Errezeta-liburua/Onddo 'carpaccio'a

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Onddo 'carpaccio'a[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 400 g onddo
  • Ziazerba sorta bat
  • Idiazabalgo gazta
  • Piperbeltz hautsa
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Sagar ozpina


Pausoak[aldatu]

Italiar jatorria duen errezeta hau ongi prestatzeko, oso garrantzitsua da erabili behar ditugun onddoak freskoak eta onak izatea. Onddo beltza bada, askoz hobeto, bere egitura aproposagoa baita.

Hasteko, onddoak garbitu, eta labana zorrotz baten laguntzaz, eta pazientzia handiz, ahalik eta xafla finenetan moztu. Horretan datza plateraren sekretu handienetako bat: xaflak oso finak izatean, hain zuzen ere.

Ondoren, ziazerba hostoak garbitu, lehortu eta juliana erara moztu. Plater batean, onddo xaflen gainean jarri ziazerba zatiak, eta gatz pitin bat bota.

Olio, ozpin eta gatzarekin, olio-ozpin bat prestatu katilutxo batean, eta onddo eta ziazerbak ongi busti. Ondoren, patatak zuritzeko tresnarekin, Idiazabalgo gaztari xafla finak atera, eta platerean sakabanatu. Piperbeltz hauts pixka bat xehetu, eta gainetik bota. Prest daukagu platera goxoa.

Erreferentziak[aldatu]