Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Getxo

Wikibookstik
Getxo
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
AutonomiaEuskal Autonomia Erkidegoa
ProbintziaBizkaia
Alkatea Amaia Agirre Muñoa
Izen ofiziala Getxo
Posta kodea 48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930
Geografia
Koordenatuak 43° 20′ 39″ N, 3° 00′ 23″ W / 43.344166666667°N,3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889Koordenatuak: 43° 20′ 39″ N, 3° 00′ 23″ W / 43.344166666667°N,3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Map
Azalera 11.89 km²
Altuera 50 m
Mugakideak Sopela, Berango, Erandio, Leioa eta Portugalete
Demografia
Biztanleria 76.104 bizt. (2023)
Dentsitatea 6.400,67 bizt/km²
getxo.net

Getxo Euskal Herriko udalerri bat da, Bizkaian. 76.104 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Getxo Bizkaiko kostaldeko udalerri bat da. Ibaizabal itsasadarraren eskuinaldean dago. Itsas labar, hondartza eta itsasertzez inguratua, paisaia ederrez betea eta arkitektura ikusgarriarekin, Getxok turismo, kultura eta aisialdiko aukera zabala eskaintzen du. Aireportutik, Nazioarteko Erakustazokatik eta Bilboko Guggenheim museotik minutu gutxira dago.

Nola heldu

[aldatu]

Erraz irits daiteke Getxora, ongi komunikatuta dagoelako. Bilboko nazioarteko aireportutik, Loiutik, hurbil dago (minutu gutxira); autoz mugitzeko, autobide sarera sarbide zuzena du; Euskadiko lehenengo kirol portua bertan eraiki zen, eta gurutze-ontzientzat itsasoz Euskadiko atea da; eta metroz, Bilboko erdigunearekin komunikazio zuzena du (sei geltoki). Gainera, Getxotik bi kilometrora, Pride of Bilbao ferryak Santurtzi eta Ingalaterra lotzen ditu astean bi aldiz.

Zer ikusi

[aldatu]
Areetako Mesedeetako Andra Mariaren eliza
Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia
  • Aixerrota: Galea lurmuturrerako bidean kokaturik dagoen haize errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan. Errota 1727. urtean eraiki zen, Bizkaiko Jaurerriak XVIII. mendearen hasieran pairatzen zegoen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee ( edo O'Shea) deitutako irlandar batek eraiki zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota bat lortu eta era horretan, aberasteko. Dena dela, eraiki eta gutxira etorri ziren berriro euriak eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean, denboraren poderioz Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zelarik. Aixerrotaren arkitektura beste Bizkaiko haize-erroten antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Aixerrota barne) XVIII. mendearen hasieran. XX. mendearen bukaeran birmoldatu zutenez geroztik, arte galeria bat dago errotan eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.
  • Amorotoena etxea: Getxoko Algorta auzoan kokatua, Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.
  • Andra Maria eliza: Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eliza da. Andra Maria eliza Getxoko udalerriaren fundazio-garaiko hirigunea da. Balio historiko handia du, oso antzinakoa —XII. mendekoa— delako eta Getxoko gizartearen, gizataldearen eta erlijioaren historiaren zati izan delako. Landa-eliza da, barroko latzekoa, apaingarririk gabekoa. Gurutze latinozko oinplanoa duen tenplua da, lau atal ditu, burualde poligonala eta gurutzadura. Dorrea ez dago erdi-erdian eta lau gorputz ditu kupulan errematatzen direnak. Sarrera nagusia hegoaldeko alboan dago eta elizpeak babesten du; elizpeak zurezko zutoin zuzenak ditu eta harrera aurreko gunea da. Eliza dagoen toki berean egon zen jatorrizko eliza erromanikoa.
  • Bizkaiko Zubia: transbordadore zubi bat da, Bilboko itsasadarraren bi ertzak batzen dituena: Portugalete ezkerreko ertzean, eta Getxoko Areeta auzoa eskuinekoan. 1887 eta 1893 artean eraiki zen, ekimen pribatu baten ondorioz. 1893ko uztailaren 28an ireki zen, mota horretako munduko zubien artean lehenengoa. Euskal Herriaren industrializazioaren adibide bat da. Bilboko itsasadarrean dagoen itsasontzi trafikoa ahalbidetzen du; eta, era berean, Portugalete eta Getxo batzen ditu. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.[10] Euskal Herriko eraikin indibidual bakarra da kategoria horretan; eta, Espainiako Erresuman gizateriaren ondare diren eraikin guztien artean, Industria Iraultzari lotuta dagoen bakarra. UNESCOren arabera, adibidea izan zen munduan eraiki ziren beste antzeko zubiak egiterako garaian, eta altzairuzko kableen erabilerak arkitektura metalikoan Industria Iraultzako eraikinik interesgarrienen artean dago. Gaur egun ere, zerbitzu handia egiten du: 2018an 3.464.810 bidaiari garraiatu zituen.
Eguzkialde jauregia, Bizkaian XX. mendeko arkitekturaren elementu adierazgarriena eta ezagunena.
  • Eguzkialde jauregia: udalerriko oso alde nabarmen batean dago, Neguriko lorategi-eremuan, Algortako etorbidearen ertzean. Neomenditar estiloan eraikitako luxuzko etxe bakarra da. Bizkaian korronte horren ideologo eta sustatzaile nagusia izan zenak diseinatu zuen 1918. urtean; Leonardo Rucabado arkitektoak, hain zuzen. Lezama-Legizamon jauregiarekin, San Joseren Etxearekin, Zisko Etxearekin eta Itsasoan galdutakoen Etxearekin batera, Areetako kaiaren inguruko ondare eremu babestuan dago. Eguzkialde jauregiaren kokalekua, tamaina, aberastasuna eta arkitektura mailako kalitatea kontuan hartzen baditugu, Bizkaian XX. mendeko arkitekturaren elementu adierazgarriena eta ezagunena da.
  • Galeako gotorlekua: Galea lurmuturrean kokaturik dagoen gaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran. 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da; eta, Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena. Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietatik, Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeko lurralde zabalak kontrolatzen ditu. Horregatik, txoko hori berehala toki estrategiko bihurtuko zen historian, Abrako golkoaren zelatari gisa. Bere talaietatik, arretaz zelatatzen zituzten itsasontzi etsaien belak eta kostaldera hurbiltzen ziren baleen arnasotsa aditzen zuten.
Lezama-Legizamon jauregia, Bizkaiko jauregi burges ezagunena.
  • Lezama-Legizamon jauregia: Getxoko Neguri auzoan dago. José María Basterra arkitektoak diseinatu zuen, 1902. urtean, Lezama-Legizamon familiarentzat. 1919. urtean, Manuel María Smithek erreformatu zuen. Arkitekturari, ingurumenari, lekukotasunari eta eszenografiari dagokienez, interes handiko multzoa da; XX. mendeko lehen hereneko Bizkaiko jauregi burges ezagunena da, zalantzarik gabe. Luis Lezama-Legizamon Sagarminaga enpresaburu, politiko tradizionalista eta bibliofiloak eta haren emazte Felisa Zuazolak eskatuta eraiki zuten, 1903. urtean. Orduz geroztik bizilekutzat erabili da, eta familia berari lotuta egon da.
  • Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia: Neguri auzoan dago, Foru kaleko seigarren zenbakian. 1902an diseinatu zuen José María Basterra arkitektoak, Pedro Chalbaudentzat, eta old english izeneko arkitektura estiloari jarraikiz eraikita dago.
  • Olozaga etxea: Algorta auzoan dago, Basagoiti eta Algortako etorbideen ertzean. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean. Rosada izenez ere ezaguna, hispanoamerikar arkitektura zibil eta urbanoaren barruan sailkatuta dago; izan ere, tipologia kolonialekoa da.
  • Rosales egoitza: Neguri auzoko jauregi bat da, XX. mendearen hasieran eraikia. Rafael Garamendi arkitektoak diseinaturiko landetxea hau 1917 eta 1920. urteen artean eraiki zuten, Juan Jose Uriberentzat. Garai hartako Getxoko eraikin gehienetan bezala, ingeles estiloa da nagusi, ekarpen erregionalisten nahastearekin.

Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan

[aldatu]

Lo egin

[aldatu]

Zer ikusi ondoren

[aldatu]
  • Bizkaia Zubia gurutzatuta Portugalete bisita daiteke, bere Alde Zahar ikusgarriarekin.
  • Kostako bidetik jarraituta, Sopelako hondartzetara joan daiteke, zabalak eta surfagatik famatuak.
  • Metroa hartuta Bilbo edo Plentzia 30 minutura daude.

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]