Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krustazeo handi egosiak
KRUSTAZEO HANDI EGOSIAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
PRESTAKETA[aldatu]
- Jarri marmita edo kazola batean, ura, itsasoko gatza gehitu eta ongi nahasi.
- Jarri sutan eta murgildu bertan krustazeo biziak.
- Irakiten hasitakoan, egosi 8 minutuz.
- Kazolatik atera eta jarri erretilu batean, tripaz gora hozten.
AHOLKUAK[aldatu]
- Ohikoa da erramu hosto bat erabiltzea itsaskiak egosteko.
- Krustazeoak egosteko egokiena itsasoko ur garbia da, baina hau lortzea gero eta zailagoa da; beraz, iturriko ur garbiari litro bakoitzeko 40 g gatz gehitu.
- Krustazeo handiak egosi ondoren, tripaz gora jarri, barruko salda gal ez dezan.
- Krustazeo handien kasuan, 100 g.ko minutu batez egosi; beraz, 1000 g-ko krustazeoa 10 minutuz egosi.