan Donostiatik 20 kilometrora bizitzera zigortu zituztenez, Irunera joan ziren bizitzera. Concepcion Balerdi Martikorena ere fusilatu egin zuten, kartzelan hilabete egin eta gero; eta Jose Heredero Pineda etxetik eraman eta Zubieta-Usurbil inguruan hil zuten. Gerran hildako hainbat igeldoar etxera ekarri eta bertako kanposantuan lur eman zieten. Horren aurretik, gorputzak garbitu, txukundu eta prestatu egiten zituzten. Lan gogor horretan aritu ziren Kontxita Lertxundi eta beste bi emakume.
Jose Antonio Zubeldia. 1938ko gau batean Pako Calonge Olaizola atxilotu zuten. Pakoenean lo zirela, separatista eta antzeko oihuak entzun zituzten kanpoan eta berehala hainbat gizon etxera sartu eta eraman egin zuten. Handik gutxira bi tiro entzun eta Pako hil zutela pentsatu zuten, baina hildakoa ez zen Pako, bere buruaz beste egindako militar bat baizik. Pako Ondarretako kartzelara eraman zuten eta denboraldi bat han egin zuen. Enkarni Arbelaitz, Maddi Iraola Garin eta Ramon Balerdi ‘gorriak’ ere atxilotu zituzten. Alejandro Alberdi Lizarretak
Balerdiren aldeko zinpeko adierazpena egin zuelako libratu zuten kartzelatik. Izugarri eskertu zion Balerdik elizako organistari egindakoa, gerra aurretik gorrien eta abertzale elizkoien arteko ika-mika ugari izan zen eta: Egun batean gorriak, Balerdi tartean zela, mezetara sartu eta pistola eskuetan zutela, elizatik atera zuten jendea. Riegoren ereserki herrikoia ere behin baino gehiagotan kantatzen zuten: “Si los curas y frailes supieran la paliza que les van a dar, subirían al coro cantando: libertad, libertad, libertad”.
Gerra bukatu orduko, espainiar banderak etxean jarri behar izan zituztela gogoratzen zuen
Aristondoko Benantzia Iraola Arrutik. “Etxeko ganbaretan makila jarri eta Espainiako bandera zintzilik jarri behar izan genuen, astoaren otarrean ere bai, berokien botoietan eta abar”.
Pako Calonge Olaizola, Alejandro Alberdi Lizarreta eta 1938tik 1940ra Igeldoko auzo-alkate izandako Felix Isasa Rekalderi espedientea ireki zieten 1940ko hamarkadaren hasieran, erantzukizun politikoengatik. Horrela jasota dago 1942ko irailaren 10ean argitaratutako Estatuko Aldizkari Ofizialean. Alejandro Alberdi Lizarreta 18 hilabetez zigortu zuten soldata eta maisu-lanposturik gabe. Alejandro Martiarena guardak zigor handiagoa jaso zuen, Igeldoko guarda-lanpostua betirako galdu baitzuen eta Zumaiara bidali zuten.
Omenaldiko lorea. ‘Espainia, Espainia etorri da’. Felix Isasa ez zen Igeldoko abertzale eta errepublikazaleen konfiantzazkoa, alderantziz, kontrako ideologia zuela uste zuten eta espediente horrek ez zuen jendearen iritzia aldatu, itxurak egiteko espedientea izan zela uste baitzen. Arrillaga Eneako On Pedro Gurrutxaga apaiza ere ‘bando nazionala’ren aldekoa zen eta militarrek Igeldo hartu zutenean poza agertu zuen etxeko balkoitik oihukatuz 1943. urteko egun batean Jose Mari Izagirre, Juanito Izagirre eta Pako Calonge Lizarazu Lasartera joan ziren zaldi-lasterketak ikustera. Etxerako bueltan, Otondo etxearen ingurua guardia zibilez beteta aurkitu zuten. Eraikin horretan militarren telefonoa zegoen eta norbaitek kablea moztu eta konexio gabe utzi zuen. Guardia Zibilak pare bat egun egin zituen errudun bila etxe inguruan, komandantea buru zela, erruduna harrapatu eta fusilatuko zutela mehatxatuz. Abertzaleen aurkako jazarpenak XX. mende erditik aurrera ere jarraitu zuen. 1945ean Igeldora iritsi zen Fabian Loidi apaiz abertzale eta euskaltzaleak 1950 eta 60ko hamarkadetan legez kanpoko argitalpenak eta liburuak argitaratzen eta banatzen lagundu zuen. Frankismoaren aurkako propaganda banatzeko sare bateko kide izan zen, Luis Goia, Andres Plazaola, Jose Mari Unanue eta Rikardo Arregirekin batera. Horrela, legez kontrako elkartze eta propaganda egitea leporatu zion Bake Egoerako Auzitegiak, TOP ezagunak, 1964an. 236 zenbakia duen sumarioan azaltzen dira zehaztasun osoz Loidi apaizaren aurkako akusazioak. Loidik harreman estua izan zuen EAJko agintariekin eta hori agerian geratu zen 1960ko martxoaren 28an, Donibane Lohitzunen, Jose Antonio Agirre lehendakariaren hileta elizkizunean parte hartu baitzuen.
Bitxori Zamorak ere ez zuen ahaztuta poliziaren miaketa batean bizi izandako estualdia. “Etxeko kutxa handi bat ireki zuten eta gordeta genuen Sabino Aranaren koadroa atera eta begira jarri ziren. Zorionez ez zuten ezagutu, bestela batek daki zer gertatuko zen”. Gerra-irabazleen inpunitatea erabatekoa zen. Guardia Zibilek etxeetara sartu eta goitik beherako
miaketak egiten zituzten, ahal zutena harrapatuz: dirua, jatena eta abar. Biorreta Txikikoei ukuilutik zuten txekorrik ederrena kendu zietela ikusita, igeldoarrak jana izkutatzen hasi ziren. Pako Calongek zulo batean gordetzen zituen jatekoak, Biorretakoek mendian egindako zulo batean eta Leku Ederreko Balentin Zamorak tabernan irabazitako zilarrezko txanponak eltze batean sartu eta Goloso mendian ezkutatu zituen lurrazpian. Ez zuen ondoegi ezkutatuko, Igeldoko parrandazale batek eltzea aurkitu eta diru guztia gastatu baitzuen neskatan, jendea afaltzera gonbidatuz eta soinujole bat ekarriz Leku Ederrera. Miseria eta gosea ere berekin ekarri zituen gerrak. Manuela Berridik, Biorreta Txikiko Antonio Etxebesteren alargunak, gerra ondorena gogorra izan zuen. Manuelak estatuaren dirulaguntza txiki bat jasotzeko eskubidea zuen alarguna zelako eta hilero, alarguntza-kartila eskuan zuela, Donostiako Katalunia plazara joan behar izaten zuen hura sinatzera. Gerra ondorenean jateko errazionamendua iritsi zen, eta kartila bakarra zegoen familiako. Aristondon, esaterako, ez zuten oliorik eta haren ordez esnegaina erabiltzen zuten. Denboraldi batez, errotak itxi egin zituztenez, etxean mailuarekin jo behar izan zuten artoa. Amezti Behekoako Joxepa Arrillagaren esanetan, gosea asetzeko txerriei ematen zitzaizkien antalaporruen patatak sutan erre, zuritu eta jan egiten zituzten. Bestelakoan, eskasia garaian, etxe gehienetan, taloak eta morokilak ziren ‘eguneroko ogia’. Eskasiari aurre egiteko, estraperloa ugaritu egin zen eta Fabian Loidi apaiza aditu eta aritu izan zen horretan. Pedro Mari Lizarazu 1946an, Zugarramurdin soldaduskan zegoela, kontrabandoan aritu zen pattarra eta ardoa Iparraldera eramanez eta olioa ekarriz. Fraide batek egiten zituen bitartekaritza lanak, Loidiren laguntzarekin, Iparraldetik ekarritako produktuak Donostian saltzeko. Igeldoko apaizak, bestalde, herriko 14 urteko gaztetxoak Orioko erzillatarren etxera eramaten zituen, Borda baserriko astoa hartuta. Han olioa eta irinarekin astoa kargatuta, haurrak Igeldora bide batetik itzultzen ziren bitartean, Fabian beste batetik abiatzen zen, guardia zibilek susmo txarrik har ez zezaten.
Jose Heredero Pinela. 1936an hila. Usurbilgo omenaldia.
GERRAN EDO FUSILATUTA HILDAKO IGELDOARRAK
• Jose Mari Azurza Usategi: (Arkaitzagakoa) Austriako Mauthausen-en hil zuten, nazien konzentrazio eremuan, 33 urterekin (1941/10/28). Desagertua. • Migel Balerdi Lizaso: (Agitikoa). Dibisio Urdinean joan zen Errusiara. Han hil zutela uste da, ez zen itzuli eta. • Kontzepzion Balerdi Martikorena: Kartzelan egon eta gero, fusilatu egin zuten, 57 urterekin (1936/11/01). Desagertua. • Patxi Enbil Arruti (Arretxekoa). Langile batailoi batean hil zen Zaragozan, 20 urterekin (1938/11/14). Gerora, Erorien Haranera (Valle de los Caidos) lekualdatu zuten. • Juan Ezeiza Elizegi: Badajozen hil zuten. 26 urterekin (1937/07/13). Bertan lurperatua. • Antonio Etxebeste Berridi: (Biorreta Txikikoa). Katalunian hil zuten 20 urterekin (1938/09/10). Igeldon lur eman zioten. • Mariano Fernandez: Donostian hil zuten. • Lorenzo Gomendio Izagirre: (Egioleta Txikikoa). Caceresen hil zuten (1937/06/09). Bertan lurperatua. • Jose Heredero Pinela: Irubiden fusilatu zuten, Usurbilgo sarreran, 33 urterekin (1936/10/03). Irubiden bertan lurperatu zuten. • Jose Manuel Iraola Garin: Errusian hil zen 1942ko apirilaren 5ean bonbardaketa baten ondorioz. • Jose Kruz: Cadizko El Puerto de Santa Mariako kartzelan preso egon zen. 1937an fusilatu zuten. • Juan Bautista Lizarralde Berridi: (Ekogorkoa). Zaragozan hil zuten 21 urterekin (1938/03/26). Igeldon lur eman zioten. • Jose Mari Martiarena Zendoia. • Frantzisko Maria Martikorena Azpillaga: Tarragonan hil zuten 20 urterekin (1938/09/11). Igeldon lur eman zioten.
- Jose Mitxelena Mendizabal: (Tolaretxekoa). Teruelen hil zuten 25 urterekin (1938/03/27). Desagertua.
• Pedro Mari Mitxelena Mendizabal: (Ganbo). Huescan hil zuten (1937/10/11). Desagertua. • Jose Matxain: (Balda Berrikoa). Gerra Zibilean hil zutela uste da, ez zen itzuli eta.
GERRAN IBILITAKO IGELDOARRAK (TESTUAN AIPATU GABEAK)
◦ Pedro Galparsoro. ◦ Balentin Arrillaga. ◦ Hilario Arrillaga. ◦ Antonio Dorronsoro. ◦ Pedro Dorronsoro. ◦ Joxe Uranga. ◦ Ramon Balerdi. ◦ Ramon Iraola Garin. ◦ Joxe Arrillaga Enbil. ◦ Jose Antonio Segurola. ◦ Teofilo Gurrutxaga. ◦ Manuel Enbil. ◦ Juanito Iradi. • Ignazio San Sebastian. • Manuel San Sebastian. • Tomas Martikorena. • Alejandro Azurza. • Luis Iraola Martiarena. • Nikolas Martikorena Idiakez. • Jose Manuel Arbelaitz Iraola. • Luis Arrillaga Aiestaran. • Joxe Arrillaga Aiestaran. • Jose Joakin Lizarazu Zubeldia. • Tomas Zubeldia. • Joxe Insausti Gantzarain. • Anjel Insausti Gantzarain.
Jose Manuel Iraola Garinek Dibisio Urdinean izena eman zuen Sobiet Batasunaren aurka aritzeko Bigarren Mundu Gerran (1941-1943). 1942ko apirilaren 4an bera zegoen etxea bonbardatu eta larri zauritu zuten. Handik atera eta Grigorovoko erietxera eraman arren, hurrengo egunean, api- rilaren 5ean, hil zen. Muñoz Grandes jeneralak gutuna idatzi zion Iraola sendiari heriotzaren berri emateko. Garaiko prentsak ere jaso zuen gertatutakoa.
Agitiko Migel Mari Balerdi Lizaso. Pedro Alkorta, Marokon soldaduskan. Franco bere komandantea izan zen.
Bilbon: 1 Pedro Galparsoro. 2 Ignazio San Sebastian. 3 Ramon Balerdi.
1 Alejandro Azurza Insausti. Gerra garaian.
Jose Manuel Iraola Garin, soldado horietako bat da. ‘Division azul’ ekin soldadu joan zen Errusiara eta bertan hil zen.
Patxi Martikorena Azpillaga. Gerran hila. Jose Lorenzo Gomendio. Gerran hila.
Balentin eta Hilario Arrillaga Mendiguren.
Erreketeen konpainia, Mendizorrotz gainean 1936an. Argazkia ateratako egunean bonbardake- tak etengabeak ziren Igeldon eta inguruan. Gorospe abizeneko teniente erreketea, Igeldoko plazan. Bere atzean, erreketeen esku geratu zen Igeldoko zentro errepublikarraren egoitza ikus daiteke. Argazki hau atera eta hurrengo egunean hil zen tenientea.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 9: Ondarretako kartzela.
1 Antonio Zinkunegi Alkorta.
Soldaduskan: 1 Jose Manuel Martikorena. 1966. urtea. Bittor Uranga Iraola (Sidi Ifnin) soldaduskan bertako jantziaz.
Agustin Etxebeste Etxabe, Saharan. 1 Tomas Martikorena.
Raguan anaiak soldadu erreketeak zintzarria bustiz Benta Alegre ondoan. 1936an Benta Alegre taberna zen eta han beteko zuten zahatoa ardoz.
1 Joxe Uranga Iraola. Alejandro Etxebeste Bengoetxea.
Patxi Iraola Esnal. Joxe Etxabe Arruti.
Martin Arrillaga. Jose Kruz Calonge Lizarazu.
Luis Arrillaga Etxebeste. Joxe Azurza Martikorena.
Gerra zibilak iraun zuen bitartean, seme-alabarik ez zuten 17-35 urte bitarteko emakumeak Falan- gearen Emakumezkoen Saileko Gizarte Zerbitzuan lan egitera behartu zituzten. Erakunde milita- rretan, gizarte laguntza zentroetan edota ospitaletan lan egin behar zuten sei hilabetez. Pilar Iraola Garin 1938ko irailaren 1etik 1939ko martxora arte aritu zen. Kartilla barruko zigiluek egiaztatzen dute lanaldia.
Gerra garaiko argazkiak.
Gerra garaiko argazkiak.
Gudamendi udamendi edo Gulamendiko (dokumentu zaharretan toponimo hori ageri da) lursailetan zuhaitz mintegi bat zuen Fausto Gaiztarro Arana arkitektoak. 1933an, baina, lursail horietan tiro zelaia eraikitzea erabaki zuen Munduko Usakume-Tiro Txapelketa antolatzeko asmoz. Esan eta izan, ametsa egi bihurtu zen eta urte horretan munduko eskopeta onenak Igeldon izan ziren. Munduko Usakume-Tiro Txapelketa gehiago jokatu zitezen, tiro zelaia handitzen eta garatzen joan ziren: horrela 1954an hotela eraiki zen eta urte berean Munduko Usakume-Tiro Txapelketa Gudamendin jokatu zen. Kirol instalazioa handitzen jarraitu zuten eta 1968an bigarren tiro- zelaia eraiki zen. Hurrengo urtean, 1969an, Munduko Plater-Tiro Txapelketa bertan egin zen. Gudamendik hirugarren Munduko Usakume-Tiro Txapelketa 1972an hartu zuen eta hirugarren kantxa eraiki zuen urte horretarako. Usakume Tiro Elkartearen eta igeldoarren arteko harremana estua izan zen. Gudamendiren sorreratik tiro-zelaia itxi arte, hots, 1933tik 1992ra arte, igeldoarrak aritu ziren lanean kantxa gainean eta azpian.
Gudamendi garaiko goi mailako gizarte eta kirol bizitzaren adierazle nagusietakoa zen. 1933an antolatu zuen lehendabiziko tiro txapelketak 375.000 pezeta banatu zituen sarietan eta hasiera hartatik Igeldoko tiro-zelaia noblezia eta aberats jendearen biltoki bihurtu zen. Gudamendik urrezko lau hamarkada bizi izan zituen, eta orduko tiratzaile onenak (Cerroko bizkondea edota Torrubiako eta Tebako kondeak, Sarasketa, Aranzabal, Heriz eta abar) sarritan etortzen ziren Gudamendira.
1972ko Munduko Usakume-Tiro Txapelketan 800 tiratzaile baino gehiagok parte hartu zuen. Autobus bereziak jarri ziren eta kotxeentzako ezohiko aparkalekuak egokitu arren, kotxeak aldapan ere aparkatu behar izan zituzten. Ospe handia izateaz gain, diru- iturri garrantzitsua zen garaiko Donostiarentzat, eliteko turismoa erakartzen baitzuen. 1970eko hamarkadan egunkari batean azaldutako titularrak ondo baino hobeto adierazten du Gudamendik jende diruduna erakartzeko zuen ahalmena: “Eskopeta bat nahiago ingelesez betetako autobusa baino”. 1972ko Munduko Usakume-Tiro Txapelketan 800 tiratzaile baino gehiagok parte hartu zuen eta igeldoar askok gogoan du zenbaterainoko jendetza gerturatu zen. Autobus bereziak jarri ziren eta kotxeentzako ezohiko aparkalekuak egokitu arren, kotxeak aldapan ere aparkatu behar izan zituzten. Dirua ere erruz jokatzen zen Gudamendin. Kantxan usakumeari tiro egiteko prest zegoen tiratzaileak usakumea akabatuko zuen ala ez apustu egiten zuten atsedenean begira zeuden gainerako tiratzaileek. Usakume bakoitzeko eskukada billete jokatzen zuten, jendaurrean, zalapartaka eta handikeriaz sarritan. Horrez gain, zenbait urtez kasinoa ere egon zen Gudamendin eta han ere dirutza jokatzen zen. Urteetan abuztuko, Aste Nagusiko, tiraldiak izan ziren garrantzitsuenak. Bi aste irauten zuten eta ospe handiko tiratzaileak etortzen ziren. Urtean zehar, larunbat arratsaldeetan eta egun jakinetan antolatu ohi ziren tiraldiak.
Emakumea gutxi batzuk tiro txapelketetan parte hartzen zuten.
1980ko hamarkadan, baina, Gudamendiko Tiroaren gainbehera hasi zen eta, elkarteko kideen arteko desadostasunak tarteko, 1992an behin betiko itxi zen Gudamendiko Tiro Eremua.
1 Jose Manuel Martikorena. 2 Iñaki Goikoetxea. 3 Felix Zubeltzu. 4 Zelestino Aranguren. 5 Joxe Dorronsoro. 6 Jose Mari Izagirre. 7 Jesus Mitxelena. 8 Manuel Etxebeste. 1954an Gudamendi hotela eraikitzeko hainbat igeldoar aritu zen lanean. Aipatzekoa da Borda Berriko Alejandro Azurza ‘Pintxe’ obrarako ura eramanez hasi zela lanean gaztetan eta mantenu zein arduradun lanetan jarraitu zuela Gudamendin erretiroa hartu arte. Ez ziren bertan lan egin zuten igeldoar bakarrak, igeldoarrek Gudamendiko Usakume-Tiroaren hastapenetik lan egin baitzuten bertan. Gudamendi zabalik egon zen urteetan gaiztarrotarrek eta igeldoarrek adostutako ahozko akordioa errespetatu zen Igeldoarrek lan egingo zutela Usakume Tiroan. Usakumeak prestatu Bina lagun aritzen ziren usakumeak kaioletan sartzen. Erreleboka egiten zuten lan. Goizean usategitik usakumeak hartu eta kaiola txikietan banatuta jartzen zituzten. Arratsaldean, tiraldian zehar, kaiola bakoitza usakume banarekin betetzen joaten ziren. Kantxa bakoitzak bost kaiola zituen.
Fonoa eta kaiola jaitsi Fonoa tiratzailearen ahopean jartzen zen mikrofono antzekoa zen. Langile batek eusten zion fonoari eta tiratzaileak oihu egin orduko kantxan zeuden bost kaioletatik bat ausaz zabaltzen zen. Kaiola berriro usakume batekin betetzeko, kaiola kantxa azpira jaitsi behar zen palanka bati eraginda. Lan horietan hiru lagun aritzen ziren kantxako. Korrika egin Tiroz botatako usakumeak biltzen bost bat lagun aritzen
Alejandro Azurza, usoak harrapatzen, kaiolan sartzeko. ziren txandaka kantxa bakoitzean. Korrikalariak usakumea eskutan hartu arte ez zen tiratzailearen jarduna balekoa, beraz, korrikalariek ardura handia zuten eta noiz edo noiz eskupeko galantak jasotzen zituzten. Maletak eraman Tiraldira etortzen zirenei eskopetak, kartutxoak eta tiraldirako materiala kotxetik jaso eta armategira eramaten zizkieten. Bi maletazain aritzen ziren lanbide horretan.
Lanean Igeldoko ehundik gora gizonezko aritu zen Gudamendin. Lanpostua aitarengandik semearengana edota etxeko batengana igarotzen zen. Jarraian jasota daude lanean aritu ziren familien abizenak:
Aiestaran, Aisa, Aristigieta, Arrillaga, Arruti, Balda, Balerdi, Beloki, Calonge, Kruz, Enbil, Errazkin, Escudero, Etxaniz, Etxeberria, Etxebeste, Ijurko, Iraola, Izagirre, Garmendia, Goikoetxea, Huegun, Lizarralde, Martiarena,
Martikorena, Mitxelena, Mendiluze, Mujika, Olasagasti, Ortega, Sagardia, Sierra, Sorondo, Ugarte, Urruzmendi, Zamora, Zendoia, Zubeltzu.
Garbitu eta zerbitzatu
Tiroko instalazioak garbi mantentzeko ardura zuten eta zerbitzari lanetan ere aritzen ziren.
Armategia Igeldoko emakume batek behintzat, Joakina Iraola, armategian lan egin zuen, eskopetak zainduz eta gordez. Kartutxoak saltzeko lekua ere bazen.
Gudamendiko langileak.
Lanean aritutako emakumezkoak
Nati Iraola, Rosi Azurza, Pepi Iradi, Anita Martikorena, Teisa Martikorena, Jesusita Martikorena, Maria Iraola, Mª Carmen Irusta eta Raimunda Txantxotena, besteak beste.
Frontoia eta Bidebietatik ekarritako guarda etxea
Tiraldietako hasierako urteetan, egungo eraikinaren eskuineko aldea besterik ez zegoen. Bertan terraza bat eta frontoia zeuden. Herriko gazte asko joaten zen Gudamendiko frontoira pilotan jokatzera. Oiartzundik etorritako Manuel ‘Moriko’ eta Gregori Etxeberria anai-arrebak bizi ziren bertan. ‘Moriko’ izan zen Gudamendiko tiro instalazioetako guarda. Sona handiko pilotaria zen. Gregori arreba, berriz, sukaldari bikaina zen. Afariak ere ematen zituzten bertan.
Gaurko goiko kantxaren ondoan dagoen etxea Bidebietako guardaren etxebizitza zen. Harrigarria bada ere, etxe hori Bidebietatik Gudamendira ekarri zuen Gaiztarrok, eta Gaiztarro familiarena da gaur egun.
Guarda-etxea. Ur-deposituaren dorrea.
Manuel Etxeberria ‘Moriko’.
1 Natividad Iraola. 2 Joakina Iraola.
Gudamendiko korrikalariak.
Alejandro Azurza Insausti usoa kaiolan sartzen. Atzean Pedro Mari Lizarazu Garmendia.
Gudamendin korrikalariak.
1958/08/28. Gudamendin ‘Donostia San Sebastián Saria’.
1 Jose Antonio Mugika. 2 Martin Sorondo. 3 Jesus Etxebeste. 4 Juanito Ugarte. 5 Mariano Fernandez.
Joxe Iraola Ezeiza usoak jartzen.
1 Matin Sorondo. 2 Alejandro Azurza. 3 Manuel Arruti Enbil.
Gudamendin usoak jasotzen.
1942an Gudamendiko tiro pitxonen usoekin lan egiten zutenak. 1 Gabriel (txanpier). 2 Anjel Zamora. 3 Alejandro Azurza Insausti. 4 Jose Antonio Martiarena. 5 Zelestino Aranguren.
Gudamendi: 1 Jesus Etxebeste. 2 Martin Sorondo Oiarzabal. 3 Jose Antonio Mugika. 4 Jesus Ugarte.
Ezker eskubi: Txomin Ugarte, Jose Antonio Mugika, Joxe Martikorena, Martin Sorondo eta Jesus Etxebeste.
Gudamendin: 1 Josetxo Zamora.
2 Jose Antonio Mujika. 3 Balentin Zamora.
1 Joxe Gabilondo. 2 Juan Jose Olano. 3 Bernardo. 4 Fermin Zinkunegi Urruzmendi.
Joxe Urruzmendi eta Joxe
Gabilondo.
Ezker eskubi: Joxe Dorronsoro, Jose Mari Izagirre, Felix Zubelzu, Jose Mari Mitxelena eta Manuel Etxebeste.
Alejandro Azurza eta Manuel
Etxeberria ‘Moriko’.
Atzean, ezker eskubi: Jabier Sorondo, Juan Jose Aristegieta, Jose Antonio Arrillaga, Jose Mari Izagirre, Jose Manuel Martikorena, eta aurrean Joxe Dorronsoro.
Gudamendin, korrikalariak eta uso jartzaileak. 1 Anjel Irizar Zamora. 2 Balentin Zamora. 3 Joxe Zamora. 4 Jose Antonio Mugika.
Atzean, ezker eskubi: Xabier Martiarena, Jose Antonio Arrillaga, Koldo Lizarralde, Jose Maria Errazkin, Jose Manuel Martikorena, Jesus Mitxelena, Jose Etxebeste, Arburu, Jose Manuel Segurola. Aurrean, ezker eskubi: Jabier Sorondo, Joxe Dorronsoro, Jose Manuel Kopete, Jose Mari Izaguirre, Jose Antonio Olasagasti, Jose Migel Arruti eta Tomas Enbil.
Hainbat herritar abuztuko tiradan.
Harrobiak X. mende erdira arte harrobiak Igeldoko jarduera ekonomiko nagusietako bat izan ziren. Bostehun eta gehiago urte lehenago ere baziren harrobiak Igeldon, haien aipamena egiten baita Espainiako Errege Katolikoen 1498ko agiri batean. Aurretik ere bai, 1141ean Igeldon harrobiak zeudela adierazi baitzuen Nafarroako Gartzia Ramirez erregeak. Donostiako ikur diren Parte Zaharreko eta Erdialdeko eraikinik esanguratsuenak Igeldoko harrobietatik ateratako harriarekin eraiki ziren; besteak beste, Artzain Onaren katedrala, Bretxako merkatua, Foru Aldundiaren jauregia, Victoria Eugenia antzokia, Ondarretako kartzela, Konstituzio plazako udal liburutegia, Prim kaleko eraikinak eta abar luze bat. Igeldoko iparraldea, kostaldea, harrobiz josita zegoen XX. mende hasiera arte. Donostiatik hasi eta Orioraino, nonahi: Tarte horretan 26 harrobi behintzat azaltzen dira dokumentatuta. Horietatik hare-harria ateratzen zen, nagusiki; eta eraikinak, zintarriak eta desterak egiteko erabiltzen zen.
Hare- edo hondar-harrizko harrobietan bi motako harria erauzten zuten: harri bigunak, ‘harberak’, eraikinak egiteko erabiltzen zirenak; eta ‘hargogorrak’, baliatzen zirenak zintarriak, espaloi ertzak, zorroztarriak edo desterak egiteko. Hargogorrek kolore urdina edo berdea izaten zuten.
Bertako gizaseme asko aritzen zen lanean Igeldoko harrobietan, baita kanpotik etorritakoak ere. Salbuespen gisa, emakumezko bat ere aritu omen zen lanean harrobian. Oso lan gogorra, oporrik gabea eta gaizki ordaindua zen: 1930eko hamarkadan, egunean, 8 -13,50 pezeta irabazten zituzten. Hori dela eta, hargin askok harrobiko lana baserrikoarekin uztartu behar izaten zuten bizimodua ateratzeko.
Gorostidiko harrobia. Arkaitz honetatik ateratzen zituzten zintarriak eta espaloi-ertzak.
Gainera, istripu asko gertatzen zen, harginek ez baitzuten inolako babesik izaten, ezta eskularrurik ere. Lan-istripuz hil zenik ere izan zen. Hori gutxi ez, eta harrobian lan egiten zuten gehienak ez ziren 50 urte egitera iristen, silikosiak jota. Hargogorra zen kaltegarriena, harri berdea. Eskariaren arabera egiten zuten lan beti, eta zorrozteko balio zuten harri pieza gehienak Legazpiko Patrizio Etxeberria enpresara bideratzen ziren. Zorroztarri edo destera handi horiek egiteko, egun osoa behar izaten zuten. Txikien kasuan, egunean bizpahiru egiten zituzten. Bestelakoan, XX. mendean, Donostiako Egiako Altuna lantegira eramaten zen harri gehiena. Harginez gain, gurdizainek eta zamaketariek jarduten zuten harrobian. Hasierako urteetan idi-pareak erabiltzen zituzten harria Donostiara edo beste norabait garraiatzeko. Antonio Zendoiaren aitak idiekin Getariaraino joan behar izan zuen inoiz. Gurdian Harrobiko langile gehienak ez ziren 50 urtera iristen, silikosiak jota. Hargogorra zen, harri berdea, kaltegarriena. matxoia (kutxa) jarri eta horren barruan sartzen zituzten harriak. XX. mendean kamioiek idiak ordezkatu zituzten; eta 1940an, kamioiak kargatzeko bi leku egokitu ziren: bata Iturrietan eta bestea Zapatarin. Harrobiko lana zehatza zen oso. Aurrena, pikatxoia erabiliz aztertzen zuten atera beharreko harria.
Ondoren, harpikuarekin, 10 zentimetro oro, zuloak egin eta ziriak sartzen zituzten. Ziriak sartuta, dozena bat kiloko borra edo mailuarekin kolpatzen zuten, harri zatia erori arte. Zenbaitetan, hargogorrarekin batez ere, polbora edo dinamita erabili behar izaten zuten, harria ateratzeko.
Behin aterata, trintxetarekin gastatzen joaten ziren. Beste zenbait tresna ere baliatzen zituzten: punterua, pikatxoia, zintzela, metroa, konpasa edota eskuadra. Ondoren, lana biribiltzeko, mutxarda (bujarda) erabiltzen zuten.
Aipatzekoa da lanerako ez zutela planorik erabiltzen. Neurriak hartzea nahikoa zuten, horrekin abiatzen ziren lanean. Gehienez ere, eskuz egindako txantiloiak baliatzen zituzten.
Harrobien inguruan txabolak zituzten, lan tresnak jaso, arropa aldatu edota
Zinkarriak, espaloi-ertzak.
euritik babesteko. Hotzari aurre
egiteko, su egiten zuten txabola barruan. Otorduak prestatzeko ere balekoak ziren. Aitzurra, kertena kenduta, plantxa gisa jarri sutan, eta haren gainean sardina zaharrak erretzen zituzten.
Egarria asetzeko, iturriak gertu egon arren, nahiago zuten ardoa. XX. mende hasieran, langileentzako ardoa Iriondo saltokitik ekartzen zuten Iturrietaraino, 16 litroko garrafoietan. Langileek goizean garrafoi hutsa utzi eta betea hartzen zuten.
Destera.
IGELDOKO HARROBI AIPAGARRIENAK
1 Gorostidi
Juandegi baserriaren mendebaldean zegoen. Hare-harrizko harrobi handia izan zen. Hare-harri gogorra lortzen zen bertatik, hargogorra, kolore urdin edo berde antzekoa. Espaloietako ertzak, zintarriak eta eskailerak egiteko harri egokia oso. Tamainari dagokionez, Igeldoko bigarren harrobirik handiena zen. Gorostidi baserriko Ezeiza anaiena zen. 1950eko hamarkadaren erdialdera harria ateratzeari utzi zitzaion.
2 Txalin
Gorostidi harrobitik gertu zegoen, 100 bat metrora, Peruserako bidea hartuta. Igeldoko harrobirik handiena izan zen. Bi motatako harria ateratzen zen bertatik: behealdean harri arrunta, eraikinak egiteko; eta goialdean hargogorra, zintarri eta eskailera edo koskak egiteko. Bengoetxe baserriko Arrillaga sendia zen jabea.
3 Belabieta-Azpi
Txalin harrobiaren segidan zegoen. Harrobi handia zen eta bertatik ateratako harria eraikinak egiteko erabiltzen zen. 1932an utzi zitzaion harria ateratzeari. Belabieta baserrikoak ziren jabeak.
Harritako bankadak. Tomas Martikorena Olasagasti. Berri
emailea.
4 Buztinzuri
Belabieta Azpi harrobitik 200 bat metrora zegoen eta haren jarraipena zen. Ondoan, izen bereko baserria zuen. Hargogorra ateratzen zen, zintarri eta eskailerak egiteko egokia. Harrobi txikia zen eta 1945ean itxi zen. Buztinzuri baserriko Lizaso sendia zen jabea.
5 Haitzaundi
Buztinzuriko harrobitik kilometro batera zegoen, Gorriene baserriaren azpian. Txikia baina izen handikoa zen, kalitatezko hare-harria eskaintzen baitzuen eraikinetarako eta desterak egiteko. 1948an itxi zen. Plazetxeko iraolatarrena izan zen.
6 Mutegi
Harrobi handi honetatik hare-harri bikaina atera zen Donostiako eraikin ugari egiteko.
Haitzaunditik 500 metrora zegoen, Peruserako bidean, Itxasbide etxearen aurrean. 1948an itxi zen. Harrobia Muntegi baserriko ezeizatarrena zen.
7 Juandegi
Harrobi txikia zen eta izen bereko baserriaren gainean zegoen. 1920an utzi zion harrobi izateari. Olasagasti familiarena zen.
8 Ganbaretxe
Juandegi baserriaren ekialdean zegoen harrobia. Txikia zen. 1945 urtera arte atera zuten harria. Ganbaretxe baserriko agirrezabalatarrena zen.
9 Marabieta
Ganbaretxe harrobitik 500 bat metrora zegoen, Marabieta baserriaren aurrean. Txikia zen. 1935ean bertan behera utzi zen. Eraikinetarako hare-harri arrunta ateratzen zen. Marabieta baserriko Astiazaran familiarena zen.
10 Amezti
Ameztiko harrobia handia zen eta Amezti-Behekoaren gainean zegoen. 1984 arte hondar-hautsa ateratzen aritu ziren. Hasierako urteetan, eraikinak egiteko harria lortu zen. Amezti baserriko Iraola familiarena zen.
11 Aiztoki
Hare-harrizko harrobi bikaina izan zen. Oso harri egokia ateratzen zen eraikinetarako eta desterak egiteko. Buena Vista azpian zegoen, Zingiretatik Amezti-Behekorako bide ondoan, Zingiretatik 100 bat metrora. Gorostidi baserriko ezeizatarrena zen eta 1955ean itxi zen.
12 Arburu
Buena Vista jatetxearen aurrean zegoen, Arburu baserriaren azpian. Tamainaz harrobi handia izan zen eta eraikinetarako harria ematen zuen. 1938an itxi zuten. Arburu baserriko Sansinenea sendiarena zen.
13 Amezti-Goikoa
Izen bereko baserriaren azpian zegoen. Harrobi honetatik eraikinak egiteko hare-harri arrunta lortzen zen. Harri gehiago ateraz gero, gaineko baserria erori egingo zelakoan, 1967an harrobia ixtea erabaki zuten. Baserrian bizi ziren urangatarrena zen.
14 Mendigain eta Gudamendi
Gudamendirako aldapan zegoen, izen bereko baserriaren ondoan. Harrobi handi horretan eraikinetarako hare-harri arrunta ateratzen zen. 1971n utzi zen. Plazetxeko Iraola sendiarena zen. Handik 200 metrora ere bazen Gudamendi izeneko harrobia, Gudamendi hotelaren azpian, iparraldeko aldean.
15 Kuartel-Azpi
Karabineroen kuartelaren azpian zegoen harrobia. Hortik datorkio izena. Espaloi ertzak edo zintarriak egiteko harri urdina edo hargogorra ateratzen zen. 1925ean itxi zen. Bengoetxea baserriko Arrillaga familiarena zen.
16 Urdandegieta
Perus eta Arritxulo bideen bidegurutzetik gertu zegoen, Kuartel-Azpi harrobitik 300 bat metrora. Destera edo zorroztarri ederrak ateratzen ziren bertatik. Kamio baserriko zendoiatarrena zen eta 1935ean harria ateratzeari utzi zitzaion.
17 Iñaerreketa
Karabineroen kuartelaren atzean zegoen. Harri arrunta eta zintarriak egiteko hargogorra ateratzen zen. Bengoetxe baserriko Arrillaga familiarena zen. 1935ean bertan behera geratu zen.
18 Agiti
Agiti baserriaren azpialdean zegoen. Hargogorra zuen, oso gogorra gainera, eta bertatik errotarriak, desterak eta zintarriak ateratzen zituzten. 1900. urtean bertako harriak gabarretan edo barkuetan eramateko portu antzeko bat egin zuten, baina handik gutxira bertan behera utzi zuten, portua ez zelako errentagarria. 1903tik 1937ra, Igeldoko apaiz Basilio Iraizoz izan zen Agitiko harrobiaren jabea. Ondoren, Agiti baserriko Alberdi sendiak bereganatu zuen.
Harrobietatik ateratzen ziren harriak, hormak egiteko.
Nikolas Martikorena Idiakez. Berri emailea.
19 Tximistarri
Harrobi txikia izan zen eta eraikuntzarako hare-harri arrunta ateratzen zen. Ia itsasertzean zegoen. 1955ean utzi zen.
20 Buena Vista
Izen bereko etxearen azpian zegoen. Eraikinak altxatzeko, harri arrunta ateratzen zen. 1945ean bertan behera geratu zen. Buena Vistako harrobia zamoratarrena zen.
Iturriak
endien zorupean ur asko ibiltzen da eta ur hori hainbat tokitan ateratzen da lur gainera: iturri naturalak dira. Igeldok ur-aberastasun handia du eta ur-emari handiko iturri asko izan ditu. Hala ere, azken urteetan, zenbait iturri lehortu egin dira, lur mugimenduen
ondorioz batez ere.
Aurreko mendeetan, etxebizitzetan urik ez zenean, ezinbesteko baliabide zen iturrietako ura. Baserritarrak gertuen zuten iturrira joaten ziren ur bila etxeko jana egiteko, edateko edota garbiketarako. Abereak ere iturrira eramaten zituzten egarria asetzeko. Hala ere, iturriek beste jarduera garrantzitsu baterako erabiltzen ziren: gobadak egiteko. Donostian bizi zen aberats jendeari maindireak garbitzen zizkieten Igeldoko emakume askok. Igeldoko hainbat iturritako askak egokitu zituzten maindireak garbitzeko, eta behin garbituta, inguruko zelaietan zabaltzen zituzten, lehor zitezen. Garbitu eta lehortutako maindireak Donostiara eramaten zituzten, asto gainean hasieran eta autobusean ondoren. Pisu handiko fardelak zirenez, astuna eta nekeza zen pakete handi haiek Donostiara eramatea. ‘Gobadak egitea’ diru iturri garrantzitsua zen familia askorentzat. Lanbide horrek XX. mende erdira arte iraun zuen.
Iturritxo iturria izen bereko baserri-landetxearen lursailetan dago. XIX. mendeko iturri horrek depositu handi bat du eta baita tamaina handiko harraska ere. Iturritxoko ura preziatua zen oso, ur emari handiko iturria zen eta jende asko joaten zen ur bila. Mendizorrotzetik etorritako ura zen eta Igeldoko beste zenbait iturritara ere iristen zen. Ur fresko eta garbiko iturria zena galdu egin zen XX. mendeko azken hamarkadan, kanpinaren ondoan ura hartzeko egindako zulaketa baten ostean, iturriaren akuiferoraino iritsita.
Iturritxo iturrian gobada egiten.
Iturria eta ingurua aproposak ziren gobadak egiteko. Harraska ederra izateaz gain, ondoko belar sailetan maindireak lehortzen uzteko toki ederrak zeuden, eta iturria errepide nagusitik gertu ze- goen gainera. Emakume ugari aritu zen gobadak egiten Iturritxon.
Din-Din Iturria. Marabieta bidearen azpialdean dago iturri hori, ezkutuan, Amoene baserri- ko lurretan. Din-Din iturria bitxia da oso: batetik aipatutako bidearen az- pian sortzen delako ura, hareharrien artetik, sastrakaz inguratuta. Bestetik, iturriaren eraikuntza aparta delako, harlanduz egina, arku gotiko ikusga- rria erdian duela. Baoa ixten duten bi lauzetako batean, goikoan, lau lobuluz dekoratutako zirkulua du. Harlanduak gainera, goialdean, zirkulu erdiko arku baten errepikapenaz apaindutako frisoa darama eraikuntza osoaren erre- mate gisa. Aintzinako iturria da, benetako altxorra. Rikardo Izagirre historialariaren esanetan, arkua Igel- doko San Pedro eliza zaharrarena zen eta eliza berritzerakoan eraman zuten iturrira. Bestalde, Amoene baserria, (XVI. mendean Arcaizaga de Suso izena zuena) dokumentatuta dagoen Igel- doko zaharrenetakoa izanik, eta iturria haren lurretan dela kontuan harturik, iturriak ehunka urte dituela ondoriozta daiteke. (Iturria egoera tamalgarrian dago liburu hau idatzi denean)
Amezti Bekoako iturria.
Arkaitzaga iturria, 1880. urtea Inguruan baserriko anai-arrebak konturatu ziren irakiten ariko bezala egiten zuela lur azpitik, batak besteari esaten omen zion “hemen ura behar du” eta horrela zuloa egiten hasi
eta ura aurkitu zuten. Gerora ‘Gobada’ egiteko erabili zen.
Arritxuloko buzera. Lurpean dagoen ura ateratzeko zuloa egin zen Arritxulon. Polea jarri eta baldetan ateratzen zuten ura etxekoen kontsumorako. Gaur egun, egurrezko estalki dotore baten azpian dago zuloa.
Biorretako iturria.
Borda-Erauntzeta bideko iturria.
Etumeko iturri berria. Etume bidean dago iturria, egungo urbanizazioaren atarian. Bi atsedenleku eta teilatu es- talki bat ditu, dena egurrezkoa. Aska ere badu eta gobada egiteko lekua
izan zen.
Frontoi ondoko iturria. XX mende erdian.
Gaiztantxabaletako iturria.
Gorostidiko iturria.
Iezgorriko iturria.
Iñarreketako iturria.
Irangurengo iturria.
Iturritxo iturria.
Juandegiko iturria. Baserritik 100 metrora dago iturria, 4 gobada harri
zituen.
Juandegiko iturria. Baserri ondoko iturri honek etxekoen eta abereen ur premiak asetzeaz gain, gobadak egiteko erabili ohi zen.
Lizardiko iturria. Gaur egun Lizardin dagoen iturri dotorea lekuz aldatu zen XXI. mendearen hasieran, jato- rrian, errepide nagusiaren ondoan baitzegoen, frontoia eta Lizarreta etxearen artean. (gaur egungo eskolaren sarreran hain zuzen ere). Iturriaren aurrealdean irakur daite- keenez, 1893ko uztaileko iturria da. Herritar asko joaten zen ur bila iturri honetara eta inguruko abere asko ere eramaten zituzten ura edatera.
Marabietako iturria. Marabieta base- rriaren ondoan dago. XIX. mendeko bi harraska mantentzen dira. Txikia garbitegi gisa erabiltzen zen, eta han-
dia abereentzako aska gisa. Beti ez du ura isurtzen, baina egun euritsuetan emaria izan dezake. Inguru horretako baserriek erabiltzen zuten.
Mendi Mendiako iturria. Lasarmendi bidean, Leku Eder eta Mendi Mendia etxearen tartean dago. Oinezkoen egarria asetzeko erabiltzen zen iturria egun ez da kontsumorako egokia.
Mendizorrotzeko iturria.
Murgilko iturria. Abereei ura emateko eta gobadak egiteko erabiltzen zen iturria.
Presaldeko iturria, Arretxe baserriaren
inguruan.
Marabieta bidean dago Txulotxo, Amezti auzunetik gertu. Igeldoko ha- rriz egindako iturri horrek ehunka urte dituen arren, nahikoa ondo manten- duta dago. Ura botatzen du baina ez da edangarria. Berezko harri batean egiten zen gobada.
Zankardegi eta Habana baserrien artean dagoen iturria Habanako Jose Ramon Lizarazu Zubeldiak egin
zuen 1930eko hamarkadan. Bi metro eta erdi x 0,80 metroko iturria egin zuen harria landuta eta inguruko baserrietako abereak joaten ziren ur
edatera.
Jai-giroa geldoko jaiak sanpedroetan dira, San Pedro baita Igeldoko zaindaria. Ekainaren 29a da festa-egun nagusia. Igeldoko neska-mutil gazteentzat urteko jai garrantzitsuenak izan dira eta dira, neskentzat bereziki. Mutilek sanjoanetan eta santaixabeletan ere eskean ateratzeko aukera zuten, eta gau osoan baserriz baserri ibiltzen ziren, jai-giroan: San Joan gauan koplaka eta santaixabeletan dantzan. Inauterietan ere etxerik etxe eskean ibiltzeko ohitura zegoen, eta gabonetan haurrekin ere bai.
Elizkizunak, erromeria, bertsolariak eta herri kirolak ziren Igeldoko jaien ardatza. Festak baziren, baina baita debekuak ere! XX. mendeko azken herena arte elizgizonen eta horren ondorioz, gizartearen presioa ikaragarria zen, eta neska-mutilek debekatua zuten festetan dantza lotuan egitea.
San Pedro eguna zen urteko egunik garrantzitsuena Igeldon. Festa aurretik, elizkizunek zuten protagonismoa. Goizean goiz, ‘Mariaren Alabak’ kongregazioan bilduta zeuden neska gazteak, meza entzun eta gero, eliz aurrealdean biltzen zituen apaizak, honako mezua emateko: “Txintxo ibili, dantza loturik ez egin, mutilei musurik ez eman gero, eta gauean goiz etxeratu”.
Amona eta aitona dantzan.
Igeldon, mezaren ondoren prozesioa egiten zuten plazan barrena, San Pedroren irudia eramanez. Meza latinez ematen zen, 1965ean Vatikano II.a kontzilioan tokian tokiko hizkuntzan ematea onartu zen arte. Meza latinez emanagatik, Fabian Loidik euskarazko abestia sortu zuen San Pedro zaindariari eskainita:
Agur, Aita San Pedro zeruko giltzari gure aitonen aitak emana zaindari, ola-gizon, harrobi eta nekazari, fedearekin gatoz zugana kantari. Gure aita San Pedro zeruko giltzari fedearekin gatoz zugana kantari, odol-giroa kendu Euskal Herriari, denok bildu gaitezen maitasun-opari.
Donostiatik musika-banda etortzen zen jai-giroa jartzera. Pilota partidak izaten ziren urteroko programazioan, dantza (makil-dantza, soka-dantza eta abar), dantza sueltoko lehiaketa, idi-dema, ahari-jokoa, bertsolariak, harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Erromeriarako, urte askoan, Diego Bikondoa ospetsua deitu zuten, baina honek apaizaren galbahea pasa behar izaten zuen: Mateo Landaren etxeko balkoian jartzen zen apaiza, eta berak agintzen zion Bikondoari zer jo eta zer ez. San Pedro jaietarako ahalik eta egitarau onena atontzen saiatzen ziren auzo-alkateak, herritarren eskaerak betetzeko asmoz. Hala, 1952tik 1964ra auzo-alkate izendatutako Joxe Azurza Zubeldiak
urte batean festetan egindako diru-zuloa estaltzeko, etxeko txekor bat saldu behar izan zuen. Ez da harritzekoa 1964an dimisioa eman izana. Bere lekua Juanito Izagirre Arrillagak bete zuen; eta, horren ostean, Iñaki Landa Martikorenak, Igeldon izan den azken auzo-alkateak. XX. mendean, horien aurretik, beste bi auzo-alkate izan ziren Igeldon: Txoxako Elias Iraola, 1916an; eta Felix Isasa Rekarte, 1938tik 1940ra. XIX. mendean ere gutxienez bi alkate izan ziren: Joxe Aristegieta, 1846an; eta Lexmex Arrillaga, 1851 arte. Sanjoanetan San Joan eskean atera izan da jendea betidanik Igeldon. Etxez etxe San Joan koplak abesten zituzten eta horren truke dirua bildu. Bi koadrila ateratzen ziren Igeldoko etxe guztietako atarian koplak kantatzera. XX. mendearen 70eko hamarkada arte, bertako bertsolariak aritzen ziren koplaka: Tomas Martikorena, Bernardo Iraola, Jose Ramon Zendoia eta Jose Juan Erauntzetamurgil, hasieran; eta ondoren, Nikolas Iradi, eta Antonio eta Jose Angel Zendoia aita-semeak, besteak beste. Antonio Zendoiak kantatu zuen urtean, apaizak isuna jarri zien gazteei, bere baimenik gabe irten zirelako abestera. Gerora, kanpoko bertsolariak ekartzen hasi ziren: Mitxelena, Koxme Lizaso, Garmendia, Xeberio eta abar. San Joan eskeko kopla hau kantatzen da urtero: San Joan eskean neska-mutilak. Eguerdi aldera plazan elkartu eta elkarrekin dantzan egin eta bazkaltzen zuten.
Alabatua, bedeinkatua da Sakramentu santua,
pekatuaren mantxarik gabe zeina den kontzebitua.
Dios te salve ongi etorri gabon Jainkoak diela, legearekin konpli dezagun aita San Joanen bezpera.
Koadrila bera ateratzen zen dantza egitera santaixabeletan, uztailaren 1eko gauean. Gau osoan dantza egiten zuten, fandangoa eta arin-arina, baserriz baserri, eta oilaskoa edota untxiren bat jasotzen zuten trukean. Goizera arte dantzan aritu eta gero, arratsaldean oilasko-jokoa egiten zuten jendaurrean plazan. Oilaskoa zulo batean sartu eta zulotxo bat zuen egur puska batekin estaltzen zuten. Egurraren zulotik oilaskoaren burua ateratzen zuten. Eskusoinua hartu eta trikitixaren laguntzarekin, zapi batez begiak estalita zituzten bi mutilek dantza egiten zuten, oilaskoaren inguruan. Behin dantza eginda, bietako batek ezpata hartu eta lepoa mozten zion oilaskoari. Horrela, gauean eskean jasotako oilasko guztiei lepoa mozten zieten, banan-banan. Oilasko horiekin bazkaria edo afaria egiten zuten handik gutxira. Plazan sakabanatuta geratutako oilo-buruak jaso eta etxean oilo-salda egin zuenik ere izan zen.
Oilasko-jokoaren usadioa Igeldon sakon errotua zegoen bitartean, Donostian haren aurkako
ahotsak zabaltzen hasi ziren XX. mendeko azken laurdenean. Horrela, 1980ko hamarkadan salaketak izan ziren eta erakunde batek isuna jarri zien oilasko-jokoan ibilitakoei. Jaietako egitarauan oilasko-jokoa iragartzeari utzi zitzaion, eta udaltzainak behin baino gehiagotan igo ziren jokoa galaraztera, baina hala ere gazteek eutsi egin zioten usadioari 2012ra arte. Urte hartan, oilasko-biltzaileen taldeak, Herri Kontseiluak eta jai-batzordeak oilaskoei plazan lepoa mozteko ohiturari bukaera ematea erabaki zuten: “Animalien erabilera jai giroan erabiltzearen aurkako iritzia indartu egin zelako herritarren artean, eta agintarien presioa ere handitzen joan zelako azken urteetan, isunak tarteko, herriko jaiak eta oilasko-biltzaileen tradizioa arriskuan jarri arte”. Paradoxarik handiena izan zen Juan Karlos Izagirre igeldoarra zela Donostiako alkate, erabakia hartu zutenean.
Ez zen izan eztabaida sortu zuen erabaki bakarra: aldez aurretik, 1980ko hamarkadan, San Joan eskean eta santaixabeletan irteteko aukera eman baitzitzaien emakumezkoei, ordura arte gizonezkoentzat bakarrik izan zen festan.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 2: Herriko gazteak oilasko jokoan: 1 Karmelo Eskarmendi. 2 Manuel Errazkin. 3 Luis Errazkin. 4 Iñaki Landa. 5 Julian Mitxelena. 6 Bittor Uranga.
7 Pako Urruzmendi. 8 Manuel Amenabar.
XX. mendeko erdialdera arte aratustetan ere gizonezko gazteak ateratzen ziren etxez etxe gauez. Ez zuten aparteko mozorrorik janzten, etxetik hartutako zapiren bat eta erratza besterik ez. Etxe aurrean koadrilak dantza librean egiten zuen bitartean, erratza zuenak etxe ataria errazten ariko balitz bezala jarduten zuen. Buila eta zalaparta nagusi zen arren, baserrietan arrautzak, urdai puskaren bat edota diru pittin bat ematen zieten. Bildutakoarekin, tabernaren batean bazkari-legea egiten zuten eguerdian, sanjoanetan eta santaixabeletan bezalaxe. Gabonetan haurrak eskean ateratzen ziren etxez etxe, apaizak lagunduta. Biltzen zen diruarekin jostailuak erosten zitzaizkien diru gutxien zuten familietako haurrei. Igeldoko haurrek herrian ez ezik, Donostian ere abestu zuten 1950-60 urteetan antolatzen zen Gabonetako kantu-txapelketan. Behin baino gehiagotan lortu zuten sariren bat Victoria Eugenian. 1977ko irailaren 18an Zaharren Eguna antolatzen hasi ziren Igeldon. Harrezkero, erretiroa hartu duten igeldoar guztiak gonbidatzen dituzte bazkaltzera, urtean behin.
Maria Azurza. 100 urte bete zituen egunean.
Xixilia Arrillaga.100 urte bete zituen egunean.
Begoña Eskibel. 100 urte bete zituen egunean.
1 Manuela Zubeldia (Biorreta). 2 Manoli Matxain (Balda Berri).
1 Joxe Aristegieta. 2 Patrixi Arruti. 3 Maria Arruti.
Zaharren eguneko oroigarria jasotzen: 1 Sabino Iraola. 2 Joakina Arruti. 3 Juan Jose Iradi.
1 Ignazio Arrillaga. 2 Manuel Arrillaga.
3 Bittori Zamora.
Igeldon zaharren eguna.
Igeldon zaharren eguna.
1 Rosa Goisoro. 2 Benantxi Iraola.
3 Ignazia Makazaga. 4 Luzia Iraola.
Mendiluze agirrezabalatarrak.
1 Manuel Arrillaga. 2 Antonio
Erauntzetamurgil.
1 Maria Arrillaga. 2 Joakina Arruti. 3 Josefa Ignazia Zubeldia.
1 Agustin Landa. 2 Pilar Estanga. 3 Ignazio Oliden. 4 Alejandro Alberdi. 5 Maria Azurza.
Kongregazioen irteera: 1 Tomasi Alberdi. 2 Kontxi Aisa. 3 Anjela Alberdi. 4 Asun Azurza. 5 Maritxu Sorondo.
6 Joxe Azurza. 7 Pepi Alberdi. 8 Sabino Arrillaga. 9 Jose Martin Etxeberria. 10 Joxe Aristegieta.11 Juan Jose Huegun. 12 Jose Antonio Martiarena. 13 Pako Calonge. 14 Antonina Alberdi. 15 Jose Mari Arrillaga.
Loiolara irteera: 1 Simona Ganzarain. 2 Maria Luisa Sorondo. 3 Balentin Zamora. 4 Rita Olasagasti. 5 Maria Arrillaga. 6 Pedro Dorronsoro. 7 Pepita Calonje. 8 Emili Azurza. 9 Kandi Iraola. 10 Nati Iraola. 11 Josefa Ugarte.
Kukuarrin, jendez inguratuta: 1 Fabian Loidi apaiza.
Bikario etxeko atarian, antzerki taldea.
Ezker eskubi: Maria Otermi, Mateo Arrillaga Sagardia, Maria Estanga Mitxelena eta Maria Luisa Zamora Arrillaga.
1 Jose Mari Iraola. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Ugarte. 4 Mateo Arrillaga. 5 Jesus Etxebeste.
Ezker eskubi: Nikolas Iradi Zubeldia, Tomas Zubeldia Aiestaran eta Kandido Arrillaga Olasagasti
1 Maite Eskarmendi. 2 Maite Landa.
3 Maria Martikorena. 4 Maritxu Landa.
Pilota-partida herriko festetan.
San Sebastian bezperan Sarriegi plazan: 1 Ignazio Alkorta. 2 Mertxe Aizpurua. 3 Maribel Martikorena. 4 Iñaki Landa. 5 Irene Galparsoro. 6 Bittor Uranga. 7. Maria Dolores Illarramendi 8 Juan Jose Galparsoro. 9 Teresa Eskibel. 10 Jose Antonio Aizpurua. 11 Maite Aranguren. 12 Maite Martikorena. 13 Maria Iraola. 14 Pilar Martikorena. 15 Migel Izagirre. 16 Juan Jose Huegun. 17 Antton Mari Martikorena.18 Manuel Arruti.
1 Maria Iraola. 2 Maria Jesus Iradi. 3 Antxoni Zinkunegi. 4 Luzia Iraola. 5 Pepi Iradi. 6 Antxoni Balerdi. 7 Beltxora Etxebeste. 8 Benantxi Iraola, 9 Isabel Sagardia.
Biorretan Ameriketara zihoan lagunari despedidako bazkaria: 1 Kandido Insausti. 2 Txomin Alkorta. 3 Sabino Arrillaga. 4 Antonio Alkorta. 5 Antonio Zikunegi. 6 Antonio Ugarte. 7 Joxe Olasagasti. 8 Balentin Alkorta. 9 Joxe Iraola. 10 Jose Juan Ugarte. 11 Mateo Arrillaga. 12 Ramón Aisa. 13 Manuel Zinkunegi (Urteta). 14 Elias Sagardia. 15 Joxe Mitxelena. 16 17 Ignazio Alkorta. 18 Bautista Bengoetxea. 19 Txomin Ugarte. 20 Diego Bikondoa.
Jubilatuen egunean Igeldoko eskola zaharrean musean: 1 Migel Izagirre. 2 Tomas Mitxelena. 3 Frantzisko Torrente. 4 Luis Lizarralde.
San Isidro eguna ospatzen.
Igeldoko umeak.
1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola.
Calonge sagardotegian: 1 Jose Mari Etxebeste. 2 Bittor Etxebeste. 3 Julian Oliden. 4 Joxe Azurza.
1 Manuel Etxabe. 2 Jose Mari Etxebeste. 3 Bizente Iraola.
1950. urtea. Orioko Toki Alai jatetxean: Mariano Fernandez Australiara joan aurreko despedida, egun Txilen bizi da: 1 Joxe Urruzmendi. 2 Astigarragakoa. 3 Ignazio Arbelaitz. 4 Zerbitzaria. 5 Joxe Ugarte. 6 Ignazio Iraola. 7 Frantzisko Mari Erauntzetamurgil. 8 Ramon Arrillaga. 9 Gabriel Sarramendi. 10 Joxe Gabilondo. 11 Mariano Fernandez. 12 Bizente Rekondo.
1 Ramoni Arrillaga, 2 Josepi Zendoia. 3 Bordaberri Txikiko bengoetxeatarra. 4 Maritxu Arrillaga. 5 Anjelita Aristegieta. 6 Maite Landa. 7 Maritxu Landa. 8 Jose Mari Arrillaga.
1 Bizente Iraola. 2 Benanzio Martikorena. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Migel Izagirre. 5 Patxi Lizarralde. 6 Asensio Etxabe.
Lourdesko bidaian: 1 Pako Calonje. 2 Manuel Arruti. 3 Asentsio Etxabe. 4 Anjela Arrillaga. 5 Dolores Lizarazu. 6 Pilar (Ekogor). 7 Anjela Alberdi. 8 Maritxu Azurza. 9 Emili Azurza. 10 Antonina Alberdi.11 Maria Orenbengoa.
Zaharren eguna: 1 Jesus Ilarramendi. 2 Juantxo Escudero. 3 Bladi Encina. 4 Migel Izagirre.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 4: 1 Fabian Loidi. 2 Jose Manuel Ibar (Urtain).
1 Kandida Zendoia. 2 Martina Zendoia 3 Roxi Azurza.
1959-10-16. Monte Igeldon: 1 Maite Eskarmendi. 2 Maria Isabel Martikorena. 3 Mari Karmen Santamarta.
Anastasia Azkue Bilbao. 1 Antxon Galarraga Arregi. 2 Begoña Galarraga Arregi. 3 Maria Arregi Ezeiza. 4 Kontxi Iparragirre Arregi. 5 Maria Jesus Iparragirre Arregi. 6 Jesus Iparragirre Arregi.
1 Antxoni Zubeldia. 2 Teresa Martikorena. 3 Kandida Zendoia. 4 Maria Azurza.
1 Maria Azurza. 2 Maria Luisa Martiarena. 3 Magdalen Sagardia. (Artikula Txiki).
1 Natividad Aldanondo. 2 Emilia Martikorena.
3 Rosa Azurza. 4 Pilar Martikorena.
1 Pedro Erauntzetamurgil Osa. 2 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 3 Maria Antonia Erauntzetamurgil Osa. 4 Maximino. 5 Joxe Eizagirre Egaña. 6. Antonio Ugarte Zinkunegi. 7 Mari Karmen Etxeberria Irusta.
Benito Zinkunegi soinua jotzen. 1 Fermin Zinkunegi Urruzmendi. 2 Txomin Ormaetxea.
1 Garbiñe Urruzmendi. 2 Txaro Aranjuelo. 3 Isabel Martikorena. 4 Lourdes Aginaga.
1 Bernarda Gaztaintxabaletakoa (Zizurkil). 2 Ignazia San Sebastian.
3 Isidro.
1 Enrike Sarasola. 2 Dolores Iraola Esnal. 3. Maritxu Arrillaga. 4 Jose Mari Kruz.
1977. urtea. 1 Juan Mari Enbil. 2 Juantxo Escudero. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Karmelo Eskarmendi. 5 Jabier Iraola. 6 Iñaki Zendoia. 7 Juan Jose Barrondo.
1. Arantxa Goikoetxea. 2 Maritxu Erauntzetamurgil. 3 Bittori San Sebastian. 4 Amalia Mujika.
5 Juanita Illarramendi 6. Arantza Arruti.
Oilasko-jokoa herriko festetan.
1 Mañu Lizarazu. 2 Jose Mari Iradi. 3 Maria Arrillaga (Iturrieta). 4 Kandido Otegi. 5 Jose Manuel Martikorena.
1 Ignazio Arbelaitz. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Gabilondo Uranga.
1988. urtea. Bakaillu lehiaketa Igeldoko festetan.
1 Maria Luisa Errazkin. 2 Isabel Dorronsoro. 3 Pepita Errazkin. 4 Sor Bernardita. 5 Loli Mitxelena. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Ana Mari Santamarta.
1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan.
Herriko neska gazteak Arantzazura irteera. Loli Heredero Landa.
Mendi-irteeran.
Herriko haurrak mendi-irteera batean.
1982. urtea. Sanjoanetako bazkaria.
1 Natividad Aldanondo. 2 Mertxe Izagirre.
1 Maria Jesus Mitxelena Olasagasti. 2 Maria Dolores Illarramendi Aldanondo. 3 Pakita Illarramendi Aldanondo. 4 Mirari Oliden. 5 Maite Martikorena. 6 Lourdes Etxabe. 7 Maite Mitxelena Olasagasti. 8 Kontxi Iparragirre.
9 Irene Galparsoro. 10 Maria Jesus Illarramendi Aldanondo.
1 Josetxo Sorondo. 2 Koldo Lizarralde. 3 Jose Migel Arruti. 4 Jabier Sorondo. 5 Joxe Escudero. 6 Juan Escudero. 7 Jose Etxebeste.
1 Antton Zendoia. 2 Lourdes Aginaga. 3 Marian Anza. 4 Jose Migel Arruti. 5 Martina Olasagasti. 6 Jesus Etxaniz.
1952. urtea. Aingeru Guardan: 1 Ignazia San Sebastian Mujika. 2 Bittori San Sebastian Mujika. 3 Rosi Garmendia Iraola. 4 Ana Mari Santamarta. 5 Anparo Martikorena Olasagasti.
1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola.
Herriko plazan, euskal dantzak.
1960. urtea. Maritxu Estanga eta Mertxe Izagirre. 1 Mariano Uranga. 2 Irene Galparsoro.
3 Jose Manuel Martikorena. 4 Pepita Errazkin. 5 Jose Mari Izagirre.
Izpi Berri txiki dantza taldeko haurrak herriko plazan.
Gabon eskean.
Gabon eskean, Bengoetxea baserrian.
Igeldoko antzerki taldea Goi Argi obra antzezten: itziar Erauntzetamurgil Iraola.
Antzerkia Ameztin: Joxe Dorronsoro Gastañaga eta Mariano Uranga.
Izpi Berri gazte taldea.
1966. urtea. Corazon de Maria.
Aurreskua dantzatzen herriko festetan.
Mertxe Aizpurua Martikorena.
1 Migel Izagirre. 2 Pamtxika Arrillaga. 3 Pilar Martikorena. 4 Jose Juan Gaztelumendi. 5 Pili Izagirre. 6 Maria Fernandez. 7 Xixilia Aiestaran. 8 Jose Mari Izagirre. 9 Frantzisko Torrente. 10 Mertxe Izagirre.
1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan: 1 Baustista Bengoetxea. 2 Domingo Ugarte. 3 Elias Sagardia. 4 Ignazio Alkorta. 5 Manuel Zinkunegi Urteta. 6 Ramon Aisa. 7 Antonio Sagardia. 8 Sabino Arrillaga. 9 Juan Mari Eraunzetamurgil. 10 Mateo Arrillaga. 11 Kandido Insausti. 12 Txomin Alkorta. 13 Antonio Ugarte. 14 Antonio Alkorta. 15 Antonio Zinkunegi. 16 Jose Juan Ugarte. 17 Joxe Olasagasti. 18 Balentin Alkorta. 19 Diego Bikondoa.
Aurreskua dantzatzen.
Santa Ixabel egunean dantzan.
Izpi Berri txiki taldea Igeldoko festetan.
Izpi Berri: 1 Itziar Ugarte. 2 Idoia Ugarte. 3 Isabel Martikorena. 4 Maite Rada. 5 Lourdes Rada. 6 Garbiñe Urruzmendi. 7 Lourdes Martikorena. 8 Sebastian. 9 Jabier Iraola. 10 Maria Jesus Etxebeste.
1 Isabel Dorronsoro. 2 Tomas Arrastua. 3 Antton Dorronsoro.
Igeldoko dantzariak eta Donostiako txistulariak.
1 Josetxo Arrillaga Ezeiza. 2 Jabier Iraola Gabilondo. 3 Joxe Urruzmendi Goisoro. 4 Felix Lizarralde Iraola. 5 Jose Kruz Calonge Lizarazu. Santa Ixabel eskea.
Igeldoko jaietan dantza saio ostean: 1 Arantxa Olasagasti. 2 Elena Izagirre. 1968. urtean Tomas Arrastua ibili zen dantza erakusten. Herriko jaietako dantza txapelketan parte hartu zuten bikoteak besteak beste: 1 Mari Karmen Etxebeste / Jesus Mari Mitxelena. 2 Arantxa Olasagasti / Jose Antonio Arrillaga. 3 Juanita Illarramendi / Joxe Dorronsoro. 4 Isabel Dorronsoro / Antton Dorronsoro. 5 Elena Izagirre / Antton (Urnieta). 6 Magdalen Martikorena / Jose Antonio Olasagasti.
1 Jose Antonio Arrillaga Olasagasti. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi. 1 Mari Karmen Etxebeste Etxabe. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi.
1 Eujenio Ostolaza. 2 Gregorio
Etxeberria.
1 Manuel Agirretxe. 2 Benito Zinkunegi Urruzmendi.
1 Ainhoa Etxeberria Iraola. 2 Maite Iraola. 3 Jabi Etxeberria. 4 Maruja Bahamonde. 5 Gregorio Etxeberria . 6 Txomin: Aharia.
1949. urtea. Donostiako Alde Zaharrean. Atzean ezker eskubi: Joxe Azurza, Alejandro Alberdi, Luis Irizar, Gregorio Martiarena. Aurrean: Mariano Fernandez, Patxi Sorondo, Joxe Ugarte, Jose Mari Kruz.
1 Manuel Arruti Enbil.
Zapatari Berriren aldeko jaialdia.
1969. urtea: 1 Josefa Antonia Azurza. 2 Esnal. 3 Miren Jone Oiarbide. 4 Maria Zubeldia. 5 Joxe Azurza.
6 Rosa Mari Oliden. 7 Esnal. 8 Maritxu Matxain. 9 Jose Manuel Oiarbide. 10 Benito Oiarbide.
Oharra: 2020an eta 2021ean ez zen festa egitaraurik argitaratu Covid-a zela eta.
Kirolak geldon ez da izan herri kirolik gabeko festarik. Aizkora, harri jasotzea, trontza, txingak eramatea, lokots biltzea, sokatira, giza-proba eta antzekoak sarritan izaten ziren Igeldon, batez ere San Pedro eta San Isidro festetan. Apustuak eta norgehiagokak noiznahi izaten ziren: korrika egiten, aizkoran, sokatira, gizon proba, deman, harria jasotzen, segan, bizikletan eta abar. Baserri giroa nagusi izan da herrian, eta etxe askotako gazteak prest izaten ziren jokorako, lehiarako. Nor baino nor gehiago, horixe zen legea, usadioa.
Pilota-jokoak ere garrantzi handia izan zuen Igeldon XX. mendean, batez ere herriko pilotalekua eraiki ostean. 1970eko hamarkadan beste bi kirol jarduerak hartu zuten indarra gazte igeldoarren artean: arraunak eta futbolak. 2022ko ekainean 110 urte bete zituen Igeldoko frontoiak. Mende bat baino gehiago igaro den arren, frontoia ez da askorik aldatu, altxatu zenean bezala segitzen du ia. 1879an Igarako baserri batean jaiotako Rafael Aldai Donostiako udal arkitektoak diseinatu zuen Igeldoko frontoia, Kontxako baranda famatua edota Bretxako arrandegia egin zuen berak. 1911ko azaroaren 22ko planoak bere sinadura dakar. 1912an inauguratu zen frontoia irekia zen: estalperik eta erreboterik gabea, eta pilotari indartsuak pilota astindu eta atzeratuz gero, arerioak errepideraino atera behar izaten zuen pilotakadari erantzuteko.
1945etik 1948ra, Joxe Arrillagak hainbat konponketa-lan egin zituen frontoian. Urteek aurrera egin ahala, automobilak ugaritzearekin batera, arriskua ere areagotu egin zen, pilotak sarritan ihes egiten baitzuen errepidera. Horrez gain, Igeldok zuen aparkaleku eskasiaren ondorioz, zenbaitetan (hileta-elizkizunetan, festetan…) autoak pilotalekuan aparkatzen hasi ziren. Gauzak horrela, frontoiaren atzealdean burdin txiki batzuk
Ezkerretik hasita, lehenengoa Migel Izagirre pilotaria. jarri ziren ibilgailuak frontoira sar ez zitezen. Handik gutxira, burdinen ordez, petrila jarri zuten. Igeldoarren kexen ondorioz, petrilaren lekuan errebotea altxatu zen. Erreboteak errepidearen arriskua arindu zuen; baina frontoiaren erabilera eguraldiaren araberakoa zen, euriarekin ezin baitzen jokatu. XX. mendeko azken hamarkadan, azkenik, Udalak Igeldoko frontoiari sabaia jartzea erabaki zuen. Sabaiak, baina, itzala egiteko besterik ez zuen balio: euria eginez gero, ipar zein mendebaldetik ura sartzen baitzen. 1996ko ekainaren 15eko herri batzarrean gaia aztertu eta Udalari arazo honi irtenbidea emateko eskatu zitzaion. 2000. urtean, Igeldoko herritarrek frontoia ixteko proiektua aurkeztu zioten Udalari eta handik bi urtera bukatu ziren lanak.
Emakume raketistek jokatu zuten frontoiaren inaugurazioan, Maria Kristina erregina ikusleen artean zela.
Aipagarri dira pilotalekuaren aurreko hormaren gainean jarritako hitzak: ‘I pelotari, zintzo izan ari’. Mezu horren bidez, pilotan ari den orori gogorarazi nahi zaio arau zein arerioekiko errespetua lehiaren gainetik dagoela.
Igeldoko pilotalekuaren inaugurazioa berezia izan zen. ‘21iguales.com’ webak jasota duenez, 1912ko inaugurazioan emakume raketistek jokatu zuten, Espainiako Maria Kristina erregina ikusleen artean zela. Ehun urte geroago, mendeurrena ospatzeko, Igeldoko Lizardi pilota- eskolak partida batzuk antolatu zituen. Goikoetxea Arruti, Enbil eta urruzmenditarrek urte asko daramatzate pilota-eskola horretan lanean, bertako haurrak pilotan trebatzen eta jokoaren balio etikoak irakasten. Aurretik ere izan ziren pilotaren alde lan egindakoak: Migel Mari Izagirre ‘Txurtxill’esaterako. 1989an, Igeldoko zaharren egunean, omenaldia egin zitzaion pilota sustatzeko herrian egindako lanarengatik.
Berrogei urtez Errealaren sendagilea izan zen Migel Mari Etxebarren omentzeko ere pilota partida antolatu zen Igeldoko frontoian: Arriaran anaiak Jose Kruz Calonge eta Azkarateren aurka aritu ziren.
Frontoia inauguratu eta gero, Alejandro Alberdik, Pako Calongek eta Ignazio Olidenek maiz jokatzen zuten frontoian. Ondoren ere gazte asko aritu izan zen maila onean pilotan: Jexus Iraola, Jose Mari Iraola, Joxe eta Zelestino Illarramendi, Migel Mari Izagirre, Joxe
1950/12/21 Batzarra frontoian: 1 Emili Azurza. 2 Pepi Alberdi. 3 Tomasa Alberdi. 4 Antonina Alberdi. 5 Xixili Arrillaga. 6 Jose Mari Izagirre.
Gabilondo, Calonge anaiak, Zapatariko Artola, Patxi Etxebeste, Iñaki Landa, Juan Jose Arrillaga, Joxe, Jexux eta Zelestino Urruzmendi, Goikoetxea anaiak, Jose Migel Arruti, Bittor Etxebeste, eta baita erremontista gisa profesional mailan aritutako Pako Calonge ere.
Igeldoko frontoiari hamaika erabilera eman zitzaizkion urte horietan guztietan. Frontoia irekia zen garaian, erreboterik ez zuenean, autoak aparkatzeko erabili ohi zen, hiletetan edo jendetza biltzen zen ekitaldietan. Horrez gain, beste gauza askotarako ere erabili izan da: sokatiran entrenatzeko, bestelako herri kirolak egiteko, tenisean zein futbolean jokatzeko, herri-batzarrak edo bilera jendetsuak antolatzeko, musika edota kultur emanaldiak eskaintzeko, edota herri-bazkariak egiteko. Frontoia Igeldoko azpiegitura balioanitzena izan da, zalantzarik gabe.
San Pedro festetan antolatzen den Igeldoko igoerak 40. edizioa zuen 2022koa; baina igoera horren aurretik ere bazen joera herriko jaietan korrika-lasterketak antolatzeko. XX. mendeko lehen
erdian, esate baterako, herriko plazan bertan antolatzen zen lasterketa; besteak beste, Joxe eta Alejandro Azurza, Jose Antonio Mujika, Antonio eta Migel Aiestaran, Fernando Arrillaga, Antonio eta Ramon Zendoia edota Tomas Zubeldiak parte hartu zuten. XX. mendearen erditik aurrera, Narziso Lizarazu izan zen korrikalari
Migel Irazusta ‘Polipaso’k aizkora apustu xelebrea irabazi zion Santi Zubillagari: eserita arituz gailendu baizitzaion.
trebeena, bere garaian Gipuzkoako txapeldunorde izateraino. Bi apustu irabazi zizkion Juan Jose Olanori: bata Tolosan eta bestea Igeldoko igoeran. XX. mendeko azken hamarkadan, Egioletako Moises Odriozola ere nabarmendu zen Igeldoko igoeran.
Migel Irazusta ‘Polipaso’.
Aizkolariek ere protagonismo handia izan zuten Igeldon
XX. mendean. Hainbat etxetako kideak nabarmendu ziren aizkora jokoan: Lizarazu, Alkorta, Etxebeste, Garmendia, Errazkin, Escudero, Olano Olasagasti.
Garai hartan apustu ugari egiten zen aizkolarien artean. Igeldok XX. mendean bizi izan zuen lehia nagusia bertako bi aizkolariren artekoa izan zen: 1982an Jose Mari Olasagasti eta Jose Etxebestek jokatu zutena. Etxebeste nagusitu zen. Harrez gero, urte askotan aritu ziren festetan elkarren aurka, lehia bizian. Handik 20 urtera, baina, 2002ko abenduan, Donostiako bulebarrean lehiatu ziren elkarrekin, erakustaldi gogoangarrian marka jarriz: Ordura arte inoiz plaza batean aizkoran botatako zutikako enborrik handiena ebaki zuten bien artean eta txanda librean (4,40 metroko gerri bueltako pagoa), ordubete, 10 minutu eta 22 segundoan. Biak goi mailako aizkolariak izanik ere, proba mistoetan ziren artista. Etxebestek aizkoran eta korrika maila ikaragarria ematen zuen. Olasagasti, berriz, herri kiroletan onenetakoa izan zen: Munduko txapeldun 2005ean, Euskal Herriko txapeldun 6 aldiz, Gipuzkoakoa 13 bider, eta Euskal Pentatloi sariaren jabe hirutan, besteak beste.
Kanpotik Igeldora bizitzera etorritako batzuek ere bazuten jokorako grina. Aipatzekoa da, esaterako, Dema-plaza. Bordan bizi izandako Santi Zubillaga ‘Naparra’k eta Migel Irazusta ‘Polipaso’k aizkoran egindako apustu xelebrea: Polipasok eseri eta altxatu gabe jokatuta irabazi zion Naparrari. Nabarmentzekoak dira, bestalde, Pedro Mari Lizarazu eta Santi Zubillagaren arteko norgehiagokak. Trinitate plazan jokatu zuten, Santik bere ezkontzarako dirua behar zuenez, adostu zuten Pedro Marik apustua galtzea. Santi baina, botikaren bat hartuta ondoezik azaldu zen plazara eta Pedro Mariri ikaragarri kostatu zitzaion apustua galtzea. Biek lehiarako zuten sua ez zen urteekin itzali; hala, 70 urtetik gora zituztela, Igeldoko plazan hiru enbor nork lehenago bota jokatu zuten 1994an. Harri-jasotzaile lanetan Joxe Balda, Gregorio Etxeberria edota Tomas Zubeldia aritu ziren festetan, eta handik urte batzuetara beste hainbat gazte ere bai: Pedro Mari Alkorta, Iñaki Garmendia, Migel Arrillaga, Agitiko Balerdi, Jose Manuel Odriozola, Iñaki Zendoia, Jabi Etxeberria, Ganbaretxeko Juanito edota Jose Mari Olasagasti bera, Orioko Lusarbe baserriko Jose Mari Makazaga ‘Potxolo’eta saizartarrak ahaztu gabe. Gaur egun dema-plaza dagoen tokian behiak eta oiloak ibiltzea ohikoa zen. XX. mendeko erdialdera arte belardia zegoen eta haurrak zein abereak (behiak, oiloak…) bertan larrean ibiltzen ziren. Leku horretan, baina, dema-plaza egitea erabaki zuten igeldoarrek, horren premia sentituta. 24 metro luze duen dema-plaza auzolanean egin zen, garai horretako lan gehienak bezalaxe. Lehenik eta behin, lur guztia kendu behar izan zuten goldea erabilita. Ondorengo lana, harria ekartzea izan zen. Agiti Txabaletik garraiatu zuten eta, horretarako, hainbat idi-pare behar izan zituzten, besteak beste, Eustakio Alkorta, Manuel Arruti, Jose Mari Iradi, Domingo Olasagasti eta Mutegiko Etxaberenak. Hargin lanetan Mateo Sagardia aritu zen eta Pedro Dorronsoro izan zuen laguntzaile. Hala ere, harriak aukeratzen eta sailkatzen herritar askok jardun zuen auzolanean. Dema-plaza inauguratzeko, jaialdi bikaina antolatu zen 1963ko abenduaren 8an. Sei idi-parek eta Pedro Mari Lizarazuren behi-pareak parte hartu zuten proban.
Hortik aurrera, idi-demak ohikoak izan ziren Igeldoko ospakizunetan, San Isidro eta San Pedroetan bereziki. Pedro Mari Lizarazuk eta Eustakio Alkortak bi apustu egin zituzten: bata, Igeldon, Alkortak irabazia 2.000 kiloko harriarekin; bestea, Usurbilen, Lizarazu gailendu zena 1.800ekoarekin. Txomin Alkorta eta Narziso Lizarazu Igeldotik kanpo ere aritu ziren beren idiekin Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan. Horien ostean, Jose Mari Olasagastik hartu zuen lekukoa Euskal Herriko dema- plaza garrantzitsuenetan parte hartuz. Idiez gain, etxeko beste abereen maila neurtzeko jokoak eta apustuak ere sarri samar antolatzen ziren: zaldi-demak, oilar- eta ahari-jokoak, asto- karrerak eta abar. 1977ko San Pedro jaietan, ordura arte ohikoa ez zen norgehiagoka antolatu zen: 10 emakumezko 6 gizonezkoren aurka aritu ziren sokatiran. Festak girotzeko egindako saiakera hartatik sortu
1. Migel Etxebeste: 61 plaza 2. Jose Etxabe: 51 plaza, 7 zinta, 2,35 metro 3. Eustakio Alkorta: 50 plaza, 8 zinta, 0,35 metro 4. Domingo Olasagasti: 48 plaza, 0,20 metro 5. Manuel Arruti: 44 plaza, 1 zinta, 1,50 metro 6. Nikolas Iradi: 44 plaza, 2,55 metro 7. Pedro Mari Lizarazu (ez dugu emaitzarik lortu)
zen Igeldon emakumeen Gipuzkoako lehen sokatira taldea. Talde hura aitzindari izan zen, beraz; haien atzetik hainbat herritan hasi ziren emakumeen sokatira taldeak sortzen: Orion, Usurbilen, Urnietan, Itziarren... 1978ko udazkenean, Anoetako frontoian txapelketa antolatu zuten ikastolaren sorrera diruz laguntzeko. Horren ostean, Igeldon garai hartan eskolarik ez zenez, emakumeen sokatira-taldea herriz herri ibili zen sokatirako jaialdiak antolatzen, dirua biltzen Igeldoko eskola berriro martxan jartzeko. XX. mendearen bukaeran sokatirarako grina piztu zen Igeldon gizonezkoen artean ere. Gauzak horrela, Igeldo - Auzolan sokatira-taldea sortu zen, eta hainbat urtez aritu ziren goma gaineko Euskal Herriko Sokatira txapelketan parte hartzen. Lana gogotik eginda, 2003ko abuztuan Euskadiko goma gaineko Sokatira- txapelketan brontzezko domina lortu zuten, 560 kiloko kategorian.
Emakumeen Gipuzkoako lehenbiziko sokatira taldea Igeldon sortu zen, 1977an.
Sokatira: Mariaje Erkizia eta Mariano Uranga aulkoak ematen
Aurreko mendeko 70eko urteetan Igeldok futbol taldea sortu zuen Ondarretako hondartzako txapelketan parte hartzeko. Igeldon garai hartan oso jende gutxik jokatzen zuen futbolean, baina bi urte besterik ez zuen behar izan talde lehiakorra osatu eta finalera iristeko. Gainera, 1973an Jose Migel Arruti txapelketako ‘pitxitxia’ izan zen. Hogeitik gora urtez parte hartu zuen Igeldok Ondarretako txapelketan. Zenbait urtetan, jokalari asko zegoenez, bi talde aurkeztu zituen.
Ondarretako hondartzan. Estropadak Leku Ederreko bidean.
Txapelketa berezia zen: igande goizez jokatzen zen, larruzko baloiarekin, neguan eta oinutsik.
Azken urteetan, Antiguako seminarioan antolaturiko areto-futboleko txapelketan ere parte hartu zuen Igeldok.
Kontxako traineru-estropada urteko kirol jarduera garrantzitsuenetakoa zen igeldoarrentzat. Estropadak ikustera ‘Monte Igeldo’ jolas parkera joateko ohitura handia zegoen, han giro berezia sortzen zen. Arraun zaletasunak arraunerako grina sortu zuen, eta Jose Manuel Martikorena izan zen Igeldok aurreko mendean eman zuen lehenbiziko arraunlaria. Geroxeago, 70eko hamarkadan, hainbat mutil igeldoar eta
Igeldorekin harreman estua zuten batzuk ere arraunean ibili ziren: Juantxo Escudero, Patxi eta Jose Etxebeste, Jose Antonio Olasagasti, Joxe Orbegozo, Iñaki Garmendia, Jose Migel Arruti, Jose Antonio Martiarena, Jose Angel eta Antxon Zendoia, Jabier Kruz, Txomin Alkorta eta Arratzaingo Jose Antonio, besteak beste. Balda Berri baserriko Andres Matxain semea, berriz, aulki mugikorreko arraunean aritu zen. Nabarmentzekoa da
arraunlari horietako gehienak igerian jakin gabe ontziratzen zirela.
1974. urtea. Donostiako trainerua. Bertan 5 igeldoar: 1 Jose Migel Arruti. 2 Varela.
3 Patxi Aranburu. 4 Juantxo Aginaga. 5 Joxe Orbegozo. 6 Jose Antonio Olasagasti.
7 Patxi Etxebeste. 8 Jose Anjel Lujanbio. 9 Sanchez. 10 Jose Etxebeste. 11 Garcia.
1963ko abenduaren 8a. Dema-plaza inauguratu zeneko eguna.
1963ko abenduaren 8a. Migel Etxebeste Amundarain (aurrean) eta Ignazio anaia (atzean).
1 Martin Sorondo Oiarzabal. 2 Manuel Arruti Enbil. 3 Antonio Zendoia Garmendia.
Jose Mari Iradi, hiru idiko uztarriarekin.
1963ko abenduaren 8a. Dema-plaza, inaugurazioko sari
banaketa.
1963ko abenduaren 8an. Dema-plaza inaugurazioa: Tomas Mitxelena eta Domingo Olasagasti.
Joxe eta Manuel Etxabe Arruti.
1963. urtea. Dema-plaza.
1963. urtea. Pedro Mari Lizarazu Garmendia harriari heltzen.
Txomin Alkorta Sarriegi.
Gizon proba festetan.
Igeldoko Dema-plazan: Jose Manuel Segurola Enbil.
Igeldoko Dema-plazan: Antxon Zendoia eta Jose Anjel Zendoia.
Igeldoko dema plazan: Jose Antonio Huegun eta Juan Jose Gabilondo.
Usurbilko dema plazan 2003eko San Ixidrotan: Mikel eta Anjel Altuna
Etxebeste.
Jose Ignazio Saizar.
Jose Mari Makazaga.
1988. urtea. Ezker eskubi: Jose Mari Iraola, Jose Migel Arruti, Migel Izagirre, Juantxo Escudero, eta Ramuntxo Urruzmendi.
1989. urtea. 1 Xabi Huegun. 2 Jose Mari Iraola. 3 Ramuntxo Urruzmendi.
Gizon proba.
Jose Juan Ugarte ZInkunegi eta Antonio Ugarte Zinkunegi.
Alex Balda Azurzaren gizon probako marka-jartze saiakera.
Alex Balda Azurzaren gizon probako marka hausteko saiakera jarraitzen.
Gizon proba: 1 Iñaki Zendoia Urruzmendi. 2 Jose Garmendia Iraola. 3 Bittor Uranga Iraola.
1982. urtea. Gizon proba.
Gizon proba.
Igeldoko dema plazan ahari jokoa.
Ahariarekin: 1 Alfonso Artano. 2 Joakin Etxezarreta. 3 Sebastian Etxebeste.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 7: Pilota partidua Igeldon: 1 Jose Kruz Calonje Lizarazu.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 1: Pilota partidua: 1 Pedro Mari Lizarazu. 2 Jose Joakin Lizarazu. 3 Txomin Ugarte.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 6: Partidua hasi aurretik: 1 Jose Kruz Calonje Lizarazu.
1 Pedro Artano. 2 Jose Mari Goikoetxea. 3 Iñaki Goikoetxea. 4 Iñaki Etxebeste.
Angelusa frontoian: 1 Joxe Gabilondo. 2 Joxe Urruzmendi. 3 Josetxo Zamora. 4 Jose Mari Iraola. 5 Zelestino Urruzmendi.
1990eko abenduan. La Habanan (Kuba): 1 Jose Manuel Iriarte. 2 Iñaki Zubeldia. 3 Josetxo Lizarza. 4 Pako Calonge, munduko txapelduna. 5 Jokin Etxabe.
1966. urtea. Eibarko Astelena pilotalekuan: 1 Jose Mari Goikoetxea. 2 Jose Migel Arruti.
1983ko Irailaren 25ean. Eibarko Astelena frontoian, Herriarteko Pilota Txapelketako finala. Jose Mari eta Iñaki Goikoetxea anai igeldoarrak. Irabazle.
1 Jose Luis Irizar. 2 Abelino Del Hoyo. 3 Jose Migel Torrente. 4 Josetxo Etxaniz. 5 Jose Migel Arruti. 6 Toño. 7 Jesus Etxaniz. 8 Jose Ignazio Mendinueta. 9 Koldo Lizarralde. 10 Anjel Etxebeste.11 Jose Mari Munduate. 12 Jose Antonio Aizpurua. 13 Kakel Nebreda.
Igeldoko frontoian futbol sala: 1 Ignazio Añorga. 2 Josetxo Arrastua. 3 Zelestino Urruzmendi. 4 Iñaki Zendoia. 5 Josetxo Etxaniz. 6 Jesus Urruzmendi. 7 Jose Ignazio Mendinueta. 8 Jabi Etxeberria. 9 Jose Migel Torrente. 10 Joxe Urruzmendi. 11 Jesus Etxaniz.
Ondarretako hondartzan. Igeldoko bi taldeak.
Ondarretako hondartzan.
Ondarretako hondartzan.
Ondarretako hondartzan.
Igeldoko frontoian.
1980. urtea. Jose Migel Arruti, golegile nagusia. Antiguako Santa Ritan.
Igeldoko igoera: Emakume Taldea helmugara iristen.
Igeldoko igoera: Korrikalarien aurka apustua.
Igeldoko igoera: 1 Juan Jose Olano. Igeldoko igoera: Moises Odriozola Manterola.
Nartziso Lizarazu Garmendia Igeldoko igoera.
Igeldoko igoera: Idiaren aurka
apustua.
1983. urtea. 1 Jabier Iraola Gabilondo. 2 Txantxon Zubeldia. 3 Joxe Dorronsoro.
Igeldoko igoera: Apustua.
Bernardo Odriozola Manterola.
Jose Manuel Odriozola Manterola. Iñaki Garmendia Iraola.
Martin Etxeberria.
Jabier Etxeberria Bahamonte. Migel Arrillaga Olasagasti.
Pedro Mari Alkorta Sarriegi. Migel Arrillaga Olasagasti.
Neskak Sokatiran.
Auzolan-Igeldo sokatira taldea.
Anoeta-Donostia: Igeldoko sokatirako bi taldeak.
Joxe Lizarazu eta Anjel Altuna.
Herri kirolak: 1 Eneko Dorronsoro. 2 Joxe Dorronsoro. 3 Jose Mari Uranga.
Herri kirolak: Mikel Altuna. 2 Jabier Iraola. 3 Josetxo Lizarazu. 4 Ander Eskibel.
Aizkolariak.
Jose Etxebeste Etxabe. Manuel Errazkin Balerdi.
Pedro Maria Lizarazu Garmendia. Jose Mari Olasagasti Landa.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 3: Balentin Alkorta Lertxundi.
Luis Lizarazu Balerdi. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 5: Santiago Azpillaga.
Herri kirolak Borda baserriaren alde.
Pedro Lizarazu Garmendia eta Balentin Alkorta Lertxundi.
1 Nartziso Lizarazu. 2 Pantxikomai Erauntzetamurgil.
1956/03/19. Jose Urrestarazuk Igeldon irabazi zuen eguna.
Igeldoko igoera bizikletan.
Igeldoko igoera bizikletan.
Igeldoko igoera bizikletan: 1 Mikel Urruzmendi. 2 Moises Odriozola. 3 Iosu Iparragirre.
Lana eta bizimodua geldoarrak, gainerako euskal herritarren modura, lanari lotuta bizi izan dira erabat. Igeldo baserri giroko herri tradizionala izan da, elizkoia eta langilea. Igeldon, XX. mendeko lehen herena arte, harrobia eta baserria ziren nagusi, baina handik aurrera, pixkana, bi jarduera horien gainbehera heldu zen: lehenbizi, harrobiarena, eta ondoren, baserriarena. Gizonezkoak, hein handi batean, lanerako bizi baziren; zeresanik ez, emakumezkoak: etxearen (otorduak, garbiketa) eta haurren arduraz gain, esnea eta baratzeko uzta Donostian saltzea beraien egitekoa zen eta, horrez gain, abereak zaindu eta baratza landu egin behar izaten zuten askotan. Hori gutxi ez, eta diru-iturri garrantzitsua zen beste egiteko bat ere bazeukaten: gobadak egitea: Donostiako aberats jendearen arropak jaso, Igeldora ekarri, iturrian garbitu eta itzuli behar izaten zizkieten. Aisialdirako tarterik ez zen ia, elizkizunetara ere joan behar izaten baitzen. Gizonezkoek tabernan eta sagardotegian egoteko aukera bazuten behintzat; emakumezkoek, ezta hori ere; ihesbide gutxi zuten: igande arratsaldean paseo bat eman edota dantza egitera joan.
Igeldoko familiak, oro har, ugariak ziren. Seme-alaba asko izaten zituzten, baina kontuan hartu behar da XIX. mendearen bukaera arte haurren eta emakumeen heriotza-tasa altua zela, batez ere erditzean. Horrez gain, oso ohikoa zen 7-8 urteko haurrak etxetik kanpo bidaltzea, lanera: mutilak, morroi; eta neskak, neskame edo umezain. Etxean bizi ziren bitartean, hiru eta lau anai- arrebak ohe bakarrean lo egin behar izaten zuten, egungoak baino deserosoagoak ziren oheetan. Arritxulon, esaterako, lastaiazko koltxoia zuten (arto malutekin, orbelekin edo zakarrekin egina). Borda Berrin txurikinarekin eta arto azalekin egindako koltxoi zaratatsuak erabiltzen zituzten. XX. mendeko azken laurdeneraino artilezko koltxoiak erabili ziren gehienbat, urtean behin jo behar zirenak, artilea harrotu eta bigun mantentzeko. Sukaldean gaur egun arte iraun duen txapa edo sukalde ekonomikoaren aurretik, beheko sua eta laratza erabiltzen zuten, eta familiako kide guztiek bertatik jaten zuten. Babarruna urte guztian jaten zen, eta patata eta artoa ere ezinbesteko elikagaiak ziren. Artoa etxe gehienetan zegoenez, taloa eta morokila (arto xehetua, esnetan edo gatz uretan egosia) sarri jaten zen. Barazkietan, aza, azalorea eta porrua etxe gehientsuenetan zegoen. Arroketan bildutako lapak eta arrantzaturiko arrainak ere elikagai garrantzitsuak ziren etxe askotan. Lanpernak, aldiz, normalean saldu egiten zituzten, ondo saltzen ziren-eta. Arraina erosteko garaian, antxoa edo bokarta zen ohikoena, ugaria zen-eta, eta baita sardina zaharrak ere. Bokartak eta angulak hain ziren ugariak, Igeldoko baratzak eta zuhaitzak ongarritzeko erabiltzen baitziren. XX. mendean sartu arte, etxean ez zen ez argirik ez urik. Argindarra jarri aurretik petroliozko kinkearekin, farolekin eta kandelekin moldatzen ziren. Iturria etxetik gertu zutenak zorionekoak ziren, gainerakoek ibilbide luzea egin behar izaten baitzuten ur bila joateko. Nartziso Lizarazu Garmendia, olagarroarekin. Komunik ere ez zen, ukuiluan egindako zulo batean egin behar izaten zuten. Gorputza garbitzeko, berriz, zinka deituriko ‘barreñoia’ erabiltzen zuten: urez bete eta zapi batekin igurtzita garbitzen ziren. Etxeko lurra garbitzeko, txilarrarekin egindako erratza erabiltzen zen; eta usain ona zabaltzeko, sortatxo bat menda-belar txuri eransten zioten erratzari. Egurrezko zorua garbitzeko, argizaria ematen zuten: puska handi bat berotu eta trapu batekin zabaldu ondoren, Arraina erosteko garaian, antxoa edo bokarta zen ohikoena, ugaria zen-eta, eta baita sardina zaharrak ere. Bokartak eta angulak hain ziren ugariak, Igeldoko baratzak eta zuhaitzak ongarritzeko erabiltzen baitziren. hankari lotutako eskuila batekin lurra igurtziz distiratsu uzten zuten. Emakumeak emagin-lanak ere egin behar izaten zituen, haurrak etxean jaiotzen baitziren. Gaztaintxabaletako Amelia Segurola eta Bekoetxeberriko Frantziska Gabilondo emaginak izan ziren. Amezti Behekoako Joxepa Arrillaga ere bai, amari (Josefa Antonia Mendiluze) eta amonari ikasita, haiek ere horretan ibili baitziren. Ume jaioberria olio epelarekin garbitzen zuten. Jaiotza ospatzeko, atso-lorra izeneko usadioari eutsi zioten Igeldoko emakumeek XX. mende erdira arte. Auzoan jaiotako haurraren etxera joaten ziren bisitan, igande arratsaldean, oparitxoren
batekin (dirua, jana, arropa…). Etxekoek, bisita eskertzeko, afari-merienda ematen zieten (tortilla, gazta eta abar, pitarrarekin). Bularra ematen ari ziren zenbait emakumek esne asko izaten zuten titietan, eta esne gutxi zutenen haurrak hazten zituzten. Batzuetan, baina, inguruan ez zen haurrik esne-premian zegoenik, eta emakume horiei esnea kendu behar izaten zitzaien, infekzioak eta bestelako gaixotasunak saihesteko. Eta hori nola? Bada, heldu batek esnea zupatuta. Esaterako, Landatarrekin, Artikula Txikira aurrena eta Mizkinotegira ondoren, morroi joandako Pedro Pipasek, edota Belabietako Pantxikaren gizonak, esnea zupatzen zieten, soberan zuten emakumeei. Gobada egitea Igeldoko etxe askotako diru-sarrera garrantzitsua izan zen XX. mende erdira arte. Donostiako aberatsei eskainitako zerbitzua zen: etxetik maindireak eta oheko arropak ekartzen zituzten, iturri-askan edo errekan garbitzeko. Gobada zaleek, hasieran, asto gainean, astalketan ekartzen zituzten arropa zikinez beteriko fardelak; geroago, autobusean. Errekan, ur-emari handiko tokian, zuloa egiten zuten hondoan. Lehen urratsa arropa bustitan jarri eta xaboia pasatzea zen. Gero, ondo igurtzitako arropa guztia etxera eraman eta barriketan sartzen zuten. Hari ur Gobada egiten: 1 Maria Azurza. 2 Nancy Hutton. beroa eta hautsa bota, estali eta gau guztian beratzen uzten zuten. Hurrengo egunean, gobada jotzera joaten ziren, hau da, arropa iturrira eraman eta gobada-harriaren aurka jotzen zuten, zikina kendu arte. Garbi-garbi utzita, bide bazterreko harrizko hormen gainean zabaltzen zuten, edo larrean. Lehortutakoan, jaso eta, ostera, Donostiara eramaten zuten. Igeldoko beste emakume batzuk arropa lisatzerajoatenzirenAntiguakoaberatsen etxeetara. Egun osoa horretan ematen zuten. Bengoetxeko Maria Arrillaga eta haien iloba Pepi eta Antonina urte askoan joan ziren Satrustegi dorrera eta bergarajauregitarren etxera, besteak beste. Emakumeen egitekoa zen, baita ere, Donostiara jaistea, esnea eta etxeko bestelako jakiak saltzera. Gehienak astoarekin joaten ziren, aztalkak leporaino zituztela. Artean haur zirenak ere bidaltzen zituzten, bakarrik, nora joan eta zer etxetan geratu behar zuten Gobadak egitea etxe askotako diru- sarrera garrantzitsua izan zen XX. mende erdira arte. Donostiako aberatsei eskainitako zerbitzua zen: etxetik maindireak eta ohe arropak ekartzen zituzten iturri edo erreketan garbitzeko. Gobada zaleak, hasieran, asto gainean, astalketan ekartzen zituzten arropa zikinez beteriko fardelak; autobusean, geroago. arrasto gorririk gabe. Horietan astoak agintzen zuen, animaliak bai baitzekien non gelditu esnea partitzeko. Beste batzuk oinez jaisten ziren, tipi-tapa, zama buru gainean zutela. Horietako bat zen Iturrietako Iñaxi Etxebeste Etxebeste. Zestera buruan hartuta egiten zuen joan-etorria egunero, zamari eskuekin heldu gabe. Baserritarrek Arbizketa inguruan geratu egin behar izaten zuten, salgaien berri eman eta zegokien zerga ordaintzeko. Guardabinosa izena ematen zitzaien lanbide hori zuten udal langileei. Leku Eder-eko Balentin Zamora aritu zen lan horretan.
Ez zen hori baserritarrek ordaindu beharreko zerga bakarra. Baratzeko uztaren tamaina kontuan hartuta, haren horrenbesteko bat eman behar izaten zioten zergak biltzen zituen erakundeari. Baserri bakoitzak zituen lursailen arabera ordaindu behar izaten zuen: patata, babarruna, erremolatxa, artoa edo bestelako produktuen bidez. Urteren batean uzta txarra izanda ere, berdin-berdin ordaindu behar izaten zen. Kasu horietan, produktuak auzokoari erosten zizkioten, zergari aurre egiteko. Beste zenbaitetan, uzta zati bat ezkutatzen zuten, meta-belarrean esaterako, gutxiago ordaintzeko.
Igeldoko autobusa: 1 Emeterio Iraola. 2 Antonio Iraola. 3 Anastasia Azkue. 4 Josefina Martikorena. 5 Marzelino Errezola.
Produktu horien pisua neurtzeko ‘lakari’ neurria erabiltzen zuten, XX. mende hasieran. Egurrezko kaxa karratua erabiltzen zuten (lakaia izena zuena), alez beteta lakari baten neurria zuena. Lakari batek 3,5 kilo gari hartzen zituen, esate baterako. Garia ez ezik, artoa, babarruna, sagarrak eta antzeko produktuak neurtzeko ere erabili zen. Igeldo-Donostia-Igeldo autobus zerbitzuak onura handiak ekarri zizkion Igeldori. Ignazio Oliden hasi zen autobusarekin eta, gerora, Joxe Olidenek eta bere bi semeek, Julian eta Jose Luisek, hartu zuten bere gain Igeldoko linea. Hasierako autobusa Ford 8 bat izan zen, gerora Ford 4 bat ekarri zuten. Egunean oso bidaia gutxi egiten zuten, baina zerbitzua oso errentagarria zen, autobusa jendez, marmitaz eta otarrez gainezka joaten baitzen, beherakoan eta gorakoan. Jendea barruan ez ezik, autobusaren gainean ere joaten zen, baita zintzilika ere. Gauzak horrela, ez zen harritzekoa motorrak berotu ederrak hartzea. 1938an, esaterako, autobusaren motorreko tapa altxatuta eta haren ondoan eserita joan zen Julian, sarritan, motorrari ura boteaz, aldapa gora zihoazela.
Esteban Lizarralde Mitxelena.
Garai hartan lehiakide bat zuten olidendarrek: Oiartzundik Igeldora bizitzera etorritako Felix Isasa, 1935etik martxan baitzuen Igeldorako autobus- zerbitzua. Hala ere, Isasak ez zuen urte askorik egin autobusarekin. Abertzale jendeak ez zuen gogoko, gerran eta ondorenean izan zuen portaeragatik, eta izan ziren zenbait familia autobus hura sekula hartu gabekoak. Olidenek, aldiz, beste lau hamarkadatan jarraitu zuen zerbitzua ematen, 1974ra arte. Handik aurrera, Donostiako Tranbia Konpainiaren esku geratu zen Igeldoko linea.
Jendeak jai egiteko tartea igandean izaten zuen, mezetatik ateratakoan. XX. mendeko lehen laurdenean, Alejandro Alberdi Lizarretak ttunttuna jotzen zuen igandero Igeldoko plazan, gazteek dantza librean egiteko. Hark utzi eta gero, Txomin Eskarmendi hasi zen esku soinua jotzen, ondoren Etxebeste anaiak, eta azkenik, Balda Zahar-eko Benito Zinkunegi. Gazteak dantza librean aritzen ziren, helduta egitea debekatuta zegoen eta.
Jose Luis Etxebeste Aristi. 1940ko hamarkadan soldadu alemaniarrak azaltzen ziren noizean behin Igeldora. Benta Alegreko Zelestino Illarramendik soinua jotzen zuen askotan etxe ataritik –jende asko bilduz gero, balkoitik– eta soldaduek dantza egiten zuten Igeldoko neskekin helduta. Behin, Migel Soroa apaizak, hori ikusita, zigortu egin zituen neskak eliz barruan belauniko egotera, besoak zabalduta eta eskuekin liburuei eutsiz. Igeldoko mutilek ere ez zuten begi onez ikusiko bertako neskak kanpoko soldaduekin dantzan egitea. Kanpoko mutilak Igeldoko neskak etxera laguntzera joaten zirenean, bertako mutilek harrika hartzen zituzten, behin baino gehiagotan. Igeldo herri euskalduna da (Soziolinguistika Klusterrak 2021ean Igeldon egindako kale- erabileraren neurketaren arabera, %75ek euskaraz egiten du kalean). Eta hala zen lehen ere: igeldoarrak euskaraz bizi baitziren. XIX. mende bukaeran ia ez zen gaztelaniaz zekien igeldoarrik; eta ez da harritzekoa Victor Samaniego Donostiako alkateak 1891ko maiatzaren 20an Igeldoko medikua izateko jarritako baldintzetan euskalduna izan behar zuela adieraztea. Eskolan ere euskaraz egiten zen XX. mende hasieran: 1920ko hamarkadan Luisa Gurrutxaga maistra zegoen, eta orduan euskaraz irakasten zuten Igeldoko eskolan. Gauzak aldatu egin ziren 1936ko gerraren ondoren: eskolan zigor gogorrak jasotzen zituzten haurrek euskaraz hitz egiteagatik, eta gauza bera gertatzen zen kalean karabineroen aurrean eginez gero. “Habla en 1940ko hamarkadan Benta Alegreko Zelestino Illarramendik soinua jotzen zuen askotan etxe atarian, eta soldadu alemaniarrek dantza egiten zuten Igeldoko neskekin helduta. Migel Soroa apaizak hori ikusita, neskak zigortu egin zituen eliz barruan belauniko egotera besoak zabalduta eta liburuei eutsiz. cristiano” esaldi arrunta bilakatu zen. Hala ere, baserrietan, lan jardunean eta elizan, bai mezak eta baita dotrina ere; euskara hutsez egiten jarraitu zen. Lagunartean eta familian hika egiten zen: gurasoek seme-alabei eta anai-arreben artean; eta apaizari eta medikuari, errespetu gisa, berorika, XX. mendeko erdialdera arte gehienbat. Auzolanean aritzea eta elkarri laguntzea ohikoa zen. Helburu horrekin sortu zituzten baserritarrek ganaduen kofradiak. Kofradiako kide izateak bazituen abantailak, eta horregatik sortu zituzten.
Iñaki Garmendia, Borda baserriaren aldeko jaialdian.
Ernioko gurutzean: 1 Ramon Balerdi. 2 Joxe Uranga. 3 Migel Etxebeste.
Kideek urteko kuota bat ordaindu behar izaten zuten. Urtean lautan jasotzen zituzten kontrolatzaileen bisitak, etxeko ganaduaren egoera aztertu eta buru bakoitzari prezioa jartzeko. Ganaduak ezbeharren bat izan, edo merke saldu behar izanez gero, kofradiak lagundu egiten zion baserritarrari, dirua jarriz. Garai batean lau kofradia izatera iritsi ziren Igeldon: San Jose, San Anton, Ia ez zen gaztelaniaz zekien igeldoarrik XIX. mende bukaeran eta ez da harritzekoa Victor Samaniego Donostiako alkateak 1891ko maiatzaren 20an Igeldoko medikua izateko jarritako baldintzetan euskalduna izan behar zuela adieraztea. Santa Luzia eta San Isidro. Kofradiaren martxa eramateko, arduraduna izendatzen zuten: Pako Calongek San Joseren ardura izan zuen; Joxe Urangak, San Antonena; Tomax Martikorenak, Santa Luziarena; eta Joxe Zamorak, San Isidrorena. Kofradia bakoitzak bere eguna bazkari ederra eginez ospatzen zuen. Baserritarrak, bestela ere, ohituta zeuden elkarri laguntzen: belar metak egiteko, lurra goldetzeko eta abar. Baserriak erre edo eroriz gero ere, herriak lagundu egiten zuen. Hala gertatu zen Borda Berri edota Borda baserria erre zirenean, eta Amezti Goikoa erori zenean. Herri-bideak ere auzolanean berritzen ziren. XX. mende erdian etxe guztietatik norbait joatea eskatzen zen, eta horren kontrola guardak eramaten zuen. Auzolanean egiten zutenentzat ardoa jartzen zuen Foru Aldundiak. Lau hamarkada ondoren ere herri-bideak era horretan berritzen jarraitzen zuten. Horrela, 1987an, Donostiako Udalak jarritako diruarekin eta herritarren eskulanari esker, ondoko bideak berritu ziren: Iriarte-Bengoetxe, Ganbaretxe-Bentalegre, Tolaretxe-Igeldo, Mendigain-Bide nagusia eta Amezti. Auzolanaren beste adibide bat Ernion jarritako gurutzearena da. 1909ko abuztuaren 29an altxatu zen gurutzea Ernio mendian aurrenekoz Igeldoren izenean. Jose Martikorenak, Fermin eta Juanito Iradi aita-semeek, Benito Lizarazuk, Praxku Martikorenak eta Jose Manuel Zubeldiak eraman eta jarri zuten gurutzea mendi tontorrean. Igeldoarrek handik aurrera gurutzea egoera onean mantentzeko konpromisoa hartu zuten. 1975ean, Mariano Uranga igo zen batean, gurutzea lurrean aurkitu zuen txikituta. Orduan, igeldoarrek gurutze berria egitea erabaki zuten. Hala, diru-eskean sosak bildu, burdinazko gurutze berria egiteko, eta bederatzi lagunek eraman zuten Igeldotik Ernioko puntaraino: Bittor eta Mariano Uranga, Jabier Kruz, Iñaki Mitxelena, Jose Migel Arruti, Juantxo Escudero, Jose Antonio Martiarena, Jose Antonio Olasagasti eta Ramon Balerdik.
Erniora gurutzea eramaten.
Igeldoarrak Ernion jarritako gurutze ondoan.
RAMON BALERDIK ONDOKO BERTSOA IDATZI ZUEN ERNION JARRITAKO GURUTZEAREN HISTORIA AZALTZEKO
Igeldoko erriaren oroipenean, gurutzea jarri zuten Ernio gañean, berari eskatzeko, beartzen geranean.
Joxe Martikorena ta Fermin Iradi geroztik egin zuten joan-etorri ugari. Berak eldu zioten pintatzeari,
urte askoan eukitziarren an gurutzeari.
Aiek geldituta ondorenean,
milla bederatzieun da ogeitabederatzi garrenean, lenbiziko aldiz azaldu nintzan Ernio gañean;
poz aundi bat artu nun Igeldoren izena ikusi nuenean.
Gero zaindu nuen bosten bat urtean, anai arteko gerra asi zen artean.
Gero ori bukatu ta ondorenean,
milla bederatzieun ta berrogeigarrenean.
Berriz ekin nion lenagoko lanean. Baten bat izaten nuen beti aldamenean,
laguntzen zidatenak guztizko borondatean. Orrela jarraitu nun iru edo lau urtean.
Gero jarri giñaden iru lagun fijuak; Joxe Uranga, ta ni, Iñazio Etxebestekua, irurok artu genduen asmo bat fijua:
urte bitik bein pintatzekua.
Milla bederatzieun da amabost garrenean Mariano Uranga igo zan batean. gurutzea topatu zun txikituta lurrean,
ez dakigu intentzio txarrez edo deskuido batean.
Milla bederatzieun ta irurogei ta amasei garrenean, erriak berriz jarri zun lengoaren oinean.
Berriz eusten saiatuko gera al degun artean; ea an egoten dan beste eun bat urtean.
Kasu egin ez-arren nik Elizari, fedea izan diot nik beti gurutzeari. Nola asko lagundu bait-didan neri,
nola ez diot lagunduko erri maiteari?
Etzaizazula aztu Igeldo-ko erria; ez dedilla erori gugan zure aserria. Izan zazu beti guretzat errukia,
askotan izaten degu gauz onen premia.
Nere Jesus maitia; izandu zan zure iritzia erriak askatuta, biar zuei laguntzea.
Ortarako artu zendun zure gurutzea. Uste det konbeni dala gauz au aitortzea onekin pentsatu det errematea ematea.
Satrustegi dorreko langileak: 1 Antonina Alberdi. 2 Maria Arrillaga.
Esteban Lizarralde Berridi.
Maria Olarra Olazagirre.
Buena Vistan, sagardoa boteilaratzen: 1 Lazaro Otamendi. 2 Patxi Makazaga. 3 Jose Luis Aranguren. 4 Jose Luis Irizar. 5 Abel Goikoetxea.
1994. urtea. Monte Igeldotik erretiratu zireneko ospakizun bazkaria: 1 Antonio Zendoia. 2 Nikolas Iradi.
Rosa Azurza Insausti segan.
1 Asun Huegun. 2 Juan Jose Gabilondo. 3 Joxe Gabilondo.
1971. urtea. Idi pare txuria eramaten. Gipuzkoa plazako jaiotzarako Manuel Arruti Enbil.
1 Felix Azurza. 2 Joxe Azurza (Haundia).
1 Rosa Azurza. 2 Natividad Iraola.
Joxe Arrillaga Aiestaran. 1947an jaioa, Antxoni Zamora Sagardia.
Herriko plazan, barrika gurdian hartuta, sagardoa banatzen.
Pako Calonje Olaizola.
Asentsio Etxabe bere txekorrarekin.
Katalina Mitxelena Mendizabal, Rekondo jatetxean lanean.
Xixili Arrillaga, maindireak zabaltzen.
Martin Sorondo Oiarzabal Danesa arrazako behiarekin.
Biorretan, goldean.
Mertxe Bahamonde Rey eta
Katalina Mitxelena.
Biorretako ama-alabak, ur karraio. Maria Luisa Errazkin eta Manuela Zubeldia.Txuri txakurrarekin.
Montaña Suizan: 1 Patxi Azurza. 2 Antonio Zendoia. 3 Bittor Etxebeste.
Txomin Alkorta Sarriegi. Josefa eta Ramoni Arrillaga Mendiluze.
Emeteria Amundarain eta Mari Karmen Etxebeste, gurdi gainean.
Perratokia: 1 Antonio Ugarte Zinkunegi. 2 Maximo. 3 Joxe Eizagirre Egaña.
Leku Ederren: 1 Ignazio Etxeberria Cimadevilla. 2 Bittori Zamora Arrillaga. 3 Karmen Etxeberria Cimadevilla.
Eustakio eta Txomin Alkorta, belarretan, idi parearekin.
1 Manuel Arruti Enbil.
Esteban Lizarralde. Donostiako hiltegian: Asentsio Etxabe.
Jose Mari Estanga, sega pikatzen. Migel Izagirre.
Gobada egiten.
Maria Zubeldia. Kandida Iraola Etxe Nagusiko tabernan lanean.
Juana Iradi eta Jose Mari Oiarzabal. Jose Mari Iraola Esnal.
1965. urtea. Amezti
1968. urtea. Amezti
1959. urtea. Zapatari Berri baserriko lurjausia.
1977. urtea. Amezti Bekoa aldamenean lurjausia.
Aterpea Etxe Nagusi parean. Orio, Aginaga eta Usurbildik astoarekin Donostiara joaten ziren emakumezkoek euritik babesteko erabiltzen zuten aterpea.
Autobusa.
Mendizorrotz tontorra elurretan.
1935. urtea. Mendizorrotz.
Manuela Lizaso Olasagasti.
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 8: Rekondon bi auto.
Joakina Arruti Aristondoko amona.
Antonio Zendoia.
1 Balbina. 2 Emili Azurza. 3 Roxi Azurza. 4 Amaliren anaia. 5 Amali Mujika. 6 Amaliren ahizpa.
Autobusa, Rekondo parean.
Emakumea baserri lanetan.
Arrain-haztegi lanak Agitiko kalan.
Monte Igeldo
onte Igeldo jolas parkea ez dago Igeldo mendian kokatuta, izen hori hartu zuen arren parkea sortu eta gero. Mendi horrek Txubillo izena du, baina beste hainbat izenekin ere deitu izan zaio: ‘Arrimendi’, 1888ko Euskal Erria izeneko aldizkarian argitaratuta;
‘Harrobi’, Igeldo harrobiz josita zegoenean, eta ‘Montefrio’, aintzinean
militarrek zenbait planotan erabilitako izena, zuhaitz gabeko eremu hotza zelako.
Izenak izen, Txubilloren tontorrean dorrea eraikita zegoen XVIII. menderako. Dorre hori itsasargi gisa
Monte Igeldo jolas parkea kokatuta
dagoen mendiaren izena ez da Igeldo, Txubillo baizik. Beste izen batzuekin ere deitu izan zaio: ‘Arrimendi’, ‘Harrobi’ eta ‘Montefrio’.
erabiltzen zen hasiera hartan, eta gau osoan egurra erreta lortzen zuten argia egitea. XIX. mendean gerra-gaztelu edo gotorleku gisa erabili zen hirugarren Karlistaldira arte eta ordurako mendi gaineko dorreari ‘farola’ edo ‘Igeldoko Dorrea’ deitzen zitzaion.
Monte Igeldo parkea 1912an sortu zen eta urte bereko abuztuaren 25ean funikularra inauguratu zuen Maria Kristina erreginak. Funikularra eraiki ostean, ostatua eta kasinoa jarri ziren. Jokoa debekatu zenez, kasinoa itxi eta 1925ean dantzaleku dotorea ipini zen bertan, hainbat urtez arrakastatsua izan zena. Dantzalekuak bereiztutako bi eremu zituen: goi mailako jendearentzat bakarrik sarbidea zuena batetik eta, herritar xumea biltzen zena, bestetik.
1926an Suitzar Mendia izeneko atrakzioa jarri zuten. 1930 urte bitartean Ibai Misteriotsua eta urmaela jarri zituzten, besteak beste, eta ondoren karrusela, labirintoa eta abar. 1940ko hamarkadan dantzalekua ez zen hain arrakastatsua, bai ordea zabaldutako zine-aretoa. 1967an
520 Monte Igeldo hotela eraiki zen aurretik kasinoa eta ostatua egondako lekuan. Monte Igeldo parkearen zuzendaritzan Pascual familia egon da hasieratik: Luis Anjel Pascual izan zen lehendabiziko zuzendaria eta haren birbilobek (Pilar Pascualek, parkeko kudeatzaile; eta Marimi Pascualek, hotelaren zuzendari) jarraitzen dute lemazain lanetan.
Igeldoar asko aritu da lanean parkea sortu zenetik: mantenu-lanetan, garbiketan, atrakzioetan, parkearen sarreran, funikularrean edota hotelean.
Antonio Zendoia. Besteak beste, Alfonso Artano, Frantzisko eta Maria Urruzmendi, Jose Ramon, Ramon, Antonio, Arantxa, Bakartxo, Antxon, Edurne eta Nerea Zendoia, Maria Luisa Ortega, Asun eta Patxi Azurza, Azurza ‘frantsesa’, Kruz, Pedro, Josetxo, Suso eta Lourdes Etxaniz, Rafa Romero, Tomasa Estanga, Jose Zamora, Jose Antonio Aiestaran, Pedro eta Fernando Martiarena, Pilar Perez, Blas, Patxi, Dora eta Dolores Olasagasti, Jacinto Arana, Patxi Artola, Jose Ramon eta Jose Mari Mendiluze, Juanito eta Nikolas Iradi, Etxeberri baserriko Alberdi, Isidro Ugarte, Bittor Etxebeste, Tomas Balda, Jose Antonio Olasagasti, Joxe Gabilondo, Mendinueta, Torrente, Migel eta Jose Antonio Arrillaga, Luis Mari Lertxundi, Ainhoa Uranga, Erika Prieto, Aritz Maiz, Joseba Lopez de Goñi, Jorge eta Xabier Machado, Ioritz Iraola, eta Iñaki eta Ane Etxebeste.
Poniak.
Ursula izeneko hartz ospetsua 1938an ekarri zuten parkera. Gerra garaia zen eta tropa faxistek bi hilabeteko artza aurkitu zuten Asturiaseko Hermos Monastegitik gertu. Hartz hartu eta beraiekin eraman zuten maskota gisa. Hartza, baina, hilabeteak aurrera egin ahala, hazten joan zen arazo bihurtzeraino. Gauzak horrela, Terueletik kamioi batean ekarri zuten parkera 1938ko maiatzean. Jira eta bira egiten zuen kaiola batean jarri zuten.
Oso ezaguna egin zen jendartean. 20 urte baino gehiago egin zituen bertan. 1959an Bartzelonako
Zoora eraman zuten animaliak babesteko elkartearen ekimenez, bizimodu hobea izango zuelakoan. Usteak ustel, handik gutxira hil baitzen Ursula.
Artzaz gain, tximinoak ere jarri zituzten jendea erakartzeko. Bisitariek hamaika zakurkeria egiten zizkieten tximino gaixoei baina haiek mendekua hartzeko pronto izaten ziren. Bisitariak kontu- ratu orduko, karterarik gabe geratzen ziren tximinoen abileziari esker. Lau tximu zeuden kaiola barruan, baina haietako bat, Kuki izenekoa, gaiztoa baino gaiztoagoa zen. Monte Igeldora lane- ra zihoazen igeldoarrek ere izan zituzten hainbat gorabehera Kuki tximinoarekin. Behin batean, Kukik betaurrekoak kendu zizkion Jose Antonio Olasagastiri tximinoen kaiola ondoan zegoen iturrira ura edatera joan zenean. Kaiolara sartzea debekatuta zegoen arren, Jose Ramon Mendi- luze eta Jose Antonio Olasagasti bertan sartu eta Kukik betaurrekoa itzultzea lortu zuten. Handik aste gutxira, Jose Antonio egarritu zen batean, iturrira abiatu zen, baina betaurrekoak eskuetan zituela. Kuki tximinoari begira jarri eta desafioa bota zion: “Alua, gaur ez dizkidak kenduko ez”. Tximuak baina, ustekabean kolpea eman eta betaurrekoak eskuetatik kendu zizkion berriro Jose Antonio gazteari. Tximuak “garaikurra” eskuetan zuela, kaiola barruko zuhaizkara igo eta betau- rrekoak txikitu zituen Jose Antonioren aurrean.
Ondarea tal honetan arbasoengandik jasotako ondare material aipagarrienak jaso ditugu. Igeldok megalito-gune garrantzitsua du: trikuharri, tumulu eta harrespilez osatua. Garai bateko bizimoduaren adierazle diren elur-zulo, ur-zulo eta karobien aztarnei buruzko informazioa ere bildu dugu. Karlistaldietan erabilitako gotorlekuak ere gogora ekarri nahi ditugu; eta horrekin batera, Igeldoko natur ondasun nabarmenenak: Igeldoko igela eta Etumetxabaleko artelatza. Igeldon eta Orion, bi herrien arteko muga inguruan, megalitoak daude, hau da, bertako antzinako biztanleek hileta-erritualak egiteko erabilitako lekuak. Kalkolitotik Burdin Aroaren amaierara arte erabili ziren, Kristau Aroa baino lau mila urte lehenagotik hasi eta aroa aldatu arte. Igeldoko mendizerra txikiak hainbat hileta-egitura ditu; eta monumentu megalitikoen izendapen orokorraren barruan dago. Antzinakoenak dolmenak edo trikuharriak dira, orain 6.000 urte eraikiak. Harrizko bloke handiekin eraikitako egiturak ziren; eta lur tumulu baten azpian egindako ganberak zituzten, hildakoak hartzeko, eta modu ordenatuan jarritako harriak.
Ondoren, duela 3.000 bat urte, hileta erritualak aldatu egin ziren: hilotzak lurperatzeari utzi eta errausten hasi ziren, errautsen zati bat biribilean jarritako harrien erdian utziz. Monumentu hauei cromlech izena eman zaien arren, euskaraz harrespil edo mairu-baratza gisa ezagutzen dira. Erromatarrak iritsi arte erabili ziren.
Igeldoko estazio megalitikoak monumentu ugari ditu: Aitzazate, Arrobizar eta Iturrietako trikuharriak nabarmentzen dira lehenik, baita Tontortxiki I, II, III eta IV tumuluak Martin de Larburuk elur zuloa egin zuen 1695ean Mendizorrotzen eta hiru urtez saldu zuen bertako izotza Donostian. ere. Horietako batzuen egoera ez da ona; izan ere, mendeetan zehar jendearen hainbat bortxaketa jasan zituzten, ezjakintasunez. Hango harriak hormak eta harresiak egiteko erabili izan dira, edota lapurretak egin dira, urrezko altxorrak zituztelakoan gordeta. Bestalde, bi cromlech daude, Aitzazate I eta Mendizorrotz I, eta Txalingo zutarria (menhirra). Trikuharriak Trikuharriak XX. mendeko 80ko hamarkadan egindako indusketetan topatu zituzten hainbat ikerlarik: Iñaki Gaztelu eta Miren Karmele Manzanasek, 1982an, Aitzazate, eta 89an, Mendizorrotz 2; Josu Tellabidek, 1984an, Arrobizar; eta Anjel Armendarizek, 1981ean, Iturrieta. Trikuharriek, batez beste, hamar metroko diametroa dute, eta metro bateko altura, eta erdian zutikako harlauza bat. Aitzazatekoa Usurbilgo lurretan dago, Igeldoko mugatik 2 metrora. Arrobizargoa Biorreta baserritik 300 metrora, Polipasorako bidean; Iturrietakoa, Joxene baserritik 50 metrora; eta Mendizorrotz 2 Polipaso baserritik 60 metrora, Kredogaina izeneko tokian, baina lur-zelaitze lanetan suntsitu egin zuten. Zutarriak Txalin. Zutarria lurrean zutik jarritako harri luzea izan ohi da, baina Txalingoa etzanda dago. Biorreta baserriaren lursailetan dago, nahiko egoera onean. Luis Millanek aurkitu zuen 1997an. Harrespilak Aitzazate: Trikuharritik 150 metrora dago, hegoalderantz. Bi harrespilez osatua da: Lehenak 4,50 metroko diametroa du, lurretik ageri diren harlauza itxurako bost lekukoz eratuta; bigarrenak 4 metrokoa du, eta 7 lekukoz eratua da. Iñaki Gazteluk eta Miren Karmele Manzanasek aurkitu zuten 1982an. Mendizorrotz I. Mendizorrotz mendiaren iparraldeko hegaleko zabalgune batean dago. Mikelaitzondo izenez da ezaguna. Hiru metroko diametroa du, eta10 lekukoz osatua da. Iñaki Gazteluk eta Jesus Argomanizek aurkitu zuten, 1985ean.
Tumuluak Tontortxiki 1. Orio, Usurbil eta Donostiako muga-erpinetik 50 metrora dago. 11,6 metroko diametroa du eta metro erdiko altuera. Gazteluk eta Manzanasek topatu zuten 1985ean.
Tontortxiki II. Tumulu zirkularra da, eta 8,50 metroko diametroa eta ia metro bateko altuera du. Erdiko kraterra du. Gazteluk eta Manzanasek aurkitu zuten 1988an.
Tontortxiki III. Tumulu zirkularra, 8 metroko diametroa du. Oso kaltetua dago. Tontortxiki IV. Tumuluak 9 metroko diametroa du. Hau ere, aurrekoa bezala, zeharo hondatuta dago. Azken bi tumuluok Gazteluk eta Manzanasek, eta Luis del Barriok, eta Ugaldek aurkitu zituzten 1989an.
Elur-zuloa
Igeldoko elur-zuloa Mendizorrotzeko iparraldeko hegian dago, Orioko Bentarako bidetik berrogei bat metro itsasertzera. Elur-zuloak hozkailu naturalak dira: elurra bildu, izotz bihurtu eta izotz hori kontserbatzeko zuloak. Neguan elurra egiten zuenean, elurra palaz bildu eta elur-zulora botatzen zuten. Eskuareaz zabaldu eta, oinak eta mazoak erabiliz, zapaldu egiten zuten, ondo trinkotu arte. Elurra geruzetan pilatzen zen eta, horiek bereizteko, orbela, belar ondua edota garoa erabiltzen zuten.
Elur-zuloa.
Donostia izotzaz hornitzea negozioa zen XVII. mendean, haren premia handia zegoelako: edariak freskatzeko, limonadak egiteko edota kaiko arraina kontserbatzeko. Urnietako ‘Mantele’ eta ‘Adarra haitza’ eta Andoaingo ‘Onddo’ elur-zuloetatik ekartzen zuten izotza. Urnieta eta Andoaingo udalek enkante publikora atera zuten, 1695ean, hiru elur zuloak ustiatzeko aukera. Martin de Larburuk 250 dukat eskaini arren, bi udalen ezetza jaso zuen. Ezetzaren ostean, Larburuk Igeldoko Mendizorrotz mendian
eraiki zuen elur-zuloa. Baina hiru urtez bakarrik erabili zuen. Igeldokoak ez zion nahikoa elurrik ematen Donostiaren eskaerari aurre egiteko. eta, 1698an, akordio batera iritsi zen Andoaingo Udalarekin hango elur-zuloa ustiatzeko. Orduan, Igeldokoa erabiltzeari utzi zion.
Arritxuloko ur-zuloa (Buzeua) eta karobiak XIX. mendearen bukaera aldera, Arritxulon pertsona itsua bizi zen, eta urtero, udako oporretan, hogei bat gazte itsu ekartzen zituen Arritxulora. Gazte haiek, ziri batzuk erabilita, lurrazpian ura non zegoen aurkitu eta handik ura ateratzeko zuloa egin zuten. Txirrika jarri eta ura kankartetan ateratzen zuten, etxekoek egunerokoan erabiltzeko. Gaur egun, egurrezko estalki dotore baten azpian dago zuloa. 17 metroko sakonera du.
XVIII. mendetik aurrera, karobi asko eraiki zen Euskal Herrian. Igeldon, bi tokitan behintzat egon ziren: bata Agitin eta bestea Arritxulon.
Karobia, kareharria egosiz Elur-zuloa. karea egiteko erabiltzen zen labea da. Karea lurra ongarritzeko erabili ohi zen. Gotorlekuak
XIX. mendearen erdialdean, artilleriak izandako aurrerapenen ondorioz, gotorlekuak zaharkituta geratu ziren. Besteak beste, horrexegatik utzi zion Donostiak gerra-plaza izateari, eta eraitsi zuten 1864an hiriko harresien zati handi bat. Hori dela eta, III. karlistaldia hasi zenean (1872-1876), hiriak karlisten erasoetatik babesteko gotorleku sistema
Mendizorrotzeko gotorlekua XIII. mendekoa izan daiteke. Gotorleku militarra zen, harresiz inguratua. XIX. mendeko karlistaldietan karlisten esku egon zen 1876ra arte. finkorik ez zuenez, behin behineko gotorlekuak altxatu zituzten: batzuk, Igeldon. Kalbarioko dorrea, Igeldo gainean dagoen Kalbario mendiaren (279 m.) tontorrean eraiki zen, Hernandez gotorlekua eraiki aurretik eta haren osagarri gisa. Igeldoko lurraldea kontrolpean izateko asmoz eraiki zuten. Ulpiano Campioni lursailak kendu eta bertan eraiki zuten dorrea 1875ean. Gerra amaitu eta urte batzuetara, 1892ko abuztuan, itzuli zizkioten Campioni kendutako lurrak. Gaur egun ez dago gotorlekuaren arrastorik. Hernandez gotorlekua 1875ean eraiki zuten Gudamendin (260 m.). Gotorlekuaren oinarria pentagonala zen, lubaki batez inguratuta. 3.592 metro karratu Mendizorrotzeko gotorlekua.
zituen, eta bi bateria: bata, Mendizorrotz mendira begira, eta bestea, Oria bailara aldera. 1876an gerra amaituta, gotorlekua karabineroen esku egon zen 35 urtez. Eraikin bakarra erabili zutenez, soilik haren mantenuaz arduratu ziren. Karabineroek 1914an utzi zuten gotorlekua, oso egoera kaskarrean. Gaur egun, gotorlekuaren arrasto batzuk geratzen diren arren, ondoen zainduta dagoen dorrea ez da ordukoa, 1939koa baizik. Dorrea ur-biltegi izateko eraiki zuten, Igeldoko herriguneari eta inguruari zerbitzua emateko asmoz. Lehen karlistaldian (1833-1840) La Farola izeneko gotorlekua eraiki zuten liberalek Txubillo mendian, Igeldotik gertu baina mugaz kanpo; baina karlisten eskuetan erori zen. Bigarren Karlistaldian (1846-1849), liberalek gogor eutsi zioten; eta hirugarrenean, lehen gerran altxatutakoaren egitura Hernandez gotorlekua. berdinarekin berreraiki zuten. Mendizorrotzeko gotorlekua (416 m.) izen bereko mendiaren tontorrean dago. Donostiako liberalek ez zuten gotorleku hau gerra karlistetan erabiltzerik izan, karlisten esku egon baitzen 1876ra arte. Gotorlekuaren jatorria XIII. mendekoa izan daitekeela uste da, Monte Agudo (Mendizorrotz) gazteluari buruzko erreferentziak kontuan hartuz gero. Gotorleku militarra zen, harresiz inguratua. Gaur egun babestuta dago, Espainiako Ondare Historikoaren legeari esker (16/1985). Donostiako Udalak ere babestua du, 3. mailako babesarekin. Zuhaitz-igela Afrika iparraldeko kostaldean eta Mediterraneo inguruan dago hedatuta batik bat. Iberiar penintsularen iparraldean ez dago igel mota horren arrastorik, Igeldo inguruan izan ezik. XIX. mendeaz geroztik, Igeldon ezaguna den igela Euskal Autonomia Erkidegoan desagertzeko arriskuan dagoen anfibio bakarra da. Hori dela eta, babestuta dago gaur egun. Galzorian dagoen igelaren habitak zaintzea ezinbestekoa da gure artean iraun dezan. Igel mota hori Usurbilen, Orion eta Igeldoko zenbait lekutan aurki daiteke. Putzu babestuen katalogoa Zuhaitz-igelen gordelekua. eginda dago; eta horren arabera, 16 putzu daude: Anoko Erreka, Arkumetegi, Arpita, Arrate, Artikula Handi, Egiluze, Egioleta, Errota Berri, Etume, Etxebeste, Goienetxe, Munotxabal, Errotaxo-Neinor, Orio, Pokopandegi eta Urteta. Katalogoan sartuta ez dauden arren, beste zazpi lekutan ere ikusi izan dira igel horiek: Txanka, Egiluze II, Iranguen, Saria, Sarikola urtegia, Berio eta Usurbilen. Igeldoko igelak, hegoaldeko zuhaitz-igelak, bost zentimetro inguruko luzera du. Berde kolorekoa da, eta azal dirdiratsua eta leuna du. Lau hankako behatzetan disko itsaskorrak ditu eta horietaz baliatzen da zuhaitzetara igotzeko. Aintzira, urtegi, putzu eta idoien inguruan hazten den
Etumetxabaleko artelatza. Zuhaitz-igela.
landaredian bizi da. Egunez, orduak ematen ditu landare altuetan eta zuhaitz eta zuhaixken adarretara igota, mugitu gabe, paisaia berde horretan kamuflaturik. Igeltxo honek duen kolorazio kriptikoari esker, ia ikusezina bihurtzen da, harraparien kalterako. Intsektujalea da, gauez oso aktiboa eta ehiztari trebea. Negua, ezkutaturik igarotzen du, lohia, orbela eta harrien artean; udaberrian, urmael eta zingiretara gerturatzen da, arra lehenbizi, eta kantari hasten da Artelatza gutxi dago hego Euskal Herrian. Ale bakarrenetakoa Etumetxabalen dago: 10 metrotik gora luze eta beste horrenbeste zabal. emeak erakartzeko. Lehia bizia sortzen da, eme gehiago baitira arrak baino. Ugalketa- garaia unerik zailena izaten da, igelaren kantuak harrapariak erakartzen ditu eta. Garai horretan beharrezkoa du hezeguneetako landaredia, oharkabean pasatzeko, hau da ihiak, lezkak, karizeak eta abar. Hiru hilabetera, igeltxo gazteak landareetara igotzen dira; eta udazkenean, den-denak beren neguko gordelekuetara abiatzen dira. Artelatza Zuhaitz mota gutxi dago gurean. Artelatza ugaria da Afrikako iparraldean eta Iberiar Penintsulako Mediterraneo eta Atlantiko aldean, Portugalen batik bat, baina oso gutxitan ikus daiteke hego Euskal Herrian. Ale bakanetako bat Etumetxabalen dago. Zuhaitz ikusgarria da benetan: 10 metro baino gehiago ditu luze eta beste horrenbeste zabal. Metro eta erdiko altuera hartzen duenean bi adarretan banatzen da.
Donostiako Udalak babestutako eraikinak eta elementuak Donostiako udalak 2021ean katalogo bat berritu zuen, Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziarena (PEPPUC izenez ezaguna). Donostiako udalaren plana Euskal Kultur Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean oinarrituta eratu zuten. Katalogoan agertzen diren babestutako ondare-gaien artean 15 dira Igeldokoak. Gehienak baserriak, baina badira bestelakoak ere: eskola zaharra, eliza, bi gotorleku eta iturri bat. Katalogoan sei babes maila bereizten dira: A, B, C, D, E eta F. Hauek dira Igeldon babestuta dauden ondare-gaiak, babes mailaren arabera: A maila: Amezti Zahar eta Aristegieta baserriak eta Mendizorrotzeko gotorlekua eta Din-din Iturria. B maila: San Pedro eliza. C maila: Arkaitzaga, Baldazar, Barrenetxe, Benta Alegre, Durandegi eta Ekogor Handi baserriak, eta Hernandez gotorlekua. D maila: Elizondo, eskola eta Eulalia Enea. F maila: herriko iturria (Lizardikoa). Hegoaldeko zuhaitz-igela.
Arrizuloko ermita.
Kakaoa egiten zen harrisko ontzi horretan. Etumen dago.
Arrizuloko karobia.
Mota honetako harlauzak edo harri xabalak jartzen ziren belardietan ganaduentzako itxiturak egiteko.
Plaza geldoko plaza izan da herritarren bilgune nagusia azken ehun urteotan, baina XIX. mendearen bukaera arte plaza ez zen leku publikoa izan, lursail pribatua baizik. Felipe eta Maria Bautista Martikorena ziren lurjabeak, 1884an lur horien desjabetzeko prozesua hasi zen arte. Bi urte geroago, plaza publikoa bihurtu zen. Plaza herriaren erdigune izateaz gain, balioanitza izan da, gauza askotarako erabili izan baita. Animaliak patxadan egoteko tokia izan zen, belardi dotorea baitzuen: Mateo Landa eta Sakristauenen oiloak noiznahi ikus zitezkeen bertan, eta baita Plazaetxeko edota Migel Iparragirre guardaren behiak ere, besteak beste. 1963ra arte, urte hartan dema-plaza eraiki baitzuten.
Igeldoko jaietako gune nagusia izan da: dantzaleku, jolastoki, dema-plaza eta abar. Helduak plazaren jiran ibiltzen ziren, bertako denda edota tabernetan. Emakumeak dendara joan ohi ziren, erosketak egitera; gizonezkoak, berriz, tabernara.
Plazan bertan, gaur egun komunak dauden tokian, arropa garbitzeko harraskak zeuden. Lau baziren gutxienez; hala ere, emakume asko biltzen zenez, XX. mendearen erdira arte arropa garbitzeko txanda hartu behar izaten zuten.
Eskola ere bertan egon zen 1887tik 2008ra arte. Urte horietan guztietan plaza izan zen Igeldoko haurren jolaserako gune nagusia, frontoiarekin batera.
Horrez gain, plaza gainean, errepide ondoan, aska handiko iturria zegoen. Ganadua ekartzen zuten ur edatera, eta herritarrak ere ur bila etortzen ziren. Iturri ondoan, frontoia eraiki zuten 1912an; garai hartan pilotalekua zen
aisialdirako leku bakarrenetakoa herrian.
Eliza ere plazatik gertu dago. Garai batean egunero ematen zen meza; igande eta jai egunetan bereziki, jendetza biltzen zen meza entzutera, eta horrek bizitasun handia ematen
Igeldoko errepublikarren egoitza ere plazan egon zen. Plazaetxeko lurretan zegoen eraikina Igeldoko errepublikazaleen biltoki bihurtu zen.
zion plazari, meza ostean jende asko biltzen baitzen. Plaza elizkizunak bertan egiteko ere erabili izan zen noiz edo noiz, eta prozesioak ere handik abiatzen ziren sarritan. Josetxo Zamoraren hileta ere plazan egin zen, etorritako jendetza hartzeko eliza txiki geratu baitzen.
Eskola Zaharra, Arrillaga Enea, Itsas Aurre, Plazaetxe eta Lizarreta eraikinak daude plazaren inguruan. Itsas Aurre etxea falangistek hartu zuten, eta etxe atarian zein plazan biltzen ziren sarri, alkandora urdinak soinean. Kanpotik etorritako jendea zen eta haietako asko Itsas Aurre etxean bizi ziren.
Igeldoko errepublikarren egoitza ere plazan egon zen. Plazaetxeko lurretan zegoen eraikina Igeldoko errepublikazaleen biltoki bihurtu zen: Ramon Balerdi, Maddi Iraola edota Enkarni Arbelaitz sarritan elkartzen ziren bertan.
Errepublikarren egoitza.
Herriko plazan, Zelestino Aldanondo eta Frantziska Lizarreta.
Herriko plazan, 1940-45 inguruan.
1971. urtea. Alejandro Alberdiren omenaldia: 1 Fabian Loidi. 2 Alejandro Alberdi. 3 Iñaki Landa. 4 Juantxo Dorronsoro. 5 Jose Jabier Alberdi.
Herriko gazteak: Alejandro Alberdiren omenaldian.
Herriko plazan: Anjela eta Tomasa Alberdi.
Mendizorrotz atari aurrean, hainbat herritar.
1 Jexuxi Martiarena. 2 Jose Manuel Martikorena. 3 Anita Bertol.
4 Pako Calonge.
Elizako eskilara buruan: 1 Maria Loidi Peña.
Anjela Gabilondo eta Bizente Iraola, iturri zaharraren ondoan.
Gorputz eguneko prozesioa.
Ramon Iraola Garin, plazetxeko atarian.
Herritar batzuk guardia zibilekin: 1 Jose Mari Iradi. 2 Dolores Lizarazu. 3 Maria Dolores Calonge.
Ezker eskubi: Iñaki Landa, Maria Martikorena eta Mikaela Gurrutxaga.
Igeldoko plazan: 1 Jexuxi Martiarena. 2 Joxepi Zendoia.
1 Teresa Arruti. 2 Maritxu Eskibel. 3 Martina Elizegi Aranburu. 4 Maria Dolores Calonge. 5 Pepi Calonge. 6 Teresa Martikorena. 7 Begoña Martikorena. 8 Maite Eskarmendi.
Dolores Lizarazu Zubeldia. Haur talde bat, Igeldoko plazan.
Pako Calonje zisternatik ura karriatzen. Frantziska Lizarreta.
1 Iñigo Urruzmendi. 2 Amaia Urruzmendi.
1 Nekane Etxebeste. 2 Dolores Calonje. 3 Bittor Etxebeste.
1 Jose Mari Goikoetxea. 2 Bittor Etxebeste. 3 Iñaki Kruz. 4 Pako Calonje. 5 Begoña Kruz. 6 Jabier Kruz.
1 Benita Garin. 2 Antonio Iraola Garin. 3 Maria Iraola Garin. 4 Pilar Iraola Garin.
1 Antonio Iraola Garin. 2 Ramon Iraola Garin.
Igeldoko plaza.
Zelestino Aldanondo eta Zelestino Illarramendi Aldanondo herriko plazan.
Itxas Aurren (Buenos Aires). Dolores Iraola Esnal.
Haurrak jolasean.
Plazetxe aurrean, eskolako umeak jolas garaian.
Igeldoko jaietan, Donostiako musika-banda, eskolako arkupeetan jotzen.
Ume kuadrila, herriko plazan.
Igeldo jaietan.
Joxe Aristegieta.
Emakumezkoak sokatiran frontoian.
XIX. mende bukaera aldera ateratako argazkia. Frontoia eta Lizarreta etxea eraiki gabe zeuden oraindik.
Herriko plazan: 1 Fabian Loidi. 2 Jesus Etxebeste. 3 Pili Costumero. 4 Teresa Martikorena. 5 Manuela Gurrutxaga. 6 Anita.
Plazetxeko atarian.
Harrobiak Iturriak Igelaren putzuak
1 Gorostidi 2 Txalin 3 Belabieta-Azpi 4 Buztinzuri 5 Haitzaundi 6 Mutegi 7 Juandegi 8 Ganbaretxe 9 Marabieta 10 Amezti 11 Aiztoki 12 Arburu 13 Amezti-Goikoa 14 Mendigain / Gudamendi 15 Kuartel-Azpi 16 Urdandegieta 17 Iñaerreketa 18 Agiti 19 Tximistarri 20 Buena Vista 21 Arrizulo 22 Biorreta 23 Borda - Erauntzeta 24 Amezti Behekoa 25 Arkaitzaga 26 Gorostidi 27 Iezgorri 28 Etume 29 Frontoia 30 Gaztaintxabaleta 31 Iturritxo 32 Juandegi (1) 33 Juandegi (2) 34 Iñarreketa 35 Iranguen 36 Mendizorrotz 37 Murgil 38 Lizardi 39 Marabieta 40 Mendi Mendia 41 Presalde 42 Zankardegi-Habana 43 Artikula Haundi 44 Egiluze I 45 Egiluze II 46 Etxebeste 47 Etume 48 Egioleta 49 Iranguen
Elur Zuloa
50 Mendizorotz
Karobiak
51 Perus 52 Arrizulo
Gotorlekuak
53 Mendizorrotz 54 Fuerte Hernandez 55 Gudamendi 56 Gurutzea
Oharra: Hemengo izenak hurrengo bi orrialdeetan dituzu kokatuta plano baten gainean.
Irudiak eta zenbakiak kontuan hartu horretarako.
Harrobiak Iturriak
Igelaren putzuak Elur zuloa Karobiak Gotorlekuak
Arriz
21
51 6
16
Perus
3
18 5
45
Iranguren 35
Belabieta Txiki
49
Egiluze
5
44 22
50
53 36
43
Lusarbe Handi
Artikula Txiki Artikula Haundi
Mugitza
Gastaintxabaleta
30
9 24 19 Amezti Behekoa
10
11 20 Txosa Berri
Zerutxo
12 Mendi Mendia
27 Gure Pakea 41 25 39 Amezti Garaikoa
Benta Berri 13 Amezti Goikoa
55 40 Gudamendi Gambaretxe Borda Berri Txiki Mendigain Txiki 54 8 14 ulo 52 42 Juandegi 7 32 Iruin Erreroenea IGELDO 28 56 47 26 1
17 Kuartela 33 Obserbatorio
31
Iturritxo
15 34
Borda
Durandegi 23
8 Erauntzeta Txiki
Murgil
37 46 48
Tolaretxe
Egioleta Txiki
Bibliografia
• Agirre Sorondo, Antxon. “Los canteros de Igueldo”. Revista Internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internacionale des êtudes basques = International journal on Basque studies, RIEV , 1986, 31 lib., 2 zbk . 489-506 or. • Aisa Alberdi, Alex. “ Alga, urak dakarrena”. Irutxulo aldizkaria. 1996-10-11. 114 zk. • Aisa Alberdi, Alex. “Txapelokerren kondarrak enkantera”. Irutxulo Aldizkaria. 1996-10-17. 115 zk. • Aisa Alberdi, Alex. “ Fabian Loidi Peña”. Bidegileak bilduma . Eusko Jaur- laritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia., 2009 • Alvarez Enparantza, Jose Luis, Txillardegi. Antigua 1900. Donostia-San Sebastian: Argitalpen eta Publikazioen Gipuzkoar Erakundea = Sociedad Gui- puzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1993. • Ancora. Herritarren erakundea https//www.facebook.com/ancorasansebas- tian [Kontsultaren data 2023-04-26] • Arragayo Ugalde, Maria Jesus ; Olano Irurtia, Iñaki. “Hegoaldeko zuhaitz
-igela kudeatzeko plana”. Ekos estudios medioambientales, 2015 https:// www.gipuzkoa.eus/documents/2945501/4293307/2015_Hyla+Meridionalis. pdf/82abb9b2-3767-df79-620b-ce17e45a659f [Kontsultaren data, 2023-04- 26]
• Azurmendi, Mikel. En el requeté de Olite. Cordoba : Almuzara, 2016 • Caballero Paniagua, Sara ; Garcia del Ser, María Victoria ; Hernandéz del Caño, María Jose; Rodríguez Pérez, Ana Isabel. “ Elurraren negozioa: Onddoko elur zuloa Andoainen”. Andoain : Leyçaur, 2002. 9-44 or. • Donostiako Udal Artxiboa. “Registro de casas 1.862” Signatura H-00086-L. • Donostiako Udal Artxiboa. “Registro de la numeración de las casas urbanas y rurales de la ciudad de San Sebastián y su distrito en cumplimiento de la instruccion aprobada el 24 de febrero de 1860 Signatura H-00086-L • Donostiako Udal Artxiboa. “ Elevación de dos plantas en las escuelas de Igueldo y redistribución de las existentes por Ricardo Zubiarrain”. 1911. Sig- natura H-01906-06 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Construcción de la casa almacén por la socie- dad agrícola”. 1914. Signatura H-00359-01 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Construcción de la casa por Don Ulpiano Gu- rruchaga denominada Gurutzeta”. 1898. Signatura H-00359-07 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Reforma y elevación de piso y torreón y cons- trucción de garaje adosado Elizondo en Barrio de Igueldo”. 1946. Signatura H-02489-17
-Donostiako Udal Artxiboa. “ES 20069 DUA AMSS H-00086-, “ Registro de la numeración de las casas urbanas y rurales de la ciudad de SS y su distrito en cumplimiento de la instrucción aprobada el 24 de febrero de 1860; ES DUA AMSS A-11 Fichero 1 Caserios Simona Ganzarain Aranburu, Josefa Etxe- beste Bengoetxea; Segunda Marticorena Olaizola; Juana Lopetegui Arzallus,
Luisa Arzallus Lizaso, Josefa Olano Tolosa, Josefa Marticorena Iradi, Micaela Embil Beraza, Maria Iraola Arruti, Francisca Urruzmendi Goisoro.
• Donostiako Udala. “Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia”. 2021. https://www.donostia.eus/info/ciudadano/edificios.nsf/memoria_eus.pdf [konsultaren data 2023-04-26] • Donostiako Udala. Toponimia. https://www.donostia.eus/search/search/?q=- toponimia&q=toponimia [Kontsultaren data, 2023-04-26] • Egia, Gotzon. Donostiar haien garaia. Irún: Alberdania, 2002.
-“Fallece Gorri, uno de los tres fundadores de la discoteca Ku”. Diario de Ibiza. 2014-08-24. https://www.diariodeibiza.es/ibiza/2014/08/24/fallece-go- rri-tres-fundadores-discoteca-30532560.html [Kontsultaren data, 2023-04-26]
• “Igeldo cumple cumple 100 años” El obsevador Informativo del INM, Aza- roa-Abendua 2005 42.zbk.https://www.aemet.es/documentos/es/conocermas/ recursos_en_linea/elobservador/2005/eo-042-2005.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] 42. zbk.https://www.aemet.es/documentos/es/conocermas/recursos_en_linea/ elobservador/2005/eo-042-2005.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Irizar, Joaquin de. Las casas vascas. Bilbao: Biblioteca Vascongada Villar, 1980. ◦ Euskal Herriko Hizkerak eta Ahotsak. https://ahotsak.eus/bilaketa/?bilatu- takoa=igeldo [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Guardia Civil. “Ayer y hoy de la Guardia Civil de Guipuzcoa 1844 – 2019”. 2019.https://polillasdesevilla.com/images/pdf/GC%20Guipuzcoa%20 175%20Aniversario.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Gudamendi hotela. https://www.hotelgudamendi.com/es/historia-hotel-gu- damendi.php [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Gurpegui Mikel. “Una escopeta, mejor que un autobus lleno de ingleses”. El Diario Vasco.es 2010-08-28. https://www.diariovasco.com/v/20100828/ san-sebastian/escopeta-mejor-autocar-lleno-20100828.html[Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Igeldo eliz aldizkaria. 2003-07-20. 4 zk. ◦ Igeldoko Herri Kontseilua http://www.igeldo.eus [Kontsultaren data, 2023- 04-26] ◦ Izagirre, Koldo. Euskararen historia txikia Donostian 1800 - 1998. Zarautz Susa, 1998 ◦ Izagirre, Koldo. “Gorostian Gorosti, Donostian Donosti”. www.donostiaeus- karaz.eus ◦ Labayen, Francisco M. Emocionario guipuzcoano. Bilbao: Gran Enciclo- pedia Vasca, 1974. ◦ Larburu, Miguel. Juan Miguel Orcolaga y el Observatorio de Igueldo. Do- nostia- San Sebastian: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1998. ◦ Martinez de Morentin de Goñi, Luis. Igeldo, historia de la parroquia. San Sebastián: Centro Unesco de San Sebastián, 2003 ◦ Nomenclator de la provincia de Guipuzcoa 1864. Sancho el Sabio Funda- zioa. https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/41752 [Kontsul- taren data, 2023-04-26]
◦ Peñalva, Javier. “Febrero del 56 el mes de la glaciación”. El Diario Vasco. es 2006-02-17. https://www.diariovasco.com/pg060217/prensa/noticias/Al- Dia/200602/17/DVA-ALD-286.html [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Saez Garcia, Juan Antonio. “Las fortificaciones liberales en las proximidades de San Sebastián durante la última guerra carlista”. Boletin de Estudios Histó- ricos sobre San Sebastián. 2001. 35 zk. ◦ “ Se ha tomado la posición de Mendizorrotz, de gran importancia estratégica”. El Nervion: diario de la tarde, 1936-09-15 https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/ CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/64546/data/-1050710400000 [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ “El restaurante Akelarre referente de la Nueva Cocina Vasca cumple 50 años de historia y éxito”. El economista.es 2020-08-01 https://www.eleco- nomista.es/status/noticias/10699089/07/20/El-restaurante-Akelarre-refe- rente-de-la-Nueva-Cocina-Vasca-cumple-50-anos-de-historia-y-exito.html [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier. 101 bazter Donostiako. Irun : Alberda- nia, 2007. ◦ Tellabide Azkolain, Josu. Usurbilgo baserriak eta baserritarrak. Usurbil: Noaua Kultur Elkartea, 2004. ◦ “Villa infanta Eulalia” https://infantaeulalia.wordpress.com/[Kontsultaren data, 2023-04-26]
Argazkien jatorria
• Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Gipuzkoako Foru Aldundia. ◦ “Igeldo (San Sebastian). Antigua vista antes de la guerra” Egilea: Indalecio Ojanguren, 1937 Erref: AGG-GAO-OA04890. Argazkia 1. ◦ “Observatorio meteorológico de Igeldo”. Egilea: Indalecio Ojanguren. 1934, abuztua. Erref: AGG-GAO-OA04876. Argazkia 2. ◦ “Mendizorrotz camino de Igeldo a Orio”. Egilea: Ojanguren Indalecio. 1935. Erref: AGG-GAO-OA043803. Argazkia 3. • Herritarrek utzitako argazkiak. • Irutxulo aldizkaria • Kutxateka. Kutxa Fundazioa. ◦ “Fiestas en el barrio de Igeldo”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 39214188 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 1. ◦ “Oilasko jokoa” 1934. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 30469235 Arturo Del- gado Funtsa. Argazkia 2. ◦ “Aizkolaris”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 20660161 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 3. ◦ “Prueba de pulso en un bar”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 24554336 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 4. ◦ “Prueba de aizkolaris”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 20753993 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 5. ◦ “Partido de pelota”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 31914697 Arturo Delga- do Funtsa. Argazkia 6. ◦ “Partido de pelota”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 97608295 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 7. ◦ “Recondo accidente”. Egilea: Martin Vicente. Erref: 38791437 Foto Car Funtsa. Argazkia 8. ◦ “Igeldo”. Egilea: Rogelio Gordon Garcia Robes ( 1860-1938). Erref: 95514000 Rafael Munoa Funtsa. Ataria. ◦ “La antigua cárcel de Ondarreta con el monte Igeldo al fondo” Egilea: Pas- cual Marín. Erref.: 14283086 Foto Marín Funtsa. Argazkia 9. ◦ “Danzas vascas”. 1946. Egilea: Martín Vicente. Erref: 20290870 Foto Car Funtsa. Argazkia 10. • Tellabide Azkolain, Josu. “Usurbilko baserriak eta baserritarrak 2004” .
Monte Igeldo.