Igeldoko historia eta istorioak/Jaigiroa
|
Igeldoko historia eta istorioak
|
Igeldoko jaiak sanpedroetan dira, San Pedro baita Igeldoko zaindaria. Ekainaren 29a da festa-egun nagusia. Igeldoko neska-mutil gazteentzat urteko jai garrantzitsuenak izan dira eta dira, neskentzat bereziki. Mutilek sanjoanetan eta santaixabeletan ere eskean ateratzeko aukera zuten, eta gau osoan baserriz baserri ibiltzen ziren, jai-giroan: San Joan gauan koplaka eta santaixabeletan dantzan. Inauterietan ere etxerik etxe eskean ibiltzeko ohitura zegoen, eta gabonetan haurrekin ere bai.
Elizkizunak, erromeria, bertsolariak eta herri kirolak ziren Igeldoko jaien ardatza. Festak baziren, baina baita debekuak ere! XX. mendeko azken herena arte elizgizonen eta horren ondorioz, gizartearen presioa ikaragarria zen, eta neska-mutilek debekatua zuten festetan dantza lotuan egitea.

San Pedro eguna zen urteko egunik garrantzitsuena Igeldon. Festa aurretik, elizkizunek zuten protagonismoa. Goizean goiz, ‘Mariaren Alabak’ kongregazioan bilduta zeuden neska gazteak, meza entzun eta gero, eliz aurrealdean biltzen zituen apaizak, honako mezua emateko: “Txintxo ibili, dantza loturik ez egin, mutilei musurik ez eman gero, eta gauean goiz etxeratu”.
Igeldon, mezaren ondoren prozesioa egiten zuten plazan barrena, San Pedroren irudia eramanez. Meza latinez ematen zen, 1965ean Vatikano II.a kontzilioan tokian tokiko hizkuntzan ematea onartu zen arte. Meza latinez emanagatik, Fabian Loidik euskarazko abestia sortu zuen San Pedro zaindariari eskainita:
Agur, Aita San Pedro zeruko giltzari gure aitonen aitak emana zaindari, ola-gizon, harrobi eta nekazari, fedearekin gatoz zugana kantari. Gure aita San Pedro zeruko giltzari fedearekin gatoz zugana kantari, odol-giroa kendu Euskal Herriari, denok bildu gaitezen maitasun-opari.
Donostiatik musika-banda etortzen zen jai-giroa jartzera. Pilota partidak izaten ziren urteroko programazioan, dantza (makil-dantza, soka-dantza eta abar), dantza sueltoko lehiaketa, idi-dema, ahari-jokoa, bertsolariak, harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Erromeriarako, urte askoan, Diego Bikondoa ospetsua deitu zuten, baina honek apaizaren galbahea pasa behar izaten zuen: Mateo Landaren etxeko balkoian jartzen zen apaiza, eta berak agintzen zion Bikondoari zer jo eta zer ez.
San Pedro jaietarako ahalik eta egitarau onena atontzen saiatzen ziren auzo-alkateak, herritarren eskaerak betetzeko asmoz. Hala, 1952tik 1964ra auzo-alkate izendatutako Joxe Azurza Zubeldiak urte batean festetan egindako diru-zuloa estaltzeko, etxeko txekor bat saldu behar izan zuen. Ez da harritzekoa 1964an dimisioa eman izana. Bere lekua Juanito Izagirre Arrillagak bete zuen; eta, horren ostean, Iñaki Landa Martikorenak, Igeldon izan den azken auzo-alkateak. XX. mendean, horien aurretik, beste bi auzo-alkate izan ziren Igeldon: Txoxako Elias Iraola, 1916an; eta Felix Isasa Rekarte, 1938tik 1940ra. XIX. mendean ere gutxienez bi alkate izan ziren: Joxe Aristegieta, 1846an; eta Lexmex Arrillaga, 1851 arte.

Sanjoanetan San Joan eskean atera izan da jendea betidanik Igeldon. Etxez etxe San Joan koplak abesten zituzten eta horren truke dirua bildu. Bi koadrila ateratzen ziren Igeldoko etxe guztietako atarian koplak kantatzera. XX. mendearen 70eko hamarkada arte, bertako bertsolariak aritzen ziren koplaka: Tomas Martikorena, Bernardo Iraola, Jose Ramon Zendoia eta Jose Juan Erauntzetamurgil, hasieran; eta ondoren, Nikolas Iradi, eta Antonio eta Jose Angel Zendoia aita-semeak, besteak beste. Antonio Zendoiak kantatu zuen urtean, apaizak isuna jarri zien gazteei, bere baimenik gabe irten zirelako abestera. Gerora, kanpoko bertsolariak ekartzen hasi ziren: Mitxelena, Koxme Lizaso, Garmendia, Xeberio eta abar. San Joan eskeko kopla hau kantatzen da urtero:
Alabatua, bedeinkatua da Sakramentu santua, pekatuaren mantxarik gabe zeina den kontzebitua. Dios te salve ongi etorri gabon Jainkoak diela, legearekin konpli dezagun aita San Joanen bezpera.
Koadrila bera ateratzen zen dantza egitera santaixabeletan, uztailaren 1eko gauean. Gau osoan dantza egiten zuten, fandangoa eta arin-arina, baserriz baserri, eta oilaskoa edota untxiren bat jasotzen zuten trukean. Goizera arte dantzan aritu eta gero, arratsaldean oilasko-jokoa egiten zuten jendaurrean plazan. Oilaskoa zulo batean sartu eta zulotxo bat zuen egur puska batekin estaltzen zuten. Egurraren zulotik oilaskoaren burua ateratzen zuten. Eskusoinua hartu eta trikitixaren laguntzarekin, zapi batez begiak estalita zituzten bi mutilek dantza egiten zuten, oilaskoaren inguruan. Behin dantza eginda, bietako batek ezpata hartu eta lepoa mozten zion oilaskoari. Horrela, gauean eskean jasotako oilasko guztiei lepoa mozten zieten, banan-banan. Oilasko horiekin bazkaria edo afaria egiten zuten handik gutxira. Plazan sakabanatuta geratutako oilo-buruak jaso eta etxean oilo-salda egin zuenik ere izan zen.
Oilasko-jokoaren usadioa Igeldon sakon errotua zegoen bitartean, Donostian haren aurkako ahotsak zabaltzen hasi ziren XX. mendeko azken laurdenean. Horrela, 1980ko hamarkadan salaketak izan ziren eta erakunde batek isuna jarri zien oilasko-jokoan ibilitakoei. Jaietako egitarauan oilasko-jokoa iragartzeari utzi zitzaion, eta udaltzainak behin baino gehiagotan igo ziren jokoa galaraztera, baina hala ere gazteek eutsi egin zioten usadioari 2012ra arte. Urte hartan, oilasko-biltzaileen taldeak, Herri Kontseiluak eta jai-batzordeak oilaskoei plazan lepoa mozteko ohiturari bukaera ematea erabaki zuten: “Animalien erabilera jai giroan erabiltzearen aurkako iritzia indartu egin zelako herritarren artean, eta agintarien presioa ere handitzen joan zelako azken urteetan, isunak tarteko, herriko jaiak eta oilasko-biltzaileen tradizioa arriskuan jarri arte”. Paradoxarik handiena izan zen Juan Karlos Izagirre igeldoarra zela Donostiako alkate, erabakia hartu zutenean.
Ez zen izan eztabaida sortu zuen erabaki bakarra: aldez aurretik, 1980ko hamarkadan, San Joan eskean eta santaixabeletan irteteko aukera eman baitzitzaien emakumezkoei, ordura arte gizonezkoentzat bakarrik izan zen festan.

XX. mendeko erdialdera arte aratustetan ere gizonezko gazteak ateratzen ziren etxez etxe gauez. Ez zuten aparteko mozorrorik janzten, etxetik hartutako zapiren bat eta erratza besterik ez. Etxe aurrean koadrilak dantza librean egiten zuen bitartean, erratza zuenak etxe ataria errazten ariko balitz bezala jarduten zuen. Buila eta zalaparta nagusi zen arren, baserrietan arrautzak, urdai puskaren bat edota diru pittin bat ematen zieten. Bildutakoarekin, tabernaren batean bazkari-legea egiten zuten eguerdian, sanjoanetan eta santaixabeletan bezalaxe.
Gabonetan haurrak eskean ateratzen ziren etxez etxe, apaizak lagunduta. Biltzen zen diruarekin jostailuak erosten zitzaizkien diru gutxien zuten familietako haurrei. Igeldoko haurrek herrian ez ezik, Donostian ere abestu zuten 1950-60 urteetan antolatzen zen Gabonetako kantu-txapelketan. Behin baino gehiagotan lortu zuten sariren bat Victoria Eugenian.
1977ko irailaren 18an Zaharren Eguna antolatzen hasi ziren Igeldon. Harrezkero, erretiroa hartu duten igeldoar guztiak gonbidatzen dituzte bazkaltzera, urtean behin.
Irudi galeria
[aldatu]-
Maria Azurza. 100 urte bete zituen egunean.
-
Xixilia Arrillaga.100 urte bete zituen egunean.
-
Begoña Eskibel. 100 urte bete zituen egunean.
-
1 Manuela Zubeldia (Biorreta). 2 Manoli Matxain (Balda Berri).
-
1 Joxe Aristegieta. 2 Patrixi Arruti. 3 Maria Arruti.
-
Zaharren eguneko oroigarria jasotzen: 1 Sabino Iraola. 2 Joakina Arruti. 3 Juan Jose Iradi.
-
1 Ignazio Arrillaga. 2 Manuel Arrillaga. 3 Bittori Zamora.
-
Igeldon zaharren eguna.
-
Igeldon zaharren eguna.
-
1 Rosa Goisoro. 2 Benantxi Iraola. 3 Ignazia Makazaga. 4 Luzia Iraola.
-
Mendiluze agirrezabalatarrak.
-
1 Manuel Arrillaga. 2 Antonio Erauntzetamurgil.
-
1 Maria Arrillaga. 2 Joakina Arruti. 3 Josefa Ignazia Zubeldia.
-
1 Maria Arrillaga. 2 Joakina Arruti. 3 Josefa Ignazia Zubeldia.
-
1 Agustin Landa. 2 Pilar Estanga. 3 Ignazio Oliden. 4 Alejandro Alberdi. 5 Maria Azurza.
-
Kongregazioen irteera: 1 Tomasi Alberdi. 2 Kontxi Aisa. 3 Anjela Alberdi. 4 Asun Azurza. 5 Maritxu Sorondo. 6 Joxe Azurza. 7 Pepi Alberdi. 8 Sabino Arrillaga. 9 Jose Martin Etxeberria. 10 Joxe Aristegieta.11 Juan Jose Huegun. 12 Jose Antonio Martiarena. 13 Pako Calonge. 14 Antonina Alberdi. 15 Jose Mari Arrillaga.
-
Loiolara irteera: 1 Simona Ganzarain. 2 Maria Luisa Sorondo. 3 Balentin Zamora. 4 Rita Olasagasti. 5 Maria Arrillaga. 6 Pedro Dorronsoro. 7 Pepita Calonje. 8 Emili Azurza. 9 Kandi Iraola. 10 Nati Iraola. 11 Josefa Ugarte.
-
Kukuarrin, jendez inguratuta: 1 Fabian Loidi apaiza.
-
Bikario etxeko atarian, antzerki taldea.
-
Ezker eskubi: Maria Otermi, Mateo Arrillaga Sagardia, Maria Estanga Mitxelena eta Maria Luisa Zamora Arrillaga.
-
1 Jose Mari Iraola. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Ugarte. 4 Mateo Arrillaga. 5 Jesus Etxebeste.
-
Ezker eskubi: Nikolas Iradi Zubeldia, Tomas Zubeldia Aiestaran eta Kandido Arrillaga Olasagasti.
-
1 Maite Eskarmendi. 2 Maite Landa. 3 Maria Martikorena. 4 Maritxu Landa.
-
Pilota-partida herriko festetan.
-
San Sebastian bezperan Sarriegi plazan: 1 Ignazio Alkorta. 2 Mertxe Aizpurua. 3 Maribel Martikorena. 4 Iñaki Landa. 5 Irene Galparsoro. 6 Bittor Uranga. 7. Maria Dolores Illarramendi 8 Juan Jose Galparsoro. 9 Teresa Eskibel. 10 Jose Antonio Aizpurua. 11 Maite Aranguren. 12 Maite Martikorena. 13 Maria Iraola. 14 Pilar Martikorena. 15 Migel Izagirre. 16 Juan Jose Huegun. 17 Antton Mari Martikorena.18 Manuel Arruti.
-
1 Maria Iraola. 2 Maria Jesus Iradi. 3 Antxoni Zinkunegi. 4 Luzia Iraola. 5 Pepi Iradi. 6 Antxoni Balerdi. 7 Beltxora Etxebeste. 8 Benantxi Iraola, 9 Isabel Sagardia.
-
Biorretan Ameriketara zihoan lagunari despedidako bazkaria: 1 Kandido Insausti. 2 Txomin Alkorta. 3 Sabino Arrillaga. 4 Antonio Alkorta. 5 Antonio Zikunegi. 6 Antonio Ugarte. 7 Joxe Olasagasti. 8 Balentin Alkorta. 9 Joxe Iraola. 10 Jose Juan Ugarte. 11 Mateo Arrillaga. 12 Ramón Aisa. 13 Manuel Zinkunegi (Urteta). 14 Elias Sagardia. 15 Joxe Mitxelena. 16 17 Ignazio Alkorta. 18 Bautista Bengoetxea. 19 Txomin Ugarte. 20 Diego Bikondoa.
-
Jubilatuen egunean Igeldoko eskola zaharrean musean: 1 Migel Izagirre. 2 Tomas Mitxelena. 3 Frantzisko Torrente. 4 Luis Lizarralde.
-
San Isidro eguna ospatzen.
-
Igeldoko umeak.
-
1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola.
-
Calonge sagardotegian: 1 Jose Mari Etxebeste. 2 Bittor Etxebeste. 3 Julian Oliden. 4 Joxe Azurza.
-
1 Manuel Etxabe. 2 Jose Mari Etxebeste. 3 Bizente Iraola.
-
1950. urtea. Orioko Toki Alai jatetxean: Mariano Fernandez Australiara joan aurreko despedida, egun Txilen bizi da: 1 Joxe Urruzmendi. 2 Astigarragakoa. 3 Ignazio Arbelaitz. 4 Zerbitzaria. 5 Joxe Ugarte. 6 Ignazio Iraola. 7 Frantzisko Mari Erauntzetamurgil. 8 Ramon Arrillaga. 9 Gabriel Sarramendi. 10 Joxe Gabilondo. 11 Mariano Fernandez. 12 Bizente Rekondo.
-
1 Ramoni Arrillaga, 2 Josepi Zendoia. 3 Bordaberri Txikiko bengoetxeatarra. 4 Maritxu Arrillaga. 5 Anjelita Aristegieta. 6 Maite Landa. 7 Maritxu Landa. 8 Jose Mari Arrillaga.
-
1 Bizente Iraola. 2 Benanzio Martikorena. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Migel Izagirre. 5 Patxi Lizarralde. 6 Asensio Etxabe.
-
Lourdesko bidaian: 1 Pako Calonje. 2 Manuel Arruti. 3 Asentsio Etxabe. 4 Anjela Arrillaga. 5 Dolores Lizarazu. 6 Pilar (Ekogor). 7 Anjela Alberdi. 8 Maritxu Azurza. 9 Emili Azurza. 10 Antonina Alberdi.11 Maria Orenbengoa.
-
Zaharren eguna: 1 Jesus Ilarramendi. 2 Juantxo Escudero. 3 Bladi Encina. 4 Migel Izagirre.
-
Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 4: 1 Fabian Loidi. 2 Jose Manuel Ibar (Urtain).
-
1 Kandida Zendoia. 2 Martina Zendoia 3 Roxi Azurza.
-
1959-10-16. Monte Igeldon: 1 Maite Eskarmendi. 2 Maria Isabel Martikorena. 3 Mari Karmen Santamarta.
-
Anastasia Azkue Bilbao.
-
1 Antxon Galarraga Arregi. 2 Begoña Galarraga Arregi. 3 Maria Arregi Ezeiza. 4 Kontxi Iparragirre Arregi. 5 Maria Jesus Iparragirre Arregi. 6 Jesus Iparragirre Arregi.
-
1 Antxoni Zubeldia. 2 Teresa Martikorena. 3 Kandida Zendoia. 4 Maria Azurza.
-
1 Maria Azurza. 2 Maria Luisa Martiarena. 3 Magdalen Sagardia. (Artikula Txiki).
-
1 Natividad Aldanondo. 2 Emilia Martikorena. 3 Rosa Arzuza. 4 Pilar Martikorena.
-
1 Pedro Erauntzetamurgil Osa. 2 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 3 Maria Antonia Erauntzetamurgil Osa. 4 Maximino. 5 Joxe Eizagirre Egaña. 6. Antonio Ugarte Zinkunegi. 7 Mari Karmen Etxeberria Irusta.
-
Benito Zinkunegi soinua jotzen.
-
1 Fermin Zinkunegi Urruzmendi. 2 Txomin Ormaetxea.
-
1 Garbiñe Urruzmendi. 2 Txaro Aranjuelo. 3 Isabel Martikorena. 4 Lourdes Aginaga.
-
1 Bernarda Gaztaintxabaletakoa (Zizurkil). 2 Ignazia San Sebastian. 3 Isidro.
-
1 Enrike Sarasola. 2 Dolores Iraola Esnal. 3. Maritxu Arrillaga. 4 Jose Mari Kruz.
-
1977. urtea. 1 Juan Mari Enbil. 2 Juantxo Escudero. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Karmelo Eskarmendi. 5 Jabier Iraola. 6 Iñaki Zendoia. 7 Juan Jose Barrondo.
-
1. Arantxa Goikoetxea. 2 Maritxu Erauntzetamurgil. 3 Bittori San Sebastian. 4 Amalia Mujika. 5 Juanita Illarramendi 6. Arantza Arruti.
-
Oilasko-jokoa herriko festetan.
-
1 Mañu Lizarazu. 2 Jose Mari Iradi. 3 Maria Arrillaga (Iturrieta). 4 Kandido Otegi. 5 Jose Manuel Martikorena.
-
1 Ignazio Arbelaitz. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Gabilondo Uranga.
-
1988. urtea. Bakaillu lehiaketa Igeldoko festetan.
-
1 Maria Luisa Errazkin. 2 Isabel Dorronsoro. 3 Pepita Errazkin. 4 Sor Bernardita. 5 Loli Mitxelena. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Ana Mari Santamarta.
-
1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan.
-
Herriko neska gazteak Arantzazura irteera.
-
Loli Heredero Landa.
-
Mendi-irteeran.
-
Herriko haurrak mendi-irteera batean.
-
1982. urtea. Sanjoanetako bazkaria.
-
1 Natividad Aldanondo. 2 Mertxe Izagirre.
-
1 Maria Jesus Mitxelena Olasagasti. 2 Maria Dolores Illarramendi Aldanondo. 3 Pakita Illarramendi Aldanondo. 4 Mirari Oliden. 5 Maite Martikorena. 6 Lourdes Etxabe. 7 Maite Mitxelena Olasagasti. 8 Kontxi Iparragirre. 9 Irene Galparsoro. 10 Maria Jesus Illarramendi Aldanondo.
-
1 Antton Zendoia. 2 Lourdes Aginaga. 3 Marian Anza. 4 Jose Migel Arruti. 5 Martina Olasagasti. 6 Jesus Etxaniz.
-
1952. urtea. Aingeru Guardan: 1 Ignazia San Sebastian Mujika. 2 Bittori San Sebastian Mujika. 3 Rosi Garmendia Iraola. 4 Ana Mari Santamarta. 5 Anparo Martikorena Olasagasti.
-
1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola.
-
Herriko plazan, euskal dantzak.
-
1960. urtea. Maritxu Estanga eta Mertxe Izagirre.
-
1 Mariano Uranga. 2 Irene Galparsoro. 3 Jose Manuel Martikorena. 4 Pepita Errazkin. 5 Jose Mari Izagirre.
-
Gabon eskean.
-
Izpi Berri txiki dantza taldeko haurrak herriko plazan.
-
Gabon eskean, Bengoetxea baserrian.
-
Igeldoko antzerki taldea Goi Argi obra antzezten: itziar Erauntzetamurgil Iraola.
-
Antzerkia Ameztin: Joxe Dorronsoro Gastañaga eta Mariano Uranga.
-
Izpi Berri gazte taldea.
-
1 Ainhoa Etxeberria Iraola. 2 Maite Iraola. 3 Jabi Etxeberria. 4 Maruja Bahamonde. 5 Gregorio Etxeberria . 6 Txomin: Aharia.
-
1966. urtea. Corazon de Maria.
-
Aurreskua dantzatzen herriko festetan.
-
Mertxe Aizpurua Martikorena.
-
1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan: 1 Baustista Bengoetxea. 2 Domingo Ugarte. 3 Elias Sagardia. 4 Ignazio Alkorta. 5 Manuel Zinkunegi Urteta. 6 Ramon Aisa. 7 Antonio Sagardia. 8 Sabino Arrillaga. 9 Juan Mari Eraunzetamurgil. 10 Mateo Arrillaga. 11 Kandido Insausti. 12 Txomin Alkorta. 13 Antonio Ugarte. 14 Antonio Alkorta. 15 Antonio Zinkunegi. 16 Jose Juan Ugarte. 17 Joxe Olasagasti. 18 Balentin Alkorta. 19 Diego Bikondoa.
-
Aurreskua dantzatzen.
-
Santa Ixabel egunean dantzan.
-
Izpi Berri txiki taldea Igeldoko festetan.
-
Izpi Berri: 1 Itziar Ugarte. 2 Idoia Ugarte. 3 Isabel Martikorena. 4 Maite Rada. 5 Lourdes Rada. 6 Garbiñe Urruzmendi. 7 Lourdes Martikorena. 8 Sebastian. 9 Jabier Iraola. 10 Maria Jesus Etxebeste.
-
1 Isabel Dorronsoro. 2 Tomas Arrastua. 3 Antton Dorronsoro.
-
Igeldoko dantzariak eta Donostiako txistulariak.
-
1 Josetxo Arrillaga Ezeiza. 2 Jabier Iraola Gabilondo. 3 Joxe Urruzmendi Goisoro. 4 Felix Lizarralde Iraola. 5 Jose Kruz Calonge Lizarazu. Santa Ixabel eskea.
-
Santa Ixabel eskea.
-
Igeldoko jaietan dantza saio ostean: 1 Arantxa Olasagasti. 2 Elena Izagirre. 1968. urtean Tomas Arrastua ibili zen dantza erakusten. Herriko jaietako dantza txapelketan parte hartu zuten bikoteak besteak beste: 1 Mari Karmen Etxebeste / Jesus Mari Mitxelena. 2 Arantxa Olasagasti / Jose Antonio Arrillaga. 3 Juanita Illarramendi / Joxe Dorronsoro. 4 Isabel Dorronsoro / Antton Dorronsoro. 5 Elena Izagirre / Antton (Urnieta). 6 Magdalen Martikorena / Jose Antonio Olasagasti.
-
1 Jose Antonio Arrillaga Olasagasti. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi.
-
1 Mari Karmen Etxebeste Etxabe. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi.
-
1 Eujenio Ostolaza. 2 Gregorio Etxeberria.
-
1 Manuel Agirretxe. 2 Benito Zinkunegi Urruzmendi.
-
1 Ainhoa Etxeberria Iraola. 2 Maite Iraola. 3 Jabi Etxeberria. 4 Maruja Bahamonde. 5 Gregorio Etxeberria . 6 Txomin: Aharia.
-
1949. urtea. Donostiako Alde Zaharrean. Atzean ezker eskubi: Joxe Azurza, Alejandro Alberdi, Luis Irizar, Gregorio Martiarena. Aurrean: Mariano Fernandez, Patxi Sorondo, Joxe Ugarte, Jose Mari Kruz.
-
1 Manuel Arruti Enbil.
-
Zapatari Berriren aldeko jaialdia.
-
1969. urtea: 1 Josefa Antonia Azurza. 2 Esnal. 3 Miren Jone Oiarbide. 4 Maria Zubeldia. 5 Joxe Azurza. 6 Rosa Mari Oliden. 7 Esnal. 8 Maritxu Matxain. 9 Jose Manuel Oiarbide. 10 Benito Oiarbide.
Oharra: 2020an eta 2021ean ez zen festa egitaraurik argitaratu Covid-a zela eta.