Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Galdutako baserriak/Artikula Handi

Wikibookstik
Artikula Handi baserriaren ikuspegi orokorra

Baserri hau Mendizorrotz mendiaren behe aldean zegoen. ‘Nomenclator de la provincia de Guipuzcoa’ko baserrien zerrendan jartzen duenaren arabera, 1864koa da; eta Articola Viejo izenarekin azaltzen da. Baserri handia zen eta terreno asko zuen.

Joxe Alkain eta Maria Bautista Astiazaran senar-emazteak ziren haren jabeak. Hiru alaba izan zituzten; Joxepa Inaxi zen haietako bat (beste bien izenak ez ditugu lortu). Joxepa Inaxi gelditu zen baserrian bizitzen. Justo Landarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Mateo, Mikaela eta Dominika Landa Alkain.

Baserrian 20 bat behi, idiak eta astoa ere izaten zituzten. Donostiara jaisten ziren egunero baserriko produktuak saltzera. Iturrietako autobus-geltokira joaten ziren astoarekin; geri, handik autobuses jaisten ziren.

Mateo Landa Lurgorrietako baserriko Maria Martikorena Azpillagarekin ezkondu eta Igeldoko plazako Arrillagaenea baserrian jarri ziren biziten.

Mikaela Landa Usurbilgo Jose Heredero Pinelarekin ezkondu zen, eta Igeldoko Otondo baserrira joan ziren bizitzera.

Dominika Landa Lukasekin ezkondu zen, eta Igeldoko Mizkiñotegi baserrian bizi izan ziren.

Landatarren familiak saldu egin zuen baserria, Juan Ignazio Telleria eta Maria Ignazia Gorostegi senar-emazteek erosi zuten; hauek Tolosako Urkizu auzo-herritik etorriak ziren. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Tomas, Felisa, Juanita, Joxe, Luis, Teresa, Antxoni eta Marian Telleria Gorostegi. Tomas Borda baserriko Inaxi Iraola Usategirekin ezkondu eta Bordara joan ziren bizitzera. Beste senideak batera eta bestera sakabanatu ziren. Martin geratu zen gurasoekin baserrian.

1972. urtean, Bilbo-Behobia autobidea egiteko, baserria desjabetu zieten, eta Martinek eta gurasoek Donostiako Antigua auzora jo behar izan zuten.