Errezeta-liburua/Raf tomatea ahuntz gaztarekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Raf tomatea oraintxe hasten da puri-purian. Tomatea gaztarekin oso ongi uztartzen denez, platertxo hau presta daiteke sasoi honetan.

Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, labea berotzen ipini. Erretilu batean ogi xafla batzuk ipini, eta xafla bakoitzaren gainean gazta xafla batzuk, 2 zentimetro ingurukoak.

2 Gazta mozterakoan komeni da aurrez labana pixka bat berotzea, lana errazteko, eta batik bat gazta xaflak ez puskatzeko.

3 Ondoren, gazta xaflen gainean Probentzako belartxo batzuk jarri, eta, labea oso beroa dagoenean, bertan sartu pare bat minutuz gutxi gorabehera.

4 Bitarte horretan, tomateak moztu. Tomate mota hori mozteko modurik egokiena ataletan moztea da. Plater handi batean kokatu tomate puska guztiak, eta gatza gehitu.

5 Ondoren, tipulina moztu, eta ontzitxo batean oliozpina prestatu. Gero, tomateak ongi oliozpindu.

6 Jarraian, labetik ogitxoak atera. Tomateen gainean ogi eta gazta tostak kokatu, eta jateko prest dago entsalada goxoa.


Erreferentziak[aldatu]

[[Kategoria:Gazta]]