Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak/Itsasoko Historiak/Itsas eremuko historiak

Wikibookstik


Atlantikoa aurrez arre[aldatu]

Bilbo - Brujas[aldatu]

Bilbo

Bilbo 1300. urtean herri izatetik hiribil­du izatera pasa zen. Nerbioi zen itsasadarrik garran­tzi­tsuena, Pasaiatik hasi eta Santander bitartean eta bere badiak ainguratoki segurua izan behar zuen lehenagotik ere, Hansa teutonikoak eta kantauriarrek erabili bai­tzuten. Hiribil­du bilaka­tzearekin sortu zen etor­kizuneko Bilbo, Lur Lauaren (Lur edegia) eta al­dekoen kontrastean lehenik eta gainerako portuen kontrastean laster.

Mer­katari­tzako jarduera gara­tzeak eta aberastasunak pila­tzeak «mer­katarien demokrazia» sendoagotu egin zuen, pribilegioak eskura­tzeko lehiari hel­tzen dion bitartean. Bere ezaugarriak mar­ka­tzen hasi zen udal‑gober­nua: mer­katarien al­dekoek indarra zuten Udalaren fun­tzioetan eta agintean aurrera egin zuten. Eskual­deetako bandokideek eta elizateak aur­kari zituzten. Hiribil­du txikiak gero eta mer­katari ku­tsa garbiagoa zuen. Itsasoa zen bere etor­kizuna. Debekatua zegoen paseko on­tziei geziak eta beste armak jaurti­tzea, ainguraturik zirenei amarrak moztea nahiz itsas maisuak, marinelak eta mer­katariak eraso­tzea edo zauri­tzea.

Burgosko mer­katariekin zituzten mer­katari­tza‑harreman handiek aparteko indarra eman zioten Bilbori. Erregearen babesa lagun zuela, laster iri­tsi zen Bilbo mer­katari­tzako gune nagusi eta Gaztelako eta Ipar Itsasoko hirietako mer­katarien bilgune izatera. Tenore hartan Kantaurin zeharreko itsasketaz gain, Portugalera, Andaluziara nahiz Aragoi eta Levante al­deko portuetara iristen ziren.

Burdina eta burdinkiak izan ziren Bilboko itsas mer­katari­tzako osagai nagusiak. Itsasoa zela‑eta, biztanleriaren artean ugari ziren ainguragileak, sarrailagileak, il­tzegileak, larakogileak, eta horiez gain, ez­patagileak eta bonbardagileak. Eta itsasoko mer­katari­tzari burdinak bezainbat –edo gehiago– eu­tsi zion Gaztelako artilearen esportazioak, ia erabat bereganatua bai­tzuen kontratazio bidez.

Gaztelako Padurako Ermandade zaharrak (1296) Fran­tzia, Ingalaterra eta Ipar Itsasoko portuetarako aukera ematen zien nabiga­tzaileei. Handia zen XIV. menderako Biz­kaiko on­tzigin­tzak Bilborekin eta Portugalete (1322), Lekeitio (1325), Ondarroa, Bermeo, Gaminiz/Plen­tzia eta an­tzeko hiribil­du forudunekin zuen lehia.


«Biz­kaiko Etxea » Brujas‑en[aldatu]

Bilboren oparotasun horrek sinbolo bat izan zuen: Brujas eta bere Biz­kaiko Etxea. Oraindik gu­txi aztertu den finka­tze‑historia luze bat da. Bilbotarren ikuspegitik, Teofilo Guiard‑en Historia del Consulado de Bilbao lan klasikoak datu ugari ematen ditu. Hala ere, historia horren protagonista ez da Bilbo bakarrik izan, baita Flandriako biztanleek Cote d´Espagne dei­tzen zioten leku hartako portu euskal­dun asko ere. 1350. urtekoa da San Joan de Lekeitio izeneko itsason­tziaren bahitura, Juan Lopez de Aranaren ardurako oihalak zituena.

Gaztelaren izenpean bil­tzen ziren itsason­tziak Galizia, Asturias, Gaztela Zaharra (Santander), Biz­kaia eta Vascoak –deitura horretan beharbada gipuz­koarrak sar­tzen ziren edo, Hondarribia eta Baiona arteko portuak–.

Denborarekin euskal­dunen nortasuna sendotuz joan zen gaztelarren esparruaren barruan eta, al­di berean, nazio‑korporazio gisa autonomia lor­tzen, abantailak, salbuespenak eta tratuan parekotasuna eskura­tzen, eta, halakoxe monopolio bat lortuta, inposaketak egiten. Brujas‑en Hansa teutonikoarekin izenpetutako Bakeen Itunean Bilboko bost maisu ager­tzen dira Espainiako kon­tsul eta mer­katarien artean. Horien lorpena izango da Hansako mer­katariek Arroxelan erositako ardoa eta beste salgaiak beren itsason­tzietan garraia­tzeko partez, espainiar itsason­tzietan garraia­tzea.

Arroxela izena ager­tzen zaigu, Nantes, Bordele, Baiona, Rouen eta beste ba­tzuk ager daitez­keen moduan. Brujas, izan ere, sinbolo eta epizentroa da Fran­tzia mendebal­deko, Ingalaterrako eta Baltikoko portuekin izandako mer­kan­tzia‑trafikoan.

Garai horretan bat bestearen ondoren zetozen itunak, hi­tzarmenak eta bata bestearekiko babesak; bakeal­dian bezala liskarral­dian. Nantesko Fran­tziskotarretan finkatutako Confrérie de la Contratation‑ek harremanak estu­tzen ditu Bilborekin, portu bateko nahiz besteko nabiga­tzaileei al­deko bal­din­tzak ezarriz. An­tzeko kontuak esan daitez­ke Ingalaterrarekin izandako harremanei buruz ere. Hala, hasieran Gaztelako nabiga­tzaileen babesean bazen ere, euskal­dunek beren nortasuna finkatu zuten, eta aparteko mul­tzo bilakatu. Askatasunak eta frankiziak irabazten hasi ziren, mer­katarien kofradiak eta el­karteak sortu eta bere kon­tsulak zituen gober­nuak lortu zituzten, lehia saihestezinak gaindi­tzen ibili beharrik gabe.

Horretan, gainetik jarri zen Bilbo eta, Biz­kairako kon­tsulez aparte, bere­tzat beste ba­tzuk izenda­tzera ere iri­tsi zen. Horregatik, abantaila zuen Bilbok XV. mendearen amaieran erakundearen agintean, Brujasko magistratuak emandako pribilegioz, bil­tzarrak egiteko eta egoi­tza izateko Biz­kaiko Kontratazio Etxea eraiki zenean.

Gaur egun desagertua bada ere, italiar estilo garbian eta apaindura handiosez eraikitako Praetorium Cantabricum eraikinak airoski ager zezakeen euskal­dunen itsasoko boterea.

Brujasko Espainiako Kon­tsulatu horren gorabeheren berri jakiteko, gerora Biz­kaiko Kontratazio Etxeak bere baitatik sor­tzen ikusitako Kartularioa daukagu, Gilliodts Van Severen‑ek (Brujas, 1901‑2) argitaratu zuena. Hain zuzen ere, lan horretatik hartu zuen Karmelo Etxegaraik Brujasko Ar­txiboan dagoen Euskal Herriari buruz­ko dokumentazioa, bere Euskal Historiari buruz­ko dokumentuen Aur­kibiderako. Ez dira behar beste erabili dokumentu‑iturri aberats horiek. Ez da gu­txiestekoa historia anonimoa dirudien horretan partaide zirenen izen bereziak eskain­tzea, flandestarren belarriek en­tzunda bezala. Hona hemen zenbait lagin:

1435. Jean Ochoa de Madoriega, Jean Roys de Ea, Sanche de la Ravery (Juan Otxoa de Madariaga, Juan Ruiz de Ea, Sancho de Larrauri).

1447. Jean Martinez de Guilesceguy, Pierre de Mendare de Montrico (Juan Martinez de Gillestegi, Pedro Mendaro de Motriko).

1448. Jehan Peris de Arsuriaga, Ochoa de Montrico, Marin de Aragusia, Ochoa Peres de Gayncha, Juan de Arturiaga, Martin Ivagnes de Tillace (Juan Perez de Arzuriaga, Otxoa de Motriko, ¿Martin de Atangoitia?, Otxoa Perez de Gainza, Juan de Arzuriaga, Martin Ibañez de Tellaetxe)

1449. Jehan Peris de la Raury (Juan Perez de Larrauri)

1450 Rodrigo de Semelso, Jean du Gaz, Martin Jean Darosteguy (Rodrigo de Zumeltzu, Juan de Ugaz –Ugarte?–, Martin Juan de Arostegi)

1452ko abuztuan euskal­dunen zerrenda asko luzatu zen, Brujasko Espainiako Kon­tsulatuaren oinarriak eta hark Biz­kaikoarekin izan beharreko harremanak izenpe­tzerakoan:

Darostiguy, Daramgury, Ivaugnes de Tillace, Dariola, Sanses de Savaille, Darana, Darcuriaga, Garcie Dariaga, Peris de la Cossa, Loppes Despalsa, Ivaugnes Desquicio, Peris de Sogase, Peris de Marquyna, Garcias de Goyvy, Darteaga, Duriondo, Arostegui, Aranguren, Ibañez de Tellaeche, Arriola, Sanchez de Zavala, Arana, Arzuriaga, Garcia de Arriaga, Perez de la Cosa, Lopez de Epalza, Ibañez de Erquicia, Perez de Zugaza, Perez de Marquina, Garcia de Goiri, Arteaga, Uriondo

Gu­txiago trakesturik azal­tzen dira honako hauek: Ortiz de Rotaeche, Guillestegui, Bedia, Butron, Zumarraga, Guezuraga, Aguirre, Sasiola, etab.

Hauek denek finkatu zituzten kon­tsulei buruz­ko betebeharrak notarioen aurrean, Burgosko ordez­kariekin bat eginda, Brujasko fran­tziskotarren klaustroan. Oraindik ere bazegoen batasun‑gogo bat:

Denek ematen zuten beren kaperari eu­tsiko ziotenaren hi­tza «cuanto al aforamiento que sea en la capilla todos como hermanos, o en la iglesia o en el cementerio». Itsason­tziak aloka­tzeko orduan ere adostasun bila zebil­tzan denak.


Gudu luze bat[aldatu]

Adiskidetasun keinu horiek denak izanagatik, beren al­de tinko lehia­tzen ziren euskal­dunei errieta egin zien erregeak hurrengo urtean, hona hemen testu interesgarri bat:

Hori egin zutenen­tzat zigor eta ikasgai gisa, Erregeak agindu zuen luzapenik gabe utzi zezatela dena lehen zegoen bezala, inongo berrikun­tzarik egin gabe, alegia.

Euskal­dunen eta burgostarren arteko borrokak aurrera egin zuen eta, bien eskariz, auzia Enrike IV.ak eba­tzi behar izan zuen. Kapera sonatu hari buruz­koa zen auzia, izan ere, biz­kaitarrek haren jabe­tza eska­tzen zuten, an­tzinatik jarrita zegoen armarria lekuko­tzat hartuta; gaztelarrek, al­diz, an­tzinatik beraiena zela esaten zuten, delako dohain­tza bidez jasotakoa, eta Biz­kaiko armarria «biz­kaitarren batek kaperarako emandako erretaula batean» zegoela argudiatuz. Hala ere, auzia askoz ere zabalagoa eta sakonagoa zen, kon­tsulen eta prokuradoreen izenak eta gaitasunak ziren eztabaidagai eta Fran­tziako Erregearen eta Borgoinako Dukearen aurrean lehentasuna zuten gaiak.

Tituluei eta eskubideei buruz­ko auzia, lehenik Brujasko burgumaisu edo al­katearen eta epaileen aurrera eraman zena, Erregeren eskuetara iri­tsi zen eta honek, erregea zen al­detik, biz­kaitar eta gipuz­koarrei beraiek nahi duten izen edo titulua izango zuten lau kon­tsul aukera­tzeko eskubidea ematea erabaki­tzen zuen, gaztelarren eta biz­kaitarren gremio bakoi­tzari ahalmenak mugatuta, baina, eskubide komunak defenda­tzeko «denak el­karren iri­tzi bereko eta adostasunean» el­karturik eta gastuak bana­tzerakoan al­derdikeriarik gabe joka­tzera bul­tza­tzen. Eta hauxe da armarrien ohoreari buruz­koan erregeren agindua: «de presente sean lanzadas fuera qualesquier armas que en ella oy dia estan, eceptas las mis armas reales y las dichas armas de Vizcaya».

Hamar urte beranduago, 1465eko irailaren 6an, konkordia edo konkordatu bat sinatu zen Espainiako kon­tsul eta Biz­kaiko zein Gipuz­koako kon­tsul dei­tzen zi­tzaienen artean. Otxoa de Bezi eta Juan de Fagaza izan ziren euskal­dunen ordez­kari. Artikulu luze batean zehazten dira el­karturik

1485ean Fer­nando Katolikoak har­tzen ditu Brujasko kon­tsul gaztelauen eta euskal­dunen jurisdizioari eta eskubideei buruko erabakiak. Az­kenean, 1493an, Biz­kaiko nazioen­tzat, pribilegioei buruz­ko 51 artikulu zituen Gutun bat eman zuen Brujasko magistratuak. Egoera berriaren ondorioa izan zen Biz­kaiko Kontratazio Etxea eta Place des Biscayens eraiki­tzea.

Historiak aurrera jarraitu zuen desadostasun eta hi­tzarmenekin[aldatu]

- Felipe Ederrak berre­tsi egin zituen an­tzinako pribilegioak, Luis Neverskoak eta Karlos Izukai­tzak «marchands d’Espagne, de Castille et de Biscaye» (1497) haiei emandakoak.

- Fer­nando Katolikoak luzatu egin zituen tregoak eta segurtasunak, Gaztelako eta Biz­kaiko kon­tsulek Alemaniako Oster eta mer­katariekin amaiturik zeudenak (Bada oraindik Donostiako Al­derdi Zaharrean, Esterlines izeneko kale bat, oroi­tzapen historikoak sor­tzeko indar handia duena).

- Maria Luxenburgokoak neur­tzen zituen Espainia eta Biz­kaiko kon­tsulei emandako tasak (1502).

- Aurrera jarrai­tzen zuen Brujasko fran­tziskotarren Santa Kruz kaperaren jabe­tzari buruz­ko eztabaidek, euskal­dunek beren pribilegioak ar­txibaturik zituzteneko kaperarenak.


Gerra eta bakea, tregoak eta errepresaliak[aldatu]

Argi dago gure nabigazioaren esparru naturala Atlantikoa zela hedapenerako, eta an­tzez­leku haren gain eragina izango zuten lehen aipa­tzen genituen bal­din­tza politikoek. Horregatik, esparru hartan dena ez zen arran­tza eta harat‑honat ibil­tzea, baita borroka egitea ere.

1405ean Henrike III.ak Ingalaterrari aur­ka egiten Fran­tziako Erregeari lagun­tzeko agindu zuen eta Gaztelako on­tzidi hura eder­ki ugal­du zen Biz­kaiko eta Gipuz­koako itsason­tziekin, batez ere Flandriara zihoazen mer­katari­tzako on­tziak eta Ingalaterrako interesak kaltetu nahian ibili zen Pero Niño bat babesten saiatu zen Ruiz de Abedaño baten agindupean.

Itsasoa gero eta arrisku­tsuagoa zen eta 1436an Toledoko Gorteak kexu ziren: on­tzi handi askorik ez zutelako, eta el­karri hobeto lagun­tzeko ba­tzuek eta besteek ez zutelako el­karren babesean nabiga­tzen.

Urte ba­tzuk beranduago, 1418an, Fran­tziako Erregeak Gipuz­koako itsas armada bati eska­tzen dio lagun­tza. Gipuz­koak asko lagundu zuen orduko hartan, eraso eginez ingelesen portu ziren Baionari eta Donibane‑Lohi­tzuneri. Ruiz de Irarrazabal debarrak bere on­tziekin eta berrogeita hamar gizonekin jo zuen harengana eta bere balentriagatik hiribil­duko probestu­tza irabazi zuen, Donostian lehenago Hegoal­dean izandako jokaeragatik Le Mans gaskoiek irabazi zuten mesedea bera.

Gerrak eta bakeak, itunek eta tregoek, abentura bihur­tzen dute itsasoari aur­ka egiten ausar­tzen direnen bizi­tza. 1351n, Winchelsean, Tamesisko uretan euskal itsason­tzi handien –ez zi­tzaien oso ongi joan– bataila ikaragarriak Eduardo III.arekin bake itun ohoragarri bat ekarri zuen ondorioz.

Badaude Gipuz­koa eta Bretainiaren arteko itunak, Miarri­tze eta Baionarekin tratuak, Donostia, Getaria eta Mutrikurekin senide­tzeak, Hansa teutonikoarekin akordioak. Rymer‑en Foedera, convencionez... obra klasikoak (Londres) Gipuz­koak eta Ingalaterrak egin zituen bake‑akordio benetakoen dokumentuak ditu. Juan de Amezqueta deri­tzon batek Gaztelako Juan II.aren aurrera ekarri zuen enbaxada ingelesa eta Ingalaterrara Gaztelakoekin itzuliko zen.


Zeinu al­daketa[aldatu]

Nazioarteko jokalekua zeinuz al­datu zen XV. mendearen erditik aurrera, Gaztela eta Ingalaterra el­karrengana hurbil­du eta Fran­tziarekin urrundu eta gehiagora zihoan aur­kakotasuna gerta­tzean.

- 1468an Gaztelako Henrike IV.ak Biz­kaiko eta Gipuz­koako Armadari lagun­tza eskatu zion Fran­tziaren aur­ka Ingalaterrarekin borroka egiteko.

- XVI. mendean euskal on­tzidi batek Pasaiara Dorset‑eko hamar mila sol­dadu ekarri zituen, Baiona konkista­tzeko asmoz.


«Arruntak» izen eta abizenez[aldatu]

Euskal abizen gehiago agertuko dira: burdinaren kontratazioan eta garraioan, ordainketa‑auzietan, eran­tzukizunetan partaide ziren itsason­tzien maisu edo jabeenak: Martin de Beitia, Otxoa de Larral­de, Francisco de Arbieto, Juan de Arbolantxa, Fortun Martinez de Mondragon. Min ematen die begiei gure abizenen transkripzio horiek:

Ez zen oso txukun gel­ditu Martin de Olocaresquieta (Ollocarizqueta). Fonetika al­detik garbi ager­tzen dira Juan eta Alonso de la Ravessue (Larrabezuaren) semeak: Martin eta Alonso de Salinas; Jehan Martin de Lugerra, «voysin de la ville de Ust» da Martin de Luzarra, Deustukoa.

Hainbestean gel­di­tzen dira beste hauek: Matanche (Matienzo), Isonsa (Isunza), Mouxica (Muxika), Dragourto (Agurto), Yangaas (Yanguas), Daguiera (Agirre), Dolave (Olabe), etab.

Bete‑betean sartuak gaude XVI. mendean, hain zuzen ere, itsasoko mer­katari­tzak beste zirikal­di ba­tzuk eskain­tzen zituen garaian.


Nafarrak[aldatu]

Baina, Flandria utzi aurretik, esan dezagun Brujasen 1530ean Nafarroako kon­tsule­txea eraiki zela, honako hauen eskariz: Pedro eta Miguel Dardare (Ardanaz?), Miguel de Lumbier, Antonio de Agerre eta Juan de Larriete edo Arrieta.

Brujasko hiribil­dura sarritan joaten ziren eta Nafarroako mer­katarien izenean lagun­tza eska­tzen zuten mer­katari­tzarako; kapera eta klaustro polit bat eraiki­tzeko asmotan ziren Brujasko Agustindarretan. Baie­tsi zuen hiriak eskaria eta artilea eta beste salgaiak ekar­tzen utzi zien nafarrei, eta, horrez gain, Aragoi eta Kataluniako mer­katarien pribilegioak eta frankiziak eman ziz­kien eta, Espainia, Biz­kaia eta Aragoiren an­tzera, kon­tsulatu bat eduki­tzeko eskubidea. Enperadoreak Ganten berre­tsi zituen hiriaren emakidak 1532ko ekainaren 20an.


Mediterraneoan[aldatu]

Hegoal­dera eta Levante al­dera[aldatu]

Askoz dokumentu –eta iker­keta– gu­txiagotan azal­tzen dira Kantauri, Portugal, Sevilla eta Mediterraneoko portuetara egindako joan‑etorriez, Iparral­deko itsasoetara egindakoez baino.

Ezaguna da Bonifaz almirantearen aginduetara, Kantauriko beste on­tzi ba­tzuekin batera, euskal­dunen parte har­tze goiztiarra Sevillaren konkistan. Fer­nando Katoliko Erregeak on­tzidi bat antola zezala agindu zion Bonifazi Biz­kaiko itsasoko portuetan: «Mandó luego a tor­nar a priesa a que fuese a guisar naves e galeras a Vizcaya e la mayor flota que pudiese e mejor guisada, e que viniese con ella para Sevilla».

Uste izatekoa da on­tzidi bat 1247an guisar edo antola badaiteke, lehendik bazegoelako izango dela. Jakin badakigu Peregrin Uranzu gipuz­koarra nabarmendu zela gataz­ka hartan, eta erregeren emai­tzak izan zituela sari.

Orokorrean, bide berriak ireki ziz­kien Sevilla konkistatu zuen on­tzidiaren garaipenak eta euskal­dunek han izandako jokaerak. Eta erabili ere gerra‑helburuetarako erabili zituzten berriro XIII. mendean bertan: marokoarren aur­kako itsas ekin­tzetan (1284ean eta 1292an) eta Gibraltarrez jabe­tzen.

Gainera, bake urteetan konkistatutako hiribil­duarekin mer­katari­tza‑harremanak finka­tzen jardun zuten, genobarrekin, katalanekin eta floren­tziarrekin batera. Aukera berriak ziren haien mer­katari­tza‑ekimenen­tzat, erregearen babesa bai­tzuten haietan. Handia izan zen Alfon­tso X.ak, An­tso IV.ak edo Alfon­tso XI.ak itsas armadari emandako bul­tzada, eta on­tzigin­tza nahiz zerbi­tzuak sustatu zituzten.


Koroaren zerbi­tzura[aldatu]

Alabaina, koroaren «zerbi­tzura» jardutea, fun­tsez­ko garran­tzia har­tzen joan bazen ere, ez zen izan Ipar edo Hegorako mer­katari­tzaren alorrik aske eta autonomoenean izena ematea, baizik beste alor batean jardutea zen, on­tzidien boterean, gerra ekin­tzetan eta nazioarteko testuinguruan. Mer­katari­tzari eta kanpo‑politikari Trastamaratarrek, Gaztelako Errege‑Erreginek emandako bul­tzadak aukera berriak emango diz­kio Euskal­dunen on­tzidiari, –zenbait idaz­­leren lanetan– Gaztelako on­tzidia edo Iparreko Gaztelaren on­tzidia izenpean ez­kutatuegi gel­di­tzen denari. Zilegi bekigu euskal­dunen parte‑har­tze espezifikoaren zenbait pasarte az­pimarra­tzea Santander­ko, Asturiasko eta Galiziako portuetako efek­tiboei dagokien zatia gu­txie­tsi gabe.

Zabala da esparru geografiko‑politikoa. Gaztela handiak honako puntu hauek zituen itsasora­tzeko: Iparral­de atlantiar osoa, Hegoal­de atlantiarra (Sevilla) nahiz, Gibraltarre­ko itsasartearen bestal­dean, Hegoal­de osoa har­tzen zuen zerrenda mediterranear zabala, Cartagenako portu garran­tzi­tsua hartuta, Aragoiko Erresumaren mugetaraino.

Ikuspegi politikotik ez da ahaztu behar Ehun Urteko gerra ospe­tsua eta, Gaztelak, Ingalaterrarekin liskarretan zebilela Fran­tziarekin egindako itun luzea; mugakide zuen honek Gipuz­koa (Gaztela) Guyanako (Baiona) haren agindupeko lurretan. Koordenatu horien barruan ulertu egiten da marinel euskal­dunen bi mendeetako ekarpena.

Hegoal­dera etorrita, Iparreko on­tzidi handian euskal marinelek presen­tzia aipatu behar dugu, Rubin Bracamonte (1407) armada‑buru zela, Gibraltar­ko itsasartean mairuen aur­ka borrokatu eta garaipena eskuratu zuena. «E vinieronle de Vizcaya seis naos con asaz buena gente», marinel eta sol­dadu haien artean zegoen, besteak beste, Diego Diaz de Agirre Busturiako leinukoa.

Gipuz­koa, Biz­kaia eta Lau Hiribil­duko itsason­tziak 1412an Ceuta eta Kanariar Uharteetara zihoan Portugalgo Erregeren espediziorekin el­kartu ziren.

Harrigarriagoa gertatuko zaigu jakitea euskal marinel askok jardun zuela marseillarren zerbi­tzuan, Aragoiko Alfon­tso V.ak 1423an Marseilla arpilatu zuenean.

Mediterraneoko mer­katari­tzan euskal itsason­tzien presen­tzia mugatua bada ere, han­txe daude testigan­tzak: Levanteko portuetan (Valen­tzia, Bar­tzelona) eta Italiako portuetan. Haien berri solteak oso eskuragarri ez diren lanetan bilatu behar dira, urrutiko gaiak irudi­tzen zaiz­kigunetan, E. Baratier eta F. Raynaud‑en Histoire du commerce de Marseille (Paris 1951) obraren an­tzekoetan. Mer­katariak eta ba­tzuetan piratak, gaztelarrak –eta euskal­dunak haien artean– aragoarren kontrako gisa ager­tzen dira Mediterraneoan.

Euskal marinelen eta mer­katarien gremioaren sorrera 1403an jar­tzen du Labairuk. Cadizek nabigazioa Mendebal­detik erregula­tzen zuen; halaxe da, 1500erako, an­tzinatik ondo finkatu erakunde bat zen.

XIV. mendearen amaieran Kanariar Uharteetan sartu zen euskal on­tzidi baten berria ezaguna da, agidanean presoak eta harrapakin ugari ekarri zituen Penin­tsulara, XV. mendean behin betiko konkistari bide emanaz.


Etengabeko izu‑ikaraz[aldatu]

Ten­tsioak eta borrokak liskarzale bilaka­tzen du itsasgizona, justizia bere kabuz egin zale. Dokumentuetan azal­tzen dira makina bat errepresalia, kargamentu eta guzti hartutako itsason­tziak, portuetan atxiki­tzeak, ondorengo erreklamazio diplomatikoetan jasota gera­tzen direnak. Izual­diz betea gerta­tzen da itsasoko bizimodua; txandakakoak izaten dira ondorioak eta ba­tzuetan ustekabekoak.

Portugal eta Gaztelaren arteko bakeal­dian, Martin Sanchez de Arbolantxa –itsas balen­tzietan oso ezaguna da abizen biz­kaitar hori– genobarrek ustekabean harrapatu zuten, eta bere on­tziaz jabeturik, Arbolantxa eta hirurehun gizon itsasora bota zituzten. Haietako ba­tzuen izenak dakiz­kigu: Martinez de Zugasti, Juan Sanchez de Asua, Pedro Diaz de Plentzia, Juan de Lacabex, Sancho Ortuño de Susunaga... «e otros muchos buenos omes de todos los cuatro solares de Vizcaya y de la Encartación». Bizi‑zergak kontagai­tzak dira.


Biz­kaiko itsas jarduerak[aldatu]

Hala ere, on­tzigin­tza eta marinelen lanbideak indarrean daude, babes eta berme dituzte mer­katarien, maisuen, armadore edo on­tzi jabearen maisu‑jabe irudi horiek. Kostal­deko on­tziolek aurrera egiten dute, jarduerak gehituz.

- Hauek ziren Bilbon gailendu zirenak: Cordillas, Basurto de Acha, Zurbaran.

- Deustokoa, Juan Martinez de la Plaza maisua zen portugal­darrek itsason­tzia bahitu eta Bilbora ekarri zioten, eta Juan Perez de Lardazabal eta Martin Perez de Salzedo mer­katariek erreklamatu zuten.

Biz­kaiko Antigoaletan, tartean sartuta azal­du den orri batean –datarik gabekoa da baina Labairuk 1428‑32 bitartean koka­tzen du– honela dio: Deustuko elizatean Erregeren zerbi­tzuan ibili ziren hamazaz­pi on­tzi‑jabe zenbatu ziren. Tristura eta harrotasuna nahasten dira, ondorengo az­ken ohar bikoitz honetan: «se ha consumido la flor de la tierra y los ha comido el mar»; baina on­tziola onak eta itsasontzi askoren aparailuak eduki­tzearen harrotasunak atseginez esanarazten du: itsasadar hartan «se pueden poner cient naos en la canal del río, sin que la una haga perjuicio a la otra».


Ipar Atlantikoan[aldatu]

Ter­nuara. Bakailaoa eta balea[aldatu]

Balea. Gregorio Hombrados Oñatibia

Behar beste dokumentu eta testigan­tza badugu gure nabigazioak Fran­tziako, Flandriako nahiz Ingalaterrako portuekin izan zuen loturei buruz, eta horrez gain, Hansarekin eta Baltikoarekin izan zituen harremanena. Baina, Iparrerantz egindako bidean, iri­tsi al ziren haratago, Islandiara eta Ter­nuara, adibidez? Idaz­le askok ida­tzi du horretaz, bertakoek nahiz kanpokoek: Isasti, Labairu, Soraluze, Ispizua, Goie­txe, Berraondo, Fer­nandez Navarrete eta Fer­nandez Duro; Cleirac, Prevot, Humbol­dt, Reclus, Forster, Enrique de Gandia.

Bidaia horiek Kolonen aur­kikun­tza aurrekoak izan ziren jakitea da kapitulu honetan gehien axola zaigun al­derdia; hala izan balira beste garran­tzi bat izango bailukete.

Asko izan dira elezaharretako kontu­tzat jo­tzen den auzi horren al­dekoak. Denak batuz gero, tradizio historiko galanta osatuko lukete; baina pilatutako izenak asko izanagatik, ez du argudio berri eta askoren zan­tzurik. Gainera, beharrez­koa da mataza aska­tzea, tradizio horietan elementu berriak aparte utzita. Hala, askoren ustez, Juan Etxaide donostiar bat izan zen Ter­nuan arran­tzan ibili zen lehen arran­tzalea. Orain badakigu delako Etxaide hori ez zela XV. mendekoa izan, dezentez beranduagokoa baizik. Jakina, Ter­nuara joan zitekeen eta hango kostal­dean bere abizena utzi: Etxaide‑portu.

Alabaina, Etxaide bazter­tzeak ez du auzia konpon­tzen. Badirudi baiez­ko eran­tzunak Bidasoaren Iparreko euskal­dunengan bilatu behar direla eta ez Hegoal­dekoengan. Haiengandik hartua izan bai­tzezaketen hauek urrutiko bacallns edo bakailao‑sarden informazioa eta hala hasiak arran­tzan XVI. mendearen 30eko hamar­ka al­dera.

Irauten duten tradizioen indarra ukatu gabe, bilaketan bereizmen finez jardun behar da iturria, iraunkortasuna eta eduki zeha­tza nahiz une kronologikoa, sendotasuna eta oinarriak eta eduki dezakeen al­derdi interesatua finka­tzeko. Dokumentuetan oinarri­tzen bagara, tradizioa desagertu egiten da, edo bestela, moztuta uzten du.

Fer­nández de Navarrete (Colección de los viajes y descubrimientos que hicieron por mar los españoles desde fines del siglo XV. C. Seco Serrano Argit., Madril 1964) zen­tzuz min­tzo den ida­tzian, II. irudia eskain­tzen dio auzi honi «Baskongadoek Ter­nuako itsasoetara egindako nabigazioei buruz». Kapitulu horren lehenengo esal­dia egiaz­ko erronka bat da:

Egia da marinel haiek –eta beste askok– dokumentuak baino gehiago arpoiak eta aparailuak eramaten zituztela, Iparreko Itsasoko marinel garraiolariek ez bezala, hor­nituagoak joaten bai­tziren haiek segurtasun komer­tzialez eta politikoz. Baina, baiez­ko tradizioa ziurtatuko luketen dokumenturik ez izateaz gain, aur­kako tesia indartu nahi dutela diruditen ba­tzuk badaude, Biz­kaiko eta Gipuz­koako marinelei buruz­koak bederen. Fer­nandez Navarreteri indargarri zaio honako hau: 1511. urtean Ter­nuara hango itsasoak aur­ki­tzera erregeek marinel bat bidali zutenean, ohartarazten dute eraman behar duen jendea erresuman jaioa izango dela «excepto los pilotos que lleváredes sean bretones o de otra nación que allá haya estado». Haren ustez, ohartaraz­pen horren beharrik ez zen izango, bal­din eta euskal kostal­dean egon izan balira itsaso haietan trebaturiko pilotuak. Eta eransgarri modura diot ohartaraz­pen hura bretoiei eta beharbada Ziburuko eta beste portuetako euskal­dunei buruz­koa dela, urruneko lur eta itsaso haien bila agian aurrez ibili zirenei buruz­koa.


Aur­kikun­tza?[aldatu]

Eta aur­kikun­tzaz min­tzo garenez, adieraz­pen horren garran­tzia zehaztu behar­ko lirateke, baita euskal­dunei aplika­tzerakoan ere. Badu beste osagarri bat Euskal­dunen Ter­nuako presen­tziaren elezaharrak –Kolonen garaiko nahiz ondorengo idaz­leek ager­tzen dutena– eta haren arabera, gauza ziurra zen Kolonek bazekiela Atlantikoaz bestal­deko lurren berri, hilzorian zegoen marinel batek berak ikusiak zituela aitortu bai­tzion. Ba­tzuen ustez Huelvakoa zen marinel hura, baina beste ba­tzuen ustez euskal­duna. Gertakari hori ere, elezahar gisa baizik ez da ager­tzen dokumentuetan, ez bestela.

Enrique de Gandia Primitivos navegantes vascos (Buenos Aires 1942) jakitun handiarekin aurrera egin zuen hipotesiak: Kantauri itsasoko nabiga­tzaileak iri­tsi ziren –beren bidaien garran­tziaz konturatu gabe– Amerikako kostal­deetara, Kolonen bidaia sonatua baino ehun eta berrogeita hamar urte lehenago. Hipotesi onargarri horrek aur­kikun­tza hi­tzaren garran­tzia azter­tzera garama­tza: gauza bat da Atlantiko Iparral­deko itsaser­tzen bat aur­ki­tzea, itsasertz latz eta inor gabekoa, geografikoki gaur egun Amerika dei­tzen diogun horri dagokiona eta Kolonen aur­kikun­tzaren aurrekari zalan­tzarik gabekoa; beste gauza bat da, ordea, guztiz desberdina, jendea bizi den Kontinente bat aur­ki­tzea eta harekin trukeko edo menpekotasunez­ko harremanak hastea.

Euskal­dunen baliz­ko aur­kikun­tzak ez zuen Kolonek eta haren jarrai­tzaileek egindakoak adinako transzenden­tzia historikoa. Kolonek baino lehen edo geroxeago euskal­dunek egindako aur­kikun­tza, halakoxe garran­tzi historiko bat zuena, arran­tza‑tokiena izan zen, bakailao‑arran­tzarena; zeren horrek bul­tzako zituen agian ustekabean aur­kitutako itsasertz batera berriro joatera, etengabeko tradizio bat hasiera izan zen geroko mendeetatik gaur egunera arte iraun duena. Baina, nazioarteko diru‑goseak ez dio mendeetako tradizio honi eta eskubide historikoei jaramonik egin.


Iparral­dera, bakailaoa[aldatu]

Eta puntu honetan ere, Fer­nandez Navarrete zuhurrak berre­tsi egiten du gipuz­koarren «bacallaos» arran­tza ez zela 1540. urtea baino askoz lehenagokoa izan. Bere argudioa biribila da: Donostian 1561. urtean itsason­tzien jabeekin egin zen auzia hain zuzen, elizari Ter­nuako arran­tzuan harrapatuaren ehuneko bia –beste harrapaketa‑moten­tzat jarria zegoen kanona bera– elizari ordain­tzeari buruz­koa da. Gal­dera egoki bat ez­kuta­tzen du:

Zehaztasun kronologikoaz gain, gal­dera horrek oso argi erakusten du bakailaoa aur­kitu zutela fun­tsean eta arran­tza zela haien irabazia, eta ez Mundu Berria aur­ki­tzea. Eta hasieran bakailaoaren arran­tzak indar handiagoa izan zuela Flandriak eta Amerikak baino, gure on­tzien­tzat itsas bidea mar­ka­tzeko.

«Esazue dakizuena» horixe zen gal­deraren osagarria, ezagu­tzen ditugun hainbat lekukori egiten zi­tzaiena: Domingo Balerdi, 51 urtekoa; Martin Perez de Azazeta kapitaina, 50 urtekoa; Martin de Gurutzeta, 59 urtekoa; Martin de Agirre, 40 urtekoa; Her­nando de Mena, hirurogeita hamar urtekoa... Denek berre­tsi zuten gal­derak zioena: Ter­nuakoa «duela urte gu­txi» aur­kitutako arran­tza‑tokia zela. Agirrek eransten zuenez, 1545etik aurrera «Donostiako nahiz Gipuz­koako itsason­tzi‑kopururik handiena arran­tza‑toki hartara bideratua zela».

- Denetan zaharrenak hirurogeita hamar urte zituen eta berrogeita hamabost zerama­tzan nabigazioan; hark esan zuenaren arabera «bere garaian aur­kitu zen Ter­nuako portua eta bidaia, gu­txi gorabehera hogeita hamabost urte izan zitez­keen eta az­ken hogei urteetan jarraian egiten ziren Ter­nuarako bidaiak handik atera­tzen zuten irabaziengatik».

- Domingo de Egurrolak bidai horien hasiera 1530. urtean koka­tzen zuen, eta Pedro de Huak zehazten «hogei urte baino gu­txiagotik hona sarritan joaten zela, orduan bezala, eta bidaia horietatik jabeek eta marinelek atera­tzen duten probe­txu handia zela horren arrazoia ». Probe­txua balearen gan­tzetik eta bakailaotik atera­tzen zen.

Ter­nuako arran­tza‑tokia 1526. urte al­dera aur­kitu zen eta, 1540tik aurrera, sarritan joaten ziren donostiarrak eta gipuz­koarrak. Litekeena da lehenagotik ezaguna izatea Lapurdiko portuetako euskal­dunek Ter­nuako itsaser­tza. Itsaser­tzak ez zituen erakar­tzen, baina bale‑gan­tzak eta bakailaoak, bai. Eta luzez ekarri zituzten handik. Iparra beti Ipar izaki.

Balearen ehiza Biz­kaiko Gol­koan[aldatu]

Balea, garran­tziz­ko baliabidea


Balea‑industria[aldatu]

Baleak kostal­dean[aldatu]

Euskal Herriko hainbat herri arran­tzaletan –hala nola, Miarri­tzen, Hondarribian, Lekeition, Bermeon eta Gaminizen (Plen­tzia)– gorde­tzen diren Erdi Aroko zigiluek argi adierazten dute baleak zer garran­tzi zuen herri horien ekonomian.

Balearen arran­tza eta haren produk­tuak industrializa­tzea euskal­dunekin loturik egon dira gizal­diz gizal­di. Inolaz ere ezin liteke ustekabe­tzat hartu lotura hori. Eta, era berean, ez dirudi euskal kulturaren esparru hori denbora gu­txian bereganatua izan zenik, beste herri ba­tzuetatik jasota.

Euskal­dunak aspal­didanik bizi izan dira herri honetan, historiaurretik, eta ez dira inoiz hemendik kanporatuak izan. Horrek esan nahi du mendiko eta kostal­deko euskal tribuak milurtekoz milurteko lurral­de txiki batean bizi izan direla, lurral­de mal­kar­tsuan eta baso­tsuan, eta, elikagai al­detik, pobre samarrean. Hori dela eta, euskal­dunak buru‑belarri jardun izan dira itsasoak eman di­tzakeen baliabide guztiak aprobe­txa­tzen. Horrenbestez, euskal­dunek seguru asko aspal­ditik ikusi zituzten baleak oso hurbiletik, eta ikusi, ez ikuskizun huts moduan, baizik eta haiek harrapa­tzeko irrika biziarekin. Eta gogo horrek bul­tzatuta ariko ziren haiek azter­tzen eta ezagu­tzen.

Badietan eta kostal­deko babesetan zetazeo‑mota ugari sartu izan da betidanik: izurdeak, mazopak, kaxaloteak…

Mendez mende, espezie guztietako zetazeoek hondoa jo izan dute garairen batean edo bestean hondar‑piletan eta hondar­tzetan. (Askok ikusi izan ditugu mazopak hondar­tzetan hil­da), eta euskal­dunek, ehiztariak jatorriz, animalia horien haragia, koipea eta larrua aprobe­txatu izan dute. Mazoparen moduan, balea ere ez zen ezezaguna kostal­deko euskal­dunen­tzat. Seguru asko sarritan ikusiko zituzten baleak kostal­detik, babesik gabe, gaixo edo larri zaurituta, lan­tzak jaurtita erraz hil­tzeko moduan eta sokekin lotu eta atoian hondar­tzara ekar­tzeko moduan. Balea eduki­tzea berebiziko aberastasuna zen eskasian bizi ziren per­tsona haien­tzat.

Balea sarri eta ugari ager­tzen zen Biz­kaiko gol­koan; euskal­dunek, beraz, ez zuten arro­tza. Hortik bel­durra gal­tzera eta hura ehiza­tzen saia­tzera pauso bat zegoen, batez ere premia bizia akuilu izanda. Euskal­dunak, borrokalari adore­tsuak eta arrisku­tsuak beste per­tsonen kontra, nola ez ziren, bada, balea erral­doi baina minik egiten ez zuen baten kontra ausartuko? Areago, konturik gabeko etekina ematen ziela jakinda. Beharrez­ko on­tziak eta tresneria eskueran izan orduko menturatu ziren balea ehiza­tzera, beste ba­tzuk nola egin behar zuten erakustera etorri gabe, ustez.

Baleak etekin handia ematen zuen. Koipea eta jateko haragia, hasteko eta behin, eta olioa ere bai, argizta­tzeko, mekanismoak oliozta­tzeko eta xaboia egiteko. Nola ez, larrua, bizarrak eta, ba­tzuetan, urdailetako anbarra ere lor­tzen zen. Sendagaiak eta lurrinak egiteko erabil­tzen zen anbar hori.

Ez dira urte asko, mazopa‑familiak Donostiako badia al­dera etor­tzen ikusteko modua izan genuela. Egunkarietan jasota geratu zen 1884an kaxalote bat sartu zela badia horretan. Eta duela askoz urte gu­txiago, kostal­detik bistan, kaxaloteak hil izan dira yate batetik. Kostal­dean ehizatutako az­ken baleak, duela ehun urte pasa­txo hil ziren arpoi bidez, Zarautz, Orio eta Getaria artean. 1888ko neguan balea asko ikusi zen Biz­kaiko gol­koan, arran­tzan zebil­tzan on­tzien artean igeri. Eta urte hartako apirilaren 15ean, Ar­kaxon, Capbreton, Miarritz eta Donibane Lohizuneko arran­tzaleek itsas prefeturari eskatu zioten kostazainek baleak uxa zi­tzatela, gainerakoan arrisku­tsua zela nabiga­tzea, kasik estropezu egiten zutelako haiekin. Eta XX. mendearen hasieran ere, gure kostako arran­tzaleak arraunez eragindako on­tziekin eta arpoiekin atera izan dira balea ehiza­tzera, animalia gertu ikusi izan dutenean. Garaiko egunkariek ematen dute horren berri.


Balearen ehiza[aldatu]

Euskal­dunen balea, Balaena Biscayensis, Iparral­deko itsasoetatik iristen zen Biz­kaiko gol­koan negua pasa­tzera. Beste balea‑espezie ba­tzuk ere iristen ziren, baina euskal­dunen­tzat aurrena aipatutakoa zen egokiena: erdi tamainakoa zen, 20 bat metrokoa, motela igerian, eta hil­tzerakoan ez zen itsasoan hondora­tzen. Emeak iraila al­dera erdi­tzen ziren eta, behin udaberria iri­tsita, itzuli egiten ziren, kumeak bidaia egiteko behar beste hazita, Iparral­deko itsaso zabal eta lasaietara.

Hasiera batean, balea euskal kostal­dea begien bistan zela ehizatu zen, on­tzi txikien bidez. Denboraren joanean, gero eta on­tzi handiagoak erabili behar izan zituzten, ez ehiza­tzeko, baizik eta jazar­tzeko eta baleon­tzi txikietatik edo txalupetatik eskueran eduki­tzeko. Lehenbizi, Asturias eta Galiziako kostal­deraino jarraitu zituzten baleak beren emigrazioan. 1371. urtean, Gaztelako erregeak gipuz­koarren eta biz­kaitarren eskubideen onarpena al­darrikatu zuen Toroko Gorteetan, Asturias eta Galizian baleak ehiza­tzeko, bere errege­tzaren aurretik egiten zen mol­de berean. Gerora, euskal­dunek on­tzi handiagoak erabili zituzten eta zehar­kal­di ausartak egin zituzten balearen bila joateko; hala, Irlandako, Eskoziako eta, beharbada, Hebrida eta Faroe uharteetako kostal­deetara iri­tsi ziren euskal arran­tzaleak.


On­tziak eta teknika[aldatu]

Leku guztietan, ordea, balea harrapa­tzeko prozedura berari jarrai­tzen zioten: ama‑on­tziaren gainean edo on­tzi horren atoian on­tzi txikiak eraman ehiza‑lekuraino, gizon gu­txi ba­tzuk osatutako eskifaiek gidatuta, eta zetazeoa arpoien edo lan­tzen bidez hil. Kostal­dera atoian eramatea, harrapakina zatika­tzea eta koipea ur­tzea ere egin beharreko lanak ziren guztiak.

Arraunez eragindako on­tzi txiki horiei izen asko eman izan zaiz­kie, eta nahasmena sortu da ondorioz; izan ere, izen berberek, garai batean edo bestean eta portu batean edo bestean, esanahi desberdina izan dute: txalupa, batela, pinaza, txanela, potina, ballenerra… Biz­kaiko Gol­koko kostal­dean behin­tzat, arraunez eragindako on­tzi txikiekin ehiza­tzen zuten euskal­dunek balea. Zuzenean on­tzi handietatik balea ehiza­tzea orain­tsuko kontua da; arpoiak kanoikadez jaurti­tzea asmatu zutenean hasi ziren on­tzi handiak erabil­tzen.


Begizta­tzeak eta trepe­txuak[aldatu]

Biz­kaiko Gol­kora balea dezente iristen zen garaian, balea‑arran­tzaleek zain­tza‑zerbi­tzua ezar­tzen zuten horretarako berariaz eraikitako talaietan eta itsasotik hurbileko tontorretan. Lapurdin dorreak jaso zituzten; Getarian (Lapurdi) bat gorde­tzen da oraindik. Eta Donostian ere zutik dago balea begizta­tzeko talaia bat, Ulia mendiaren tontorrean, har­kaitz baten gainean.

Zaindariak kostal­detik gertu balea bat begizta­tzen zuenean, modu batera edo bestera ematen zuen abisua: ke bidez, danbor edo turuta bidez, kanpaiak joz… On­tziak prest izaten ziren lehorrean, ehizarako trepe­txu guztiak zamatuta, arraunak, ur geza eta janari pixka bat hartu eta itsasora­tzeko. Arpoilariak, lemazainak eta lau edo sei arraunlarik osa­tzen zuten eskifaia. Arpoilariak brankan zuen bere lekua eta harrapakinarengana hurbil­du artean ere arraun egiten zuen. Hauxe zen bere armamentua: arpoi pare bat esta­txa eta flotagailu ba­tzuei lotuta eta lan­tza odol‑eragileak.

Pieza hurbil zutenean, arpoilariak, brankako txapitulan zutik eta arpoia eskuetan, aginduak ematen ziz­kien lemazainari eta arraunlariei. Arpoia bera al­tzairu forjatuz egindako az­kona zen, bi metro luzeko kirten astun bati lotua; kirten horrek indar handiz jaurti­tzeko balio zuen. Arpoia jaurti eta animaliaren saihe­tsean il­tzatuta, balea az­kar murgil­tzen zen barrual­dera eta eskifaiako kideak kontu handiz joaten ziren aska­tzen arpoiari lotutako esta­txa, on­tziaren zatiren batean korapila ez zedin. Karela maiz busti­tzen zuten, marruskadura biziak soka erre ez zezan. Zauritutako balea azalera atera­tzen zenean ar­nasa har­tzeko, arpoilari zuhurrak bigarren arpoi bat sar­tzen zion, edo lan­tza odol‑eragilearekin zizta­tzen animaliaren biz­karra.

Harrapaketa bakoi­tzean hiru edo lau on­tzik har­tzen zuten parte, bakoi­tza leku egokian jarrita eta arpoilari‑lanetan txandak eginez. Baleak orduak egin zi­tzakeen hil aurretik eta, orobat, kostal­detik urrun eraman zi­tzakeen ehiztariak. Gero, haragi‑tona haiek guztiak kostal­dera atoian eramateko lan eskerga eta nekagarria etorri ohi zen. Ondoren, animalia zatikatu eta koipea urtu behar zen el­tze handietan eta, az­kenik, olioa egurrez­ko upeletan on­tziratu.


Baleon­tzien irudiak[aldatu]

Euskal Herrian, balearen arran­tzari buruz­ko irudirik an­tzinakoenak Bermeoko eta Hondarribiako kon­tzejuetako zigiluak dira, XIII. mendekoak biak, eta beste bat Miarri­tzekoa, XIV. mendekoa. Donostiako zigiluko on­tziarekin gerta­tzen den moduan, Bermeoko eta Hondarribiako on­tziak aurrekoak dira, beharbada zigilu horiek dituzten dokumentuak baino askoz ere lehenagokoak.

Bermeoko zigiluaren irudia (osatu gabe dago) 1297. urtean datatutako dokumentu batekoa da. Iruñeko Kontuen Ganberan dago gordeta agiria. Hondarribiako zigiluaren irudia aurrez aipatutako dokumentuan dago; Padurako Ermandadeko udalerrien eta Fran­tziako monar­karen arteko hi­tzarmena jaso­tzen duen agirian.

Miarri­tzeko zigiluaren irudia, berriz, 1351. urtekoa da.

Beste bi zigilu ere badira, balearen arran­tzan diharduten bi euskal txaluparen irudiekin. Bat, Bermeokoa da, eta, bestea, Lekeitiokoa, baina biak ala biak askoz geroagokoak direla dirudi; XV. mendearen amaierakoak, gu­txienez.

Az­ken al­dian, Luis Murugarren historialari donostiarraren zorroztasunari esker, beste bi txaluparen irudiak agertu dira, bataio‑liburu batean marraztuta. Zumarragako parrokia‑ar­txiboko XVI. mendeko bataio‑liburuan, hain zuzen.

Orain arte ez dugu beste ikonografia‑dokumenturik, baleon­tzi bat ehizaren unean erakusten duen irudirik; alabaina, badugu on­tzi‑mota horren beste irudi bat, XIV. mendearen hasierakoa, erlijio‑motibo batean erabilia. Gasteiz­ko San Pedro elizan dago, al­daretik hurbileko ganga nagusiaren gil­tzarrian.

Horrelako txalupa bat berreraiki­tzen saia­tzeko datu zeha­tzagorik ez dagoenez, ezjakintasun hori hartu behar da oinarri: ez dakigu txalupek benetan zer forma zuten, zer neurri eta edukiera zeukaten, ezta eraiki­tzeko zer teknika erabili zuten ere. Agian, egunen batean agertuko dira agiri gal­du ba­tzuk oraindik ere ezagu­tzen ez den ar­txiboren batean, orain­tsu Murugarrenek eraku­tsitako moduan. Nolanahi ere, usteetan oinarrituta egiara dezente hurbil­tzeko moduan gaude; izan ere, zigiluek informazio dezente ematen dute.