Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Baserriak/Iriarte

Wikibookstik
Iriarte baserriaren ikuspegi orokorra

Donostiako toponimiaren arabera, 1625ean azaltzen da baserri honen lehenengo aipamena. Han ageri den lehenbiziko jabea Orioko familia bat da (Arin y Embil altzari dendakoen senideak). Gerora, Zumaiako Kaskazuritik etorritako Arruti Odriozola eta Lasarteko Mikaela Enbil Beraza etorri ziren, apopilo, eta bi seme-alaba izan zituzten: Teresa eta Manuel Arruti Enbil. Inklusatik bi haur ekarri zituzten, seme-alabatzat hartuta: Milagros Erro eta Gabriel Agur, (Xarpier moduan ezaguna). Aldatu iturburu kodeaIriarten baserriko lanetan, Manuel, Jose Migel Arruti eta Maria Iraola.

Iriarten baserriko lanetan, Manuel, Jose Migel Arruti eta Maria Iraola.
Iriarte baserriko paretan

Manuel Arruti Enbil gelditu zen baserrian. Aristondo baserriko Maria Iraolarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Arantza eta Jose Migel Arruti Iraola. Manuel eta Maria baserriko lanean aritu izan ziren, beti familiaren laguntzarekin. Benta Berri baserriko Maria Arrillaga Aiestaran eta Bernardo Azpillaga senar-emazteak, neskame eta morroi lanean aritu ziren bolada batean Baserrian zaldi itsu bat zuten; baina, itsua izanagatik ere, inguruko baserrietako txerriak hiltegira eramaten ibili zen Manuel zaldi harekin. Zaldi- karroan kaiola handi bat zeukan jarrita, eta karroaren alboetan, kinkeak, gauez argia egiteko. Iriarten, baina Benta Berrin bizi zirela. Rosari Urruzmendik (Bekoetxeberriko Frantzisko Urruzmendiren arreba) sukaldeko lana egiten zuen Iriarten, oso sukaldari ona omen zen.

Baratzako lan pixka bat egiten zuten. Ukuiluan zortzi bat behi, txekorrak eta idiak zeuzkaten. Manuel zenbait urtetan deman ibili zen herriko plazan etxeko idiekin. Goldean baserriz baserri ere asko ibili zen, auzolanean. Zakarro menditik garoa eta otea ekartzen makina bat joan-etorri ere egin zuen Manuelek bere denboran.

Esker eskubi, Mikaela Enbil eta Joakina Arruti.

Baserrian zaldi itsu bat zuten; baina, itsua izanagatik ere, inguruko baserrietako txerriak hiltegira eramaten ibili zen Manuel zaldi harekin. Zaldi-karroan kaiola handi bat zeukan jarrita, eta karroaren alboetan, kinkeak, gauez argia egiteko. Habana eta Txokolatene baserrietako dolareetan sagarra prentsatu ondoren, sagardoa beste baserri batzuetara garraiatzen ere ibili zen.

Gaur egun, Arantza eta Jose Migel anai-arrebak bizi dira Iriarten, beren familiarekin, bakoitzak bere etxebizitza duela. Baratzeko lan pixka bat egiten dute. Arantzak ardi batzuk ere baditu; eta Jose Migelek kiwi landaketa-gune bat jarri zuen, orain dela 31 urte inguru.

Iturria: Jose Migel Arruti Iraola

1 Mikaela Enbil, 2 Frantzisko Arruti, 3 Manuel Arruti Enbil, 4 Teresa Arruti Enbil.