Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gares

Wikibookstik
Gares
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Oihan Mendo Goñi
Izen ofiziala Puente la Reina
Gares
Posta kodea 31100
Geografia
Koordenatuak 42° 41′ 31″ N, 1° 49′ 01″ W / 42.69184846°N,1.8170283°W / 42.69184846; -1.8170283Koordenatuak: 42° 41′ 31″ N, 1° 49′ 01″ W / 42.69184846°N,1.8170283°W / 42.69184846; -1.8170283
Map
Azalera 39.7 km²
Altuera 345 m
Mugakideak Mañeru, Artazu, Girgillao, Mendigorria, Obanos, Legarda, Beraskoain, Zabaltza eta Zizur zendea
Demografia
Biztanleria 2.944 bizt. (2023)
Dentsitatea 74,16 bizt/km²
puentelareina-gares.es

Gares Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.944 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Geografia

[aldatu]

Erreniega mendizerraren hegoaldean kokatzen da Izarbeibarrean Iruñeko merindadean. Klima mediterraneoko gunea da, urteko batezbesteko prezipitazioak 593mm ingurukoak dira. Urteko tenperaturak leunak izaten dira, batez beste, 11 °C eta 14 °C.

Robo ibaiak harana zeharkatzen du Arga ibaira heldu arte Garesko udalerriaren mugetan. Horrez gain, Salado eta Nekeas ibaiak aipagarri dira.

Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen. Estazio meteorologikoa

Auzoak

[aldatu]

Santiago, La Población, San Pedro, Zubiurrutia, Aloa, Zabalzagain, Nekeas eta Fuente de la Grana.

Historia

[aldatu]

Udalerriari izena emango zion Arga ibaiaren gaineko Garesko zubi erromanikoaren ondoan, eta erromesek Santiago Compostelakoara egiten zuten Donejakue Bidean, bazen XII. mendearen amaieran, "biztanle libreek" osatutako herrixka bat. Alfontso I.a erregeak, herriaren mugak zehaztu eta Lizarrako forua eman zien 1122an. Iratxe eta Leireko monasterioak hainbat jabetza izan zituzten Garesen Erdi Aro osoan zehar. Erregeak "hiribildu on" izendatu ostean, jarlekua izan zuen Nafarroako Gorteetan. Katalina eta Juan III.a erregeek, urteroko azoka eta asteroko merkatua antolatzeko eskubidea eman zioten herriari 1498an. Erromesak Donejakue Bidean Garestik gertu.

1416an udalerriaren mugak handitu ziren, Zubiurrutia eta Gomaziaingo guneak anexionatuz, eta 1846an udalerrien erreforma administratiboa burutzearekin batera, Ekoien, Sarria, Sotes eta Hiriberriko guneak Garesi batuz. 1498an erregeek emandako urteroko azoka uztailaren 29tik abuztuaren 12ra antolatzen hasi ziren arren, 1709an Erriberrin bilduriko gorteek, uztailaren 14tik uztailaren 31ra aldatzea erabaki zuten. XVII. mendearen amaieran, herriaren inguruko lurretako laborerik garrantzitsuena mahastiak ziren. Industria xumea izan arren, pattarra eta oihalak ekoizten zituzten lantegi bana zeuden.

Nafarroa Garaiko udalerri gehienek bezala, XVIII. mende eta XIX. mendeetako gerrak jasan behar izan zituen, eta Independentzia Gerrako nahiz Karlistaldietako gudetako batzuk udalerriaren mugetan gertatu ziren. XIX. mendean, azoka eguna aldatu zen berriro ere, irailaren 26tik irailaren 30era. XX. mendearen hasieran, bi eskola publiko, eta beste bi ikastetxe pribatu zeuden Garesen. Horrez gain, irina ekoizten zuten bi errota, zazpi txokolate- lantegi, abarketak egiten zituzten bi tailer, bi olio-prentsa, Goardia Zibilaren koartela, eta udal ospitalea zeuden. 1891n herriko gazteenen hezkuntza hobetzeko asmoarekin Juan de Mena y Goldaratz fundazioa sortu zen.

Zer ikusi

[aldatu]

Donejakue bidetik Garesko altxor arkitektoniko gehienak ikus ditzakegu. Hona hemen zerrenda:

Erromesaren oroigarria. Herrira heldu aurretik Arrizabalagarako bidegurutzean erromesaren oroigarria ikus dezakegu, Iruñeako errepide zaharrean paraturik dago, Sonportetik datorren bidea heltzen den tokian bertan.

Gurutzeko eliza. XII. mende bukaeran eraikitako eliza erromanikoa da, aspaldian erromesen ospitala, egun Aita Erreparadoresen ikastetxe eta erromesen aterpearen artean kokaturik dago. Eliza honetan hasten da ekialdetik mendebaldera herria zeharkatzen duen ardatza, Donejakue bidean barrenekoa.

Kale Nagusiko sarbideko Dorreak. Iruñea-Logroñoko errepideak Donejakue bidea zeharkatzen du Gurutzifika kalearen amaieran. Errepidez beste aldean Kale Nagusia hasten da. Albo banatan bi dorre daude Garesko Erdi Aroko harresiaren aztarnak.

Donejakue eliza. Tamaina handiko parrokia- eliza da. XII. mende bukaeran eraikia, XVI. mendean zaharberrituta izan zen. Hala ere barruan dauden erretaulak, mihiseak, tiboreak eta beste apaingarri batzuk, batez ere, XVIII. mendekoak dira.

Hirukoiztarren komentua. XII. mendean sortu, XVI. mendean zabaldu eta XVIII. mendean zaharberritua izan zen. Donejakue elizaren parean kokaturik dagoen komentu hau Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz udalaren eskura igaro zen. Egun jabetza pribatukoa da. XVIII. mendean zaharberritutako fatxadan aski narriatutako apaingarriren bat ikus dezakegu oraindik.

Jauregiak. Kale Nagusian zehar Erdi Aroko eta Errenazimenduko hainbat atari eta Barrokoko hainbat fatxada ikus ditzakegu. Jauregi sorta garrantzitsu honek kale nagusiari ezin erkatuzko edertasuna ematen dio.

Julian Mena plaza eta Cubiertos-en Etxea (XVII. mendea) arkupeko galeriadun eraikina da eta Garesko Plaza Nagusian dago, Nafarroako ederrenetarikoa. Egun Garesko Udaletxea da.

Belenak. Gares Donejakue bideko herri bat izanik, bere kaleak Bidearekin (Kale Nagusiarekin) paraleloan sortu ziren. Kale luze hauek elkarrekin komunikatzen dira belena estuei esker, herriari erdi aroko ukaezinezko ukitua emanez. Plazatik metro batzuk aurrerago Garesko belena erakargarrienetariko bat zabaltzen da.

Vinculo etxea. Zubi erromaniko ondoan altxatzen den eraikin ederra da. Duela urte batzuk zaharberrituta, egun Turismo bulegoa eta erakusketa aretoa da. Zubi erromanikoa. (XI. mendea). Garesko ikurra da eta bere ospea munduan zehar zabaltzen da. Zubiak zazpi arku ditu haietariko bat lur azpian, izkututa (Kale Nagusi aldean). Zubi ondoan, iparraldeko aldean, Garesko txokorik ederrenetariko bat aurkitzen dugu errekarako jaitsieran hain zuzen ere.

Sancto Spiritus-en Komendadoreak (XIII. mendea). Ibaia igaro ostean, zubi erromanikotik joanez, ezkerretara jo eta Iruñea-Logroño errepidea zeharkatu ostean hainbat metro ekialderantz egin behar komentura ailegatzeko. Arga ibaiak herria banantzen duen zonalde honek Zubiurrutia izena du eta bertan Erdi Aroko asentamendu bat egon zen.

Jarraian, zubi berriaren barrena herrira bueltatu ahal izanen dugu, Iruñea-Logroño errepide zaharraren bitartez, zubi erromanikoaren xarma miresteko.

San Pedro eliza (XVI. mendea). Zubi berria igarota Garesko beste parrokia-eliza bat aurkitzen dugu.

Harresiaren aztarnak. Foru pasealekuan barrena joanez gero, herri erdirako norabidean, ezkerraldeko etxebizitzetan aspaldiko harresiaren aztarnak ikus ditzakegu. [1]


Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan

[aldatu]

Aloa Taberna

Helbidea: Kale Nagusia 53 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 04 04

Bar Gares

Bar Mikel

Eunea jatetxea

La Conrada Taberna – Jatetxea

Helbidea: Foruen Pasealekua p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 00 52

La Fonda de Tito Taberna – Jatetxea

Helbidea: Kale Nagusia 50 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 09 31

La Plaza Taberna – Jatetxea

Helbidea: Kale Nagusia 52 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 01 45

La Torreta Taberna – Jatetxea. Helbidea: Kale Nagusia 64 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 00 61

Bar Very

Zenon Taberna. Helbidea: Foruen Pasealekua p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 00 02

Bidean Landa Hotel – Jatetxea

Helbidea: Kale Nagusia 20 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 11 56 Web orria: http://www.bidean.com

Bidean Landa Hotel – Jatetxea

Helbidea: Kale Nagusia 20 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 11 56 Web orria: http://www.bidean.com

Bodegas Señorio de Sarria jatetxea

Jakue Hotela – Jatetxea.

Helbidea: Irunbidea Kalea 8 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 10 17 Web orria: http://www.jakue.com

Valdizarbe Taberna – Jatetxea

Helbidea: Paseo Lo Fueros 69 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 02 62

La Droguería Taberna – Jatetxea

Helbidea: Emilio Arrieta kalea, 3 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 02 95 Señorio de Sarria

Jakue Hotela – Jatetxea

Helbidea: Irunbidea Kalea 8 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 10 17 Web orria: http://www.jakue.com

Valdizarbe Taberna – Jatetxea

Helbidea: Paseo Lo Fueros 69 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 02 62

La Droguería Taberna – Jatetxea

Helbidea: Emilio Arrieta kalea, 3, p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 02 95

Lo egin

[aldatu]

Padres Reparadores ostatua

Ganbara landa-apartamentua

El Real Kanpina

Helbidea: Barrio Aloa p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 02 20 Web orria: http://www.campingsnavarra.com/espanol/mcamping.html

Hostal Plaza

Jakue Hotela

Helbidea: Irunbidea Kalea 8 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 10 17 Web orria: http://www.jakue.com

Bidean Landa Hotel

Helbidea: Kale Nagusia 20 p.k. 31100 Gares (NAFARROA) Telefonoa: 948 34 11 56 Web orria: http://www.bidean.com

El Cerco landa etxea [2]

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Donejakue Bideko ondoko herriak

Izarbeibarreko udalerriak

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. http://www.puentelareina-gares.es/eu/turismo/que-visitar/
  2. http://www.puentelareina-gares.es/eu/turismo/donde-dormir/