Edukira joan

Zaraitzuko euskararen apunteak/Atexko itsusia

Wikibookstik

Atexko itsusia

[aldatu]
Mute swans (Cygnus olor) and cygnets

Errota zar batean, ate emea arroltzeak txitatzen ari zen. Bere ate umeak zoin ederrak izanen zren pentsatzen zuen.

"Izanen dra pollitak, izanen dra ederrak, nire umeak izanen dra txut eta pollitak”,erraten zuen suspiroz.

Atexkoek kainbat egun bear izan zien arroltzerik elkitzeko. Azkenean, amak banaka elkitzen ikusi ztien. Anitz fite asi zitzaion biotza taupaz, botzaren botzez. Amarekin batean ureala sartu, eta igerika asi zren, guziak batean, txio- txioka. Anitz ederrak zren guziak. Baia, azkena, arroltze xuritik elki zena, berezi-berezi zen, ez zen berzeen gisakoa … anitz itsusi zen. Ate umeak, polliki- polliki, azi zren. Gero eta eder eta azkarragoak egin zren. Azkena, ordea, gero eta bereziagoa zen: anitz luzea zuen lepoa eta andixko zen … Ate ama arranguraz zegon, eta triste eseri zen atexko itsusiari mirigiten zakon bakotxean. “ Atexko Itsusia” erraten zakoien guziek. Anaiek ere desprezioz mirigiten zien, ez baitzen kurak bezalakoa. Ate gaizoa anitz triste zegon, guziek barra egiten zakoien, eta itsusia zela erraten zien.

Gau batez “ Ate Itsusiak” errota zarretik eskapatzea pentsatu zuen. Akaitrik zegon, guziek barra egiten baitzakoien, eta guziak lo zaudelarik, iges egin zuen. Lo egiteko leku bila ebli zen, eta goizaldean, etse bat erden zuen, ugalde bazterrean. Neskato bat olloer xatra ematen ari zen. Kantxe baratu zen Atexkoa. Baia kan ere itsusia zela erraten zakoien, bein eta berriz, abe zoin xabeek. Gañala, ollarraren gaiztakeria xasan bear zuen: korleko abre guziak beldurtu naian ebiltzen zen. Ate itsusi kori sobra gizendu da!- aditu zakon bein nausien alabari. Bai –errespondatu zakon aitak-, irur ollok beño geiago xaten du. Erre egin bear izanen dugu … “ Ate itsusia erreren dugu, eta ate lodia xanen dugu” erran zuen barraz.

Sign for the Duck Inn - geograph.org.uk - 1054182

Egun kartan bertan, ugaldean apal igesi fan zen. Bartale bateala eldu zen, eta kan altxatu zen, kaña artean. Kantxe igare zuen negua, negu luze eta iluna. Baia eldu zen bedatsea, eta dena loretan eseri zen … Artsalde iguzkizu batez, zisne saldo bat eldu zen lakuala. Atexkoak ez zakien zer egin, baia azkenean, kaiengana fan zen. Sekulako ustekabea artu zuen, zisneek anitz ongi artu baitzien. Zarrenak kala erran zakon: Ioiz ikusi dudan zisne ederrena zra. Tzauri gurekin, gure erregea izanen zra …

“ Zisne ederra, parerik gabea, izanen da lakuko erregea”, erran zien guziek batean. Negu luze kartan “ Atexko Itsusia” zisne eder itzuli zen, eta geroztik, kontent bizi izan zen.