Baserriko oilasko eta pistatxoarekin eginiko tagliateleak

Wikibookstik

BASERRIKO OILASKOAREKIN ETA SAGARDO LURRINAREKIN EGINIKO TAGLIATELLEAK

MAHAIKIDEAK: 2.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Tagliatelle pasta freskoa: 200 g.
  • Baserriko oilasko izterra: 1.
  • Oliba olio birjina : Zurrusta motz 1.
  • Sagardoa: 300 ml.
  • Esna-gaina: 200 ml.
  • Gorringoa: 1.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Pistatxoa: 40 g. zuritu eta almaizean kolpatuak.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Lehenik pasta freskoa burutuko dugu, tagliatelle forman moztu eta gorde.
  • Jarraian oilaskoari azala kenduko diogu, azal hau gorde egingo dugu.
  • Ondoren izterrari hezurra kendu eta haragia karratu txikietan moztuko dugu.
  • Zartagin bat olioa pitin batekin sutan jarri eta oso bero dugunean, oilasko zatiak salteatu ongi gorritu arte.
  • Haragi zatiei sagardoa gehitu lehenik zartaginean itsatsitako glasa errekuperatuz ondoren esne gainarekin busti eta murrizten utzi.
  • Sutatik atera eta pitin bat epeldutakoan pertz batean hagatxoarekin mugituz gorringoa gehitu eta ondu.
  • Egosi ur eta gatzetan tagliatelleak minutu batez.
  • Oilasko azala tiretan moztu eta labean sartu 200ºC-tara xigortu daitezen.
  • Pertz berdinean nahastu pasta, saltsarekin eta plater erdian jarri. Gehitu gainetik, oilasko azal txigortua eta pistatxo zatiak.
  • Amaitu tipulin hosto xehatuarekin eta perrexilarekin edertuz.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Dendan erositako pasta lehorra erabil dezakegu plater hau prestatzeko, kasu horretan behar duen denbora egosiko dugu.
  • Tagliatellearen ordez pasta edozein formako pasta erabili dezakegu.
  • Kontu eduki gorringoa 80Cº-tik gora mamitu egiten dela beraz sutatik kanpo gehitu beti.