Soziologiara sarrera/Harold Garfinkel

Wikibookstik
Harold Garfinkel

Harold Garfinkel (Newark, New Jersey, 1917ko urriaren 29a - Los Angeles, Kalifornia, 2011ko apirilaren 29a) soziologo estatubatuarra izan zen. Etnometodologia izeneko adarraren sortzaile nagusia da eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen

Bizitza[aldatu]

1917ko urriaren 29an jaio zen Newark-en, New Jersey-en. Aita altzari banatzailea zen eta semea lanbide berean jarraitzea nahi zuen. Harold Garfinkel-ek lan horretan lagundu zion baina Newarkeko Unibertsitatean izena eman zuen. Udara batez Kuakeroen lan kanpamendu batera joan zen eta hori erabateko eragina izan zuen berarengan soziologia lanbide gisa hartzea erabakitzeko. Hala, bere masterra 1942an burutu zuen Ipar Karolinako Unibertsitatean arrazen arteko erailketen inguruko tesia defendatu ondoren. "Color Trouble" izeneko idazkia publikatu zuen egunkari batean, eta bertan, eztabaida bat planteatzen zuen Virginian autobusean bidaiatzen zuten emakume beltzen bazterketak eragiten zuen biktimizazio fenomenoaren inguruan.

II.Mundu Gerraren garaian, aireko armadan zerbitzatu zuen, Floridan. Garai hartan ezagutu zuen bere bizi osoko bikotea, Arlene Steinback.

Gerra ostean, Harvard Unibertsitatera joan zen ikastera eta bertan Talcott Parsons topatu zuen gizarte harremanen departamendu sortu berrian. Parsons-ek kategoria abstraktuetan eta orokortasunetan indarrak jarri eta ikertzen zituen bitartean[1], Garfinkel gehiago zentratu zen xehetasunean. "Garfinkel eta Parsons-en gainerako ikasleak bereizten zituena bere ikerketa enpirikorako konpromisoa zen. Galdetu beharrean, esaterako, zer nolako sare normatiboak dira beharrezkoak familia egitura bat mantentzeko, Garfinkel-ek zera galdetuko zukeen: "Zer sare normatibo daude hor?" edo "Ba al dago sare normatiborik?"[2]

Harvarden doktoregoa lortu ondoren, Ohio Estaturako lan egin zuen hegazkinetan eta urpekarietan lidergo moduak ikertzen[3]. Hainbat unibertsitatetan ibili ondoren, 1996an UCLAn erretiratu zen, nahiz eta hil arte, 20011ko apirilaren 21ean, Los Angelesen, bertako irakasle emeritu izan.

Bere pentsamendua[aldatu]

Alfred Schützen fenomenologiari loturik egon arren, bere teoria propioa garatu zuen, etnometodologia. Fenomenologiatik bereizten duena, funtsean, enpirikotasunera eta praktikotasunera jotzeko joera da. Ritzer-en arabera, etnometodologia pertsonek egiten duten horretan zentratzen da, eta soziologia fenomenologikoa, aldiz, jendeak pentsatzen duen horretan[4]. Bere lanik ezagunena Studies in ethnomethodology (1967) da eta bertan etnometodologiaren oinarriak azaltzen ditu. Durkheim-ek gizarte egitateak objektibo eta hertsatzaile bezala izendatu bazituen, Garfinkel-ek esango du gizarte egitateak ez direla inposatzen baizik gizarteko partaideek eratzen dituzte maila mikro batean.

Mota askotako ikerketa etnometodologiko egin zituen: elkarrizketen analisi sekuentzialak (Elkarrizketaren analisia); gizarte-kategorizazio praktiken ikerketa (partaidearen kategoriaren ikerketa); lantokiko inguruaren eta jardueren ikerketa (lanaren ikerketak).

Lanak[aldatu]

  • 1946 "Color trouble." en Primer for white folks. B. Moon, 269-286. Garden City, NY: Doubleday Doran
  • 1956 "Conditions of successful degradation ceremonies." American Journal of Sociology 61: 420-424.
  • 1956 "Some sociological concepts and methods for psychiatrists." Psychiatric Research Reports 6: 181-198.
  • 1963 "A conception of, and experiments with, 'trust' as a condition of stable concerted actions." Motivation and social interaction. O.J. Harvey, 187-238. New York: The Ronald Press
  • 1967 Studies in ethnomethodology . Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall
  • 1967 "Practical sociological reasoning: Some features in the work of the Los Angeles suicide prevention center." in Essays in self-destruction. E. Shneidman, 171-186. New York: Science House
  • 1968 "Discussion: The origin of the term 'ethnomethodology'." in Proceedings of the Purdue Symposium on Ethnomethodology. R. Hill and K. Grittenden, 15-18. Institute Monograph Series #1
  • 1970 (with Harvey Sacks) "On formal structures of practical actions." in Theoretical sociology: Perspectives and developments. J. McKinney and E. Tiryakian, 337-366. New York: Meredith
  • 1972 "A Comparison of Decisions Made on Four 'Pre-Theoretical' Problems by Talcott Parsons and Alfred Schultz" in . ms.(lehen argitalpena 1960an]
  • 1972 "Studies in the routine grounds of everyday activities." in Studies in social interaction. D. Sudnow, 1-30. New York: The Free Press. (lehen argitalpena 1964n)
  • 1972 "Conditions of Successful Degradation Ceremonies." en Symbolic Interactionism. Editado por J. Manis and B. Meltzer, 201-208. New York: Allyn and Bacon
  • 1976 "An introduction, for novices, to the work of studying naturally organized ordinary activities." in . ms.
  • 1981 "The Work of a Discovering Science Construed with Materials from the Optically Discovered Pulsar." Philosophy of the Social Sciences 11: 131-158.
  • 2002 "Ethnomethodology's program: Working out Durkheim's aphorism" . Lanham, MD: Rowman & Littlefield, (Abstract)

Erreferentziak[aldatu]

  1. Ritzer, George. 2011. “Ethnomethodology.” Sociological Theory. 8. arg. New York, NY: McGraw-Hill.391-415.
  2. Hilbert, Richard. 1992. The Classical Roots of Ethnomethodology: Durkheim, Weber, and Garfinkel, p. 3. Chapel Hill, NC: The University of North Carolina Press
  3. Ritzer, George. 2011. “Ethnomethodology.” . Sociological Theory. 8. arg. New York, NY: McGraw-Hill. 391-415.
  4. Ritzer, George. 1995. Teoría Sociológica Contemporánea. Madril: McGraw-Hill.287 or.