Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Baserriak/Ugartenea

Wikibookstik
Ugartenea baserriaren ikuspegi orokorra.

Jose Antonio eta Domingo Ugartek eraiki zuten baserria,1960an, Asurriki baserriaren zelaietan. Bi solairuko etxebizitza da, behealdean bodega edo trastelekua daukana.

Baserriaren inguruan txabola bat zegoen; bertan behi bat eta txekorren bat izaten zuten, baita 30 bat ardi ere. Jose Antonio igeltsero-lanean aritu zen. Bi familia jarri ziren bizitzen. Batetik, Jose Antonio Ugarte Zinkunegi Markina-Xemeingo Mari Karmen Irusta Mugartegirekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Itziar eta Idoia Ugarte Irusta. Mari Karmen, hasiera batean, Jaizkibel mendiko paradorean aritu zen lanean; gerora, Gudamendin hasi zen, eta han lan egin zuen denboran, Kamio baserrian bizi izan zen, bertako familiarekin. Baserrian, oiloak eta konejuak izaten zituzten.

1 Antxoni Ugarte Zinkunegi. 2 Antonio Ugarte Zinkunegi. 3 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 4 Karmen Irusta Soraluze

Bestetik, Domingo Ugarte Pepita Calongerekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten: Jesus Mari Ugarte Calonge. Hauek beheko solairuan bizi ziren; gerora, Santi Zubillaga eta Pepita Azpillaga bizi izan ziren han denboraldi batez, maizter moduan. Garai hartan, lehen aipatutako txabolan ganadu asko izan zuten. Baratze-lana ere egiten zuten, baina etxerako bakarrik.

Gaur egun, Mari Karmen Irusta Mugartegi bizi da etxebizitza batean; bestean, Itxiar Ugarte Irusta eta Oskar Esteban Muelas, beren familiarekin. Baratzeko lana egiten dute eta zenbait animalia ere badituzte: astoa, ardiak...


1 Domingo Ugarte Zinkunegi. 2 Josefa Calonge. 3 Antonia Ugarte Zinkunegi. 4 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 5 Isidro Ugarte Esnal. 6 Mari Carmen Irusta Mugartegi. 7 Antonio Ugarte Zinkunegi. 8 Concepcion Zinkunegi Arruti. 9 Jesus Ugarte Calonge.












Iturria: Itziar Ugarte Irusta