Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Errege opila

Wikibookstik

ERREGE OPILA

[aldatu]
Errege opila

ANOAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

Opilak edertzeko osagaiak

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Legamia esne epeletan (22ºC) desegin.
  • Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean jarri, irina, azukrea, gatza, arrautzak, azahar ura, azal birrindua eta jarri martxan.
  • Jarraian gehitu legamia esnearekin eta beste 4-5 minutuz oratu. Oratze honetan, makina pare bat aldiz gelditu eta katiluaren alboak espatula batekin garbitu.
  • Oreak gorputza hartu duela eta ontzian ez dela itsasten ikusten dugunean, gurina hotza karratuetan gehitzen joango gara.
  • Orea ontziari itsastetik utzi arte, 10 minutu inguru, eta 24-26ºC-tara egon arte landu behar da.
  • Olioz igurtzitako pertz batean orea jarri, plastiko gardenarekin estali, eta hozkailuan 10 orduz bere horretan utziko dugu.
  • Orea hartzitu eta bere bolumenak bikoiztu egin beharko du.
  • Hartzituta dagoenean, hozkailutik atera utzi 30 mintutuz giro-tenperaturan.
  • Jarri orea labeko erretilu batean, sartu baba eta behatza erditik sartuz zulo bat egin erdian, eraztun moduko bat osatuz. Eraztun honen erdian, aro edo molde bat jarri zuloa estaliz.
  • Zapi heze batekin estali eta utzi gela epel batean ordu pare bat, orearen tamaina bikoiztu arte.
  • Margotu arrautzarekin eta jarri gainetik fruitu azukreztatuak, arbendolak eta azukre hezea.
  • Egosi labean, 200ºC tara 15 minututuz.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Oratzea eskuz egin nahi izanez gero, irinarekin bi sumendi osatu; batean, gurina ez beste osagaiak jarri, eta bestean, gurina bakarrik. Bi oreak landu ondoren elkartu. Denbora bat oratu behar da, eskuetan ez dela itsasten ikusi arte. Orearen lehen lanketa hau osagai guziak bildu arte nahi bada pertz pare batean egin daiteke, mahaia gehiegi ez zikintzeko.
  • Bigarren hartzitzea pasa ondoren, opilak ahalik eta azkarren egosi behar dira ez lehortzeko.
  • Indar irina, gluten (proteina) askoko irinak dira, kasu honetan inportantea izango da horrelako izatea, orea ongi altxa eta ez dadin erori.
  • Azahar ura izango ez bagenu, ron koilaraka bat gehitu dezakegu, errezeta askotan biak gehitzen dira.
  • Legami freskoa erabili beharrean, legami lehorra edo liofilizatua erabiliko bagenu, freskoaren kantitatearen 1/3 erabiliko dugu, kasu honetan 3 g. Legami lehorra berriz gurina gehitu ondoren gehituko genioke, alegia amaieran.
  • Ore pisutsu hauetan gatza gehitzea inportantea izaten da, glutenaren lana indartzeko.
  • Kasu batzuetan labetik atera ondoren esne gordinarekin margotzen dute opila.
  • Normalean ogi edo opil hauen hartzitzea lantegi profesionaletan estufa labea egiten da, kasu honetan etxean egiteko modurik errezena jarri dugu.
  • Opil hauek labean egosteko beroa egokien banatuko duen labeak erabili beharko dira.