Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolatezko bizkotxo eta marrubi kopa

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Txokolatezko bizkotxoarentzat

4 arrautza.

5 koilarakada azukre.

4 koilarakada irin.

50 g intxaur zuritu.

2 koilarakada kakao.

Gurin pixka bat.

Gainontzeko koparako

300 g marrubi.

250 zentilitro esne gain.

50 azukre (esne gaina harrotzeko).

Pausoak[aldatu]

1

Lehenik, bizkotxoa egiteko, labea berotzen jarri, 180 graduan. Labeko erretiluan laberako paper berezia ipini, gurinarekin igurtzi, eta irin pixka bat bota, bizkotxoa itsats ez dadin.

2

Bi ontzi hartu eta batean arrautza gorringoak jarri, eta bestean, zuringoak. Gorringoetan, lau koilarakada azukre gehitu, eta bost minutuz etengabe irabiatu, eskuz edo makinaren laguntzaz.

3

Ondoren, arrautza zuringoak harrotzen hasi. Horretarako, indartsu eta etengabe irabiatu. Gogortzen hastean koilarakada bat azukre gehitu, eta segi eragiten. Erabat gogor dagoenean, zuringo horiek gorringoetara gehitu, poliki-poliki. Koilara handi baten laguntzaz, bi osagai horiek poliki-poliki nahastu. Ondoren, lau koilarakada irin gehitu, banan-banan. Ahalik eta polikien dena nahastu, harrotasuna erabat gal ez dezan.

4

Gero, intxaurrak puska txikietan moztuta nahastu, eta bi koilarakada kakaoa ere bai. Labeko erretiluan zabaldu, eta labean sartu, zortzi edo hamar bat minutuz. Labetik atera eta hozten utzi, eta, erretilutik ateratakoan, papera kendu.

5

Orain, bizkotxo guztia zerradun labana baten laguntzaz takoetan moztu.

6

Marrubiak garbitu, eta txortena kendu. Txikiak badira, osorik utzi.

7

Bukatzeko, kopa handi edo edalontzi garden batean hauxe jarri: lehenik, esne gain harrotua, eta, ondoren, marrubi eta bizkotxo puskak. Beste esne gain pixka bat gehiago gehitu, kopa osoa bete arte. Bukatzeko, marrubi oso bat jarriko dugu koparen gainaldean, itxura politagoa lortzeko.

Erreferentziak[aldatu]