Edukira joan

Euskal Herriko itsas espazioko historia/Geografia eta historia. Euskal Herriko itsas eremuan Berant Erdi Aroa (XII.-XV. mendeak)

Wikibookstik

Egilea: Juan Jose Bikandi

Baionako koka (Berant Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen itsasontzi mota), Baionako katedraleko sabaian.

Sarrera

[aldatu]

Kostaldeko bi hiribilduren fundazioa: Baiona eta Donostia

[aldatu]

Kantauri kostaldearentzat bi aro oso desberdin markatzen dituen gertakaria izan zen Donostia hiribilduaren fundazioa: batetik, ziurtasunik ezaren eta populazioak itsasadarretan gora atzera egin zueneko aldiaren bukaera eta, bestetik, itsaso aldera irekitzea eta haren bitartez ezin konta ahala lurralderekin harremanetan hastea.

Aro berri horrek, 1180 aldera Donostia hiribildua sortzearekin hasi zenak, ezaugarri berdintsuekin jarraitu zuen XV. mendera bitartean, eta orduan gertakari oso garrantzitsu batek, Amerikaren aurkikuntza eta ondorengo kolonizazioak, aro horren bukaera eta beste oso aro desberdin baten hasiera ekarri zuen.

Baina, aro berriaren bereizgarriak aztertzen hasi aurretik, nahitaezkoa zaigu, laburki bederen, XII. mendearen bukaeran Euskal Herrian aurkituko dugun egoera eragin zuten aurrekariei gainbegiratu bat ematea.

Kostaldera itzultzea: aurrekariak

[aldatu]

Euskal leinuak kostaldearekiko perpendikularki antolatuak

[aldatu]

Euskal Herriaz ditugun aipamen historikoak gogora ekarriz, erromatarren etorrerak gure arbasoek lehendik zuten pentsamoldea aldatzera bultza zuen, zentzu guztietan. Lehendik ikusi dugu banalerroaren bi isurialdeetan, itsasoarekiko perpendikularrean eta ibaiak bata bestearekiko muga zituztela antolaturik egoteak gure leinuen artzain-izaera agerian jartzen zutela; itsasoarekin zuten harreman apurra, neolitoko kultur ondare ziren monoxiloen bidez lantzen zuten, alegia itsasorako baino ibaietarako egokiagoak ziren ontziez.

Erromatarren esparru-banaketa

[aldatu]

Erromatarrak, jatorriz herri mediterraneoa izaki, gure Herrira beste pentsaera batekin iritsi ziren: haien aberastasunei buruzko kontzeptua trilogia mediterraneoan oinarritua zen (garia, mahatsa eta olioa), horregatik, bereizi egin zituzten, lur «aberatsa» edo ager eta lur «gosea» edo saltus (basoa). Hori oinarritzat hartuta, gure herriko hego isurialdean iparrekoan baino handiagoa izan zen erromatarrek jarduna; hala ere, denborak frogatzen duenez, duela gutxira arte pentsatzen zena baino handiagoa izan zen haien presentzia Kantauriko kostaldean.

Hegoaldean erromatar gehiago izateak populaketak eta komunikazioak ugaritzea ekarri zuen. Iparreko isurialdea, halako kolonizaziorik ez eta orografia zaila zuenak, populatzeak kostan zehar banatu zituen –eta ez barrualdean– eta itsasoko eta ibaietako ibilbideak erabiltzen zituzten beste ondasunak, batez ere, mediterraneoko tipikoak ez zirenak esportatzeko: zura, meak, arraina eta abar. Hala ere, garraio-bide gisa ibaiak ibiltzea ez zen eragozpen izan lehorreko bideak erabiltzen jarraitzeko.

Zalantzarik gabe, erromatarren etorrerarekin areagotu egin ziren banalerroaren bi isurialdeetako desberdintasunak.

Kabotaje-nabigazioa eta itsasbazterreko auzotasuna

[aldatu]

Kantauriko isurialdeari dagokionez, erromatarrek kabotaje-nabigazioan oinarritzen zen auzotasun-esparru bat ezarri zuten Bizkaiko Golkoan: Amanum Portus, gerora Flaviobriga (Castro Urdiales) deitzen zena, Oeasso eta Burdigalaren (Bordele) artean bai, bederen; Ezkerraldeko burdina minera ateratzeko eta helmugara iristeko puntuak markatuz, Vesperies, Tritium Tuboricum, Menosca, Morogui eta Lapurdum-eko amarralekuak eta antzekoak ahaztu gabe.

Kostaldeko segurtasun eza eta populazioa atzera egiten

[aldatu]

Erromatar Inperioa erori eta germaniarren inbasioa gertatu zenean, gure herriko aipamenak gutxituz joan ziren. Aro luze baten hasiera zen, itsaslapurretak ziren itsasoan zegoen segurtasun ezaren ageriko arrazoia eta horrek kostaldeko populazioak desagerrarazi egin zituen, populazioak itsasadarretan atzera egitea erabakitzearen ondorioz. Hala ere, bizirik jarraitu zuten erromatarren ondoreak, ezaguera teknikoek eta lehorreko nahiz itsasoko azpiegiturek.

Hiribilduen fundazioa eta kostaldera itzultzea

[aldatu]

Beti kostaldean, artzain edo arrantzale-populazioak zeuden lekuetatik hurbil, hiribilduak fundatzean eman zitzaion bukaera aro luze horri.

Sekulakoa da fenomeno horren garrantzia; Baiona, Euskal Herriko kostaldeko lehen hiribildua, aurrekari izanda, Hernaniren ingurumarian Donostia sortzea kostaldean lehenbizi esparru seguru bat sortu izanaren ondorioa izan zen, eta, merkataritza eta defentsa militarra oinarri hartuta, kostaldera itzultzea behin betirako etapa berri baten hasiera.

POLLA ==

Lapurdiko hiribildu bakarra

[aldatu]

Lehen esan dugun bezala, Lapurdiko hiribildu bakarra Baiona zen; alabaina, Goienetxeren iritziz, Baionako gotzainak eraikiak zituen XI. menderako honako «salvatierras» hauek: Biellenave (Basusarri), Bielefranque (Villefranque) eta agian baita Getaria ere, leku horietako landa-populazioak bere babespean harturik.

Lapurdiko Senpereko Bastida auzoak ere, agian bertan behera utzitako bastida baten oroitzapena gorde du; azkenik Ainhoan, Urdazubiko premostratenseen fundazioaren kasuan, badirudi bastida bat izan zela oinplanoei begiratzen badiogu, nahiz eta, 1249an, Lapurdin inolako status berezirik gabe sartu zen.

Azaldu dugu lehen ere, Baiona izan zela Lapurdiko hiribildu bakarra, eta harengandik bereizi egin zen 1215ean, baina ez zion utzi, horregatik, lurralde horretako eta Euskal Herri kontinental osoko gune ekonomiko izateari.

Gauza jakina den bezala, Baionaren jatorria erromatarrek beren helburu militarretarako fundatu zuten antzinako Lapurdum-en sustraitzen da.

Hiribildutzat izandako garapena

[aldatu]

Baina, hiribildu gisa izan zuen garapenari buruzkoan, XII. mendea hartuko dugu abiapuntu: Donostiaren fundazioaren aurretik, 1125an zehatzago esateko, Gillen IX.a Akitaniako dukeak Baionako biztanle saiatuei lehen frankizia-gutuna eman zien urtea.

Abantaila hori zela bide, aurrekaririk gabeko garapen ekonomikoa ezagutu zuen hiribilduak, auzoko herriekin zituen harremanak biderkatuz; itsasoko merkataritzaren monopolioarekin aberasturik bi zubi eraiki zituen Aturri eta Errobi ibaien gainean, Landak, Biarno, Lapurdi eta Nafarroarekin trukatzen zituen merkantzien joan-etorria errazteko.

Ardoek, material erretxinadunak eta balearen produktu deribatuek sendotu egin zuten Bizkaiko Golko osoan zehar egiten zen kabotaje-nabigazioa, baina bereziki Bretainia eta Normandian zehar egiten zena.

Esportazioko salgaiak % 5az kargatzen zituen Droit de coutume hura indargabetu zenean, egundoko merkatari samalda etorri zen hiribilduan finkatzera, ingelesen okupazioarekin izango zuen garapenari ataria prestatuz.

Ingelesen administrazioa

[aldatu]

Rikardo I.a Lehoi-bihotzak 1155ean, Lapurdiko eskualdea Leonor bere amarengandik oinordetzan hartu zuenean, orduan hasi zen ingelesen administrazio aldia.

Itxuraz garrantzi handirik ez zuen aldaketa horrek ordea, ingelesen erresumako portu eta azoketako ateak ireki zizkien Baionako itsasontziei.

Enrike II.a Leonorren senarrak Aturriko pleiten monopolioa eman zion Baionari eta Ingalaterran murriztu egin zituen Gaskoniako ardoen –Lapurdiko hiriaren baliabide nagusiaren– gaineko inportazio-eskubideak.

Rikardo I.a Lehoi-bihotzak berak administratu zuen pertsonalki Lapurdi, 1169tik hasi eta 1199ra bitartean. Bertako biztanleei laguntzeko asmoz, foru bat eman zion Baionari 1174 aldera, 1125eko lehenengoaren berdina, baina erreforma batzuk eginda (1). Abantaila horiek betirako frankizia eman zien Baionako merkatariei, Poitoun, Akitanian eta Gaskonian ordaintzen zuten igarobideena.

Azkenean, Joan Lurgabea errege ingelesak 1215ean eman zion Udal Forua edo Coutumes de la ville, Arroxelako Gutunaren oinarri gainean idatzitakoa. Ohitura horietatik sortu zen herri-komuna edo udaltasun independentea, eta horren ondorioz, antzinako 12 epaileen elkargoa, Kontzejuak edo kasu berezi-berezietan horretarako deitzen ziren biztanle guztiez bildutakoa, beste erakunde batek ordezkatu zuen. Hauek ziren karguak: 1 alkatea, 12 epaile, 12 zinegotzi eta 75 kontseilari (Alkatea eta ehun Pareak). Hauteskundeak, urtero egiten zirenak, lehenago epaile, zinegotzi eta kontseilari izandakoek osatzen zuten Batzarrak egiten zituen. Honek 3 hautagai izendatzen zituen eta Gaskoniako Senekalak hautatzen zuen behin betikoa.

Ikusi daitekeenez, Baionaren fundazioak eta garapenak itsasoko merkataritzan zituen zimenduak; beraz, itsasora irekita zegoen hiribildua, beregana iristen ziren merkantzien hartzailea zen eta bere bidez bidaltzen zirenena.

Balio handikoa izan zen honen eragina Donostia hiribilduaren sorreran, batez ere, berehala ikusiko dugun bere Populatze Foruaren idazketari buruzkoan.

Donostia

[aldatu]
Donostiaren grabatua (1500-1650)

Aurrekariak Foruaren emakidan

[aldatu]

Zuzenean bere Foru berezia aztertzen hasi aurretik, ikus dezagun zein testuingurutan sortu zen Donostia hiribildua. Inguruko gune politikoari buruzkoan kostaldeak, batez ere Gipuzkoako kostaldeak, nolako egoera duen zehazten oso zaila da. Horri buruz hau dio Banus Agirrek:

«en el período anterior al 1200 se pueden registrar varias oscilaciones, a manera de movimientos de péndulo, en la posición con respecto a Navarra y Castilla, de toda o de parte de la actual Guipúzcoa. Este alternativo gravitar de Guipúzcoa del lado de uno y otro poder en presencia, creo que no está definido exactamente ni por la palabra influencia ni por la palabra soberanía. Más bien me parece que es algo intermedio, que quizás pudiera describirse como el estatuto político de una marca o región fronteriza aún fluida en el cual son elementos determinantes unas posiciones militares muy concretas —castillos o fortalezas— que, por su robustez y situación y las fuerzas armadas que las guarnecen, ejercen sobre la población esparcida por los valles y montes circundantes un poder, que participa al mismo tiempo de la autoridad inmediata respaldada por las armas y de la influencia determinada por el prestigio y nivel de vida más elevado de la potencia a la que se adscribe en cada período aquel puesto militar. Adscripción que lo mismo podía tener lugar por establecimiento de unas fuerzas reales o simplemente por una suerte de vínculos de vasallaje del dueño de aquel puesto». (2)

Donostia hiribildua fundatzeko esparru geografikoa Banusek dioen «marca o región fronteriza» delakoan kokatua izango zen, ez dago zalantzarik. Alabaina, Manuel Lekuonak oso egoki dioen bezala, hiribildua baino lehenagokoa zen Hernaniko artzain-kokalekua:

Lekuonaren iritziari jarraituz, XII. mendean, Hernani baldintza onak zituen artzain-populazio bat izango zen guztiz: kostaldetik hurbil samar, baina itsasertzeko segurtasun ezagatik, apur bat barnealderantz kokatua.

San Sebastian Antiguoa

[aldatu]

Kostaldetik Donejakuera zihoazen erromesak ugari zirenez, legenarraz eta izurriaz kutsaturik zetozenei laguntzeko, Hernani inguruan lazareto (ospitale) bat eraiki zuten San Sebastian (Done Sebastian/Donsostie/Donostia) izurriaren aurkako babesle nagusiaren izenpean. Lazareto hori, gaur egungo Antiguotik hurbil egongo zena, Leireko monasterioko monje baten agindupean zegoen. Eta denborak aurrera egin ahala, parrokia bilakatu zen, ordura arte eliz eginkizunetara Hernaniraino joan behar zuten artzain eta baserritarrentzat.

Eliza edo erlijio-gune horri San Sebastian Antiguoa izenez deitzen zitzaion, haren inguruan beste eliza bat eraiki zutenean. Berri hori, Lekuonaren iritziz, Santa Maria izango zen eta beranduago etorriko zen San Bizente: lehena, nafarrentzat, eta bigarrena, gaskoien izen garbia duena, Baiona aldetik zetozenentzat.

Lazareto bat egon izana Donejakuerako kostaldeko erromes-bide bat izan zenaren arrasto modura hartzea ez dute onartzen adituek, hala nola Vázquez de Pradak, Lacarrak eta Uriak:

«Nos parece aventurado fijar un camino por la mera existencia de un hospital u hospedería –pues es sabido, los había en todas partes, y muy especialmente en las grandes iglesias o monasterios– aunque en ellos se hable de peregrinos, pues ésta es una voz usada en la Edad Media para todo transeúnte, aunque no fuera precisamente devoto de Santiago (...). Más importancia tiene el estudio de las vías comerciales, que muchas veces eran creadas por los peregrinos y otras eran éstos los que se acomodaban a las ya existentes.» (4)

Erromes-bide izena merezi ala ez merezi, kontua da orain Peutinger-en Taulako Ossaron Bricantia (Oiartzun-Coruña) antzinako ibilbidean San Sebastiani eskainitako lazareto edo ospitale moduko bat agertzen dela, eta haren inguruan laster sortzekoa zen hiribildu bat.

Oso esanguratsua da Goiz Erdi Aroan zehar lehenagoko erlijio-gune bat izandako erdigune baten gainean populazio berri bat eratu izana sarritan agertzea. Horri dagokionez Perez Urbel Erdi Aroko adituak hau dio:

«existe un hecho que nos puede dar una idea de este servicio monacal –el de la fundación de las iglesias rurales, como base de la sociedad nueva en los siglos de la Reconquista– y es que apenas hay valle o pueblo en todo el Norte de España donde antiguamente no se levantase un monasterio y el monasterio fue casi siempre el núcleo primero de la repoblación.» (5)

Erdi Aroko hiribilduen fundazio gehien-gehienetan bezala, Donostiakoan ere garrantzi handia izan zuten «frankoek». Euskal Herriaren hegoaldeko nahiz kontinente aldeko hiribilduetan erromes-bideetatik iritsi ziren frantsesak populazio berrietan finkatzea garrantzi handiko gertakaria zen; gainera, Donostiaren kasuan ezaugarri berezi batzuk zituen, izan ere immigratutako marinelak itsas merkataritzan ziharduen jendea zen.

Gai horri buruz, gaskoiak Donostiako badiara noiz eta nola iritsi zirenari buruz, ezaguna da Serapio Mujikaren iritzia:

«El año 1152, la Guyena dejó de formar parte del señorío del rey de Francia para pasar a poder de la casa real de Inglaterra por casamiento de Doña Leonor con el Duque de Normandía, heredero presunto del trono de Inglaterra, y que después le ocupó con el nombre de Enrique II de la dinastía de los Plantagenets.

Los gascones, alborotados con el cambio de Señor y estimulados por los partidarios de la casa real francesa, se levantaron en armas más de una vez contra su nuevo dueño, y en algunas de estas revueltas se produjo, sin duda, la corriente emigratoria que llevó a los gascones a desalojar en grandes masas las tierras en que tenían su asiento, si es que no fueron expulsados por los nuevos señores para librarse enemigos tan pertinaces.» (6)

Arrazoi horiengatik nahiz beste batzuengatik –agian, Baionan Aturri lohiz bete zela-eta Capbreton aldera desbideratu zelako–, baina, kontua da Urumearen bokalean gaskoiak kolonia bat eratzen joan zirela. Garai hartan Nafarroako errege Antso Jakitunak Donostiako Forua immigrante horiei eman zien eta, Bidasoa eta Oriaren artean gelditu zen toponimia eta onomastikak ikusita, zehatz esan daiteke Biarnoko Gave de Pau (Paueko uhaitza) eta Gave de Oloron (Olorueko ibaia) aldetik etorriak zirela.

Dena den, aurrerago ikusiko dugun bezala, itsas merkataritza-zuzenbideko erakundeak, Populatze Foruan bildu zirenak baionar tipikoak dira, hortaz ez genuke baztertu behar populazio hori hiribildu honetatik igaro izana.

Foruari buruzko azalpena

[aldatu]

Deigarri gertatzen da Nafarroako foruetan, Donostiako foruen aurrekoak direnetan, lezdaren (merkataritzako joan-etorriei zegokien zerga) ordainketa-salbuespena hain modu zehaztu gabean ematea, Donostiako Foruan –1., 2., 3., 4., eta 5. artikuluak– askoz gehiago zehazten zenean. Beharbada, lezdak Errege Ogasuneko diru-sarreretan lortu zuen garrantziagatik izango zen edo Donostian merkatari-bizimodua nahikoa garatua zegoelako agian.

1. eta 10. Artikulua, Donostian, bere mugetan izandako urperaketa bati buruzkoa. Nafarroako foruetan ez dago horren antzekorik, ezta Jakakoan ere, jakina. Itsasoari buruzko artikulu tipikoa da.

Horregatik, horren jatorria Gaskoniako Golkoko itsasgizonen erabilera eta ohitura arruntetan bilatu behar da; bestalde, mediterraneoaren aldean kontraste handia zen, izan ere, han edozein urperaketa «res nullius» gisa hartzen zen eta, ondorioz, lehenik harrapatzen zuena jabetzen zen hartaz.

Hiru adibide ozeaniko arbitan ematen zaigu ohitura horren jatorri atlantikoaren indargarria, hala nola:

  • 1190ean Ingalaterrako eta Guienako Erregeak, Rikardo Lehoi-bihotzak, eman zuen idatzian, Lapurdiko ontzidia Lur Santura Gurutzadan zihoanarekin elkartu zen ekaitz batek bere ontzi batzuk Zipreko kostaldearen kontra bota zituenean, eta lur haietako jauna baliatu zen hondoratutako ontzi hondarrez.

Agian, jokabide atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko kontraste gogorrak bultzako zuen erregea idatzi hura idaztera.

  • Jerusalemeko «Assises de la court des barons» hartako klausula bat joera juridiko berekoa da. Baina, ez gaitezen engaina hura Mediterraneoan zegoelako, izan ere, nola «Court des barons» hau, hala «Court des borgés» hura Lur Santua gurutzatuek konkistatu ostean, Godofredo Bouillongoak ezarritako epaitegiak ziren.
  • «Roles de Oleron» haien 45. artikuluak ere jasotzen du ohitura atlantiko hura.

Urte batzuk beranduago, Donostia fundatu ostean frogatu ahal izan zen ohitura hori bazegoela Bizkaiko Plentzia hiribilduan; halaxe da, Don Joanek, Bizkaiko Jaun infanteak 1374ko abenduaren 15eko Pribilegioan, gerora errege zela 1389an berretsi zuenean, honako hau agindu zuen «quando acaeciese perio (naufragio) de nabe o de galea o de bajel, o de otro nabio, qualquier que todas las cosas que pudieren ser cobradas del dicho perio que fuesen para los Señores cuias eran antes» (7).

Donostiako foruko 1. eta 10. artikuluek beraiek ezartzen zuten, hondoratutako ontzia eta merkantziak berreskuratzeko, merkatariak ordaindu behar dituen eskubideak eta atzerriko ontzientzat 1. eta 3. artikuluan ezartzen zirenak berdin-berdinak zirela.

Ostatatzea

[aldatu]

Ostatatzeari dagozkion IV-5., 6. eta 7. artikuluek 3 alderdi desberdin biltzen dituzte:

  • Biltegiratze-eskubide hutsak eta soilak: IV-5. art.
  • Biltegian saltzeagatiko eskubideak

\* tarifa espezifikoen arabera: IV-6. art.,

\* erdizka: IV-7. art.

Artikulu hauek berari dagozkion Lizarrako Foruarekin eta, 1125 eta 1168 bitartean, Lapurdiko bizkonde izan zen Bertrand-en 1272ko «coutume» baionarrarekin alderatzen baditugu, esan daiteke Donostiako artikuluak baionarren artikuluen antzekoagoak direla lizarratarrenenak baino; ez gerta daitezkeen hiru ostatatze moduetan soilik –biltegiratze hutsa, biltegian saltzearen erdizkakoa edo tarifaren araberakoa–, baizik eta baita izenburu batzuek markatuak dituzten eskubideetan ere.

Hori dela-eta, hau dio Banus Agirrek:

«No nos atrevemos a decir que la «coutume» bayonesa sea el antecedente inmediato de estos tres capítulos del fuero donostiarra; pero sí creemos que puede afirmarse dentro de los límites de una razonable probabilidad que el uso de Bayona sea más antiguo que la reglamentación donostiarra y que ésta fue la ordenación jurídica de ese uso anterior por los francos de San Sebastián, procedentes según toda verosimilitud de la región bayonesa.» (8)

Merkataritza-artikuluengatik eta Gaztelako erregeek, 1200etik hasita Gipuzkoak itsas aldera irteera eta Lapurdira igarobidea izan zezan, sendotasuna ematen etengabeko ahaleginaren ondorioz, Donostiako Forua kostako hiribilduetara hedatu zen: Hondarribia (1203), Getaria (1209), Mutriku (1209), Zarautz (1237), Errenteria (1320), Zumaia (1347), Usurbil (1371), Orio (1379) eta Hernani (1380 baino lehen).

Esan dezagun ohar aipagarri gisa, Foru hori Santanderreraino iritsi eta San Vicente de la Barquera fundatu zuela (1210).

Euskal Herriko hiribilduak eta bideak

[aldatu]

Euskal Herria bere osotasunean hartuta eta hiribilduen fundazioak garatu ahala, eremuaren azterketa bat eginda, aterako dugun ondorioa da bi gune geografiko zeudela, hots, dinamika desberdineko guneak:

  • hego isurialdeko hiribilduak eta Euskal Herri kontinentalekoak, Donejakue Bidean egotearen ondorioz sortu zirela batez ere.
  • Bizkaiko eta Gipuzkoako hiribilduak, Baionarekin batera, itsasora irtenbidea ematen zion I-H ibilbide ekonomikoa finkatzearen ondorioz.

Hegoaldeko hiribilduak

[aldatu]

Hegoaldeko hiribilduen eremuak aztertuta, zera ikusiko dugu: kostaldean Donostia sortu zenerako (1180), hegoaldean sortuak zirela honako hiribilduak, Jaka (1063), Lizarra (1090), Arguedas (1092), Logroño (1095), Caparroso (1102), Martzilla (1115), Galipentzu (1119), Tutera (1119), Gares (1122), Zangoza (1122), Kaseda (1129), Zarrakaztelu (1129 aldera), Azkoien (1144), Elo (1147), Erriberri (1147), Peña (1150), Tafalla (1157), Guardia (1164), San Vicente de la Sonsierra (1172) eta Los Arcos (1175).

Hiribildu hauek Donejakue Bidearekin duten zerikusia agerikoa da duten kokamenagatik eta fundatu zireneko hurrenkeragatik, hain zuzen ere ardatz hauekin:

  • Orreaga, Iruñea, Gares, Lizarra eta Logroño,
  • Jaka, Gares, Lizarra, Logroño,
  • eta biderik zaharrena ahazturik ez uzteko, Iruñea, Uharte Arakil, Agurain, Miranda Ebro.

Iparraldeko hiribilduak

[aldatu]

Nafarroa Behereko eta Zuberoako iparraldeko hiribilduak ere duten kokamenagatik Donejakue Bidean daude.

Nafarroa Behereak Izuran biltzen zituen Paris, Vezelay eta Cluny, eta handik bideratzen Donibane Garazi eta Orreagan zehar Iruñea aldera.

Zuberoakoak bigarren mailako bide batetik zihoazen Mauletik eta Atharratzetik Erronkari aldera, handik Jakatik Lizarrarako bide nagusiari lotzeko.

Gipuzkoako eta Bizkaiko hiribilduak

[aldatu]

Gipuzkoako eta Bizkaiko hiribilduen eremua aztertzeari dagokionez, honako fase hauek finka ditzakegu:

1180 baino lehen
[aldatu]

Baiona eta agian Donostia dira sortutako hiribildu bakarrak eta, ondorioz, barnealdearentzat merkantzien sarrera eta irteerako ateak.

1180tik 1237ra
[aldatu]

Gipuzkoan itsasora irteera emateko ardura ikusten da honako fundazio hauekin: Donostia (1180), Hondarribia (1203), Getaria (1209), Mutriku (1209) eta Zarautz (1237).

Bizkaian ere nabaria zen itsasora irtenbide bat izateko interesa fundazio hauetan: Balmaseda (1199), Urduña (1229), Bermeo (1236) eta Plentzia (1236).

Horrez gainera, sendotu egin zen ibilbide hau ere: Gasteiz, Urduña, Balmaseda, Castro Urdiales (1163an fundatu zena).

1237tik 1287ra
[aldatu]

Gipuzkoan honako arro hauetatik sendotu ziren itsasorako irteerak:

Gipuzkoan honako arro hauetatik sendotu ziren itsasorako irteerak:

  • Oria: Tolosa (1256), Segura (1256) eta Ordizia (1256).
  • Deba: Arrasate (1260) eta Bergara (1268).

Bizkaian, halako kemenik ez ikusi arren, honako ibilbide hau finkatu zen:

  • Gasteiztik Plentzia eta Bermeo aldera, Otxandio fundatuta (1250),
  • Gasteiz-Castro Urdiales, lehen ere aipatu dugun Lanestosa fundatzearekin (1287).
1300etik 1365era
[aldatu]

Gipuzkoan:

  • Errenteriak (1320) eta Zumaiak (1347) itsasorako irteera sendotu zuten,
  • gainerako hiribilduak Bizkaiko mugen inguruan sortu ziren, mugakideen arteko gatazkak zirela-eta; hala, Azpeitia (1310), Azkoitia (1324), Leintz Gatzaga (1331), Elgeta (1335), Deba (1343), Plentzia (1343), Eibar (1346) eta Elgoibar (1346).

Bizkaian hau sumatzen da:

  • Bilbo (1300), Portugalete (1322), Lekeitio (1325) eta Ondarroa (1327) fundatzean, kostaldearen lehen sendotze-fasea bultzatu zen.
  • Areatzak (1338) bidea sendotu zuen itsasorantz;
  • Markina (1355), Elorrio (1356) eta agian Ermua (1372 baino lehen sortua) fundatzean, oraindik ere Gipuzkoa baino apur motelago ibiliz, bizkaitarren erantzuna iritsi zen gipuzkoarren mugaren aurrean.
1365etik 1383ra
[aldatu]

Gipuzkoan, kokamenagatik zuten egitekoa edozein izanda ere, hiribildu berriak bertako biztanleen interes garbi batengatik fundatu ziren. Hala, Usurbil (1371), Orio (1379), Zestoa (1383), Urretxu (1383) eta Hernani (1380 baino lehen fundatua).

Bizkaian fundazio berriek lehendik merkataritza-bide zirenak indartu zituzten: Gernika (1366), Gerrikaitz (1366), Ugao (1375), Mungia (1376), Larrabetzu (1376), Errigoiti (1376) eta Durango agian (1372 baino lehen fundatua).

Hala ere, Manuel Lekuonak Donostiaren kasuan idatzi zuen bezala, kontuan hartzea komeni da hiribildu horiek guztiak aurreko artzain-kokalekuen inguruetan altxatu zirela, kostaldeko kasuak lekuko:

  • Begoña Bilborako,
  • Lumo Gernikarako,
  • Itziar Debarako,
  • Aizarna-Aizarnazabal Getaria eta Zumaiarako,
  • Aia eta Elkano Orio eta Zarautzentzako,
  • Hernani Donostiarako,
  • Oiartzun, Hondarribi eta Errenteriarako.

Hiribilduak baino lehenagoko kokalekuak

[aldatu]

Hain ugari ez badira ere, baditugu kostako hiribildu horien lekuan bertan edo inguruetan nahiz lehenagokoetan arrantzale-kokalekuak bazireneko aipamenak, zenbait adibidetan ikus daitekeen bezala.

Lehenengo kasuan, Mutriku (1209 fundatua) «Mortricu» gisa azaltzen da 1200 urteko dokumentu batean, Alfontso VIII.ak eta bere emazte Leonorrek betirako emakida egin zien Santiago Ordenakoei herri horretan arrantzaleek harrapatzen zuten urteko lehen balea:

«Dono igitur nobis illam ballenam quam homes de mortricu sub annuo redditu tenent mihi dare ut eam vobis unoquoque anno in perpetuum tribuat sine aliqua contradictione eo modo quo mihi tribuere tenebant.» (9)

Lezo herria honako hitz hauekin azaltzen da Hondarribiko Hiri-gutunean (1203):

«Item, dono vobis Guillelmum de Lazon et socios suos, ut sint vestri vicini.» (10)

1237 fundatu zen Zarautzen kasuan, Hiri-gutuneko paragrafo batean, halako zereginetan lehendik jarduten zuen herri bat izan zela agerian jartzen duen batean, balearen harrapaketa honako hitz hauekin aipatzen da:

«et si mactaveritis aliquam ballenam detis mihi unam tiram k capite usque ad caudam, sicut forum est.» (11)

Lapurdin, nahiz eta lehen ere esan dugun Baiona izan zela hiribildu bakarra, horregatik ez dugu pentsatu behar bere kostaldean arrantzale-herririk izan ez zenik. Horiek horrela, gauza jakina da 1059rako Lapurdiko bizkondeak jasotzen zuela harrapatutako lehen balearen gantza.

Bidarteren aipamena azaltzen da lehen aldiz, Baionako «Urrezko Liburuan» 14. orrian, 1150-1170eko urteei dagokienetan. Herri hori jatorriz Getariarena izan zen, izan ere talaia eta portutxoa beren ontziak babesteko erabiltzen baitzituzten eta, nola ez, harrapatzen zituzten baleen lanak egiteko.

Senpere, 1170rako, aipatu Liburu horretan Johannus de San Pedro izenez azaltzen da.

Donibane Lohitzune Santo Johanne de Luis izenez aipatzen da 1186rako. Liburuan «baroigo» modura kalifikaturik dagoenez, oso litekeena da bertako populazioa zaintzeko militar-zentro bat izana, Akotzeko gainean koka dezakeguna hain zuzen.

Getaria, 1193ko fundazio berri gisa aipatzen du Lapurdiko azken bizkondeak, Guillermo Ramonek.

Jarduera ekonomikoak, itsasoarekiko ikuspegian

[aldatu]

Europako ekonomia

[aldatu]

Euskal Herrian bezalaxe, Europan ere eskualdeak hiruko mediterraneoaren arabera, –garia, mahatsa eta olioaren arabera– kontsideratzen ziren aberats edo behartsu. Alabaina, lehen ere esan dugu merkataritzak markatu zuela Goiz Erdi Aroaren eta Berant Erdi Aroaren arteko diferentzia.

Hala da, ordura arte distantzia handiko merkataritzak indar gehiegirik ez bazuen izan ere, ordutik aurrera, erromesek eta gurutzatuek irekitako ibilbideei jarraituz, Europa errotik eraldatu zuen zabalkunde demografiko, tekniko, intelektual eta indar-blokeak ekarri zituen.

XII. mendetik aurrera, feria eta azokak izango dira zehazki, merkataritzaren joan-etorrirako guneak. Izatasunaren arabera honakoa hauek izan zitezkeen: tokikoak, eskualdekoak, nazionalak.

Lehen unetik ferietako eta azoketako arautegia arabiarrek bildu zuten, horrelako jarduera ekonomikoetan kristau-erresumak baino askoz aurreratuagoak baitzeuden.

Merkatuek urteko egutegi arautu eta gutxi-asko finkatu bat zuten; azokak, aldiz, ez ziren feriak bezain sarriak.

Nazioarteko azokak, azkenik, Ipar-Hego, Baltikoa-Mediterraneoa, Flandes-Venezia ibilbideetako puntu estrategikoetan jartzen ziren.

Ibilbideak eta garraioak

[aldatu]

Bideak funtsean aurreko aldietakoak baino hobeak ez ziren arren, XII. mendetik aurrera ordurako jada erabiltzen ez ziren batzuk berreskuratu ziren.

Hauek dira erabiltzen zirenak:

  • Lehorrekoak: normalean erromatarren antzinako galtzadak izaten ziren, edo baita ferra-bideak ere. Bide horiek gero eta gehiago erabiltzen zirenez, zegokien kontzeju eta jaun feudalak arduratzen ziren haiek zaintzeaz; horretarako bide-sari txiki bat kobratzen zuten bidaztien artean merkatariei eta merkantziei feria eta azoketara iristen laguntzeko.

Horren ondorioz, ondoen zaintzen ziren bideak ez ziren normalean motzenak izaten, baizik eta feria eta azoka famatuenak elkartzen zituztenak.

  • Ibaietakoak: biderik seguruenak eta merkeenak ziren. Urte gutxiren buruan nabigagarri bilakatu ziren Europako ibai asko: Rhin, Danubio, etab.
  • Itsasokoak: eragozpenak eragozpen, horiexek ziren biderik seguruenak eta ekonomikoki errentagarrienak. Gainera, Berant Erdi Aroko lehen mendeetan zehar gertatu ziren aurrerapen teknikoei esker, gero eta karga handiagoak garraiatzen ziren eta itsasontzien autonomia-denbora ere gero eta luzeagoa, hori zela-eta apurka-apurka itsas zabaleko nabigazioak ordezkatu zuen kabotaje-nabigazioa.

Ontzi erabilienak galerak ziren Mediterraneoan eta kokak Ipar Atlantikoan eta Baltikoan. Biek ere karga-edukiera antzekoa zuten, baina abantaila txiki bat zuen kokak (250 tonakoa).

Salerosketa guneak: Mediterraneoa, Champagne eta Baltikoko Hansa

[aldatu]

Europan, hiru merkataritza-gune nagusiak Mediterraneoa, Champagne eta Baltikoa izan ziren.

Mediterraneoa
[aldatu]

Azpimarragarriena Venezia hiri adriatikoa da, fonaco izeneko –egiazko «merkataritza-enbaxadak»– biltegiak zituen honek Bizantzioko hainbat hiritan eta bere merkataritza-ibilbidea gainera: Adriatikoa, Joniako Uharteak, Egeo.

Genoa izan zen Veneziaren mailan egon zen hiri mediterraneo bakarra.

Bi hiriak hitzarmen diplomatiko bat egitera iritsi ziren 1299an eta merkataritza-guneen banalerroa onartu zuten elkarrekin: Genoa iparraldearekin eta ekialde mediterraneoarekin (Grezia, Bizantzio etab.) geratu zen, Venezia, berriz, hegoaldea eta mendebaldearekin (Tiro, Egipto, etab.).

Mediterraneoko azokan merkaturatzen ziren produktuak ziren, batetik, Indiako kotoia, musketa, esklaboak, espezieak, piperbeltza, usoak, lurrin gozoak, koloratzaileak, azafraia, kanela, datilak, etab., eta bestetik, Flandesko oihal aberatsak, beirak, armak, burdina-manufakturak, Burgundiako ardoak, olioa, etab.

Champagne
[aldatu]

IX. menderaino egiten dute atzera honen aurrekariek, eta garai hartan ziren merkatari apurrek jada sarritan bisitatzen zuten eskualdea zela adierazten. Oso litekeena da 1140 baino lehen jaun feudalak feriak eratzea eta sustatzen jardutea.

Kokamen geografiko pribilegiatua du: Europa iparreko edozein merkatarirentzat Champagne nahitaezko igarobidea zen Mediterraneora iristeko; hiri italiarrak, frantsesak eta alemaniarrak elkarlotzen dituen eskualdea da.

Oso baliosoak izan ziren Champagnek beste merkataritza-gune europarrekin izan zituen harremanak.

Hansa
[aldatu]

Izen generikoa da Hansa eta edozein merkatari-elkarte adierazten du, baina denborak aurrera egin ahala izen berezi gisa hartu zen merkataritza-erakunde zehatz batena: alemaniarrarena.

Elkarte hori 900 aldera sortu zen eta Kolonia izan zen bere erdigunea. Hirigintzako eredu gisa hasi zen eta X. mendean zehar haren plano bereko hiriak eraiki ziren Baltikoan. XI. mendean jada 40 hiri ziren Hansan senidetuak zeudenak; XII.ean 250 eta XIII.ean 600era iritsi ziren, hiri eta koloniak zenbatuta.

Ordena Militarretan oinarrituta, birkonkistatze-mugimendu bat sortu zen Alemanian, «Sturm Nach Osten» (birkonkistatzea ekialderantz) izenekoa, Hansaren jarduera ekonomiko beraren paraleloa izan zena.

Rubeca edo Lübeck-ek izan zen Koloniaren ordezko gunerik garrantzitsuena Hansaren hedapena hasi eta berehala. Hansaren hedapena Iparreko Itsasotik eta Baltikotik zabaldu zen, Riga, Rostok, Reval eta abar hiriak sortuz, baina behin ere ez zen iritsi Estatu independente bat eratzera.

Oso adeitsua zen haren antolamendu administratiboa. «Dieta» izeneko parlamentuetan edo batzarretan biltzen ziren, eta hiriek bazuten gerra aitortzeko eskumena, merkatarien blokeoak eginez, etab.

Haien merkataritza-bideak eta haien eragin-punturik garrantzizkoenak hauek ziren:

  • Novgorod-Reval-Wisby-Lübeck.
  • Bergen-Jutland-Lübeck.
  • Islandia-Hanburgo-Londres- Arroxela.
  • Dantzing-Jutland-Edinburgo-Londres.

Muinean Baltikoko Hansaren merkataritza-bizimodua lau kolonia edo bost eskualdeetan oinarriturikoa zen.

Koloniak hauek izan ziren: Novgorod, Bergen, Brujas eta Londres; guztiz independenteak eta beste merkataritza-guneekin elkartrukerako lekuak ziren, hala nola, ingeles, flandestar, euskal herritar eta abarrekin.

Bost eskualdeak hauek dira:

  • Alemaniakoa: eskualde honetatik sortzen zituzten laboreak, ardoa, eztia, basoko ekoizpenak, etab.
  • Baltikoko herrialdeak: horietatik lortzen zituzten larruak, zura, laboreak eta animalia gantzetik eratorritako ekoizpenak.
  • Eskandinavia: burdina, larruak, haragia, gurina eta arrain gazituak.
  • Mantxako kanala: Londrestik eta Flandesetik artilea, oihal flandestarrak eta Levanteko ekoizpenak.
  • Europa Hegoaldea: hasiera batean Setúbal-eraino (Portugal) iritsi ziren, baina euskalerritar nabigatzaileek ibilbideak moztu zizkioten eta handik aurrera Arroxelaraino baizik ez ziren iristen, eta han egiten zuten gatzaren, Gaztelako artilearen edo Euskal Herriko burdinaren hornidura.

Champagneko gunea

[aldatu]

Europako hiru merkataritza-gune horietatik –Mediterraneoa, Champagne eta Baltikoa– bere kokamen estrategikoagatik Champagne gailendu zen.

Hasiera-hasieratik, Champagneko azokak arrakastatsuak ziren, hantxe elkartzen baitziren, batetik ehungintzako lantegi flandestarrak, bestetik, Italiako eta Proventzako merkatariak.

Merkatari flandestarrek Champagneko azoketara garraiatzen zituzten beren oihalak; handik Genoara eramaten zituzten, Levanteko fondaco (italieraz) dendetara esportatzeko.

Flandesko merkatariek Champagnetik zetazko oihalak, urrezko bitxiak, espezieak eta Frantziako ardoak inportatzen zituzten.

Flandesen, berriz, iparreko merkatariak ekoizpen horiez hornitzen ziren, oihal flandestarrez gain. Champagne Baltikoarekin elkartzen zuen merkataritza-bidea funtsean Brujas, Ypes, Lille Thortont eta Messinako bost azoka flandestarrek osatzen zuten.

Gainbehera

[aldatu]

Azoka horiek XIII mendean zehar iritsi zuten goien gradua. Hala ere, XIV. mendea hondameneko mendea izan zen, batez ere lau eragile independente, baina batzuetan aldi bereko, zirela bide:

  • Frantziaren aurkako gerra Flandesen 1302tik 1320ra.
  • Merkataritzan, ohitura sedentarioago batek ordezkatu zuen merkataritza ibiltaria.
  • Flandesko eta Italiako portuen zuzeneko nabigazioaren garapena Ingalaterrakoekin.
  • Ehun Urteko Gerra (1337-1453), errematea ekarri zuena.

Euskal Herriko ekonomia

[aldatu]

Arrantza

[aldatu]
Orion harrapatutako azken balea (1901).

Arrantza funtsezko jarduera ekonomikoa zen, kostaldeko hiribilduen ehunekoa kontuan hartzen badugu. Horri buruzko hainbat aipamen ditugu hiri-gutunetan:

  • Zarauzkoa (1237), baleari buruzko aipamena (12);
  • Plentziakoa (1299) eta Portugaletekoa (1322), baleak hiltzeko moduari buruzkoa (13);
  • Debakoa (1343) itsasotik urruti egotearen protesta eginez (14).

Jarduera horretan, balearen harrapaketak gero eta garrantzi handiagoa hartzen zuihoan XV. mendera hurreratu heinean. Gogora dezagun jarduera ekonomiko horren lehen aipamenak VII. menderaino egingo lukeela atzera, 670eko faktura moduko batetik atera daitekeenez; ohar horretan frogatzen da arrantzale euskal herritarrek egindako 40 moyo (10 tona, gutxi gorabehera) balea-olio bidali zituztela Sena ertzean zen Jumieges Abadiara.

Joseph Garat-en iritziz, errezibo horrek erakusten du, eskaeraren kopuruagatik eta abadiaren urruntasunagatik, euskal herritarrek izan zutela balearen ehiza sonatuan finkatu eta kokatutako merkataritza bat, eta ez kostan lehorreratuak gelditutako baleak aprobetxatuz soilik, ezta noizbehinkako harrapaketez egindakoa ere, ezingo baitzioten sonari eutsi. (15)

Dena den, halako zetazeo bat harrapatzea ezohiko diru-sarrera handi bat zen kostaldeko hiribilduen ekonomian, nahiz eta ez zuten balearen zati bat ere kontsumitzen. Hara zer dioen Zirikiain Gaiztarrok horri buruz:

«Los vascos no debieron de utilizar para su consumo, ni siquiera para su uso, los productos de la ballena. Han sido siempre muy finos en sus gustos. Al menos no conozco referencias de que comieran ballena. Ni siquiera las lenguas, que se tenían por exquisitas.»

Frantsesentzat oso jaki gozoa zela zioen Navajerok eta Rodney Gallop-ek, berriz, batzuetan gotzainarentzat gordetzen zen mokadu berezia zela esaten du. Baina ez zen bere mahairako izango; ziur asko arrantzaleek beren elizetarako gordetzen zituzten mingainengatik esango du.

Lope Isastik, artean baleazaleentzat garai distiratsuak ziren aldian bizi zenak, ez du esaten balearen ekoizpenak gure herrian jaten zirenik. Alderantziz, esportatzeko zirela esaten du:

«De esta grasa, –dice–, se abastecen algunas tierras de España, particularmente las de Navarra y Campos, para alumbrarse y labrar paños, y para algunas enfermedades del ganado, de que han hecho experiencias y se han llevado bien. Llévase por mar a Flandes, Inglaterra y otras grandes Provincias.»

Beste pasarte batean kontatzen digu, lehen ere esan dut, balea berria bazen, «gatzunetan gordetzen dute frantsesentzat jaki izateko» (16).

Kontserbazioa
[aldatu]

Arrantzarekin estuki loturik agertzen da gatza, ezinbestekoa baita arraina kontserbatzeko. Gipuzkoan, gatz hornitzaile bakarra Leintz zen, eta hiribildua fundatzean erregeren jabego izatera pasa zen hanko gatzaga (17). Bertako beharrak berdintzeko lain ez zegoenez, Gipuzkoak gatza inportatu egiten zuen (18).

Lehorreko merkataritza, isurialdeen artean

[aldatu]

Euskal Herrian bi eremuak hain garbiki bereizten dituen banalerroak, halako garrantzi bereizlea hartu zuen, non ez duen halako garrantzirik merkataritza-akordioak penintsulako edo kontinenteko kostaldetik edo kostalderantz egiten ziren jakiteak.

Kontuan hartu behar da kostaldeko lurraldeak zirela itsasorako irteera naturala bai Arabarentzat –Gaztelan bildurik– bai Nafarroarentzat. Horregatik, esportaziorako gaiak (artilea, ardoa, etab.) erraz iristen ziren kostaldera bertakoen gai tipikoak trukatuz (burdina eta deribatuak, arraina, balearen deribatuak, etab.).

Nafarroa, itsasorako irteera bila
[aldatu]

Kontuan hartu behar da, Nafarroa erresuma zen kasuan, hesiturik eta itsasorako irteerarik gabe gelditu zela, Gaztela eta Aragoi ez bezala. Baina hori ez zen eragozpen izan bertako merkataritza Kantauri aldera eta, oso bigarren mailan, Mediterraneo aldera bideratzeko.

Bi ziren Erresuma zaharraren irtenbide naturalak Kantauri aldera, Baionakoa eta Donostiakoa. Nafarroako ekonomia ataka estuan jarri nahi zuten beste erresumetako interes politikoak zirela-eta, merkataritza-hitzarmenak lortzeko, diplomazia erabili beharrean gertatu zen bai baionarrekin bai donostiarrekin, unean uneko egoeren arabera.

Adibide gisa, ikus ditzagun nafarrek kostaldeko hiribilduekin egin zituzten hitzarmen ugari haietako bi bederen.

Hitzarmena Baionarekin
[aldatu]

Gipuzkoa 1200ean Gaztelako errege Alfontso VIII.aren eskuetara erori ondoren, 1204an, Nafarroak hitzarmen bat egin zuen Baionarekin honako oinarri hauen gainean:

  • Nafarroako erregek merkatari baionarrak babesteko hitza eman zuen, kostaldeko hiribilduaren kanpoaldetik hasi eta bidaia osoan zehar.
  • gatazka armaturik baldin bazen, merkatari baionarrek urtebeteko epe luzea izango zuten Nafarroa uzteko;
  • merkataritzan sor zitezkeen gatazkak zortzi eguneko epean epaitu beharko zituen bi alderdietako ordezkarien auzitegiak.
  • abantaila horien ordainez, Baionak hitza eman zuen Nafarroaren aurkako haserre-ekintzarik ez zuela egingo, betiere, Ingalaterrako Erregearekiko leialtasuna kaltetu gabe.
Hitzarmena Donostiarekin
[aldatu]

Nafarroak 1401ean hitzarmen bat ezarri zuen Donostiarekin, hitzarmen horren bidez, aipatu kostako hiribildu horretatik Flandesera Erresumatik bidaltzen ziren merkantzien hamarrenen salbuespena erabakitzen zuen. Hitzarmeneko testuan, Gaztelako errege Enrike III.aren berrespen modura, hau adierazten zen:

Irteera Mediterraneo aldera
[aldatu]

Nafarroak Mediterraneorantz lehorretik irteera bila egin zituen ahaleginen lekuko garbia dugu Antso II.a Azkarrak Aragoiko lurraldeetan eta musulman-herrien mugan XIII. mendean lehen erdian gazteluak erosteko politika:

  • 1209an, Salbaterra Ezka, Petilla eta Gallur bereganatu zituen;
  • 1212an, Trasmoz;
  • 1213an, Chodes eta Zalatamor;
  • 1214an, Burbágueda, Ródenas, Jorcas, Olocau eta Linares;
  • 1215ean, Abengalbón eta Peña de Arañón (hau musulmanen lurraldean);
  • 1219an, Grisén;
  • 1221ean, Sábada eta Los Fayos;
  • eta azkenik, 1231ean, Ferrera, Ademuz eta Castelfabio.

Gainera, ez da ahaztu behar Albarracin Jaurerria Nafarroako Azagrarrena zela eta horrek lagundu egiten zuela politika mediterraneo hori sendotzen.

Handia zen Nafarroak, merkataritza batetik bestera joanarazte aldera, baionarrekin eta donostiarrekin hitzarmenak egitera iristeko premia, baldin eta kontuan hartzen bada Frantzian lurraldeak zituztela Erresuma zaharraren norabideak markatzen zituzten frantses jatorriko dinastiek, hala nola: Astarac, Cominges, Champaña, Evreux, Meulan, Angulema, Longueville, Mortain, Beaumont Le Roger, Cherburgo, etab.

Ehun Urteko Gerra gorabehera (1337-1453), aldaketa asko eragin zituzten ezkontzazko interesek eta dinastia aldaketek, mudantza eta truke ugari ekarri zituzten, eta errege nafarrek, hiru mendeetan zehar (XIII-XV), gaur egungo Nafarroa baino askoz lurralde handiago baten interes ekonomiko eta politikoez ardura behar izan zuten.

Champagne, Angulema edo Longuevillerekin gutxieneko merkataritza-harreman batzuei eutsi ahal izateko, itsaso aldera bide ireki bat mantentzea eskatzen zuen, nola Donostiatik hala Baionatik, ikusi dugun bezala.

Nafarroa XII. menderako Mediterraneoan azaltzen zeneko aipua Benjamin Tuterakoa judu-nafarrak egiten digu, Mediterraneoan zehar egindako biran, Alexandriaz hitz egiterakoan hau dio:

«Es país de comercio y tráfico para todos los pueblos y desde todo reino cristiano vienen allí: por una parte, desde el país de Venecia, Lombardía, Toscana, Apulia, Melfi, Sicilia, Calabria, Ramania, Jazaria, Patzinakia, Hungría, Bulgaria, Racuvia, Croacia, Esclavonia, Rusia, Alemania, Sajonia, Dinamarca, Gurlabia, Irlanda, Trana, Frisia, Escocia, Inglaterra, Gales, Flandes, Roter, Norman- día, Francia, Poitou, Anjou, Borgoña, Moriana, Provenza, Génova, Pisa, Gascuña, Aragón y Nava- rra.» (20)

Aurrekari horiekin, ez da harritzekoa Antso Azkarraren ondorengo politika mediterraneoa, XIII. mendean Ebro ibarraren luzerako gazteluak erosi zituenekoa. Gainera, gerora, Evreuxko dinastia frantsesa agintean zela (1328-1425), Nafarroak 1365ean Nantes eta Meulan Montpellier-en ordez eman zituenez, Nafarroaren Mediterraneoko presentzia aztertzerakoan orientabide gerta dakiguke.

Itsasoko merkataritza penintsulan eta atzerrian

[aldatu]

Penintsulako merkataritza

[aldatu]

Soilik penintsulan egiten zen merkataritzari buruz datu askorik ez dugun arren, agerian gelditzen da, beranduago hitz egingo dugun Marismaseko Ermandadea sortu zela-eta (1296) bertako kide guztiek Gaztelarekin edonolako merkataritza-harremanak mozteko erabakia hartu zuten, harik eta kostaldeko hiribilduek ez zituzten eskubideak ezartzeko ahaleginean erregeak etsitzen ez zuen bitartean (21).

Beste datu oso esanguratsu bat da erregek hiri-gutunen bidez bidesarien salbuespenak ematea hiribildu guztiei, Sevilla, Murtzia eta Toledori izan ezik (22).

Mandazainak, zamaltzainak eta tratulariak ziren merkataritza hori egiten zuten merkatariak. Kostaldera garia, olioa, ardoa eta abar eramateko eginkizuna zuten; barnealdera, berriz, balearen olioa eta arrain freskoa nahiz, batez ere, arrain gazitua.

Penintsulako harremanak

[aldatu]

Penintsulan, gipuzkoarrek nahiz bizkaitarrek zituzten merkataritza-harremanak hiru gunetan:

  • Kantauriko nahiz Galiziako itsasertzak: hasieran, arrantza-harremanak, elkarren laguntza eta abar izan zirenak, itsasoak ematen zuen auzotasuna dela bide, harreman horiek Marismaseko Ermandadera (1296) iritsi ziren azkenean. Alabaina XV. mendera hurbiltzen ari garen heinean, harreman haiek abereentzat eta arrainak gazitzeko gatzaz baliatzeko bestetarako ez ziren izan.
  • Andaluziako itsasertza: XIII. menderako euskal herritarrak hantxe sumatzen dira Sevillan Itsasarteko kontrolari begira, merkataritza-gune hartantxe lortzen baitzituzten olioa eta garia.
  • Portugaleko itsasertza: Ez zen elkartruke baliotsurik izan. Normalean Andaluziako itsasertzetik zetozela garraiolari euskal herritarrek portu portugaldarrak erabiltzen zituzten atseden hartzeko eta Atlantiko ipar aldera eramateko herri hartatik zenbait ekoizpen kargatzeko.

Europako harremanak

[aldatu]

Europan, euskal herritarrak batez ere bost eskualdeetan nabarmentzen dira:

  • Gaskoinia: Bordelen zuen merkataritza-gunea. Lapurtarrekin hasieran arrantza-harremanak izan zituzten; hala ere, Ehun Urteko Gerra bitartean eta ondoren, bien aldeko hitzarmenak medio, merkataritzan oinarrituriko harremanetan hasi ziren, garia inportatzen zuten eta gaskoien ardoa Ingalaterrara garraiatzen.
  • Bretainia: Nantesen zuen merkataritza-gunea. Azpimarragarriak dira «Confrerie de la Contratation» zeritzonaren bidez bretainiarrek Bilborekin izan zituzten harremanak, izan ere, nantestarrek Kofradiaren bidez lortu zuten Bilbon finkatuak zituzten merkatariek bilbotarrek zituzten pribilegioak izatea.

    Bilboko merkatariek Gaztelako artilea, burdina landugabea eta landua (armak, iltzeak, eta beste) eta, beste maila batean, gatzituak eta larrua. Trukean oihalak ekartzen zituzten –kalitatez flandestarrak baino apalagoak ziren–, ardoa –kalitate onekoa, Poitou eskualdekoa zen– eta garia.
  • Normandia: Rouen zen honen merkataritza-gunea, eta Senari jarraituz, handik barrena bideratzen zen Parisko merkataritza garrantzitsua. Euskal herritarrek –batez ere gipuzkoarrek– artilea, burdina landugabea eta landua, nahiz Levanteko fruituak, artelazkiak, etab. Oihalak eta garia ekartzen zuten handik.

    Eskualde horretan merkataritza, oro har, defizitarioa zen, horregatik, merkataritza-balantza konpentsatzeko, normandiarrei portuak eskaintzen zitzaizkien, ipar Afrikarekiko merkataritzan bertan geldialdia egiteko erabil zitzaten.
  • Flandes: eskualde honetan Zwyn kanalak lotzen zituen Brujas eta Anberesko merkataritza-guneak nabarmentzen ziren, askoz gainera. Euskal herritarrek artilea, burdina, Andaluziako eta Errioxako ardoak, Levanteko fruituak, eta beste eramaten zituzten; ekarri, berriz, oihalak eta objektu artistikoak: miniaturak eta abar.

    Eskualde horrekin zuen merkataritza gainbehera hasi zen, Zwyn lohiztatu zelako, Brujas ia guztiz inkomunikaturik utzi eta merkataritza arloan Anberesek ordezkatu zuenenean, eta, Amerika aurkitu zelako, merkataritzaren ardura-gunea mendebaldera desbideratu zenean.
  • Ingalaterra: euskal herritarrak Gaskoiniaren bitartez hasi ziren Ingalaterrarekin harremanak izaten. Lehenik gaskoien ardoa garraiatzen zuten, baina beranduago beren esportazioak zabaldu egin zituzten, gaztelarren artileaz, burdinaz, gaztelarren ardoez, andaluziarren zaldiez eta abar. Euskal herritarren presentzia ia etengabekoa da XIV. mendearen erditik hasita, Londresen fondako bat eta Saltoki Etxe bat zituztelarik.

    Gaztelako Trastamaratarren frantseszaletasunak arriskuan jarri zituen ingelesen eta gipuzkoarren arteko harremanak, baina Ingalaterrarekin finkatu ziren hitzarmen partikularrei esker, eutsi ahal izan zitzaien. 1482an bukatu ziren harreman horiek, Gaztelako Koroaren interesak honda zitzakeen aldebiko tratatu oro, hark baliogabetu zezakeela xedatu zenean.

Itsasoko merkataritzaren ordenamendu juridikoa

[aldatu]

Euskal herritarrentzat garrantzizkoak izan ziren eremu geografikoak finkatu ondoren, ikus dezagun jarraian zer esaten diguten Foruek, Ordenantzek eta Hiri-gutunek itsasoko merkataritzari buruz.

Donostiako foruan

[aldatu]

Lehenik Donostiako Forua dugu (1180), alegia Gipuzkoako eta Santanderko kostaldean zabaldu zen testua –gogora dezagun Foru hau oinarri hartuta fundatu zela 1210ean, San Vicente de la Barquera–, nork bere gain hartzen duten hiribilduen merkataritza-jarraibideak markatzen dituena.

Testuan agerian daude oinarrizko produktuak inportatzeko ahaleginak, hala nola, elikagaiak 23). Alabaina, janariez aparte, jakin badakigu hiribilduetara larruak iristen zirela (ahari, ardi, untxi, basakatu, etxe-katu, azeri, katagorri, erbi, ahuntz, behi, orein eta lepazurienak), metalak (kobrea, beruna eta eztainua), argizaria, piperbeltza, intsentsua eta kotoizko, artilezko eta lihozko oihalak (24).

Marismaseko Ermandadea

[aldatu]

1296an Marismaseko Ermandadea eratu zela eta, partaideek itsasoko merkataritza zuzenean ukitzen zuten bi erabaki hartu zituzten. Batetik, Portugaleko merkatariei laguntzea erabaki zuten, Gaztelakoek haiengandik jasotzen zuten tratu onari zuzentasunez zegokion erantzun gisa; bestetik, erabaki zuten Frantzia eta Ingalaterrako gerrak irauten zuen bitartean, herri horri ez ziotela ez merkantziarik, ez janaririk, ez armarik, ez zaldirik eramango.

Orioko hiri-gutunean

[aldatu]

Bertatik esportatzen ziren produktuei buruzko aipamen handirik ez da azaltzen; hala ere, Orioko hiri-gutunetik (1379) ondoriozta dezakegu burdina zela produktu horietako bat (25), balearen deribatuez gain.

Debaren eskaria

[aldatu]

Debako biztanleek eskari bat egin zioten Erregeari XV. mendearen bukaeran, 1474an hain zuzen ere, eta handik froga daiteke Gipuzkoak urri jarraitzen zuela oinarrizko produktuetan nahiz kanpoko produktuez hornitzen zuen merkataritzaren itzalean. Erregeari zeharki eskatzen diote, gerra piztuz gero, atzerriko itsasontziak salbu egoteko aukera izan dezatele beren itsasadarrean «una vez posada el ancla», zeren eta «lo suyo no bastaba a la veintena parte del consumo y naves extranjeras les llevaban viandas y paños, y cargaban en cambio fierro labrado» (26).

Donostiako ordenantzak

[aldatu]

Urte batzuk beranduago, 1489ko Donostiako Ordenantzek elikagaien eskasia hori egiaztatzen dute, «Donostiako Hiribildu honetara zekartzaten elikagai eta hornigai guztien erdiak» saltzeko agindua ematean (27).

Itsasoko merkatariak. Merkataritza hori itsasoko merkatariek egiten zuten: halakoxe karga bat erosten zuten eta aukera zuten lekuan saltzen. Hala ere, itsasontzi askotan kargatzen ziren merkantziak merkatari baten ardurapekoak izaten ziren eta ez zuten zertan patroiarenak izan beharrik, eta merkatariaren beraren lana zen behin porturatu ondoren zuzenean saltzea.

Merkatari sedentarioak. Baina, merkataritza honetan kontuak hartu behar dira Beatriz Arizagak egoneko merkatariak deitzen dienak ere:

«Con los amplios conocimientos que poseen, estos mercaderes organizan, desde su lugar de residencia, sus actividades mercantiles internacionales, a través de empleados destacados en plazas estratégicas. Asía fines del s. XV encontramos a un vecino de Bilbao, mercader abonado de la villa, que tiene factores en Flandes, Londres y otras partes, a donde suele enviar sus mercancías, normalmente hierro, con el fin de que lo vendan en estos lugares y envíen otros productos en el viaje de retorno, principal- mente paño» (28)

Marismaseko Ermandadea

[aldatu]

Lehen esan dugun bezala, Marismaseko Ermandadea eratu zen 1296an, honako hiribildu hauek bildu zituena: Santander, Laredo, Castro Urdiales, Gasteiz, Bermeo, Getaria, Donostia eta Hondarribia.

Garbi-garbi agertzen dira Fundazio-gutunean zer arrazoiengatik eratu zen eta zer erabaki hartu zituzten.

Egoeraren araberako kausak ezezko baten erantzun direla dirudi «dar los diezmos nin la saca del fierro que son cosas contrafuero de que nos podría venir muchos dannos» (29), eta eskariaren aurkako neurriak hartu ziren boikota eginez penintsula barnealderako merkataritzan.

Ordenantzetan agertzen dira egiturazko kausak Gutunaren kontraforuei gogor egiteko aipatuz, nahiz erregearen aldetik etorri «ú otro qualquier rico ome ó caballero», edo Ermandadekoak ez diren beste hiribilduetatik datozenak izan edo elkartearen barrutik sortuak izan.

Ermandadeko Gutunaren edukia defendatzeko erabakia hain da erabatekoa, non kontraforuaz datorrena hiltzea erabakitzen den, horregatik hiltzaileak ordaindu beharrik izan gabe.

Barneko gatazkak konpontzeari dagokionez, justizia egingo den lekua eta modua ezartzen da, Foruko alkateak eta haiek aukeratzeko moduak aipatzen, aurka dauden hiribilduen arabera gatazkak zein hiribilduetan konponduko diren, «omes buenos» haien egitekoa zein izango den, zeregin hori onartu nahi ez dutenekin hartuko diren neurriak, «omes buenos» horiek Foru alkateei zor dioten zina eta epaira agertzen ez den alderdiari ezarriko zaion zigorra.

Gutunaren azken zatian, dokumentua faltsutu ez dadin Zigilu bat sortzeko agindua ematen da, eta Ermandadearen dokumentuak idazteko eta zigilua gordetzeko zeregina izango duten hiru kargu hautatzea; kargu horien lana defendatzen zuen zin kolektibo bat egin ondoren, idatzitako dokumentuen kontrolerako urtero kontu eman beharko zela agintzen zen.

Beste dokumentuetan tartekaturik, badaude bi ordenantza ere Ermandadearen erabakiekin:

  • merkatari portugaldarrak babestea, gaztelarrengandik hartzen zuten tratuarengatik behar bezalako erantzuna emanez,
  • Baionari, Ingalaterrari eta Flandesi boikota egitea Frantziako erregearekin bat eginez.

Ermandade horren garapen historikoa oparoa izan zen. Hartutako erabakien eragina, euskal herritarren Baionatik hasi eta galiziarren Baionara bitarteko eremuetara zabaldu zen; erabaki horiek edozein erresumetakoen balioa zuten, izan ere, Ermandadeak bake-itunak hitzartu eta abar ere egiten zituen atzerriko estatuekin.

Indarrean zegoen erakunde moduan, Marismaseko Ermandadeak XV. mendera arte jarraitu zuen, baina orduan gainbehera hasi eta erabat desagertu zen Kontsulatuen bultzadaz.

Kontsulatua, merkataritzako erakundea

[aldatu]

XV. mendearen bukaeran Penintsulako erresumetan, Gaztelan batez ere, Kontsulatuak ugaritu egin ziren. Sarritan entzuten da hitz egiten zertaz hitz egiten den zehaztasun askorik gabe, Kofradiez, Kontsulatuez eta bestez.

Erarik xumeenean esanda, Kontsulatu bat merkatari eta salerosleen elkarte bat da, hau da, esku-sartze arraroen aurrean elkarrekiko dituzten interesak defendatzeko sortua, eta euren lanaren ondorioz barruan sortzen ziren diferentziak konpontzeko lankidetza-beharrak eragindakoa.

Kontsulatuak XII. mendean sortu ziren Mediterraneoan, zehatzago esateko, italiar hiri-estatuetan –Pisa, Genoa eta beste–. Denborak aurrera egin ahala, Proventza eta Languedoc-Rosello alderantz lekualdatu zen, eta, XIII eta XIV. mendeetan katalan-aragoar kostaldeko hainbat hiritan sortu ziren, Perpinyàtik Valentziara bitartean.

Merkataritza-erakunde horren edukia aztertuz, esan dezagun oinarrizko bi zutaberen gainean eraikitzen zirela:

  • batetik, merkataritzako gremio bat zen;
  • bestetik, gremioen auzitegia.

Robert Sidney jakitunak hau dio alderdi bikoitzeko bere azterketan:

«Sin duda alguna, el gremio consular está relacionado genéricamente con las frairies, charités, hansas y guildes características de la era en que los mercaderes viajaban por tierra en grupos armados o se hacían a la mar, con sus mercancías, para comerciar en puertos extranjeros...

El tribunal de los cónsulesdebió su origen a la pretendida incapacidad de los tribunales ordinarios y el procedimiento civil en lo referente a resolver expeditiva, económica y competentemente los litigios por cuestiones mercantiles y marítimas.» (30)

Azken horren adibidea da Mallorkako kontseilariei 1325ean eman zitzaien pribilegioa; bertan frogatu daiteke kontseilari horiek hartutako erabakia, hain zuzen ere, auzitegi arruntetan aurkitzen zituzten eragozpenak Kontsulatuaren bidez arintzeko erabakia (31).

Bartzelonako Consolat de Mar sortzeak helburu bat izan zuen «para terminar con los gastos de los pleitos y la pugna de procedimientos judiciales entre comerciantes y navegantes» (32).

Kontsulatuen erakundea Gaztelan zehar Aragoiko Koroan merkatari-klaseak eskuratu zituen abantailak ezagutu ostean hasi zen hedatzen.

Kontsulatuak eta kofradiak

[aldatu]

Dena den, nahiz eta berresten duen dokumenturik ez dagoen eta kostalde kantauriarreko merkataritza-garapena ikusiz gero, oso litekeena da Kontsulatu erakundea Gremio eta Auzitegi gisa lehendik egotea kostalde kantauriarrean, baina beste izen batekin, Kofradia moduan agian.

Horri dagokionez, ez da ahaztu behar jarduera ekonomikoa itsasoan zertzen zuen herria antzina-antzinatik Nabigatzaile eta Arrantzale Kofradiak deitzen zirenetan elkarturik agertzen zela. Alabaina, merkatari-garraiolarien eta arrantzaleen jarduerak garatzeko baldintzak desberdinak zirela-eta, denborak aurrera egin ahala bereizi eta bakoitzak bere erakunde propioa eratu zuen:

  • Merkataritza-kontsulatuak,
  • Arrantzaleen Kofradiak.

Hala, Burgosko Merkatarien Unibertsitatea, 1494an Kontsulatu bihurtu zena, XIV. mendean sortua izan daiteke, izan ere, 1336rako bazen Flandesen kontsulatu gaztelar bat. Hala ere, 1443a baino lehenagoko Unibertsitateren dokumenturik ez da aurkitu.

Bilboko merkatari-gremioaz, Teofilo Guiard-en (33) iritziz, XIV. mendean sortu zen gremioaz, ez dugu 1489a baino lehenagoko dokumentu bidezko frogarik.

Donostiakoari dagokionez, Kontsulatuko Ordenantzen hitzaurrean zehaztu egiten da 1463an sortu zela Merkatari eta Nabigatzaileen Kofradia, data horretatik datorren aipamenik ez dagoen arren, aipatu dugun Robert Sidney-k aitortzen duen moduan, «cabe la posibilidad de que la institución fuese un tribunal consular y gremio mercantil desde 1489 hasta 1682, aunque no llevase el nombre de Consulado» (34).

Adibide bat

[aldatu]

Ikus ditzagun, adibide modura, Donostiako Santa Katalina Kofradiako Maisu, Merkatari, Pilotu eta Nabigatzaileen (1489) zenbait artikulu, bi alderdiak, Gremio eta Auzitegia, ikusiz (35).

Auzitegia. Auzitegiaren funtzioak 3., 6., 7. eta 8. artikuluetan zehazten dira eta horietan izendatzen urteko Maiordomo bat, eta honako hauetan jakitun izan behar du «en los casos y cosas que por razón del dicho oficio de marear nacieren», aginduz:

  • Maiordomoaren epaien aurka gora-jotzeetan;
  • Maiordomoak berari laguntzeko eskolazain bat izendatzeko aukera;
  • Hiribilduko Prebosteak Maiordomoaren epaiak betetzeko eginkizuna.

Gremioa. Gremioaren alderdiari buruzkoan badira zenbait artikulu:

  • Laneko auziak: itsasontziko nabigatzaile eta maisuen arteko lan-kontratua ez betetze-kasuan ezartzen diren zigor edo zehapenei buruzkoak; edo jai egiteko egunean Santa Maria eta San Bizente parrokietako bikarioen baimenik gabe lan egiteari buruzkoak.
  • Portuko polizia: portuaren barrura edo gainera lastak nahiz arrain-soberakinak botatzea eragozteko; aingura ez beitatzeko; itsasontzi zaharrak erretiratzeko; itsasontzi handiek txikien gaineko lehentasun izateko; talaiaren ondoan amarratzeko.
  • Ongintza: kofradiakide behartsu nahiz zaharrei laguntzeko; asteroko bi mezak ematen jarraitzeko, eta hildakoak lurperatzen laguntzeko.
  • Kofradian sartzea: Donostiako itsasontzien irabazien % 1a eta «en pasa», «el quinto de quino» daudenean arrantzaleen % 0,50a segurtatzeko; maisuak itsasoz bestaldeko bidaian, Kofradiaren zatia haren onerako merkantzietan jartzeko; iruzurra denean isunak ziurtatzeko.
  • Kofradiaren gastuak: Maiordomoaren eta eskolazainaren soldata, eta, horretarako ziren isunen bidez, portua konpontzea.

Ondorioa

[aldatu]

XV. mendearen bukaera aldera Euskal Herrian gertatutako aldaketak handiak ez ezik oso garrantzitsuak ere badira.

Biztanleriaren antolamendu berria

[aldatu]

Eraldaketa deigarrienak, zalantzarik gabe, biztanleriaren antolamenduak dira, eta horietan, behar desberdinei erantzuten zien hiribildu harresidunak azaltzen hasi ziren:

  • defentsa militarrak eta Donejakuerako Bidea, batez ere hegoaldean eta Euskal Herri kontinentalean,
  • eta merkataritza-bideak eta portuak sendotzea Euskal Herri penintsularrean.

Jarduera ekonomikoak

[aldatu]

Euskal Herriko eremuan kokaturiko biztanleriaren jarduera ekonomikoak ere eraldaketa gogorrak izan zituen.

Hegoaldeko laborantzaren segurtasun tradizionala (garia, mahatsa eta olibak) osatuagoa zen, artilea ekoitzi eta itsaso aldera garraiatzean; funtsezko osagai bilakatu zen artilea, iparraldeko hiribilduentzat ez ezik, baita kostalderako bidea markatzen zutentzat eta guztiz kostaldean zirenentzat ere.

Euskal Herriaren alderdi honetan artzaintza eta nekazaritza apurra gutxitzen hasi zen, batez ere burdingintzaren gorakada eta balearen harrapaketa zela medio, eta horien ekoizpenak esportazioko gai bihurtu ziren, hegoaldeko artilearekin batera.

Ontzigintzan eta nabigazioan etorri ziren aurrerapen teknikoak, azaldu dugun prozesuaren parean sortu zirenak, faktore osagarriak ziren eta bide zein azoka berriak sorrarazi zituzten; hala salmentetatik sortutako irabaziez, besteak beste, Gipuzkoa eta Bizkaia hornitu ahal izan ziren garia eta antzeko oinarrizko gaiez.

Itsasoko jarduerak

[aldatu]

Hortaz, E-M bide ekonomiko eta erlijiozkoa (Donejakuerako Bidea) sendotasuna galtzen hasi zen eta I-H (kosta-barrualdea) sendotzen. Horrek adierazten digu Europan nolako aldaketak sorrarazi eta nolako garrantzia hartu zuen itsasoak, itsasoko garraioek eta merkataritzak.

XV. mendearen bukaeran, Amerikaren aurkitu eta ondorengo kolonizaziora bitartean, euskalerritar arrantzaleak Baltikotik ekialdeko Mediterraneoraino hedatzen ziren. Teknikaren arloan gure ontziolek gutxik bezalako heldutasuna iritsi bazuten, beste horrenbeste esan behar da arrantzale-kofradietan biltzen zirenen giza alderdiaz, baina, batez ere, Europako faktoriekin harremanetan mantentzen ziren kontsulatu kementsuez

Gaingiroki bada ere, hauxe zen egoera, Euskal Herriak datozen mendeetan aurre egin beharko ziona, hain zuzen ere, gure herriaren garapen historikoaren funtsezko zutabe eta oinarri izango diren alderdi tekniko eta komertziala.

Erreferentziak eta oharrak

[aldatu]

(1) Ikusi 1174ko Baionako Foruaren testua.

(2) BANUS Y AGIRRE, J.L.: El Fuero de San Sebastián. 2 3. or.

(3) LEKUONA, M.: Las parroquias de San Sebastián. Aspectos históricos arqueológicos. Kardaberaz Bilduma, 25.

(4) VAZQUEZ DE PRAGA, LACARRA Y URIA.: Las peregrinaciones a Santiago. Advertencia preliminar. II. libk.

(5) PEREZ DE URBEL, P.: El monasterio en la vida española en la Edad Media. Bartzelona 1942,121. or.

(6) MUGIKA, S.: Orígenes de San Sebastián. RIEV 27, 1936, 28 29. or.

(7) ZIRIKIAIN GAIZTARRO, M.: Los puertos marítimos vascongados. B.V.A.P. Donostia, 1951. 80. or.

(8) BANUS Y AGIRRE, J.L.: Op. cit., 202. or.

(9) ZIRIKIAIN GAIZTARRO, M.: Los vascos en la pesca de la ballena. 43. or.

(10) GOROSABEL, P.: Diccionario históricogeográfico descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa .684. or.

(11) GOROSABEL, P.: Op. cit., 733. or.

(12) «et si maetaveritis aliquam ballenam detis mihi unam tiram á capite usque ad caudam». Carta Puebla de Zarautz. GOROSABEL, P.: Op. cit., 733. or.

(13) «é términos para ballenas matar del agua que corre por medio de Barqueido fasta Portugalete; é que podades poner goardas é tener buestras Galeas do mas quisieredes». Carta Puebla de Plencia. ITURRIZA, J.R.: Op. cit., 213. or. «Otro si les do por terminos de la mar para matar Ballenas desde el rio Lombar (...) é de Meñacoz fasta la Luchana, é los pescadores que morasen en este termino que vengan con el pescado a la dicha Villa de Portogalete». Carta Puebla de Portugalete. ITURRIZA, J.R.: Op. cit., 235. or.

(14) «é porque en aquel lugar son poblados nos pidieron por merced las casas así como les era menester para su mantenimiento, porque estan alengadas del agua». Carta-Puebla de Deba. GOROSABEL, P.: Op. cit., 680. or.

(15) AYERBE, E y BIKANDI, Juan J.: Geografía e Historia del espacio marítimo vasco. ITSASOA I, 303. or.

(16) ZIRIKIAIN GAIZTARRO, M.: Los vascos en la pesca de la ballena. 158. or.

(17) «porque les quitara de dicho derecho e tributo el rey D. Alfonso vuestro padre, que Dios perdone, en enmienda de las salinas que era en el dicho lugar, que las tomó para si». Privilegio de Fuero y exención de Tributos. GOROSABEL, P.: Op. cit., 706. or.

(18) Ordenanza n.° 103: «Otrosi ordenamos e mandamos que en nuestro Pasage no se faga, carga ni descarga de trigo, ni de cevera alguna, ni de sal..., sin licencia de los Alcaldes y Regidores, so pena de perder tales mercadurías, e de pagar las penas contenidas en la sentencia que tenemos sobre el dicho puerto». Ordenanzas Municipales de San Sebastián. ANABITARTE, B.: Op. cit.

(19) SUÁREZ FERNÁNDEZ, L.: Navegación y comercio en el Golfo de Vizcaya. C.S.I.C. 1959, 162. or.

(20) Libro de viajes de Benjamín de Tudela. Traducción de José Ramón Magdalena Nom de Deu. Riopiedras Argit. Bartzelona.

(21) FERNÁNDEZ DURO, C.: La Marina de Castilla desde su origen y pugna con la de Inglaterra hasta la refundición en la Armada Española. El Progreso Editorial Argit.. Madril, 1893, 222. or.

(22) «Por facer bien e merced a todos los moradores e pobladores que son en Tolosa e serán para siempre jamás e porque se pueble mejor e cerque la villa, quitamoslles que non den portazgo en toda nuestra tierra de ningunas de sus cosas que trugieren, sacando ende Toledo é en Sevilla é en Murcia, que queremos que lo dén». Privilegio de exención de Portazgo a Tolosa. GOROSABEL, P.: Op. cit., 720. or. «é otorgo a todos los de Orduña por que yo les poblé, también a los que agotan son, como a los que seran de aqui adelante para siempre jamas que hayan el fuero de Vitoria en todas cosas, ansi como lo han los de Vitoria, et que non den portazgo en todo mio reyno, sino en Toledo, Sevilla, et Murzia, sacando ende moneda que me daran a mi, é a todos los que regnaren despues de mi en Castilla et en Leon». Privilegio de don Alonso el Sabio para los vecinos de Urduña. Santo Domingo de Silos 5 11 1256. ITURRIZA, J.R.: Op. cit., 203. or.

(23) «Cualquiera que llevase pan, vino y carne a la antedicha población, no dé lezda», BANUS Y AGUIRRE, J.L.: Op. cit., 82. or.

(24) BANUS Y AGIRRE, J. L.: Op. cit., 80 110. or.

(25) «e que sea en la dicha villa de Villarreal de San Nicolás de Orio la carga e la descarga de los navíos que en la dicha canal e brazo de mar de Orio aportaren; é otrosí que sea y en la dicha villa el peso e rentería del fierro que en las ferrerías de las comarcas se ficiese e labrare, esto por razón que el sobre el dicho brazo de mar de Orio non hay otra villa poblada». Carta Puebla de Orio. GOROSABEL, P.: Op. cit., 698. or.

(26) FERNANDEZ DURO, C.: Op. cit., 244. or.

(27) «que cualquier e cualesquier naos o navios o fustas de cualquier calidad chicos o grandes que entraren en el puerto o puertos de esta dicha villa o en el puerto del Pasaje que no sean de la villa nueva e tierra de Oyarzun, e de las herrerías de ella, así de vecinos como de extranjeros de cualquier o qualesquier Villas e lugares e ciudades de estos reinos e de fuera de ellos, que la mitad de las vituallas é provisiones que trujeren traigan a esta Villa de San Sebastián e sean tenidos de premia de las descargar en ella e que se entienda de la dicha descarga, que cada mercader descargue su mitad de lo que trujere cargado, e la mitad ponga en los sobrados o sobraderos de la dicha villa, e lo venda en ellos o en el cay o muelle de la dicha villa e los dichos mercaderes no se puedan escusar uno por otro más que cada uno descargue la mitad de las tales mercadorías e provisiones que trujere, sopena que qualquier que ficiese lo contrario pierda todas las dichas provisiones que trujere». Ordenanzas Municipales de San Sebastián. ANABITARTE, B.: 70. or.

(28) ARIZAGA, B.: La figura del mercader vizcaíno en la Baja Edad Media. Vizcaya en la Edad Media. Eusko Ikaskuntza, 1984., 320 321. or.

(29) Ikusi1296ko Ermandadearen idatzia.

(30) SIDNEY, R.: Historia de los Consultados de Mar. (1250 1700). Península Argit. 12 14. or.

(31) «Notum facimus universis, quod ex parte fidelium nostrorum juratorum et proborum hominum Maioricarum est coram nobis propositum supplicando quod cum plerumque questiones et contrastus inter mercatores, patronos, marinarios et alios noveantur et suscitentur... dignaremur pro utilitate communi regni et cibitatis Maioricarum et ut tolleretur amfractus et judiciorum ordinariorum strepitus super huius modi questionibus et contrastibus providere de remedio opportuno...». Arxiu Históric Municipal, Bartzelona. Rosselló vell, 243. or.

(32) CAPMANY Y DE MONTPALAU, A..: Memorias históricas. IV. libk., 158. or.

(33) GUIARD Y LARRAURI, T.: Historia del Consulado de Bilbao. La Gran Enciclopedia Vasca Argit. Bilbao, 1972.

(34) SIDNEY, R.: Op. cit., 59. or.

(35) Ikusi Santa Katalina Kofradiako 1489ko testua.