Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txangurro pintxoa
TXANGURRO PINTXOA
MAHAIKIDEAK: Hozkada batez jateko 8 tartaleta.
OSAGAIAK[aldatu]
- Txangurro edo buia haragia: 200 g.
- Maionesa: 25 g.
- Gatza.
- Tipulina: 1/2 xehatua.
- Ogia: Hozkadako 8 xerra oso fin moztua eta txigortu berriak.
- Perrexila: Pitin bat xehatu.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Itsaski krustazeoa egosi, eta mami guztia hustu.
- Tipulina ur hotzetan garbitu, eta xehatu oso fin.
- Katilu batean elkartu itsaski haragia, maionesa eta tipulina.
- Nahastu eta ondu gatzarekin.
- Koilara batekin ogi txigortuaren gainean zabaldu.
- Edertzeko perrexila erabili.
AHOLKUAK[aldatu]
- Ogia azken momentuan txigortu behar da, pintxo fina izatea nahi badugu, hozkadako tamainan moztea komeni da.