Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hanburgesak
Itxura
HANBURGESAK

MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula: 1 xehatu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Behiki haragi xehatu: 500 g.
- Txerriki haragi xehatu: 500 g.
- Baratxuria: 3 xehatu .
- Ogi mamia esnetan bustia: 2 xerra.
- Arrautza: 2.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zartagin batean tipula olioarekin su motelean kozinatzen jarri, eginik dugunean gorde.
- Beste pertz edo katilu handi batean, haragia, arrautzak, ogi mamia, perrexila, baratxuria, eta gatza jarri, horri lehen gordetako tipula gehitu eta dena ongi nahasiko dugu.
- Eskuekin hanburgesa forma eman eta plantxan edo zartaginean egin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Bada ogi birrinduetan pasatzen dituenik frijitu aurretik, hori beste aukera bat da.