Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Eliza eta elizkizunak

Wikibookstik

Igeldoko historia eta istorioak

Igeldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da. Itxura xumeko eliza izan arren, balio handiko elementu arkitektonikoak ditu bere baitan. Egungo aldarearen bi alboetara, erromanikoaren aurreko bi leiho ditu eta garai berekoak dira mendebaldean eta hegoaldean kokaturiko bi ateak (hegoaldeko atea itxi eta horma egin zen arren, atea egon zela antzematen da oraindik kanpotik begira jarriz gero. Mendebaldeko atearen behealdea itxita badago ere, goialdean beirate bat dauka, barnealde eta kanpoaldetik ikus daitekeena). Arkitektura bisigotikoaren aztarnak ere baditu, koru azpiko arku beheratua, besteak beste. Eta bestalde, adin bateko Igeldoko jaio berri gehientsuenek bisitatu duten bataio-pontea Erromaniko garaikoa da.

Erdi Aroan jasotako eraikinak aintzinako hainbat elementu gorde dituen arren, aldaketa eta berrikuntza asko izan ditu gaur egun arte. Hala ere, historian zehar, kristau erromesentzat erreferentziazko eliza izan da iparraldeko Donejakue Bidean kokatuta baitago.

Eliza, erlijio katolikoa eta apaizen itzala eta eragina XX. mendeko gizartean handia izan zen. Igeldon ere horrela izan zen, eta igeldoarren bizitzan apaizek, elizkizunek, eliz ohiturek eta kristau arauek eragin handia izan zuten. XX. mendeko lehen hiru laurdenetan elizaren boterea eta eragina nabarmena zen, baina hortik aurrera elizaren garrantzia gutxitzen joan da.


ELIZKIZUN ETA LITURGIA NAGUSIAK

[aldatu]

Bataioa

Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatuta zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen. Umearen aita, aldiz, bataiora joan zitekeen. Haurraren amak etxean egon behar zuen hamabost bat egunez nahitaez. Hamabostaldi horretan etxetik ateratzeko premia izanez gero, teila buru gainean jarrita ibili behar zuen kalean. Haurra bataiatu eta hamabost egunera sar zitekeen ama elizara, “eliz sartzea” izeneko ekitaldira. Elizkizun labur horretan amak errezatzera joan behar izaten zuen eta hortik aurrera elizara sartzeko baimena berreskuratzen zuen. Ohitura honek XX. mendeko lehen laurdenera arte iraun zuen.

Doktrina

Haurrek doktrinara joan behar izaten zuten nahitaez Jaunartzea egin ahal izateko. Otoitzak ondo ikasita eraman behar zituzten, bestela masaileko ederrak jasotzeko arriskua zuten-eta. On Migel apaizak, haurrak astintzeko latigoa ere eramaten zuela, doktrinara. Doktrina ondo ikastea ezinbestekoa zen. Frankismo garaian, gainera, zailtasunak areagotu ziren, euskara bakarrik zekiten haurrek doktrina gaztelaniaz ikasi behar baitzuten eskolan. Elizan, aldiz, apaizek euskaraz irakasten zuten. Eskolatik atera, eta egunero joan behar izaten zuten haurrek elizara doktrina ikastera.

Jaunartzea eta konfirmazioa

Lehen jaunartzea 7 urterekin egiten zen, eta bigarrena, handia, 12 urterekin. Haur guztiak behartuta zeuden lehen jaunartzera egitera.

Konfesatzea

Urtean behin ‘Paskoazkoa’ egin behar izaten zen, hots, Aste Santuan konfesatzera eta jaunartzera joan behar izaten zen elizara. Arruntena, hala ere, hilero konfesatzea zen, pekatuak apaizari esatera joan behar izaten zen. Penitentzia gisa, otoitz egin behar izaten zen, errosario osoa errezatzeraino, pekatuaren tamainako penitentzia jartzen baitzuen apaizak.

Errogatiba

Euria egiteko premia handia zegoenean errogatibak egiten ziren. Plazari bueltak ematen ari zirela letaniak (latinez) eta bestelakoak errezatzen zituzten euri eske. Goizean goiz egiten zen egunero, zortzi bat egunez. Baserritar askok parte hartzen zuen, beraiek baitzuten ur premia gehien.

Bederatziurrena nobena

Prozesioa eliz atarian.

Errosarioa eta zenbait otoitz egiten zituzten egunero arratsaldeetan, iluntze aldera. Urtean zenbait aldiz, (San Joserenak, arimarenak…) egiten zen.

Maiatz loreak

Maiatzean egunero otoitz egiten zen inularrean.

Prozesioa

(Gorputz egunean, garizumaren ondoren).

Aldarea plazan jartzen zen. Handik abiatuta, palioen azpian plazan barrena ibiltzen zen apaiza Jauna hartuta, herritarrak atzetik zituela. Sanisidroetan berriz, gurutzera joaten ziren uzta oparoa izan zedin eskatzera.

Kongregazioa

Aste Santuan misiolariak etortzen ziren. Irudian bi fraile Kalbarioetako gurutzean.

Mariaren Alabak kongregazioan parte hartzen zuten neskek, eta San Luis Gonzagaren Semeak kongregazioan, mutilek. Hilean behin, halabeharrez, konfesatu eta jauna hartu behar izaten zuten. Egun horretan, neskek gehienetan, zintak eramaten zituzten elizara.

Meza-mutilak (akolitoak)

Apaizek meza ematen zuten goizeanegunero eta mutil gaztetxoek mezetan laguntzera joan behar izaten zuten eskolara sartu aurretik.

Entierroak

Igeldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da eta eliz ondoko apaiz-etxea 1696an eraiki zen.

Elizan gorpua bertan zela egiten ziren hileta-elizkizunak. Ohitura hau galdu egin zen Igeldoko kanposantuaren kudeaketa Polloeren esku geratu zenean. XX. mendeko erdialdera arte hiru mailako hileta-elizkizun zeuden Igeldon.

Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoa Lehen mailako hileta-elizkizunak dotoreagoak ziren; apaiz gehiagok ematen zuten meza, koru bateko kantariak aritzen ziren eta abar. Garestiagoa zen, alegia. Bigarren mailakoak, apalxeagoak ziren, eta Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatua zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen. hirugarren mailakoak aldiz, arruntak. Igeldoarren hileta-elizkizunak hirugarren mailakoak izaten ziren, salbuespenak salbuespen. Dolua adierazteko, gizonezkoek besokoa edo zintza beltza jartzen zuten besoan eta emakumeek zerbait beltza eramaten zuten soinean. Entierroaren ostean, hildakoaren familiak bazkaltzera gonbidatzen zituen apaiza, urrutitik etorritako senideak, lagunak eta abar.

Igeldoko Gorputz eguneko prozesian aldare herriko plazan jarrita. Arrosa hostoak ekartzen zituzten baserrietatik.

Hildakoaren gorputza laguntzea

Senideek gaua gorputzaren ondoan egiten zuten. Ur bedeinkatua jarri behar izaten zuten hildakoaren ondoan. Lagunak eta senideak doluminak ematera joaten ziren hildakoaren etxera eta bisitan etorritakoei jatekoa ematen zitzaien.

Elizan non nor jarri araututa

Elizako bankuak eta aulkiak modu jakin batean ipintzen ziren: bizpahiru banku aurrean jartzen ziren eta gainerakoak koruan eta koru azpian.

XX. mendeko entierroa, gorputz eramatea

Gainerakoan aulkiak zeuden, ate nagusiaren paretik koru azpiraino. Aldareari begira jarrita, eskuin aldean gizasemeak jartzen ziren eta ezkerrean emakumeak. Salbuespena korua eta koru azpia zen, han gizonezkoak bakarrik jartzen baitziren. Aulkiei dagokienez, familia bakoitzak bere lekua zuen elizan eta aulki bakoitzak etxeko izena jarrita zuen.

Mezak latinez eta bizkarra emanda

Zulo horiek oilo-habiak ziren. Apaizaren oiloek bertan jartzen zituzten arrautzak.

XX. mendeko erdialdera arte, apaizak jendeari bizkarra emanda ematen zuen meza. Latinez aritzen zen gainera, eta jendeak latinez erantzun eta kantatu behar izaten zuen. Gaztelaniaz tutik ere ez zekien jendeak buruz ikasi behar izaten zituen latinezko otoitzak. Apaizak meza aurrez aurre ematen hasi zirenean latina alde batera utzi eta euskaraz ematen hasi ziren.

Eliza eta apaizak garaiko gizartearen isla ziren. Jarraian bildutako pasadizoak eliz gizon horien egunerokoa erakusten digute.

1938tik 1945era Igeldoko parrokoa zen Miguel Soroa apaiz tripazale eta ehiztari amorratua zen. 07:30eko meza hamar minututan eman eta presaka ehizera alde egiten zuen ‘Zaut’ txakurra hartuta. Kalbariotik barrena abiatu, Egioletara jaitsi eta Biorretan bukatzen zuen jira. Biderako, sotana azpian, ardo zahatoa beteta zeraman egarria asetzeko, eta maiz samar Biorretan geratzen zen Zelestino ‘alemana’ lagunarekin bazkaltzeko. Behin baino gehiagotan ondo `beteta´ eraman zuten zaldi gainean etxera.

Soroa apaizak oiloak ere bazituen frontoia eta ‘Sakristauene’ etxearen artean dagoen lur-eremuan. Oiloentzako habiak pilotalekuko ezker hormaren atzealdean egin zituen. Horri esker, arrautza goxo eta freskoak jaten zituzten egunero apaiz etxean. Oiloez gain, baratza ere lantzen zuen apaizak bere neskame Juanitaren laguntzarekin. Ondoren Fabian Loidiren amak, Kontxi Peñak, eta honen bilobek jarraitu zuten baratza lantzen zenbait urtez. Lursail hori Kristobal Balentziaga jostunarena zen eta hark utzita erabiltzen zuten.

Irudi galeria

[aldatu]