Alberjinia labana zorrotz edo xerretan mozteko gailu batekin xafla luzeetan moztu.
Erretilu batean zabaldu eta gatza eman ondoren, minutu batzuetan utzi ura aska dezaten.
Zartagin batean, su erdian eta olio tanta batekin alberjinia xerrak kozinatu , minutu bat alde bakoitzetik . Gorde.
Beste kazola batean jarri baratxuriak sutan, gorritzen hasitakoan, gehitu barrengorriak.
Utzi minutu bat kolore pitin bat har dezaten eta gehitu, tipula, azenarioa, piper berdea, eta gorria. Su ertainean erregosi.
Erdi eginik ditugunean, kuiatxoa eta gelditu zaizkigun alberjinia puntak gehitu eta utzi sueztitzen gorritu bitarte; perrexila eta jengibre birrindua gehitu eta ondu.
Sutatik kanpo nahasi arrautza irabiatuarekin. Gorde.
Budina egiteko molde bat gurinez estali lehenik, eta ondoren berenjena xerrak moldearen erditik alboetara zabaldu molde osoa estali arte.
Koilara baten laguntzaz, barazkiak barruan zabaldu eta libre dauden berenjena puntekin tapatu.
Sartu labera 180ºC-tan 20 minutuz. Labetik atera ondoren utzi epeltzen.
Moldetik atera eta labana oso zorrotz baten laguntzaz anoetan moztu.
Moussaka errazioak, olioz margotutako erretilu batean gazta birrindu pitin batekin gainerre.
Beste aldetik, zartagin batean jarri tomate saltsa, soja saltsarekin, berotu ondoren plater azpian zabaldu, gainean labetik ateratako errazio zatia jarri,