Edukira joan

Abakoaren definizioa

Wikibookstik

ABAKOA

Definizioa

Matematikaren didaktikarako errekurtso zaharrenetariko bat da, honen bidez enumerazio sistema ulertzera iritsi daiteke eta baita operazioak egiten den. Markoa edo soportea egurrezkoa da eta metalezko barila batzuk paraleloki jarrita, bai horizontalki baita bertikalki ere. Barila hauen barruan bola edo anila serieak daude kolore ezberdinetakoak. Barila bakoitzak unitateen orden bat adierazten du, barila bakoitzeko bolak kolore ezberdinetakoak izan daitezke. Abakoa kalkuloak egiteko lehenengo makina kontsideratzen da. Erdi Aroan erabiltzen zuten baina zenbaki indoarabeeak dituen aritmetikarengatik aldatu zuten. XVIII.mendea ondoren Oriente erdian, Txinan, Japonen eta Korean erabiltzen da.

Etimologia

Abako hitza hizkuntza ezberdinetan erabiltzen da. Latinez abacus/abaci (pluralean) erabiltzen zuten eta grekoz abax edo abakon da, honen esanahia tabla da. Harritxoak eta haziak abakoan erabiltzen ziren lehenengo materiala izan zen. Txinoz, Suan Pan, japoneses Soroban, Korean Tschu Pan, Vietnamen Ban Tuan edo Ban Tien, Errusian Schoty, Turkian Coulba eta Armenian Choreb.