Sukaldaritza liburua/Errezetak/Usakume errea

Wikibookstik

USAKUME ERREA

Usakume bular errea berezko saltsan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

PRESTAKETA[aldatu]

  • Piztu labea 220ºC-tan.
  • Garbitu usakumea, lumak kendu, erre sutan luma txikiak, tripak eta urdailak ongi erretiratu eta ur hotzetan garbitu.
  • Lehortu zapi batekin eta lotu hariarekin.
  • Gatzez eta piperbeltzez ondu.
  • Labeko erretilu batean jarri usakumea oliotan bustia, sartu labera.
  • 10 minutuz erre. Labetik atera erretilua eta erretiratu usakumea.
  • Koipea kendu ondoren gehitu ardo gozoa erretilura, bildu itsatsita dagoen gelatina espatula batekin eraginez. Iragazi salda hori.
  • Jarri haragi salda irakiten eta gehitu erretiluko salda.
  • Ur hotzetan disolbatutako arto irin findua gehitzen joan hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Arto irina gehitu guk nahi dugun dentsitatea lortu arte.
  • Usakumeari kendu hariak eta osorik edo erdibituta jarri platerean.
  • Saltsa gainean edo aparte aurkez liteke.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Kontua eduki haragia gehiegi egin ez dadin, bestela gogortu egingo zaigu eta.
  • Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota erabili ditzakegu.