Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa suharra
SALTSA SUHARRA
OSAGAIAK[aldatu]
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 2 xehatu.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Pipermin lehorra: 2 xerra.
- Tomate heldua: 1 kg. zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
- Azukrea: 25 g.
- Tabaskoa: Tanta batzuk.
- Gatza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Kazola batean jarri oliba olioa tipula, baratxuria eta pipermina su ertainean goxatzen.
- Barazkia ongi erregosia eta gorrituta dagoenean, gehitu tomatea eta azukrea.
- Utzi dena kozinatzen su baxuan denbora luzez, hezetasun guztia galdu arte.
- Puregailutik pasa lehenik, eta iragazki txinotik ondoren.
- Jarri berriro su baxuan eta gatza eta tabaskoarekin zuzendu, saltsa lodi baina min bat lortuz.
AHOLKUAK[aldatu]
- Geuk erabakiko dugu zenbat pipermin edo tabasko erabili; saltsa zenbat eta minagoa nahi izan, orduan eta gehiago botako diogu.
- Erretako haragi, arrain edo barazkiekin jateko erabiltzen da.