Sukaldaritza liburua/Errezetak/Nafarroako zainzuriak bakailao kokotxekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]


Pausoak[aldatu]

1 Garaian garaiko produktua aukeratu dugu gaurko errezetarako. Zainzuriak erosterakoan eta kozinatzen hasterakoan, produktuaren freskotasunari erreparatu behar diogu, baita zainzuriaren lodierari ere. Hatz lodiaren tamainakoak dira zainzuri politenak.

2 Kozinatzen hasterakoan, zainzuriaren behealdean —zuztarraldean— bost bat zentimetroko pusketa moztuko dugu. Ondoren, erditik behera ongi zurituko dugu, zainzuria patatak zuritzeko tresnarekin. Lan hori ondo egitea komeni da, jaterakoan haritxoak nabarituko baititugu bestela. Ondo garbitu.

3 Urez beteriko lapiko handi bat jarri sutan berotzen, gatz eta azukre pixka batekin. Irakiten hastean, bota zainzuriak bertara, eta eduki 15 bat minutuz irakiten. Sua itzali, eta bertan utziko ditugu, hoztu bitartean; gutxi gorabehera, pare bat orduz. Momentuan jan nahi baditugu, ordea, beste 10 bat minutuz luzatu beharko dugu irakin denbora.

4 Beste lapiko batean, gehitu aurrez xehaturiko baratxuri aleak, eta bota oliba olio zorrotada eder bat. Su motelean jarri, eta, baratxuriak dantzan hasten direnean, bakailao kokotxak gehitu, baita gatz pittin bat ere. 3 edo 4 minutuz erregosi. Ondoren, sua itzali, eta tapa batez estali.

15 minutu pasatu ondoren, egosiak ditugun zainzurien lapikotik hiru ur koilarakada gehitu, eta, lapikoarekin mugimendu zirkularrak eginez, bakailao pil-pila lortuko dugu. Lapikoa berriro berotzen jarri. Bitartean, zainzuriak moztu, eta puntak plater batean zutik ipini, argazkian ikusten den modura. Kokotxak ere platerean jarri, eta gehitu saltsa pixka bat. On egin!

Erreferentziak[aldatu]