Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Baserriak/Gure Izarra

Wikibookstik
Gure Izarra baserriaren ikuspegi orokorra

Baserri hau eraikin berria da, Amezti Goikoaren aldamenean dago eta haren inguruko lurretan eraiki zuten 1958an. Ukuilua eta hiru etxebizitzaz osatua dago.

1 Jose Mari Iraola Esnal. 2 Joxe Gabilondo Uranga. 3 Maria Iraola Esnal

Amezti Goikoako Josefa Uranga Iraola Braulio Gabilondo Balerdirekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten: Joxe Gabilondo Uranga. Braulio gazterik hil zen. Josefa Jose Arrillaga Aiestaranekin ezkondu eta Mendi Gain baserrian jarri ziren bizitzen. Gerora, Benta Berri Azpi baserrira eta, ondoren, Gure Izarrara etorri ziren. Baratzeko lana egiten zuten. Josefa Bretxara jaisten zen barazkiak saltzera. Ukuiluan, zortzi bat ganadu-buru izaten zituzten.

1 Joxe Arrillaga. 2 Juan Jose Gabilondo.

Joxe Arrillaga, ezkondu aurretik, Mendi Gain baserrian bizi zen. Harrobian aritzen zen lanean, idiekin harria garraiatzen. Bi idi-pare zituen; Borda Berri baserriko ukuiluan izaten zituen. Harriak inguruko harrobietatik Iturrietako plazara garraiatzen zituen, eta handik kamioietan Donostiara. Joxe Gabilondo Uranga ere, gazte garaian, harekin aritu zen harrobi lanean.

1 Josefa Uranga. 2 Eskolastika Mendiluze. Joxe Arrillaga Aiestaran.

Joxe Gabilondo Uranga Ganbaretxe baserriko Axun Huegun Mendiluzerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Juanjo, Mari Jose, Lourdes eta Arantxa Gabilondo Huegun. Garai hartan, baratzeko lan asko egiten zuten, eta Axun Bretxako merkatura joaten zen barazkiak saltzera; hasiera batean, autobusez, eta geroago automobilean. Joxek Monte Igeldon egin zuen lan, eta geroago, ‘Juan y Teodoro Kutz’ zerbeza-fabrikan. Ukuiluan behi batzuk izaten zituzten. Arrebak batera eta bestera sakabanatu ziren bizitzera, eta baserrian Juanjo semea gelditu zen.

Gaur egun, Juanjo eta Amaia Errazkin bizi dira bertan. Haragitarako ganadua dute Txalin mendiaren magalean egindako ukuiluan. Berrogei bat behi eta hamabost bat ardi dituzte guztira. Familiaren laguntzarekin, Arrigain izeneko nekazalturismoko landetxea zabaldu zuten.

Iturria: Juan Jose Gabilondo Huegun