Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Inguruko baserriak/Martintxotegi

Wikibookstik
Martintxotegi baserriarenikuspegi orokorra.

Baserri hau noizkoa den zehazki esaterik ez daukagu, daturik ez dugu lortu-eta. Garai batean, Ibaetako lurretan kokatzen zuten. Igeldoko lurretan ez da egon sekula, baina zenbait igeldoar bizi izan dira bertan, eta baserriak beti izan du harremana Igeldorekin. Gregorio Etxeberria, gerora Gure Izardia baserria eraikitzen parte hartu zuena, Martintxotegin bizi izan zen.

Baserrian, guztira, hiru familia bizi ziren, etxebizitza banatan: Goiko aldean bi familia, bakoitza bere etxebizitzan; behekoan ukuilua eta beste etxebizitza bat zegoen, atzeko partera ematen zuena. Baserriaren alboan bazen beste etxetxo bat ere, han beste familia bat bizi zen. Familia horiek guztiak errentan bizi izan ziren.

1 Pili Gete. 2 Pilar Furundarena. 3 Maite Furundarena. 4 Lourdes Anza Olarra. 5 Pilar Perez. 6 Maria Esnal. 7 Juanjo Anza Olarra.

Ixidro Olarra hernaniarra eta Manuela Olazagirre ezkondu eta bederatzi seme- alaba izan zituzten. Baserriaren goiko solairuko alde batean bizi ziren. Horien alaba bat, Antxoni Olarra Olazagirre, gurasoekin batera gelditu zen. Antxoni Luzio Anzarekin ezkondu zen. Luzio Antigua auzoko Txapaldegi baserriaren behealdean zegoen baserri batekoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Xanti, Marisa, Lourdes, Juanjo eta Xabi Anza Olarra. Ukuiluan behia eta txekorra izaten zuten, baita astoa eta oiloak ere. Baratza pixka bat egiten zuten, etxerako batez ere.

Ixidro eta Manuelaren beste alaba bat, Eustakia Olarra Olazagirre, Jose Mari Lardizabalekin ezkondu zen, eta baserriaren goiko aldeko beste etxebizitzan jarri ziren bizitzen.

1 Antxoni Olarra. 2 Dolores Olarra. 3 Koro Gete

Baserriaren aldameneko etxetxoan, Salbador Martiarena Lekaroz irundarra eta Axurriki baserriko Maria Esnal Larrarte bikotea bizi zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Pedro Mari, Maria Dolores eta Frantzisko Martiarena Esnal. Pedro Mari geratu zen etxean gurasoekin, Pilar Perez Gomezekin ezkondu zen arte. Bi seme-alaba izan zituzten: Fernando eta Mari Pili Martiarena Perez. Ezkondutakoan, etxe sindikaletara joan ziren bizitzera.

Gaur egun baserria guztiz erorita dago; baina pareta zatiren bat geratzen da zutik, oraindik.

Iturria: Juan Jose Anza




Jose Manuel Olarra Olazagirre.