Estatistika deskribatzailea: ariketak/Kokapen-neurriak: kuantilak

Wikibooks(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Datuak tartetan daudelarik, kuantilak kalkulatzeko txantiloia. R kodea ikusteko, sakatu irudian. Inprimatzeko prest dagoen txantiloi orri bat eskuratzeko, Crystal Clear mimetype pdf.pnghemen sakatu eta, ondoren, berriz ere sakatu.


1 Iraileko egin batzuetako tenperatura maximoak jaso dira toki batean:
25.6-28.2-31-22.4-18.6-27.5-16.2-32.3-25.6-26.7-30.5-23.1-18.4-29.7-19.2-22.5

Zentro-neurri jasankor moduan, batezbesteko aritmetiko sinplea kalkulatu behar da, baina datuen %20 handiena eta txikiena baztertuz. Batezbesteko aritmetiko sinplea ere kalkula ezazu eta emaitzak alderatu.


R softwarearen bitartez horrela burutuko litzateke:

> x=c(25.6,28.2,31,22.4,18.6,27.5,16.2,32.3,25.6,26.7,30.5,23.1,18.4,29.7,19.2,22.5)
> p20=quantile(x,prob=0.2)
> p20
 20% 
19.2 
> p80=quantile(x,prob=0.8)
> p80
 80% 
29.7 
> x_p20=x[x>=p20]
> x_p20
 [1] 25.6 28.2 31.0 22.4 27.5 32.3 25.6 26.7 30.5 23.1 29.7 19.2 22.5
> x_p20_p80=x_p20[x_p20<=p80]
> x_p20_p80
 [1] 25.6 28.2 22.4 27.5 25.6 26.7 23.1 29.7 19.2 22.5
> mean(x_p20_p80)
[1] 25.05




2 15 urteko neska batzuen pisua jaso da:
Pisua Neska kopurua
40-45 26
45-50 145
50-55 342
55-60 226
60-65 84
65-70 26


Pisu txikiena duten neska guztien %5ei azterketa berezia egingo zaie. Zenbateko pisua behar da horretarako?

Pisu handieneko %10 hauteman nahi da obesitatea diagnostikatzeko. Zenbat izango da pisu-muga?






3 Adimen test batean jasotako datuak taula honetan bildu dira:
Puntuazioa  %
60-70  %4
70-80  %16
80-90  %30
90-100  %32
100-110  %10
110-120  %8


Puntuazio altuena duten pertsonen %15ei froga bereziak egingo zaizkie. Zein puntuazio behar da horretarako?




4 Negutegi bateko tenperaturak jaso dira une zenbaitetan:
35.6-32.2-31-29.4-38.6-37.5-36.2-32.3-35.6-36.7-30.5-33.1-38.4-39.7-39.2-42.5


Aldi guztietatik altuenak diren tenperaturen %10etan langileei atsedena eman nahi bazaie, zein tenperaturatik aurrera izango da?