Euskal Herriko itsas espazioko historia/Nabigazioa Antzinatean. Itsasoa kontakizun handietan. Mitoa eta historia

Wikibookstik
Itsasoa mitoetan eta historian

Egilea: Juan Jose Bikandi

Erromatarren Herkules, Mediterraneoa eta Ozeanoa (Atlantikoa) lotzen dituen itsasartea irekitzen.

Mediterraneotik Atlantikora[aldatu]

Mare Nostrum itsasoa Ozeano itsasorantz[aldatu]

Gure itsasoaz eta gure itsas eremuaz dugun ezaguera Mediterraneoaren inguruko lehen aipamen historikoetatik jasotakoa da eta kultur premisez inguraturik sartu zen historian.

Horregatik, Mediterraneo itsasoaren prozesuaz arduratuko gara gaingiroki, hain zuzen ere, Ozeano itsasorantz, gaur egungo Atlantiko Ozeanorantz, eraman zuen prozesu mitiko, historiko eta legendarioaz.

Greziarren erreferentzia mitikoak Ozeanoari buruz[aldatu]

Greziako mitologiaren arabera, Herkulesek munduaren azken muturrera iritsi zela uste izan zuen, Mauritaniara, Hesperidesen lorategira eginiko bidaian, eta, horregatik, bi mendi banandu zituen, Calpe (Gibraltarren) eta Abila (Afrikako itsasertzean), Ozeano ezezaguna Mediterraneoarekin elkartzeko asmoz. Bi mendi horien gailurretan bi zutabe eraiki zituen, ondorengo belaunaldiei haren balentria loriatsuak haraino iritsi zirela erakusteko.

Herkulesen legendak mugatzen du Ozeanoaren jaiotza kulturala greziarrentzat. Egin zituzten itsas bidaietan beren munduaren muturrera, ekumenera, hau da, beraiek bizi eta ezagutzen zuten lurrera iritsi zirenean, konturatu ziren itsasartetik —Gibraltar— hasten zela inoiz ibili gabeko itsaso bat.

Izan ere, egiaz,

«no hay que olvidar que la mitología es la forma más antigua de la geografía e historia griegas, y que los héroes como Hércules, Ulises, Jasón y otros, que penetraron hasta el extremo Oriente y Occidente, son el reflejo mítico de las navegaciones focenses y milesias».[1]

Lehen literatur erreferentziak[aldatu]

Atlantikoko nabigazioari buruzko lehen aipamen dokumentatuak, K.a. IV. mendekoak dira gutxi gorabehera, eta Mediterraneotik datoz, zehatz esateko, Avieno poeta latinoak Ora Maritima (Itsasertzak) obraren egileak idatzitakotik. Izan ere, poeta honek K. a. 450. urte aldera, mila urte lehenago ia, Himilkon kartagotarrak Europako Iparraldera egin zuen bidaia baten berri ematen du.

Eztainu-bidea eta anbar-bidea[aldatu]

Egiptoko ontziak.
Ontzi egiptoar baten irudia, Tuthankamonen hilobian aurkitua.
Sahure faraoiaren alturako itsasontzia.jpg

Himilkonen bidaia eta lehenagoko nabigatzaileen oihartzunak[aldatu]

Gaur egun normalki onartua dago eztainu- eta anbar-iturburuak bilatzea izan zela Himilkonen itsas bidaiaren eragilea. Europako Iparraldean zeuden bi aberastasun preziatu horiek Mediterraneoko sakanera ekartzen zituzten, merkatari feniziar eta greziarren eskuetara, alegia.

Hala da, feniziar eta greziar haiek Guadalquivirreko bokaleko Tartesosko metal-azokan salerosten zuten, beruna, kobrea, zilarra, urrea eta eztainua. Iberiar Penintsula aberatsa zen metal horietan; baina, azoka horretara Atlantikoko nabigatzaileen oihartzunak iristen ziren, tartesostarrek salerosketan jarduten baitzuten aldian-aldian haiekin eta, haien bidez, Estrimnias uharteekin (Bretainia frantsesekoak), gerora Casitérides izenez ezagutzen zirenekin; handik Sagrada uhartera nabigatu omen zitekeen, hiberniarrak (Hibernia, Irlanda) bizi ziren uhartera, edo haien ondoko albiontarrenera (Albion, Bretainia Handiko uhartea).

Froga formalik ez dagoen arren, irudipen sendo bat bada ibilbide bideragarria zela uste izateko, bai eztainu-bidea —basea Bretainia Handian edo Irlandan zuena— bai anbar-bidea —Jutlandetik (Danimarka) inportatzen zena—, alegia, Brontze Aroaren hasieratik (K. a. 1.700-800) Iberiar Penintsula, Europako Iparraldearekin, lotzen zuen bidea. Hala izanez gero, oso antzinara (K. a. XVIII-XVII. mendeak) eramango gintuzke bideak. Merkataritza-bide horrek, Mediterraneotik Iparreko Itsasora egiten zenak, hiru ibilbide izan zituen:

- massaliatarra

- tartesostarra eta

- oestrymniotarra.

Espedizio hori egin zenerako —K. a. V. m.— etengabe zeharkatzen zen itsaso hori eta feniziarrek eta greziarrek esplorazio ugari eginak zituzten; beraz, Himilkonen bidaia ezin zitekeen kasualitatezkoa izan, ezta lehenengoa ere.

Avienok gure kostaldea aipatzen du[aldatu]

Alemaniako irakasle Schulten-en iritziz, Atlantikoan lehenagoko nabigazioaren oihartzunak Avianok massaliatar bidaia batetik jaso zituen, K. a. VI. mendearen bigarren erdian; gerora Eforok (K. a. IV. m.) interpolatu, eta idazle batek (K. a. I. m.) transkribatu ondoren, Avianok latinetik moldatu eta bertsotan jarri zituenak. Hor, gure kostaldearen aipamen txiki bat egiten du:

Schulten-ek Higer lurmuturrarekin identifikatu zuen Venus lurmuturra, eta, bi irla hutsak, Bidasoako Les Briquets eta Amuiz uhartetxoekin.

Dena den, beste aukera bat iradoki izan da oraintsu, agian, Santa Klara eta Urgull, Donostiako irlak direla kontakizunak aipatzen dituenak, bigarren hori gaur egungo tonbolo izatera iritsi baino lehenagokoak.

Gure itsasoak zeharkatu zituzten hurrengo bidaiak bezalaxe, Himilkonen bidaia ere Mediterraneoan base zuten merkataritza-jardueraren luzagarri bat baino ez zen izan.

Atlantikoko espedizio hauei buruzko xehetasunetan hasi aurretik, ezinbestekoa zaigu, labur-labur bada ere, aipaturiko Mediterraneo itsasoan salerosketan jarduten zuten herrien hedapena aztertzea.

Feniziarrak: III. milurtekoa-K. a. VI. mendea[aldatu]

Feniziar itsasontziak.
Feniziar merkataritza ontzia.
Feniziarren eta asiriarren borrokarako itsasontziak, Persiaren zerbitzura, Kanbisesen garaian.

Merkataritza-jarduera[aldatu]

Sinai eskualdeko zenbait semita Jaffatik hasi eta Iskandar golkora bitarteko kostaldean kokatu ziren K. a. III. milurtekoan. Eskualde hori, Mesopotamia eta Asia Txikiko karabana-bideen eta Mediterraneoko itsasbideen topaleku zen. Lur nahikoa emankorra zuen, Libanoko zedro-basoetatik hurbil egoteaz gain.

Feniziarrak abantaila hauetaz baliaturik, zurezko itsasontzi sendoago eta azkarragoak eraiki zituzten beren auzokoek baino, eta gainera kalitatezkoa zuten artilea, Mediterraneoan ugari den murize izeneko purpura moluskutik sortzen zuten tintaz tindatzen zutena.

Baina, zerbaitetan nabarmendu baziren, salerosketa-jardueran izan zen. Biblosko itsas portuak kontuan hartzeko moduko garrantzia zuen K. a. III. eta II. milurtekoan, eta handik esportatzen zuten, zedro-zura eta artile tindatuaz aparte, beren lurretik sortzen zuten ardoa eta olioa.

Denboraren poderioz, eskala handiko salerosketa garatu zuen, kostalde mediterraneoan estrategikoki finkatutako lantegietan errotuta. Lantegiok itsasora erakartzen zituzten karabana-bideetatik zetozen gaiak, itsasbideetatik, batez ere, Egipto eta Egeo itsasotik ekarritako beste batzuekin trukatzeko.

Jarduera ekonomikotik sortutako merkataritza-antolamendua ez zen, izatez, erakunde batu bat, inperio baten edo Estatu baten antzera bateratua. Era independente batean gobernatzen ziren feniziako hiriak, elkarren arteko lehian bazen ere, baina asmatu zuten —merkataritza-antolamendu bitxi hari esker, beharbada— salerosketak emankor eta etengabeko hedapenean mantentzen.

Feniziarren itsasontziak[aldatu]

Merkataritza-egitura horren sekretua batez ere feniziarren itsasontzietan zegoen, gai baitziren garai hartako ibilbide luzeak egiteko. Hala, ez da harritzekoa antzinako historialari greziarrentzat, Mediterraneo osoko esplorazioak feniziarrek egina zirela uste izatea.

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Biblos, Tiro eta Sidongo marinelak K. a. II. mendean Egipton eta Egeo itsasoan zehar maiz ibiltzen zirela. Horren lekuko dugu K. a. XV. mendeko fresko bat, ezaugarri agerikoenak antzematen zaizkion itsasontzi feniziar bat irudikatzen duen freskoa. Itsasontziak ezaugarri hauek ditu:

  • itsasontzia simetrikoa da, erdiguneari dagokionez, eta egiptoarren ontzien antzera,
  • zubi horizontal bat du,
  • zurezko bi pieza bertikal edo bularrak ditu, aurrean eta atzean, egiptoarrenak ez bezalakoak, guztiz konkordunak, eta bi muturrek gilaren zeharkako mugimendua luzatzen dutenak.

Itsasontzi horiek eraikitzeko erabiltzen zuten materialari dagokionez, bada testu bat Biblian (Ez 27,5-7), tiroarren ontzigintzari buruzko datu argigarri bat ematen duena:

«Senirko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi masta; Baxango haritzez arraunak, boliz tartekaturiko Zipreko zipresez zubia; haize oihalak, zure ezaugarri zirenak, Egiptoko liho bordatuz; zure gainestalkiak Elixa uharteetako purpura eta gorriminezko oihalez.»

Feniziarren hedapena Mediterraneoan[aldatu]

Feniziarrak, beren itsasontzien kalitateari esker, Mediterraneo Hegoaldeko kostaldean hedatu ziren, Europako Hegoaldeko kostaldea saihestuz, hasi Italiatik eta Iberiar Penintsula bitartekoa.

Feniziarren penintsulako lehen kokapena Gades-koa (Cadiz) izan zen, K. a. IX. mendearen amaieran Gibraltarreko itsasartetik mendebaldera eraikitakoa. Xede argi bat zuten, metal-azokarekin etengabe harremanetan egotea Tarsisen, gerora greziarrek Tartesos esaten zioten hartan, Guadalquivirreko bokalean.

Urte batzuk lehenago, K. a. X. mendearen erdialdera, feniziarrek Utika sortu zuten Tunisian. Gades-en garaikoak izan ziren K. a. IX. mendean, Cart Adash (Kartago), Ausia (Oran?, Aljer?) eta hainbat lantegi Malta, Gozo eta abarretan.

Asiriarrek, feniziarren hiriak mendean hartu zituztenean, etenaldi bat eragin zuten merkataritzan. Eta ez zen abian jarri K. a. VII. mendera baino lehen, Tartesosko merkataritza berreskuratu eta Iberiar Penintsularen ekialdeko kostaldean —Sexi (Almuñecar), Malacca (Malaga), Abdera (Adra) eta abar— kokaleku berriak sortu ondoren.

Nekao II.aren bidaia[aldatu]

Baditugu feniziarrei buruzko zenbait argibide, Mediterraneoan zehar bidai luzeak egiteko zuten gaitasunari buruzkoak; baina, denen artean azpimarragarriena K. a. 600. urte aldera egindako bidaia da, Afrika kontinenteari bira ematea lortu zutenekoa. Espedizioa Egipton antolatu zen, Nekao II.a erregea agintean zela, bere herria kanpo-harremanetara gehiago irekitzearen aldekoa baitzen.

Herodotok, K. a. 450. urte aldera Egipton izan zen historialari greziarrak, hau dio:

«(Necao) hizo partir en algunos navíos hombres de Fenicia con orden, para el retorno, de penetrar, pasando las columnas de Hércules, en el mar Septentrional (Mediterráneo), y volver por esa ruta a Egipto.

Estos fenicios, pues, partiendo del mar Rojo, navegaban por el mar Austral (océano Indico); cuando llegaba el otoño, desembarcaban y sembraban el suelo, en el paraje de Libia (África) en que se encontraban cada año en el transcurso de su navegación, y esperaban la época de la cosecha; recogido el trigo, volvían al mar, de suerte que, al cabo de dos años, en el tercer año doblaron las columnas de Hércules y llegaron a Egipto. Y contaban —cosa que yo no creo, pero que otros pueden creer— que mientras realizaban el periplo de Libia habían tenido el Sol a su derecha...»

Nolakoa zen Lurra feniziarrentzat?[aldatu]

Lehen esan dugunez, gutxi dira Feniziako herriaren zuzeneko aipamenak. Hala ere, badakigu zein zen haientzat Lurraren ikuskera nagusia: zirkulu baten antzekoa irudikatzen zuten —batzuetan lauki zuzen gisa, ertzak zutik mendikateak balira bezala— eta alde guztietatik inguratzen zuen masa likido baten gainean.

Ikuskera hori, aldaera asko izangatik oinarrizko printzipiorik aldatzen ez zitzaiona, oinordetzan jaso zuten kartagotarrek eta greziarrek, eta horrek ondorio oso interesgarri batzuk eragin zituen kartografia mailan.

Gainbehera[aldatu]

Feniziarrek, K. a. VI. mendetik hasita, beraiek irekitako itsas ibilbideetan zehar burutzen zuten metal-merkataritzari lehiakide bat sortu zitzaion: iratzartzen hasia zen Grezia.

Tiro Nabukodonosor II.aren mende erortzea mesedegarri gertatu zen nola greziarrentzat hala Kartagorentzat, eta hau feniziarren metropoliaren ordezko izan zen Mediterraneo mendebaldeko lantegiekiko harremanetan eta botere berria eratu zen, feniziarrena ere bazena.

Greziarrak K. a. XIV.-II. mendeetan[aldatu]

Greziarren kolonizazioa berez K. a. XIII. mendearen erdialdera hasi bazen ere, oso antzinakoak ziren haren aurrekariak, hau da, K. a. XIV-XIII. mende artekoak; ordurako esploratzen zituzten akeoek Siziliako eta italiar penintsularen ekialdeko kostaldeak.

K. a. XII. mende hasierako doriarren inbasioak greziar askoren immigrazio jendetsu bat ekarri zuen Asia Txiki alderantz. Hasieran, funtsean nekazari-asentamenduak zirenak, denborak aurrera egin ahala, itsas merkataritzarako gero eta joera nabarmenagoa zuten hiri bilakatu ziren.

Greziarren hiri edo «polis» horiek sortutakoak dira lantegiak eta, horrez gain, itsas merkataritza bikain bat antolatu zuten, auzoko feniziarrek bezala.

Mediterraneoko hedapena[aldatu]

Greziarrak Europako Hegoaldera hedatu ziren, hau da, Italia eta Iberiar Penintsula artera, feniziarrek aintzat hartu gabeko alderdira.

Izaera kolonizatzaile nabarmenena izan zuten Miletok eta Fozeak, aldiz, kolonia garrantzizkoenak hauek izan ziren: Kumas (lehen hiri greziarra, K. a. XIII. mendearen erdialdekoa), Neapolis (Napoli), Mesina, Sirakusa, Massalia (Marseila), Moneco (Monako), Nicea (Niza), Emporias (Ampurias), Rode (Roses), Melusa (Menorca), Cromiusa (Mallorca) eta tartesostarren ibilbidea zedarritzen zuten iberiar Mediterraneoko beste zenbait.

Greziarren itsasontziak[aldatu]

Itsasontzi greko eta etruskoak, heroien garaietakoak.
Greziar merkataritza ontzia.

Greziarrentzat, feniziarrentzat bezala, itsasontziak oinarrizkoak ziren itsas salerosketaren antolamenduan. Merkatari haiek itsasontziak feniziarren oso antzekoak ziren:

  • zabalak,
  • sabeldunak,
  • arraunik gabeak,
  • zubi-lerro kurbatua, simetrikoa eta biribildua bi muturretan;
  • belaz baizik nabigatu ez zezaketenak eta, lema gisa, txopan bi arraun luze zituztenak.

Dena den, esplorazioan erabiltzen ziren ontziak ezberdinak ziren, eta gerrarako prestatuak; sonatuenak fozearren pentecontorak (50 arraun zituzten) ziren:

  • 50 arraunlari,
  • luzangak,
  • estuak,
  • branka bertikala eta metalezko ontzi-muturrez armatua;
  • bi arraun luze lema gisa, merkantzia-ontziek bezala.

Nolakoa zen Lurra greziarrentzat?[aldatu]

Greziarren Lurraren ikuskera geografikoa, feniziarren kultur herentziaz jasoa, garbi ageri da Homeroren Iliada obran, Hefestok, suaren jainko eta forjari trebeak, metalak lantzen zituen maisuak, Lurra Akilesen ezkutu gainean irudikaturik. Disko zanpatu baten antzekoa da, etengabe inguratzen dabilen eta bestaldeko ertzik ez duela onartzen den Ozeano ibaiak, barne-hodietatik zehar, barneko ibai eta itsaso guztiak elikatzen dizkiolarik.

K. a. VI. mendetik hasita feniziar kulturaren oinordekoak, kartagotarrak eta greziarrak, funtsean Lurraren ikuskera bera izanagatik, nabarmen aldendu ziren jokabidez auzi horren aurrean.

Herkulesen mitoa eta kartagotarren beldur-hesia[aldatu]

Kartagotarrak, jatorriz feniziarrak izanik, itsasgizon onak zirela erakutsi zuten, baina egin zituzten bidaia luzeetako aipamen gutxi utzi zituzten; gainera, geografikoki Tartesosko metal-azokatik hurbil zeudela-eta, monopolizatu nahirik edo, Ozeanoaren errealitatea apropos itxuragabetzen zuten kontakizunetan, greziar lehiakideek haien pistarik jarrai ez zezaten.

Herkulesen zutabeetatik hasten zen itsasoaz greziarren belarrietara iristen ziren albiste apurrak ez ziren inola ere erakargarriak. Hauek ziren feniziarren 5 lazturak (baretasuna, sakonera txikia, lainoa, algak eta munstroak). Horiek horrela, greziarrek arriskuz eta lazturez betetako itsasoa irudikarazten zuten, horregatik bi mila urtetan Mare Tenebrosum izan zen itsaso hura.

Kartagotarren jarrera isil eta, aldi berean, engainatzaile haren aurrean, greziarrak saiatu ziren arrazoitzen eta ulertzen zeharka zetozkien albisteak.

Haien ekumenea, —beraientzat, bizi ziren lurralde ezaguna— hasieran Mediterraneoaren Ekialdea haren barrukoa bazen ere, handiago bihurtu zen bidaiak ugaritu ahala eta feniziarren eta kartagotarren zeharkako albisteak iristen ziren heinean.

Ulertu nahiak eraginda, Herkulesek ekumenea zabaldu egin zuen Mediterraneoa amaitzen zen lekuan: bi gailurrak banandu, eta ezaguna zuten Mediterraneoa eta Munduaren alderdi solidoa inguratzen zuen Ozeano ezezaguna elkartuta.

Atlantiko izenlaguna Ozeano izenaren ondorengoa da. Platonek (K. a. IV. mendea) bere Timeo obran esandakoaren arabera:

Zeus, Hades eta Poseidon jainkoek titanak mendean hartu ostean, mundua euren artean banatu zuten; irla handi hau Poseidoni, uretako erregeari, egokitu zitzaion. Poseidon Cleito-z maitemindu zen, eta hamar seme-alaba izan zituen. Gerora bere erresuma hamar eskualdetan banatu, eta haien buru jarri zuen seme bakoitza; baina, Atlante zaharrenaren esaneko izan behar zuten gainerakoek. Hortik sortuak dira Atlantida irlaren eta Atlantiko Ozeanoaren izena.

Hortaz, Okeanos izena fenizieratik datorrena da eta «zirkuluko itsasoa» du esanahia. Odiseak (K. a.700. urte aldera) Okeanos izeneko Mendebaldeko itsasoaz hitz egiten du, lainopeko herriaz, Mediterraneotik irtetean sartzen den itsaso handiaz.

Hala ere, greziarren kulturan Ozeanoaren jaiotzari buruzko interpretazioa oso antzinakoa izanik ere, itsasgizon greziarrek itsaso horrekin izandako harremanak ez dira modernoagokoak.

Lehen bidaia atlantikoan zehar. Colayoren bidaia[aldatu]

Herodotoren (K. a. V. m.) Historias obraren arabera, gutxi gorabehera, K. a. 630. urteko data du greziarren lehen bidaiak, Ozeanoko uretan barrena lehen aldiz egindakoak: Samosko Colayo itsasgizona Egeo itsasoko Ziklade uharteetatik Egipto aldera zihoala mendebaldera desbideraturik gertatu zen «kasualitatez», Herkulesen zutabeak zeharkatzeraino:

Colayorena bezalako bidaiek lagundu egin zuten ekumenea zabaltzen eta, horrez gain, ezagutzen ez zutenari forma emateko baliagarria izan zuten. Ozeanoaren eta Atlantikoaren kostaldeko ezaguera pixkanaka bereganatu zuten lehen geografoek.

Geografiaren sorrera[aldatu]

Anaximandro[aldatu]

Geografia K. a. VI. mende aldera sortu zen, garai hartako greziarren pentsaera filosofiko eta zientifikoaren benetako gune —eta horrez gain, jarduera kolonizatzailearen gunea zen— Mileton. Anaximandrok Mileto hirian iradoki zuen espazioan libreki zintzilikaturik zegoen Lur masa, danbor baten antzekoa, Alabaina, bere ideia ez zen onartua izan hiriko pentsalarien artean.

Hekateo Miletokoa[aldatu]

Hekateo (K.a. VI. mendea) miletotarraren Períodos edo Viaje alrededor del mundo obra da gorde den geografiako trataturik zaharrena, zati batzuk baino gorde ez badira ere. Obra horrek ba omen zuen gorde ez den mapa baten irudia ere, baina horren berri Herodotoren bidez dakigu, izan ere, hark dioenez, Miletoko Aristagoras tiranoak espartarrei Persiako erregeren aurkako hitzarmena eskaini zienean, «gainean Lurraren biribiltasuna grabaturik zuen brontzezko plaka bat, bere ibai, bere itsaso eta guzti zituena» erakutsi zien.

Lehen esan dugun bezala, Himilkon kartagotarrak eztainu eta anbar bila Europako Iparraldean zehar egin zuen lehen bidaiaren kontakizun ezaguna K. a. V. mende aldera gertatu zen. Espedizio horretaz dakigun gauza fidagarri bakarra da lau hilabete ibili zela kanpoan zehar, izan ere, Avienok aipatzen dituen ur lodiek eta itsas munstroek ez zuten lehiakide greziarrak izutzea eta adoregabetzea beste asmorik izango.

Herodoto[aldatu]

Herodotok (K. a. 450) egindako mapa.

Kartagok fozearrak K. a. 535. urtean Alaliako guduan menderatu zituenean hasi zen Mediterraneoko mendebaldea eta Tartesosekiko salerosketa kontrolatzen.

K. a. 500. urtetik aurrera Itsasartea itxita gelditu zen feniziarren itsasontziak ez ziren guztientzat. Hala dio Schulten-ek:

«las columnas de Hércules, que fueron antaño el símbolo altivo de la conquista del Océano, adquieren ahora la resignada significación del Non plus Ultra para la navegación».[2]

Greziarren nabigazioari hesia jartzeak,

«no es preciso olvidar que los cartagineses hundían implacablemente todo navío extranjero que en- contrase en sus aguas o se dirigiese (...) hacia las columnas de Hércules»,

Estrabonek dioenez, eragin negatiboa izango du greziarren geografian; hala, Herotodoren munduaren ikuskerak, K.a. V. mendean, ez zuen apenas alderik urte batzuk lehen Hekateok zuenarekin.

Piteasen bidaia[aldatu]

Massalia (Marseilla) ahaltsuak, Kartagoren halakoxe gainbehera hura aprobetxatuz, K. a. IV. mendearen azkenaldian, 330 eta 315 artean, baimena eskuratu zuen Ozeanora bi esploratzaile bidaltzeko:

  • Eutimenes Hegoaldera joan zen, eta porrot egin zuen;
  • Piteas Iparraldera, eta arrakasta sonatua izan zuen.

Piteas, itsasgizon ona izateaz gain, astronomo bikaina izan zen eta gizon jakintsua. Aurkikuntza batzuk egin zituen: besteak beste, Iparrizarra ez dagoela juxtu-juxtu Poloan kokaturik, eta Marseillaren latitudea nomonak hirian egiten zuen itzalaren arabera erabaki zuen.

Piteas bi itsasontzirekin abiatu zen Massaliatik, Herkulesen zutabeak zeharkatu, Ortegal lurmuturra hartu eta Iparrerantz joaz, Casiterides alderantz. Hau dio zeharbidez iritsi zaigun bere Sobre el Oceano tratatuak:

«sobre este promontorio británico, los habitantes están extraordinariamente bien dispuestos hacia los extranjeros y, de resultas de sus relaciones con los mercaderes extranjeros, sus costumbres se han suavi- zado en gran manera. Estas gentes explotan el estaño tratando con habilidad el mineral que lo contiene. Este mineral consiste en pedazos de roca que contienen venas terrosas; por un cuidadoso trabajo de limpieza y de fusión, extraen de esas venas el metal puro. Una vez modelado el estaño en forma de huesecillos, lo transportan a una isla muy próxima a la orilla británica que se llama Ictis (Wight?): con la marea baja, en efecto, queda un paso en seco y llevan a la isla, en carretas, grandes cantidades de estaño».

Britainiar uharteen ertzetik

Berriro Britainiako hego-mendebaldetik abiatu zen, uhartearen ertzetik joateko asmoz. Horretarako Eskoziako Iparraldeko muturra Massaliatik 1700 km-tara kokatu zuen eta —egiaz 1800 km-tara baldin badago ere— harrigarria da haren zehaztasuna.

Eskoziako Iparraldetik abiatu eta nabigatzen sei egun emanda, Tule uhartera iritsi zela kontatzen digu, hau da, udan eguzkia sartzen ez lekura, gauak argitsuak diren uhartera. Bretainia Handiaren Iparraldean izan behar zuen uharte hori ez identifikatu arren, uste izatekoa da Islandia edo agian Norvegia izan zitekeela, nahiz eta azken hori uhartea ez izan.

Jutlandera iritsi zen

Britainiako hego-ekialdeko Kornualles-era itzulita, beste bidaia bati heldu zion, hain justu, Europako Iparreko kostaldera, anbararen sorburura. Galia, eta Germaniako kostaldeak jarraituz, Jutlandeko penintsulara iritsi zen; dena den, 100 km luze bazituen Ozeanoko estuario bati buruz hitz egiten du, Itsaso Baltikoari dagokionaz, ziur asko.

Eratostenes[aldatu]

Massaliara airoso itzuli ostean, Kartagok azkar ezabatu omen zituen bidaiaren emaitza ekonomikoak, antza denez. Dena den, oso garrantzizkoak izan ziren greziarren geografian horrek izan zituen ondorioak. Dezente hazi zen ekumenea eta, Eratostonesen (K.a. III. m.) Lurrari buruzko ikuskeran islatzen denez, Ozeanoa «arriskutsu» izena galtzen hasi zen, nahiz eta artean bizidunen espazioa inguratzen zuen ibai handi bat izaten jarraitu.

Timeo[aldatu]

K. a. III. mendearen erdialdera, Timeok, beste mito-aztertzaile batzuekin batera, kontatzen duenaz, Argonautak itzultzerakoan Tanais-tik barrena igo ziren, eta ondoren, Eskandinaviako Ozeanoan itsasoratzen zen ibai (Elba?) batetik, itsaso horretara jaitsi eta haren ertzetik nabigatuz, «ezkerrera utzita», iritsi ziren Gades-era.

K. a. II.aren erdialdera, zehatzago esanda K. a. 146.aldera, Mediterraneoko protagonistak aldarazi zituen gertakari bat suertatu zen: Kartago eta Korinto arpilatu eta suntsituz, botere bilakatu ziren erromatarrak.

Erromatarrak: K. a. II. mendea- K. o. V. mendea[aldatu]

Italiako Lazio eskualdean finkatuta zegoen herri hori etruskoen aginpidepean bizi izan zen K. a. VI. mende osoan. Baina, hurrengo mendean (K. a. V. mendean) askatasuna lortuta, konkista-politikari heldu zion eta italiar penintsula bere mendeko izatea lortu zuen hurrengo bi mendeetan.

Erromatarren hedapena Mediterraneoan eta Europan zehar[aldatu]

K. a. III. mendean Mediterraneo osoko botere bilakaturik, Kartagoren lehia sortu zitzaion. Baina, gerra punikoen ondorioz, erromatarren inperioa hedatu egin zen, Sizilia, Korsika, Sardinia, Galia, Hispania eta Afrika Iparraldera.

Ekialdetik, berriz, Mazedonia eta Asia Txikiraino hedatuta, K. a. 129. urtean Pergamoko erresuma konkistatu zuen.

Munduaren erdigunea Ekialdetik Mendebaldera lekualdatu bazen ere, kontuan hartu behar dugu Erromak bere historiaren hastapenetik izan zuela greziarren eragina, etruskoen eta Penintsularen Hegoaldeko kolonia greziarren bidez. Haiengandik jaso zituzten, beste gauza askoren artean, itsasoko merkataritza-ibilbideak eta bereziki aztertzen ari garen Lurraren ikuskera.

Greziarrak eta kartagotarrak ez bezala, erromatarrak ez ziren konformatu kontinente barruko herriekiko merkataritza-jarduerari kostalde mediterraneoan eustearekin, eta, legioak lagundurik, laster sartu ziren Europan zehar: Atlantiko Ozeanorekin harremanetan jartzea lortu zuten arte.

Erromatarren kontrolpean zegoen Mediterraneoa eta nahikoa ezaguna eta askotan zeharkatua zenez, gertutasunezko izenez deitzen hasi ziren: Mare Nostrum ezaguna.

Beste alde batetik, Ozeanoa, azken mende horietan, Mediterraneoaren eta bere jarduera ekonomikoren luzapen gisa azaldu bazen, Europako mendebaldea konkistatu zenetik aurrera, errealitate hori are sendoagoa izango zen.

Aspaldikoa zen Ozeanoarekin erromatarrek zuten harremana, greziarren merkataritza-bide zaharretan zehar zutena. Alabaina, Galia zeharkatuta iritsi ziren Zesarren legioak itsasoa horretara, K. a. I. mendean, eta hori aurrerapauso handia izan zen, artean oso ezaguna ez zuten esparru geografiko hura eratzeko garaian.

K. a. 55. urtean abiatu zen Zesar Galiatik Britainiarantz. Bidaia horretan Mediterraneoan ezezagunak ez ziren mareek ontzidiaren zati handi bat desegin zuten; hala ere, hori ez zen eragozpen izan eta espedizio hura eraginkorra izan zen.

Erromatarren itsasontziak[aldatu]

Haien inperioa funtsean lurrekoa izanik ere, Penintsulan zuten egoerak behartuta ontzidi indartsu bat eratua zuten. Haien itsasontziak kartagotarren eta greziarren oinordeko ziren, baina bazituzten aurrerapen teknikok ere:

  • masta,
  • beste bi masta osagarri eta
  • bela triangeluar txikia, bela karratuari gainjarria.

Nolakoa zen Lurra erromatarrentzat?[aldatu]

Estrabon eta Ptolomeo[aldatu]

Itsasoko espedizioak egiten jarraitu zuten, oraingoan lurrekoak ere elkartuta, ordea. Haien adierazgarri izan zen Estrabon geografoaren munduaren ikuskera (K. a. I.-K. o. I. mendea), irizpenetan izan zituen akats larriak gora-behera, ezagutzen zen munduaren itxura eratzeko aurrerapauso handia eman baitzuen hark.

Prozesu horrek, azkenean, zehaztasunaren gailurrik garaienak iritsi zituen Ptolomeorekin (XI. m.), izan ere, hark egin zuen ekumenearen irudia, aurrekoekin alderatuta, oso bestelakoa izan zen puntu nagusienetan.

Ondorioa[aldatu]

Atlantikoak jokatu duen papera funtsezkoa izan da bere isurialdeko Herriaren alderdi bati ezaugarri bereizgarriak emateko garaian.

Mediterraneoaz beste hainbeste esan daiteke, Hegoaldeko isurialdeari dagokionez.

Baina, bi itsasoen egitekoa epaitzerakoan, ez dezagun ahantz jatorrian Atlantikoa gure kulturarako Mediterraneotik sortu zela; hasieran bere salerosketaren eranskin edo luzapen gisa eta gerora bere nortasunez.

Sorrera hori, lehen esan bezala, interpretazio mitiko eta legenda bidez zedarriturik gertatu zen, eta, agian, bertako herritarren artean izango zuten ordainik bere garaian, baina zoritxarrez, itsasoarekin izan zuten harremana, aipaturiko monoxilo haien bidez baino ez zaizkigu iritsi.

Erromatarren aroa: K. a. I. mendea - K. o. IV. mendea[aldatu]

Pirinioak: greko-erromatarren ikuskera[aldatu]

Estrabonen mapa, García Bellidoren arabera.

Polibio eta Posidonio idazleen testu batzuk aurkitu ditugu, antzinako greziarrek Pirinioez zuten ikuskera antzemateko lagungarriak (K. a. 100. urtetik aurrera idatziak). Tradizio geografiko hori erromatarrek jaso zuten eta Isidoro Sibiliakoak eman zion jarraipena beranduago.

Polibiok dio Pirinioak «Gure Itsasotik Kanpoko Itsasoraino» iristen direla eta «iberes-ak eta keltoi-ak bereiziz», Iberoak eta Zeltak edo galiarrak.

Posidoniok berak dio Pirinioek 300 estadio neurtzen dutela, hau da, 550 km (egiaz dituzten 435 km-ren kontra).

Bi idazle horiek eta, gerora, baita Estrabonek ere, norabide okerrean aurkezten dituzte Pirinioak, ipar-hegoaldean, aldiz, kantabriar mendiak zuzen, ekialde-mendebaldean. Akats hori Plinio eta Ptolomeorekin zuzendu zen.

Honela deskribatzen du Estrabonek Pirinioak:

«Esta montaña, en efecto, extiéndese sin interrupción de Sur a Norte, limitando la Keltiké de la Iberia. Como la Keltiké y la Iberia son de distinta anchura, y como es en el Pyrene donde se aproxi- man más ambos países, presentan su menor anchura en las riberas de Nuestro Mar (Mediterráneo) a las del Océano. Tanto, pues, del lado del Océano como de Mar Nuestro forman golfos. Los golfos célticos, llamados también galaicos (Golfo de Lyon y de Vizcaya), son mayores, haciendo al istmo más estrecho por la parte de Iberia».

Pirinioak «Ozeanoraino iristen dira»[aldatu]

Bizkaiko Golkoa honela ikusi zuen:

«... por nuestro mar, en el lugar en que se extiende el golfo denominado Galático, donde están situadas dos célebres ciudades: Masilia y Narbo. A este golfo se opone, por la parte opuesta y en sentido inverso, otro que lleva el mismo nombre de Galático y que mira hacia el Norte y hacia Britania» (Str. Prol. V. 25).

Ohar modura esan dezagun gaur egungo Pirinioetako mendizerra edo mendikate kontzeptua landutako ideia bat izateaz gain, greziarren ekarpena dela. Indigenek bazuten mendi edo lautadaren kontzeptua, baina ez zuten ulertuko sistema orografikoen batasuna zertan zen.

Pirinioak, istmoa[aldatu]

Erromatarrek duten ikuskeraren arabera, Pirinioak istmo bat dira. Hain zuzen ere, Mediterraneo itsasotik Atlantikora hedatzen den mendikate bat, bi Golko (Lion eta Bizkaia) handi kontrajartzearen ondorioz eratzen den mehargunean.

Pirinioak, itxitura eta hesi[aldatu]

Mendikate honek «hesi» geografikoaren esanahia hartzen du, Galia Hispaniatik, Zeltikoa Iberikotik, bereizten, banatzen eta ixten baitu.

Erromatarrek Pirinioez zuten ikuskera, penintsula ixteko beharrezko mendikate istmiko gisa ikustekoa, badirudi espazioa modu arrazionalizatu eta geometriko batean ulertu nahiak emandakoa dela. Penintsulako espazioa Pirinioen «hesiz» itxita dago; hesi horren muturrak Venus jainkosari eskainitako bi tontorrez markaturik daude —Iugum veneris eta Templum veneris—; alde banatan, elkarren kontrako golkoen erpinetan bi mugarri dituztela: Higer eta Figueras, biak Sinus Gallicus (golko galiarrak) izenekoak.

Pirinioak, Kantabriar mendikatearen luzapen[aldatu]

Pompeius Trogus idazle erromatarraren ustez, Pirinioak mendikate bat dira eta luzapen bat dute Kantabriar Mendikatean zehar —izan ere, hark Pirinioei ematen dien luzeran daude, bai Pirinioak bai haren Kantabriar aldeko luzapena—. Hala ere, idazle horrena ez da kasu bakarra. (Gai hau lantzeko, ikusi cfr. A. Garcia Bellido, La Península Ibérica en los comienzos de su historia, Istmo Argit. 277-293. or.

Kantauriar kostaldea eta bertako biztanleak[aldatu]

Hizpide izango ditugun aipamenak kostalde kantauriarreko herriei buruzkoak dira, baina, baita baskoiei eta Pirinioetako biztanleei buruzkoak ere.

Honela dio Estrabonek:

«La región septentrional (de Iberia) es muy fría; por ser de naturaleza montuosa y por hallarse al lado del mar, carece de relaciones y comunicaciones con las demás tierras, hasta el punto de ser inhabitable por su carácter inhóspito» (III, 1,2).

Bertako biztanleen bizimoduaren eta ohituren deskribapena egiten du:

«Así viven estos montañeses, que, como dije, son los que habitan en el lado septentrional de Iberia; es decir, los Kallakoi, astoures y Kantabroi, hasta los ouaskones y el Pyrene, todos los cuales tienen el mismo modo de vivir».

«Su rudeza y salvajismo no se deben sólo a sus costumbres guerreras, sino también a su alejamiento, pues los caminos marítimos y terrestres que conducen a estas tierras son largos; así pues, hallándose apartados de todo trato, han perdido la sociabilidad y la humanidad».

«Son hostiles y fieros y esta disposición natural en algunos de ellos ha podido originarse también en la miseria del país y en su carácter montañoso» (III, 3,8).

Baina, aipamen horietan itsasertzeko eremuaren mugarik azaltzen ez badu ere, itsasora begira dagoen eremuez hitz egiten du, hots, bertan bizi diren biztanleez eta, hortaz, itsasertzekoez, horien artean Pirinioetako biztanleak sartuz. Itsasotik eginiko deskribapen gisa agertzen da.

Lurraldea, paraje menditsua, bertara iristeko nahiz ibiltzeko nekeza, bakartia eta desegokia da bizitzeko, egiten duen deskribapenaren arabera. Paisaiak eta kokamenak emango zien bertakoei nortasuna (cfr. A. Garcia Bellido, Op.cit.).

Aipamen geografikoak[aldatu]

Ptolomeoren mapa, ordu arte ezagutzen zuten munduaren adierazpena.
VIII. mendeko mapamundia.
Salustioren mapa deritzana, XI. mendekoa.
Saint-Denisen Kronika Handien mapamundia, Frantziako Karlos V.aren garaikoa (1364-1372).

Gure herriaz ezagutzen ditugun lehen erreferentzia idatziak geografo latindarrei zor dizkiegu.

Geografo horien artean aitzindari da Asia Txikiko Estrabon (K. a. 58 - K. o. 25) greziarra, Erroman La geografia (3) idatzi zuena. Hirugarren liburuan, Iberiari eskainitakoan, Penintsularen iparreko (4) biztanleen ohiturak deskribatzen ditu, gure herriko biztanleenak (5) besteen artean. Hala ere, zeharkakoak dira aipamen horiek, lehenagoko idazleenak alegia, Estrabon bera ez baitzen inoiz Penintsulan izan.

Beste geografo garrantzitsu bat da Plinio Zaharra (K. o. 23-79). Berak idatzia da Historia Natural (6), geografia, zoologia, nekazaritza, eta abarri buruzko 37 liburu dituen bilduma.

Ponponio Mela (I. m.) da Hispanian jaio zen beste geografo latindar aipagarri bat, hiru liburutan zatitutako De Corographia (7) obraren idazlea. Estrabonen ondoren, berau da Penintsulako geografia zaharraren ezagupenerako iturri nagusia.

Beranduagokoa da Klaudio Ptolomeo (90-168) Geografia (8) idatzi zuena. Kostaldearen deskribapena, ordenatuki eta zehaztasunez egindakoa, oso polita eta argigarria da. Bere obra, gainera, askotan inprimatu izan da XVI. mendetik hasita, mapak batez ere.

Dokumentu interesgarriak dira III. mendeko Antonino Augustok (9) egindako ibilbideak ere, Penintsulako eta gure herriko lurrak eta hiriak zeharkatzen zituzten bide askoren berri ematen du.

354. urteko Kronografoak aurrekoek adina datu ez emanagatik, merezi du aipamen bat egitea (10).

Hauek dira, beraz, eskuartean ditugun albiste-iturri garrantzitsuenak. Ematen dizkiguten datuetatik dakigu itsasadarren bokaleak gaur egungoak baino zabalagoak zirela eta mareak ibaietan gora gaur egun iristen direnak baino gorago antzeman zitezkeela, eta, ondorioz, sakonera gutxiko ontzientzat nabigagarritasun gehiago zegoela.

Horri dagokionez, idatzita ditugun hainbat garaitako aipamenengatik dakigu:

  • Aturri ibaitik Aireraino nabiga zitekeela, 115 km ibaian gora.
  • Senpereko aintzira herritik 14 km haratago iristen zela.
  • Bidasoatik Montoyako porturaino, Beratik 10 km.
  • Oiartzundik, bi kilometro gutxienez, Errenteriaraino.
  • Urumeatik Hernaniraino, zazpi bat kilometrora dagoen «Puerto» izeneko auzo batek salatzen duenez.
  • Oriatik Usurbileraino, garai batean ontziolak izan ziren lekuraino, 10 km.
  • Urolan Beduako lonjak salatzen du 10 bat kilometrora dagoen Zestoara nabiga zitekeela.
  • Debatik Altzolaraino nabiga zitekeen, 14 km gutxienez.
  • Artibai edo Ondarroan Aranzibiako dorreraino iristen ziren mareak, Berriatuko ibaian 6 bat kilometro gora.
  • Gernikako itsasadarra Ajangizko Errenteriaraino iristen zen, gaur egungoa baino apur bat gorago.
  • Butroe ibaiak mareari izen bereko gazteluraino, ibaian gora bost bat kilometro uzten zion sartzen.
  • Nerbioiko Trapagaranen jakin badakigu Ugarte edo Uhart portua zela garai batean (11).
Kostaldeko ibilbidea

Garai batean ez zen samurra izango kostaldeko joan-etorria; horixe da Oportoko Gotzainak, Don Hugok, 1119an, Erromatik itzultzerakoan barnealdeko antzinako galtzada erromatarretik kostaldekora desbideratuta, gure Herriaz egin zuen deskribapenetik ondorioztatzen duguna:

«El mar había alargado por allí sus brazos para dividir las provincias y por todo es un gran caos el que por allí se forma para los que caminan...» (12).

Zentzu horretan, erromatarren garaiko erreferentziak gutxi dira. Hala ere, Estrabonen bi azalpen nabarmentzen dira: bata, hondarra ezaugarri duen Akitaniari buruzkoa da; bestea, «uholde eta aintziretan» larruzko ontziak erabiltzen zituztela dioen euskal herritarrei buruzkoa, oro har (13).

Idazle batzuen ustez, baita nabarmentzen den Schulten-en ustez ere (1870 1960) (14), Avienoren Ora marítima-n (15) K. a. VI. mendeko Iberiar Penintsulako aldi massaliota bat azaltzen da —gerora Eforok (K. a. IV. m.) interpolatu, eta idazle batek (K. a. I. m.) transkribatu ondoren, Avianok latinetik moldatu eta bertsotan jarri zituenak, ia milurteko bat beranduago— honako aipu hau nabarmentzen delarik:

«luego avanza en el mar el cabo de Venus y las olas braman alrededor de dos islas que están por su pequeñez deshabitadas».

Lehen aipatu dugu Schulten-ek Venus lurmuturrarekin identifikatzen zuela Higer, eta, bi irla hutsak, Bidasoako Les Briquets eta Amuiz uhartetxoekin. Dena den, oraintsu norbaitek iradoki duen moduan, antzinako deskribapenak aipatzen dituen uharteak, agian, Donostiako bi irlak, Santa Klara eta Urgull dira. Hortaz, baldin eta hipotesi hori benetakoa balitz, gaur egungoa baino bokale zabalago bat izango luke Urumeak eta, Urgull itsasertzarekin lotuz, gaur egungo tonbolo bihurtu zuen hondarrezko zerrendarik gabe atzean.

«Akitania» hitza[aldatu]

Atal hau amaitzeko, esan dezagun asko hitz egin izan dela Akitania hitzari buruz –Ptolomeoren garaian eta agian III. mendean ere; Garonatik eta Pirinioetatik itsasoraino iristen zen–, beti ere «aqua» errotzat hartuta, eskualde horretan ugari diren ur osasungarri, bainu eta abarrekin zerikusia duelakoan. Baina, agian galdetu beharko litzateke, hitz horrek gainera hain ugari diren estuario eta aintzirekin zerikusirik ote duen.

Zentzu horretan, Akitaniako Landetako artzainen ezaugarriak izan dira oinetan janzten dituzten trikimakoak, paraje zingiratsuetan hobeto moldatzeko, hainbat altueratakoak.

Espazioaren banaketa: leinuak[aldatu]

Kostaldearen ezaugarri morfologiko horiek kontuan hartuta, jarri dezagun arreta aipatu ditugun geografoek giza alderdiaz ematen zizkiguten datuetan. Eskualdea ez zegoen hutsik, ezta urrik eman ere, baina ez dugu demografia kuantitatibo oso altu bat zuenik ere pentsatu behar.

Beharbada demografiaren nolakotasun datuak dira interesgarrienak, latindarrak hainbat leinu bereizten baitzituzten eta elkarren arteko mugak markatzen, zenbaitenak lausoki bazen ere. Dena den, desberdintasunak gora-behera, bat bera zuten ardatza, Goi-Paleolitoko populazioa garatu zen lekuan bertan sustraitua (16). Ondorioz, leinu horiek autoktonoak ziren, ez kanpotik etorriak.

Leinu horiek egiten zuten espazio-banaketak berezko ezaugarriak zituen: isurialdeen bi banalerroak okupatzen zituzten denek eta, Penintsulako leinu gehienen antzera, itsasoarekiko kokamen perpendikularra zuten eta kostaldeko ibaiak zituzten muga.

Era horretan, Bidasoa zen barnealdera hedatzen ziren akitaniarren hegoaldeko muga.

Baskoiak Bidasoa eta Oiartzunen arteak zeuden eta handik hedatzen ziren ia Nafarroa osora.

Barduliarrek, aldiz, Oiartzun eta Deba zituzten muga, eta barnealdera eginez Nafarroan eta Araban sartzen ziren.

Karistiarrak kostaldean kokatuak zeuden Deba eta Nerbioiren artean eta, barnealdean, Araban.

Autrigoiak, azkenik, Nerbioitik hasi eta Treto (Santoña) artean, eta hegoaldetik sartuta baita Burgosen ere.

Faktore bereizgarriak[aldatu]

Gaur egun galde dezakegu gure Herriko leinuak zertan ziren berdinak eta zerk bereizten zituen euren artean.

Erantzunik ez izan arren, geografo erromatarrek markatu zituzten muga horiek berak, gerora, Goiz Erdi Aroan elizaren geografiak berretsi egin baitzituen, Gotzaindegietan banatuta (17). Bazituzten hainbat faktore bereizgarri, bai Goiz Erdi Aroko (18) geografia zibileko zenbait datuengatik, bai iraganeko nahiz oraingo euskararen geografia linguistikoengatik, ibai horiek berak baitituzte dialektoen muga:

  • Bidasoa da lapurteraren hegoaldeko muga,
  • Bidasoa eta Oiartzun da goi-nafarreraren iparraldeko muga,
  • Oiartzun eta Deba dira gipuzkeraren mugak,
  • Deba ibaia eta Nerbioiren bokalea bizkaieraren mugak.

Faktore-berdintasuna[aldatu]

Alabaina, faktore-berdintasun bat ere antzeman daiteke. Gauzak horrela, gaur egun arkeologia mailan, leinu desberdinen arteko bereizketarik ezin ezar dezakete adituek. Gainera, errepara dezagun banaketa geografikoari buruz erromatarrek ematen dizkiguten datuak.

Elkarren arteko mugak ibaiak dira eta hegoaldera hedatzen dira, isurialdeen banalerroaren beste alderaino, artzain-izaera agerian jarriz. Halaxe da, artzaina besterik ez da mugitzen askatasunez bere-bereak dituen inguruneetan, mendietako bi isurialdeetan barrena, urteroko transhumantzia dela-eta. Baina, oztopo ditu ibaiak, artaldeekin ezin zeharkaturik gelditzen baita, goienetan izan ezik.

Iraupeneko ekonomiak[aldatu]

Hala ere, ez ziren artalde handien jabe, iraupeneko artalde txikienak baizik. Gai honi dagokionez, esanahi handikoa da Goiburuk (19) jasotako elezaharra, Aizkorriko artzainena: «Agidanean, Urbian hasieran hiru artzain ziren eta launa ardi zituzten. Eguneroko berriketaldian ari zirela, beste artzain bat lau ardirekin etortzekoa zela jakinda, hau esan omen zuten:

«Oraintxe galdu gaittuk: beste bat omen zetorrek beste lau ardikin».

Interesgarria da Urbiako artzainek gaur egun elezahar hori kontatzean, eranskin hau jartzen diotela jakitea:

«Gaur ikusiko balittekek, zer esango ote likek... »

Kontakizunean iraupeneko artzaintza primitibo bat antzematen da, bistan denez, desagertu zena; izan ere, lau edo bost mila ardi larratzen dira gaur egun Urbiako zelaietan.

Artzaintza bateragarria zen uztaldiekin, ehizarekin eta arrantzarekin. Azken jarduera hori estuarioetako ur lasaietan egiten zen, ertzetik eta zutik jarrita, edo larruzko ontzietan eta monoxiloetan —zuhaitz-enbor hustuak, Bidasoan (20) eta Aturrin (21) hondoratuta aurkitu zirenak bezalakoak—, Estrabonek K. a. II. mendeko Brutoren garaitik hasita aipatzen dituenak:

«Antes de la expedición de Brutus no usaban más que barcas de cuero para navegar por estuarios y lagunas; pero hoy usan también bajeles hechos de un sólo tronco, aunque estos todavía son raros».(22)

Laburbilduz

Leinu horien espazio-banaketak honako ezaugarri hauek zituen: mendi-hesia ez zen hesi haientzat; ibaien bokale zabalak eta padurak muga ziren, oso gutxitan zeharka zitezkeenak, eta itsasoa, berriz, beren jardueraren muga eta espazioaren beraren azken muga.

Erromatarrak: presentziaren zergatia[aldatu]

Baina, zeren bila zebiltzan erromatarrak? Zerk eraginda iritsi ziren gure Herrira eta are urrunagora? Aberastasunek eraginda, bistakoa denez, edozein eratako aberastasunek; eta horiek lortzeko, emaitza oso onak eman zizkien estrategia bikoitz bat garatu zuten: xedeak lortzeko eragozpenak jartzen ez zizkietenekin bizikidetasun-itunak egitea, eta, oztopoak jartzen zizkietenei, erantzun gogorra. Badirudi, gai horri dagokionez, euskal herritar leinuekiko harremana ona izan zela, oro har.

Erromatarrak gure herrira Ebro haranetik sartu ziren.

K. a. 178. urtean Gracurris (23), gaur egungo Alfaro, fundatu zuten, lehenagoko hirigune baten gainean, ziur asko.

Mende bat beranduago, K. a. 75. urte aldera Pompaelo (24), gaur egungo Iruñea, sortu zuten, hori ere lehenagoko hirigune baten gainean. Aztarna guztien arabera, iparraldeko isurialdea nekeza zenez haientzat, hegoaldetiko sarraldia gelditu egin zuten, momentuz.

Atlantikoaren berri[aldatu]

Bestalde, kostaldearekin lehen harremana Akitanian (25) izan zuten. Eskualde horretako leinuek aurre egin zioten etorri-berriei, baina Krasok —Julio Zesarren ordezkoak— arazo handirik gabe menderatu zituen K. a. 56. urtean.

Eskualdea baretu zenean, penintsulako kostaldera behin eta berriz espedizioak egiteko base gisa baliatu zuten, baina denbora pasa ahala, kostalde eta itsasadarretako lehen esplorazio horiek kokaleku iraunkor bilakatu ziren.

Kokalekurik garrantzizkoenak, zehatzago ikusiko ditugunak, itsasertzetan eta ibaien estuarioetan sortu zituzten. Eta kostaldeko probintzietan pixkanaka agertzen ari diren aztarna arkeologikoen arabera, egiaztatu egiten da erromatarrak probetxuren bat atera zezaketen tokietaraino iritsi zireneko ideia.

Gure kostaldearen eta babesleku naturalen ezaguera baieztaturik geldituko litzateke, baldin eta, urte batzuk lehenago, K. a. 29-19, urte aldera, erromatarrek gure itsas portu batzuk kantabriarren aurkako borrokan zenbait operaziotarako base gisa erabili zituztela ziurtatuko balitz, euskal herritar leinuek ez bezala, haiek erromatarrei aurre egitea hautatu baitzuten (26).

Erromatarren kokalekuez ari gara, baina oraindik ez dugu haien izaerari buruzko aipamenik egin.

Itsasertzeko kokalekuak: zer motatakoak ziren?[aldatu]

Lehen adierazi dugun bezala, erromatarrak Euskal Herrira Ebro ibaiaren ibarretik barrena iritsi ziren. Hegoaldeko isurialdean finkatu zituzten kokalekuek funtsean nekazaritza zuten oinarri (isurialde mediterraneoko hirukoa: garia, mahatsondoa eta olibondoa), toponimo askotan nabarmen gelditzen den bezala: ain, in, ano, ana, oño, oña eta abar; denak ere anus edo anum latindar atzizkiaren garapenetik eratorriak izan daitezke, «fundus» (27) edo nekazari-kokapenaren jabearen izenari eransten zitzaizkionak.

Akitanian beste hainbeste gertatzen da (ananum atzizkitik eratorria—, ac —galiar-erromatarren acus atzizkitik— eta osossum Akitaniako atzizkitik eratorria—) (28).

Ager eta Saltus[aldatu]

Erromatarrek, baldintza onekoak zirela-eta, nekazaritzan erabiltzen zituzten lurrei «Ager» esaten zioten, aldiz, Pirinioak eta Euskal Herriko kostaldeko zerrenda osoari «Saltus» edo basoa. Jarduera ekonomikoren arabera banatu zuten espazioa: «ager» edo «saltus». Harrezkero, isurialdeen banalerroak lehen falta zitzaion garrantzia hartu zuen: traba izanik, erromatarrentzat igarobide natural bat baino gehiago jarduerarako muga bat izango zen, bertakoentzat bezala.

Baina, kasu horretan, nolakoak ziren kostaldeko kokalekuak, «ager» edo nekazaritzarako egokiak ez baziren? Zer zentzu zuten «saltus» haietako guneek?

Lehen esan dugu erromatarrek ondasunak bilatzen zituztela, baina bilaketa hori ez zen soil-soilik nekazaritzara mugatzen. Horregatik, beste irabazi-mota batzuk —gatza, arraina, zurra, eta abar— ustiatze eta kanalizatze aldera jarriak zeuden kokalekuak. Baina, batez ere mineralak, urrea, zilarra, burdina eta abar.

Meatzeen ustiaketak[aldatu]

Euskal Herriko aberastasunei buruz ditugun aipamen apurretatik, Estrabonek dioenez, litekeena da Akitaniak artatxikia eta beste ezer askorik ez ekoiztea; alabaina, urre-meatzetan oso aberatsa zen (29).

  • Horrez gainera, burdina eta kobrea ateratzen zuten, bai Baigorrin bai Bankan.
  • Gatza, Ancille eta Beskoitzen .
  • Arditurriko meak, Oiartzungo Erroilbiden bertan zirenak ere garrantzizkoak ziren. Zilarra eta beruna ateratzen zuten.
  • Azpimarratzeko modukoak dira Ereñuko marmol gorriko harrobiak eta
  • Bilbo ezkerraldeko burdina-mea garrantzitsua, Pliniok honela deskribatu zuena:

Arditurriko meatzeak[aldatu]

Meatze horiek —Baigorri, Arditurri...— sakon ustiatu zituzten erromatarrek; baina, ez da ahaztu behar meatzeen aurkikuntza ez zela haiena izan, bertakoena baizik, erromatar haiek iritsi baino lehen euskal herritarrek erabiltzen baitzituzten burdina eta beste mineralak.

Gainera, hurbilean egur asko behar zen, minerala ateratzeko, Manuel Lekuonak (31) Arditurrin (Oiartzun) erabiltzen zen ustiapen-teknikaz egiten duen deskribapenetik ondoriozta daitekeen bezala:

«Ustiapen-teknika galeria luze haietan —guztira 16 kilometro izango ziren, egindako kalkulu eta neurketen arabera— honela izaten zen: minerala zainean bertan kiskaltzen zen, berari ezartzen zitzaion erregaiez, eta, kiskaltze-puntua lortzean, ur hotzez bustialdi bat ematen zitzaion, era horretan zainean minerala zartarazteko eta errazago atera ahal izateko».

Bestalde, ustiapen horren garrantzia agerian gelditzen da, kalkuluen arabera, 16 km-ko galeria horiek 400 edo 600 langileen 200 urteko baterako lanaren emaitza izan zitekeela jakinik.

Euskal Herritik ateratzen zuten aberastasuna, zati bat bederen, esportatzeko izaten zen. Zentzu horretan, gaitasunik ba al dugu zer norabidetan bideratzen zuten zehazteko? Mendian gora, bide malkartsuetatik joaten al zen hegoaldeko isurialdearen bila, ala bide eta ibaietatik kostaldera?

«El mineral de hierro es el más abundante de todos los metales. En la región cantábrica marítima, que el Océano baña, hay un alto y escarpado monte que, cosa increíble, es todo él de esa materia» (30).

Salerosketen trafikoa: kabotaje-nabigazioa[aldatu]

Beste ezer baino lehen kontuan hartu behar dugu erromatarrak iritsi zirenean, kostaldeko eskualde honetan, iparretik hegorako norabidean, urteko transhumantzia zikloarekin artzain leinuek ahalbidetutako ekonomia zela oinarrizko ardatz. Artaldeek ezartzen zituzten bideak ez ziren egokienak, esaterako, mineralak esportatzeko; horiek horrela, uste izatekoa da, hasieran behintzat, errazagoa izango zela ondasunak ibaietan barrena itsasoratzea: gainera, ezin dugu ahaztu sakonera txikiko itsasontziak zituztela erromatarrek eta ibaian gora ere igo zitezkeela zenbait kilometroz.

Erromatarren kokalekuak portuetan[aldatu]

Lehen esan bezala, ibaietatik jaitsitako ondasunak bideratzeko kokalekuak ibaien bokaleetan bertan zeuden, itsasertzean bertan ez zeudenean. Geografo latindarrek utzi zituzten datuetatik, bereizi eta finka al dezakegu kokagune zehatza? Baiezkoa da erantzuna. Zailtasunak zailtasun, gaira hurbiltzeko moduan gaudela esan daiteke.

Hala, hauek izan daitezke izenak eta kokaguneak, ekialdetik mendebaldera, idazle hauen arabera: Estrabon, Ponponio Mela, Plinio Gaztea eta Klaudio Ptolomeo:

  • Amanum Portus: gerora Flaviobriga kolonia bezala ezagutu zen. Nerbioi itsasadarrean, Bilbo ondoan kokatu nahi izan da tradizionalki, baina gaurko adituek Castro Urdialesen aldeko joera dute.
  • Vesperies: Bermeon kokatzeko joera dago orokorrean.
  • Tritium Tuboricum: hasieran Deba ibaian kokatzen zen, zehatzago esanda, Astigarribia aldean, nahiz eta badiren Mutrikun kokatzearen aldekoak ere.
  • Menosca: baldintza bikaineko portua dela-eta Getarian kokatzen da.
  • Morogui: honen kokapena beti ezarri izan da Urumea ibaian gora eta, zehatzago esanda, Murgiarekin (Astigarraga) parekatu izan da.
  • Oeasso: honako kokaleku hau, hainbeste aldaera —Oiarso, Olarso, Easo eta abar— izan dituen hau, Oiartzun, Pasaia (irteera naturalena) eta Irun (erromatarren aztarnategiak bermatzen dutelarik) arteko kokagune batean dago zalantzarik gabe.
  • Lapurdum: gaur egungo Baiona, gauza jakina den bezala, Aturriren bokalean dagoena (32).

Kokaleku horien kokapena arazo da oraindik ere, baina inork ere ez du zalantzan jartzen kostaldean izan zirenik, eta horixe da azpimarratu nahi duguna.

Kabotaje-bideak[aldatu]

Barrualdetik kostaldeko kokalekura behin ondasunak garraiatu ondoren, zer bide jarraitzen zuten? Ateratzen zena beste gune nagusiago batzuetara esportatzeko, Burdigalako (Bordele) kostaldera bideratzen zen, lehen esploratzaileak gure kostaldera urreratzeko erabili zuten sistema beraren bidez: kabotaje-nabigazioa.

Bilbo ezkerraldeko burdina, Ereñuko marmola eta gainerako ondasunak erromatarren itsasontzi arinetan kargatzen ziren eta geldiro nabigatzen zuten ekialderantz begi bistatik kostaldea galdu gabe, aterperen bat bilatzearren, haren babesean gaua emateko eta hurrengo egunean bideari ekiteko.

Errealitate horrek eraman behar gaitu pentsatzera, normala denez, gure itsasertzeko zokoek ez zutela misteriorik izango nabigatzaile haientzat.

Behin Burdingalan (Bordele) itsasontziak hustu ondoren, atzera lehengo bidetik itzultzen ziren, bai hutsik bai beste edozein materialez kargaturik.

Kabotaje-nabigazio hauetan bereizi beharko lirateke:

  • zamatzeko tokiak —nagusienak ziren: Flaviobriga, Ezkerralderako eta, Oeasso, Arditurrirako—
  • amarralekuak, gaua babesean emateko edo itsaso gaiztoa zenerako esaterako, Vesperies —gaueko amarralekuaren funtzioa adierazi dezakeen toponimoa—, Forua —erromatarrak bertan egon zirela aztarnategi arkeologikoek egiaztatzen dute agirietan, eta herriaren beraren izenak: «forum» = azoka—, Tritium Tuboricum, Menosta, Morogui...

Lehorreko ibilbideak: kostarekiko perpendikularrak eta paraleloak[aldatu]

Erromatarren jarduera ekonomikoak funtsean ibaietatik itsasorako norabidean zertu izanak ez digu ahaztarazi behar lehorreko bideez ere arduratu zirela, denborak aurrera egin ahala.

Horri dagokionez, zer esan dezakegu lehorreko bideez? Zer zerikusi izan zuten erromatarrek horietan?

Lehen ere aipatu dugu artzain transhumantziaren ikurrak markatzen zituela biderik nagusienak, haiek etorri zirenean; hortaz itsasoko norabidearekin perpendikularrak eta ibai eta ibarrekiko paraleloak izango ziren.

Hori hala izanik ere, horrek ez du esan nahi ekialdetik mendebaldera ez zenik itsasoarekiko bide paralelorik. Komunikazio hori egiaztaturik gelditu zen erromatarrak sartu zirenetik, kostaldean K. a. 56. urtean akitaniarren kontrako kanpainan kantabriarrei (33) laguntza eskatu eta haien laguntzera joan zirenean.

Leku-izenen testigantza[aldatu]

Gure herrian ugari dira toki-izenak, bideen eta pasabideen izaera, itsasoarekiko nola paraleloak hala perpendikularrak, agerian jartzen dutenak.

Hala, ibia atzizkiz amaitutako hitzak ditugu, ibaietako pasabideen salatzaile: Hondarribia, eta Behobia Bidasoan, Ergobia Urumean, Amilibia Urolan, Astigarribia Deban, Aranzibia Artibaien edo Ondarroan, eta abar.

Horiez gain, ate atzizkia dutenak dira mendiko pasabideen salatzaile: Belate, Etxegarate, Azkarate, Garate, Arnoate, eta abar (34).

Bideak: itsasoarekiko perpendikularrak[aldatu]

Aipatu egitura horiek oinarri hartuta, bideak finkatzen jardun zuten erromatarrek, nabigazioaren osagarri izango zen komunikazio-azpiegitura sortzeko asmoz. Zentzu horretan, deigarri gertatzen da kostaldeko daturik ez izatea, ez arkeologikorik ez idatzizkorik.

Iruñetik itsasertzera[aldatu]

Gure herrian hegoaldeko isurialdea kostaldearekin lotzen zuen bidearen idatzizko erreferentzia bakarra Estraboni zor diogu:

«A través de todas estas zonas (de Huesca, Lérida, Calahorra) está la vía de 2.400 estadios desde Tarragona hasta los últimos vascones sobre el Océano, que (están) hacia Pamplona, y la (situada) sobre el mismo Océano ciudad de Oiasson, cerca de los mismos límites de la Aquitania y la Iberia» (35).

Agian, bide horrek, Estrabonen iritziz, azken zatian eman ziezaiokeen izena: Oeasso, Bidasoa —Via ad Easo—, kokalekua bere babesean zuen itsasadarrari, Iruñea kostaldearekin lotzen zuen bideak alegia.

Donazaharretik eta Bordeletik kostaldera[aldatu]

Beste bide batzuk ziren beharbada Imnum Pirineum (Donazaharra) Lapurdum-ekin (Baiona) Irisarritik eta Hazparnetik (36) elkartzen zuena, eta Astorga-Bordele (XXXIV bidea) Nerbioi itsasadarrarekin, Urduñatik lotzen zuena.

Bideak: itsasoarekiko paraleloak[aldatu]

Itsasoarekin paralelo ziren bideei dagokienez, esan dezakegu barnealdekoa baino garrantzi gutxiagokoa zela erromatarrek ondorengo mendeetan eraiki zuten galtzada, zeren eta, Peutinger-en Taulak, antzinako bide-maparen (III. edo IV. m.) Erdi Aroko kopia batek baino ez du markatzen pista: Ossaron-dik (Oiartzun) abiatu, eta Kantauriko itsasertzetik jarraituz Bricantiako (Coruña) (37) farora iristen zena, batek baino gehiagok gure Zestoarekin (Gipuzkoa) identifikatu nahi izan duen Cistonia bitxi batetik igaro ondoren.

IV. mendetik iritsi zaiguna da Bordeleko erretoriko Ausoniok bere ikasle Paulino kutunenarekin izandako posta-trukearen zati bat. Kristautasunera itzuli ondoren bere hiria utzi eta Penintsulan sartu zen baskoien artean predikatzera. Maisuari idatzitako eskutitz batean galdetzen du:

«¿Cuándo resonará en mis oídos esta noticia: Eh, tu Paulino llega. Ya ha abandonado las nevadas ciudades de los iberos, ya pisa la tierra de los tarbelos, ya se acoge bajo el techo de Hebromago, ya entra en los predios vecinos del hermano, ya desciende la corriente del río, ya está a la vista?» (38)

Testu horrek bide bat jartzen du agerian, zehatzago esanda, erromatarren galtzada bat, Mañarikuaren arabera, Hondarribitik sartu, Gipuzkoa zeharkatu eta San Adriango tunela zeharkatuta Arabako lautadara daramana (39).

Aldaketa geoestrategikoak[aldatu]

Baina, urte gutxiren buruan erromatar inperioak aldaketa gogorrak nozitu zituen. Hala, II. mendearen erdialdera Kantauri aldeko meatzeak bertan behera utzi zituzten, interesik gabe: agian, inperioaren krisialdi ekonomikoaren ondorioz, produkzioa Cartagenan eta Riotinton kontzentratzea erabaki zen.

Bestalde, badirudi inperioko agintariek Penintsularen iparraldeko herrien kontrola galdu zutela. K. o. 400. urte aldera Notitia Dignitatum-ek (40) tropen kokalekuari buruz ematen dizkigun datuen arabera, badirudi isurialdeen banalerroan bertan bazela limes —bidezidor— militar bat; eta, are gehiago, gorputz militar horretako soldaduen izaera limitanei-a –kolono-soldadu– kontuan hartzen badugu.

Handik aurrera, gure herrian erromatarrek zuten interes ekonomiko eta militarra Akitaniako kostaldera lekualdatu zen. Hortaz hortxe dugu Martzelino Amianoren datua (K. o. 330-400. urtekoa gutxi gorabehera), hau dio Akitaniako kostaldea aipatuz «Inperioaren xedeekiko hazten ari zela zirudien salerosketa-kontrataziorako egokia» (41).

Bestalde, III.-IV. mendeetan gotortu egin zen Baiona (Lapurdum) merkataritza-hiriari abegia egiteagatik baino gehiago, erromatarren lurreko Armadaren egoitza izateagatik.

Gainera, V. mendean zehar, aldaketa latzak izan zituen erromatarren inperioak. Barbaroak iristean, eta barneko beste eragile batzuk zirela bide, mendeetan zehar emeki-emeki eraikitako sarea behera erori zen. Ondorioz, V. mendea etapa jakin baten azkena eta oso bestelako baten abiapuntutzat jo dezakegu.

Ondorioak[aldatu]

Hurrengo etaparekin jarraitu aurretik, zer ondorio atera ditzakegu erromatarren bost mende horietako presentziatik? Zein izan zen itsasoaren egitekoa aldi luze horretan?

Erromatarrak iritsi zirenean, joan zirenean ez bezalako paisaia zuen gure herriak alde askotatik begiratuta, bai ibaietan eta kostaldean, bai floran eta faunan.

Espazioaren banaketa, gainera, artzain-herriren ohikoa izaten zen: ibaiak izaten ziren muga, ez mendiak.

Eskasa zen gizakiak itsasoarekin zuen harremana, ibai-estuarioetan arrantza egiteko ia bestetarako ez zuten.

Erromatarrak etorri zirenean asko aldatu ziren gauzak. Haien jarduera ekonomikoa zela eta, espazioaren banaketa euren erara egin zuten, «Ager» lurraldeak laboreari eskainitakoak ziren eta «Saltus» edo basoa, egurra, mineralak eta beste emango zizkien guneak.

Kostaldeko eskualdea, «Saltusen» kokatutakoa, itsasotik kolonizatu zuten; erauzitako ondasunak ibaietan barrena bideratzen zituzten kostaldean zituzten kokalekuetaraino eta handik, Bordeletik barrena, esportatzeen ziren kabotaje-nabigazio bidez.

Horretarako beharrezkoak ziren:

  • ontzigintzako teknikak, zerratoki eta ontziola egokituak;
  • zuraren ustiapen teknikak,
  • meatzeen ustiapen teknikak,
  • Euskal Herriko kostalde osoko biztanleen artean auzotasuna ahalbidetuko duten zenbait itsasbide finkatzea; azken finean, itsasoak funtsezko eginkizun bat izango duen espazioaren beste banaketa bat.

Lehorreko bideak denborarekin itsasoko ibilbideen osagarri izan ziren, ozeanoarekin perpendikularrean edo paraleloan, eta itsasoz militarki defendatuak, IV. mendetik aurrera. Hala da, flotako 3 buruzagi aipatzen dira Notitia dignitatum-ean (42) erromatarren Galian:

  • bata Rodanon,
  • bestea Parisen,
  • hirugarrena –Tribunus cohortis Novempopulanae Lapurdo– Lapurdum-en (Baiona).

Erreferentziak eta oharrak[aldatu]

  1. SCHULTEN, A.: Tartessos. 163. or. Espasa Calpe Argit., Madril 1984.Austral Bilduma, 1471.
  2. SCHULTEN, A.: Op. cit. 132. or.

(3) Strabonis Geographica graece crim versione reficta. Edición MULLER DUBNER. Paris, Didot, 1.853 (Ikusi, MAÑARIKUA, A.E.: Fuentes literarias de época romana acerca del Pueblo Vasco. II Semana de Antropología Vasca. 1973, 273 291. or.

(4) Iberiari dagokionez: ESTRABON. Geografía de Iberia. Argitalpena, itzulpena eta azalpenak: SCHULTEN, A. (Fontes Hispaniae Antiquae por SCHULTEN, A. y PERICOT, L.; fasc. VI. Barcelona, BOSCH, 1952). (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.). Baita, GARCIA BELLIDO, A.: España y los españoles hace dos mil años según la Geografía de Estrabón. Austral Bilduma, 515. Madril, España Calpe, 1945. (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.).

(5) BLÁZQUEZ, J.M.: Los vascos y sus vecinos en las fuentes literarias griegas y romanas de la Antigüedad. Problemas de la Prehistoria y de la Etonología Vascas. Iruñea, Príncipe de Viana. 1966. (Ikusi MAÑARIKUA: Op. cit.). MAÑARIKUA, A.E.: Los vascos vistos en dos momentos de su historia. 1ª Semana de la Antropología Vasca. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1971.

(6) Naturalis historiae, III, IV. eta XXXIV. MAYMOFF Argit., 1. (Lipsia, Teubner, 1906) eta V (Lipsia 1897). (Ikusi, MANARIKUA: Op. cit.).

(7) De Corographia. Edic. FRICK, C. Lipsis. Teubner, 1880 (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.

(8) Geographia. Edic. MULLER, C. París, Didot, 1883 (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit. ).

(9) CUNTZ, O.: Itineraria romana. 1. Itineraria Antonini Augusti. Lipsia, Teubner, 1.929. (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.). Euskal Herriari buruzko testuak, ikusi ESTORNES LASA, B.: Orígenes de los vascos. II. Donostia, Auñamendi, 1967.

(10) Chronographus anni 354, TH MOOMSEM. MGH. AA Argit. IX Berlin, 1892 (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.).

(11) ZIRIKIAIN GAIZTARRO, M.: Los puertos marítimos vascongados. Donostia, 1951.

(12) Historia Compostelana. FLOREZ, P.: España Sagrada Argit. 20. libk. Real Academia de la Historia, 1965.

(13) ESTRABON. La Geografía. Libro III (Ikusi, DE OIHENART, A.), Noticia de las dos Vasconias. RIEV 17.

(14) Historialari eta arkeologo alemaniarra. Ezagun egin zen Numantzian egin zituen indusketengatik eta idatzi zituen liburuengatik, besteak beste, Fontes Hispaniae Antiquae ezaguna. (1922).

(15) SCHULTEN, A.: Avieno. Ora marítima (Periplo massaliota del siglo VI a C.). Bartzelona Berlin, 1922 (Ikusi MAÑARIKUA: Op. cit.). Avienoren poemari buruz azaldu diren auzi orokorrez: GARCIA BELLIDO, A.: Historia de España, MENENDEZ PIDAL R. idazlearen zuzendaritzapean, Madril, 1952. (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.).

(16) BARANDIARAN, J.M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires, 1953. BOSCH GIMPERA, P.: Sobre el planteamiento del problema vasco. Problemas de la Prehistoria Peninsular. Iruñea, 1966. Idazle berarena da, El problema Etnológico vasco y la Arqueología. RIEV, 14, 1923.

(17) MAÑARIKUA, A.E.: Obispados en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya hasta fines del siglo XI. Gasteiz, 1963.

(18) XI. mendearen azkenean eta XII.aren hasieran faltsuan egin zen San Millanen Botoen eskritura, han zioenez Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga Deba ibaia zen, antzina Ptolomeok barduliarren eta karistiarren bereizketa jarri zuen tokian: «De rivo Galharraga usque in flumen Deva, id es, total Vizcaya. Et de ipsa Deva usque ad Sanctum Sebastianum Dernani id. est. total Ipuzcoa».

(19) GOIBURU, J.J.: Macizo del Aitzkorri. MENDIAK 1, Etor, Donostia, 1980. 202. or.

(20) RODRÍGUEZ SALÍS, J.: La navegación antigua en el Cantábrico. ITSASOA Etor. Donostia, 1986.

(21) BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires, 1953. 131 132. or.

(22) ESTRABON. III 3,8. (Ikusi, GARCIA BELLIDO, A.: La Península Ibérica en los comienzos de su historia, Istmo Argit. Madril, 1985, 281. or.).

(23) BOSCH GIMPERA, P. y AGUADO BLEYE, P.: España romana. Tomo II de la Historia de España dirigido por MENÉNDEZ PIDAL. Madril, 1935.

(24) MEZQUIRIZ DE CATALÁN, M. A.: Notas sobre la antigua Pompaelo. Excavaciones de Navarra, II. libk. (1947 51) eta Pamplona romana. Temas de cultura popular, 182. zk.Iruñea, 1973.

(25) LABROUSSE, M. : La Gasgogne avant la Gascogne. Histoire de la Gascogne des origines a nos jours. Roanne, 1977.

(26) CARO BAROJA, J.: Los vascones y sus vecinos. Estudios vascos, tomo XIII. Dnostia, 1985. Txertoa Argit.

(27) CARO BAROJA, J.: Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina. Salamanca, 1945.

(28) LABROUSSE, Op. cit. HIGOUNET, CH. : Histoire de l\'Aquitaine. Toulouse, 1971.

(29) ESTRABON. La Geografía. IV. liburua (Ikusi, CARO BAROJA, J.: Op. cit.).

(30) PLINIO. Historia natural. III-VI. libk. (Ikusi ESTORNES LASA, B.: Historia general de loa vascos. Epoca romana. 2. faszikulua. Auñamendi Argit., Donostia, 1960.

(31) LEKUONA, M.: Del Oyarzun antiguo. ON MANUEL LEKUONA, Idaz-lan Guztiak (Separata). Cardaveraz Argit.

(32) ZIRIKIAIN-GAIZTARRO, M.: Op. cit.

(33) SCHULTEN, A.: Fontes Hispaniae Antiquae, V. (Ikusi, CARO BAROJA, J.: Op. cit.).

(34) DEL VALLE LERSUNDI, A.: Algunas conjeturas acerca de Geografía Histórica de Guipúzcoa. RIEV 17.

(35) ESTRABON: La Geografía. III. libk. (Ikusi DE LECUONA, M. : Op. cit.).

(36) TOBIE, J. : La «mansio» d\'Imus Pirinaeus. (St. Jean le Vieux, Pyr. Atlantiques). Apport a l\'etude des relations transpyreennes sous l\'Empire Romaine. II Semana de Antropología, 1973, 421 434. or.

(37) MILLER, K.: Itineraria romana. Stuttgart, 1916. (Ikusi, DUBLER, C. E.: Los caminos a Compostela en IDRISI, Revista Al Andalus, XIV. libk.).

(38) Decimus Magnus Ausonius. Epist. 27 (Ikusi, MAÑARIKUA: Op. cit.).

(39) MAÑARIKUA, A.E.: La cristianización del País Vasco. Historia del Pueblo Vasco. Erein Argit.

(40) Noticia Dignitatum. SEECK Argit, O. Berlin, 1876.

(41) CARO BAROJA, J.: Los vascos y el mar. 18. or. Txertoa Argit.

(42) ESTORNES LASA, B.: Historia general de Euskalerria, 476 a 824. Época Vascona. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Auñamendi Argit, Donostia, 1981.