Sukaldaritza liburua/Errezetak/Jogurtaren aparra

Wikibookstik

JOGURTAREN APARRA

OSAGAIAK[aldatu]

  • Jogurt naturala: 750 g.
  • Esne-gaina: 175 g.
  • Azukrea: 125 g.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Esne-gaina azukrearekin berotu.
  • Behin hoztutakoan, jogurtarekin nahastu.
  • Sifoian sartu bi kargarekin.
  • Kasu horretan, trinkotasun gutxiko aparra izango da eta momentuan kontsumitu beharko da.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Azkenburuko platerak edertzeko, edo zapore puntu desberdin bat emateko erabiltzen dira.
  • Platerean azken momentuan jartzea komeni da, ez jaisteko.