Igeldoko historia eta istorioak/Plaza
|
Igeldoko historia eta istorioak
|
Igeldoko plaza izan da herritarren bilgune nagusia azken ehun urteotan, baina XIX. mendearen bukaera arte plaza ez zen leku publikoa izan, lursail pribatua baizik. Felipe eta Maria Bautista Martikorena ziren lurjabeak, 1884an lur horien desjabetzeko prozesua hasi zen arte.
Bi urte geroago, plaza publikoa bihurtu zen. Plaza herriaren erdigune izateaz gain, balioanitza izan da, gauza askotarako erabili izan baita. Animaliak patxadan egoteko tokia izan zen, belardi dotorea baitzuen: Mateo Landa eta Sakristauenen oiloak noiznahi ikus zitezkeen bertan, eta baita Plazaetxeko edota Migel Iparragirre guardaren behiak ere, besteak beste. 1963ra arte, urte hartan dema-plaza eraiki baitzuten.
Igeldoko jaietako gune nagusia izan da: dantzaleku, jolastoki, dema-plaza eta abar. Helduak plazaren jiran ibiltzen ziren, bertako denda edota tabernetan. Emakumeak dendara joan ohi ziren, erosketak egitera; gizonezkoak, berriz, tabernara.
Plazan bertan, gaur egun komunak dauden tokian, arropa garbitzeko harraskak zeuden. Lau baziren gutxienez; hala ere, emakume asko biltzen zenez, XX. mendearen erdira arte arropa garbitzeko txanda hartu behar izaten zuten.
Eskola ere bertan egon zen 1887tik 2008ra arte. Urte horietan guztietan plaza izan zen Igeldoko haurren jolaserako gune nagusia, frontoiarekin batera.
Horrez gain, plaza gainean, errepide ondoan, aska handiko iturria zegoen. Ganadua ekartzen zuten ur edatera, eta herritarrak ere ur bila etortzen ziren. Iturri ondoan, frontoia eraiki zuten 1912an; garai hartan pilotalekua zen aisialdirako leku bakarrenetakoa herrian.
Eliza ere plazatik gertu dago. Garai batean egunero ematen zen meza; igande eta jai egunetan bereziki, jendetza biltzen zen meza entzutera, eta horrek bizitasun handia ematen Igeldoko errepublikarren egoitza ere plazan egon zen. Plazaetxeko lurretan zegoen eraikina Igeldoko errepublikazaleen biltoki bihurtu zen. zion plazari, meza ostean jende asko biltzen baitzen. Plaza elizkizunak bertan egiteko ere erabili izan zen noiz edo noiz, eta prozesioak ere handik abiatzen ziren sarritan. Josetxo Zamoraren hileta ere plazan egin zen, etorritako jendetza hartzeko eliza txiki geratu baitzen.
Eskola Zaharra, Arrillaga Enea, Itsas Aurre, Plazaetxe eta Lizarreta eraikinak daude plazaren inguruan. Itsas Aurre etxea falangistek hartu zuten, eta etxe atarian zein plazan biltzen ziren sarri, alkandora urdinak soinean. Kanpotik etorritako jendea zen eta haietako asko Itsas Aurre etxean bizi ziren.
Igeldoko errepublikarren egoitza ere plazan egon zen. Plazaetxeko lurretan zegoen eraikina Igeldoko errepublikazaleen biltoki bihurtu zen: Ramon Balerdi, Maddi Iraola edota Enkarni Arbelaitz sarritan elkartzen ziren bertan.
Irudi galeria
[aldatu]-
Errepublikarren egoitza.
-
Herriko plazan, Zelestino Aldanondo eta Frantziska Lizarreta.
-
Herriko plazan, 1940-45 inguruan.
-
1971. urtea. Alejandro Alberdiren omenaldia: 1 Fabian Loidi. 2 Alejandro Alberdi. 3 Iñaki Landa. 4 Juantxo Dorronsoro. 5 Jose Jabier Alberdi.
-
Herriko gazteak: Alejandro Alberdiren omenaldian.
-
Herriko plazan: Anjela eta Tomasa Alberdi.
-
Mendizorrotz atari aurrean, hainbat herritar.
-
Elizako eskilara buruan: 1 Maria Loidi Peña.
-
1 Jexuxi Martiarena. 2 Jose Manuel Martikorena. 3 Anita Bertol. 4 Pako Calonge.
-
Anjela Gabilondo eta Bizente Iraola, iturri zaharraren ondoan.
-
Gorputz eguneko prozesioa.
-
Ramon Iraola Garin, plazetxeko atarian.
-
Herritar batzuk guardia zibilekin: 1 Jose Mari Iradi. 2 Dolores Lizarazu. 3 Maria Dolores Calonge.
-
Ezker eskubi: Iñaki Landa, Maria Martikorena eta Mikaela Gurrutxaga.
-
Igeldoko plazan: 1 Jexuxi Martiarena. 2 Joxepi Zendoia.
-
Dolores Lizarazu Zubeldia
-
haur taldea jolasten
-
1 Teresa Arruti. 2 Maritxu Eskibel. 3 Martina Elizegi Aranburu. 4 Maria Dolores Calonge. 5 Pepi Calonge. 6 Teresa Martikorena. 7 Begoña Martikorena. 8 Maite Eskarmendi.
-
Pako Calonje zisternatik ura karriatzen.
-
Frantziska Lizarreta.
-
1 Iñigo Urruzmendi. 2 Amaia Urruzmendi.
-
1 Nekane Etxebeste. 2 Dolores Calonje. 3 Bittor Etxebeste.
-
1 Jose Mari Goikoetxea. 2 Bittor Etxebeste. 3 Iñaki Kruz. 4 Pako Calonje. 5 Begoña Kruz. 6 Jabier Kruz.
-
1 Benita Garin. 2 Antonio Iraola Garin. 3 Maria Iraola Garin. 4 Pilar Iraola Garin.
-
1 Antonio Iraola Garin. 2 Ramon Iraola Garin.
-
Igeldoko plaza.
-
Zelestino Aldanondo eta Zelestino Illarramendi
-
Itxas Aurren (Buenos Aires). Dolores Iraola Esnal.
-
Haurrak jolasean.
-
Plazetxe aurrean, eskolako umeak jolas garaian.
-
Ume kuadrila, herriko plazan
-
geldoko jaietan, Donostiako musika-banda, eskolako arkupeetan jotzen.
-
Emakumezkoak sokatiran frontoian.
-
Igeldo jaietan.
-
Joxe Aristegieta.
-
XIX. mende bukaera aldera ateratako argazkia. Frontoia eta Lizarreta etxea eraiki gabe zeuden oraindik.