Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi kuskusa
Itxura
HARAGI ETA BARAZKI KUSKUSA
ERRAZIOAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan handitan.
- Behiki edo oilo haragia: 800 g karratu handitan.
- Piper berde italiarra: 2 . Hazirik gabe 4 zatitan.
- Pipermorro gorria: 1. Hazirik gabe 8 zatitan.
- Azenarioa: 3 Dado handitan.
- Alberjinia: 1.Karratu handitan.
- Kuiatxoa: 1. Karratu handitan.
- Kuia: 500 g. Karratu handitan.
- Ras el hanout.
- Perrexila: Xorta txiki 1 xehatu.
- Tomatea: 2, zuritua, hazirik gabe eta dadotan.
- Kuskusa edo gari semola: 600 g.
- Ura.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Lurrunetan egosteko kazola batean jarri olioa baratxuriarekin; gorritzen hasitakoan, gehitu tipula.
- Kolorea hartzen hasitakoan, nahastu haragia eta elkarrekin erregosi.
- Jarraian tomatea izan ezik, beste barazki guztiak gehitu eta batera erregosi.
- Azkenik tomatea gehitu, ondu eta urarekin estali.
- Beste alde batetik, maindire garbi baten gainean edo ontzi zabal batean olio, gatza eta ur pittin batekin eskuz landu kuskusa eta askatu.
- Jarri kuskusa haragi erregosiaren gainean, lurrunetan egosten.
- Eduki 15 minutuz egosten.
- Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin eta eskuaz landuz eta askatuz.
- Jarri berriro lurrunetan egosten beste 45 minutuz.
- Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin eta eskuaz landuz eta askatuz.
- Jarri berriro lurrunetan egosten beste 15 minutuz.
- Ordu laurden hori igarotakoan, zerbitzatzeko ontziaren erdian jarri kuskusa.
- Puntuan jarri ondoren, erdian jarri haragia saltsarekin eta alboetan barazkiak.
AHOLKUAK
[aldatu]- Tipula mahaspasa eta kanela erregosiarekin ere aurkeztu dezakegu.
- Kuskusa esaten zaiona gari semolak dira. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
- Semola guztiz gordina bada, are denbora gehiago beharko du egosteko.
- Kuskusa ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere erabiltzen dira horretarako.