Edukira joan

Igeldoko historia eta istorioak/Baserriak/Melilla

Wikibookstik
Melilla baserriaren ikuspegi orokorra.

Melilla baserria Igeldoko kaskoaren ondoan kokatua dago. Xerrayene izenez ere ezaguna zen. 1920koa da Donostiako toponimiaren arabera. Baserri hau bi aldi desberdinetan erre zen.

Segunda Martikorena Olaizola.

Melillan bizitzen topatu dugun lehenengo pertsona Josefa Bengoetxea Sagardia da. Haren ondoren, Josefa Inaxi Idiakez Bengoetxea eta Migel Martikorena Usategi bikotea azaltzen da. Haiek bost seme-alaba izan zituzten: Maria, Nikolas, Anita, Pantxika eta Rosario Martikorena Idiakez. Familia honetatik Nikolas gelditu zen baserrian. Nikolas Juandegi Txikiko Segunda Martikorenarekin ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Manuel, Anjel eta Koro Martikorena Martikorena.

Josefa Ignazia egunero joaten zen Donostiara, astoarekin batera, esnea eta barazkiak saltzera. Egun batean astoak ostikoa eman zion belaunean, eta 13 hilabetez ohean egon behar izan zuen; eta ondoren, hil.

Soro askorik ez zuten baserrian, baina baratza egiten zuten. Ganadu aldetik ere zerbait bazeukaten: lau bat behi eta beste hainbeste txekor.

Nikolas harrobi lanean aritu izan zen. Gerra iritsi zenean, Frantziara alde egin eta basoan ibili zen lanean. Han zegoela, harrapatu eta kartzelan egon zen denbora batez. Herrira itzuli zenean, berriro ere harrobi lanean jarraitu zuen. Iturritxoko iturriaren aldamenean, Karga Harria zegoen, harriak kargatzeko lekua; bertara ekartzen zituzten harrobitik ateratako harriak. Nikolas oso ona zen desterak egiten; egunean bat egiten zuen. Goizeko bostetan lanean hasi eta egun guztia ematen zuen horretan, kolpeka, dinbi-danba. Desterak Legazpiko Patricio Echeverriara eramaten zituzten.

Josefa Ignazia Idiakez Bengoetxea,

Baserrian, Koro alaba gelditu zen, bere familiarekin. Baratzeko lanean jarraitu zuen urte askoan. Bretxako merkatuko bere postuan saltzen zituen barazkiak. Gaur egun, Korok jarraitzen du baserrian bizitzen.

Iturria: Jose Manuel Martikorena Martikorena