Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilagorrak saltsan

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Oilagorrak saltsan[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:


Pausoak[aldatu]

Oilagorrak lumatu eta garbitu. Ondoren, errezil sagarrak erditik moztu eta oilagor bakoitzaren barruan sartu. Gatza eta piperbeltza bota, eta lapiko batean, oliba olio zorrotada batekin erregosi, 10 minutuz, alde guztietatik ongi gorritu arte.

Bitartean, baratxuriak, tipula eta azenarioa pusketatan moztu, eta oilagorretara nahastu. Beste 15 bat minutuz eduki, barazki horiek ere gorritu eta erregosi puntu bat har dezaten.

Ondoren, oporto eta ardo basokadak gehitu, eta irakiten eduki ardoaren kantitatea erdira jaitsi arte.

Urez dena ongi estali, eta pare bat orduz, su motelean irakiten eduki. Gatz pitin bat gehiago bota.

Lapikotik oilagorrak atera, eta tripako sagar pusketak lapikoan utzi. Oilagorrak erretilu batean gorde.

Lapikoko saltsa irabiatu eta, txino baten laguntzaz, beste lapiko batera pasatu.

Oilagorrak bertan sartu, eta beste ordu laurden batez irakin saltsa loditu arte. Prest dauzkagu mahaira zerbitzatzeko.


Erreferentziak[aldatu]