Edukira joan

Inguruko baserriak

Wikibookstik

Igeldoko mugaz kanpo dauden baserri askok lotura estua izan dute Igeldorekin. Badira Donostia, Aginaga, Usurbil edota Orioko lurretan kokaturiko baserriak Igeldorekin eta igeldoarrekin harreman estua izan dutenak.

Zenbaitetan, baserri horietako familiek Igeldoko lurretan zeuden ondoko baserritarrekin eguneroko harremana zuten eta elkarri laguntzen zioten. Muga ez zen aitzakia auzo lanerako. San Pedro festetan ere, baserri horietako gazteek eta helduek ondo baino hobeto ospatzen zituzten berez beren herrikoak ez ziren jaiak, eta harri jasotze edota dema lehietarako prest izaten ziren.

Bestalde, eliza ere izan zitekeen harremanetarako arrazoia, Igeldoko elizkizunetara joateko ohitura izaten zuten eta, besteak beste, Igeldoko eliza eskurago geratzen baitzitzaien.

Kontuak kontu, zenbait baserriri lekua egin zaie argitalpen honetan Igeldorekin eta igeldoarrekin historikoki izan duten harreman estua dela eta.