Errezeta-liburua/Tuterako kukuluak brie gazta eta txipiroiekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Errezeta-liburuaren parte. Tuterako kukuluak brie gazta eta txipiroiekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:


Pausoak[aldatu]

Lehenik, txipiroiak garbituko ditugu, eta ondoren, gorde. Gero, tipulinak puxka txikietan moztu; zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin, su ertainean 15 minutuz erregosi.

Ondoren, sutik atera eta katilu batean gorde. Brie gazta, behi gazta da, baina Frantziakoa. Gazta hori pare bat zentimetroko xaflatan moztu.

Ondoren, ozpin-olioa prestatuko dugu. Horretarako, ontzi batean jarri sagardo ozpin koilarakada bat, eta modena ozpin beste koilarakada bat. 6 koilarakada oliba olio gehitu, eta gatz pitin bat ere bai. Guztia ongi nahastu.

Tuterako kukulu bakoitza lau pusketatan moztu, eta erretilu batean kokatu. Gatz pitin bat bota kukulu bakoitzari. Txipiroiak hartu, eta banan-banan erditik moztu. Zartagin zabal bat berotzen jarri, eta bertan txipiroiak frijituko ditugu.

Txipiroiak frijituak ditugunean, aurrez prestaturik dugun tipulina gainetik bota eta sua itzali. Brie gazta kukuluen gainetik zabaldu eta gainetik txipiroi beroak zalbadu.

Bukatzeko, ozpin-olioz ongi busti kukulu eta entsaladako osagai guztiak. Prest dugu entsadala mahaira zerbitzatzeko.


Erreferentziak[aldatu]

[[Kategoria:Gazta]]