Sukaldaritza liburua/Errezetak/Erreboiloa parrillan

Wikibookstik

ERREBOILOA PARRILLAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

PRESTAKETA[aldatu]

  • Piztu egur ikatza, gori gori eduki arte.
  • Garbitu ongi erreboiloa, tripak eta zakatzak kenduz.
  • Nahasi katilu batean olioa, ozpina eta txakolina.
  • Gatzatu arraina eta utzi bere horretan 5 minutu.
  • Igurtzi erreboiloa , aldez aurretik prestatu dugun saltsaren erdiarekin.
  • Erreboilotarako parrilan sartu eta jarri eta hau era berean, parrila nagusiko hagatxoen gainean.
  • Bi aldetatik egin burua erraz puskatzen den arte.
  • Parrilatik erretilu batera atera eta momentuan aldez aurretik prestatu dugun saltsarekin berriro igurtziko dugu jan aurretik.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Gogoratu arrain prestaketa guziekin bezala, freskoa izatea eta erretze puntutik ez pasatzea urrezko araua izango dela.
  • Parrilako hagak gehiegi garbitzea ez da komeni izaten, baina tarteka hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz zarakarra kentzea komeni izaten da.
  • Parrilako berotasuna ez da beti berdina izaten; batzuetan, ikatza goriago egon ohi da eta beste batzuetan, ahulago. Ikatza zenbat eta goriago egon, arraina gorago erre, eta zenbat eta ahulago, beherago.
  • Arrainak erretzeko, horretarako dauden parrila bereziak erabiltzeak asko lagunduko digu, modu honetan gutxiago puskatuko bai zaitu.