Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babak ilarrekin

Wikibookstik
Babak ilarrekin

BABAK ILARREKIN

MAHAIKIDEAK:4

OSAGAIAK[aldatu]

PRESTAKETA[aldatu]

  • Babak eta ilarrak bakoitza bere aldetik puntuan egosi.
  • Ilarren salda gorde eta babak egosi ondoren zuritu.
  • Kazola batean olioarekin tipula sueztitzen jarri.
  • Tipula goxatzen hasitakoan, baratxuria gehitu eta elkarrekin su baxuan sueztitu gorritu bitartean.
  • Barazkia ongi eginik dugunean, urdaiazpikoa eta irina gehitu.
  • Minutu batez elkarrekin kozinatu hagatxoarekin edo espatularekin mugitzen dugun bitartean eta saldarekin busti.
  • Jarraitu hagatxoarekin mugitzen, pinportarik ez ateratzeko.
  • Irakiten hasitakoan, barazkiak gehitu eta minutu bat egosi.
  • Gatzarekin ondu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Ohikoa da arrautza galdarraztatu bat hornigai moduan jartzea.
  • Babak zuritzea ez da derrigorrezkoa baina jateko plater finagoa geratzen da; Edozein kasutan zurituko bagenu mantenugaiak galduko genituzke.