Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak, urdaiazpiko, ziazerba eta Beasaingo odolkiarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]


Pausoak[aldatu]

1 Prestaketarako, lapiko handi batean ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri, irakin arte.

2 Bitartean, orburuak zuritu, eta txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.

3 Gero, ur irakinetan sartu, eta bertan irakin hogei bat minutuz. Hortik basokada bat salda gordeko dugu.

Odolkiaren prestaketa:

4 Urez beteriko lapiko batean, odolkia tipula, porru eta Perrexilrekin batera su motelean irakiten jarri, ordu eta erdiz gutxi gorabehera.

Plateraren prestaketa:

5 Lapiko zabal batean, oliba olioa bota, eta berotzen denean, baratxuria eta urdaiazpiko xehatua gehitu.

6 Minutu batez frijitu ondoren, koilara bat irin eta basokada bat orburu salda ere gehitu.

7 Ondoren, ziazerbak nahastu, eta minutu pare batez irakiten mantendu; azkenik, orburuak gehitu.

8 Bukatzeko, lau plater zapaletan banatu prestaturiko barazkiak, eta bakoitzari odolki pusketatxo bana jarri.

Erreferentziak[aldatu]

Prest daukagu dena mahaira zerbitzatzeko.