Edukira joan

Abako txinatarra

Wikibookstik


Txinatar abakoak,suan pan izena ere hartzen du. Jatorria ezezaguna da, baina badakigu XVI.mendean jadanik erabiltzen zela. Suan Pana, pieza hauek osatzen dute: laukizuzen bat osatzen duten lau listoi edo estrabek, estrabe luzeekiko elkartzut den banbuzko zenbait makilak(8-15),makila hauek bi zatitan(goiko aldea eta beheko aldea)banatzen dituen beste estrabe batek, eta banbuzko makiletan kokaturik,2 goiko aldean eta 5 beheko aldean goitik behera mugikor diren zazpina bolek. Hainbat eta makila gehiago eduki, adierazi ahal izango den zenbakia gero eta handiagoa izango da.

Oro har, eskuineko bi makilak(zutabeak)hamarren eta ehunekoentzat uzten dira, unitateak hirugarrenean geratzen direlarik. Beheko bolek,dagokien ordenaren unitate bat balio dute;goi aldekoek aldiz,bost. Zenbakiak adierazteko goi eta behe aldeko bolak tarteko estrabera eramaten dira.